Ortzadar 020319

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko martxoaren 2a. 584. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

ORTZADAR LEHEN LEHIAKETA GRAFIKOA EHUko 120 ikaslek hartu dute parte sormena eta euskara uztartu dituen kartel lehiaketan -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

DONOSTIA

ZZ

AZPI urte pasa dira Ursula Strong eta Koldo Soret musikariek Niña Coyote eta Chico Tornado taldea osatzea erabaki zutenetik. 2012an hasi ziren gitarra, ahotsa eta bateriaz jositako doinu desertikoak osatzen. Hasiera batean, luzerako izango zen ez bazekiten ere, dagoeneko hiru disko luze kaleratu dituzte, azkena, AitzStar izenekoa, atzo bertan argia ikusi zuena. Lan berriarekin oso pozik daudela ziurtatu du bikoak. “Gauzak beste modu batean egiteko gogoa genuen eta oso gustura geratu gara emaitzarekin”, adierazi du Soretek. Ohiko basamortuko rock basatiari psikodelia puntu bat gehitu diote oraingo honetan. “Estilo ezberdin gehiagoren eragina dago. Lehen diskotik hona soinua ere nahiko aldatu da, helduagoa dela esan dezakegu”, nabarmendu du gitarrajoleak.

Egurra eta sua, musikaz blai

Apirilean, Euskal Herrian

N

‘Aitzstar’ izena du Niña Coyote eta Chico Tornado taldearen disko berriak. Hamaika abesti dakartza lanak, ohiko erritmo gogor eta pisutsuekin, eta ironia eta psikodelia puntu batekin. Disko berriarekin batera, biran murgilduko da bikoa MARTA MORALES

Ursula Strong eta Koldo Soretek osatzen dute taldea.

Hainbat kolaborazio izan dituzte Strongek eta Soretek disko berrian, batez ere, musika arloan. Horrela, David Solerrek pedal steel-a sartu du kantu pare batean, Ricky Falknerrek Hammond eta Moog bat beste hainbat kantutan eta, azkenik, Zigor DZ-a scratchet-az arduratu da. Hitzei dagokionez ere izan dute kolaboraziorik: aurreko diskoetan bezala, Harkaitz Cano idazleak Azeri eta herio abestiaren letrak idatzi ditu, ipuin formatuko singlea izan dena.

GIN MÚSICA

Eboluzio horren adierazle nabarmenetariko bat, akaso, Neutazeu edo BaiBye abestietan antzeman daitekeen ironia jolastia da. “Hitzetan, gehiago ateratzen zaigu gure amorruaz eta desadostasunez hitz egitea, maitasunaz baino. Ironiak eta esanahi bikoitzek ere tarte handia dute gure hitzetan”, kontatu du Soretek. Jolasteko gogo hori diskoaren izenburutik bertatik ere antzeman daiteke, non harri eta izar hitzen arteko lotura egin duten.

NAZIOARTEAN Estudioko lana burutu ostean, eta Jordi Mora diskoa nahasten aritu zen bitartean, Niña Coyote eta Chico Tornado taldea Mexikon eta Kalifornian biran ibili zen. “Bira bakoitzean esperientzia eta momentu errepikaezinak pasa ditugu, asko ikasten baita etxetik urrun jotzen”, onartu du Strongek. Japonian, AEBetan, Errusian, Italian, Txilen, Holandan, Belgikan eta Estatu espainiarrean aritu dira jotzen azken urte hauetan. “Hilabeteak eman ditugu etxetik kanpo, eta 50etik gora izan dira eskaini ditugun kontzertuak”, gogoratu dute. Mad Cool, Resurrection Fest, Bilbao BBK Live edota Tsunami Xixon festibaletan izan dira jotzen, besteak beste.

LAN ABERATSAGOA Orotara, hamaika abesti berri dakartza AitzStar lan berriak, non betiko erritmo gogor eta pisutsuak eta riff sakon eta indartsuak topa daitezkeen. “Diskoaren hezurdura betiko gitarraren efektuekin eta bateriarekin egin dugu, eta, ondoren, une gutxi batzuetan, beste soinu batzuei ireki diegu atea. Emaitza aberatsagoa lortu dugula uste dugu, borobilagoa, gure nortasuna galdu gabe”, azpimarratu du Donostiako bikoak. Lan berrienean ez dute mezu zehatzik transmititu nahi izan. Izan ere, jakitun dira abesti berberak entzule bakoitzari “zerbait ezberdina transmititzea” ohikoena dela. “Gertatzen da, pertsona berari, bi egun ezberdinetan, kantu berberak gauza ezberdinak sentiaraztea. Oso gustuko dugu hori”, aitortu dute donostiarrek. Finean, haien helburua “zuzenean jotzeko dibertigarriak eta entzuteko atseginak izango diren kantuak sortzea da”. Izan ere, disko berri honetan arnasa hartzeko tarterik badago ere, egurra gustuko

iña Coyote eta Chico Tornado bikoak gaur bertan emango dio hasiera kontzertu birari, Kanariar Uharteetan. Ostean, Oviedo, Madril eta Bartzelona bisitatuko dituzte. Apirilaren 11, 12 eta 13an, berriz, Euskal Herrian izango ditugu, Bilbo, Gasteiz eta Donostian, hurrenez hurren. Maiatzean, berriz, Galizian, Valentzian eta berriro ere Madrilen izango dira. Azkenik, maiatzaren 25ean, etxean eskainiko dute kontzertua, Iruña Rock jaialdian.

dutela argitu dute Niña Coyote eta Chico Tornadok. “Ez gara lasaitasuna ematekoak”, diote. BEGIRADA DISKOAN Sorkuntza prozesuan buru-belarri ibili da bikoa eta zazpi hilabete zuzenean jo gabe egon dira diskoa prestatzeko. Beraz, sorkuntza prozesu lasaia izan dute, begirada horretan

jarrita, beste ezertan pentsatu gabe. “Lehen aldiz, denboraz eta lasaitasunez egindako lana izan da”, adierazi dute. Horretan ere lagundu du aukeratutako estudioak, Tarragonako Casamurada, hain zuzen. XII. mendeko masia batean dago kokatuta, inguru lasai batean. 15 egun eman zituzten bertan, Ricky Falkner ekoizlearekin eta Jordi

Mora soinu ingeniariarekin. “Eguna estudioan pasatzen genuen eta, batzuetan, gauak ere bai. Oso esperientzia ederra izan da. Familia bihurtu ginen egun horietan”, kontatu dute donostiarrek. AitzStar diskoko kantu asko lokalean bertan grabatutako inprobisazioetatik atera dira; beste batzuk, berriz, etxean landu dituzte.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Pablo Viñas Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

“Niña Coyote eta Chico Tornado proiektuarekin hasi ginenean ez genuen pentsatu noraino eramango gintuen guzti honek, baina hemen jarraitzen dugu”, diote. Sekretua? Elkar oso ondo ulertzen dutela eta musikari dioten “engantxea” konpartitzen dutela. “Taula gainean konexio garbia eta zuzena dago gure artean eta ez dago hori zikintzen duen ezer”.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

IGOR ESTANKONA

Barne exiliotik idatzia

Fikzioa 1. Fakirraren ahotsa

TITULUA: ‘DISOLUZIO AGIRIAK’

D D

ENA fin, dena delikatu idazten du Jose Luis Otamendik. Dio: “20. mendea zen/ gaur nahi beste ireki ditu ortziak uhateak/ eta sare artean jendea arrantzatu dute itsasoan”, eta badoa poema gora eta gora, edo behera eta behera, segun eta nola begiratzen diozun, eta XX. mendea barik 20. mendea idazten nonor, zelan kalifikatu, zelan defintitu uhateak hitza darabilen poeta hori. Jose Luis Otamendi (Azpeitia, 1959) gure gelan sartu zen tximeleta eria bera da: hegakadak suabeak ditu, baina munduaren beste ertzean urakan haizea da. Poemek islatze bat sortzen dute inkontzientean, irabazi egiten dute irakurlea euren arnasa luze-luzearekin. Ematen du res publikoaz ari dela eta bizitzaz ari da, esango zenuke bizitzaz ari dela eta munduaren patuaz ari da, iduri luke ekonomiaz mintzo zaigula eta gutaz ari da, gaztigatzen digu literalki konprendi ezin daitezkeen moduak erabiliz: “diren zentral guztiek dauzkate zeinek bere historia/ bere istripuak bere ahuldadeak eta argi aldiak/ latentzia fase luzeak ere iza-

EGILEA: JOSE LUIS OTAMENDI

ARGITALETXEA: SUSA,2019

Harkaitz Cano. Susa.

2. Bizitzea ez al da oso arriskutsua? Joseba Sarrionandia. Pamiela.

zalantzarako/(…)/ eta hori hemen/ beste inon ezin dut// gorputz hau daukat/ besterik ez/ lurralde urtetsu hau/ ez beste ezer”. Oinarri sozialeko humanismo hori da, behar bada, iruditeria erromantikoarekin batera, Otamendigan maite duguna. Oraingo honetan ironia eta jokorako gogo arean gehiago ere barruntatzen zaio, Kapital publikoarekin (Susa, 2014) alderatuz.

ten dira/ urteak eta urteak sentimendu edo ekintza bat umotzen”. Euskal Herrian idatzitako ahapaldiok noranahikoak lirateke ez balira sano gureak, makrokosmos bat osatzeko gai da-eta azpeitiarra hankak herrian jarrita. Lirismoa eta errealismoa biak bat diren poemekin betidanik harritu bagaitu, oraingoan ere Otok inarrosi dizkigu barruak. Sinboloa darabil gauzak definitzeko, gauzak dira sinbolo onena maiz: “behin bederen pertsona orok/ behar luke itsutu adiskideen ekiaz”.

Disoluzio agiriak dira historiaren urek eroan eta ibar berrietara dekantatzen diren lupetzak, hautsak eta polena. Dena ez zen eder izan, dena ez zen justua izan: “miseria askotan badut nire partea/ eta baritonoaren gangarrez abesten diot bakeari”. Garai berriak joandakoekin zelan txirikordatzen diren eta gero mataza hori askatzea zenbat kostatzen den kontatzen da hemen. Ez da gai erraza, errazera jotzen den arren askotan komunikabideetan, parlamentuetan eta are literaturan ere. Gure izatearekin dauka zerikusia: “ezin naiz hemendik apartatu/ ezin dut beste inora:/ behaketarako/

Garai berriak joandakoekin zelan txirikordatzen diren eta gero mataza hori askatzea zenbat kostatzen den kontatzen da hemen

Beraz amaren heriotza, Galizako bazterrak, txikitako ibilerak… denak nahasten zaizkio poetari plano publikoarekin. Izan ere, hori ere bagara. Gure hautu politikoen bide beti bihurretatik iritsi gara honaino, eta hein berean bizitzak eroan gaitu politikara. Oinazetua uneka, narea beti, poesia modu honek testimonioari ematen dio lirikari besteko garrantzia. Horregatik daude hitz hotzak eta kontzeptu beroak denak nahastean, horregatik denuntzia hasten da norbere buruaren azteketa sakonetik. Otamendik nostalgiarik gabeko nostalgia ariketak oparitu dizkigu, eta idealizaziorik gabeko etorkizunez ohartarazi, Disoluzio agiriak trinko bezain arin, hunkigarri honetan.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA GAZTE LITERATURA

ALBUM ILUSTRATUA

‘Errebelde 50 bider’

‘Itsas kulunka’

Hainbat egile. Erein (10-16 urte). 116 orr. 16 euro.

Testua: Junkal Lertxundi, ilus.: Ainhoa Aranburu. Elkar (8 urtetik aurrera). 32 orr. 23 euro.

Emakume errebeldeen istorioak k

Itsasoari begira

Txikitatik entzuten ditugu istorioak. Gazteluetan dauden printzesen istorioak, umeak jaten dituzten sorginenak… baina sarri askotan beren komunitatean eta komunitatearentzako lan egin duten emakumeen historiak falta zaizkigu. Emakume hauek historia aldatzera iritsi dira beren aurkikuntza, erronka eta pentsatzeko eta egiteko era iraultzailearekin. Liburu honetan, komunitatean bizi eta pentsatzen duten emakume borrokalari, ausart, eraldatzaile eta langileen historiak kontatzen zaizkigu. Emakume errebeldeen historiak, 10-16 urte bitarteko irakurleei ekarriak.

Donostiarrak izanik, itsasoari begira bizi dira Junkal Lertxundi eta Ainhoa Aranburu, eta arrantzaleei eskaini diete ‘Itsas kulunka’ album ilustratua. Kontxako badian gertatzen den istorio xume bezain hunkigarria da hau. Aitona Patxik eta haren bilobek, Klara eta Itsasoa bidelagun dituztela, arrantzaleek itsasoarekin duten harreman konplexua ezagutuko dute. Itsasoa arrantzaleentzat lanbide bat baino gehiago, sentitzeko modu bat delako. Itsasoaren urdinak txuri-beltzeko ilustrazioak betetzen ditu, albumaren orriek uraren zipristina eta kresalaren usaina sentiaraztea lortzeraino.

3. Ez zuten erantzun Oier Santos. Erein.

4. Amek ez dute Katixa Agirre. Elkar.

5. Sekula kontatu behar ez nizkizun gauzak Iban Zaldua. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Txillardegi, batasunaren pentsalaria Miren Rubio. Jakin.

2. Euskal Herriko historia ilustratua 3 Joseba Asiron. Txalaparta.

3. Plauto. Militar harroputza G. Bilbao, P. Garcia, M. Utrilla. UEU.

4. Txillardegi eta nazio auzia Hainbat egile. Jakin. ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Ortzadar Lehenengo Lehiaketa Grafikoa

Euskaraz sortu, euskaraz bizitzeko DEIAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, Ortzadar Lehenengo Lehiaketa Grafikoa egin dute aurten estreinakoz. Gazteen artean euskara sustatzeko helburuz, EHUko 120 ikaslek hartu dute parte sormena eta euskara uztartu dituen kartel lehiaketan ETXAHUN GONZALEZ

E E

USKARA sustatu, sorkuntzaren bidez. Euskaraz sortu, euskaraz bizitzeko. Erronka horri helduta, Euskal Herriko Unibertsitateko Publizitate eta Harreman Publikoak graduko 120 ikaslek hartu dute parte Noticias Taldeko Ortzadar kultur gehigarriaren Lehenengo Lehiaketa Grafikoan. DEIAk eta Bizkaiko Foru Aldundiak antolatuta, gazteen artean euskararen erabilera sustatzea du helburu egitasmoak, eta lehen edizio honetan, 30 lan baino gehiago jaso dituzte asmo horri jarraiki. Bilboko Berreginen Museoan ospatu zen sari banaketan izan ziren, besteak beste, Sorkunde Ayarza museoko zuzendaria eta Ana de Castro Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia.

Proposamenen artean era guztietako leloak aurkitu zitezkeen: Ginen, gara… eta izango gara? galdetu zuten batzuek. Hitz egin nire eskuari, baina euskaraz!, zirikatu zuten beste batzuek. Gaurkotasunak ere bere tokia izan zuen zenbait ikasleren karteletan: talde batek Franco bera ekarri zuen azalera, Errepresioaren bukaera, euskararen hilerria lelopean. Mezu gordin horrekin, “debekuak adoretsu bihurtzen gaituela” adierazi zuten egileek. Zure esku dago, inork ez zaitu tirokatu, erantsi diote kartelari.

Aurkeztutako lanen artean, bost nabarmendu ziren Bilboko Berreginen Museoan ospatutako sari banaketan, kartelaren egitura, diseinua, kalitatea eta mezuaren indarrean oinarrituta. Horietako bat izan da Carlos Diazek, Paula Isasik eta Claudia Peñak egindakoa: Euskal Herriko mapa osatu dute, Euskal Herriko ohiturak laburbiltzen dituzten esaldi-kateen bidez. Euskarari agur esaten badiogu, ezin izango dugu berriro kaixo

Ana de Castro Foru Aldundiko Euskara Zuzendaria eta Carlos Diaz.

Igor Clerenciak, Xabier Gonzalez de San Pedrok eta Gonzalo Carrillok, beren aldetik, hizkuntzarekin jolastea erabaki dute haien kartela osatzeko. Ezpain is Different lelopean, ikurrinaren koloreekin marraztu dituzte ezpainak, “euskararen berezitasuna nabarmentzeko helburuz. Espainian barrena, gehien ezberdintzen gaituena horixe da, gure ezpainetatik irteten dena”, zioten bere sortzaileek.

EHUko Publizitate eta Harreman Publikoko

Berebiziko garrantzia du sortze-prozesuak euskaraz izateak, horrek egiten baitu benetan pertsona bat euskaraz bizitzea” ANA DE CASTRO Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia

esan, jarri zuten haren azpian. “Kartela ikusten duen oro identifikatuta sentitzea bilatu dugu, hain gogoko ditugun ohiturak euskaraz jaio zirela gogoratuz”, adierazi zuten egileek ekitaldian.

Hirugarren sarituek gaztelaniazko mezu batekin deitu nahi izan dute ikusleen arreta: quiero mi lengua en tu boca esaldiarekin, hain zuzen. Javier Sotok, Nataly Montañok eta Patricia del Castañok izan dute ideia, “hizkuntza jakiteak baino, euskararen osasuna erabilerak ezartzen duela” aldarrikatuz.

bere horretan eboluzionatu dezake, baina jatorria ez dugu inoiz ahaztu behar. Hizkuntzarekin gauza bera gertatzen da”, aldarrikatu zuten egileek.

Tradizioa eta modernitatea elkarren eskutik islatu dituzte laugarren sarituek, Euskara berri bizi lanarekin. Paula Martinez, Paula Martin eta Javier Voz arduratu dira hura diseinatzeaz, abarka zahar bat eta kirol zapatila bat oinetako bakarrean uztartuz: “gizarteak

Bukatzeko, Natalia eta Victoriaren Euszentrikoa lana nabarmendu zuen epaimahaiak. “Euszentrikoa naiz, eta harro nago”, zioten egileek. Eszentriko hitzarekin jolastuz, euskara jakitea harro sentitzeko arrazoia izan behar dela azpimarratu nahi izan zuten: “mundu

Igor Clerencia eta Kike Hermosilla DEIAren Zuzendari Komertziala.

Hirugarren sarituak, Sorkunde A


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Ortzadar Lehenengo Lehiaketa Grafikoa

BILBO

ikasleak, Bilboko Berreginen Museoan ospatutako sari banaketan. PABLO VIÑAS

zabal honetan pertsona berezi bihurtzen gaitu euskarak, eta harro esan behar dugu euskaraz dakigula”, adierazi zuten egileek. EUSKARAZ SORTZEN Bost izan dira lehen edizio honetan saritutako lanak, baina Ana de Castro Aldundiko Euskara Zuzendariak nabarmendu zuenez, lehiaketaren bidez lortutako helburu garrantzitsuena “euskaraz eta euskararen inguruan egindako sormen lanen kantitatea da. Izugarri pozten nau, zuek, sortzai-

Aiarza museoko zuzendariarekin.

leek, euskaraz sortzeko erakutsi duzuen gaitasunak. Berebiziko garrantzia du sortze prozesuak euskaraz izateak, eta ez alderantziz, horrek egiten baitu benetan pertsona bat euskaraz bizitzea”. De Castroren esanetan, “sormena eta euskara uztartuz gure hizkuntza biziarazteko aurrerapauso garrantzitsua ematen ari gara, etorkizunean, zuen lanbideetan ere, euskaraz pentsatu eta kalitatezko produktuak sortzeko kapaz zaretela erakusten ari zaretelako”.

Halaber, hizkuntza eremu formaletik haratago erabiltzeko gonbita luzatu zien De Castrok gazteei: “hartu euskara eta atera kalera. Jaietan, maitasunean, etxean, kirolean, norbere buruan… Guztion erronka da euskara bizirik mantentzea, gure ondokoari euskaraz hitz egitea eta gure ondorengoei altxorra uztea. Bizi gaitezen euskaraz!”. Lehen edizioaren arrakasta ikusita, datorren urtean lehiaketa berriz ere burutzeko asmoa

Javier Andres Editorial Iparragirreren zuzendaria eta Nerea Velilla.

azaldu dute antolatzaileek. DEIA egunkariak sortu zuen Ortzadar kultur gehigarria, 1997. urtean, eta Noticias Taldeak kaleratzen du larunbatero, euskal kulturaren esparru guztietako sorkuntza-lanei arreta eskainiz. Ildo horretan, “oro har gaztelaniaz idatzitako egunkari batek euskarari eskainitako tarte zabala” azpimarratu zuen Aldundiko Euskara Zuzendariak, “Aldundiak eta DEIAk euskararen sustapenerako agertutako elkarlanerako konpromisoa” nabarmenduz.

Kike Santaren DEIAren ondoko zuzendaria eta Natalia Mir.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

XABIER ALKIZA BIKOIZLEA

“Erabaki politikoa da EITBn bikoizketarik ez egotea” Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteak planto egin du, eta lan egonkortasuna bermatzea eta baldintzak hobetzea eskatu dio Eusko Jaurlaritzari. Euskarazko bikoizketaren aldeko apustua egin ezean, euskarazko bikoizketa profesionala desagertu egingo dela diote JONEBATI ZABALA

B B

IKOIZTAILE euskaldunek planto egin dute. Ez dute Zinema Euskaraz programako film gehiagorik bikoiztuko, ezta EITBrentzako edukirik ere. Urte luzez lanbidearen prekarizazioa salatzen egon ostean, sektoreko hainbat langile antolatu eta Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea (BIEUSE) sortu zuten iragan udazkenean eta elkarte horren bidez ari dira orain euren kezka eta aldarrikapenak helarazten. Xabier Alkiza bikoizlea da elkarteko kideetako bat.

Autonomoak zarete? Ez. Lan egiten dugun egunean enpresaren langileak gara zuzenean eta eskubide batzuk dauzkagu horregatik, baina egun horretan bakarrik. Hurrengo egunean ez gaude lanean eta ez dugu inolako eskubiderik ezta loturarik ere enpresa horrekin. Ez dugu antzinatasunik, ez epe luzerako kontraturik, ez gara aldizkako langile finkoak edo behin-behinekoak… Beste figura bat da eta eguneko kontratuen menpe gaude.

Noiz sortu zen Bikoiztaile Euskaldunen Elkartea? 2018ko udazkenean sortu genuen. Azken soldata eta lan baldintzen jaitsiera ez genuela onartu nahi erabaki genuen lanbidean gabiltzan pertsona batzuek. Gure lana ez dago araututa EAEn, beraz, enpresa bakoitzak nahi duena egiten du eta ez daukagu lan arlotik inolako babesik; orduan, baldintzak eta soldata behin eta berriz jaitsi izan dizkigute, urte luzez. Iritsi gara lotsa emateko moduko egoera batera. Batu ginen eta erabaki genuen elkarte baten bidez gutxieneko defentsa bat izango dugula, behintzat gure artean defendatzeko eta enpresek inposatzen dizkiguten jaitsiera horiek ez onartzeko.

Soldata ere jaitsi dizuete. Gehien ordaintzen diguten enpresetan, 2004ko ordainsariak jasotzen ari gara. Beste enpresa batzuek ordaintzen dutenarekin alderatuz %30-35eko ezberdintasuna dago. Horrela ezinezkoa da profesionala izatea, ez dago lan bolumenik eta baldintzak kaskarrak dira. Lan bolumena aipatzen duzu. Orain dela urte batzuetatik hona, asko egin du behera. EITBren euskarazko ereduan ez da bikoizten. Haurrentzat egiten zena asko jaitsi da, egun 100 ordu inguru baino ez dira bikoizten urtean eta garai onenetan 1.000tik gorakoa zen kopurua. Horrek ez du ematen enpresek eta profesionalek bizirauteko, ezta euskara

‘Zinema Euskaraz’ programaren baitan bikoiztutako hainbat pelikula.

ZINEUSKADI

sustatzeko ere. Ematen diren produktuetan badaude kexak eta audientzia arazoak. Adibidez, ETB 3-k zero ematen du eta horrek esan nahi du eskaintzen diren produktuak ez direla ikusleen gustukoak. Gutxi, errepikatuak eta, gainera, ez gustukoak. Desagertzera goaz. Beraz, zuen iritziz, ez da egiten ETB1 eta ETB 3-ren aldeko apusturik? Hori da gure borroka handiena. Euskara baztertu egin da ikus-entzunezkoan eta fikzioan, azken bi hamarkadetako egoera hori da. Jende gehiegik pentsatzen du ETB 2-ko edukiak askoz kalitate handiagokoak direla edo diru gehiago balio dutela. Esku artean dugu txosten bat EITBren sei programa garestienen inguruko datuekin, eta lehenengo bostak gaztelaniazkoak dira. El Conquistador del fin del mundo-ren aurrekontua da urte guztiko bikoizketaren ia bikoitza. Programa bakarrarena, eta gaztelaniaz da. Hori da behar dugun telebista publikoa, Eusko Jaurlaritzak ordaindua? Agian, susmoa baino, errealitatea da apustu faltarena. Noiz hasi zen euskarazko bikoizketaren gainbehera? Bikoizketa erabaki baten ondorioz hasi zen desagertzen. Prozesu luzea izan da. 90eko hamarkadaren amaieran, EITBko orduko zuzendaritzak erabaki zuen apustuak beste bat izan behar zuela, fikzioa haurrentzako bideratu zuten eta gainera orduak kenduz joan ziren. Gero, krisialdia iritsi zen, oraindik muturrekoagoa izan zen jaitsiera hori, eta orain, krisialdiaren ondoren ere, EITBk finantzatzeko dituen arazoak direla eta, ez dago edukietarako dirurik, euskarazkoetarako behintzat. Erabaki politikoa izan da, ez baita egin bikoizketa kentzearen eraginei buruzko txostenik edo benetan planteatu euskarak bikoizketa behar duen ala ez. Bingen Zupiria egungo Kultura sailburu eta orduan EITBko zuzendaria zenarekin izan ditugun bileretan galdetu diogu 20 urteren ondoren hau guztia ez al den nahikoa froga eredu


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

PASAIA

hori porrota izan dela ikusteko, baina ez dago aldaketarik egiteko prest. Etorkizuna azpitituluena zela adierazi zuen Zupiriak, baina norabide horretan ere ez da pausorik eman. Gaur egun, eztabaida horrek ez du zentzurik, digitalean dena baitago azpidatzita. Inork ez du eskatzen ETB 2-ko pelikulak azpidatzita egon daitezen, adibidez. Kontuan hartu behar da euskara hizkuntza gutxitua dela, eta hori sustatzeko azpidatziak emateak ez du zentzurik. Espainiar eta frantziar estatuetan guztia dute bikoiztuta, baina Euskal Herrian ez dugu euskaraz bikoiztuta ikusteko aukerarik ere. Zerbaitengatik deitzen zaie ikus-entzunezko, eta gure hizkuntzan entzutea garrantzitsua da, atzerrikoak nahikoa entzuten ditugu.

“2019an gaude eta inoiz baino gehiago bikoizten da, sekula ez da hainbeste bikoiztu, euskaraz izan ezik”

Zuen ustez, zergatik da beharrezkoa euskarazko bikoizketa? Hasteko, hizkuntzarentzat da beharrezkoa. Hizkuntzak ikus-entzunezkoaren laguntza hori behar duelako, izan ere, gero eta jende gehiagok aldarrikatzen dugu gure hizkuntzak besteen aukera berdinak izan behar dituela. Zaila da, jende talde txikia garelako, bikoiztea ez delako merkea, prozesua konplikatuagoa da azpidaztearena baino, baina hizkuntzari ekarpen izugarria egiten dio. Ikusi beharra baino ez dago, gaztelaniaz, adibidez, mundu guztiak ulertzen ditu filmetan esaten direnak. Telebistako gaztelania horretara mundu guztia dago ohituta, gu ere bai. Ez zaigu arraro egiten, nahiz eta horrela hitz egin ez. Hizkuntzarentzat oso aberatsa da. Inoiz baino euskaldun gehiago dago gure gazteen artean, orduan, zergatik ez diezu ematen behar bezalako eduki bat? Hori sustatu beharra dago. Baina hor dituzu denak telebista gaztelaniaz ikusten. 2012tik euskarazko bikoizketaz arduratzen den enpresa bakarra dago, Mixer. Honen merkatua EITBra mugatzen da. Benetako euskarazko bikoizketak diru publikotik jan behar du, komertzialki ez baita bideragarria. Bikoizketak egon behar badu, publikoki sostengatua egon behar du. Garai batean Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresen artean banatzen zen euskarazko bikoizketa lana. Horrek aukera ematen zuen profesional gehiago egoteko, euskalki ezberdinak lantzeko, beste aberastasun bat hartzen zuen. Mende hasieran, EITBren bikoizketa bolumen osoa lehiaketa batean esleitu zen eta enpresa bakarrari eman zitzaion. Enpresa bakarra egonik, bezeroak enpresa estutzen du eta enpresak, langileak.

Bikoiztaile Euskaldunen Elkarteko kide da Xabier Alkiza. IKER AZURMENDI

EITBrekin aurrerapausorik ematen ez zela ikusirik, Eusko Jaurlaritzara jo zenuten, baina esan dizuete lan bolumena igotzea eta lan baldintzak hobetzea ez dela euren ardura, EITBrena baizik. Jaurlaritzak eskuak garbitu ditu. Gobernua da EITB finantzatzen duena, kontratu programaren bidez esaten dio EITBri zertan gastatu behar duen dirua, beraz, ez du batere zentzurik. Argi dago, erabaki politikoa da bikoizketarik ez egotea, eta erabaki politikoa izan beharko da bikoizketa indartzea ere. ‘Zinema Euskaraz’ programaren baitan 12 film bikoizten dira euskarara zinema aretoetan estrei-

natzeko. Lan horrekin jarraitzeko ere planto egin duzue. Zineuskadi elkarteko zuzendaritzak lan handia egiten du zinema komertziala euskaraz eman ahal izateko, baina azaldu behar izan genion lan horrekin soilik ezin garela bizi, Jaurlaritzak eman beharko digu zeharbideren bat profesionalki mantendu ahal izateko. Ukatu ginen, Asterix filmarekin saiatu ginen indarra egiten eta bilera lortu genuen Jaurlaritzarekin. Lego 2-n planto txiki bat egin genuen, eta horri esker lortu dugu enpresa mundutik erantzun bat, hitzarmen baten aurrekariak bidean jartzeko. Gure ustez, lanbidearen egoeraren erantzukizuna Hizkuntza Politika eta Kultura Sailean dago. Hasieratik aldarrikatu dugu hori. EITBk ez ditu erosten ‘Zinema Euskaraz’ programan bikoiztutako pelikulen egile eskubideak, horiek telebistan emititu ahal izateko. Egindako lana galdu egiten da filma zinemetatik kentzen dutenean? EITBk euskararekiko eta fikzioarekiko daukan jokabidea ez da ulertzekoa. Barinaga jaunak ETBko zuzendari kargua hartu zuenean esan zuen EITBn ez zela euskaraz bikoiztutako filmik ikusiko, eta bete egin du. Bikoiztu diren gutxiak eragile pribatuetatik etorri dira edo EITBk dirua jarri eta nahitaez bikoiztu behar zituenak dira. Euskarak ez du pisu politikorik? Euskararen aurka egiteak ez du jazarpenik. Euskara baztertu daiteke, erabil daiteke bigarren mailako zerbait bezala. Gaztelaniazko pelikulak azpidazteko inork ez du ezer esaten, baina euskaraz azpidatzi egin behar dira. Badirudi badagoela gero eta jende gehiago horri buruzko kontzientzia batekin. EITBk izan beharko luke euskararen eta kulturaren bultzatzaile nagusia eta ez da ulertzekoa kultura arlo batean euskarazko zinerik ez ematea, edo urtean bi film ematea, edo bertan produzitzen diren filmekin nahikoa dela esatea. Zenbat film ikusten ditugu urtean? Eta zein hizkuntzatan? Esan zuten etorkizuna ez zela bikoizketarena, azpitituluena baizik, jendeak originalean ikusiko zituela filmak. 2019an gaude eta inoiz baino gehiago bikoizten da, sekula ez da hainbeste bikoiztu, euskaraz izan ezik. Hainbat hizkuntzatan inoiz baino ikus-entzunezko eskaintza handiena dago aukeran; euskaraz, ordea, inoiz baino gutxiago. Aipatzen zenuen askotan kanpoko jendearekin egiten duzuela lan eta toki batzuetan ofizioa zaindu egiten dela. Ofizioa asko zaintzen da bai artistikoki eta baita linguistikoki ere, mundu guztian onartzen baita bikoizketa izugarrizko tresna dela hizkuntza bat garatzeko. Linguistikoki bi edo hiru pertsonaren filtroak pasatzen dituzte gidoiek: itzulpena, egokitzapena, hizkuntza arduraduna… Ez bakarrik eguneroko lengoaia, teknikoa ere bai. Horrek guztiak izugarri aberasten du eta euskarari ez zaio opatu. Horretarako, beste baliabide batzuk eta planteamendu batzuk behar dira, beti kalitatean oinarrituz. Ez da betetzen, eta horregatik egin dugu planto. Hori guztia dela eta, lanuztera joan zarete. Ze egoeratan zaudete orain? Lan aldarrikapenei dagokienez, sindikatu eta enpresa batzuekin gaude kontaktuan, gutxieneko batzuk arautuko dituen hitzarmen batean ari gara lanean, erkidego mailan.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko martxoaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

32010. mapa: ‘pared’ / ‘mur’

etxekorphitz murru mürrü murrupa(r)eta pareta paeta pa(r)et payet(a) paita pait(t)e parete paate paete orma

- Paret / horma: bi hitzak herri batzuetan bereizi egiten dira, adibidez, Elgoibarren Etxiai “paeta”; “ormia” isete sala [talud bat] arrixaakin sujetatzeko; aura da “ormia” jaso da. Mendaron: Etxíak “ormía” dauká kánpokuók, ta barrúkuók: “paétak” eo tábikák. Berdintsu gertatzen da murru / paret bikotean: herri batzuetan berdintzat jo dituzte baina beste batzuetan, Itsasun adibidez, ez arras berdintzat: fiteina duzu pareta eta meheagoa dela; kanpokoak ere izan daitezkeela. - Orma moten izenak ere bildu dira: murruparet, etxe barreneko horma meheak dira Makean. Baigorrin edo Armendaritzen, esaterako, “barnemurru” deitzen dira. Trenkada Komunzki ezta harriz iten (...) taulaz eta hola eginak, ta kentzen ahal diren zer batzu dira trenkadak, etxetan trenkadaik ezta, “artemurriak” erten da (Behorlegi).

Mapak hiru eremu erakusten ditu. Bizkaian orma, Gipuzkoan eta Nafarroan paret (Iparraldean agertzen da muga inguruan) eta murru, mürrü Iparraldeko hiru probintzietan. Hiru hitzak mailegu dira. Murru hitzak ohiko ez den fenomeno fonetikoa erakusten du, latinez -r- bat baizik ez baitzen murum izenean. Hargatik, -r- hori aldatu gabe mantendu da jende-izen frankotan: Muruzabal, Murugarren…

Murru hitza ezagutzen duen jende anitzek pareta hitza ere erabiltzen du, baina hitz honekin adierazten duena ez da guztiz gauza bera.

Bergara: [ormabarru hitzaz] Iñoiz esáten da e, néurri bat daníen, etxe bátek e, etxe zabala ok áura, bai, orma barrú onenbéste metro kuadrau... Azpeitia: Orí léno ibílliko zán, oáñ “ormá” eztíyou guk esaten. Amezketa: Esie itte zuen eurrekin, da geo ue zarpeo[a] emate zioen eurrekin da zarpeoa inda; etzan ieltseroik, norbeak esie inda... Leitza: Oain tabike, ta denbo aten berriz, “ooltza”, olakiñ itxik tzielakoz, eurrezkoak iñ, olak denak yosite patun txuxen-txuxen. Sohüta: Bazizün beste ze bat ee, “basakaneta” züzün, bi khanbeaen behexteko, taulaz txüti egiten beitzen, hua züzün basakanata; trenkada oai e egiten beitüte plastrez, hua züzün basakaneta, taula txütik ezarten zizien eta zea bi piezaen behexteko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.