Ortzadar061018

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko urriaren 6a. 563. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

NAZIOARTEKO INPROBISATZAILEAK Argentina eta Kubako inprobisatzaileek Euskal Herriko bertsolariekin bira egingo dute urriaren 9tik 14ra -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urriaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

argazkilaritza

BILBO

Bilbo, argazkilaritzaren hiriburu Urriaren amaiera arte BilboArgazki jaialdia hartuko du Bizkaiko hiriburuak. Argazkilaritzaren inguruko erakusketa, hitzaldi eta tailerrak izango dira hiriko puntu desberdinetan IRENE GONZALEZ

E E

RAKUSKETAK, hitzaldiak, tailerrak eta askoz gehiago. Hori da BilboArgazki, argazkigintzaren bidez artearen esentzia desberdinak eskaintzen dituen jaialdia. Euskal Herriko Argazkilari Taldeen Elkarteak (EHATE) antolatzen du eta aurten hamabigarren edizioa du. Erakusketak urriaren 31ra bitartean izango dira Bilboko leku desberdinetan: udal erakusketa aretotan, Euskal Herriko Unibertsitatearen Paraninfoan (Etxepare gelan), FNACeko erakusketa aretoan, Cafe Iruñean, Bizkaiko Batzar Nagusien erakusketa-gelan, Lutxanako Munduen Espazioan eta Bizkaiko Foru Aldundiaren erakusketa aretoan.

mentalean prestatzen hasi zen, jarduera hori bere zaletasun bihurtu arte. “Gizarteko gertaerak harrapatzea eta irudikatzea” da argazkigintza diziplina honetatik gehien gustatzen zaiona. Bilbon erakutsiko dituen argazkietan Nigerian gertatzen ari diren gatazkak helarazten saiatu da, kausak azaldu nahian. GATAZKA ULERTUZ Praten helburu nagusia Nigerian, hots, Afrikako potentzia ekonomiko nagusian, yihadista talde baten sorrera eragin duten jatorriak aztertzea da. Erakusketaz gain, hitzaldi bat ere eskainiko du, urriaren 19an, arratsaldeko zazpietan. Nigerian gertatzen ari dena azalduko du bertan. Boko Haram-en sorreraren zergatiak, bere indarkeriaren ondorioak biztanleengan… horiek eta beste batzuk izango ditu mintzagai. Gainera, film labur bat ere proiektatuko du, BokoHaram, la guerra contra ellas, yihadista taldeak bahitutako emakume erreskatatuen lekukotasunekin eginda dagoena. Erakusketa honekin, Pratek ez du gatazka soilik erakutsi nahi, “bere azpian diren arrazoietan ikertu” nahi du, artistak dionez, “kausak ez baditugu ikertzen, zaila baita gatazkak zergatik gertatzen diren ulertzea”.

EHATE elkarteak adierazi duenez, bere kideek “esfortzu handia” egin behar izan dute urri osoan zehar “Bilbo argazkigintzaren hiriburu bihurtzeko”. Izan ere, BilboArgazki jaialdiak kolorez beteko du hiria hilabete honetan, antolatu diren zortzi erakusketa, sei hitzaldi eta lau tailerrekin. Bertoko eta atzerriko artisten erakusketak izango dira ikusgai: Miren Rico Tolosa, Jose Maria Mellado, Mario Cea, Argizaiaola Saria, Julian Redondo, Judith Prat, Jose Beut eta YiaYong. TAILER ETA HITZALDIAK Tailerrei dagokionez, aurreko edizioetan bezala, bat txikienei zuzenduta egongo da eta beste berri bat egingo da, hori ere umeei eskainia. Juan Armentia EHATEren lehendakariak jakinarazi duenez, umeentzat antolatutako tailerretan 8 eta 12 bitarteko urteko 60 ume inguru bilduko dira. Bertan, oinarrizko kontzeptuak irakatsiko dira eta, gero, monitoreak zuzendutako taldeak egingo dira kalera joan eta argazkiak egiteko. Egunaren bukaeran, umeek hartutako argazkietatik ederrenak aukeratuko dira eta BilboArgazkiren webgunean jarriko dira ikusgai. Edizio honetako berritasun bat antzerki talde baten partaidetza izan-

Lerroon gainean, Mario Cearen ‘Efímera’ bildumako bi irudi. Goian, Judith Praten argazkietako bat. go da. Beste berritasun bat laborategi analogikoa izango da. Aro digitala baino lehen, argazkiak nola errebelatzen ziren ikusiko dute umeek. Julian Redondo bilbotarrak emango du tailer hori, bere Santutxuko laborategian. Helduei zuzenduriko beste bi tailerretan, Mario Cea eta Giaccomo Ciicciotti bezalako argazkilari profesionalek hainbat teknika erakutsiko

dituzte, abiadura handiko argazkigintza edota ikus-entzunezko teknikak, besteak beste. Erakusketak paratuko dituzten sei artistek hitzaldi bana ere eskainiko dute bakoitzaren lanari buruz. Bertan, euren lanaren nondik norakoak azalduko dituzte. Jose Maria Mellado Fotografia de alta calidad liburuaren egilea, Mario Ceak, Argizaiola Saria, Julian Redondo, Judith Prat eta Jose Beutek izango dira hizlariak.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da. Bada, erakusketa hauetan, bakarrik hitz egiten duten argazki ugari ikusi ahalko ditugu. Tartean, Nigeriako errealitate gordina erakusten duten irudiak. Erakusketa honen egilea Judith Prat da, BokoHaram, Violencia en el corazón económico de África izendatu du bere bilduma. Freelance fotokazetaria da Prat. Zuzenbideko Gradua egin ondotik, argazkigintza doku-

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Conny Beyreuther / XDZ Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

Salamancako Mario Cea ere aurkitu dezakegu aurtengo artisten artean. Efímera izeneko bere erakusketa Elkano aretoan izango da. Natura eta faunaren argazkilaria da Cea. BilboArgazkin erakutsiko dituen lanak animalien bat-bateko argazkietan oinarritzen dira. Bere argazkietan, une iheskor eta azkarrak irudikatzen ditu Ceak. Argazkiteknika desberdinen bidez lortzen du hori: abiadura handiko argazkigintza, argiztapen artifiziala eta abar. Aipatutako artistez aparte, beste sei argazkilariren lanak ere erakutsiko dira jaialdiaren baitan. Informazio gehiago eta ekintzen programazioa BIlboArgazkiren webgunean kontsultatu daiteke: www.bilboargazki.com


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko urriaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Liburuen bila

Fikzioa 1. Sekula kontatu behar...

AA

SPALDI ikusi gabeko lagun batekin egokitu nintzen lehengoan Azpeitian, eta hara non galdetzen didan xalo-xalo: “Hi, Pako, orain atera dekan liburu hori non erosi leike?”. Erantzun niezaiokeen modurik zakarrenean, ebidentea dena esanez: “Liburuak non erosiko dira ba, liburu dendan ez bada?. Haragia harategian bezala, arraina arrandegian, ogia okindegian”. Baina hitza hartzera nindoala oroitu nuen, bat-batean, gure herriko egia terriblea: Azpeitian ez dagoela liburu dendarik. Tira, Azkoitira joan zitekeen, pauso batera dago… baina han ere berdin: ez dago liburu dendarik. Tira, Zestoara joan zitekeen… baina han ere ez dago liburu dendarik. Nire lagunaren galdera inozoak atzean ezkutatzen duen errealitatearen kontzientzia hartu nuen: gure herrietan hotelak, jatetxeak, tabernak milaka egonen dira, arropa dendak, auto garajeak, igerilekuak, kultur etxe ponposoak, baina ez dago, kasik, liburu dendarik. Inkesta xume bat egin nuen, bote-prontoan, nire lagun batzuen artean, erreportaje serio bat egin nahi gabe, lagin bat baizik, agertuko zuena Gipuzkoako zein herri dauden liburu dendarik gabe, eta hona zerrenda probisiona-

Iban Zaldua. Elkar.

umeek beharko dituzten eskola liburuekin bakarrik, iruditzen zait errentagarria izan behar lukeela liburu denda batek, eta hala ez balitz ere, udalak babestu behar lukeela oinarrizko zerbitzu baten gisan, anbulatorioak eta su-hiltzaileak babesten dituen bezala, autobusak eta udaltzainak, lorezainak eta zaharren egoitzak.

la: Azpeitia, Azkoitia, Zestoa, Zumaia, Aretxabaleta, Eskoriatza, Oiartzun, Hondarribia, Getaria, Billabona, Urnieta, Andoain, Urretxu, Lezo, Mutriku… 125.449 biztanle liburu dendarik gabe, eta gehiago izan litezke. Irudika dezagun esaldi bera beste osagarri batzuekin: 125.449 biztanle ospitalik gabe, eta gehiago izan litezke. Edo: 125.449 biztanle autobusik gabe. Edo: 125.449 biztanle urik gabe… Larria, ezta? Liburuak eta ura, ederra alderaketa, esango du norbaitek; baina ura daukagunean, bizirik irauteko, gero ez al diote liburuek beste kalitate bat ematen bizitza horri, beste edertasun bat? Ez al dira beharrezko? Nik aspaldi erantzun nion galderari, orain zure aukera da, irakurle. Liburu apur batzuk erosteko aukera ematen duten paper dendak badira, baina gehienek best-sellerrak soilik saltzen dituzte, euskal liburuetatik granorik ere ez. Herri hauetako bostek 10.000tik gora biztanle dauzka; nik ez dakit zein den bataz besteko gomendagarria Europa mailan, hala nola esaten duten 1.000 biztanleko hainbeste mediku behar direla, hainbeste polizia eta abar, baina 10.000 lagunetik gora bizi den herri batean,

Martxa honetan iritsiko da eguna liburuak paketeetan jasoko dituguna etxean, edo antikuarioetara joango garena liburuen bila

‘Aramotz’

‘Ispiluak eta itsasoak’

Iñaki Irasizabal. Elkar. 112 orr. 11,50 euro.

Liburu denden hutsune edo desagertze honek sekulako kaltea dakarkio euskal kulturari, idazleon zereginari. Gure lanak lau zati baitauzka oso garbi bereiziak: sormena, ekoizpena, zabalkundea, eta irakurleengana iristea. Guk idatzi egingo dugu, argitaletxeek liburua ekoiztuko dute, liburu dendek zabaldu eta saldu, irakurleek erosi. Baina batbatean liburu dendak desagertzen badira, kate osoa eteten da. Zer geratzen zaio irakurleari? Donostiara doanerako utzi liburu erosketa? Amazon-etik eskatu? Martxa honetan iritsiko da eguna liburuak paketeetan jasoko dituguna etxean, edo antikuarioetara joango garena liburuen bila, etxeko apaletan jartzeko antzinako objektu artistikoen gisan, Erdi Aroko edo historia-aurreko erlikiak balira bezala.

ZALDI EROA LITERATURA

Uxue Alberdi. Susa.

3. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

4. Narrazio guztiak Joseba Sarrionandia. Elkar.

5. Gezurren basoa Alberto Ladron Arana. Elkar.

6. Danba!

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

2. JenisJoplin

Joxean Agirre. Elkar. 72 orr. 10,50 euro.

Thriller psikologikoa

Gaztaro galdua

Elkar ezagutzen ez duten neska bik, Saioa eta Edy, topo egiten dute pisu batean droga erosten. Zoritxarreko gertakarien katean, haietako batek saltzailea hil egingo du, eta, mendekuaren beldurrez, ihes egingo dute. Saioak urte batzuk lehenago psikiatriko bateko egonaldian ezagututako Landerri deituko dio, eta honek mendian galdutako txabola batera eramango ditu, gauzak baretu arte. Bere bakardade eta edertasunean, aldi berean paradisu eta infernu bihurtzen zaie naturaren erdiko paraje hori. Thriller psikologikoaren eta terrorezkoaren osagaiak batzen dituen nobela labur baina trinkoa osatu du Iñaki Irasizabalek.

Maria Garrastazu hamasei urteko gazte bat da, neska eder eta argia, 1920ko hamarkada aldean Zestoako bainuetxean lan egiten duena. Monsieur Perrin deritzan bezero batek, dandya izatez eta ispilu marka bateko saltzailea ogibidez, berarekin lan egitea proposatuko dio, eta, gurasoak Aizarnako baserrian utzita, bere bizitzako lehen bidaiari ekingo dio, lehenik Biarritzera eta gero Parisera eramango duena. Dotoreziaz eta xalotasunez kontatzen du istorio hau Joxean Agirrek (Azpeitia, 1949), ‘Belle Époque’ garaiko edertasun eta xarma eta gaztaro galduaren ukitu nostalgikoa batzen dituena.

John Andueza. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Gerezi garaia Mikel Santos ‘Belatz’. Txalaparta.

2. Zubigileak Alfonso Zapico. Astiberri.

3. Ordago - hor dago B. Atxaga. J. M. Iturralde. IPSO.

4. Zuloa Xabier Gantzarain. Elkar.

5. ETAren zuzendaritzarekin azken elkarrizketa Iñaki Soto. Gara.

ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urriaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

Argentina, Kuba eta Euskal Herriko inprobisatzaileak bidaide Urriaren 9tik 14ra bitartean, sei hitzordu izango ditu Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak. Bertsolaritzarekin batera, munduko beste kultur adierazpide batzuk taularatuko dira DABI PIEDRA

A A

HOZKO kantu inprobisatuak sortzeko ohitura uste baino zabalduago dago kontinente guztietako bazter askotan; bertsolaritzak ezaugarri batzuk ditu bere-bereak, baina ez da bakarra munduan. Mintzola Ahozko Lantegiak, Euskal Herriko beste eragile batzuen laguntzaz, aspaldi hartu zuen kanpoko ahozko tradizioak ezagutzeko eta haiekin elkarlanari ekiteko erabakia. Hala sortu zen Europa bat-batean topaketa orain dela bi urte, Donostia 2016 kultur hiriburutzaren barnean, eta hari horretatik tiraka antolatu dute Nazioarteko Inprobisatzaileen Bira, urriaren 9tik 14ra. Aurrekoan bezala, oraingoan ere Donostia 2016 Fundazioa bidelagun izan du Mintzolak, baita Lanku Kultura Zerbitzuak eta tokian tokiko eragile ugari ere. Baina, ekimen berri honetan, Europatik harago begiratu dute, Latinoamerikara, hain zuzen. Kubako Tomasita Quiala repentista eta Argentinako Araceli Argüello payadorea euskal bertsolarien ondoan ariko dira Inprobisatzaileen Birako sei saioetan. Euskarazko eta gaztelaniazko ahozko tradizioak elkarrekin, beraz. Quiala eta Argüello Euskal Herrira gonbidatuta, bi perfil uztartu nahi izan dituztela azaldu

Inprobisatzaileen Biraren aurkezpena, Iruñean. MINTZOLA AHOZKO LANTEGIA

du Jon Agirresarobe Bertsozale Elkarteko ordezkariak. Batetik, Tomasita Quiala beteranoa, punto cubano delakoaren erreferente nagusietako bat. 1998an Euskal Herrian egon zen, bertsolariekin egindako beste truke batean, eta “aho zapore ona utzi zuen”, Agirresaroberen esanetan. Bestetik, Araceli Argüello gaztea, unibertsitateko ikaslea eta belaunaldi berrien ordezkaria. Nolanahi ere, Argentinan probintzia batetik bestera aritzen da kantuan, urte gutxian lekua egin baitu payadoreen artean. Kubako eta Argentinako inprobisatzaileekin batera kantatzeko, hainbat bertsolari igoko dira oholtzara: Amets Arzallus, Jone Uria, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa. Gai-jartzaileak Maite Berriozabal eta Iker Iriarte izango dira, saioaren arabera. Guztira, sei hitzordu ditu Inprobisatzaileen Birak: Iruñea, Erandio, Hernani, Gasteiz, Baiona eta Donostia. HIRU MOLDE Gaztelaniazko eta euskarazko bertsoak saio berean uztartzea ez da lan erraza, baina Agirresaroberen ustez, egin beharreko lanketa “beti da aberasgarria”. Hiru tradizio dira, hiru molde, zein bere ezaugarriekin. Esate baterako, batzuek a capella kantatzen dute, bertsolariek kasu; beste batzuek musikaz lagundurik. Neurriak, doinuak, errimak...

hizkuntzaz haragoko desberdintasunak ere gainditu beharko dituzte. “Elkarlotzen gaituen haria da kantu inprobisatua, baina korapilo asko askatu behar dira elkarrekin aritzeko”. Ariketa batzuk bakarka egingo dituzte, beste batzuk nahasian. Era horretara, hiru tradizioak lotuko dituzte, bakoitzaren berezitasunak agerian uzteaz batera. Nazioarteko Inprobisatzaileen Birari esker, Mintzolak munduko ahozko inprobisazioak ezagutarazten segituko du, eta Lankuk, aldiz, proposamen berriak taularatzeko helburua beteko du. Publiko euskaldunak kanpoko inprobisatzaileekin gozatzen duela eta halako ekimenetan gogoz erantzuten duela erakutsi dute 2016ko Europa bat-batean topaketak eta antzeko beste trukeek. “Ahalegin handia egin dugu, emaitza ere baloratzeko modukoa iruditzen zaigu”, azpimarratu du Agirresarobek. Batez ere, saio bakoitza antolatzen lagundu duten eragileak aipatu ditu: Donostia 2016 Fundazioaz gain, udalak, inguruko bertso eskolak eta Euskal Kultur Erakundea izan dituzte bidelagun. OHOLTZATIK KANPO Nolanahi ere, Inprobisatzaileen Biraren ikusmira oholtzatik hara-

go doa. Bertsolaritza egiten ari den bezala, munduko beste tradizioak ere beren ondarea gordetzeko eta belaunaldi berriei transmititzeko lanean dabiltza, batzuk besteak baino indar handiagoz. Hartara, era honetako topaketak elkarren berri izateko aukera paregabea dira, milaka kilometrora ireki dituzten bideak norbere etxean posibe ote diren aztertzeko aproposak. Alegia, elkarrengandik ikasteko. “Oholtzatik kanpo, mugimendu gisa, asko interesatzen zaigu kantu inprobisatu bakoitzaren egoera ezagutzea”, azaldu du Agirresarobek. “Bertsolaritzaren geroratzean” ari dira lanean, eta kubatar zein argentinarrengandik zer ikasia izango dutela uste du. Lehenengo edizioa du Nazioarteko Inprobisatzaileen Birak, baina atzetik gehiago etor litezke. “2016an formula egokia dela ikusi genuen: inprobisatzaileek astebete egingo dute Euskal Herrian, sei saio, sei herri eta bost lurraldetan”. Jon Agirresarobek ziurtatu du proiektuari jarraipena emateko asmoa dutela, baina aurreneko edizioaren balorazioa egin arte itxarongo dute, ezer erabaki baino lehen. “Txukun atera dadila aurtengoa, eta gero ikusiko dugu”.


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko urriaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bertsolaritza

EGITARAUA

ARACELI ARGÜELLO

Urriak 9 Iruñea, Zentral aretoa (19:00). Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

ARGENTINAKO PAYADOREA

Urriak 10 Erandio, Merkatu Zaharra aretoa (19:00). Bertsolariak: Amets Arzallus eta Jone Uria. Gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello. Gai-jartzailea: Iker Iriarte. Urriak 11 Hernani, Biteri Kultur Etxea (19:00). Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Julio Soto. Gonbidatuak: T. Quiala eta A. Argüello. Gai-jartzailea: Iker Iriarte. Urriak 12 Gasteiz, Beñat Etxepare antzokia (19:00). Bertsolariak: Maialen Lujanbio eta Xabi Igoa. Gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Urriak 13 Baiona, Cité des Arts École Superieure d’Arts (18:00). Bertsolariak: Amets Arzallus eta Jone Uria. Gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello. Gai-jartzailea: Maite Berriozabal. Urriak 14 Donostia, Antzoki Zaharra (19:00). Bertsolariak: Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto. Gonbidatuak: Tomasita Quiala eta Araceli Argüello. Gai-jartzailea: Iker Iriarte.

inprobisatzaileekin topaketa eta truke kulturalak egitea oso ohikoa da guretzat.

“Musikari gisa, nire eginkizuna hona etortzea dela uste dut”

A

RACELI Argüello (Pozo del Molle, Argentina, 1995) payadorea da orain dela hamar urte ingurutik. Etxetik jaso zuen zaletasuna eta betidanik izan du interesa bere eskualdeko inprobisazio eta milongetan. Gaur egun, payadoreen belaunaldi berriko ordezkaria da eta Hizkuntza eta Literatura ari da ikasten Villa Mariako unibertsitatean.

Paya edo payada, Argentinako tradizioa ez ezik, Uruguai, Paraguai, Brasil hegoaldea eta Txilekoa ere bada. Gaztelaniazko ahozko inprobisazioen artean hedatuenetako bat da, beraz. Gitarraren laguntzaz inprobisatzen dute payadoreek, bakarka zein elkarren arteko lehian. Zein da payaren osasuna gaur egun? Gaucho payadorearen eskutik, repentismoaren artea Rio de la Plata inguruko kazetari, kronikalari, artista eta herriaren defendatzailea izan da. Garaiak aldatu diren bezala, payadorearen zeregina ere aldatu da, baina garatzen segitzen du eta haren poesia eta eragina ez daude ahazturik. Aitzindari batzuen lan bikainari esker, uztailaren 23a Payadorearen Egun izendatu zuen 1992an Argentinako Kongresu Nazionalak, horrek errekonozimendua ekarri dio gure arteari. Etorkizuna nola ikusten duzu, gazteak badabiltza payan? Argentinan, payadoreen artea belaunaldiz belaunaldi transmititu da, ahoz eta modu autodidaktan, nekazari eta gauchoen bizimodu tradizionalari lotuta, kultura horren balore eta tradizioetan oinarrituta. Hori dela eta, oraintsu arte ez da poeta repentistak hezteko akademiarik egon. Ni neu ere autodidakta naiz. Repentismo tailerrek gure artea sustatu eta ezagutarazten dute, baina horrek ez du biziraupena ziurtatuko. Gazteak hasi dira ora-

in repentismoaren bidean sakontzen, baina nabarmendu nahi nuke gehien-gehienak mutilak direla. Argentinan, gaur egun, hogeitaka urteko neska gazte bakarra naiz haizearen orrialdeetan bertsoak idazteko bide honetan. Ohikoa da argentinar payadoreek beste herrialde batzuetako inprobisatzaileekin trukeak egitea? Bai, ohikoa da. Argentinak eta Uruguaik, Rio de la Platako herrialdeek, harreman estua dute hainbat arrazoigatik: Bien arteko komunikazio ona dago, antzeko musikak darabiltzagu (milonga) eta hizkuntzak ere asko batzen gaitu. Dena den, gure ondoko bizilagunekin ditugunez gain, urrunagoko latitudeetako

Euskal Herrian, ordea, euskaraz ari diren bertsolariekin kantatu beharko duzu, alegia, oso desberdinak diren bi hizkuntza batuko dira oholtzan. Horrek zer sentsazio eragiten dizu? Egia esan, esperientzia hau bizi izateko irrikaz nago, ezinegonean. Inoiz ez dut inprobisatu beste hizkuntza batean kantatzen duen inorekin. Segundoz segundo haztearen alde nago, abestuaz ikasi, kulturak partekatu eta arima aberastu. Babelgo dorreak erraztasunez komunikatzea eragotziko digun arren, aurkituko dugu bidea. Nola aberastuko du payadoreen tradizioa honelako topaketa batek? Kulturen arteko kontaktuak zabaldu egiten du pertzepzioen panorama, ezarritako arau poetikoak gainditzen ditu, eta beste metrika, melodia eta estilo batzuk eskura jartzen dizkigu. Gainera, unibertsitatean Hizkuntza eta Literaturan lizentziatura ikasten ari naiz, beraz, honek nire azterlan linguistiko eta literarioak aberasten lagunduko dit, ahozko tradizioen inguruko ikerketa bat egiteko asmoa baitut.

Araceli Argüello, argentinar payadorea.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urriaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

11

IZEN HANDIAK Ikus-entzunezkoen munduan izen handia duten marrazkilari eta diseinatzaile ugari ere batu ditu Muguruzak proiektu honetan, Josep Homs, Mikel Antero edota Dargaud argitaletxea tarteko. Komikiko marrazkiak animatzeko ardura, baina, Beñat Beitia arte zuzendariak eta Iñigo Berasategi animazio zuzendariak hartu dute. Irungo Dibulitoon Studio, Argentinako Draftoon Animation Studio, Valentziako Hampa Studio, Bartzelonako Nueveojos eta Madrilgo UserT38 estudioak erabili dituzte horretarako.

965eko urriaren 6a. Urte hartako udazkenean, Nazioarteko Feria antolatu zuten New Yorkeko Sagar Handian eta Espainiar Estatua ordezkatzera joan ziren Iruñeko San Ferminetako erraldoiak, dantzariak, musikariak... Hiriko bosgarren etorbidean desfilatzeko aukera izan zuten dantzari eta erraldoiek, baina ez guztiek, eta ez nahi izan ez zutelako. Garai hartako lege arrazisten ondorioz, konpartsako erraldoi beltzek ezin izan zuten dantza egin.

Gertaera hori oinarrian, fikzioa eta errealitatea uztartzen dituen Black is Beltza helduentzako komikia idatzi zuten 2014an Fermin Muguruzak, Harkaitz Canok eta Jorge Alderetek. Urtetako prozesu luze baten ondotik, animaziozko filma osatu dute, istorio bera oinarrian, Muguruzaren zuzendaritzapean. Manex Unanueren istorioa asmatu dute horretarako, erraldoi beltz horietako bat garraiatzeko ardura zuen fikziozko pertsonaia. Gazte honen begietatik, 1960ko hamarkadaren erdialdean gizartea errotik astindu zuten gertaeren berri ematen du filmak: Malcolm X-ren hilketak eragindako gatazkak, Warholen faktoriako atmosfera bizarroa, Black Pantherrek Kubako zerbitzu sekretuekin jorratutako harremana edo hippyen hastapenak, lehen musika jaialdi erraldoietako giro psikodelikoan. MUSIKAZ BLAI Eleberri grafikoarekin egin bezalaxe, Black is Beltzaren irudiak doinuz jantzi ditu Kortatu eta Negu Gorriak taldeetako abeslari ohiak, oraingoan Raul Fernandez Refree musikari eta ekoizle katalanak lagunduta. Sant Andreuko (Bartzelona) Fabra i Coats Sormen Fabrikako espazio batean instalatu ziren eta bertan sortu zuten filmaren musika. Garai hartako soinu bandaz lagundu dute pelikula, AEBetako gizartean pil-pilean zeuden eromen psikodelikoan eta kultura hippyaren hastapenetan murgiltzen gaituen musikarekin, bai eta Gerra Hotzaren nondik norakoetan kokatu eta Black Panther mugimenduaren sorburuan kokatzen gaituen doinuekin. Hala, Muguruzaren beraren kantu zaharrak, beste musikari batzuen iraganeko abestiak, doinu herrikoiak eta filmerako bereziki sortutako pieza berriak uztartzen ditu Black is Beltza-k: besteak beste, 60ko hamarkadako The Velvelettes taldearen He Was Really Saying Something entzun daiteke protagonista New Yorkeko Apolo klubera iristen denean; Negu Gorriak-en Errespetua bertsio kantua (Otis Reddingen Respect) istorioa Monterreyko jaialdian garatzen denean; Cheikha Rimittiren

Eta pertsonaia animatuei ahotsa jartzeko, Unax Ugalde, Isaach de Bankole, Iseo, Sergi Lopez, Ramon Agirre, Rossy de Palma, Ramon Barea, Willy Toledo, Angelo Moore, Maria de Medeiros, Jorge Perugorria, Hamid Krim eta Emma Suarez aktore entzutetsuak batu ditu proiektuak. Aktore hauek euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta arabieraz kontatuko dituzte Manexen istorioak.

Erraldoien istorio bat

SEIGARREN FILMA Musikagile, abeslari eta ekoizle izateaz gain, zinemagile gisa ere definitu behar da Fermin Muguruza (Irun, 1963). Black is Beltza seigarren filma du bere filmografian eta azken lan honekin laugarrenez hartu du parte Donostiako Zinemaldian (hirutan zuzendari bezala eta behin epaimahaikide bezala). Euskal Herria Jamaika Clash diskoaren grabazioa oinarri hartuta, Bassque culture (Talka, 2006), Jamaika eta Euskal Herriko erroak lotzen dituen dokumentala izan zen lehena. 2009an Checkpoint Rock (Filmanova/K200) dokumentala zuzendu zuen, Palestinako musika “iluntasunetik ateratzeko” helburuarekin. Al Jazeeraren dokumentalen katerako lanean ibili zen 2011. urtean, Next Music Station proiektuarekin.

Zinemalditik igaro ostean, zinema areto komertzialetan ikusgai da jada Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza’. Raul Fernandezekin batera osatu du irundarrak animaziozko filmaren soinu banda ETXAHUN GONZALEZ

Komiki jaiotzetik animazio pelikula izatera iritsi da Fermin Muguruzaren ‘Black is Beltza’. GORKA ESTRADA

omenezko kantua pasartea Aljeriara lekualdatzen denean, eta Mikel Laboaren Apur dezagun katea kantua, Anarik abestuta, kontakizuna Euskal Herrian gertatzen denean.

Luzea da filmak batzen dituen kantu eta doinuen zerrenda, baita proiektuan parte hartu duten musikariena ere. Besteak beste, Maika Makovskik, Ana Tijouxek,

Anarik, Iseok, Brenda Navarretek, The Sey Sistersek, Manu Chaok, Rosaliak, Sonido Gallo Negrok, Yacinek, Ceci Bastidak eta Amel Zenek parte hartu dute.

Herrialde arabiarretako musikari buruzko dokumental sorta bat ere zuzendu zuen Muguruzak, eta Libano, Siria, Aljeria, Tunez, Maroko, Egipto, Kuwait, Oman, Yemen eta Sudaneko musikariak elkarrizketatu zituen proiektu horretarako. Urtebete beranduago Zuloak (Talka, 2012) dokumentala zuzendu zuen musikari irundarrak, emakumez osatutako Zuloak rock taldearen ibilbidearen inguruko lana. Azkenik, 2015ean, New Orleanseko The Big Easy-ra joan zen Muguruza Irun Meets New Orleans diskoa grabatzera. Katrina urakanaren 10. urteurrenaz baliatuta, Nola? (Talka, 2015) dokumentala grabatu zuen, bertako musikarien kontakizunak eta doinuak Katrina urakanaren ondorioen inguruko gogoetekin tartekatuz.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko urriaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

Inor ez epaitzeko zazpi bekatu Azaroaren 2an estreinatuko du ATX Teatroak ‘7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena’ antzezlana, Azpeitian. Sorkuntza kolektiboa ardatz, Zazpi Bekatu Kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarritzen da obra ANE ZABALA

N N

ONDIK dator gizakien gaiztakeria? Berezkoa da? Ekidin ezina da? Galdera potolo horietatik abiatutako lana da 7ak bat. Gaiztoetan gaiztoena. Azken txanpan sartuta dabil ATX Teatroa, antzezlanari azken ukituak ematen. Aiora Sedano, Miriam K. Martxante eta Estibaliz Villa arituko dira taula gainean obra honetan. Zazpi Bekatu kapitaletan eta bekatuaren kontzeptu orokorrean oinarrituta, Mary Shelleyk Frankenstein-ekin egin bezala, izaki berri bati emango diote bizia: piztia grotesko, basati eta gupidagabe bati, komikotasunez, satiraz eta sarkasmoz betetako lengoaia erabiliz, pertsonek ezkutatu nahi duten hori agerian uzteko asmotan. ATX Teatroak bere sormen lanetan galdera bera jartzen du beti oinarrian: Non dago gure instintua? Non dago gizakiaren animalia partea? Galdu egin ote dugu? Horren aurrean, zera dio Iñaki Ziarrusta ATX Teatroko zuzendariak: “Kaletar bilakatzeko prozesu luzean zenbait onura eskuratu ditugu, baina bidean zenbat gauza on galdu ditugun! Aldarrikapen hori egin nahi

Iñaki Ziarrusta ATX Teatroko zuzendaria. ATX TEATROA

izan dugu obra honekin”. Elizak instintuak mugatu egin ditu, Ziarrustak dioenez. “Arauak inposatu ditu gizakiak kontrolatzeko. Bada, guk zazpi bekatu kapitalak hartu eta zazpi zati horiekin gizaki berri bat sortu dugu, munstro bekatari gaiztoa, alegia”. Azken finean, antzezlaneko protagonistek mundua salbatu nahi dute: “ikuslea ere mundua salbatzera gonbidatzen dugu, zazpi bekatu egitera”, gehitu du Ziarrustak. Hori guztia Mary Shelleyk idatzitako Frankenstein nobelarekin lotu dute. Munstroak ikuslegoari galdera egingo dio: “edo liberatzen zara zure bekatu kontzientziatik, edo akabatu egingo zaitut”. HIRU PLANO Ikuskizunak hiru plano ditu: bekatuak, iraultza eta fikzioa. Lehenengo planoan bekatu kapitalak agertuko dira, zazpi esketxen bitartez zapi bekatu kapitalak irudikatuz. Iraultzari dagokionez, hiru amama iraultzaile azalduko dira, debekuen kontra nazkatuta errebolta egingo dutenak. Hiru pertsonaia hauek istorioa kontatuko dutenak dira, “haien ikuspuntua emanez, beste garai batetik hitz egiten dute, nagusi direlarik askeago

EMANALDIAK: Azaroak 2: Azpeitia (Estreinaldia) Azaroak 9: Sopela Abenduak 1: Leioa Abenduak 14: Andoain

Antzezlanaren kartela. ATX TEATROA

sentitzen baitira”, azaldu du Aiora Sedano aktoreak. Azkenik, hirugarren planoa fikzioa da, “ikuskizunaren hasieratik kable bat jarraitzen duen pertsonaia ikusiko dugu eta dena konektatuta dagoela erakutsiko du”, azaldu du Ziarrustak. Kablea entxufatzerakoan, ikuskizuna bukatuko da. Pertsonaia honekin, dena antzerkia dela irudikatu nahi dute: “aktoreak gara, teatroa egiten dugu eta momentu oro publikoari adierazi nahi diogu ikusten ari den hori antzerkia dela”.

Zazpi bekatuak gizakiak kristautasunaren moralean hezteko erabili izan dira. ATX Teatroak, ordea, ikuskizun honekin ez du inor epaitu nahi. “Antzerkian dena da posible, beraz, nahi duguna egin dezakegu. Oholtzatik kanpo ezin dugu gauza asko egin, bizi garen munduan forma batzuk gorde behar baititugu, bizi eredu batzuei itsatsita bizi gara. Beraz, hau fikzioa dela argi utzita, guk ez dugu inor epaitzen”, ziurtatu du Ziarrustak. SORKUNTZA KOLEKTIBOA AXT Teatroak inoiz ez du haiek sortutako testuekin lan egin, beste sortzaile batek eginiko testuekin lan egin izan dute beti. Oraingoan, ordea, ez zuten testurik, ideia bat soilik, “horregatik, inprobisazioen bitartez, lantalde osoaren sormenarekin sortu dugu

antzezlana”, kontatu du Ziarrustak. Hiru egonaldi egin dituzte eta prozesu horretan sortu dute ikuskizuna: “Hasieratik bagenuen hazia, eta gero entseguetan sortutakoa izan da beste guztia”. Sedanok kontatu duenez, “ikuskizunean hainbat eszena daude eta guztiak independenteak dira, pertsonaia ezberdinak daude bakoitzean, eta oso lengoaia ezberdinekin jolasten gara batetik bestera”. Komedia, satira eta sarkasmoaren lengoaiaz baliatuta, denok alfonbraren azpian ezkutatu ohi dugun hori agerian utzi nahi du ATX Teatroak. “Obra hau ikustean hausnarketarako arrastoren bat gelditu ahal zaizu, baina hau komedia da, lan ganberro bat”, dio Ziarrustak. Antzezteko forma oso fisikoa izango da oraingoan ere, “marrazki bizidunen antzekoa”. Gai nagusia gaiztakeria bada ere, hiru emakume oholtzan daudenez, emakumearen ahalduntzeren inguruko hausnarketak ere taularatuko dira. Ikuskizun ertaina da, antzoki handi zein ertainetan taularatzeko modukoa. Aurre estreinaldia urriaren 28an Donostiako Larratxon egingo dute eta estreinaldia, berriz, Azpeitian, azaroaren 2an.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko urriaren 6a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

180. mapa: comadreja / belette / weasel / ( Mustela nivalis )

Hiru eremu handi erakusten ditu mapa honek. Iparraldean “añiñer”, “anddeijer” deitzen da; hots, “andere polita”.

izendapena. Gaztelaniaz, “comadreja” deitutakoak ko kulturaren historiaren puntu garrantzitsua paulan hori egiten zuen. Eibar inguruan bildutako satzen du mapa honek ere. “satandera” hitzak bi elementu ditu: sat- (sagu, sator, sagarroi hitzetan ageri dena) eta andere.

Bizkaieraz “ogigaztaia” deitzen da. Egia esan, aragoieraren eta gaztelaniaren eremu batzuetan “paniquesa” deitzen da; hain zuzen, segur aski aspaldi eta paganismoaren denboran, animalia horri egiten zitzaizkion opariengatik (ogia eta gazta).

“Anddeijer”, “erbiñude” eta “ogigaztai” ez dira erdaratik hartutako maileguak; euskarazko hitzekin eginak dira, zalantzarik gabe. Baina esanahiaren aldetik, beste erdaretan bezala eraikiak dira: emaztea, ogia eta gazta aipatzen dute.

Erdialdean, Gipuzkoan eta Nafarroan, “erbiñude” agertzen da. “Iñude” hitza dago oinarrian; hots, umeak sortzeko laguntzen zuen emakumearen

Ondoko beste hizkuntzetarik guztiz bereizi den euskarak zergatik ote dauka motibazio bera animalia honen izendapenak hautatzeko? Europa-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.