Ortzadar010619

Page 1

ortzadar deia.eus/ortzadar

larunbata, 2019ko ekainaren 1a. 597. zenbakia

euskal kulturaren kolore guztiak

MIREN AGUR MEABE Pertsonaia bera protagonistatzat duten kontakizunekin osatu du “Hezurren erretura� -- 4-5. orrialdeak --


02 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

musika

ESKORIATZA

B B

AGA, biga, higa izena du Eñaut Elorrietak (Gernika, 1975) eta Mikel Markezek (Errenteria, 1971) ondu duten hitzaldi musikatuak. Baga, iragana; Biga, oraina, eta Higa, etorkizunerako erronkak eta aukerak. 60ko hamarkadaren aurreko garaietatik hasi eta gaur egunera arteko euskal musikaren historiaren gaineko errepasoa proposatu dute musikariek ordu eta erdiko ikuskizunean, “hitzez bakarrik ez, kantuz ere islatzeko euskal musikak Euskal Herrian izan duen garrantzia”, beraien esanetan. EZAGUTZA BERMATU Duela sei urte otu zitzaien Markezi eta Elorrietari hitzaldi-musikatua martxan jartzea: “Eskoletan kantagintzari eta gure musika ibilbideari buruzko solasaldiak emateko deitzen ziguten Eñauti (Elorrieta) eta niri –kontatu du Markezek–. Bada, ohartu ginen euskal kantagintzan guretzako ageriko erreferenteak zirenak ikasleen artean ezezagunak zirela. Alegia, oso posible zela ingurune euskaldun batean 16 urteko gazte batek Mikel Laboa nor zen ez jakitea”. Horren aurrean, “belaunaldi berriei euskarazko musikaren transmisioa bermatzea eta euskal musika bera sustatzea dira proiektuaren ardatza”, Markezen esanetan. Asmo horiek helburutzat hartuta, “modu ordenatu, dibertigarri eta ludiko batean”, euskal musikak hamarkadaz hamarkada Euskal Herrian utzitako mugarri esanguratsuenak “hitzaldi-kontzertu multimedia” batean biltzea okurritu zitzaien musikariei. “Mixel Labeguerie hartu behar dugu euskal kantagintza berriaren lehen adreilu bezala, eta hortik aurrera, beste guztia”, dio Eñaut Elorrietak. “60ko hamarkadako Ez Dok Amairu; 70eko folk eta rockaren agerpena Oskorri edo Errobi bezalako taldeekin; 80ko krisi ekonomikoarekin batera jaio zen punk-rock mugimendu indartsua eta harekin batera sortutako azpiegiturak; 90eko estilo aniztasuna, tartean heavy musika eta Mikel (Markez) bera ere, eta bukatzeko 2000. urtetik hona sortutako talde eta bakarlari mordoa”, azaldu du Elorrietak. Hamarkada bakoitzeko esanguratsuenak iruditu zaizkien abestiak jotzen dituzte musikariek, “garaiko ikur eta adierazle izan daitezkeenak”. Besteak beste, Leteren, Itoizen edota Mikel Laboaren kantuak abesten dituzte zuzenean, baita euren kanta propioak ere.

Euskal kantagintzaren transmisioaz ‘Baga, biga, higa’ hitzaldi musikatua eskainiko dute Eñaut Elorrietak eta Mikel Markezek ekainaren 7an, Eskoriatzan. Belaunaldi berriei euskal musika garaikidearen transmisioa bermatzea eta euskarazko musika sustatzea dira ikuskizunaren helburuak ETXAHUN GONZALEZ Mikel Markez eta Eñaut Elorrieta, emanaldi batean. DEIA

GIZARTEAREN ISLA Musikaz haratago, kantagintzak unean uneko gizartearekin izan duen harreman estua dute hizpide Markezek eta Elorrietak: “60ko hamarkadan eta aurretiko urteetan ere Frankismoak ezarritako zentsuraz hitz egiten dugu, 70eko kantagintza politikosozialaz, 80eko krisi ekonomikoak gizartean izan zuen eraginaz, 90eko irekieraz eta nola ia munduko

musika estilo guztiak euskarara ekarri ziren, eta mende berriarekin batera euskal kantagintzak bizi duen anabasaz ere, oraindik ere non bukatuko dugun oso ondo ez dakigula”, iritzi dio Markezek. “Finean, hamarkada bakoitzeko kantagintza hamarkada horretako gizartearen isla da”, ondorioztatu du musikari errenteriarrak. “Euskal

Herriko historia garaikideko gertakari ezberdinen aurrean euskarazko kantagintzak zein jarrera, kanta eta estilorekin erantzun duen azaltzen saiatu gara”, argitu du gernikarrak. “Oso argi dugu garai batekoak izan zirelako garela gaur egun. Egindakoa egin ez balute, gaur egun Eñaut eta ni ez ginen toki berean egongo”, gehitu nahi izan du Markezek.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñaki Gonzalez Koordinazioa: Julene Larrañaga Diseinua: Jesus Santamaria

Azala: Iker Azurmendi Maketazioa: Janire Neches Lege Gordailua: BI 1720-06

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du

KANTAGINTZAREN KATEBEGIAK Hamarkaden arteko lotura eta heldulekutzat musika euskarriak erabili dituzte, “garai bakoitzean erabilitako euskarriak informazio asko ematen baitu aro bakoitzari buruz”, uste du Mikel Markezek. Horregatik, euskarririk gabeko garaietatik hasi eta disko biniloen aroa (6070eko hamarkadak), kaseten aroa (80ak), CDen aroa (90ak), eta Mp3aren eta Interneten aroa (XXI. mendea) jorratu dituzte. “Deigarria da ikustea zikloa nola itxi dugun –dio Markezek–. Euskarririk gabeko garai batetik, ahozkotasunetik, abiatu ginen, eta euskarririk gabeko aro modernora iritsi gara, Interneten garaira. Sareko konexioa izanez gero, egun munduko musika guztia daukazu eskura. Kantagintzan aritzen garenok beti esaten dugu egin dugun azken diskoa azkena izango dela, bada, egunen batean hala izango da, ez da diskorik existituko”. Eskoriatzako Zaldibar Antzokian eskainiko dute Baga, biga, higa hitzaldi musikatua, ekainaren 7an, 19:00etatik aurrera. Bertako Berbalagunak taldeak antolatu du emanaldia, ikasturte bukaerarako ekintza berezi gisa. “Eskolei, Euskaltegiei edota Berbalagun taldeei begira egiten dugu hitzaldi musikatu hau normalean, euskara zabaltzeko eta euskal zaletasuna hedatzeko, kantagintza tresna eraginkorra dela ulertzen dugulako”, azaldu du Markezek. “Gerta daiteke euskaraz ikasi nahi duen batek arazoak izatea euskaraz hitz egiteko, baina ziur euskal kantu mordoa kantatzeko kapaza dela”, gehitu du.


Ortzadar // 03

Larunbata, 2019ko ekainaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski

IRITZIA

SALDUENAK

IBAN ZALDUA

Publizitate asmotsua

Fikzioa 1. Basa Miren Amuriza. Elkar.

LL

AN literario bat “posizionatzea”, are gurea bezalako merkatu estu batean, gero eta nekosoagoa bihurtzen ari da, berritasunen oihan jorian. Argitaletxeak antolatutako prentsaurrekoaz gain –tentuz aukeratu beharreko egun-orduan, beste liburu edo ekitaldiren baten aurkezpenarekin teilakatu ez dadin, euskal prentsan burutxoa ateratzeko aukerak esponentzialki ez murrizteko–, gure lana hauspotzeko bir-aurkezpenak antolatzen ditugu Euskal Hiriko geografia ia guztian zehar –ahal dela, idazle edo kulturgile prestigiotsu batek edo gehiagok lagunduta–, errezitaldi musikatu-multimediatuak eskaintzen han eta hemen, sare sozialak bonbardatzen gure liburuaren aipu –positibo– ñimiñoenarekin, irrati-telebista-egunkari-aldizkari elkarrizketa guztietara joaten gara gogo onez, literaturaren jainkoei erregutzen diegu gure liburua ahalik eta irakurle klub gehienetan proposa dezaten –egilea eramateko ohiturarik izan ez arren, bertan liburuaz aritu behar zirela enteratu eta auto-gonbidatu diren idazleen berri iritsi zait: pentsa noraino iristen garen–. Etab.

2. Hezurren erretura Beti dago alternatiba salingertarmontoiatarra, zer esanik ez. Liburuaren alde deus ez egitean oinarritzen denez gero, antsietate gutxiago eragiten du idazlearengan, eta, propaganda gailu gisa, gorago deskribatutako horror vacuirako joera baino eraginkorragoa gerta daiteke. Onartu beharra dago, ordea, gutxi batzuen eskura baino ez dagoela, eta, izan ere, horretan du oinarri nagusi, minoritario izatean, joera zabalduz gero indarra galduko bailuke nabarmentzeko modu gisa. Agian ordua iritsi zaigu, gure lanen publizitatea egitean, sortzaileago aritzeko eta beste estrategia batzuk probatzeko, adibidez haien kontra jartzen hastearena –berariaz, alegia–. Horixe izan zen gogora etorri zitzaidana Jon Ariza de Miguelen elkarrizketa bat irakurtzean, ustez bere Haizeari begira nobela bultzatzeko (Elkar, 2017), bota zuelarik: “Orain urte asko hautu bat egin nuen irakurriko nituzkeen liburuen inguruan: hilda dauden idazleak hobetsi nituen, ziur egoteko irakurtzen ari nintzena ona zela berez, eta ez unean-uneko famaz jantzitako liburu ustezko onak” (Hitzen Uberan, 2017-XI-10). Ez litzaidake bururatuko norberaren liburu guztiz berriaren zabalkundea

Agian ordua iritsi zaigu, gure lanen publizitatea egitean, sortzaileago aritzeko eta beste estrategia batzuk probatzeko, adibidez haien kontra jartzen hastearena

Beraz, deliberoa hartu dut nire hurrengo liburuaren prentsaurrekoaren egun-ordua ahalik eta okerren kokatzeko –Bernardo Atxagaren edo Susako edonorenaren batekin batera, adibidez–; haren alde ez, baizik eta aurka hitz egingo duten aurkezleak topatzeko –nik zer dakit, Javier Rojo, Tere Irastortza edo Jon Alonso–; errezitaldiak antolatzeko eta, sistematikoki, azken unean huts egin eta ezeztatzeko, ahal dela publikoa egoitzan dagoela ziurtatu ostean; sare sozialak saturatzeko nire liburuaren aipu negatiboekin –horretarako, eta euskal kritikaren egoera ezagutuz, batzuk nik neuk idatzi beharko banitu ere–; elkarrizketa eta irakurketa tailerretarako gonbidapen guztiei uko egiteko –edo, onartzekotan, Jon Ariza bezain asmotsu aritzeko nire lanaren aurka–. Ez dakit funtzionatuko duen, baina aldaketa bat izango da, bederen.

ZALDI EROA

ERAKUSLEIHOA HAUR LITERATURA

GAZTE LITERATURA

‘Adiskideak gara?’

‘Hari single bat’

Anabel Fernandez Rey. Itzulpena: Manu López. Pamiela. 36 orr. 15 euro.

autoboikoteatzeko modu hoberik, zeren eta irakurleak arau horren ontasunaz konbentzituz gero, lehenengo ondorio logikoa obra huraxe ez irakurtzea eta are gutxiago erostea izango bailitzateke. Edo egilea zendu arte itxarotea, gutxienez.

Idoia Garzes. Ilust.: Leire Urbeltz. Susa. 10-13 urte. 144 orr. 23 euro.

Elkarri laguntzeaz

Iraganaren eta orainaren lokarriak

‘Adiskideak gara?’ aurreirakurleei eta lehen irakurleei zuzendutako albuma da, ume baten eta hartz baten arteko adiskidetasunaren eraikuntzaz diharduena: printzipioz, bi pertsonaia oso desberdin, baina osagarriak izan daitezkeenak elkarri lagunduz gero. Egileak bi zatitan banatu du obra, bi protagonistek eguneroko egoeren aurrean dituzten ikuspuntuak, desirak eta beharrak erakusteko. Testuak eta irudiek elkarrekin solasean dihardute liburuan, ikusizko atalak gutxienez idatzizkoak adinako pisua izateraino; horrela, zabaldu egiten da irakurketa askotariko interpretazio eta ondorioetara.

Amaren baserrira oporretara joanda, amonaren kutxa zaharra zabaldu du Arrakok. Amonaren ardatza aurkitu du han, makila magikoa dirudien zurezko tresna bat haria harilkatzeko erabiltzen dena. Ardatza eskuetan, izpi bati tiraka, korapiloak deseginez, etendako haria birsortuko du Arrakok. Iragana eta oraina lotzen dituen hari mehe hauskorra. Amonaren historia, Arrakorena ere badena, historia isildua eta isilarazia izan baita, ahanzturara kondenatua. Baina, ahazteko ere, aurrena ahaztu beharreko hori ezagutu behar da, nor garen jakiteko, nondik gatozen jakin behar dugulako.

Miren Agur Meabe. Susa.

3. Fakirarren ahotsa Harkaitz Cano. Susa.

4. Deklaratzekorik ez Beñat Sarasola. Susa.

5. Analfabetoa Iñigo Astiz. Susa.

6. Irautera Castillo Suarez. Elkar.

Ez Fikzioa 1. Moio. Gordetzea ezinezkoa zen Kattalin Miner. Elkar.

2. Nik sinesten dizut Samara Velte. Elkar.

3. Kontrako eztarritik Uxue Alberdi. Susa.

4. ... Eta segi aurrera Hainbat egile. Txalaparta.

5. Sapiens Yuval Noah Harari. Elkar.

ITURRIA: Elkar.


04 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

MIREN AGUR MEABE IDAZLEA

“Idazkuntzaprozesuak badu niretzat ahalduntzetik eta eragozpenak gainditzetik” ‘Hezurren erretura’ izenburupean kaleratu du bere liburu berria Miren Agur Meabek (Lekeitio, 1962). Hogeita bat kontakizunen bitartez, emakume baten barne mundura garraiatuko gaitu, orainetik iraganera etengabe jauziak eginez AINHOA LORES

Miren Agur Meabe, Donostian, liburu berria eskutan duela. IKER AZURMENDI

SS

EMANTIKOKI bada ere, hezurrekin jarraipena eman nahi izan dio Miren Agur Meabek aurreko liburuetan abiatutako bideari: “azalean hasi (Azalaren kodea, 2000), eskuetatik jarraitu (Bitsa eskuetan, 2010), begian geldiunea egin (Kristalezko begi bat, 2013) eta gorputzaren barrenekoetara jotzen duen eskemaraino egin du bidea Hezurren erretura (Susa) liburu berria plazaratuz. “Begi hartatik, hezur hauek”, dio lekeitiar idazleak. Narrazio guztiak bi planotan kokatu ditu Meabek liburu berrian: bata, umezaroak eta gaztaroak sorraraziko bizipen, sentsazio, oroitzapen eta emozioen pilaketa; bestea, 55 urteko emakume baten bizitza. Istorioen abiapuntua esperientzia errealak izan arren, “biraketa subjektiboek, distrakzio-maniobrek, hipotesiek, irudimenak… etengabe modelatzen dute materiala”, egilearen ustez. Horregatik, liburuan eskaintzen dena “memoria fikzionatua” dela dio. Etengabeko atzera-begirakoa jasotzen da liburuan. Orainean dauden pasarteak ere, ezinbestean, iraganeko elementuz zipriztinduta daude. Memoria ariketa horren atzean zer dago? Memoria toki antzeko bat da, inoiz bizi izan ginena, eta bizitoki pribatua ere bada, eta geu gara haren jabe bakarrak, inork ezin duelako ziurtatu zerbait era batera edo bestera gertatu zela. Alde horretatik, memoriarekin lan egitea oso emankorra gerta daiteke, ez iragana gogoratzeko bakarrik, baizik


Ortzadar // 05

Larunbata, 2019ko ekainaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

LEKEITIO

eta asmatzeko. Liburuan eskaintzen dena memoria fikzionatua da: testuen oinarrian benetako gertaerak daude, baina garapena ez da beti erreala, ezta autobiografikoa ere. Miramar ipuinean esaten den moduan, “oroimenak baldarki arpilatzen du iragana, atzazal iruzurtiekin harramazka eginez”. “Tintak ukitzen duenerako, edozein material bihurtzen da ez guztiz egiazko”, diozu pasarte batean. Hori izan daiteke fikzioa eta errealitatearen arteko muga bat? Kontatzen hastean, saihestezina da errealitatea fikzio bihurtzea: biraketa subjektiboek,distrakzio-maniobrek, hipotesiek, irudimenak… etengabe modelatzen dute materiala. Idazleari ezinezkoa zaio egia osorik atxikitzea; eta gainera, ez zaio komeni, literatura egiten ari delako, ez errealitatearen kronika edo lekukotza leiala. Liburuan jasotzen diren bizipen guzti horiek zer sorrarazi dizute? Bizitza literatura bihurtzeko erronka eta plazera. Hala ere, garrantzitsuena zera da: nik aukeratutako anekdotek irakurleen emozioek bor-bor egiten duten eremuan barneratzea eta haiekin nahastea, ipuinetako batzuk belaunaldi baten eta bizimodu baten ispilua direlako. Liburuaren izenburuan, hezurrak. Zer esan nahi dute? Hezurrak gure azken arrastoak izaten dira, baita animalia basatienak ere, sarraskijaleek gorpuzkinak jan ondoren geratzen diren

hondakin suntsigaitzak. Kasu honetan, hezurrak ez dira aztarna fisikoak, metaforikoak baino, aldean daramatzagun orotariko pisuen sinboloa, oroitzapenak barne. Horregatik ageri da liburuaren sarreran Fabio Morabitoren aipua: “Inoiz ez dut bizkor bidaiatu, baina bidaiatu dut, nire hezurren mina aldatu egiten da / ehun metrotik ehun metrora, / eta inork ez daki nik bezain ondo kilometro bat zer den”. Bizitza aldaketa etengabea da, neketsua eta mingarria askotan. Eta ez naiz artrosiaz ari. Erretura da izenburuko bigarren elementua. Aipatu izan duzunez, idazkuntza bera litzateke erretura hori. Zer bilatzen duzu horren bidez? Protagonistak bere egunerokoan adierazitakoa: “Aldian-aldian erretura egin beharra gertatzen zaigu, haizea zainduta, onuragarria behar lukeena kalterako izan ez dadin”. Horrek esan nahi du oroitzapen, asmakeria, pasadizo, amets eta hausnarketa guztiek, –edozein hezurrek– erreturarako balio duela; hau da, idazkuntzaren lehengai dela. Erretura egitea eraldatzea da, literatura eginez. “Idatziak idatzita geratzen dira”, diozu. Liburu honen bidez oroitzapen eta sentimendu horiek, “erre” baino, betikotuko egin dituzu. Liburuan egiten den errekuntza errituala da, ezein idazkuntzak ezin du-eta bizitza benetan erre. Horretan dabil protagonista, pilatutakoak erretzen, suntsitzen, baina aldi berean beste energia bat ateratzen. Lurrean errautsak geratuko dira, material baliokoa

“ “ “

Idazleari ezinezkoa zaio egia osorik atxikitzea; eta gainera, ez zaio komeni, literatura egiten ari delako”

Memoria toki antzeko bat da, inoiz bizi izan ginena; bizitoki pribatua da, eta geu gara haren jabe bakarrak”

Paperean islatu ahala, emozioak gogoeta bihurtzen dira eta egoeren jabeago sentitzen naiz”

–deitu liburua, nahi baduzu–; eta zentzu horretan, bai, hori bada betikotzeko era bat. Idazkuntzaren gaineko gogoetak ere badira liburuan. Han-hemenka agertzen dira protagonista den idazlearen kezkak, sakonago edo azalekoago. go. Adibidez, lagun bati zuzenendutako gutunean, hau dio: io: “Baina idaztea hain da atataza astitsu eta trinkoa… a… Hazka eta puzka beti ti anekdotak aukeratu, hitz tz zehatzak non zein ipini, i, berezkotasuna itxuratu, u, pasarteen arteko listaria a ez galdu, sakontasuna a sakonkeria bilaka ez z dadin saiatu, egoeren nahiz barne-egoeren intonazioa ñabartu eta abarretan”. Liburua bera ere, bertan aipatzen duzun “kuarto ilun” horrekin bezala, “sentimenak kinatzeko jauregi” baten modukoa dela esan daiteke? Liburuan espazio, paisaia, gauzaki, animalia alia eta abar ugari agertzen dira, eta ugaritasun horrek izan lezake irakurlearen alde sentsoriala kinatzeko edo zirikatzeko gaitasuna. Ez dut esango liburua jauregi bat denik, baina bai kutxa bat, behin zabalduta, irakurleari koloreak, soinuak, usainak, testurak eta zaporeak berriz biziarazi ahal dizkiona. Bi planotan kokatu dituzu narrazioak, biak txandakatuz: bata, umezaroak eta gaztaroak sorrarazitako bizipen, sentsazio, oroitzapen, emozioen… pilaketa; eta bestea, 55 urteko emakume baten bizitza. Zer dela eta hautu hori? Formatu klasikotik ihes egiteko. Ipuinen artean nabari da hari kronologiko single bat, neskatoa emakumetu ahala. Baina tartean txandakatu egiten dira iragana eta oraina, apropos, irakurketaren tentsioari edo jakinminari eusteko eta baita aldien arteko loturak sortzeko ere. Denetara hogeita bat kontakizun bildu dituzu liburuan; protagonista, berriz, bakarra, baina pertsonaia hori belaunaldi jakin bateko beste neskatxo eta nerabe batzuen pertsonifikazioa ere badela esan daiteke, ezta? Nolakoa da? Labur esanda, zaurgarritasunaren eta indarraren arteko dikotomian bizi den emakume bat da. Oso gaurko gaia da hori: zaurgarriak gara, baina indartsu agertu behar. Hala ere, berak ez du indartsu plantarik egiten min duenean, eta, funtsezkoa, ez da autoerrukian ere estankatzen. Gainera, bere buruari barre egiteko gai da. “Ardi beltzaren pareko sentitzen nintzen neska talde urdinaren erdian eta egonezinez itxaroten nion jantzi ofizialaren bidez askoren arteko bat bihurtuko nintzen egunari, inoren destaina-keinuetatik salbu geratzeko”. Garai bateko sentipenak oso presente daude gaur egungo jendartean ere, modu batera ikasi dugu mundu honetan bizirauten, eta tes-

tuingurua desberdina izan arren, berdin jokatzen dugula ematen du. Zerbait aldatu al da? Esaldi hori protagonista umea zen garaiari dagokio. Umetan, inork ez du nahi “desberdina” izan. Gure sasoian, eta aurrekoetan, heziketaren premisetako bat artaldearen barruan jokatzea zen, ahalik eta gutxien nabarmentzea. Eskola esparruan, iruditzen zait, nahiz eta oraindik ere araudi kolektiboak indarrean egon –eta beharrezkoak dira araudi horiek–, a badagoela sentiberab tasun modernoagoa ta ume bakoitza bere u banakotasunean hartzeko. h Liburuan bada maitaLib suna, baina badira su ortulau abusatzaileak ort ere, ere dena kakazten duten dut arratoiak... Bizitza bera bezain gazigozoak dira pasarteak. goz Eguneroko bizimoduaEgu ren epika, lirika eta dramatika mati elkarren ondoan daude. daud Erreferentziak ere badira. Joseba Sarrionandia, Valeria Luiselli, Adrienne Rich, Aldous Huxley eta beste hainbat. Liburuak eduki metaliterario handia du. Aipu horiek batzuetan zerikusia dute protagonistaren burutazioekin, eta beste batzuetan egilearen premiekin. Esaterako, Sarriren esaldia, Agian ametsak dira nire oroitzapenak ere, ezin egokiagoa da memoria ariketa egiten denean geure buruari ematen dizkiogun lizentziak edo egiten ditugun akatsak esplikatzeko. Sei urte eman dituzu liburua ontzen, nolakoa izan da prozesua? Orain dela bost urte idatzi nituen sorta honetako lehen ipuinak, egitasmoa osotara zer izango zen oraindik ez nekiela. Etenaldiak eta atzera-aurrerak eta metamorfosiak egon dira prozesuan, protagonistak berak esaten duenez: “Irudi baten bidez azalduko dizut: baltsa batean zoaz ibaian behera, zer topatuko duzun jakiteke eta datorrena jasotzeko prest, dela harbiribila ibaiaren zeharrune batean, dela koartzaren luma, dela lata herdoila edota kondoi maskala. Ur ezezagunetan menturatzea da idaztea, eta arraunari –boligrafoari– eragin eta eragitea. Idazleok ekinean jarraitu behar dugu, bestela basatzan inkatuko litzaiguke bihotzean daukagun kristalezko makila, eta apurtu”. Diozunez, liburu bat idazten hasten zarenean eta amaitzean, ez omen zara pertsona bera, aldaketa bat egoten omen da. Nola aldatu zaraprozesu honetan? Idazteak, besteak beste, balio izaten dit pentsamenduak, emozioak eta sentipenak zehaztu eta ordenatzeko, baita gertaerei neurria hartzeko ere. Paperean islatu ahala, emozioak gogoeta bihurtzen dira eta egoeren jabeago sentitzen naiz; idazkuntza-prozesuak badu niretzat ahalduntzetik eta eragozpenak gainditzetik.


06 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

arkitektura

ULA IRURETAGOIENA

EE

RAIKIN berri eta “moderno” izenaz kalifikatzen den arkitektura baten aurrean, biztanleriak harridura handia erakusten du sarri. Ez da arraroa izaten, arkitektoen artean saritua eta goraipatua den eraikina, kaletarren ahotan “itsusia” dela entzutea. Agerikoa da diziplinarteko eta gainontzekoen artean dagoen distantzia eta ulerkortasun falta. Distantzia hau larritzat jo eta arduratu behar gaitu, arkitektoak biztanleen bizileku eta bizi testuinguruen eraikitzaile diren neurrian, bi begiraden ulerpen-gune bat beharrezkoa delako.

Ukitzeko arkitektura Arkitektura garaikideak ulerkortasun gutxi izan ohi du kaletarraren iritzian. Ulerkera zailtasun hauek gainditzeko, arkitektoen kode eta lengoaia ezagutza behar da. Hona hemen gako batzuk

LAU ADIBIDE Iruñeko XIX.mendeko geriatrikoaren zabalpen eraikina ehundura memoriaren aztarnen inguruko gogoeta baten ondorioa da. Hormigoiak kolore berezi bat du, eraikin zaharreko harri eta adreiluen arteko zementu kolore berdinekoa, hain zuzen ere. Bikain eraikitako hormigoiaren zahartze prozesuak materialari arkeologia balioa emango dio, denboraren igarotzearen erakusle.

Arkitekturak inguratzen gaituelako eta begien aurrean irudi bat sortzen duelako, edonor bilakatzen da arkitektura kritikari, eta askotan iritziak, espazioen kalitateetatik baino, eraikinen estetikatik eta itxuratik egin ohi dira. Hortik “itsusia” eta “arraroa” kalifikazioak hain popularrak bilakatzea,“moderno” hitzari lotua. “Moderno” esaten zaio, “ezberdin” esan nahi denean. Arkitektoen artean badago argudio oso konpartitua afera honen aurrean: medikuarengana goazenean medikuak dioenari men egiten diogun bezala, zergatik ez da arkitekturarekin berdina egiten? UKITZEKO ARKITEKTURA Egun lantzen den arkitekturaren atzetik dagoen pentsamendu eta logikak azaleratzeko, 2019ko Euskal Herriko Elkargoak saritutako obretara jo dugu. Iruñeko GVG estudioari kategoria ezberdinetako bi sari aitortu zaizkio, zaharberritze eta barne diseinuan, hurrenez hurren. Daniel Galar Irurre, Josecho Vélaz Ballesteros eta Javier Gil Ayesak osatutako kideen ibilbidea, banaka lehenik eta elkarlanean geroago, sariz josita dago. Baina sarien gainetik, arkitektura egiteko modu eta pentsamendu bat erdietsi dutelako goraipatzen dira. Orain arte burututako lanen ezaugarri nabarmenetakoa zera da: ikustekoa ez ezik, ukitzeko arkitektura ere badela. Azken urteetan burututako lau lan nagusi aukeratzeko eskatu diegu: zaharberritze lan bat, barne diseinuko bi lan eta jatorritik hasitako eraikin bat. Denak Nafarroan dira bisitagai. Eraikin hauen garapen prozesuan hainbat helduleku ezberdinek eskaintzen diote “zentzu” jakin bat arkitekturari. Helburuen koherentzia eta hauen espazioratzearen

artean lortutako emaitza da arkitekturan oso baliotsua dena. Emaitza gisa ikusten den irudia edo fatxada aipagarria den atal bat besterik ez da. GVGren eraikinen argazkiak begiratzearekin ez dugu eraikina ulertuko, ezta bere balio guztiak bereganatuko ere. Pertsona baten inguruan bere irudiarekin aurreiritzi bat osatzen dugunean bezala jokatzen arituko ginateke. Arkitekturan, esperientzia lehen pertsonan bizi eta espazioetan barneratu eta hauek erabiltzean jasotzen dugu beren izaera eta hauek konprenitzeko aukera. Are gehiago, arkitektura lanean materialitatean ikerketa egiten bada, GVGren lan guztietan igarri daitekeen lanildoa. Argazkien bidez eraikinetako ehundurak ukitzeko aukerarik ez, baina hitzekin posible izango dugu ehundura horien atzetik dauden pentsamenduak deskubritzea.

Baztanen kokaturiko goxoki-sendatzaileen lantegi berrian industria eraikin atsegin bat lortu da, materialitatearekin ez ezik, estaldura eta bolumetria lan zorrotzari esker. Arkitektura industriala paisaiaren parte bilakatzeko helburuarekin lan egin da eta emaitza txundigarria da. Ehundurari dagokionez, egurrezko xafla beltzekin arkitektura domestikoarekin keinua egiten zaio eta arrotza izateari uzten dio.

Goitik behera, Lozy´s Pharmaceuticals-en egoitza, Baztanen, arkitektura industriala eta paisaia bat eginik ageri diren kasu argia; Iruñeko Psiko geriatrikoa; eta, azkenik, Iruñeko EAFI bulegoak. RUBEN PEREZ BESCOS

Enpresa baten bulegoen atontzelanetan gortina zuri eta beira beltzen ehundura konbinaketek espazio boteretsua erdiesten dute Iruñeko EAFI bulegoetan. Argi naturalaren sarrera espazioan zehar “mugitzea” lortu da efektu bereziak sortuz, beiraren isla eta gortinen zehar-argien jolasekin. Bestalde, Hartza jatetxearen berriztapena aurreko jatetxe baten irudiari jarraipena ematetik jaio da. Metalezko urrezko xafla pieza zulatu batek barne espazioa antolatzen du. Elementu berezi honekin jesarleku, pareta eta barandak sortzen dira, eta horregatik jatetxearen irudia ehundurarekin erlazionatzen da. Zulaketaren marrazkia, sarrerako zoladuran tatuaturik ageri dena, ehundura lokal batetik hartua da. Adibide hauek ikusita, esan dezakegu egoera, beharrizan eta testuinguru arras ezberdinetan materialitatearen erabilerak kontakizun bat sortzen duela, eraikuntza-jakintza handiaren eta egikaritze-kontrol apartaren erakusle. Hau da, arkitektura onaren erakusle.


Ortzadar // 07

Larunbata, 2019ko ekainaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

literatura

HERNANI

Gertuko memoriaren distantzian Laguna zuen Moio gazte transexualaren heriotza izan du abiapuntu Kattalin Minerrek ‘Moio. Gordetzea ezinezkoa zen’ eleberria idazteko. Ingurukoen bederatzi testigantza bildu eta memoria ariketa bat egiten ahalegindu da idazlea, plazaratu berri duen liburuan UXUE GUTIERREZ

A A

URTEN bete dira hamabi urte Aimar Elosegi Ansa, Moio, gazte transexualak bere buruaz beste egin zuenetik. Kattalin Miner (Hernani, 1988) kazetari eta idazleak herrikide eta lagun mina zuen Elosegi, eta luzaroan aritu da gertakari lazgarri hura gainditu nahian. Orain, mina baretu dela sinetsita, tonu pausatu bezain politikoan heriotza hori plaza publikora atera nahi izan du berriro Minerrek, “isilegi eta goizegi” zegoen istorioa paperean jarriz. Hustu baino, liburu honetan “eusten” ibili dela dio Minerrek; zuzenean jotzen duen errealitate hurbil bezain gordinaren saminari eusten edo. Era “intuitiboan” osatu du lana, senak jarraitzen zionari segika, testigantzak kateatuz.

Moio. Gordetzea ezinezkoa zen (Elkar) ez da biografia bat, ez eta gertatutakoaren kronika bat, “gaia azaleratzeko aitzakia” baizik. Minetik ez idazten ahalegindu dela dio egileak, prozesu osoan bere buruarekin borrokan arituz, “sentimentaltasunean” erortzearen beldur. Minaren gainetik gertakari baten memoria erreskatatzeko ari zela idazten irmo mantenduz lortu du helburua egileak, eta aitortu du ariketaren emaitza, hein handi batean, aurrean izan dituenek osatu dutela. “Nik banekien gertakaria politizatu nahi nuela, bai-

Bigarren liburua du Kattalin Miner kazetari eta idazleak. RUBEN PLAZA

na ez nekien zerekin egingo nuen topo, eta topatu dudana hori izan da: ikuspuntu pausatu bat, politiko bat, irakurketak eginda dituen jende batenak, denbora honek zerbaiterako balio izan dien pertsonen hitzak”. SENAK AGINDUTA Bederatzi elkarrizketa bildu ditu Minerrek liburuan. Aimarren anaia, kuadrillako lagunak eta Medeak talde transfeministako kideak elkarrizketatu ditu, besteak beste. Kultur ikuspegitik halako gertaera batek izan dezakeen eragina ere aztertu nahi izan du, eta Maialen Lujanbio bertsolariaren eta Iratxe Retolaza kultur kritikari eta EHUko irakaslearen testigantzak ere jaso ditu. Eta, “borobilduz”, egun lehen pertsonan egoera bizi duen gazte baten hitzak ere jaso ditu; Brayan Altimasbere Hernaniko gazte transexuala da liburuko azken elkarrizketatua.

tan entzutea egokitu zaio Minerri, eta irakurleari ere bidaia horixe proposatzen dio. “Jasotze ariketa bat izan da, eseri eta entzun. Irakurleari ere hori saiatu naiz iradokitzen, nirekin batera joatea topatzen aurrean esertzen den norbait eta aurretik daukazun informazioa gehitu”. Horrela osatu du kontakizuna, puzzlearen piezekin banaka topo egin eta elkarren segidan jarrita istorioa berreginez.

“Intuizioz babes osoa zuen heriotza bat karga politikoz janzten jarraitzen dugu eta oraindik ikasten jarraitzen dugu horrekin”

“Osagarriak izan dira elkarrizketak, ez dira errepikakorrak izan, eta momentu batean bukatu egiten dira, “bukaerak hor behar zuelako”, egilearen aburuz. Berriketaldi guztie-

Hamabi urte ez dira alferrik igaro, baina, eta idazlea sinetsita dago beharrezkoa izan dela denbora tarte hori, berarentzat zein gainerakoentzat. “Beharrezkoa izan da osatze pertsonal bat berriro gai honi eusteko eta kolektiboki eragiteko; nik behar izan dut Kattalin bezala”. Egileak aitortu du ez duela “batere sufritu” idazten; are, “asko gozatu” duela aitortu du. Irakurketa politiko eta sozial bat egin eta bere posizioa, hots, gertakariarekiko hurbiltasuna, ez ezkutatzen ahalegindu da. Bertatik idatzi du Minerrek, posizio neutroa mantentzea ezinezkoa zela ohartuta. Oso heriotza publikoa izan zen

Elosegirena, Hernanin oihartzun handia izan zuena. Ahaztu ez, baina plano intimora igarota zegoen honetan atera du argitara berriz gertakaria idazleak, sufrimendu hartatik ikasten segitzeko. “Oraindik ikasten gaude. Intuizioz babes osoa zuen heriotza bat karga politikoz janzten jarraitzen dugu eta ikasten jarraitzen dugu horrekin”, dio Minerrek. NORBERA AUZITARA Hausnarketara ere bideratu nahi ditu irakurleak Minerrek, transexualitatearen inguruan norbanakoek eta jendarteak dituen ezagutza, aurreiritzi eta iruditegia auzitan jarriz. “Ausartak izan behar gara, ezin dugu konformismoan erori. Transexualitatearen

inguruan hiru kontzeptu ikasi eta uste dugu oso koherenteak eta aurrerakoiak garela, baina ezin gara horretan geratu”. Urrats bat harago joatean ezinbestekoa iruditzen zaio idazleari, “aldaketa erreala” abiatzeko. Zerbait mugitzen hasia da, ordea. Suizidioaz baino transexualitateaz mintzo da eleberria, eta egileak atzeman du gaiarekiko ikuspegia aldatu egin dela hamabi urte hauetan. “Ikusgarritasunean eman dira aurrerapausoak, batez ere. Orain transexual esanda iruditegi bat sortu dezakegu, duela hamabi urte ez”. Bidea egiteko dagoen arren, hasita dagoela deritzo, eta Minerrek bere ekarpena egin nahi izan dio auziari, Moioren memoria berpiztuz.


08 // Ortzadar

Larunbata, 2019ko ekainaren 1a

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

Ortzadar Lehen Lehiaketa Grafikoa 2019

“Euskarari agur esaten badiogu, ezin izango dugu berriro ‘kaixo’ esan” Egilea: Carlos Diaz


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.