Ortzadar011218

Page 1

ortzadar larunbata, 2018ko abenduaren 1a. 571. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

IZAKI GARDENAK Jon Basagurenek gidatzen duen taldeak prest du ‘Dena oskol’ bere laugarren estudioko lana -- 4-5. orrialdeak --

deia.eus/ortzadar


02 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

zinema

BILBO

Lezoren azken bidaia Lezo Urreiztietaren bizitza du hizpide Josu Martinezen ‘Jainkoak ez dit barkatzen’ dokumentalak. Zinemaldian aurkeztu ondoren, Euskal Herriko aretoetara iritsi da orain, filmaz haratago doan bira-berezi batekin

Ezkerrean, Lezo Urreiztieta ‘Gudari’ izeneko bere ontziarekin. Lerro hauen azpian, Londresen, lur hartu berritan. ‘JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN’

ETXAHUN GONZALEZ

B

ere bizia arriskuan jarri, eta ehunka pertsonena salbatu zuen; Euskal Herriaren askatasuna negoziatu zuen atzerriko gobernuekin; Bilbon armaz betetako hamazazpi itsasontzi sartu zituen Gerra Zibilean; Franco akabatzear egon zen… Lezo Urreiztieta (Santurtzi, 1907- Baiona, 1981), XVI. mendeko pirata bat izan zen, okerrez 1907. urtean jaioa.

Bada, XX. mendea zeharkatu zuen pertsona atipiko honen bizitza pantaila handira ekarri du Josu Martinez zuzendari bilbotarrak (Bilbo, 1986). Eta ez edonola: Lezo Urreiztietak berak kontatuko digu bere istorioa, hil eta 40 urtera. Nola? Martin Ugalde kazetari eta idazle andoaindarraren magnetofonoaz baliatuta. Izan ere, 1975 eta 1978 urteen artean Ugaldek Lezori egin zion 35 orduko elkarrizketa hartu du ardatz Martinezek Jainkoak ez dit barkatzen dokumentala egiteko. Aukeraketa eta edizio lan handia izan du, 35 orduko grabazioak ordu bateko dokumentalean laburbildu baititu Martinezek: “Lezoren bizitzak pelikula baterako baino, telesail luze baterako emango lukeela esan didate dokumentala ikusi dutenek”, kontatu du zuzendariak. Urreztietaren ahotsa Lezo ezagutu zutenei egindako elkarrizketekin uztartu ditu Martinezek, bere bizitzan izan zituen bi emazteen semeei egindakoak, kasu. Iñaki Goioaga (Sabino Arana Fundazioa), Luis Sala, (Indalecio Prieto Fundazioa) eta Iñaki Egaña (Euskal Memoria Fundazioa) historialarien testigantzak ere jaso ditu dokumentalean. Lezoren ahots pasarteak laguntzeko Adur Larrearen marrazkiak, artxiboko irudiak eta Joserra Senperenaren musika bizia erabili ditu zuzendariak. EZOHIKO KONTRABANDISTA Produktuen kontrabandoarekin hasi bazen ere, laster ekin zion pertsonen kontrabandoari, ehunka pertsonen bizia salbatuz. Hala egin zuen 1934ko urriko iraultzan, sozialisten alde, baita urte batzuk geroago ere Astu-

Josu Martinez zinegilea. BORJA GUERRERO riasen, Luancon, 11 urtez erregimen frankistaren kontra mendietan iraun zuten gerrillariak handik atera eta erbestera eramateko lan egin baitzuen. Gerra Zibilean Bizkaiak frankisten aurrean tinko iraun bazuen ere, Lezori esker ere izan zen hein batean, bera arduratu baitzen atzerritik Bilbora armaz betetako 17 itsasontzi ekartzeaz. Frantziara alde egin behar izan zuen gero, eta handik Franko hiltzen saiatu zen. Mexikoko erbestean, ordea, Lezok dio (grabazioetan) Euskal Herri independentea Guadalupeko irlan sortzeko eztabaidak izan zituela garai hartako Lazaro Cardenas presidentearekin. “Dokumentalean Euskal Herriko historiari buruzko pasarte ezezagunak kontatzen dira , Lezoren beraren bizitzak ere Euskal Herriaren historia kontatzen baitu”, dio Josu Martinezek. ZINEMA ESPERIENTZIA BERRITZAILEA Martinezek argi du Urreiztietak ez duela oraindik kontatu beharreko dena kontatu: “Bere bizitzaren gainean gauza asko daude deskubritzeko, dokumentalak ez baitu guztia azaltzen. Material oso interesgarria dugu esku artean jendartearekin konpartitzeko”, gehitu du. Horregatik, Jainkoak ez dit barkatzen dokumentalaren aurkezpen birari kolore berezi bat erantsi nahi izan dio Martinezek eta filma proiektatzeaz aparte “zinema esperientzia

‘JAINKOAK EZ DIT BARKATZEN’. EMANALDIAK: Abenduak 3: Bilbo, Bizkaia Aretoa (EHU), 19:00. Abenduak 4: Andoain, Bastero Kulturgunea, 19:30. Abenduak 5: Donibane Garazi, Le Vauban zinema, 20:30. Abenduak 6: Durango, Irudienea 19:00. Abenduak 7: Maule, Maule Baitha zinema, 20:30. Abenduak 11: Donapaule, Saint-Louis zinema, 20:30. Abenduak 13: Kanbo, Zinema, 20:30. Abenduak 15: Lezo, Gezala Auditorum. Abenduak 18: Hendaia, Les Varietés zinema, 20:30. Abenduak 19: Azpeitia, Soreasu Antzokia. 21:00. Urtarrilak 10: Iruñea, Nafarroako Filmategia. 20:00. Urtarrilak 18: Gartxot Eguna, Ezkarotz. 12:00. Urtarrilak 23: Gasteiz. Oihaneder Etxea, 19:00. Urtarrilak 25: Arrasate Kulturatea Aretoa, 19:30.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Juan Jose Baños Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Galder Izagirre Maketazioa: Naroa Etxebarria Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

berritzaile bat” proposatu die ikus-entzuleei: “Pertsonaiak gehiagorako ematen duenez, argitaratu gabeko eduki gehiago eramango ditugu emanaldietara. Dokumentalaren egileak izango gara bertan, jakin-minez gelditu den ikusleari Lezori buruzko jakintza helarazteko”. Proiektua “Lezoren azken bidaia” bezala definitu du zuzendariak, “Lezo nor izan zen, zer eta zergatik egin zuen gehiago eta hobeto ikas dezagun”. Internet bidez ere balio erantsia gehitu diote dokumentalari, “transmedia-bidaia” bat asmatuz. Jainkoakezditbarkatzen.eus webgunenan sartu eta Urreiztietaren bizilekuak izan zirenak bisitatu daitezke, mapa baten bidez. Argazkien bidez, berriz, haren bizitza ezagutu zutenen lekukotasunak. Lezo modu ludikoan ezagutzeko beste aukera bat. ZITA BEREZIAK Dokumentala lehen aldiz Donostiako XX. Zinemaldian aurkeztu bazuten ere, azaro bukaeran iritsi da Euskal Herriko zinema aretoetara. Hazparnen ekin diote bidaiari eta Santurtzin ere izan dira, Lezoren sorterrian, bere senideekin batera. Aurrera begira hamaika ikuskizun dituzte itxita, urtarrila bukaerara arte behintzat. Horietako bat Luancon, 1948an gerrillari sozialistei ihes egiten lagundu zien toki berean. Gerrillari horien senideak izango omen dira bertan. “Memoria lanetan jarraitzeko” aurkezpen bira izango da Jainkoak ez dit barkatzen dokumentalarena.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Ume eta gaztetxoen gustu guztiak asetzeko moduko eskaintza oparoa dakarte aurten ere argitaletxeek Durangoko Azokara.

Motxila bete istorio, etxeko txikienen irakurzaletasuna pizteko Pozaren aldarria, transexualitatearen gaineko gogoeta eta neba-arreben arteko maitasuna dira aurtengo Durangoko Azokako Haur eta Gazte Literaturaren erakusmahaietan topatuko ditugun liburuek dakartzaten gaietako batzuk. Hona hemen udazkeneko uzta oparoaren laburpen bat AINHOA LORES

E E

TXEKO txikienek espazio nabarmena izaten dute urtero Durangoko Azokan. Beraientzako ekimen ugari antolatzen dira Landako Guneko Saguganbara espazioan, esaterako. Ume eta familiak euskal kulturara gerturatzeko gunea da Durangoko Azoka eta publiko honentzako urte osoan sortu diren hainbat arte diziplinetako sormen lanak ezagutzera ematen ditu. Euskal kulturaren transmisioan eragin nahi du espazioak, haur literaturari eta irakurzaletasunari garrantzia emanez. Helburu horrekin aurkezten dituzte urtero euskal argitaletxeek beren nobedadeen saskiak. Pamiela argitaletxea adibidez, oso desberdinak diren bi proposame-

nekin dator aurten Landako Gunera: Lehena, Bat bi hiru txiruliru da. Xabier Olasok egindako egokitzapen honek jolas egiteko eta ondo pasatzeko aukera proposatzen die etxeko txikienei: “Egoera, jokaera eta itxura ezberdinetan orriz orri ageri diren pertsonaiek bide ematen diete lehenengo irakurleei irudiak eta hitzak antzematen ikas dezaten. Desberdintasuna lantzen da jolasen bidez”, azaldu du Pamielako Carmen Elvirak.

Bidaia luzea da argitaletxeak nabarmendu nahi izan duen bigarren lana. Luigi Anselmik euskaratutako liburuak “gaurko errealitateari buruz hitz egiteko aukera ematen digu, errefuxiatuen gaia aipatzen delako. Ez da liburu erreza, ezta xamurra ere. Literaturak txikiekin –eta ez hain txikiekin– gaurko tragedia batera hurbiltzen laguntzen digu, kasu honetan. Lan

hau aldi berean gertatzen diren bi bidaiaren istorioa dela azaldu du Elvirak. EZOHIKO GAIAK Ibaizabal etxearen erakusmahaiko nobedadeen artean, Oihane Fernandez idazleak eta Ainara Azpiazu marrazkilariak ondutako Sekretuen hamaika zaporeak eta Ana Urkizak Manu Ortegaren irudiekin batera idatzitako Olatuak zaintzen liburuak aurki ditzakegu. Lehenengoa, Haur eta Gazte Literaturan oso gutxitan agertu den gai bat mahai gainera ekartzen duelako nabarmendu nahi izan du Eukene Herrera argitaletxeko koordinatzaileak. Izan ere, pertsona transgeneroen errealitatea dakar lan honek. “Kontakizunak gai honen inguruko gogoeta egitera animatzen gaitu: Zein desberdintasun dago neska edo mutila izatearen artean? Zerk baldin-

tzatzen du gure generoa?...” Hamar urteko gaztetxo batek biziko dituen gorabeheren eta zalantzen eskutik heltzen dio gai horri Oihane Fernandezek. Era berean, “sentimenduz eta emozioz beteriko liburua” dela nabarmendu dute Ibaizabaletik.

Olatuak zaintzen lana, bere aldetik, lehenengo aldiz modu autonomoan liburu bat irakurtzera hurbiltzen diren umeentzat oso aproposa dela iruditzen zaio Herrerari. Izan ere, “erronka handia da haurrentzat lehenengoz liburu baten irakurketari gozatuz ekitea, eta hori da, hain zuzen ere, ipuin honen helburua”, kontatu du Ibaizabal argitaletxeko kideak. Kontakizun labur honetan, beste gauza batzuen artean, anai-arreben arteko harremana, maitasuna eta konplizitatea bezalako gaiak jorratzen dira, baina baita beste-

lako sentimenduak ere, beldurra eta poza, adibidez. Orrialde osoko ilustrazio koloretsuak testua laguntzera eta osatzera datoz, eta horrek irakurlearen irudimena piztu eta irakurlearekiko zaletasuna bultzatzen du. Ttarttalo argitaletxea ere urtero dator nobedadez betetako motxilarekin. Aztirik euskaratutako Pista-jokoa oihan misteriotsuan da horren adibide. Abenturazko istorioak maite eta barre egiteko gogoa duten umeei proposatzen die argitaletxeak liburu hau. Oihan misteriotsu bat eta lau pertsonaia dira ardatza, denak zerbaiten atzetik dabiltza. “Abentura zirraragarri hau bizi eta oihanaren bihotzean zer gertatzen den jakin nahi badu, gurutzatzen diren lau pista jarraitu beharko ditu irakurleak, liburua nahi duen ordenan irakurriz”.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

Poza . Uxue Alberdik eta Eider Eibarrek ondutako liburua ez da horren ohikoa, argitaletxearen arabera: “Batetik, ume oso txikiei zuzendutako lana delako. Bestetik, pozaren aldarria gutxitan landu ohi delako literaturan, bestelako asmo pedagogikoak eta funtzionalak ematen zaizkio literaturari, baina ez pozari kantu bat besterik gabe”. Ilustrazioek duten indarra eta iradokitzeko ahalmena ere berezia dela nabarmendu du Elkarrek. Argitaletxetik gaineratu dutenez, “liburuarekin batera beste bi osagarri eskaintzen ari gara: kanta bat (Iban Urizarrek konposatua eta sarean entzungai egongo dena), eta animaziozko bideo bat”.

Miren Agur Meabek itzulitako Urpeko bidaia handia da Ttarttalo argitaletxeak dakarren beste proposamenetako bat: “liburu ederra izateaz gain, itsaspeko mundua deskubritzeko album originala eta ikusgarria delako gomendatuko genieke irakurle txiki eta ez hain txikiei”, agertu dute argitaletxetik. Sonarus izeneko itsaspekoarekin ozeanoko uretan murgiltzeko gonbita jasoko dute, eta harekin batera ur garden eta ilunetan, lasai eta mugituetan, hotz eta epeletan zehar ibiliko dira”. Liburu honek, bestalde, soinu banda dauka eta QR kode bati esker, “umeek testu poetikoaz eta marrazkiez gozatzen duten bitartean, itsas hondoko soinu misteriotsuak eta animalien hots liluragarriak entzuteko aukera izango dute. Bertan egongo balira bezala!. Elkar argitaletxeak, bere aldetik, bertsotan eginiko album ilustratu bat proposatu du Durangorako:

ESTEREOTIPO BERRIAK Marimatrakak bilduma ere gomendatu nahi izan du Elkarrek. Liburu hauek haurtzaroaren aldarrikapen bat dira, neurri batean: “haur izatearen pozaz hitz egiten digute, zailtasunez ere bai, baina alaitasunetik”. Bestalde, “bi neskato marimatraka aurkeztea ere gauza berezia da, normalean mutilek bete izan dutelako leku edo funtzio hori literaturan, orain arte. Estereotipo berriak sortu nahi izan ditugu. Liburuaren formatua eta diseinua ere berritzaileak dira: komikia, arintasuna, oso grafikoa…” Azkenik, Erein argitaletxeak aurkeztuko dituen nobedadeen artean, Ane eta Moon , Ilargira bidaia liburua aurki daiteke. Istorio honetako bi protagonistei esker, adiskidetasuna zein garrantzitsua den ikasi ahal izango dute etxeko txikienek. Altzoko Handia izeneko ipuin-bilduma ere aurkeztuko du Ereinek Landakon. Aurreneko bi izenburuak Altzoko Handia eta Kutixiren gezurrak eta Altzoko Handia eta Kutixiren pianoa dira, biak album formatuan argitaratuak. Ipuin bi hauen testu poetikoak Koldo Izagirre idazlearenak dira; irudiak, berriz, Irrimarra bikote sortzailea osatzen duten Karmele Gorroño eta Irene Iruretarenak dira.

OIHANE FERNANDEZ IDAZLEA

“Transexualitatearen gaia lantzeaz aparte, sentimenduak oso presente daude liburuan”

L

UKAREN istorioa kontatzen du Oihane Fernandez idazleak Sekretuen hamaika zaporeak izeneko liburuan. Protagonistak hainbat sekretu gordetzen ditu, sekretu txikiak, zein handiak, gaziak zein gozoak… baina, bada zerbait sekretu guzti horien atzean ezinegona besterik sortarazten ez diona, gauero lo egiten uzten ez diona. Luka, oraindik inork jakin ez arren, mutil bat da.

Oihane Fernandezen (Getxo, 1986) haur eta gazteentzako zazpigarren liburua da Sekretuen hamaika zaporeak . Fernandez Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna eta Haur Hezkuntzan diplomaduna da eta gaur egun euskara irakasle dihardu. Literaturako hainbat sari ere irabazi ditu: Xabier Lizardi XXXI. saria, Portugaleteko Uri-urian lehiaketa, Santurtziko emakumezkoen literatura saria, Bizenta Mogel ipuin-lehiaketa eta Errenteria Hiria ipuin lehiaketa. Haur eta Gazte literaturan apenas jorratu den gaia dugu transexualitatearena. Zerk bultzatu zintuen honelako gai bat lantzera? Egia da transexualitatearen gaia orain gutxira arte ez dela Haur eta Gazte literaturan gehiegi landu. Hala ere, azken aldian gaiarekin harreman zuzena zein zeharkakoa duten hainbat eta hainbat lan argia ikusten ari dira, zorionez. Sekretuen hamaika zaporeak liburua idaztera bultzatu ninduena hauxe izan zen: gaia-

rekiko berez sentitzen dudan begirunea, batetik; eta, bestetik, ni neu irakasle izanda, gaia eskolan lantzeko ikusten zein sentitzen nuen beharra. Liburua idazterako orduan, Chrysallis elkartearekin harremanetan jarri zinen. Nola otu zitzaizun eurengana jotzea eta nolakoa izan da eurekin lan egitea? Kontakizuneko lehendabiziko kapitulua idaztearekin batera, bi gauzez konturatu nintzen. Bata, zeinen zaila zen transexualitatearen gaia umeekin lantzea, haien neurrira egindako istorio bat ahalik eta modu “naturalenean” idaztea, hiztegi egokia erabiltzea... Eta bestea, gaiaren inguruan sakon-

tzeko beharrizana. Horrexegatik jo nuen Chrysallis elkartera. Email pare bat gurutzatu genituen eta azkenean nire herrian bertan bizi den eta gainera Chrysallis elkarteko bozeramalea ere baden Bea Severrekin elkartu nintzen. Oso baliagarria suertatu zitzaidan, gaiaren inguruan nituen zalantzak argitu zizkidalako. Bestalde, nire istorioa hornitzeko material gehiago helarazi zidan. Egia da Bea ezagutzeko aukera izan nuenerako, liburua erdi idatzirik nuela jada. Baina hark nire zalantzak argitzeaz gain, guztiz egokiak ikusten ez zituen beste detailetxo batzuei buruz haren iritzia eman zidan eta bion artean solasaldi oso interesgarria partekatu genuen. Nolako harrera izaten ari da liburua? Goizegi da oraindik irakurleen harrerari buruz hitz egiteko. Liburuak, berez, aste gutxi batzuk besterik ez daramatza kalean. Denborak esango digu proiektuak harrera ona duen ala ez. Aurtengo Durangoko Azokari begira, zergatik gomendatuko zenuke ‘Sekretuen hamaika zaporeak’ liburua? Istorio polita kontatzen duela iruditzen zait. Transexualitatearen gaia lantzeaz aparte, sentimenduak oso presente dituen liburua ere bada. Hezkidetza zein hezkuntza emozionala jorratzen dituen lana da. Guzti hau, Haur eta Gazte literaturaren esentzia bera begiz galdu gabe.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2018ko abenduaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Euskararen Herri Hizkeren Atlasa

Euskaltzaindiaren Euskararen Herri Hizkeren Atlasak (EHHA) ahozko euskararen aldaerak mapetan jasotzea du helburu. Egitasmoa 1984an jarri zen abian, galdeketa puntuen sarea, galdesorta eta lan metodologia finkatu zirelarik. Galdesorta horrek hizkuntzaren datu guztiak biltzen

ditu: lexikoa, fonetika, morfologia eta sintaxia. Datuak biltzeko Euskal Herri osoko 145 herri hautatu ziren: Araban herri 1, Bizkaian 36, Gipuzkoan 36, Nafarroako Foru Erkidegoan 27, Lapurdin 15, Nafarroa Beherean 18 eta Zuberoan 12 herri.

01170. mapa: “orvet” / “lución”

Basa-ehize txiki hau udan ikus daiteke belarretan. Bi erantzun mota erakusten ditu mapak.

izateak eskas eta ahultasun bezalako zerbait adierazten duela.

Ziraun forma nagusi da Mendebalean, kolore ubelez, Bizkaian, Gipuzkoan, Nafarroako parte batean. Aldaerak baditu: siraun, ziroi, sidoi, siraba, zireun, sireun, zirain.

Ondoko hizkuntzetan ere motibazio berak erabiltzen dira: Fr ‘orvet’ adibidez latinezko ORBUSetik dator eta itsu esan nahi du.

Aldiz, Lapurdin, Nafarroa Beherean, Zuberoan eta Nafarroako parte batean hitz konposatu bat agertzen da: sugeitsu eta sugemutu. Basaehize hau, ordea, ez da ez suge ez itsu, baina bi izaera horiek ematen zaizkio euskaraz izendatzeko orduan. Zuberoan fonetikaren aldetik bokalak berdintzen dira eta sügütsü du izena. Garazi eta Baigorri aldean sugemutu bildu da, ausikitzen ez duelakoan. Ulertu behar da mutu

Narrazio etimologikoak bildu dira, hots, animalia hori zergatik omen den itsua azaltzen dutenak; bai sugeitsu deitzen den eremuan, bai siraun deitzen eremuan, hala nola, Sondikan: “Itzue nasen moduen banintike argie nik akabauko neuke munduen erdie”. Eta Urdiñarben: “Sügütsik eztiela usukitzen, Jinko Hunak galthatü zoola hola eta: -Hik usukiko dÿk? - Bai, atzamanak oro! -Ah bai? Ordin bista elkhiko daat ja atzaman ehezan ihû e!”.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.