Ortzadar 031118

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko azaroaren 3a. 567. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

KATIXA AGIRRE Amatasunaren eta sorkuntzaren arteko bateraezintasunaz gogoeta egin du ‘Amek ez dute’ bere bigarren nobelan -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

BILBO

Lanpernen indarra Azkue Fundazioak antolatutako Banden Lehia irabazi zuen iaz Aneguria abeslariak eta sari horren fruitu da kaleratu berri duen ‘Percebe, dana edo ezebez’ hirugarren diskoa. Elektronika, pop, rap eta reggae ukituak nahasten ditu, modu dantzagarri batean AINHOA LORES

G G

ELDITU ezinik dabil hilabete hauetan Ane San Miguel Crespo Aneguria (Bilbo, 1984). Izan ere, Horchata de chufa izeneko bere lehenengo diskoa plazaratu zuenetik urtebetera, kalean du jada Percebe, dana edo ezebez (Baga Biga) izeneko bere hirugarren lana. Energetikoki “suizidio” bat izan dela dio abeslariak. Japoniatik egindako biratik bueltatu eta berehala, Ibon Larruzea ekoizlearekin batera Frambuesas y palomitas bere bigarren proiektuan murgilduta zegoela, Azkue Fundazioak urtero antolatzen duen Banden Lehiaren lehen saria irabazi zuen. Horrek denbora mugatu batean beste disko bat sortzera eraman du bilbotarra, horixe baitzen saria. Helburuak argi izan ditu abeslariak hasieratik: “elektronikoa, indartsua eta dantzagarria izatea” izatea nahi zuen diskoa. Baga Biga diskoetxeko Ritxi Aizpuruaren arabera, lan “oso indartsua” da Aneguriarena, askotariko estiloak biltzen dituena. “Abesteko pop estilora lerrokatu da bilbotarra, baina rapa alde batera utzi gabe”, azaldu du Aizpuruk. Bere aldetik, Aneguriak kontatu duenez, “dantzatzeko errepertorio” bat egin nahi izan du hasieratik, “aniztasunean eta estilo desberdinetan oinarrituta, batez ere elektronika eta raparekin, eta jolas horretan jarraitzen dut”. HIRU EKOIZLEREKIN Zortzi abestirekin osatu du diskoa Aneguriak; sei kantu eta bi birnahasketa. Kantuen oinarri instrumentala sortze-

abestien oinarriak egiten dizkiela kontatu du Aneguriak eta horrek estilo komertzialago bat ematen diola lanari. Axular Arizmendi (AME estudioak) da hirugarrena. Diskoak bi birnahasketa jasotzen ditu eta hain zuzen ere pieza horietan txertatu du oinarri elektronikoa Arizmendik.

‘Percebe, dana edo ezebez’ lanaren azala. THE HOT PENS INK rakoan, hiru ekoizlerengana jo behar izan du. “Rapetik etorrita, normalean ekoizleak behar izaten dituzu. Baten batek egin behar du oinarri musikala, nik ideiak edo sentimenduak eduki ditzaket, baina egia da, baita ere, gorputz honekin ezin dudala duintasunez musika egiteko eta era berean ondo pasatzeko dena ikasi eta egin”, aitortu du. Horregatik, berezko estiloa eta estudio bat duten eta nahasten dakiten ekoizleak bilatzen ibili da abeslaria, “grabatzen eta masterizatzen jakingo balute sekulakoa izango litzateke, baina ez da beti horrela izaten”. Aukeratutako hiru ekoizleen soinua berearekin nahastuta sortu ditu piezak Aneguriak, bere melodiekin eta hitzekin batera, alegia. Azaldu duenez, ekoizleetako baten kutsua oso elegantea da, baimen kontuengatik, halere, ezin izan du nor den aipatu. Ikki da bigarrena, artista onenei

MEZU INDARTSUAK Doinuak ez ezik, mezuak ere indartsuak dira Percebe, dana edo ezebez diskoan. Kalean sumatzen den giroa hitzetara ekarri du Aneguriak. Hala, bere kantuen bidez, aitorpena, plazera bide bakarra dela, sexu gosea, feminismoa edota orainaren garrantzia aldarrikatu nahi izan ditu abeslari bilbotarrak. Batzuetan euskaraz eta beste batzuetan gaztelaniaz, Aneguriak bi hizkuntzetara jo du bilduma berriak biltzen dituen zortzi kantuen hitzak sortzerako orduan. Abeslariak azaldu duenez, momentuan sentitzen zuenaren arabera atera dira hitzak; izan ere, bere esanetan, “sentimenduek hizkuntza batean edo bestean ateratzen dizkizute hitzak, horrela sortzen dira, natural”. Hala ere, estilo, melodia eta letrez gain, diskoan bada indar berezia hartu duen beste elementu bat: azala. Bertan Aneguria lanpernez inguratuta ageri da, biluzik. Bere musika entzun baino lehenago ere argi geratzen da beste mota bateko artista dela Aneguria, beraz. “Lanpernena fikzio marabilloso bat da”, dio abeslariak, umorez. “Uste dut nire bizitza surrealismoan oinarritzen dela. Fikzioak, gehienetan, errealis-

Ane San Miguel ‘Aneguria’ abeslari eta MCa. MAURO SARAVIA

Bizitza erdia raparen munduan

A

ne San Miguel Crespo, ‘Aneguria’, 17 urterekin hasi zen rap musikan sakontzen. Bakarlari, MCa, Lapiko Klika eta La Dolçe Rima taldeetako kide eta Eskina Femenina proiektuaren sortzaileetako bat ere izan da. 2015ean La Basu rap abeslariaren diskoan kolaboratu zuen, ‘Trakamatraka’ abestian. Bere ibilbide musikala hasi zenetik, ugariak izan dira eman dituen zuzenekoak, bai Euskal Herrian eta baita Alemanian, Belgikan, Danimarkan eta Japonian ere. Iaz, Banden Lehia irabazi zuen, eta, sari moduan, aurten Bilbao BBK Live jaialdian zuzenekoa eskaini du, Behotsik Orkestra Sinfonikoarekin.

moa gainditzen duelako eta nire kasuan magia ere ematen delako”. Anekdota bitxi batekin lotura du azalak. Izan ere, Gabonetako famili afari baterako zazpi kiloko bi lanperna kaxa erosi zituen abeslariak, horrek suposatuko zuen kantitate handiaz ohartu gabe. “Lanperna horietatik etorri zen gerora publizitate kanpaina osoa”. Emaitzarekin pozik, orain zuzenekoetan diskoari bere bat-batekotasuna txertatzea da Aneguriaren

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Jose Mari Martinez Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

asmoa. Kontzertuetan “elektronika potentea eta oso elegantea” egin nahi duela aitortu du bilbotarrak, “Euskal Herriko berbena giroa apurtu eta jendea elektronikara hurbiltzea nahiko nuke”, adierazi du. Azaroaren 10ean Bartzelonako EH Sona jaialdian eskainiko du kontzertua. 25ean berriz, Gaztezulo aldizkariak antolatuko duen Festan igoko da oholtzara, Bilboko Kafe Antzokian. Datozen hilabeteetarako agenda ere bete-betea du abeslariak.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2018ko azaroaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

PAKO ARISTI

Bakantasuna

Fikzioa 1. Bihotz handiegia Eider Rodriguez. Susa.

GG

IZAKIAREN obsesiorik gogorrena transzendentzia dela esango nuke, ez konformatzea garai zehatz batean bizitzeko eman zaizkion baldintzekin, oin azpian zapaltzen duen lurrarekin, garuna berotzen dioten sinesmenekin, eta ulermen sakonago eta osoago batera abiatzeko ausardia edukitzea. Iraupen eta disfrutatze hutsaren dikotomiatik landa, zerbait utzi nahi izan du ondorengo aroetarako, horrela bizitzari zentzua ematen ziolakoan edo, gutxienez, bere zentzu ezaren absurdoa amiñi bat murrizten zuelakoan borborka zegoen kontzientziaren erdian. Ume mordo bat, basoak, etxeak, asmakizunak, partiturak, eskulturak, filosofia bat, ikerketa humanitarioak, aholkuak, idealak… denetik dago transzendentziaren botikan, baina kurioski, gauza gutxi daude hitzak daukan prestigioa daukatenak geroko denboretarako ekarpen pertsonala uzteko orduan. Hitzak daukan misterioa, ebokazio ahalmena gauza gutxik daukate. Ezaugarri horien gainean idatzi da munduko literatura guztia, eta gizakiari bere pentsamenduak, sentipenak, izuak eta abarrak finkatzen lagundu diolako iraun du denboran:

2. Sekula kontatu... idatzitako hitza bihurtu delako hilezkortasunaren bermea. Betiko iraun dezakeen ekintza, gure betiko hori belaunaldi bat edo bi izan arren: baina badira idatzi eta bi edo hiru mila urte aurkituak izan diren hitzak, nork eta non idatzi zituen zehatz-mehatz agertzen digutenak! Eraikinak erori egiten dira, hiriak lurrak irensten ditu, zubiak lurrikarak eraisten; liburuak, ongi jositako orri sorta horrek iraun egiten du, etorkizunaren itsasora jaurtiak izan ziren botilen gisan.

urte ondoren zu ni zara”, idatziko du denboraren pertzepzio post-industriala guztiz gaindituz, beste ahapaldi honetan bezala: “Annapurnako gailurrera noa, Himalayan, ni hemen egona naiz duela mila eta bostehun urte”. Ura izango da, bat-batean, poeta: “Zu ura bazara urtzen denean, uraren hotsa izanen naiz ni. Biharamunean ur bihurtzen banaiz zu izango zara hotsa”, edo eraikinen osagarririk xumeena, “Hiri harroputz honetan ez nintzen, artean, hondakinen adreilu zati bat baino”.

Transzendentzia baldin bada existitu izan garela paper batean idaztea, transmutazioa pertsona egiten gaituen gorputzez landa munduaren osagarrietan ere existitzen garela adieraztea da, ezer ez dagoela bereiz unibertsoan, dena bat dela, forma ezberdin guztiak espiritu berberaren hariak lotuko balitu bezala. Ekialdeko ikuspegi irekiagoak gure mendebaldar kultura judu-kristauari egin dion opari liluragarria da, hasi filosofia bere zentzurik zabalenean hartzen duten liburuetatik, eta poesiaraino, Ko Un poeta korearraren antologian aurki daiteken bezala. Ordu batzuk hildako poetekin deitzen da, oraingoz espainolez soilik badago ere. “Duela mila urte ni zu nintzen, mila

Koreako idazlerik onentsuena izan arren, ez du etorkizun loriotsurik espero: “Ez naiz inoiz gizaki bezala birjaioko, pizti bihurtua jaiotzea hobe, eta ez animalia handia ere, hobe ttikia izatea, ameba ikusezin bat, adibidez”. Munduaren hauskortasunaz kontziente, “Zein tristea hilezkortasuna, mundua suntsitzeko egina baitago!”, moralik ez dela existitzen jakitun, “Udaberria badoa, bekatariago izan behar dut munduan nagoen bitartean”, eta solemnitate oro arbuiatuz, “Dantzan erortzen dira udazkeneko hostoak, ni ere dantzan joango naiz mundu hau uztean”, liburu eder, misteriotsu eta harrigarria oparitu digu transmutazioaren maitaleoi.

Hitzak daukan misterioa, ebokazio ahalmena gauza gutxik daukate. Ezaugarri horien gainean idatzi da munduko literatura guztia

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA ALBUM ILUSTRATUA

KOMIKIA

‘Ezpainetakoa’

‘Haur besoetakoa’

Ane Labaka, Malen Amenabar. Erein (Peru Abarka album lehiaketa). 32 orr. 15 euro.

Unai Iturriaga, Alex San Vicente. Ikastolen Elkartea. 48 orr. 14 euro.

Bukatu orduko galtzen direnak

Itzulera baten ist istorioa i

Markina-Xemeingo Udalak antolatzen duen Peru Abarka album lehiaketako XII. edizioko lan irabazlea kalean da jada. Indar handiko lan bi bateratzen ditu ‘Ezpainetakoa’ izeneko albumak: Ane Labaka Maiozen narrazioa eta Malen Amenabar Larrañagaren ilustrazioak. Bata zein bestea Txakur Gorria sormen kolektiboaren parte dira eta bertsolaritzaren plazan aski ezagunak. Bai idatzian eta bai ilustrazioan, erotismoz osatutako narrazio ederra landu dute. “Gauza batzuk ez dira inoiz bukatzen. Bukatu aurretik galdu egiten ditugu beti”. Esaldi horrek ematen dio hasiera istorioari.

‘Haur Besoetakoa’ saileko bigarren albumak argia ikusi du, ‘Haur besoetakoa: Paristik datorren artista’ izenburupean. Ikastolen Elkarteak argitaratu du komikia, Xabiroi bilduman. Unai Iturriaga bertsolariaren hitzekin eta Alex San Vicente ilustratzailearen irudiekin osatutako lana ume eta gazteentzako istorioa da, umeen munduan kokatua, baina, egileen esanetan, “komiki ganberroa da, nobela beltz bat, haurren munduan girotua, egia handi eta biribilak kontatzen dituena, mozorrotuta”. HB dugu bertako protagonista, gaztea den arren, mafioso baten itxura eta jarrera dituen mutila.

Iban Zaldua. Elkar.

3. JenisJoplin Uxue Alberdi. Susa.

4. Mecanografiak Harkaitz Cano. Txalaparta.

5. Narrazio guztiak Joseba Sarrionandia. Elkar.

6. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Carlos Garaikoetxea, lider bat lehendakari Elixabete Garmendia. Elkar.

2. Gerezi garaia Mikel Santos ‘Belatz’. Txalaparta.

3. Emakumeak, kultura eta politika Angela Davis. Katakrak.

4. Zuloa Xabier Gantzarain. Elkar (T. Mujika).

5. Ezagutzaren matazak Emagin. Susa. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

KATIXA AGIRRE IDAZLEA

“Amatasunaren kontraesanen eta anbibalentziaren erretratu bat egin nahi izan dut” Amatasunaren eta sorkuntzaren arteko bateraezintasunaz hausnartu du Katixa Agirrek ‘Amek ez dute’ bere bigarren eleberrian. Bi ama gazteren istorioak gurutzatu ditu bertan: bata, seme-alaba bikiak hil dituen emakumea da; umea izan berri duen idazlea, bestea JONEBATI ZABALA

B B

ere nagusien logelara heldu zen, atea zabalik zegoen. Arnasari eutsi zion. Lepoa luzatu eta bi fardel antzeko ikusi zituen gurasoen ohean, nordikoaren pean erdi ezkutatuta, burua bakarrik ikusgai. Bikiak ziren, biak ere begiak itxita. Alboan, besaulki batean, Alice Espanet ama ikusi zuen, kamisoi hutsean eta titi bat agerian. Ezkerrekoa. Pasarte deigarri honekin hasten da Katixa Agirreren (Gasteiz, 1981) Amek ez dute eleberria; infantizidioarekin, hain zuzen. Beste protagonista narratzailea, ama izan berri den idazlea, iraganean Alice Espanet ezagutu zuela konturatuko da eta kasuak eragingo dion jakin-mina dela-eta, horri buruz idaztea erabakiko du. Sormena eta amatasuna, ordea, ez zaizkio horren bateragarriak egingo. “Amatasunak astindua ematen dizu zure burua ikusteko duzun moduan”. Ideia hori abiapuntutzat hartuz hasi zuen liburua Katixa Agirrek, eta istorioa kontatzeko fikzioa erabiliz, irakurlearen gogoan geldituko diren amatasunaren inguruko hausnarketak paperera ekarri ditu.

Augustin Zubikarai beka jaso zenuen 2016an, ‘Amek ez dute idazten’ proiektuarekin. Orain eleberriaren izenburua aldatu duzu, ‘Amek ez dute’ deitu diozu. Orokorragoa da. Aditza kendu diot eta utzi dut zabalago, nolabait. Amek ez dute idazten horrek asko markatzen zuen, oso zehatza zen eta nahiago izan dut bakoitzak pentsatu dezala zer den amek egiten ez duten hori. Horrela irakurlearen buruan piztu daitezke erantzunak edo titulu hori osatzeko modua. “Amek ez dute idazten, idatzita daude” Susan Suleiman idazlearen aipu bat da, liburuaren barnean ere agertzen dena. Bai. Nahiko egokia iruditzen zait amatasunaren inguruan zelan idatzi den adierazteko, alegia, ez dela idatzi barnetik, baizik eta beti kanpotik idatzitako istorioa izan dela, amek ez dutela ahotsik izan; historikoki horrela izan dela.

Amatasunaz eta sorkuntzaz idatzi duzu. Protagonista ama eta idazlea da; zu zeu ere halaxe zara. Esperientzia pertsonaletik abiatu zara istorio hau sortzen hasteko? Bai, erabat. Istorioa nire esperientzia pertsonaletik abiatzen da, baina horrek ez du esan nahi istorioa nirea denik edo ni naizela denbora guztian, baizik eta abiapuntua dela. Idazteko grina edo ideia nik bizi izandako zerbaitetik hasten da baina fikzioaren bitartez beste eremu batzuetara jotzen dut. Beraz, ezin da kalifikatu istorio autobiografiko gisa, nire mugetatik kanpo ere mugitzen baita. Istorioaren hasiera deigarriak harrapatuta uzten du irakurlea –ama batek bere semealabak hil ditu–. Hasierako pasarte hori oso bisuala da, gainera. Emmanuelle Carrere idazlearen nobela batetik hartu zenuen ideia, eta bera benetako gertakari batean oinarritu zen hori idazteko. Nobela hori irakurrita bururatu zitzaidan k hau egitea, gero istorioa beste bide batetik doa eta ez dauka zerikusirik. Baina guraso bat bere familia akabatzen, irudi horrekin hasi nahi izan nuen, krimenaren osteko eszena lazgarri horrekin. Jatorri hori aitortu nahian-edo, Carrereri egindako beste keinu batzuk ere badaude liburuan zehar: bera aipatzen da ezizenarekin, ama hiltzailearen pertsonaia frantsesa izatea, pasarte bat Frantzian kokatuta egotea… Protagonistaren pentsamendu gordinak irakurriko ditugu, agian kanpotik ikusita amatasuna bizitzeko modu ez hain ohiko batean, edo idilikoan. Badaude pentsamendu gordinak, pentsamendu krudelak ere, baina badaude bestelakoak ere. Nik ez dut uste liburu honetan dagoenik amatasunaren kontrako diskurtso bat, ezta gutxiago ere, baina bai amatasunak suposatzen dituen kontradikzioen eta anbibalentziaren erretratu bat. Jende askok esaten dit badaudela pasarte gordinak eta ama ia-ia txarra dela; baina beste hainbat pasartetan oso ondo eta samurtasun handiz idaz-

Amatasunak identitatea lausotzen du? Am Hori Ho da liburuaren abiapuntuetako bat edo neure hausnarketa martxan jarri zuena. Zer ne nolako astindua, aldaketa suposatzen duen no ez zeure bizi estiloan bakarrik, hori ere bai, baina gehiago zuk zeure burua ikusteko ba daukazun moduan. Bat-batean ematen du da iraganeko zure bizitzako beste fazeta guzti ira horiek ho ahaztuta geratzen direla eta bakarrik ama am zarela. Ze zaila den hori onartzea, zeure identitate berri hori onartzea edo integratzea identitate berri bat. gr Dokumentazio lan handia egin duzu, ‘Biblia’ Do ere irakurri omen duzu. er (Barreak). Esan behar dut ez dela izan baka(B rrik liburua idazteko, baizik eta gaian inter res r handia dudalako ere. Gai honi hurbilpena egin nahi nion, “zientifikoa” edo, p zorroztasunarekin, eta ikusi zer nolako z diskurtsoak eraiki diren literaturaren barnean amatasunaren inguruan. Batzuk libururako erabili ditut eta beste batzuk kontsumo propiorako izan dira. ko

Jenny Savilleren koadro bat da ‘Amek ez dute’ liburuaren azaleko irudia. ELKAR ten du bere semearen eta bere esperientziaren inguruan. Pertsona bat harrapatuta dagoena anbibalentzia horretan, bi poloen artean, egun batean dena ikusten duela arrosa kolorez eta hurrengoan idatzi nahi duela eta umeak traba egiten diola. Gatazka horretan bizi den pertsonaia da. Uztartzeko zailak dira amatasuna eta idaztea? Oso zailak, bai. Ume bat sortzeak eta zaintzeak, lehengo urteetan batez ere, denbora guztia eskatzen dizu, ume jaioberri batek etengabe behar zaitu eta zure buruaz pixka bat ahaztu behar duzu beste horri emateko. Idazten duzunean, ordea, guztiz kontrakoa egin behar duzu: ingurukoak ahaztu behar dituzu eta zeure barne munduan murgildu behar zara. Behintzat, bolada batez, guztiz bateraezinak dira.

Zer diskurtso topatu dituzu amatasunaren inguruan? Susan Suleimanen zitak zioen bezala, ez dela amarik egon bere esperientziaz hizketan. Lehenengo idazleak sortzen direnean, horiek ez ziren ama izan; adibidez, XIX. mendean hasten direnean idazle emakume batzuk famatu egiten, horiek ez ziren ama. Ama idazlearen figura sortu arte denbora asko pasatu behar izan da eta artean beste batzuek esan dute zer den ama izatea. Idealizatu egin dute amaren figura, ama sakrifikatuaren mitoa eraikiz. Hori izan da gure kulturan mendeetan egon den mitorik indartsuena, bere seme-alabengatik dena emateko prest egongo zen amarena, bere bizitza alde batera utzi eta besteari emango ziona. Hori apurtu izan da gerora, agian beste muturrera ere joan da, eta gaur egun agian bada eremu


Ortzadar // 05

Larunbata, 2018ko azaroaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

GASTEIZ

guztiak kontziliatzeko momentua, edo esateko gauzak ez direla ez beltz ez zuri, hor erdian egia dagoela, hau da, benetako esperientzia eta sentipenak ez daudela muturretan, erdiko inguru gris horretan baino. Kapitulu laburretan banatu duzu eleberria eta aipu batez hasten da kapitulu bakoitza. Liburuan amatasunaren inguruko bestelako diskurtso edo historiaren antropologia txiki bat egin nahi izan dut, saiakera tankerakoa den liburuaren aldean. Aipuen erabilera horren isla da, ez hainbeste tramarekin lotuta, baina bai gaiarekin. Saiakera baino nahiago duzu fikzioa idatzi? Bai, nik beti daukat istorioak asmatzeko joera hori eta uste dut kontatu nahi nuena hobeto sartzen dela fikzioaren bitartez, mundu fikzional horretan sartuz. Nire joera naturala dela uste dut. Tabuak diren gaiak ere ekarri dituzu: erditze osteko depresioa, haurdun gelditzeko prozesuak… Horrek ere badu harremana tituluarekin. Amek ez dute... baina benetan badago zerbait amek ez dutena egiten ala ama da pertsona normal bat edozer gauza egin dezakeena? Alegia, ez dagoela taburik edo ez litzatekeela egon beharko, gauza horietako asko jende askok bizi dituelako. Bada garaia horiei buruz hitz egiteko eta jendeak ikusteko ez daudela bakarrik, amatasuna ez dela kontu intimo bat, politikoa eta soziala ere badela.

la dela, ia zientifikoa, asko pentsatu behar dena, “intelektualizatu”; baina aldi berean badu puntu irrazional bat, instintiboa, ez dakizuna zergatik baina hala ateratzen zaizuna. Konbinazio hori dauka. Alkimia da aurrezientifikoa, metodo zientifikoaren

aurretik egiten zena, ez zekiten ondo zer egiten ari ziren, baina zerbait ateratzen zen. Hori da erabili dudan metafora. Zer dago liburuaren azalaren atzean? Azaleko irudia koadro bat da, Jenny Saville

izeneko Britainia Handiko artista batena. Amatasunari dedikatu zion koadro serie bat eta guztiak dira nahiko deigarriak, zirraragarriak, amatasunetik espero dugunetik ateratzen direnak. Lagun batek erakutsi zidan koadro hori libururako azal bila nengoela esan nionean eta ikusi bezain laster jakin nuen hori zela azala, oso egoki ikusi nuen. Oraintxe bertan irakurle batek esan dit ez zaiola batere gustatu eta jota utzi nau, baina niri gustatzen zait.

Amen istorioek axola behar dute

B

ehin liburua argitaletxearekin ofiziali aurkeztuta, “aurpegia jarriko” dio Katixa Agirrek datozen asteotan, Euskal Herriko hainbat txokotan ibiliko baita aurkezpenak egiten, jendea liburura gerturatzeko asmoz. ‘Amek ez dute’ eleberriak amatasunaren inguruko hausnarketa egiten duen arren, gogoetok gizarte osoarentzat interesgarriak izan daitezkeela uste du Agirrek, ez soilik ama direnentzat. “Badirudi ia amentzako auto-laguntza liburua dela eta ez da hori. Dagoena da istorio bat eta hausnarketa eta galdera batzuk, erantzunik gabe gelditzen direnak. Amak ere pertsonak dira eta euren istorioek axola behar dute, inportanteak izan daitezke”. Orain deskantsua hartzeko tartea iritsi zaio Agirreri: “Asko eman diot liburu honi eta momentu honetan hustuta nago”.

Orduan, zergatik dira tabuak gai horiek? Ziurrenik, ez dutelako bat egiten ama batez espero denarekin. Haur-hiltzailearena argi dago, ama batek bizitza ematen du eta kontrakoa egitea pentsaezina da. Haurdun geratzeko zailtasunen inguruko tabuari dagokionez, arrazoi historikoak egon daitezke; emakume baten funtzio nagusia umeak izatea baldin bada eta ez badu hori lortzen, hori historikoki porrota izan da eta gaur egun ere horrela bizi du jende askok. Tabu bakoitzak badu bere arrazoia. ‘Alkimia’ jarri diozu izena azken kapituluari. Literatura alkimia dela diozu. Idazlea alkimista da, orduan? Literaturaren inguruan ditudan ideia batzuk plazaratu ditut liburuan. Adibidez, niretzat literatura diziplina nahiko arraziona-

Katixa Agirre idazlea, liburuaren aurkezpenean. JOSE MARI MARTINEZ


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

bidaia koadernoa

DANIEL BURGUI (ARTEZ-ek itzulita)

AA

RIZONA klubak ez dauka sabairik, mango-arbola txiki bat baino ez, tabernaren egituraren gainerantz okertuta, eta apur bat estaliz. Ilargiaren argia adar eta hostoen artetikbarneratzen da. Eszenatokirik ere ez dago, soilik murruen arteko perimetroa inguratzen duen espazio txiki bat. Dantzalekua harlauzazko zoru zati estu bat da, gaur gauean joko duen taldea eta bezero multzoa banatuko dituena. Bonbilla horixka bat ibiliko da dilin-dalan taldeko bateria-jotzailearen buru gainean. Blues taberna zahar bat edo Ingalaterrako jamaikar auzo bateko musika-klub moduko bat izan zitekeen, baina ez; Bamako, Maliko hiriburuaren kanpoaldeko auzo urrun batean gaude. Hiriko erdigunetik kilometro askora. Songhoy Blues taldeak joko du gaur lokal txiki honetan. Hurrengo egunean, islamiar komunitateak Tabeski delakoa ospatuko du, sakrifizioaren jaia; Kristauen Gabonen antzeko zerbait. Soineko arrosa koloretsu bat daraman emakume bat ari da bezeroei edariak zerbitzatzen: Castel markako garagardoak, cocacolak, fantak edo bissap izenekoak, hibisko lorearekin egindako freskagarri bat. Taldeko abeslariak, AliouTourék, aurkezpena egin du. Barreak, txaloak eta nostalgia ere eragin ditu: Tourék animoak eman dizkie ikus-entzuleei; izan ere, asko

Gitarra gehiago, kalashnikov gutxiago Sahara eta Saheleko gizon eta emakume askok uko egin zioten gerrari eta indarkeriatik ihes egin zuten. Poesia eta musika hartu zituzten armatzat, bakearen alde egiteko. Tinariwen taldea dugu horren adibide Ezkerrean, Les Filles de Illighadad taldea, Iruñean. Alboan, Tinariwen taldea, Serbian. D. BURGUI

daukate komunean: gehienak erbestean bizi dira. Gaur hemen dauden gehienak iparraldekoak dira, Tombuctú eta Maliko beste basamortu eremu batzuetakoak. 2012an ihes egin zuten, lege islamikoaren diktadura partikularra ezarri zuten muturreko yihadisten eta beste talde batzuen etorrerarekin batera. MUSIKA, DEBEKATUTA Aliou Touré eta Oumarbaxu-jotzailea ere ihes egindakoak dira, baina beste arrazoi batzuengatik: Gaon jaio ziren, Niger ibaiaren ertzean. Bertan, tuareg talde errebelde nagusiak, MNLA izenekoak, bere basea ezarri zuen, Azawaderrepublikaren independentzia aldarrikatzeko: Herri nomada honek desiratzen zuen aberria. Haiek ez zuten armarik hartu nahi izan eta hirira mugitu ziren. Garba

Touré gitarra-jotzailea, musikari familia bateko kidea dena, bere jaioterritik joan zen, Dire hiritik, hori ere herrialdearen iparraldean. Egun batez, Islamiar Magrebeko Al Kaidako (AQMI) miliziano talde batek geldiarazi egin zuen, soinu-ekipo txiki batekin ikusita. “Ez al dakizu musika debekatuta dagoela eta bekatua dela?”, esan zioten, mehatxuz. Alde egiteko unea izan zen: Autobus batean ezkutatuta, Bamakora heldu zen, ahal izan zuen moduan. Nathaniel Dembélé (Nat) bateria-jotzailearen egoera are zailagoa da: Kristaua da jaiotzez, eta jazarpena jasan du. Hauxe da Songhoy Blues taldeko kideen historia; indarkeria eta erbestearen ondorioz sortua, bakeari eta askatasunari abesten dion talde bat.

Blues eta R&B erritmo dantzagarriak konposatzen dituzte, baita Jimmi Hendrix, The Police, John Lee Hooker eta BB King artisten bertsioak egin ere. Baina Songhoy Blues taldearen antzera, beste askok ere egin diote uko indarkeriari, beren kantuen bidez bakea aldarrikatzeko. Hortxe daude Tamikrest, EtranFinatawa, Terakaft, Toumast, Imarhan, Bombino eta Kel Assouf taldeak, beste batzuen artean. Gugandik gertuen egon direnak, beharbada, Aziza Brahim abeslari sahararra edota zendutako Mariam Hassan mitikoa dira. Nigerretik etorritako Les Filles de Illighadad ahizpa gazteak ere, esaterako, azken Sanferminetan Iruñean izan ziren jotzen. Baina dena Tinariwen eta bere musika errebeldearekin hasi zen.

1979an Tamanrasset kanpalekuetan (Argelian) sortutako tuareg musika talde bat da honakoa, jatorria Kidalen duena, Malin. Kide nagusia, Ibrahim Ag Alhabib (Abraybone ezizenez ezaguna) bere aitaren hilketaren lekuko izan zen lau urte besterik ez zituela, 1963ko erreboltetan. Ordutik, bera eta bere familia erbestean bizi izan dira. Bere moduko beste gazte batzuekin bat egin zuen eta, armak hartu beharrean, gitarrak elektrikoak fabrikatzen hasi ziren. Horrela hasi zen lehen akordeak jotzen. Musika grabatzen zuten kaseteetan, eta bolbora baino bizkorrago hedatzen ziren basamortuan zehar. The Radio Tisdas Sessions izeneko diskoa grabatu zuten 2002an, beren karrerako lehena, eguzkienergia erabiliz. BASAMORTUKO DOINUAK Orain, beraien blues eta rock musika planeta osotik dabil; basamortuko musikaren aitzindariak dira. Jaialdi, estadio eta auditorioak betetzen dituzte. Gaurkoan, baina, Arizona klub txikian jo dute. Tinariwenekin batera emandako urteetan, dozena bat musikari inguru izan dira taldeko kide; emakumeak ere izan dira tartean, hala nola Mina Wallet Oumar abeslaria. Gainera, talde berri askoren bultzatzaile izan dira. Batetik eta bestetik jazarpena jasan dute: Gadafi koronela Libian, yihadistak Sahelen, independentistak Malin… hango eta hemengo gobernu, militar eta kolpistak. “Musikarik gabeko mundu bat?”, galdetu dio bere buruari Tinariwen taldeko gitarra-jotzaileak. “Kondenarik handiena litzateke!”, dio zalantzarik gabe. Egitekoa argi dute: Gaur ikus-entzuleen artean dauden arima galdu horiek entretenitzea, kontsolamendua ematea, hemen, musika eta poesia odolaren eta uraren pare isurtzen eta sentitzen diren herri honetan.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko azaroaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Udazkeneko Poesia Kaierak Asier Sarasolak Alejandra Pizarniken poemak itzuli ditu eta Joannes Jauregik Yannis Ritsosen antologia. Bakoitza bere hizkuntzan, XX. mendeko poeta aipagarrienetarikoak dira bata eta bestea IRENE GONZALEZ

SS

usa argitaletxeak Munduko Poesia Kaierak (MPK) bildumako ale berriak kaleratu ditu udazkenarekin batera. Beñat Sarasolaren zuzendaritzapean 2014an martxan jarritako egitasmo honen helburua nazioarteko poesia euskarara ekartzea da. Hala, euskal idazle eta itzultzaile desberdinek XX. mendeko poeta handienen olerkiak aukeratu eta euskarara itzultzen dituzte, antologia eran. Urtero, udaberrian eta udazkenean, argitalpen berriak plazaratzen dira.

tan. Bere lana “bizimin bat da, hain bizi idatzia, irakurtzeak min eman dezakeela”, uste du Sarasolak. 36 urterekin egin zuen bere buruaz beste Pizarnikek. Gazte hil zen arren, arrastoa utzi zuen Argentinako literaturan.

Aurtengo lehen uzta udaberrian ezagutu genuen. Orduan ere bi liburuki berri plazaratu ziren, Ezra Proud eta Al Bertoren lanak, hain zuzen. Udazkeneko bi lan berrien arduradunak Asier Sarasola eta Joannes Jauregi itzultzaileak izan dira. Lehenengoak, Alejandra Pizarnik (19361972) argentinar emakume poeta eta itzultzailearengan jarri du arreta. Bigarrenak, Yannis Ritsos (19091990) greziar poeta eta politikari komunistaren obrari erreparatu dio. Biak ala biak, bakoitza bere hizkuntzan, XX. mendeko poeta garrantzitsuenetariko bi izan ziren.

Sarasolak boladaka egin du itzulpen lana: “sorta bat itzuli eta tiraderan gordetzen nuen, hilabete batzuk geroago berriz heltzen nion arte”. Bospasei urte geroago ikusi du argia liburuak. Sarasolak jakinarazi du Pizarniken obra euskaratzea erabaki zuela idazleak “motibazio erabat terrenalak eta irrazionalak” inspiratzen dizkiolako: “plazera, bere estiloaz jabetzeko nahia, poesiak zer uki dezakeen egiaztatzea eta abar”. Bere esanetan, Pizarniken poesiaren ezaugarri nabarmenetakoak “subjektibotasuna eta niaren bilaketa dira, baita barne munduarekiko eta inkontzientearekiko ardura eta arroztasun existentzialaren sentipena ere”. Sarasolak uste du Pizarniken obraren eta bere bilakaeraren lagin bat dela euskaraz jaso dena. “Lan hau hura hobeto ezagutzeko zubia bada, mereziko du”.

PIZARNIKEN BIZIMINA Argentinako emakume poeta, idazle, hizkuntzalari, itzultzaile eta literatura-kritikaria izan zen Alejandra Pizarnik. Sentsibilitate handiko liburuak idatzi zituen txikia zenetik bizi izandako egoera zailengatik. Besteak beste, naziengandik alde egin behar izan zuten berak eta bere familiak. Hori dela eta, arroztasun sentimendu handia nabari ahal da bere hitze-

OSO POETA GREZIARRA Argentinatik Greziara; emakume baten lan existentzialetik, gizonezko greziar komunista baten lanera garamatza udazkeneko bigarren kaierak. Joannes Jauregik itzuli du Yannis Ritsosen lana. Poetaz aparte, greziar politikari komunista bat izan zen Ritsos eta konpromisozko literaturari ekin zion. XX. mendea bere osotasunean ezagutu zuen idazleak (1909an jaio

sun oso handia” daukalako, bere ustetan. Horrez gain, “oso poeta greziarra” dela deritzo, “paisaia mediterraneoak, Greziako mitologiari egiten dizkion keinuak ugariak dira bere poemetan”. Ritsosen poesia oso fotografikoa dela gehitu du, “Greziako paisaia mediterraneoak xeheki deskribatzen ditu”. Hala ere, mututasuna eta konnotazio politikoak ere irakurri daitezke, poesia liriko batean irudikatuak. Jauregik lau hilabete behar izan du poemen hautaketa egin eta itzultzeko, baina zuzenketa prozesua luzeagoa izan zela aitortu du. Zailena poema luzeen eta motzen artean nolabaiteko “oreka” bat aurkitzea egin zaiola kontatu du. Hala ere, poemak itzultzeak adina lan eman dio antologia bera prestatzeak, aukeraketa egiteak eta horrek guztiak dakarren nolabaiteko “edizio” lanak.

Yannis Ritsos eta Alejandra Pizarnik poetak. zen, eta 1990ean hil), eta Greziako testuinguruarekin lotura estua izan zuen bere obrak. Nazien aurkako borrokan eta Greziako Gerra Zibilean parte hartu zuen, Koronelen Diktadura deitutakoaren errepresioa pairatu zuen: kartzelaldiak, atxiloketak… 1977an, Bakearen Lenin Saria jaso zuen.

Jauregik, unibertsitatean greziera ikasten hasi zenean izan zuen Ritsosen berri. Grezieratik zuzenean ekarri ditu haren poemak euskarara, nahiz eta beste hizkuntzetara egindako itzulpenak ere baliatu dituen lanerako. Ritsosen poesia “izugarria” iruditu zitzaion, “karga liriko oso indartsua eta poema luzeetan gaita-

Pizarnik eta Ritsosen lanak erabat desberdinak dira. Idazle emankorrak izan ziren bata zein bestea, idaztera emanak bizi izan ziren, baina nork bere bizimodua izan zuen. Argentinarren lana sentimenduz beteta dago, nia eta bizitzaren alderdi desberdinetan sakontzen du, bere zentzua ez ulertzeagatik. Ritsosen lana, berriz, konnotazio politikoz eta Greziako paisaien deskribapenez josita ageri da. Emakumea eta gizona, bizimodu, garai eta jatorri desberdinekoak, baina biak sentimenduz beteriko poetak. Orain, Asier Sarasola eta Joannes Jauregiren lanei esker, euskaraz ezagutu eta gozatzeko moduan ditugu biak.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko azaroaren 3a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

4040. mapa: rana / grenouille

Bi eremu handi ageri dira. Eremu batek nabarmen erakusten du bizkaieraren berezitasuna. sapocrapaud galderan sapo, apo mailegu diren erantzunak ageri baldin badira ere, rana/grenouille mapa honetan euskal ondaretik etorritako hitzak ageri dira gehienbat.

g) legen eta negel ageri dira. Forma hauek ere igel eta igal-etik datoz. Halere, kontuan hartu behar da negel eta legen hitzak larruko edo azaleko gaixotasun eta eritasun bat izendatzeko ere erabiltzen direla. Ezin da jakin izendapen horretan igelak duen larru bereziak eraginik izan ote duen.

diren hitzetan, bizkaierak –u bokala darabil askotan: irin/urun, ile/ule, iri/uri. Hitzaren azken parteari dagokionez, badirudi -so, - xo, -jo, -txo atzizki txikitzailea erantsi zaiola. Txuberaxu hitza Zollo, Lemoa eta Orozko inguruan ageri da. Ugaxo-ren aldakia baizik ez da.

Ez da guztiz datu segurua, baina ematen du igeri aditzaren gainean eginak direla animalia honen izendapen gehienak. Bizkaieraren formek eta beste euskalkietako formek motibazio bera dute (uger, igeri), baina aldaketa fonologiko asko tartean daudela.

Sartaldean azaltzen den ugaratxo forman bil daitezke ondoko hitzak: ugaxo, o, ubesaijo, ugerazijo, gaugasijo, ugasarijo, ugarajo, ugarijo, ugelasijo, ugelatxu, ugerallo, ugaritxaso eta abar. aBadirudi bizkaieraz baizik ezaa hau gutzen ez den ugaxo forma ere iger-etik datorrela edo, hobeki a, bes bessesateko, uger-etik. Alabaina, ten te euskalkietan i- batez hasten

Mapan badaude eremu txikiko formak. Txantxiku Oñatin bildu da eta gehienetan igel txikia izendatzeko erabiltzen da. Bergaran Oñatiko jendea Txant izendatzeko Txantxiku hitza erabiltzen da trufaz E eta isekaz. Ezaguna da, orobat, Durango Sapoerri deitzen dela alboko herrietan. Sapoerr

Igel hitza ageri da Gipuzkoatik Zuberoaraino, igal, iel, igel, ibel aldakiekin. Nafarroako eremu batean, Baztan inguruan kontsonanteak trukatuz (g-l / l-

S Sakel Azpeitian eta Deban bildu d da, eta Etxalarren eta Sunbillan xxetel.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.