Ortzadar 02022019

Page 1

ortzadar larunbata, 2019ko otsailaren 2a. 580. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

deia.eus/ortzadar

XABIER GANTZARAIN Euskal Herriaren historia hurbila 23 artelanen bidez aztertu du ‘Zuloa’ saiakera bilduman -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

GASTEIZ

Geruzen artean aurkitu dute esentzia Montauk taldeak estudioko bigarren lana argitaratu du: ‘Geruzak’. Mimo handiz landutako zazpi kantuko diskoa ondu du talde gasteiztarrak, pop eta elektronika ukituekin ETXAHUN GONZALEZ Aitor Garcia de Bikuña, Gorka Etxebarria, Goio Askartza eta Beñat Goitia taldekideak. MONTAUK

E E

SANA zuen Montauk bere lehen diskoan, Bilaketan (Montauk, 2016): “zerbaiten bila gaude”. Estilo bat, soinu mota bat, estetika zehatz bat… Buruan bueltaka zeukaten ideia musikala nola gauzatu ikasten, pentsatzen, probatzen ibili dira azken bi urteetan, “ezagutzen ez genuen mundu bat deskubritzen”, eta azkenenean, “lortu dugu buruan genuena diskora eramatea”.

Horrela jaio da Geruzak (Erraia, 2018). “Lehen diskoarekin oinarria finkatu eta enbor horri geruzak erantsi dizkiogu”, dio Beñat Goitiak, taldeko abeslari eta gitarrajoleak. Kontzeptu aldetik, hori zen Montauken asmoa, eta produkzio aldetik ere, geruza ugari gehitu dizkiote diskoari: “Sintetizadoreak, albo askotatik grabatutako gitarrak, progresioak… Geruza ezberdinen bidez eraiki ditugu abestiak, eta atmosfera horretan aurkitu dugu Montauken soinuaren esentzia”, azaldu du Goitiak. Ben Howard kantautore ingelesa da Beñat Goitiaren inspirazio iturri nagusia, eta nabaria da Montaukek ere rock britaniarretik edan duela azken disko honetan. Hala aitortu du abeslariak berak ere, “giroa nabarmentzen duen rocka” egin dutela, “Ingalaterrako laino euritsuetara bidaia. Geruzak diskoko kantuak aurrekoan baino ilunagoak edo lainotsuagoak izan daitezke, baina badute xarma berezi bat, barruak eragiten dituena, ezinegon sentsazio goxo bat uzten duena”. Goitiak berak idatzi eta sortzen ditu kanten letrak eta melodiak, eta abes-

tien hezurdura landuta, entsegu lokalera eramaten ditu: “kantautorearen figura beti dago hor. Bakardadean sortutako kantak dira, gitarra eta ahotsak biluzik, eta horrek ematen die abestiei duten kutsu introspektiboa. Kantatzeko erak, xuxurlatze horrek, laguntzen du bilatutako misterio atmosfera hori sortzen”, azaldu du gasteiztarrak. “Biluzik” jaiotako kantuak, ordea, entsegu lokalean gorpuztu ditu taldeak, geruzen bidez, energia progresibo eta itsaskorrekin: “entzuleari bidaia musikala proposatu diogu gure kantetan, nabarituko du geruza ezberdinen progresioa, kantek nola hartzen duten indarra. Sentituko du sintetizadoreek eta elektronika elementuek eragiten duten goxotasuna eta intimitatea”. ROCK LITERARIOA New York ondoko lurmuturra da Montauk, edo Max Frischen nobela, baita Ramon Saizarbitoriarena ere. Hamaika pelikulen eszenatokia, eta Estatu Batuetako gerra konspirazio baten izena ere bai. “Saizarbitoriaren nobelan ezagutu nuen Montauk eta harek Frischengana eraman ninduen. Taldean izen bila ari ginen eta izen polita iruditu zitzaidan Montauk. Haren inguruan arakatzen hasi nintzenean misterio eta xarma handiko hiria zela konturatu nintzen, taldea izendatzeko egokia”, kontatu du Goitiak. Literaturak eman zion izena Gasteizko taldeari eta literaturak jantzi ditu orain diskoa osatzen duten zazpi kantuak: “bereziki zaindu dugu musika eta hitzen arteko oreka. Rock literarioa egin dugula esan daiteke, abestiak narratiba kutsuarekin. Hitzei merezi duten balio eman nahi

Entzuleari bidaia musikala proposatu diogu, nabarituko du geruza ezberdinen progresioa kantetan” BEÑAT GOITIA

Abeslaria eta gitarrajolea

izan diegu”, dio abeslariak. Ez dira kantu errazak, lehen entzunaldian buruz ikasten direnak. Merezi duen arreta eskainita, ordea, “zenbat gozatzen den”. Kantuetan aurki daitezke itzalitako Berlin, estalperik gabeko etxeak, hartzak hotzez hiltzen diren lur izoztuak edota bizirauteko ahaleginetan dagoen munduaren alde hori. Eta irrati formularik ez: Geruzak osatzen duten zazpi kantetatik bakarra dago bost minuturen azpitik. Kantu bakoitza ilustrazio batekin lagundu dute diskoan, Goitiak jakitera eman duenez: “Abestiak idazterakoan buruan nituen pertsonaiak, tokiak eta espazioak erabili ditut, geruza abstraktu batez inguratuta. Entzuleek aukera dute kantuetako bakoitzean beren pertsonaiak eta tokiak txertatzeko”. ERRAIA ZIGILUAREKIN Autoekoizpenaren bidez argitaratu du talde

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Ruben Plaza Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

gasteiztarrak bere bigarren lana, Izaki Gardenak eta Joseba B. Lenoirekin batera Montaukek abiatutako elkarlanerako Erraia zigilu musikalaren bidez. “Esperientzia konpartituek errazagoa egiten dute autoekoizpena, denbora gehiago uzten dizute musikaren sorkuntzan zentratzeko”, uste du Goitiak. Erraiak-en ondutako hurbiltasunak eta laguntasunak Izaki Gardenak taldeko Libe Garcia de Cortazar eta Jon Basagurenen ahotsak ekarri ditu Montauken diskora: “Modu naturalean sortu da elkarlana, ez zen gure hasierako asmoa. Niretzat biak dira erreferente, eta ilusioa egin dit haien kolaborazioak”, azaldu du abeslari gasteiztarrak. Hain zuzen ere, elkarrekin emango dituzte Montauk eta Izaki Gardenak taldeek hurrengo kontzertuak. Otsailaren 8an, Durangoko Plateruena Antzokian; eta, martxoaren 16an Donostiako Dabadaban.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko otsailaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

KRITIKA

SALDUENAK

HASIER REKONDO

Oroimenaren elipsietan barna

Fikzioa 1. Amek ez dute

TITULUA: ‘MUNDUKO TOKIRIK EDERRENA’

EGILEA: IÑIGO ARANBARRI

ARGITALETXEA: SUSA, 2018

Katixa Agirre. Elkar.

2. Fakirraren ahotsa

II

RAGANAK badu hori, bere ahazturekin eta asmakizunekin, zaila oroimen txatal batek nornahirentzat balio izatea”. Iñigo Aranbarriren ipuin liburu eder eta paregabe honetan aurkitu oroimen-txatal bat erabili beharrean nago, 2018ko urteko libururik onenak jaso duen oihartzun eskasa salatzeko. Zenbaitzuk arrazoitu dute, erdi txantxetan edo, Aranbarrik ipuingintzan eginiko lehen barneratze hau (bitxia bada ere) urteko zerrendetan agertu ez izana, eta honekin batera hiru kritika besterik ez jasotzea, gerontofobia-ren aitzakiarekin. Jonas Poisson (Susa, 1986) poesia liburu hartatik asko igaro da eta ezer ez da igaro. Euskal literaturan, antza, zaharra edo esperimentatua den oro bazter uzteko joera arriskutsua baitago. Aranbarriren liburu hau kasik oharkabean igarotzeko arrazoi nagusia litzateke, hortaz, azkoitiarra 1963. urtean heldu zela munduko toki honetara. Kontuan izanda, Jorge Luis Borgesek esan zuela ez zuela inoiz 100 urte bete gabeko libururik irakurtzen, Aranbarrik 100 urte itxaron beharko ditu zor zaion tratamendua jasotzeko.

Harkaitz Cano. Susa.

Munduko tokirik ederrena (Susa, 2018) honetan Aranbarrik hobekien egokitzen zaion narrazio moldea aurkitu duelakoan nago. Berandu bada ere, inoiz ez da berandu literaturak kalitatea eta sakontasuna uztartzen dituenean. Askotan aipatu izan dira Aranbarriren trebeziak elipsiak testuan txertatzeko, haren literaturaren marka gisa aipatu ere. Baina ahaztu egiten da sarri azkoitiarrak gauzak esateko modu paregabea duela, estiloa eta ikuspuntua direla haren dohain nagusiak. Nire aburuz, apika ez du beti asmatzen gaiekin, iritzi oso pertsonala da, badakit, baina gaiarekin asmatzen duenean ez du parekorik euskal literaturan. Hizkera heterodoxo eta sintaxi konplexu batetik abiatuta betiere, oraingo honetan bizitzaren patuak kolpatu pertsonaiak dakarzkigu Urola bailaran kokatu -baina balio lezake edozein geografia itogarrik ere- 10 istorio laburretan. Lehen begiratuan irudi luke nostalgia batek hartu duela narratzailea, 70-80. hamarkadetan kokatzen baitira istorio ugari. Batzuk ildo autobiografikoari jarraiki, idealizaziorako arrisku nabarmena zegoen. Narrazioetan barneratu ahala, guztiz kon-

trakoa dela ohartuko da ahalegindu beharra izango duen irakurlea: pertsonaiek aurrera egin beharko dute egoera sozio-ekonomikoak, bidegabekeriak edo patu madarikatuak horrelakorik nahi ez badu ere.

Liburu hau kasik oharkabean igarotzeko arrazoi nagusia litzateke Iñigo Aranbarri 1963an heldu zela munduko toki honetara

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA LITERATURA

LITERATURA

‘Bihotzean daramagun mundua’

‘Ez erran deus’

Maite Darceles. Alberdania. 230 orr. 17 euro.

Uhala ipuin gogoangarrian, Aranbarrik goia jotzen du. Azpeitiko baselizako kupularen arazo arkitektonikoak erretreta hartutako Iparraldeko polizia baten iraganeko gerra-zikinaren arazoekin ekartzeak ez du parekorik, ene ustez, euskal ipuingintzan. Neurriak, moldeak, ekarpenak, elipsiak, pertsonaien arteko zubiak ezin hobeto ehunduak dira, Aranbarri bere paradisuan. Gerra zikinaren garai ahaztuetan, errealitatean pitzatutako kupulek behar duten uhalaren lana egiten du poliziak, ezinbestez. Horrek zenbait bizitza bidean uztea eskatzen badu ere. Ametsetako pertsonaiak eta desagerrarazi militanteak bat eginen dute gin-tonicak lausotu polizia erretiratuaren memoria izoztuan. Iraganak eta orain iheskor batek gauza bakarra behar baitute besterik, oroimena. Oroimen hori jasangaitza bada ere, eta nornahirentzat balio ez badu ere.

Jon Arretxe. Erein. 176 orr. 16 euro.

Kontakizun distopikoa

Toureren urratsen atzetik

Atzean utzi du XXI. mendeak lehenbiziko erdia. Teknologiaren aurrerapenak erabat erraztu du jendearen bizimodua, baina sistemaren kontrolpean bizi dira gizakiak. Lorea da etorkizun hurbilean kokaturiko eleberri distopiko honetako protagonista. Maite Darcelesek (Hondarribia, 1971) planteatzen digun kontakizun honetan, gaurko irakurlea eta bere mundua gara benetako gogoetagaiak. Bizi dugun munduaz eta honek hartu duen martxaz hausnarketa egiteko bidea ireki nahi izan du egileak orrialdez orrialde. Gaur egungo munduari begirada bat, etorkizun ez hain urrunetik.

Bilboko San Frantzisko auzoko kameren arduradunak hamaika bider errepasatu ditu irudiak; baina alferrik, ez dago Toureren arrastorik. Sa Kene, Osman eta Xihab lagunek badakite ihesi joan dela, poliziaren hankapean egoteaz eta irainak jasateaz nazkaturik. Burkinafasoarrak Nafarroako Pirinioetan ezkutatzea erabaki du, herri galdu batean. Protagonistak bere arazoetatik ihes egin eta bakea bilatzen du beste leku batean, baina horrek ez dio migratzaile gisa aurrez aurre topatzen dituen zailtasunak konpontzen lagunduko. Horixe deskribatzen du Jon Arretxek eleberri beltz honetan.

3. 33 ezkil Miren Gorrotxategi. Elkar.

4. Arotzaren eskuak Alberto Ladron Arana. Elkar.

5. Bizitzea ez al da oso... Joseba Sarrionandia. Pamiela.

6. Aulki-jokoa Uxue Alberdi. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Carlos Garaikoetxea. Lider bat lehendakari Elixabete Garmendia. Elkar.

2. Erne eta bare, igela... Eline Snel. Kairos.

3. Kartzelako gutunak... Rosa Luxemburg. Katakrak.

4. Euskal Herriko historia ilustratua 3 - 1 Joseba Asiron. Txalaparta.

5. Hitzen ahairea Gotzon Barandiaran. Susa. ITURRIA: Elkar.


Larunbata, 2019ko otsailaren 2a

04 // Ortzadar

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

XABIER GANTZARAIN IDAZLEA ETA ARTE KRITIKARIA

“Artea erabat loturik dago gizartearekin” Euskal Herriaren historia hurbila 23 artelanen bidez aztertu du Xabier Gantzarainek ‘Zuloa’ saiakera bilduman. “Memoria ariketa” pertsonala egin du, hogei euskal artista garaikideren obretatik abiatuz JONEBATI ZABALA Tene Mujika bekaren laguntzaz kaleratu du lana. RUBEN PLAZA

SS

AUTRELA saioko gidoilari lanak bukatzean Madrilera joan zen Xabier Gantzarain (Azkoitia, 1975), arte garaikideari buruzko masterra egitera. Bertan, lehenagotik ezagutzen zituen Euskal Herriko artista batzuen lanean gehiago sakontzen eta eurekin erlazionatzen hasi zen. Gero eta argiago zuen artista garaikideen lana ez zela ezaguna Euskal Herrian. Halaber, hedabideetan agertu eta erakusketak antolatu arren, ohartu zen ez zegoela euren lanen inguruko irakurketarik artearen mundutik kanpo. Horrez gain, “aspaldiko kezka bat” batu zitzaion Gantzaraini: “zertarako da artea? Zertarako erabiltzen da? Zertarako balio digu guri gaur arteak?”. Zalantza horiei batu zitzaien 2011n borroka armatua behin betiko uzteko ETAren iragarpena eta Gara egunkariak berria iragartzeko erabili zuen azala. 2012an Elkar argitaletxeak eta Debako Udalak historia hurbilari buruz idazteko antolatzen duten Tene Mujika beka irabazi zuen azkoitiarrak. Gantzarainek hogei euskal sortzaile garaikideren lanak hartu eta saiakera bat ondu du bakoitzetik abiatuta, hala, Zuloa osatuz.

argazki hori nahi nuela portadarako eta azkenean izenburua erabakitzerakoan pentsatu nuen zuloak ematen zidala jokoa, Ibonen obraren izena delako, lehenengo kapitulua, baina zuloa beste gauza asko ere bada: memoriaren zuloa, zenbat gauza galtzen diren…

Iraganak irautera egiten duela diozu hitzaurrean, eta galdera egiten duzu: “Noiz hasten da iragana historia izaten?”. Ez dakit erantzunik topatu duzun dagoeneko... Historia hurbila aztertzeko beka bat izanik, non jartzen duzu muga? Noiz

“Artea ez da fikzioa edo ez fikzioa, arteak dikotomia hori hautsi egiten du eta beste zerbait proposatzen du”

Ibon Aranberriren obra da ‘Zuloa’, izen hori jarri diozu liburuari, eta lehen kapituluaren izena ere bada. Hasieratik argi nuen gauza bakarra zen azala zein izango zen. Banekien Ibon Aranberriren lan horren

arte da historia hurbila? Galdera dezente nituen eta horiek guztiak liburuari marko bat egiteko hitzaurrean jarri ditut, nire abiapuntua zein izan den ikusteko. Hau da, historiari nola begiratzen zaio, iraganari, historia hurbilari… zer da bakoitza? Non daude mugak? Azkenean, memoria ariketa bat da liburua, hau da, hartu ditut 23 artelan, batzuk zaharragoak beste batzuk berriagoak, baina nolabait historia hurbila lantzeko tresna gisa balio izan didatenak. Artelan horietan zer agertzen den, guri zer esaten diguten, kasu honetan niri zer esaten didaten, nahiz eta saiatu nai-

zen ez izaten ni bat, baizik eta ni kolektibo bat, garai bat, jende bat, belaunaldi bat edo.

Liburuan diozu, memoria bezala, artelanak ere badirela tranpatiak, desegituratuak… Niri asko interesatzen zait arteak eskaini dezakeena. Hitzaurrearen bukaeran galdera bat egiten dut: “Artea fikzioa da?”. Niri artea horregatik interesatzen zait asko, ez da fikzioa edo ez fikzioa, arteak dikotomia hori hautsi egiten du eta beste zerbait proposatzen du. Arteak gauzak nola ekartzen dituen erakutsi

nahi nuen ere, eta niretzat zein interesgarria den hori. Ez baita gaia bakarrik edo historiako gertaera batekin lotura edukitzea. Nola ekartzen dizkigun gauzak eta nola daukagun horri begiratzea. Irakurketak ez dira hain itxiak eta ikusleak bere aldetik jarri behar du artelan baten aurrean zerbait sentitzeko, zerbait pentsatzeko, gozatzeko, sufritzeko edo dena delakoa. Irekia da.

Artea ulertua izateko egiten da? Hor arazo bat dago artearekin. Ez dakit noiztik datorren, baina arteari buruz ari garenean esaten dugu artea ez dela ulertzen. Baina beste gauza batzuei ez diegu hori eskatzen. Inork ez du esaten musika ez da ulertzen edo nobela hau ez da ulertzen. Kontua beharbada ez da ulertzea, baizik eta denbora pixka bat hartzea, begiak eta burua irekita, gauzak ikusteko, eta norbere buruari galdetzea: zer da hau? Zer ikusten dut nik hemen? Zer esaten dit? Zerekin lotu dezaket?


Larunbata, 2019ko otsailaren 2a

Ortzadar // 05

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

artea

AZKOITIA

ez da Picassoren ‘Guernica’ Madrilgo Reina Sofian egotea, Txomin Badiolaren ‘Homeland’ ere hantxe egotea baizik”. Aspaldi buelta nahiko eman dizkiot horri eta argi dut museo batek bere bildumaren bidez egiten badu errelatoa bilduma horren nolakotasunak markatu egiten duela erabat errelato hori. Euskal Herrian zenbat museok dauzkate bildumak? Nolakoak dira? Artista garaikideen obrak badauzkate? Zein obra? Horrek denak egingo du egunen batean gure garai honen errelatoa, bildumaren araberako errelatoa egin beharko da.

“Arteak badauka gaitasuna gauzen ordena naturala desnaturalizatzeko eta erakusteko eraikita dagoela”

Aipatzen zenuen bekara aurkezteko bultzadetako bat izan zela ‘Gara’ egunkariak Zumetaren artelana aukeratu izana ETAk behin betiko borroka armatua eten zueneko albistea emateko. Bai. Ez dakit zergatik aukeratu zuten artelan hori, egin dezaket hipotesi bat motiboei buruz. Horrelako zerbait egiten dut liburuan; baina, berez, niretzat interesgarriena zen koadro bat egotea azalean eta kontrazalean. Artea, normalean, egunkari batean kulturako orrietan doa eta bestelako funtziorik ez zaio ematen, baina kasu honetan koadroa portadan zioan eta beste funtzio bat betetzen zuen, funtzio sinbolikoa. Arteak berezkoa duena. Sinboloa etimologikoki da batu ezin dena batzen duena. Egunkari batek koadro bat aukeratzen du portadarako, funtzio sinbolikoa daukan lan bat.

Zergatik ematen diegu horrenbesteko garrantzia sinboloei? Zerbaiti heldu beharra daukagulako, seguru asko. Nahiz eta guk ez dugun sinetsi nahi, gure pentsatzeko moduarentzat oso inportanteak direlako sinboloak. Leku askotan erabiltzen ditugu, ia konturatu gabe. Denok konpartitzen dugun zerbait da. Horren arriskua da gauzak sinplifikatzea. Askotan galdera horiek ez dira kontzienteki egiten. Tristea da zenbat gauza geratzen diren hor guk jada aurretik egindako eskemen arabera ikusten ez ditugulako.

Orduan, badago artelan bat ulertzerik artelanaren testuingurua edo artista ezagutu gabe? Zer ulertzen dugu ulertu hitzagatik? Zuk artelan bat ikus dezakezu eta disfrutatu dezakezu, horri buruz ia ezer jakin gabe. Beste kontu bat da artelan horri bueltaka hasten zarenean garrantzitsua dela jakitea artista nor den, non ikusten ari zaren, zein garaitan egindakoa den, etab. Baina hasiera baterako beharbada ez da hain erabakigarria hori guztia jakitea.

banekiela zerbait arteari buruz. Batbatean konturatzen gara proposamen artistiko-estetiko bat ikusi eta beti ez dela erraza hori datorren bezala jasotzea, nahiz eta irekita egon. Baina ez ulertzeak ez du esan nahi ez zaizunik gustatu edo beste zerbait ez dizunik sorrarazi. Kontua da nik erakusketa horretan biak sentitu nituela: ez nuela ulertzen, gauza piloa zegoen ihes egiten zidana; baina, bestetik, gauza piloa egoteak ere sortzen zidan lilura ere. Zatiz osatutako gauza absolutu bat iruditzen zitzaidalako. Dena lotuta, egituratuta, nahiz eta batzuetan zentzurik ez topatu, badakizu elementu horiek ez daudela debalde. Ia unibertso paralelo bat iruditzen zitzaidan. Gero, artelanak aztertzen hasi nintzenean, beste mundu batera sartu nintzen.

Txomin Badiolaren ‘Malas formas’ erakusketa lehen aldiz ikusi zenuenean, ezer ulertu gabe liluratu egin zintuela diozu liburuan.

Zertarako da artea, orduan?

Imajinatu, ni Arte Ederretako ikaslea nintzen eta pentsatzen nuen

Batek daki. Kontua da arteak baduela gaitasuna gauzak beste era bate-

ra planteatzeko eta, bere materialtasunagatik ere, mundua normalean ikusten ez dugun moduan aurkezteko; eta, seguru asko, gure eskemak, aurreiritziak eta egunerokoan

23 artelan, 80ko hamarkadatik gaur egun arte

I

tziar Okariz, Bixente Ameztoi, Amable Arias, Jose Luis Zumeta... ‘Zuloa’ liburua osatzen duten artelanen aukeraketa “intuizioz” egin duela kontatu du Xabier Gantzarainek. Gustuko zituenak, kontatu nahi zuena kontatzeko bidea ematen ziotenak, ezinbestean sartu beharrekoak… “Aukeraketa ikusi nuenean konturatu nintzen modu inkontziente batean nire bizialdiko lanak hartu ditudala, 80ko hamarkadatik gaur egunera artekoak, hain zuzen”.

dugun pentsamolde hori zartatzeko. Zirrikitu bat irekitzeko. Badauka gaitasuna gauzen ordena naturala desnaturalizatzeko eta erakusteko eraikita dagoela.

Euskal Herriaren historia hurbila gatazkarekin egon da lotuta eta liburuan hautatu dituzun artelanetako askotan argi geratzen da hori. Gizartea eta artea batera doaz? Badago diskurtso bat oso zabaldua gizarteak eta arteak ez daukatela loturarik, edo azkenaldian behintzat galdu egin dutela lotura hori eta amildegi bat dagoela bien artean. Nik ezagutzen ditudan artisten lana erabat lotuta dago bizi dugun garaiarekin, gatazka politiko-armatuarekin, feminismoarekin… Hori ere bazen liburua egiteko beste bulkada bat, nire terrenora ekarri eta kontatzea nik nola bizi dudan.

Errelatoa bilduma duenarena dela esan duzu. “Euskaldunon tragedia

Euskal Herrian eta euskal kulturan arteak ez duela presentzia handirik diozu. Esango nuke garai batean izan zuena baino gutxiago daukala. Beti konparatzen da 60-70eko hamarkadarekin, Gaur taldea, Ez Dok Amairu eta garai hartan arteak gizartean zuen presentziarekin, baina garaiak asko aldatu dira. Artea askoz espezializatuagoa da, bere zirkuituak dauzka, bere lekuak, dinamikak… Ia gauza autonomoa da, besteak diren bezalaxe, noski. Baina beharbada lehen eduki zuen presentzia ez du orain, Euskal Herrian eta euskal kulturan beti hitzari eta hizkuntzari garrantzia berezia ematen zaiolako, euskarak bizi duen diglosia egoeragatik. Hitza erabiltzen duten adierazpide artistikoak lehenesten ditugu. Gainera, lehen aipatu dugun artea ulertzeko zailtasunak ez du laguntzen, errazagoa da nobela bat irakurtzea edo pelikula bat ikustea.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

EE

KAR dezagun gogora berriki bizitutako Gabon jaietako kale esperientzia, kale zabalak estu bilakatzen direnean eta gure ibilkera eta erritmoa jende masari egokitu behar dizkiegunean. Kale esperientzia kontsumoari lotua dagoela egia bada ere, egun sareko salerosketen aukerarekin etxea, bulegoa edo autobus geltokia kontsumo-espazio ere izan daitezke. Kontsumitzeko espazio dibertsifikazio honek, merkatuan ez ezik, denden arkitekturan eragin zuzena du. Kontzeptualki, online salmentak erosketarako espazioaren espezializazioa eta fisikotasuna kolokan jartzen du edo denda bat zer den birpentsatzera eramaten gaitu, behinik behin. Errealitate honek denda eredu berriak ekarri ditu kaleko esperientziara, eta beraz arkitekturara. Bezeroari denda birtual edo fisikoan erosteko aukerak zabaltzen zaizkio, produktua itzultzeko erraztasun handiekin. Salerosketa eredu hau zenbait negozio ereduetan oso errentagarria da, ekoitzitakoa zuzenean saltzen badute. Denda birtualean oinarritutako negozioek berriz, pop up denda aukera sortu dute, non denda birtualak epe labur baterako fisikotasuna eskuratzeko aukera duen. Denda eredu honek kokapen estrategikoa eta zentralitatea behar du hiri traman, eta erakusleihoa beirate handiekin, produktuen behin behineko erakusketa ahalik eta ikusgarrien izan dadin.

Denden etorkizuna Datozen hamarkadetan erosketak egitea, kalean ibiltzea edo google-en nabigatzea izango al da? Galdera horien bueltan dabiltza ‘retail’ diseinatzaile izeneko saltokien profesionalak: salerosketa espazioekin batera, dendek beste funtzio batzuk izango dituztela uste da

Bilbon kokaturik dagoen Flow Retail enpresak ibilbidea du negozioen denda fisikoetan “esperientzia bizitzeko” ideia landu eta eraikitzen. Horietako bat, Woop Rugs binilozko alfonbra pertsonalizatuen denda da. Marka honek web orrialdearen bidez alfonbra pertsonalizatuak diseinatzeko aukera eskaintzen du. Negozioaren funtsa sareetako web orrialdean oinarrituta ere, dendaren fisikotasunak alfonbraren emaitza erakusteko balioa du, eta gainera, ezezaguna den marka baten aurkezpena egiteko aukera ere bai. Erakusteko funtzioak garrantzi berezia jasotzen du denda honetan, eta horregatik ikus-entzunezko pantaila asko daude paretetan integraturik –museo itxura hartu geniezaioke–. Dendan produktuari buruzko informazio gehigarria eskuratu daiteke, erosketan eragina izan dezakeena: filosofia, ekoizpen bideak, etab. Flow Retail enpresak burututako beste denda-kontzeptu berezia Neinor Homes higiezinen enpresarako egindakoa da. Enpresa honek etxebizitza promozioak eraikitzen ari diren bitartean saltzen ditu, eta bezeroari segurtasuna eman nahi dio bere etxebizitza aukeraketan. Dendaren espazioa helburu horretarako bideratu dute: gela batean sartuta, erosiko duzun etxeko gela batetara trasladatu zaitezke birtualki, pantailek sortutako simulazioen bidez. Beste gela batzuetan etxebizitzaren material errealak ukitu daitezke. Informazio gehigarri asko eskuratzeaz gain –pertsonekin eta pantailekin–, irudi pertsonalizatuak sortzen dizkizute eta espazioek simulatzaile funtzioa lortzen dute, etorkizuneko egoerara gerturatuz.

‘Retail’ diseinatzaileek “dendaren esperientziari” erreparatzen diote etorkizuneko komertzioa irudikatzeko garaian

Beste denda eredu garaikidea online erositako produktuen jasoketarako espazio-denda da; edo 24 orduz irekita, arreta pertsonarik gabeko eta produktu-makinez osaturiko denda, alegia. Denda-espazio hauetan, makinak pertsonen ordezkapen osoa egin duenez, ez zaio espazioaren esperientziari erreparatzen –oraingoz–, eta zaindu gabeko ez-leku goibelak izan ohi dira. BALIO ERANTSIA Retail diseinatzaileen artean “dendaren esperientziari” erreparatzen diote etorkizuneko komertzioa irudikatzeko garaian eta, honenbestez, arkitekturak produktuaren erakustaldiaren pareko garrantzia hartuko du. Produktu-marka baten denda fisikoak online aukerak ematen ez dituen kasuan, beste eginkizun batzuk beteko ditu: markarekiko sentimen-

du edo lotura bat bultzatu, markak lekuarekin komunitatea egiteko aukera eta beraz kokatzen den testuinguruan lotura sendoagoak eragin –betiere markaren irudi bat lortze aldera– edo bezeroak, dendan sartzen denean, berezi sentiarazteko zaintza jasoko du. Denda fisikoak produktu bakoitzaren arabera ukigarriak diren egoerak pentsatu behar ditu, denda birtualaren osagarri izateaz gain, markari balio erantsia gaineratzeko.

Goian, Woop Rugs binilozko alfonbra pertsonalizatuen denda, ikus-entzunezko pantailak paretetan integraturik dituena. Lerroon gainean, Neinor Homes dendako gela bat. IBAN MONTERO

Retail espezialisten lanak ikusita, etorkizuneko dendak honela irudika genitzake: denda-espazioan erosi eta bestelako aktibitate edota esperientziak bizitzeko aukerak izango ditugu. Esperientziak errepikagarriak izango ez direnez, denda fisiko bakoitzak produktuari eta markari –eta testuinguruari, espero– estuki lotutako arkitekturak izango ditu, gaurko paisaia komertziala aberastuz.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko otsailaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

antzerkia

BILBO

‘Macbeth’ garaikidea Shakespeareren lan klasikoaren bertsioa estreinatuko du Arriaga antzokiak datorren ostegunean eta euskaraz taularatuko da obra, hilaren 12rarte. Alex Gerediagaren zuzendaritzapean, Belako taldearen doinuek girotuko dute antzezlana ANE ZABALA

Miren Gaztañaga Lady Macbethen azalean arituko da. ARRIAGA ANTZOKIA

A

RRIAGA antzokiak William Shakespeareren Macbeth lan klasikoaren bertsio berri bat dakarkigu. Historian gehien antzeztu diren klasikoen artean da Macbeth, eta orain Alex Gerediaga zuzendari bilbotarrak bere egin eta modernizatu egin du testua, geure garaira ekarriz, Macbeth garaikide bat osatuz. Gerediagak eta bere lantaldeak tragedia “azkar, aztoragarri eta odoltsua” eszenara eramateko erronkari aurre egin diote, klasiko honen “sorkuntza ildoa traizionatu barik”.

osagai guztiak ditu: botere gose neurrigabea, gerrak, sorginkeriak, mamuak, amarruak, traizioak eta indarkeria asko. Testua 1606koa da, klasikoa, askotan taularatu izan dena, baina bertan jorratzen diren gaiak gaur egunekoak dira, zuzendariaren esanetan: “Erdi aroko testu bat da, baina gaur eguneko gizartean erraz topatzen ditugu gai horiek ere. Zentzu horretan, oso testu garaikidea izan daiteke aldi berean”, dio Gerediagak. “Macbeth-en bertsio hau ez dago garai batean kokatuta, ezta leku konkretu batean ere, baina gaur egu-

nera ekarri dugu”, gehitu du Gerediagak. Hala ere, azpimarratu duenez, bertan kontatzen dena zintzoki errespetatzen saiatu dira, beren ohiko sortzeko erari eutsiz, kode eszenikoak eta zinematografikoak uztartuta. BELAKOREN MUSIKA Belako taldearen abestiek pisu garrantzitsua izango dute antzezlanean. Mungiar taldearen abestiek hasieratik amaierara soinu euskarria emango diote antzezlanari. Une batzuetan lehen planoan izango dira, beste batzuetan atmosfera gisa eta, une oro, elemen-

tu garrantzitsu moduan. “Musikak ere gaur egunera ekarriko du istorioa”, azaldu du Gerediagak. Belakok grabatutako material guztiarekin lan egin dute, hau da, hiru diskotan argitaratutako kantuez gain, grabazio argitaragabeak ere erabili dituzte antzezlanaren soinu banda eratzeko, atmosfera, energia eta unibertso bat sortzeko. “Belakoren B aldeak entzuteko aukera ere izango da antzezlanean” gehitu du Gerediagak. Horrez gain, ikuspegi zinematografikoa izango du Macbeth-ek eta horretarako zinemako

Iazko apirilean hasi zen Gerediaga proiektu honetan lanean: “lehenengo bertsioa idatzi nuen, ondoren Jon Gerediagak euskarara ekarri du, irailean bideo grabaketak egin eta lan talde osoarekin lanean hasi ginen” kontatu du zuzendariak. Azken txanpan dira honezkero, otsailaren 7an estreinaldia izango baitute. ZINEMARI SO Arriaga antzokiaren eskariz landu du proiektua Gerediagak. Enkargua sorpresaz hartu zuela kontatu du: “gure taldeak ez ditu testuen moldaketak egiten, normalean sormen propioak egiten ditugu eta horregatik harridura, zer eta, gainera, klasiko baten moldaketa egitea”. Harridura gaindituta,erronka eta aukera paregabea zela pentsatu eta lanean hasi ziren. Moldaketa egin eta gidoia lantzeko hainbat irakurketa egiteaz gain, zinemara ere jo du zuzendariak: “Roman Polanski, Akira Kurosawa edo Orson Welles estatubatuar zinema zuzendariak eginiko zine moldaketak ikusi ditut”.

Macbeth Shakespeareren tragedia handietako bat da, merezimendu propioz. Istorio liluragarri bat izateko

Lantaldeko zenbait partaide eta Belako musika taldeko kideak, Arriaga antzokian. ARRIAGA ANTZOKIA

‘Macbeth’ eta William Shakespeare mintzagai

A

ntzezlana eszenaratzearen harira, otsailaren 7an, 9an, 10ean, 11n eta 12an, euskarazko emanaldiak hasi baino ordu erdi lehenago, Macbeth eta bere autore William Shakespeare mintzagai izango dituen solasaldia eskainiko du Zenbat Gara Elkarteko Xabier Monasteriok. Arriaga Antzokiko foyerrean izango da eta 20 minutu iraungo du, ondoren eskenatoki gainean gertatuko denaren aurrerapen gisa.

hiru eszena grabatu dituzte: “Bide horretatik gure egiteko era topatu dugu, esaterako, sorginen eszenak zinemara eraman ditugu”. 12 AKTORE Oholtza gainean Miren Gaztañaga, Mikel Losada, Iosu Florentino, Arrate Etxeberria, Na Gomes, Gabriel Ocina, Maria Urcelay, Leire Ucha, Sandra Fernandez, Kepa Alesso, Iñigo Aranbarri eta Pako Revueltas aktoreak arituko dira. Gerediagaren esanetan, “hori ere erronka izan da; 12 aktore dira, lan talde handia, hori gauza berria izan da niretzat”. Euskaraz eta gaztelaniaz jarraian estreinatuko dute obra, hiru eguneko tartearekin eskainiko dituzte bi estreinaldiak. “Zailtasunak sortzen dira, hizkuntza bakoitzak bere emozioa baitu, denbora aldetik ezberdinak dira eta hori akzioarekin eta mugimenduarekin lotu behar da”. Horregatik, lana bikoitza izaten ari dela onartu du. Macbeth eta Lady Macbeth dira protagonista obra honetan. Hala ere, beste hamar aktoreek hainbat pertsonaia gorpuztuko dituzte. “Shakespeareren antzezlanean 27 pertsonaia agertzen direnez, aktore batek rol bat baino gehiago egin beharrean, hiru pertsonaia bakar batean elkartu ditut”, kontatu du Gerediagak. Shakespeareren testurik antzeztuena esku artean izateak erantzukizun puntua ematen dio zuzendariari, “baina guk gure Macbeth egingo dugu, konplexurik gabe”, dio. Ostegunean (otsailak 7) egingo dute lehen emanaldia euskaraz, 11:30ean. Eta beste lau saio ere egingo dituzte euskaraz: hilaren 9an, 10ean, 11n eta 12an. Gaztelaniaz ikusi ahal izango da ondoren, otsailaren 14tik 17ra.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko otsailaren 2a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

08070. mapa: ‘remolino de viento’ / ‘tourbillon de vent’

Lekuko frankok elkarretarik bereizten dute uretan gertatzen den mugimendu lasterra eta mapa honetan aipatzen dugun haize bortitzarena. Horra erantzun motak: - Erremolino mailegu gordina Bizkaian eta erremuli Iparraldean (fr. ‘remous’) - Zurrunbillo eta zirimol, lehena Gipuzkoan gehienik, bigarrena Lapurdin. Antza eta egitea badute bi hitzek. - Khübilo Zuberoan baizik ez da biltzen eta hau ere -bilo batez bukatzen. - Tirurite Nafarroa Beherekoa da eta agian onomatopeia da.

- Beste izendapen batzuk ere badaude, pertsona beldurgarri edo kaltegarri baten araberakoak eginak. Lamina bat: iratxo; sorgin bat: sorgiñaize (Nafarroan, berdez) eta metonimiaren bitartez akelarre hitza, akelarre hartan sorginak biltzen omen baitira; deabrua: askaot; eta ekialdean profeta baten izena: mahumet. - Azkenean, haize mota honek egiten duen azantz eta zaratarengatik bohorbiltzale izena hartu bide du, duen mugimendu biribilarengatik karakolaixe izena, eta bere gaiztotasunarengatik axebior eta aixoker izenak. Pertsonifikazioan ere sartzen da maritxiker izena.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.