Ortzadar 030710

Page 1

LARUNBATA, 2010EKO UZTAILAREN 3A

MUSIKA AZKENA ROCK JAIALDIA ERAKUSLEIHO EZIN HOBEA DA. AUDIENCE ETA BRONZE EUSKAL TALDEEK IZAN DUTE BERTAN JOTZEKO AUKERA 7. orr.

www.deia.com www.deia.com

Isaki Lacuesta Zine-lengoaia ezberdinen bila

ZIENTZIA ZIENTZIALARI TALDE BATEK IKERKETA BAT BURUTU ETA EGIAZTATU DU DIRUAK EZ DAKARRELA BENETAKO ZORIONTASUNA 6. orr.

MIQUEL BARCELÓREN MUNDUA ISLATU DU ZINEGILEAK. Zinea-lengoaiari lehentasuna eman behar zaiola uste du ‘La leyenda del tiempo’ eta ‘Los condenados’ film sarituen zuzendariak. Aurten, Miquel Barceló artistari buruzko dokumentala egin du, Malin filmatu ostean. 4-5. orr.

171. zenbakia


02 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 3a

AHOTSAK ‘ZAZTARRA’

Beherakoa

Eta bukatu da

[ Unai Elorriaga ]

[ Irati Jimenez ]

Sirena-hotsak jotzen du zabortegian astean behin edo birritan. Batzuetan ordu laurden geroago, beste batzuetan askozaz arinago, bonbak jausten hasten dira, hegazkinen motorren ostean. Emilio Aranaz Uribek korrika alde egiten du bere teilatupetik eta billar-mahai baten azpian babesten du bere burua. Esango luke Emilio Aranazek zazpigarren uda daukala bizimodu honekin. Zabortegia ikaragarri handia da, kilometroak ditu luzeran eta zabaleran, eta bonbak urrun lehertu ohi dira, kamioien ondoan batzuetan, plastiko zurrunen alboan beste batzuetan. Gotorra iruditzen zaiolako aukeratu du Emilio Aranazek billar-mahaia, eta lurrarekin bat egin zuen granitozko horma baten ondoan dagoelako, eta portuko hiru edukiontzik estaltzen dutelako tangentzialki baino ez bada ere. Zazpi urteren buruan badaki, ordea, bonbak urrun lehertzen direla beti.

Inoiz ez duzue birziklatu eta orain dena joan da pikutara. Eskaileretatik behera erori zara, zabaldu da zaztarren poltsa eta hortxe daude: patata azalak, apurtutako orrazi bat, irekitako gutunazalak eta gatzozpindutako entsaladaren hondarrak. Goxo zegoen baina zerbait esan zizun edo esan zenion eta lubakira berriro, “kexa besterik ez duzu”, “zergatik ote da”, “ez zara inoiz konformatzen”, “ez zara inoiz saiatzen”. Betikoa. Azkenean mindu zinen, ahaztuko ez duzun zauria, gogoratzen ez duzun zerbaitegatik. Bazkaldu gabe altxa zinen eta hortxe daude, letxuga ustela, tomate ubelduak, hipermerkatuko tiketak eta haserrea eragiten dizuten pare bat zigarrokin.

Hogeita hamar urteko gerrak ikasi zituen eskolan Emilio Aranazek, eta ehun urtekoak, baina ez zaio iruditzen garai modernoetan halako gerra luzeekin etekinik atera daitekeenik. Sumatzen du, beraz, luze barik amaituko direla bonbardaketak zabortegian. Galderak egiten dizkio bere buruari, ordea: zergatik ez da entzuten bonbarik hirian? Zergatik ez da beste inor etorri zabortegira? Emilio Aranaz etorri zenean, inongo lekurik seguruena zen… Unibertsitateko bere mintegian, esaterako, birritan sartu ziren soldaduak eta hiru lankide eraman zizkioten… Iruditzen zaio zortea izan zuela zabortegirakoa egin ahal izan zuelako. Beste gauza askok kezkatzen dute: kamioiak ordu-orduan etortzen dira egunero bi aldiz. Hondakin organikoak oparoak dira; ez du sekula jateko arazorik izan. Hiru otordu egiten ditu egunean eta jaki gehienak egoera ezin hobean daude; birritan baino ez du beherekoa eduki zazpi urtean. Eta imajinatzen Eta du, beti entzun izan du, imajinatzen du gerra sasoietan eskasia izaten dela, batez ere gerra sasoietan bonbak halako maiztaeskasia izaten sunarekin hartzen didela tuen hiri batean. Baina zabor kopurua bera da beti; hornikuntza bera beraz. Eguna zatituta dauka. Berandu esnatzen da, hamarretan, hamar eta erdietan. Eguzkiak arratsaldean jotzen du bere lo-lekuan; apropos dago bilatuta, lotara doanean ahalik eta epelen topa dezan. Hamabiak edo ordu batak arte, zortearen arabera, jatekoa biltzen du. Eguneko hiru otorduak pilatzen ditu orduan eta ez dauka kezkarik hurrengo egunera arte. Arratsaldean tresnak egiten ditu burdin zatiekin. Koilarak, labanak, armak. Dutxa moduko bat egin nahi izan du inoiz, baina ezin izan du: ez da dutxatzen. Billarrean egiten du iluntzero, bederatzi eta erdietatik aurrera beti. Bola bi baino ez ditu mahaiak. Uztailaren 3an, 2010ean, sirena-hotsen ostean, inoiz baino bonba gutxiago lehertu da zabortegian. Bideozaletu baten grabazioari erreparatzen badiogu, hiru baino ez. Batek bete-betean lehertu du billar-mahaia. Egur zatien artetik, mahaiaren tripetan trabatuta zegoen hirugarren bola jausi da biraka.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Iñigo Camino Koordinazio lana: Karolina Almagia - kalmagia@gmail.com Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi/ Ander Egiluz Beramendi Portadako argazkia: Juan Lazkano

Lege Gordailua: BI 1720-06

Erretzeari utzi zion, duela sei hilabete, baina orain badakizu ez ziola utzi eta erretzen zaituen haserre horrekin batera zeure buruaren pena ere sentitzen duzu, askoz mingarriagoa. Erretzaile ezagutu zenuen eta ondo zeneraman. Orain, ostera, bere osaErretzaile sunaren ardura ere zeure ezagutu zenuen egin duzu. Amatasunerantz lerratu dira zaizkieta ondo zu haragiaren grinak, zeneraman. antza, eta negar egin nahi duzu, seOrain, ostera... narra umetzea umerik ez izatea baino gauza tristeagoa egiten zaizulako. Ez duzu negarrik egiten, ostera. Etxera sartu, poltsa berria hartu eta sukaldeko paperarekin jasotzen dituzu erori diren guztiak. Zigarrokinak, patata azalak, letxuga ustelak, hipermerkatuko tiketak, ogi birrindua, arrautza azalak, apurtutako orrazi bat, irekitako gutunazalak eta urduri jarri zintuen txiklea. Mamurtuta dago eta ernegatu egin zintuen. Noiz izan zen? Astelehenean? Lanetik itzuli zenean, berandu. Adar jotzea iruditu zitzaizun. Prest zeunden, benetan hitz egiteko prest, nondik datorren ere ez dakizun amorru hori alde batera uzteko prest. Baina ezin izan zenuen. Txiklea jaten etorri zen eta hori ere ezin izan zenion barkatu. Zarata busti hura, etxe guztia betetzen zuena eta zure kontrako mendekua zirudiena. Beharbada birziklatu izan bazenute. Baina ez. Eztabaida irabaztearren beira paperarekin nahastu duzue beti. Dena joan da poltsa berera, plastikoa, haurrak ez dituzuelako zenion amorrua, bete gabeko exijentziak, materia organikoa eta beste guztia, elkarri esan ez zeniotena, momentuan garrantzirik ez zuelako eta gero, bapatean, gehiegi pisatzen zuelako. Usai sarkorra dago kolarrean, beharbada ez duzu gehiago kale horretako edukiontzia erabiliko eta badakizu errua biona dela. Esaten badiozu ez du ulertuko baina zaztarrak. Horregatik bukatu da zuon artekoa. Nahastu egin dira eta ez dago modurik batu zintuztenak zaborraren pilatik berreskuratzeko. Zaztarrak, besterik ez. Atera ditzakezuenak baino gehiago pilatu zaizkizue. Eta bukatu da. Listo.

Kultura Sailak (Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza) diruz lagundutakoa

Gehigarri honek Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntza jaso du


Ortzadar

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010ko uztailaren 3a

kritika ‘LAGUN ARMATUA’ (RAUL ZELIK / EDORTA MATAUKO, TXALAPARTA)

Ihesari ihes GOIZALDE LANDABASO

T

ren bidaia batean hasi nuen liburu honen irakurketa. Neure road movi-a sortu nuen. Ruper Ordorikaren abestiak faltan izango nituela jabetu nintzen. Hasi eta berehala. Baina liburuan mugildurik idazlearen ahotsak gogora arazten zidanean baino ez dut gogoratu izan musika. Alex, Euskal Herriarekiko loturak dituen alemaniarra da. Raul bezala. Aspaldian ezagutzen du Euskal Herria eta bere egoera politiko, sozial eta kulturala. Raulek ere bai. Ez dakit antzekotasunak hortik gora doazen, eta aitortu behar dut jakinmina piztu didala horrek. Liburuaren bazterrean idatzi nuen “galdetu behar dut”. Irakurketak, go on. Bide bi egiten ditu liburuak. Batetik road movie itxuran idatzita dago, ihesaldi zenbaiten kontakizuna da. Zubietaren ihesa, Alex-en ihesa. Bestetik, Alex protagonistak bere inguruko pertsonekin dituen harremanen berri ematen du. Alex bi dira ageri direnak. Ekimentsua eta izoztua. “Hannaren falta nabarituko ote dudan galdetu diot neure buruari. Benetan ezerk ukitzen ez nauelakoan nago. Batzuetan sentipena dut ez dudala batere sentipenik,

X Alemanian eta Euskal Herrian liburu hau ezberdin irakurriko ote da?

X Aitorpen

garratzak uztartzen dira analisi politikoarekin, beldurrarekin.

emozionalki inexistentea naizela”. Ez-existentzia hori nabaria da hasieratik amaierara. Aitorpen garratzak uztartzen dira analisi politikoarekin, beldurrarekin, datu historikoen emariarekin. Benetako izen-abizenik ia ez da agertzen. Baina errez asmatzen da Zubieta zein izan litekeen. “Sarrionandia 1985ean espetxetik askatu zuena Zubieta bera zela lehen aldiz urte batzuk geroago jakin nuen, egunkaritik. Horrela izan nuen ihesaren berri. Badago kanta nahiko ezagun bat historia kontatzen duena eta x inguruko eskualdean herriko jaietan sarri jotzen zena”. X leku bat da. Herrialde, hiri, eskualdea. Ez dut ulertu leku izenik agertu gura ez izatearena. Agian mapek agertzen ez gaituztelako, beharbada idazleak ez duelako kokatu gura izan istorioa. Baliteke izatea existentzia zalantzakorra dugulako. Ez dut asmatzen jakin eta hamaika hipotesi asmatu dut. Euskarari, Euskal Herriko hizkuntzari ere ez dio izenik eman nahi izan: Bazter hizkuntza esaten dio. X-etik urrun doan tren honetan bazterraren zentzua sentitu dut leihotik begiratzerakoan. Eta bidaia txartela eskatzerakoan ere bai. Neure road movie-k bat egin du Lagun armatuarekin. Tren geltokia. Pentsamendu batek atseden hartu du geltoki honetan: Alemanian eta Euskal Herrian liburu hau ezberdin irakurriko ote da? Berlingo kafetegi batean liburua es-

Erakusleihoa

kuetan duen emakumeak eta biok lerro arte berberak ikusiko ote ditugu? Ezin jakin. Liseriketa astuna duen liburua da Lagun armatua eta zenbait unetan atsedena behar izan dut irakurtzen ari naizena ondo irensteko. Tren bidaiaren atsedena profitatuz neuk ere osteratxua egin dut bagoi artean. Laster liburuaren magalera itzultzeko. Abiatu da trena. Pertsonaietako batzuen existentzia justifikatzea zaila iruditu izan zait liburu honetan. Sobran daudela begitandu zait. Esaterako, Rabee-ren figura. Uste dut bera barik ere ederto asma dezakegula Alex-en izaera zelakoa den, zer sentitzen duen, bere izozte emozionala zein neurritarainokoa den. Alex-en buru janak, bere aspaldiko lagunarenganako zalantzak, duda-muda ideologikoak elkarrizketetan bikain islatu ditu idazleak. Esaldi laburrek intentsitatea eman diote. Eta erantzun laburrek misterioa erantsi diote. “-Esadak, irakurtzen ez baduk, egiten al duk ezer politikorik? -Bonbak ipintzen ote ditudan esan nahi al duk? -Hori ere bai, baina ez hori bakarrik”. Bien arteko elkarrizketak dira interesgarrienak. Zubieta azaltzen denean Alexen pertsonalitatea lausotzen da, sarri desagertzeraino. Badirudi Zubieta existitzeko sortu zela Alex. Izan ere, bere agerraldiaren zain sentitu naiz irakurketan zehar. Trenak abiadura hartu du, liburuaren ihesak ere bai.

Salduenak X FIKZIOA

X EZ FIKZIOA

1 GAUAREN SAKONEAN

1. EZ DAGO ETXEAN,

Haruki Murakami. Erein

Jokin Urain. Susa

2. BILBAO-NEW YORK- BILBAO

2. JAUZIKA

Kirmen Uribe. Elkar

Bixente Serrano Izko. Pamiela.

3. AUTOKARABANA

3. LOIOLAKO HEGIAK

Fermin Etxegoien. Pamiela

Imanol Murua. Elkar

4. ARIMEN MAISUA

4. BABELI GORAZARRE

Irene Nemirovsky. Alberdania

Patxi Baztarrika. Alberdania

6. MUSIKA AIREAN Karmele Jaio. Elkar.

5. KATU JENDEA Eider Rodríguez. Elkar

Azterketa soziolinguistiko berria

Zientzia ikasteko, jolasean

Lagunen garrantzia eta fantasia

Erramun Baxoren eta JeanBaptiste Coyos-en ikerketa honek euskara ikasten duten Ipar Euskal Herriko helduen ezaugarriak aztertzen ditu, herrikoenak eta etorkinenak bereiziz. Datu sozio- eta demolinguistikoak azaltzen dira, ondoko aldagaien arabera: sexua, adina, sorterria, lan-egoera, lanbidea, ikasketak eta abar.

8-10 urte bitarteko gazteei zuzendutako esperimentuliburu bat argitaratu du Elhuyarrek, erreakzio fisiko eta kimikoen zergatia eta zientziaren oinarriak bizi eta ulertzeko. Gazteak zientziagaietara era praktiko eta entretenigarrian erakartzea du helburua. 29 esperimentu bildu dira, sei gai-multzotan banatuta.

Elezahar batek dioenez, Paris troiarrak jaurtitako gezi batek hil zuen Akiles. Beste batek, berriz, dio zauritu bai baina hil ez, eta Akilesen amak uharte bakarti batera eraman zuela… Egoera hori bera hartzen du autoreak eta paradoxa eta fantasiaren bidez, adiskidetasunaren gorazarreko kontakizuna idatzi du.

EGILEAK: E. Baxo eta J. B.Coyos

EGILEA: Elhuyar

EGILEA: Seve Calleja

ARGITALETXEA: Euskaltzaindia

ARGITALETXEA: Elhuyar

ARGITALETXEA: Alberdania

GENEROA: Ikerketa

GENEROA: Dibulgazioa

GENEROA: Narratiba

Zaldi Eroa

5. EGUNKARIA, AMETS BATEN EGIA Txema Ramírez de la Piscina. Ttarttalo LIBURU-DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

03


04 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 3a

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 3a

Ortzadar

05

ELKARRIZKETA

isaki lacuesta “Ez dut nahi zinea lan arrunt bat bihurtzea” ‘LA LEYENDA DEL TIEMPO’ ETA ‘LOS CONDENADOS’ ZUZENDU ONDOREN, PRESTIGIO HANDIA BEREGANATU DU ISAKI LACUESTA (GIRONA, 1975) ZINEGILE KATALANAK. ORAIN DOKUMENTALAREN BIDEA HARTU DU “FIKZIOAK ERAGITEN DITUEN BURUHAUSTEAK ALBORATU NAHIAN”, ETA MIQUEL BARCELÓ ARTISTAREN INGURUKO LANA ESTREINATUKO DU. Lacuestaren bigarren filmaren kartela.

Miquel Barceló artista, ‘Los pasos dobles’ dokumentalaren filmaketan.

‘Los condenados’ filmaren kartela.

[Testua: ANDONI ITURBE Argazkiak: JUAN LAZKANO]

A

ma Tolosakoa du eta aita donostiarra, baina bera Katalunian jaio eta hazi da, nahiz eta Euskal Herriarekin loturak mantendu. Zine Zuzendaritza irakaslea da Pompeu Fabra Unibertsitatean eta egunotan Bilbon egon da UPV/EHUk antolatzen dituen Bilbao Arte eta Kulturaren Dokumental Garaikideari buruzko ikastaroan parte hartzen. Borroka armatuak eragileei uzten dizkien zaurien gaia jorratu zuen Los condenados bere aurreko filmak, Donostiako Zinemaldian Nazioarteko Kritika jasoz. “Frantzian erakutsi nuen eta Iraneko neska bat gerturatu zitzaidan. Harrigarria izan zen. Beti defenditu izan dut Los condenados pelikula unibertsala zela eta munduko txoko askotan hainbat irakurketa jaso zitzakeela. Bere gurasoak filmean islatuta ikusi zituela esan zidan eta bere burua Barbararen pertsonajean. Eta duela hilabete bat inguru Buenos Aireseko Giza Eskubideen Zine Jaialdian ere harrera bitxia izan zuen”, hasi da esaten. Zer esan zuten Argentinan? Polita izan zen Argentinan pelikula erakustea, ziklo bat ixten delako. Diktadurako desagertuen familia batzuek antolatzen dute, eta publiko artean, gerrillariak, iraultzaileak eta desagertuen sendiak zeuden, besteak beste, eta sekulako eztabaidak egin zituzten proiekzioaren ostean. Los condenados pelikulan ukitzen diren gaiek eragin zuzena zuten euren bizipen pertsonalekin. Hori guztia irakasbide ederra izan zen niretzat, eta proiekzio bakoitzaren ostean eurei entzutea oso aberatsa izan zen. Pelikula Argentinan estreinatuko duzu. Donostiako Fipresci saria jaso eta gero ibilbide komertzial hobea izango zuela uste zenuen? Ez nuen espero. Nazioarteko kritikarien saria irabazteak beti ematen du ospe eta entzutea, baina praktikan ez du balio pelikula saltzen laguntzeko.Aurreko pelikulek ere ez dute asko bidaiatu.Cravan vs Cravanere Argentinan estreinatu zen. La leyenda del tiempo, berriz, Polonian. Ea oraingoarekin zer pasatzen den. Errodajea bukatuta dago eta datorren urtean estreinatzeko moduan dago. Miquel Barcelóren inguruko dokumentala da estreinatzeke dagoen zure azkeneko proiektua. Hura ezagutzean animatu zinen proiektua martxan jartzen? Frankfurteko instalakuntza bat egin nuen duela urte batzuk hainbat artisten erretratuekin. Elkarrizketa bat bultzatu nahi nuen pertsonaje batzuren artean. Koreografoari Ronaldinhoren gol batekin dantza-pauso bat egiteko eskatu nion. Xaboi-burbuilak egiten

dituen tipoa Ferran Adriá sukaldariarekin jarri nuen berriketan. Eta gero nik artista horien erretratua egin nuen 35 mm. filmaketa batean, eta horren gainean margotu zuten. Han ezagutu nuen Miquel Barceló eta bere estudiora joan nintzen filmatzera. François Augiérasen istorioa kontatu zidan, eta segituan bururatu zitzaidan dokumentala egiten hastea. Basamortuan ontzi bat egin zuela eta desagertu egin zela esan zidan. Eta margoz beteta omen zegoen gainera ontzi hura. Prozesu hori filmatzea erabaki nuen. Eta Barceló Malin bizi den lekua ezagutu nahi nuen. Nolabait, guztiak bat egin zuen: ekoizleak Barceló Malin filmatzea nahi zuen; Miquelek bere perfomancea bere herrixkara eraman nahi zuen, buztinezko horma erraldoi batean egiten duen hori: Paso doble ikuskizuna. Miquel Barcelóren

“Zine kritiketan tabernako kutsua dago gero eta gehiago”

Isaki Lacuesta zinegile katalanak Bilbao Arte eta Kultura Unibertsitateko ikastaroetan parte hartu du. Argazkia: Juan Lazkano

keramika lanen parte handi batek Maliko dogoien etniako buztinarekin zerikusia du. Dogoitarrak animistak dira eta aspaldiko ohiturak dituzte. Barcelók Afrikak bizia aldarazi diola adierazi izan du. Hori horrela dela egiaztatu duzu? Bai. Bere obra ikustea besterik ez dago. Miquelen bizitza bere obran argitzen da. Bere obrak bere bizitzarekin egiten du bat. Lan egiteko duen ahalmen ikusgarriak harritu egin ninduen. Oso langilea da, eta artisau hutsa. Margotzeko beharra zuela esaten zigun. Orduak falta zitzaizkion. Ez zuen inoiz nahikoa. Ameslari bat da? Ez dakit zer erantzun, artista guztiak diren heinean, ezta? Metafisikarako joera du hitz horrek, eta Barcelóren kasuan, bere metaforak gauza zehatzetatik jaiotzen dira, eta bere inguruko ongarri, buztin eta materialetara lotuta dago. Urpekaritza egin eta gero, arrainak margotzen dituen horietakoa da. Bere etxe ondoan haitzulo batzuk daude eta bertako hormek hainbat koloretako zatiak dituzte. Horiekin bere pigmentuak egiten ditu. Eta margotzen dituen paisajeek bertako lurren antza dute. Ameslari edo bisionarioa bada, horretan, adibidez. Malin albinoen etxola edo komunitate bat dago eta lejiaz margotzea erabaki zuen. Melanina falta dutenez, hau da, txuriak ez direnez erabat, beltza lixibaz dekoloratzean margo-sail ederra egin zuen. Prozesu hori berria da bere ibilbidean. Polita izan da dokumentala sortzen ikustea. Modu naturalean suertatu da. Isaki Lacuestaren lanean zure izaera edo sentipenak ikusi litezke? Zineak bizitza aldatu dizula esateraino? Guztia ematen duzu Miquel Barcelóren moduan?

rrian ezagunagoak edo txalotuagoak dira. Zaila da lan horiek etxean kanpoan bezain besteko prestigioa lortzea? Hemen ere lortzen dute oihartzuna baina esparru txikiagotan. Ez dut uste jendetza batengana heltzeko asmorik dutenik sortzaile horiek. Egia da lan batzuk telebistan botako balituzkete jendeak gustura ikusiko lituzkeela. Jendeak beldurra du lauki-saretik ateratzen diren lanak ikusteko. Zentzugabeko beldurra da, publikoak, oro har, gero eta bestelako gauza gehiago ikusten dituelako teknologia berriak direla eta. Horregatik zure ikasleetako askok telebista dute helburu? Zinea egin nahi eta telebista buruan duten ikasle asko lengoaia beraren parte direla uste dut. Frantzian eta Ameriketako Estatu Batuetan tv moviak barneratuagoak daude. Canneseko Jaialdian Olivier Assayasek bost edo sei orduko proiektua aurkeztu zuen. Lehen mailako zinea da hori ere. Espainian, oraindik ere, aurrerapauso hori ematea kosIsaki Lacuesta, Bilboko Foru Liburutegiaren kanpoaldean. Argazkia Juan Lazkano tatu egin zaigu. Pelikularen banaketan baino gehiago zinearen lengoaian pentsatu behar Bizitzak etengabe aldarazten zaitu, bidaia esaldi bat oso gogoko dut: “Aingeruek hegan da. Gero, interneten bidez, telebistan, mubakoitzak, proiektu bakoitzak… eragiten egiten dute ez dutelako bere burua oso serio seo batean edo dena delakoan bota ahal dizu. Zinea egiten dut guzti honekin gozahartzen”. Hori adierazi nahi diet nire ikasle- izango da. Momentu politean gaude. Lehen tzen dudalako. Ez dut zinea lan arrunt bateei: gauzak lasai hartu behar dituztela, proba- baino aukera gehiago daude. an bihurtzerik nahi.Pelikula baten prozesua tzeko unea dutela. Gogoratzen dut Cravan vs Victor Ericek Kiarostami zinegine iraniahain da luzea oso gogotsu hasten ez bazara, Cravan pelikularekin opera primen festibal rrarekin elkartrukatu zituen gutunak; zuk, oso aspergarria bihurtu daitekeela. Astuna askotara joan nintzela,eta askok esaten zida- berriz,Naomi Kawaserekin egin duzu.Zubihurtzen bada,litekeena da ezer gehiagorik ten lehenengo pelikulak inbertsio bat izan zendari bizkaitarrak Antonio López marez egitea. behar zuela eta funtzionatzen duen ikusi be- golariaren lan-prozesua bildu zuen El sol Hortaz, egiten duzun hori azkena dela har dela. Eta bigarrengoan nik nahi nuena del membrillo pelikulan. Antzekotasunik pentsatuta egiten duzu aurrera? egin nezakeela. Beti momentuan nahi den ikusten duzu zuen bion artean? Nik dokumentalaren aldeko apustua egin Bai. Lehengoan Pompeu Fabrako nire ikashori egin behar da. dut fikzio lanetan denbora behar deleei esaten nien, laburmetraiak egiten hasi Kide edo lagun asko ikusi dituzu bilako planifikatzeko eta pentsadirela aprobetxatuz, egiten ari diren horredean geratzen? tzeko. Finean guztiak traszentan kontzentratzeko: proiektu hori azkena Gure belaunaldikook duela dentzi handiagoa hartzen izan daitekeelako. Baina, aldi berean, esagutxi hasi gara, eta oraindik Banaketan baino du, eta dokumentalaren biten nien ez zedila hori maisulan bat egiteko ezin liteke esan nor geratu tartez egin ahala pentsatzen ardura edo presioa bihurtu. Chestertonen den bidean. Sortzaile edo zugehiago zine joateko aukera dut. Fikzendari baten helburuak ez lengoaian zioan, modu horretara, asdu zertan luzemetrai bat pentsatu tuna, pisua edo barrokoa izan. Gero eta interesgarriasuertatu daitekeena, dokugoak diren formatu gehiago behar da mentalaren bidez ezin duzu daude. X Isaki bakarra Iñakiren gauza bera egin. Lankide batek Belaunaldi gazte baten aurrean partez, Isaki jarri zioten gipuzkoar esaten zidan Ericeren lana kontrakoa gaude edo produkzio sistema baten erejatorriko bere gurasoek. Ez du izan dela. Fikzioarekin hasi zen, gero dokudu berri baten aurrean? beste Isakirik ezagutzen. Behin Badago batera lan egiteko espiritu komun mentalak egin ditu, iragarkiak, laburmeGooglen sartu zen aspertuta bat, baita familia kontzeptua ere. Batera lan traiak eta bukatzeko museorako lanak. zegoela. Japonian isakiak arrainak egiteko grina. Pompeu Fabran jende asko Zine adituen kritikek zein puntutaraino omen dira. Gironan bizi da. Bere ezagutu dut, eta Guerinek eta Jordak berezi- eragiten dute zure lanean? anaiak Aitor du izena. ki lan egiteko modu hori erakutsi ziguten. Donostiako Zinemaldian, oro har, Los condeX Barceló Miquel Barcelóren Hau da, gure nahiak elkartrukatzen ikasi ge- nados pelikulak ez zituen kritika onak jaso. lan ahalmenarekin txundiduta, nuen, eztabaidatzen. Zinea egiten tabernan Zine aretoetan estreinatu zenean, berriz, kriLos pasos dobles dokumentala jarraitu dezakedala ikasi nuen, eta aurre- tika onak izan ziren. Lagun bati entzun nion estreinatuko du datorren urtean. montaiak ere lagunei erakutsi behar zaizkie- kritikariak, kirol munduaren eraginez edo, Bere eredua lana la. Kontzeptu akademikotik haratagoa doa, beraien kodeak barneratzen ari direla. Taeta irudimena da. eta hori bada Bartzelonako zigilu bat. Baina berna giroko tonoa darabilte zine kritikari Eta momentuz dokumentalaren Bilbon Victor Iriarte durangarrarekin egon askok, eta kirol kazetaritzan, berriz, guztiz bidea aukeratu du. Ez du naiz, eta bera ere sartuko nuke lagun-eredu kontrakoa gertatzen ari da: Nietzcheren aiantsietaterik eduki nahi. horretan. Edo Elías Leon Simiani. puak topa daitezke kirol kroniketan, eta zine Bai Jose Luis Guerín, Albert Serra… atze- kritiketan, berriz, tabernako kutsua.

Isaki edo Iñaki


06 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 3a

ZIENTZIA

Dirua eta zoriona EZAGUNA DUGU GUZTIOK “DIRUAK EZ DAKAR BENETAKO ZORIONTASUNA” DELAKO ESAMOLDEA. ORAINTSU, BAINA, ZIENTZIALARIEK LEHENBIZIKOZ EGIAZTATU AHAL IZAN OMEN DUTE EGIA DELA HITZ HORIEN ATZEAN DAGOENA. BELGIKAKO IKERTZAILE-TALDE BATEN ESANEAN, GAINERA, DIRUAN PENTSATZE HUTSAK BIZITZAKO ASEBETETZE-MAILA GUTXITU DEZAKE. EMAITZA HARRIGARRIAK, DUDARIK GABE.

[Testua IZARO AULESTIARTE / ELHUYAR FUNDAZIOA]

Belgikako zientzialariek diotenez, diruari buruzko pentsamenduek murriztu egiten dute bizitzako plazer sinpleekiko asebetetze-maila. Irudia: artxibokoa

D

iruak ez dakar rioek. Horretarako, bi taldetan banatu zibenetako zo- tuzten: batzuei, diru-kopuru baten irudia riontasuna. Eta erakutsi zieten; beste batzuei, berriz, mahori ez da esa- rrazki “neutral” bat (dirua zuen azpian, molde huts bat; baina irudia lausoa zen oso). Ondoren, esizan ere, zienti- perientzia atseginez gozatzeko duten gaifikoki probatuta tasuna neurtu zieten, galdeketa psikologidago. Ondorio ko baten bitartez. Ondorioa? diruaren iruhorietara iriste- dia argi ikusi zutenek emaitza baxuagoak lortu zituzten gozamen-gaitasunari ko, Belgikako Lieg Unibertsitateko dagokionez. zientzialariek 350 boluntariorekin egindako ikerketa bat izan dute oinarri. UniberAberatsagoek Txokolatea eta plazerra tsitateko langileak ziren egunerokoan oro; lanpostu eta arduraBigarren test batean, 40 poza lortzeko maila ezberdinetakoak. ikasleri txokolatearekiko Eta galdeketak egin zizduten jarreraren inguruan gaitasun kieten, diru-sarrera, augaldetu zieten. Karpeta betxikiagoa dute rean, ustez gaiarekin zerikusirrezki eta, oro har, diruarekiko eta eguneroko gertakari rik ez zuen beste ikerketa baten positiboekiko zein jarrera agerargazki bat sartu zieten (batzuek tzen zuten jakiteko. diru-pila baten irudia ikusi zuten, eta besDatuak aztertu ondoren, bada, pertso- te batzuek, aldiz, beste objektu bat). na aberatsagoek egunerokoan poza edo Jateko txokolate-zati bana eman zieten asetasuna lortzeko gaitasun txikiagoa du- gero guztiei. tela azaldu dute ikertzaileek. Dena den, Haiek zein irudi ikusi zuten jakin gabe, gauzak hain ongi ez doazkien pertsonak ikertzaileek neurtu egin zieten txokolatea baino pixka bat pozikago bizi direla ere ai- dastatzen pasatako denbora, baita ustez patu dute. ekintzarekin sentitu zuten plazera ere. Galdeketez gain, esperimentu batean Bada, diotenez, dirua ikusi zutenek minuparte hartu behar izan zuten bolunta- tu gutxiago eskaini zioten txokolate-jana-

ri eta, beraz, baita ekintza horrekin gozatzeari ere. Irudi neutrala ikusi zutenek, berriz, denbora gehiago behar izan zuten; txokolateaz gehiago gozatu zuten seinale, nonbait. Belgikako ikertzaileen ustez, argi geratu da bizitzako plazer xumeez gozatzeko gai-

tasunean txarrerako eragin dezakeela diruak. Eta diruarekin erlazionatutako irudi bat ikuste hutsak ere asebetetze-maila txiki dezakeela diote. “Nork bere beharrak asetzeko behar adina diru duenean, kapital gehiago izateak ez du pozikago sentiaraziko”, laburbildu dute ikertzaile horiek.

Minaren aringarri? X Diruaren eragin psikologikoa Minnesotako Unibertsitateko ikertzaile-talde batek ere aztertu du berriki. Eskudiruak mina (fisikoa eta emozionala) arindu dezakeela ondorioztatu du. X Boluntario-talde batek dirua (billeteak) zenbatu behar izan zuen esperimentuan; beste talde batek, aldiz, paper-zatiak. Ondoren, eskuak ur bero-berotan sartu, eta sentitzen zuten minari nota jartzeko agindu zieten ikertzaileek. Eskudirua zenbatu zutenek min gutxiago sentitu ei zuten.

joko batean ari zirela gainontzeko lehiakideek zenbait lagun lehiatik kanporatu zituztenean ere, aurretik eskudirua zenbatu zutenek “bazterkeria” horren aurrean gutxiago sufritu izana aitortu zuten.

X Ordenagailuko

X Antzeko beste esperimentu batzuk ere egin ditu ikertzaile-taldeak (AEBn ez ezik, Txinan eta Kanadan ere), eta emaitza berdinak lortu dituela azaldu du Harvard Business Review aldizkarian. Finean, eskudiruak pertsonei “barne-indar” moduko bat eman eta min fisiko eta emozionala arin diezaiekeela ondorioztatu dute.


KULTURA ETA AISIA

Larunbata, 2010eko uztailaren 3a

Ortzadar

07

MUSIKA

Rock izarren artean, leku bila HAMASEI BAT EUSKAL ROCK TALDEK PARTE HARTU DUTE NAZIOARTE MAILAN EZAGUNA DEN AZKENA ROCK EKIMENEAN. BEDERATZIGARREN EDIZIOA BURUTU ZEN JOAN ZEN ASTEAN, AUDIENCE ETA BRONZE TALDEEN PARTEHARTZEAREKIN. IZARREKIN BATERA OHOLTZARATZEKO AUKERA PAREGABEA DUTE GASTEIZEN URTERO EUSKAL MUSIKARIEK.

[Testua: KEPA PETRALANDA Argazkiak: ORTZADAR]

I

siltasunak gaindituz, Europa mailan erreferente bilakatu den Azkena rock ekimenak izarrak eta urteko talde arrakastatsuak kontratatzen saiatu da behin eta berriro, emaitza onak lortuz. Era berean, jaialdia antolatzen duen Last Tour Internationalek euskal rock taldeak urtero sartu ditu programazioan. Aurten, Bronze eta Audience igo dira oholtzara. Duela lau urte sortutako Gasteizko Bronze taldeak aukera ezin hobea izan du Azkena bezalako erakusleiho batean aritzeko. Audience, aldiz, eskarmentuko taldea dugu. 2001. urtean PJ

Harvey eta Flaming Lips-ekin batera jo zu- nera, Bob Dylanekin aritzea, egun berean jo ten BenicĂ ssimen (FIB) eta bi urte geroago baitzuten. Horrela aitortu dute Audienceko Primavera Sounden aritu ziren, Gallon partaideek. Drunk-ekin. Nazioarteko mailan ezaguna den festiGasteizen, Azkenak izan duen bal honetan parte hartu duten eusedizio arraskatatsuenean, A kal taldeei errepasoa eginez, Shake in Calm Water bere azken bilbotarrak izan ziren Audiencek eta Bonzos lana eta Trying Wings on Roots lehenengoak. Gasteizko Bronzek izan aurrekoaren kantak eskaini Azkena izeneko aretoan oszituzten gehienbat Audienpatu zen lehenbiziko edidute aurten ceko taldekideek. Rocka eta zioan hartu zuten parte, erakusleiho bereziki country eta soinu hain justu. Geroago, Mendipertsonalekin beteriko eszabaleko eremuan, Zein?, ezin hobea kaintza egin zuten GernikakoPetti eta Etxeko ek. Pribilegio handia izan da, gai-

Uzta, Bide Ertzean, Kuraia, Split 77 eta Kriston izan dira. 2006an Sharon Stoner aritu ziren eta, hoiekin batera, Berri Txarrak. Lekunberrikoak Alemaniatik abiatu ziren Gasteizen jotzeko eta hurrengo egunean berriro europear jirari ekin zioten. Aipatu beharra dago oso edizio arrakastatsua izan zela hura. Nafarroatik irten gabe, Sexty Sexers, Sorkun eta Las Culebras izan ziren ondoko urteetan. Jon Ulecia nafarrak eta Reverendo Parker gasteiztarrek jo zuten iaz.

Audience taldeko kideak Dylanek jo zuen egun berean izan dira Azkenako oholtzan.

Eliteko musika

Iritzia TXUMA MURUGARREN Esan dezadan lehen lerro honetan nik ez dudala ezer musika klasikoaren kontra, guztiz alderantziz, nire formazio musikalean oso garrantzitsua izan baita igande goizetan aitak jarri ohi zuen musika, nire oroimen sentsorialetan leku garrantzitsua hartu duena. Baina gaur ez dut horri buruz hitz egin nahi, alegia, ez dut musika klasikoarekin dudan loturaz mintzatu nahi, bai, ordea, musika klasikoaren inguruan dagoen elitismoaz. Telebista ikusten ari nintzela, Teleberria hain zuzen ere, Kongresuko irudi batzuk ikusi ditut, umeari gosaltzen ematen ari nintzaionez ez dut ikusi zeren harira zetozen irudiok, baina ekintza instituzional horietako bat zen, eta bertan, ekitaldi horri giro egokia emateko, hari-kuar-

teto baten irudiak agertzen ziren. Pentsamenduak bere bide propioak dituenez, burura etorri zaidan lehen galdera izan da zergatik ez duten gonbidatu rock talde bat, edo pop talde bat, edo folka jorratzen duen bat, zergatik horrelakoetan, beti-beti, sal-

Baina musika klasikoak egun duen leku urriaren erantzukizuna haren inguruan sortu den elitismoak berak duela uste dut, horrek urruntzen baitu jende arruntarengandik, gorrotagarri bilakatzeraino. Aberatsen musika. Banku batek edo patronalak

Elitismo horrekin bukatu behar dela uste dut, jarrera handios eta hantustetsu hori ezabatu buespenik gabe, musika klasikoa? Baten batek esango dit: utzi ezak musika klasikoa bakean, gizarte honetan duen leku urria are urriago nahiko huke hik! Eta ez da egia. Guztiz alderantziz.

egindako beste ekitaldi bat ere etorri zait burura. Diruz, errentaz, irabaziaz, mozkinaz mintzatzen zen gizon zahar aberats bat, eta atzean piano beltza. Ezlekuan iruditu zitzaidan. Ziur

naiz ekitaldiari amaiera dotorea emateko kontzertista batek pieza (ez oso luze) bat jo zuela, piano beltz distiratsu eta garesti horretan. Musikaren erabilera lotsagarria iruditu zitzaidan. Musika apaingarri huts gisa edo opari bilgarri gisa erabiltzen denean bezala, edo igogailuan ez aspertzeko, edo telefonoan itxoiteko. Horrelakoetan musikak balio guztia galtzen baitu. Musika klasikoari musika kultua ere esan ohi zaio, eta konparazioan nahiko iraingarria suertatzen da adjektibo hori, bata kultua bada besteak ez kultua izan behar duelako derrigor. Elitismo horrekin bukatu behar dela uste dut, jarrera hantustetsu eta handios hori ezabatu, musika klasikoa esparru zabalagoetara eramateko, klaseko harroputz sasijakintsua lagunkoiago bilakatzeko.


08 O r t z a d a r

KULTURA ETA AISIA

AZALA ETA BIHOTZA

JAGON Galderaerantzunak

1

80. hamarkadatik atzera aizkora australiarra nagusitu zen

Gogorra bezain ikusgarria da aizkora. Herri kirol honen jatorria Erdi Aroan dago, basoan aizkoran aritzen ziren gizonak apustuak egiten hasi zirenean. Gurean gora egin du aspaldian aizkora jokoak.

NOLA ESAN BEHAR DA: ‘KAPAZAK GARA’ ALA ‘KAPAZ GARA’?

Euskaltzaindiak argitaratutako Orotariko Euskal Hiztegian, kapaz sarreran adibide hauek datoz, denak ere kapaz soilaren egokitasunaren lekuko: Artuteko kapaz gara/ gu onen industria (Bertso Bizkaitarrak); Gu kapaz gaituk Josapateko zelaian sartzeko be (Kirikiño, Abarrak); Andre bana mantentzeko/ kapaz ez geranak (Uztapide, Lengo Egunak Gogoan).

2

ZUZENAK DIRA ‘JENDEA KIROLAZ GOZATZEN DA’, ‘JENDEAK KIROLAZ GOZATZEN DU’ ETA ‘JENDEAK KIROLA GOZATZEN DU’? HIRUREK ESANAHI BERA AL DUTE?

Hirurak zuzenak dira, bai, baina ez dute esanahi berbera. Jendea kirolaz gozatzen da esanetan, gozatu aditzak jendea gozoago, eztiago bihurtu esan nahi du. Jendeak kirolaz gozatzen du esatean, gozatu aditzak jendeak kirolaren atsegina bereganatu esan nahi du. Jendeak kirola gozatzen du esatean, berriz, kirolak bereganatuko luke jendearen atsegina.

3

HIZTEGI BATUAN AGERI DENEZ ‘ERANTZUN’ ADITZA ‘DU’ SAILEKOA DA. HORTAZ, ‘NIK ZU ERANTZUN ZAITUT’ ESAN BEHAR DUGU? ZUZENAK AL DIRA ‘NIK GALDERARI ERANTZUN DIOT, NIK ZURI ERANTZUN DIZUT’ ETA ABAR?

Bai, egia da erantzun eta ihardetsi aditzak du sailekoak izateaz gain, dio sailekoak ere badirela. Gainera, nik galderari erantzun diot da gehien erabiltzen den forma. Zuri erantzun dizut perpausari dagokionez, horixe da zuzena; eta ez zu erantzun zaitut, bigarren egitura hori okerra baita. Baina nik galderari erantzun diot eta nik galdera erantzun dut zuzenak dira biak. Galderari erantzun ohikoena da.

WWW.EUSKALTZAINDIA.NET

Larunbata, 2010eko uztailaren 3a

Erdi Aroan ontzigintzak eta burdinolek garrantzia handia zuten Euskal Herrian, eta egur eta ikatz kopuru handiak behar zirenez, ugari ziren aizkolari eta ikazkinak. Horrela, basoan aizkoran aritzen ziren gizonak, apustuak egiten hasi ziren enborra nork lehenago ebaki. Horrela jaio zen herri kirol harrigarri hau. XIX. mendean Fiestas Euskaras deiturikoen egitarauaren barruan hasi ziren egiten aizkora jokoak, María Agirrek Euskonewsen idatzitako artikulu batean kontatzen duenez. Beharbada aizkora da herri kirolen barruan gogorrena eta, aldi berean, ikusgarriena. Aizkoran ez dago arnasa berritzeko betarik ere. Behin enbor gainean jarri, aurrean dituen enborrak ebaki behar ditu aizkolariak, eta lan horretarako ordu erdi edo gehiago behar izaten du. Apustuetan, berriz, bi orduko saioak ere egin ditzake aizkolariak. Garai batean Euskal Herrian pago ugari zegoela eta, zuhaitz hori bihurtu da aizkoraren ikur. Gaur egun, hala ere, zuhaitz horren prezioak gora egin du eta ugariagoa den piñua ere erabiltzen da. Azken hogei urtetik hona, aizkora australiarra erabiltzen da, lehen erabil-tzen zena baino arinagoa eta zorrotzagoa baita . Apustuetan, aizkolariak bi laguntzaile izaten ditu alboan: erakusleak aizkorakadak non eman esaten dio eta botilleroak denbora neurtu eta besteak nola doazen jakinarazten dio. Artekariak, bestalde, apustuetaz arduratzen dira. Enbor mozteak bi fase nagusi ditu: azalekoa eta bihotzekoa. Hasieran aizkolariak bi aizkorakada jotzen ditu enborraren gainazalean nora-bidea emateko. Bi epaiak puntu berean elkartzen dira, eta hortik aurrera enborraren barnealdera sartu eta kolpeka jarraituko du enborra bitan banatu arte.

Aizkora Euskal Herritik at ere egiten da. Tartean australiarrek eta estatubatuarrek jokatzen dute. ORTZADAR

IZENAK

Amaia N. Villosladaren Amaya o los vascos en el Siglo VIII eleberrian agertzen den pertsonaia nagusia da. Esanahia argia da: amaia, amaiera edo bukaera, bera azkenekoa baita. Burgosen bada erromatarren kontrako borrokan kantabroen hondarreko gotorlekua izandako Peña Amaya deritzana, antroponimoarekin zer ikusirik ez duena, eta Euskal Herriko toponimian ezagunak dira Amaia toki izenak. Arrakasta handia eduki du izen honek.

Pamiela argitaletxeak, Kulturaren aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin

JUAN ZELAIA X. Saiakera saria

antolatzen du, euskaraz idatzitako edozein gairi buruzko saiakerak edota iritzi lanak zabaldu eta sustatzeko asmoz.

Saria: 9.000 € Lanak bidaltzeko: Pamiela etxea (Juan Zelaia Saria), Agustindarren industrialdea-Soltxate. G kalea-31013 IRUÑEA.

Irailaren 30a arte. Tel.: 948 326535 soltxate@pamiela.com Arauak: www.pamiela.com

2010


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.