Ortzadar 100710

Page 1

LARUNBATA, 2010EKO UZTAILAREN 10A

INTERNET HEGALDIAK, OSTATUTAK, EGURALDIA, BESTE BIDAZTIEN IRITZIAK..., BIDAIATZEKO INTERNET EZINBESTEKO TRESNA DA 7. orr.

www.deia.com www.deia.com

Hiru begirada Etorri handiko artistak NADIA BARKATE, ITZIAR BARRIO ETA BEGO ANTÓN SUERTATU DIRA IRABAZLE ERTIBIL ARTE SARIKETAN Gaur egun erreferente diren artistetako askok Ertibil irabazi zuten beren garaian. Aurtengo garaileek, hiru emakumek, norbere diziplinan aparteko maila erakutsi dute 4-5. orr.

ZINEMA HENRI D’ABADDIE EDOZER IZAN ZITEKEEN, BERE FAMILIAK DIRU MORDOA ZUELAKO. BERAK ZINEGILEA IZAN GURA ZUEN ETA HOLLYWOODERA ABIATU ZEN 6. orr.

172. zenbakia


02 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 10a

HERRI HIZKEREN ATLASA

Akademiaren lan “handienetakoa” EUSKALTZAINDIAK ‘EUSKAL HERRI HIZKEREN ATLASA’ SARERATZEN HASI ZEN ORAIN HILABETE BI ETA HORRETAN JARRAITUKO DU DATOZEN URTEOTAN. “ONDARE IMMATERIAL GALKORRARI LEKU BAT EMATEKO” EGITASMOA DELA ESAN DU ADOLFO AREJITAK, PROIEKTUAREN EGUNGO ZUZENDARIAK, ANDOLIN EGUZKITZA ZENDUAREN ONDORENGOAK.

[Testua: ANDER EGILUZ BERAMENDI Irudia: EUSKALTZAINDIA]

Euskal Herriko mapa ‘bitxia’ agertzen du Atlasak. Ez da euskara bizirik mantentzen duen gune geografikoa, baizik eta “tradizioa bizirik dirauen eremuko euskararen mapa”, Arejitaren berbetan. Gauzak honela, euskaldunen presentzia duten zenbait gune mapatik at geratu dira, Erronkari kasu. Mapa aurkezten duten orrialdeek, goiko partean, gaztelerazko, frantsesezko eta ingelesezko hitza dute idatzita (chopo/peuplier/poplar) eta, maparen behe aldean, informazio gehigarria ematen duten hiru taula daude. Ezkerreko taulan, mapan erabilitako koloreak eta bakoitzak ordezkatzen duen aldaera (desberdinenak, ez denak) daude islatuta. Erdikoan, mapatik kanpo geratutako aldaerak, eta eskumakoan, inkestatuek, erantzunarekin batera gehitutako informazioa, ahozkatzen duten moduan idatzita: pasadizo bat dela, esaera bat dela eta abar.

A

ustrian, Vienako unibertsitatean zehazki, daude gordeta ikerketarako egindako euskararen lehen grabazioak: Rudolf Trebitsch-en 1913ko Euskal grabazio musikalak. Mende bat geroago, ugariak dira lan huraren modukoak, Labayruk zuzendutakoak direla zein ahotsak.com webgunerako burututakoak direla –bi aipatzearren–. “Idatzita ez dagoen ahozko literaturarekin Corpusa sortzeko” balio dute era honetako lanek, Adolfo Arejita euskaltzainaren iritsiz. Orain, euskararen erregistro kopuru zabala batzen duen atlasaren argitaratze lanetan dihardu Euskaltzaindiak: Euskal Herri Hizkeren Atlasa (EHHA), alegia. Garai bateko lexikoa galdu ez dadin hasi zuen Akademiak egitasmo hau, orain hogeita zazpi urte. “Gure gizartea transformazio bizkorrean sartuta dago –dio Arejitak–, eta euskararekin lotura duen mundua belaunaldi gutxiren barruan asko dabil aldatzen, beste hizkuntza indartsuago batzuk baino gehiago. Aldaketa azkar horretan lehengo erreferentziak ez galtzeko egin dugu hau”. Beste hizkuntza askok argitaratuta dituzten atlasen modukoa da EHHA, baina “origi-

nalagoa –asko laguntzen dute mapek–, osatuagoa, zehatzagoa eta hobea”, egitasmoaren egungo zuzendariaren hitzetan. 1983an martxan jarritako proiektuaren emaitzak duela bi urte hasi ziren ikusten, lehenbiziko liburukiaren kaleratzearekin. Aurtengo martxoan argitaratu dute bigarrena eta honekin batera sareratu dituzte lehen bi lanak. “Hemendik aurrera urterourtero ikusiko dira fruituak”, argitu du Arejitak. Bi lan kaleratu dituzte dagoeneko, baina “12-13 bat izango dira guztira”.

Lan metodologia X Inkestak. 1987-1992 urte bitartean egin ziren. 145 herritan, 320 lekukori eta 2.857 galdera inkesta-leku bakoitzean. X Informatizazioa. 1992-2008 urte bitartean egin zen. Inkestetako grabazioetako datu garrantzitsuenak kaiera batetan idatzi ostean, beren beregi egindako programa informatiko batek antolatu zituen.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi Portadako argazkia: David de Haro

Lege Gordailua: BI 1720-06

Atlasa ikerketa zehatzagoak Zelan erabili? Lan handia egin “Iragana, egiteko eta tokian tokiko bizidu Euskaltzaindiak bildutaberritze planetarako izango ko informazio guztia era azezagututa, da lagungarria, “iragana, kar eta errazean topatu ahal geroan islatu ezagututa, geroan islatu ahal izateko. Liburukiek –eta hoizango dugulako”, Arejitariekin batera doazen ahal izango ren aburuz. Ikertzaileek, baDVDek: liburuki digitalizadugu” tik bat, baliatuko dute lan hau, tuak– hitzen aurkibidea dute nahiz eta interneten edonoren eshasieran (gaika antolatua) eta, ku (euskaltzaindia.net/ ehha) jarri izaondoren, bina orrialde eskaintzen nak nornahik erabiltzeko modukoa bihurtu diote hitz bakoitzari. Ezkerrekoan inkestaduen. tuen erantzunen transkripzio fonetikoa agertzen da, herrika ordenatuta, eta eskuinaldean goiko irudikoa bezalako mapa eta horren informazioa. Mapek koloreekin markatzen dituzte definizio bakoitzeko aldaerak eta, imajinaren azpian, horren inguruko informazio gehigarria –artikulu honetako irudiaren azpian azaltzen da–. X Inkesta-lekuak. Herriak Sarean arinagoa da bilaketa. Galderaka, erantzunka eta lemaka egin daiteke kontsulaukeratzerakoan lurraldearen ta. Lehen aukera, liburukian bezala bilatzezabalera, biztanle euskaldun kopurua ko da: inkestagileek egindako galderen araeta horien distribuzioa hartu zen berako ordena jarraituz. Bigarrenak erankontuan. tzunei ematen die garrantzia eta, ordena, X Inkestatuak. Adinaren arabera, herri bakoitzaren zenbakiaren araberakoa da –Getxo beti da lehen herria eta Zornotza, beren herrietatik gutxi urrundu direla adibidez, hogeitabigarrena–. Azkenik, lekontuan izanik eta gizon-emakumeen makako bilaketak erantzunik desberdinearteko oreka kontutan izanda egin nak ematen ditu: hots, larunbata eta zapatua zen aukeraketa. bai, baina sapatua ez.

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren10a

Iritzia

Norenak dira gure hitzak? XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

A

spaldi ez dela, idazle batek deitu zidan, bere liburu bateko eskaintza, halakori eta halakori opa ziona, ea hurrengo argitaraldi batean aldatzerik ba ote zegoen. Baietz esan nion, noski, baina gaiak zer pentsatua eman zidan. Imajina dezagun: bolada batean, poesiabilduma bat idatzi duzun garaian, norbait maite duzu bihotzez, eta poema horien sorkuntzan inspiratzaile izan duzulako edo zure amodioaren aitorpen ageriko bat egin nahi duzulako, hari eskaintzen diozu delako liburua; gero, berriz, bizitzaren gorabeherak halakoxeak direlako, ez duzu norbait hori berdin maite, edo bera joan zen beste batekin, edo auskalo. Kontuak kontu, ez dizu onik egiten eskaintza hark, pertsona hura begi bistatik galdu duzu baina eskaintza aurrean ikusten duzun bakoitzean ozpindu egiten zaizu barrena. Zilegi da aldatzea? Dudarik gabe, bai. Baina, beste alde batetik begira, obra hura garai baten lekukoa da, eta alferrik da izan ginena ukatzea edo iragana aldatu nahi izatea.

X Obra bat garai batekoa da eta alferrik da izan ginena ukatzea eta iragana aldatu nahi izatea. X Poema bat

burmuinean txertatzen denean zaila da inork hura aldatzea. Egileak ere ez.

Izen-abizenez aipa litekeen beste adibide batera igarota: Jon Etxaide XX. mendeko euskal idazle handi bat izan zen, frankismo gorrienean gure letrak aberasten jardun zuena eta euskal eleberriaren modernizazioan pauso handiak eman zituena: Joanak joan, Gorrotoa lege... Bere bizitzako azken urteetan, berriz, sorkuntzarako adorerik ez baina bere liburuen edizio berriak arretaz zaindu nahi zituen, behar ziren zuzenketa guztiak eginez. Horraino, plan bikaina. Arazoa zera zen: hobetu ordez, Etxaideren zuzenketek okertu egiten zutela testua: hitzei buruzko ohar etimologikoak eransten zituen, bere hizkuntz aukeren justifikazioak eta bestelako bitxikeriak, ikuspegi objektibo batetik obrari kalte egiten ziotenak. Idazlea, baina, egoskortuta zegoen: “Hil aurretik konponduta ikusi nahi dut hau”, esaten zuen, serio bezain urduri. Nola esan ezetz gizonari? Beste batzuetan, aldiz, idazleak burua argi duen bitartean erabakitzen du bere obra aldatzea, arrazoiak direnak direla ere. Literaturatik kantagintzara pasatuz, kasu deigarria da Xabier Leterena. Izarren hautsa kanta guztiz ezaguna da, hiru bertsio grabatu behintzat badituena: Xabierrena lehena, Mikel Laboarena bigarrena (gehien entzun ohi dena), eta Xabierrek berak egindako beste bat, azkena. Hiru melodia, bakoitzak nahi duena

Erakusleihoa

aukera dezan, eta testuak ere bi. Jatorrizkoan, halaxe zioen poemak, zati ospetsu batean: “Gu sortu ginen enbor beretik / sortuko dira besteak, / borroka hortan iraungo duten / zuhaitz ardaxka gazteak”. Trantsizio politikoaren garai lanbrotsuan idatzi zituen Letek hitz horiek, oker ez banago, eta geroztik, 30 urte baino gehiagoko aldi luzean, aipu horixe izango zen hildako gudari eta ezker abertzaleko jendearen eskeletan gehien erabili eta errepikatu dena. Eta Leteren iritzia borroka armatuaren gainean beti kontrakoa izan denez, pentsatzekoa da grazia handirik ez ziola egingo bere hitzak bide hori aukeratu dutenen laudorio eta apologiarako erabiltzen zirela ikusteak; nahiz eta berez manipulaziorik egon ez; eta nahiz eta Leteren abestiek bide hori hartu zuten gazteetako ez gutxi abertzaletzen lagundu. Nolanahi dela ere, Xabierrek kanta horren hirugarren bertsioa grabatu zuenean (eta Abestitzak eta poema kantatuak liburuaren edizioa prestatzean beste horrenbeste), halaxe utzi zuen delako pasartea: “Gu sortu ginen enbor beretik / sortuko dira besteak, / heriotzaren ukazioa / diren ardaxka gazteak”. Alabaina, poema bat herriaren ezpainetara igaro eta jendearen burmuinean txertatzen denean, zaila da kanpotik inork hura aldatzea. Baita egilea horretan tematuta ere.

Salduenak X FIKZIOA

X EZ FIKZIOA

1. BILBAO-NEW YORK- BILBAO

1. EZ DAGO ETXEAN

Kirmen Uribe. Elkar

Jokin Urain. Susa.

2. MUSIKA AIREAN

2. LOIOLAKO HEGIAK

Karmele Jaio. Elkar

Imanol Murua. Elkar

3. KATU JENDEA

3. PERTSONA IZATEN HEZI

Eider Rodríguez. Elkar

Jonan Fernández. Arantzazuko Batetik Fund.

4. KONTRARIOA

4. EGUNKARIA. AMETS BATEN EGIA

Lander Garro. Susa

Txema Ramírez de la Piscina. Tarttalo

5. HOR HAGO KEVIN?

5. ATLAS. EUSKAL HERRITIK...

Kevin Heredia. Meettok

Elkar.

6.GAUAREN SAKONEAN. Haruki Murakami. Erein

Natura eta zomorroen bizitza

Sarriren 133 mikroipuin berri

Vincent margolaria eta nerabea

Katalina kontalari naturaren eta zomorroen bizitza baketsuari buruzko ipuina da. Estibalitz Jalón marrazkigileak haurtzaroko oroitzapenak izan ditu gogoan, basoa eta txitxarra sortzeko, azkeneko hau bere amonaren irudia baita. Zomorroen artean txitxarra da protagonista.

133 mikroipuinez eta 122 marrazkiz osatutako bilduma hau gida didaktiko batekin osatu du Hik Hasik egitasmoak. Etika, filosofia eta antzeko gizarte gaien eztabaida sortzeko aproposak dira ipuin guztiak, umorez edo ironiaz josiak. Ilustrazioak Lierni Altube oñatiarrak egin ditu.

Mutil nerabe bat denboraldi baterako bidaliko dute Auvers herrixkara. Bertan, 1890eko udan, Vincent margolaria ezagutuko du. Lanean egiten duen pintzelkada bortitzez mugagabe bizi dela dirudi. Marcos Calveiroren O pintor do sombreiro de malvas Aitor Aranak itzuli du.

EGILEA: Iñaki Zubeldia

EGILEA: Joseba Sarrionandia

EGILEA: Marcos Calveiro

ARGITALETXEA: Pamiela

ARGITALETXEA: Hik Hasi

ARGITALETXEA: Ibaizabal

GENEROA: Haur Literatura.

GENEROA: Mikroipuinak.

GENEROA: Gazte literatura

Zaldi Eroa

LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea).

03


04 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 10a

ARTEA

Etorkizunaren oraina

Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 10a

“Errepikapena baliatu dut. Elementuak euskarri eta testuinguru desberdinetan aurkeztea da nire asmoa”.

Txarribodei buruzko argazkiak bildu ditu. Egileor ahizpak azaltzen dira, testuingurutik kanpo.

05

Duela uda bi sortutako lanekin irabazi du hirugarren saria Nadia Barkate artista gazteak.

ITZIAR BARRIOK, BEGO ANTÓNEK ETA NADIA BARKATEK IRABAZI DITUZTE AURTEN ERTIBIL SARIAK, ESTILO ETA TEKNIKA ARRAS DESBERDINEKO LANEKIN. HAIEN OBREI ERREPARATUZ GERO ZALANTZA IZPIRIK EZ DAGO: ETORRI HANDIKO ARTISTAK DIRA. LAN SARITUAK BILBOKO REKALDE ARETOAN IKUS DAITEZKE ABUZTUAREN AMAIERARA BITARTEAN.

[Testua: AMAIA ARRAIZA]

E

z dago zertan etorkizunari itxaron, gaurko artistak ere badira Itziar Barrio, Bego Antón eta Nadia Barkate.Ertibil sariketan gailendu dira haien lanak, eta oraindik ere beraien izenak aski ezagunak ez izanagatik, aparteko maila erakutsi dute (norbere diziplinan) hiru artistek. Bizkaiko Foru Aldundiak antolatzen ditu Ertibil sariak 1983. urteaz geroztik, eta gerora sona handia lortu duten artistek aurkeztu dituzte lanak sariketara, artean Arte Ederretako fakultatetik irtendako ikasleak baino ez zirela. Dora Salazar, José Ramón Amondarain,Erramun Landa,Judas Arrieta,Andoni Euba, Itziar Okariz, Azucena Vieites eta Txuspo Poyo dira horietako batzuk. Horrenbestez, adi Barrio, Antón eta Barkateren ibilbideei. Obra oparoa sortuko dutelakoan dago Alicia Fernández Rekalde aretoko zuzendaria, eta sariketaren historiari erreparatuz gero aintzat hartzeko modukoa da Fernándezen iritzia. Gaur egungo euskal artearen erreferente direnak, ibilbide luze eta joriko artistak, Ertibiletik igarotakoak baitira. Itziar Barriok (Bilbo, 1976) New Yorken lan egiten du. AEBetan bizi da duela zenbait urtetik, eta oraingoz behintzat, ez du hona itzultzeko asmorik. Zenbait ate ireki zaizkio Barriori New Yorken, eta han ibilbide bat eginez gero erraztasun handiagoz erakarriko du hemengo galerista, kritikari eta ikusleen arreta. Batik bat, oporrez, paradisuaz eta komunikabideez hausnartzeko helburuz, Welcome to the new paradise izenburuko egitasmoa abiatu zuen duela bi urte inguru. Hiru ardatzetan egituratu zuen, eta New Yorkeko hiru irlatan garatu: Brooklyngen publizitate ohol handi bat paratu zuen eraikin baten teilatuan; Governors Islanden ere tankera horretako akzio bat egin zuen; eta Manhattanen erakusketa bat ireki zuen White Box deritzon galerian. Ertibil lehiaketan lehen saria jasotako obra egitasmo horren barruko margolan bat da, diptikoa, eta The paradise is here du izenburu. “Ikur horiek dekodetu ditut, testuingurutik ateraz, eta beste elementu batzuekin nahasiz. Errepikapena ere baliatu dut. Izan ere, elementu horiek euskarri eta testuinguru desberdinetan aurkeztea da nire asmoa, gogoetaren bitartez esanahi berriak emateko”, azaldu du Barriok. Sinbolo ere badiren irudiekin jokatzen du artistak, eguneroko objektuei kutsu arrotza emanez, ohiz kanpokoa. Horretarako, artistak ondo azaldu bezala, ingurune jakin bati loturiko zeinuak bakartzen eta desegituratzen ditu,sistema berria antolatuz. Baina inork ezustekoa eman badu, Bego Antón (Bilbo, 1983) izan da. Gaztea da oso, Bartzelonan bizi da, eta agian horrengatik inork ez zuen haren berririk. Ez du sekula la-

Itziar Barrio, Bilboko Anti Liburu-dendan. Argazkia: David de Haro

ITZIAR BARRIO

Bego Antón argazkilari gaztea. Argazkia: David de Haro

BEGO ANTÓN

X Helburua: 100 marrazki. Welcome to the new paradise egitasmoaren barruan, teknika eta euskarri askotako obrak sortu ditu Barriok; tartean, marrazkiak. Hogei inguru egin ditu orain arte -horien artean Ertibilen saritutakoak-. Bada, helburua ehun marrazkiko bilduma osatzea da. Zeregin horretan beharrean dabil artista, buru-belarri. Halaber, Rekalde aretoko hurrengo erakusketan erakutsiko du Brooklyngen eginiko iragarki ohola, Bizkaiko Aldundiaren 2007-2008ko bekadunetako bat denez gero.

Nadia Barkate, hirugarren saria Ertibilen. Argazkia: David de Haro

NADIA BARKATE

X Txarribodei segida. Euskal Herrian gero eta gutxiago dira txarribodak egiten dituzten sendiak, eta sendi horietako kideak gero eta nagusiagoak dira. Artistak zail izan du seriea osatzeko familiak aurkitzea. Argazki bildumarekin aurrera jarraitu nahi du, ordea. Hartarako, postalak atera ditu txarribodak egiten dituztenekin, haiekin harremanetan jartzeko deia eginez (bego.anton@gmail.com eta www.begoanton.com).

X Aldundiaren bekaren erakusketa. Ertibil saria ez ezik, Bizkaiko Foru Aldundiak arte plastikoen eremuan ematen dituen beketako bat erdietsi zuen Nadia Barkatek 2007-2008 ikasturtean, eta irailaren 16an irekiko dute Rekalde aretoan beka hura jaso zuten guztien artean onduriko erakusketa, On The Road goiburupean. Barkatek dioenez, gaur-gaurkoz ez du amaitu Rekalden erakutsiko duen lana. “Hortaz, ez nago ezer aurreratzeko moduan; irailera arte itxaron beharko da”.

Nadia Barkate, Itziar Barrio eta Bego Antón, Ertibil Sariketako irabazleak. Argazkia: David de Haro

nik erakutsi ez Getxoarten ez Ikasarten ez gisa horretako Euskal Herriko beste ekimenen batean. Bartzelonan baino ez ditu ikusgai jarri bere lanak, Idep eta Elisavan eskoletan. Katalunian, mintegi askotan parte hartu du, hala nola Alessandra Sanguinetti, Jordi Bernardo, Paco Elvira, Mira Bernabeu eta Manolo Serrarekin. Ertibilera aurkeztu dituen argazkiek, ordea, gutxik bezalako indarra dute. Ez dute ikuslea hotzepel utziko, lehiaketako epaimahaiari gertatu zitzaionez. Ertibileko bigarren saria eskuratuta,danbatekoa eman du mahai

Beraien izenak

gainean Antonek. “Hemen inguruan”. Artistak dioeez dira aski nago”, esan du. nez, sufrimendurik eragin Txarribodari buruzko arbehar ez zaiela, eta ondoezagunak, gazki bilduma osatu du, eta rioz era honetako praktikak baina aparteko serie horretako lan birekin erdesagerrarazi behar direla maila dute dietsi du saria. Euskal Herriko esaten da. Baina, bien bitartetradizioa den aldetik piztu zion an, ludikotasunarekin lotura interesa Antoni txarribodak, gai giduen ekitaldiak sustatzen dira, sa. Luze gabe galduko den tradizioa dela esate baterako, zezenketak. dio. “Dagoeneko soilik belaunaldi batetik Areatzan (Bizkaia) eginiko argazkiak dira gorakoek baino ez dute egiten”. Gero eta to- Antonenak, eta lan sarituetan, Egileor ahizki gutxiagotan, gainera. Antonek garbi du: pak azaltzen dira, testuingurutik kanpo. “moral bikoitza dago animalien eskubideen “Horregatik dute ere hainbeste indarra”.

Aiztoa eskuan dute, eta haietako batek berriki mozturiko txerri puska bat ere bai.Beharrean buru-belarri ibili arren, dotore jantzita daude, ileapaindegitik igaro berritan bezala, eta begirada zorrotza dute, zuzena, sarkorra. Ideiak ezin garbiago balituzte bezala. Horregatik, akaso, lanotan genero indarkeriaren gaineko hausnarketa ere badagoela ematen du. Nolanahi ere, halako intentziorik ez duela izan adierazi du Antonek, interpretazio bati baino gehiagori bidea irekitzen dioten obrak direla jakitun. Nadia Barkatek (Bilbo, 1980) eskuratu du

Ertibileko hirugarren saria, Belaki gorriak marrazkiekin. Duela uda bi sortu zituen, Santanderreko Botin Fundazioaren eskutik Miroslaw Balka artista poloniarrarekin Villa Iris jauregian eginiko lantegian. “Oso produktiboa izan zen udara hori”, azaldu du Barkatek. “Azken egunean erakusketa bat atondu behar genuen. Hasiera batean, belakiak eraikinaren aurrean eskegitzeko asmoa genuen; azkenik, baina, barrualdeko lorategira ematen duten balkoietan jarri genituen”. Belaki bi dira: batean paisaia bat ageri da, eta bestean fakir bat. Egileak dioenez, paisaia

erakusten duen belakia aire librean pintatu zuen, “paisaia bati begira ari nintzela, beste bat asmatuz. Fakirra agertzen deneko belakia, berriz, interneten aurkitu nuen, irudi batean oinarriturik marraztu nuen. Interneteko irudia amaitu gabe zegoen, egiazkoak ote diren inork ez dakien muntaia bitxi horietako bat zen. Balkoitik eskegita, bi belaki gorriek garai jakin bateko estanpa politikoa ziruditen”. Barkateren lanek bi eszena eta bi planteamendu plastiko kontrajartzen dituzte. Ertibileko epaimahaiko buru den Xabier Sáenz de Gorbearen arabera, “marrazki biek duten

atzealde gorriak elkarri lotzen ditu belaki biak, eta hurbiltzen ditu elkarren muturreko diren leuna eta zakarra”. Nolanahi ere, bi denbora, bi errealitate eta bi ahots dira. “Munduaren harmoniaren alegoria”, Sáenz de Gorbearen irudiko. Madrilgo La Casa Encendida kultur etxean erakusketa bat inauguratu berri du Barkatek, Oscuro y salvaje (Iluna eta basatia) izenburupean. Baina, dioenez, han erakusgai jarri dituen obrek antzik ez dute Belaki gorriekin, “ez bada nire baitatik, nire keinuarekin irtendako obrak direla”.


06 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 10a

ZINEA

Hollywoodeko euskal zinegile boteretsua ‘EUSKALDUNAK HOLLYWOOD’ SAIL HONETAN AMERIKETAKO ESTATU BATUETARA JOAN ZIREN AKTOREAK GOGORATU DITUGU BATIK BAT. HENRI D'ABADDIE EDOZER IZAN ZITEKEEN, BERE FAMILIAK DIRUA ZUELAKO. BAINA ZINEGILEA IZAN GURA ZUEN GERORA CHAPLINEN LAGUNA ETA ZINEAREN HISTORIAKO EUSKALDUNIK EZAGUNENA IZAN ZENAK.

[Testua ANDONI ITURBE / Argazkiak EUSKADIKO FILMATEGIA/ZINEMALDIA] enri D'Abaddie (Buenos Aires, 1897Montecarlo, 1968) edo Harry D`Arrast zinegilearen bizitza bera ere zinera eramateko modukoa izan zen. Argentinan jaio bazen ere bere sendiak Euskal Herrian izan zituen erroak, besteak beste, bai Baigorrin eta baita Hendaian ere sekulako etxe eta gazteluak zituztelako. Bere aitite izan zen dinastiaren fundatzailea eta bere seme-alabei euskal kultura berpizteko gogo eta nahia helarazi zien. Kosmopolitak, eleanitzak, abenturazaleak eta dotoreak izan ziren. Eragin horiekin, Henri D'Abaddiek harrera ona izan zuen zinema munduan. Arkitektura ikasketak egin zituen eta Lehenengo Mundu Gerran borrokatu ondoren, Pariseko lagun batek Hollywoodera joateko gonbita luzatu zion. Gerrako esperientzia gazi-gozoa izan zen: batetik Frantziako sari nagusietako bat (Ohorezko Legioa) eman zioten, eta bestetik eskuin besoa baliogabetu-

H

ta geratu zitzaion. Indarrik gabe. bat: Laugher. Espainiar estatura Zorionez, bere ametsa ez zen akto- etorri behar izan zuen abentura re izatea. Zinegilea izan gura zuen. amerikarra uste baino lehenago Bere familiaren izen ponpoxoaz bukatu ondoren. Produkzio-sistebaliatuta, berezko xarma zuen, eta ma arrunt eta xumeagora kostata segituan egin zituen lagun botere- moldatu behar izan zuen. La tratsuak: Charlie Chaplin, Marion viesa molinera (1934) izan zen zuDavies edo Gloria Swanson, Billy zendu zuen lanik onenetakoa. Wilder handiaren El crepúsculo de Bere azken urteak Baigorri eta los dioses filmeko aktorea. Chapli- Montecarlo artean bizi izan zinekin gorabeheraren bat izan zuen eta hasierako adiskidetasunak huts egin zuen. Bere momenturik gorenean Chaplin Etxauzeko gaztelura gonbidatu zuen. Baina, tamalez, estudioen aurrean ezin izan zuen bere talentua garatu. Hala ere hainbat film egin zituen 20. hamarkadaren hasieran: Service of ladies (1927); A Woman of Paris, Serenade edo Dry Martini (1928). D'Abbadiek asko ikasi zuen Hollywoodeko sisteman gogor lan eginez, eta Ernst Lubitsch komedia original, ironiko eta dotoreen maisuarekin alderatu zuten garaiko adituek. Baina, antza denez, burugogorra eta harroputza ere bazen, eta Hollywoodeko estudioetako ugazabekin arazoak izan zituen. Sasoi hartan egin zuen Hollywoodeko bere maisu lanetako

D'Arrast jauna bat Zinemaldiak eta Euskadiko Filmategiak Caballero D'Arrast izeneko liburua argitaratu zuten 1990ean. Egile bikaina izan zuen: Jose Luis Borau zinegilea. X Liburu

tuen. Zineaz gain, kasinoak maite zituen eta orduak pasa zituen Montecarloko joko-etxeetan. Bertan hil zen, sosik gabe eta Baigorriko familiaren hilobian ehortzi zuten. Bere emazte Eleanor Boardmanek, King Vidorren inspirazioiturriak, gaztelua saldu egin behar izan zuen Cristhie`s etxearen enkante ezagun batean. Antikuario

estudioetako ugazabekin arazoak izan zituen

laguna? El gran dictador pelikularen egileak ez zuen bere lagun Henri D'Arrasten inguruan lerro bakar bat ere idatzi bere autobiografian (My Autobiographie, 1964koa). Zinegile euskaldunarekin lan egin zuen, besteak beste The Gold Rush pelikulan, zuzendari laguntzaile izan zela. X Chaplin-en

Henry d’Abaddie. Aktorea baino zinegilea izatea izan zen bere ametsa.

batek erosi zuen, kondaira baten arabera altxor ezkutua gordetzen zuela uste baitzuen, baina Etxauzeko etxea hankaz gora jarri ondoren bere aurreikuspenak ez ziren bete. Eta ideia bikain bat izan zuen: dinamita hartu eta eraikinaren zati handi bat hankaz gora jartzea. Ondorengo ganorazko jabeek luxuzko hotel bat egin zuten.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 10a

Ortzadar

07

INTERNET

E-ñaki, ze urrun dagoen Kamerun UDAKO OPORREZ GOZATZEN IBILIKO DIRA DAGOENEKO BATZUK; BESTE BATZUK, ORDEA, BERAIEN OPORRAK NOIZ ETORRIKO DESIATZEN. BIDAIATZEA GUSTUKO DUTENEK INTERNET KONPLIZE HARTU DEZAKETE, LAGUNGARRI IZANGO DUTE NORA, NOIZ ETA NOLA JOAN ERABAKITZEKO.

[Testua JON MARTIN armiarmasarea@gmail.com]

N

azioartera mugitu nahi dutenek Lonely Planet gida famatuaren aholkuak jarraitzea ez zaie gaizki etorriko (http: //www.lonelyplanet.com/). Aholkuak, interneten liburuetan baino eguneratuago, onak izaten dira eta lotarako eta jateko leku merkeak izaten dira bertan. Dena den, bada Lonely Planet efektua izeneko zerbait: bertan gomendatzen diren leku askok halako arrakasta dute ezen zirena izateari uzten baitiote. Prezioak igotzen dituzte jabeek edo turistaz betetzen dira eta zuten xarma galtzen. Ez gutxietxi herrialde hartara joan eta bere esperientziari buruzko bitakora gorde dutenen blogak, sekulako altxorrak topatu daitezke. Urrun bidaiatzea plazerra da berez, baina oso kutsakorra ere bada. Ekologia gaiez arduratuta daudenek http:// www.nature.org/aboutus/travel/ecoturismo/resources/art7819.html helbideari zukua ateratzen asmatuko dute. Gozatuko ditugun parajeek merezi dute.

www.rumbo.es, www.trabber.com, www.lasda bilatzaile bat baino gehiagotan protminute.com, www.vuelosbaratos.es batzea komeni da. Bidaia agentzia eta www.liligo.com dira ezagubati bisita egitea ere ez da ideia nenetako eta onenetako batxarrena. Batzuetan apur bat tzuk. gehiago pagatzeak merezi Bilatzaile bat Denek diote hegaldirik du... baino merkeenak topatzen diAtrapalo.com da asko gehiagotan tuztenak eurak direla, baimugitu gabe bidaiatu nahi na askotan erreserba egitedutenentzat lanabes eraprobatzea ko momentuan hegaldiak bilgarria. Uda partean ez komeni da dagoeneko hartuta egoten hainbeste, baina urtean zedira. Behin helmuga argi izanhar oso hotel onak prezio merkean jartzen dituzte bisitagai. Eguraldia kontutan hartzea komenigarria da udan, bai kanpoan eta baita herrian bertan ere. Euskalmet da hemengo webgunerik ezagunena (www.euskalmet.euskadi.net), baina munduan zehar zein eguraldi egingo duen begiratzea ere komeni da kanpora joateko asmoa izanez gero. Ez da plana urruti abiatu eta oporraldia hondartzan baino hotelean igarotzea... Horretarako egokia izan litezke http:// tiempo.meteored.com edo http:// espanol.weather.com helbideak.

Izarrak kamararekin Google maps-ek egindako lana faraonikoa da. Satelite bidez mundu guztiko argazkiak bildu eta sarean ikus ditzakegu (maps.google.com). Hari esker posible da gure etxeko teilatua ikustea (Julio Medemen azken filma ikusi dutenek badute horren berri), eta baita aukeratu dugun ostatua benetan non kokatuta dagoen (“hondartza bi minutura” dioten mezuak ez baitira beti egiazkoak izaten...). Teilatuak ez ezik, azken hilabeteetan kaleetan zeharreko irudiak ikusteko aukera ere ematen du Google-maps.ek. Oraingoz, hala ere, hiri handietan bakarrik “ibili” ahal izango du ziberturistak. Gune honek argazkiekin funtzionatzen du, momentu zehatz batean eta abisurik gabe askotan ateratako argazkiekin. Ondorioz, eszena xelebreak ere harrapatu ditu argazki kamararen sentsoreak, zelan ez.

Hegan Behin helmuga garbi izanda, hegaldia topatzeko txanda da. Hegaldiak erreserbatzeko aukerak bat baino gehiago dira sarean. Hegaldi merkeak topatu daitezke honako helbideetan: www.terminala.com,

webgunean Pasaportea eguneratua?

Txertatuta?

Wiki, wiki... travel

www.citapreviadnie.es

www.tuaregviatges.es

www.wikitravel.com

Beti-betikoa: dena prest eta azken orduan pasaportea iraungita duzula konturatu zara? Helbide honetan zita eskatzeko aukera duzu (Explorer-ekin hobeto dabil). Gazteizko eta Iruñeko komisaldegiak dira azkarrenak.

Zenbait herrialdetara joateko beharrezkoa da txertoak hartzea. www.cun.es/fileadmin/Image_Archive/contenidossalud/ani/vacunacioninternacional.swf eta www.tuaregviatges.es/centros_vacunacion.htm atariak bisitatzea komeni da.

Bidaiariaren entziklopedia erabilgarria da. Open source izatearen abantaila guztiak ditu. Dena den, gogoratu wikiak denen artean sortu beharrekoak direla, beraz, erabili ondoren ez ahaztu zuen esperientziak partekatzeaz.


08 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

EGUZKI-LOREA

JAGON

Eguzkiaren antza du. Espiritu txarrak uxatzen dituela esan ohi da; gaixotasunaren eta ekaitzaren jeinuei sarrera eragozten diela. Gaur egun oraindik ere garapenaren eta bakearen sinbolotzat hartzen da hainbat lekutan.

Galderaerantzunak

1

Etxea zaintzeko baserrietako sarreretan eguzkilorea jartzearen ohitura zahar hau Euskal Herriko herri askotan mantentzen da oraindik. Baina, nondik dator usadio hori?

ZUZENA AL DA ‘LANA IZUGARRI GEHITU ZAIT’ ESALDIA?

Antzina, eguzkia mundua gidatzen zuten botere garrantzitsuenetakoa zen. Bere ezaugarriak gizakiaren garapenerako onura naturaletatik haratago iristen ziren, ahalmen mistiko handiak ezarriz. Gure lurraldean botere hau beste elementu askoren artean eguzki-lorearekin irudikatzen zen. Baserriaren sarreran jarrita babesa ematen zien etxekoei. Berarekin etxebizitza gauean bizi ziren espirituetaz seguru zegoen, eta baita ekaitza edota trumoietaz ere. Etxea, espazio fisikotzat ez ezik, toki espiritualtzat hartzen da. Eguzki-lorearen aurrean belagileak, iratxoak edo izpiak botererik gabe geratzen omen dira.

Euskaltzaindiaren Hiztegi Batuan ageri denez, gehitu aditza da eta du sailetakoa da; baina zaio sailekoak izan arren, zuzentzat ematen da lana izugarri gehitu zait, zorroak gehitu zaizkio eta gisako esaldiak. Besteak beste, tradizio idatzian aurki daitezke lekukotasun hauek: geitu jakon itxaropena (Uriarte) edota Mendibururen euskal idazlanak bi halako gehitu zaizkigu orain (Mitxelena).

Baserriaren sarreran jarrita eguzki-loreak babesa ematen zien etxekoei

ZUZENAK AL DIRA ‘HARRITZEN NAIZ HORRELA IZATEA’, ‘HARRITZEN NAIZ HORRELA IZATEAZ’, ‘HARRITZEN NAU HORRELA IZATEAK’ ESALDIAK? ETA ‘HARRITZEN ZAIT HORRELA IZATEA’?

2

Harritu aditza da eta du sailetakoa da; hori da araua. Beraz, ontzat ematekoak dira galderaren hasierako hiru esaldiak. Baina harritzen zait formari dagokionez, erabilerak erabilera, ez dirudi euskara baturako gomendatzekoa denik harritzen zait horrela izatea egitura: tradizio idatzian ez dago horrelakorik. Tradizio idatzian agertzen dira Nor-Nori (-Nork) erakoak; baina objektua dutenak dira eta, seguraski, beste esanahi bat dute: Bihotza zait harritzen, Satani bere bihotza diozu harritzen.

3

Larunbata, 2010eko uztailaren 10a

ZUZENA AL DA ‘AUTOBUSARI ITXARON BEHAR DIOT’ ESALDIA?

Itxaron aditza dio sailekoa da “objektu biziduna denean” bakarrik (Mireni itxaron diogu), gainerakoetan du sailekoa izanik (itxaroten dut hilen piztuera). Horren arabera, badirudi autobusari itxaron behar diot txartzat eman behar dela; baina autobusa nolabaiteko biziduntzat har daitekeenez, ez nuke esango okerra denik.

WWW.EUSKALTZAINDIA.NET

Eguzkiloreak baserriko ateetan jartzen dira oraindik ere, gaixotasunak uxatzen dituztelakoan. ORTZADAR

Elezaharrak Eguzki-loreari buruzko kondaira asko transmititu dira belaunaldiz belaunaldi. Horietako baten arabera, laminak gauero irteten ziren etxeetako ume txikiak beraiekin eramatera, baina etxeetan sartu ahal izateko, atean esekita zeuden eguzki-loreek zenbat petalo zuten asmatu behar izaten zuten. Hala-hola zenbatzen zutenez, behin eta berriro hasten ziren zenbatzen, kopuru zehatza asmatu gabe. Horrela ematen zuten gau osoa, eguzkiaren lehen izpiak irten eta berehala alde egiten zuten arte. Horrela betetzen zuen eguzki-loreak bere zeregin babeslea. Bazter eguzkitsuetan, lugorrietan eta mendiko belardi harritsuetan hazten da eguzki-lorea. Lore iraunkorra eta erakusgarria da. Karduaren antzeko braktea zabal eta haragitsuak izaten ditu. Errosetaren erdi-erdian lore burua dago. Hau inguratzen duen 12 bat zentimetrotako zilar-koloreko disko zuria eguzkiaren distirarekin soilik irekitzen da.

TOPONIMIA

IZENAK

ARABA

Bikenti

Izenak ongi islatzen du lurralde horren orografia:

Euskarazko Binkenti, Bikenti edo Bikendi latineko vincens garaile hitzetik sortutako Vincentius izenetik dator. Kristauen artean arrakasta handia izan zuen, deabrua garaitu nahia adierazten zuelako. 991n Vincenti aurkitzen dugu Apardozen (N), baina aitzinago, erdararen eraginez antza, Bizente nagusitu zen eta goian aipatu formak hagionimian baizik ez ditugu kausitzen. Beste aldaerak Bingen (DIE), Bizen, Bizente eta Iparraldeko Bixintxo dira.

Araba gaur egun Lautada deitzen dugun ingurua da Araba eta Álava izenek jatorri berbera dute eta adiera erraz asko ikusten da inguru honen musulmanen aipuetan, bertan Abd-alRhaman Iaren tropak lautadan sartu zirela adierazten baita. Euskal izen honen jatorria ordokiren kidea den lau hitza da, artikuluarekin Laua. Geroago hasieran a- gehitzean Alaua eta gero Alaba bihurtu zen. Gaztelaniaz Alaba izena gelditu zen, Álava idatzita, baina euskaraz, ohikoa den bezala r aldaketa gauzatu eta Araba bilakatu zen. Izen hau, dena den ez da berria Juan de Vitoriak XVI. mendean zehazten duen bezala: llamanla los naturales Araba. Inoiz latinezko Alba izenetik datorrela idatzi izan da eta, harrigarriagoa dena, jatorrizko izena erromantzezkoa zela. Noiz eta XII. mendean arabar hitza ageri da euskararen erabileraren lekuko.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.