arementiberri08

Page 1

etapa berria 008

agur 2012! IBON URIZAR

ANDREA OLARTE

XABIER OLASO


hemen eta han...

Udazkeneko erakusketa

Ikastolako 5 urteko neska eta mutilek egin zuten lan izugarria.

testuak, argazkiak eta informazioa: berriak@armentiaikastola.org


gertatu da

Los días 3, 4 y 5 de diciembre tuvo lugar en la ikastola el Azoka, un intercambio de libros escritos en euskera. Pudimos encontrar desde cuentos para los más txikis hasta libros para los que ya disfrutan con la lectura. Hubo un ir y venir continuo de alumnos que intercambiaban sus libros por otros que elegían entre los que allí estaban expuestos. La iniciativa planteada desde el Lan-Talde de Actividades Culturales de Armentxo tuvo una buena acogida y el último día se pudo comprobar que habían sido numerosos los ejemplares cambiados.

03

Intercambio de libros


gure gaia

“Euskararekiko etxeko jarrera gakoa da erabilpena sustatzeko� Armentia Ikastolaren plangintza estrategikoaren barruan Hizkuntza Proiektua agertzen zaigu, hizkuntzen arteko elkarbizitza modu orekatuan antolatzeko eta, nola ez, euskararekiko atxikimendua landuz, haren erabilpena modu eraginkorrean bultzatzeko. Urte honetarako hizkuntza batzordea da erronka, proiektuan parte hartzen duten ikastolako estamentu guztien ikuspuntuak bateratzeko eta egin beharrekoak egoki egituratzeko. Proiektu honekiko lotura zuzena dute hainbeste ezagutzen ditugun kanpainak eta ekimenak, hala nola, Gabon txartelen lehiaketa, Euskararen Eguna, Agate Deuna, Inauteriak eta Korrika, Ikastola osatzen dugun guztiontzat hain berezia dena. Honi buruz hitz egin dugu Ibon Urizarekin, Hizkuntz Proiektuko kidea eta Armentia ikastolako irakaslea.

a u t k e i o r P z t n Hizku

Hizkuntza proiektua. Nola eta zergatik sortzen da? Urte dezente dira ikastola hizkuntza proiektuan dagoenetik. Federazioak bultzatutako proiektua da, ikastolan hizkuntzen arteko elkarbizitza modu orekatu batean antolatzeko. Alemaniera, ingelesa, frantsesa, gaztelania, euskara‌ hizkuntza horiek guztiak antolatu behar dira eremu ezberdinetan, hizkuntza bakoitzak eredu formala izan ala ez. Adibidez, irakasleok zer jarrera izango dugun hizkuntza gatazka baten aurrean, edo garraioan zer bermatu dezakegun motibazioa bultzatzeko. Gu, berez, euskararekin zentratuta gaude, ikastolen eremu askotan eragiteko beharra ikusten delako.

04


EUSKARA(ren eguna) Motivar al alumnado en la utilización del euskera, resolver conflictos entre idiomas cuando se den, aglutinar iniciativas entre profesorado, alumnado, familias, de todo ello se encarga el grupo que trabaja en la ikastola en el proyecto lingüístico, y que ahora, en concreto, aborda el euskera. En estos momentos se trabaja en la coordinación de todos los estamentos de Armentia ikastola, además se realizan campañas puntuales, por ejemplo el día del euskera, carnavales, Santa Ageda, donde el alumnado se implica de forma especial.

Para Ibon Urizar, miembro de este grupo, lo fundamental es trabajar a largo plazo. La realidad lingüística de la ikastola es diversa, hay familias euskaldunes, bilingües, que no saben euskera y todo eso se proyecta en la ikastola. Lo importante es motivar, considera, que se utilice la lengua vasca porque apetece, porque hay conciencia de hacerlo, no como una obligación. Si se hace así, si se castiga cuando no se usa el euskera este idioma se asociará a eso, a un castigo. Fundamental el trabajo que hagan las familias en casa, aunque no conozcan la lengua, motivar.

Ikastola hazi egin da eta hori ere nabarituko da… Mila ikasle egonda, zailagoa izango da motibatzea. Zein da zuen diagnostikoa? Motibazio beharra ikusten duzue? Zergatik? Gai honek askotariko aldeak ditu. Ikasle kopuru handitzeak, berez, ez du zertan ekarri behar hizkuntzari dagokionez aldaketa nabarmenik. Nire ustez, hor gakoa da etxeetan zelako jarrera dagoen hizkuntzareriko. Azkenean, bizi garen tokian bizita, daukagun errealitate linguistikoa behatuta, eskola gizartearen zatitxo bat da eta eskolak egiten duena da gizartearen ispiluarena. Eta batzuetan tematu egiten gara, ez gehiegi, espazio honetan euskara bakarrik erabiltzearekin. Hori helduaren nahia da, irakaslearena, instituzioarena, baina azterketa zintzo bat eginez gero, hemen hizkuntza ikuspuntutik askotako familiak daudela ikusiko dugu: erdaldunak, elebidunak, euskaldunzaharrak, euskaldunberriak… Eta hona ikastera etortzen den pertsonak bere motxila dauka atzean, eta horrela jokatzen du.

05

En la ikastola, los más pequeños en tres semanas son capaces de comprender el euskera. Entre los adolescentes, influyen muchas cosas: que habla el líder del grupo, las modas, es cierto que les cuesta mucho expresarse en lengua vasca pero el trabajo que se está haciendo es un trabajo a futuro que tendrá resultados. Hay que hacer una reflexión para lograr que la relación con el euskera sea algo natural y placentera. De todo ello hablamos en Armentiberrri.

Ibon Urizar


gure gaia gorrezkoa ez izatea. Horrelako estrategiak bilatzen ditugu motibazio erreal bat egiteko. Eta etxean nola motibatu behar da, nahiz eta euskaraz ez jakin? Nahiz eta ez jakin edo ondo ez mintzatu, euskarekiko jarrera positiboa dela nabarmen daiteke. Auzoan antolatzen diren euskarazko gauzekin atxikimendua adieraziz, esaldi laburrak erabiliz‌ jarrera positibo bat.

Eta hori ulertu behar da, ezta? Ulertu bakarrik ez, onartu behar da. Oinarrietako bat hori da, errealitatea ulertu eta onartzea. Horrela helburu lorgarriak ezarri ahal izango ditugu. Guztiz naturala den horrelako panorama batean, ezin duzu helburu bezala jarri ikasleek beraien artean euskaraz egitea. Eskura duzun baliabide bakarra zigorra da: ez baduzu euskaraz egiten, ez zara ikasbidaira joango, demagun. Eta zer lotura egiten dugu horrela? Hizkuntza zigorrarekin lotzen duzu. Beste pausu batzuk eman behar ditugu. Hausnarketa hori oinarrian dago eta konpartitu behar da.

Egia da haurrek euskaraz egiten dutela, ondoren erabiltzeari uzten diotela eta gero berriro ere erabiltzen dutela? Entzuten dudanagatik, txikitxoek erabiltzen dute, baina nerabeek ez, oso gutxi haien artean. Baina hor sartzen da modaren kontua, taldeko liderra‌ ez da gauza bat bakarrik. Emozioak, bizipenak daude erdian. Beste ikastola batzuetan ez bezala, Armentian ez dago D naturala deitzen dena. Zergatik ez? D naturala? Ikasle euskaldunak talde batean, elkarrekin, eta besteak beste batean? Euskaraz egitea helburu jartzen badugu, egia da‌ Baina orduan zein da motibazioa euskaldunak ez direnentzat? Irakaslea bakarrik? Nahastuta badaude, umeek ikusiko dute erreferente euskaldun gehiago dituztela, haien etxeetan euskaraz hitz egiten dela; hor dago bereizketa.

Eta nola lortu nerabe batek euskaraz era naturalean egitea, behartu gabe? Hor dago erronka. Hurrengo pausua horrelako hausnarketa sozializatzea da; alegia, diagnostiko kolektibo bat behar dugu ikastola mailan modu eraginkor batean eragin ahal izateko. Nolabait desberdindu behar ditugu profesional bezala ditugun nahiak eta lorgarriak diren nahiak. Gure ustez, orain landatzen dugun hazia etorkizunean loratuko da.

Nola egituratzen da hizkuntza proiektua? Momentu klabe batean gaude, egitura bat eskatzen duelako ikastolako estamentu guztiekin, zuzendaritzatik hasita, etapa guztiak, familiak, gelaz kanpokoak, monitoreak, ikasleak, denak... Aurten hizkuntza batzorde bat osatu nahi dugu, hori da gure helburua urte honetarako.

Nola bilatzen da euskara gehiago entzutea ikastolan? Bigarren Hezkuntzan ikasleen Euskara Batzordearen bitartez antolatzen dira motibazioan eragiteko dinamikak. Adibidez, saskibaloi txapelketa, arauak jartzen dituzte eta jarduera hori euskararekin lotzen da. Arau bat euskaraz mintzatzea da‌ Hori bukatuta, musika ikastaro bat dago, dantza beste ikastaro bat, eskulanak... Ideia asko daude, eta boluntarioak dira. Hori garrantsitzua da, derri-

06


EUSKARA(ren eguna)

07


entrevista

IÑAKI EIZMENDI [ebete] ¿Podemos ayudar a nuestros hijos e hijas en las tareas de la ikastola si no sabemos euskera? A veces nos parece imposible, complicado, incluso llegamos a pensar que sus resultados serán mejores o peores si sabemos euskera o no. Como en años anteriores, Armentxo organizó un taller para familias a finales del mes de octubre. Hablamos con Iñaki Eizmendi, de EBETE (www. ebete.org) que fue el encargado de impartir el taller

Para empezar, ¿pueden los padres que no saben euskera ayudar a sus hijos en las tareas escolares? porque hay quien cree que no… Sí, mucho y muy bien además. Sin duda, no saber euskera es una limitación para ayudarles en tareas con-

08

cretas. Pero hay que dejar claro varias cosas: las tareas tienen que hacerlas ellos (ayudar no es hacerles los deberes). Si hay algo en concreto en lo que no se puede ayudar, se puede hacer un seguimiento y comprobar si va evolucionando en la materia concreta. El objetivo final


elkarrizketa de padres y madres debe ser: ayudarles a desarrollar hábitos de estudio y autonomía en el aprendizaje. ¿Hay técnicas para ello? ¿Cómo les ayudáis en el taller? Presento herramientas sencillas y lógicas para ayudar en tareas y hablar sobre autonomía de aprendizaje. Sobre tareas concretas. Lo primero: nuestros hijos nos deben decir qué tienen que hacer. Hay momentos en los que de forma continua el niño no sabe qué tiene que hacer y ahí el problema no es si yo se euskera o no. Ahí hay que hablar con los profesores. Cuando está clara la tarea, se puede ayudar bien con la memorización, comprensión o comunicación. Ejemplo: Si es memorizar, yo no tengo porqué entenderlo. Somos nosotros los que queremos entender pero en realidad no es necesario, para memorizar no hace falta ayuda. Otra cuestión: cuidado cuando un padre no sabe hablar bien euskera pero sabe un poquito. Se puede usar pero siempre que no confunda al niño y no nos entienda. Hay momentos en que es mejor que nos entienda aunque sea en castellano, y no que entienda mal.

Materias como matemáticas. ¿Qué hacer? No pasa nada por ayudarles en castellano pero en este caso, hay otra cuestión. Ha cambiado mucho la forma de enseñar esta materia y antes que la lengua hay que saber el método de aprendizaje. Otra cosa a tener en cuenta ¿hasta qué edad podemos ayudarles en esta materia? Nosotros mismos podemos no controlarla.

dificultades? O mirándolo de otra forma ¿a cuántos de nosotros no nos pudieron ayudar nuestras familias ni en euskera ni castellano porque no tenían conocimientos? La clave es otra: en las casas donde se les daba importancia a los estudios se hacía seguimiento y había exigencia, los resultados llegaban y muchos hemos desarrollado estudios sin la ayuda concreta de padres y madres.

¿Y en inglés por ejemplo? Si no sabemos es difícil. Pero lo importante es mostrar interés, hacer un seguimiento, intentar aprender con ellos. Es como aprender informática. Si no sé, no le podré ayudar, pero sí puedo interesarme en aprender cosas, poner a su disposición material adecuado… es lo mismo.

El documento con las ideas que comentamos en la charla lo podéis conseguir en internet. Hay una página web sobre temas de bilingüismo que está muy bien: www.emangiltza.com. Hay mucha información sobre temas de bilingüismo, y en el apartado denominado Herramientas se encuentra el documento sobre tareas escolares.

¿Se nota en los resultados finales que el padre o madre no sabe? En los resultados finales se notarán los hábitos de estudio y motivaciones. Un alumno de familia euskaldun si no tiene disciplina o no sabe estudiar tendrá muchas dificultades. Por el contrario ¿cuántos alumnos de familias que no saben euskera han estudiado en esta lengua? ¿Han tenido más

09


arin arin

ANDREA OLARTE

Andrea Olarte (3ºDBH), empezó con 9 años en el mundo de la equitación, ha quedado segunda en el campeonato de Doma Clásica de Euskal Herria

Niretzat ez da inoiz kirol arrotza izan Andrea Olartek 14 urte ditu eta bere lagun onenak 4 hanka ditu. Hori pentsa dezakegu, gazteak CABALLERIZAS ARIÑEZ hipikan ematen dituen orduak ikusita. Ia egunero joaten da bertara, entrenamenduetara. 9 urterekin hasi zen zaldiekin kirola egiten baina, duela bi urte, DOMA KLASIKOAn espezializatzea erabaki zuen. Ikastolako lagunak kirola probatzera animatu nahi ditu, naturarekin harreman handia izateaz gain, ardura berriak hartzen direlako. Zaldia gainean ibiltzeaz gain, animalia zaindu behar izaten delako.

10

Noiztik ari zara HAZIERA edo DOMA KLASIKOA egiten? Eta non izaten dituzu entrenamenduak? 9 urterekin hasi nintzen kirol honekin, nahiz eta zaldiak eta zalditegiak lehenagotik ezagutu. Nire aita zaldiz ibiltzen zen lekura eraman ohi ninduen, txikia nintzenetik. Lehenengo bi urteak, nire ahizparekin eta lagun batekin egin nituen herriko hipika batean. Aldatzea erabaki genuen eta gaur egun “Caballerizas Ariñez-en” jarduten dut. Hainbat disciplina edo arlo desberdin egiten nituen baina, duela pare bat urte, orain daukadan zaldiarekin “Doma Klasikoari” jarri nituen ahalegin guztiak. Orain dela ez asko, emaitza garrantzitsua jaso zenuen: bigarren izan zinen Euskal Herriko “DOMA KLASIKO” txapelketan. Sailkapen horrek zer pentsaarazi zizun? Nola bizi zenuen bigarren postua gelditu izana? Egunero egindako ahalegin eta lana azkenean zenbaiterako balio izan duela sentitu nuen. Honek erakusten digu, lehen mailako zaldia ez baduzu ere, sailkapen on bat lortu dezakezula.


kirola Txapeldun-orde izateko etengabeko lana egingo zenuen. Zuk eta zure zaldiak, jakina. Gustoko dudan zerbait denez ez zait batere kostatzen zalditegira joatea. Egunero ez banaiz joaten, entrenamenduetara asteko ia egun guztietan joaten saiatzen naiz, batez ere, ondo pasatzeko. Zu aritzen zaren kirola ez da oso ezaguna, ez da gehiengoak aukeratu ohi duena. Zerk erakarri zintuen? Seguru bat baino gehiago harritu zaizula, Doma Klasikoa egiten duzula esaterakoan … Niretzat ez da inoiz kirol arrotza izan. Aurretik esan bezala, txikitatik zaldiekin harremanean egon naiz. Animalia hau betidanik gustatu zait eta probatu nuenetik gehiago ikasi nahi izan dut.

Es verdad que pueden ocurrir accidentes, pero como en cualquier otro deporte. Animo a mis compañeros a probar porque estás en contacto con la naturaleza y es muy especial la relación que se crea con el caballo. Zu bezala, ikastolako beste haurren batek zaldiekin kirola egin nahiko balu, zer esango zenieke? Zer

eskaintzen dizu zuri kirol honek? Eta zer harreman sortu da zaldia eta zure artean? Beti entzuten da gurasoek beldurra izaten dutela beraien seme-alabak zaldiekin badaude, kirol hau arriskutsua izan litekeelako. Egia da istripuak gerta litezkeela, baina azken finean kirol guztiek daukate euren arriskua. Nik kirol hau probatzera animatzen ditut, naturarekin harremanean zaudelako eta beste bizidun batekin (zaldiarekin) lotura sortzen delako. Kirol hau berezia da ez zaudelako zu bakarrik, zaldia ere kontuan izan behar duzu. Gainera, kontuan hartu behar duzu, ez dela bakarrik zaldi gainean ibiltzen jakitea. Zaldia garbitu behar

11

duzu, animalia bera ulertu behar duzu, zer nahi duen, bere gustuak … hori guztia ikasi behar duzu. Zaldia oso egokia da arazoak dituzten haurrentzat. Ekinoterapia deituriko teknika da, erabilgarriena. Hipikaz gain, bestelako zaletasunik ba al duzu? Kirol honetaz aparte, euskal dantzak eta eskian ere aritzen naiz. Etorkizunean, hipikan profesionalki aritu nahiko zenuke? Bai edo ez esatea oso zaila da. Gaur egun, garrantzitsuena, ikasketetan ondo aritzea da baina, argi dut, ez diodala kirol honetan aritzeari utzi nahi.


Xabier Olaso Armentia ikastolako irakasleak Durangoko azokan aurkeztu ditu, kaleratu berri dituen bi liburuak: “Izeko Eli eta biok” eta “Tximeletrak”. Haur eta gazteei zuzendutako lanak dira baina: ipuinez osatutako liburua da lehena, bigarrena, poema liburua. Haur eta gazteei begira idatzitako liburuak dira. Durangoko azokan aurkeztu zituen Xabier Olasok, Armentia ikastolako irakasleak. Lehena, azken bi hauetaz gain, Xabier Olasok beste hamaika lan argitaratu ditu eta kasik genero guztiak landu ditu: olerkiak, ipuiak eta baita abestiak ere. Olasok idaztea gustoko du, gogoetarako aukera ematen diolako, iraganari begiratu ahal duelako eta nahi izatera, etorkizuna aldatu dezakeelako.

Xabier Olaso “Izeko Eli eta biok” y “Tximeletrak” son dos libros de literatura infantil y juvenil publicados recientemente y presentados en la pasada Feria del Disco y Libro vasco de Durango. El primero es un cuento. El segundo un poemario infantil. El primero publicado por la editorial vizcaína Ibaizabal. El segundo por la editorial Pamiela de Iruñea. El primero y el segundo tienen un mismo autor, Xabier Olaso, profesor de la Ikastola Armentia. Xabier tiene además publicados con anterioridad una decena de títulos de diferentes géneros. Ha escrito poesía para adultos, poesías infantiles, cuentos, acertijos, trabalenguas, algún libro de texto y hasta alguna que otra canción. Le gusta escribir porque le gusta comunicarse con la palabra, reflexionar, revisar el pasado, imaginarse el futuro y cambiar la realidad si le apetece.

Bi liburu plazaratu berri dituzu. Bata “Izeko Eli eta biok”. Kontaiguzu zeri buruzkoa den. Ipuina da, 8 urtetik aurrerako neskato-mutikoei zuzendua. Hara, zertan den: Ane zortzi urteko neskatoa da eta Eli da bere izeko kuttuna. Izeko Eli bidaiazale porrokatua da. Bidaia horietako batean, Obaba-Ibibi-Bobo buruzagi massaiak zuhaizka-hazi magiko batzuk oparitu zizkion izeko Eliri. Herrira bueltan, izeko Elik Aneri utzi zizkion zaintzeko, berak beste bidaia bat egin behar baitzuen. Eta hara non, haziak ernatu ahala gauza magikoak gertatuko dira Aneren bizitzan... Nola bururatu zitzaizun istorioa? Errealitatea eta fikzioa uztartzen zituen ipuina idatzi nahi nuen. Fikzioaren esparrua nola bideratu argi neukan buruan; ez hain argi, ordea, fikzioaren harian errealitatea nola txertatu. 2010 urteko urtarrilean, Haitin gertatu zen lurrikara lazgarriaren inguruko irudi batzuek eman zidaten hari horri eusteko modua. Ipuin tristea, beraz? Ez horixe! Ugariago dira gozoak gaziak baino. Umore-zipristinak han-hemenka daude eta bukaera zoriontsua da oso. Zure bigarren liburua: Tximeletrak. Hitz jokoa egin duzu. Zergatik? Zer esan nahi du? Nire ustez izenburuak garrantzi handia du, izenburua baita lehen begi-kolpean irakurleak irakurtzen duena. Dezente berotzen dut kaskoa behin-betiko izenburua aukeratu baino lehenago. “Nola du izena liburuak?” galdetzen didatenean, nik “Tximeletrak” erantzun, eta orduan besteak,

12


literatura Haurrek gero eta gehiago telebista ikusi eta gero eta gutxiago irakurtzen dutela esan ohi da. Ados zaude? Bai, irudipen hori daukat. Telebista soilik ez, orokorrean, teknologia berriak (bideo-jolasak, kontsolak, mugikorrak...) erakargarriago gertatzen zaizkie neska-mutikoei liburuak baino.

“Tximeletak”? Eta nik, berehalakoan, “Txime-le-trak...” “le-trak...” Ah! “Tximeletrak” hitz-jokoa da eta, hain zuzen ere, bitxia delako samur da gogoratzen. Gainera, liburuko lehen-lehenengo poemaren izenburua da Tximeletrak: Zizurikan-zirurikan joan zaizkit letrak liburua zabaltzean... Poesia haurrentzat zaila ote den ustea zabalduta dago. Zer iritzi diozu ideia horri? Uste hori dago, bai, baina genero hori haurrei hurbiltzen ez zaielako gertatzen da, nire iritziz. Ikasgela batean edo liburutegi batean begiratzea besterik ez dago. Zenbat liburu daude? Zenbat dira ipuin? Zenbat poesialiburu? Galde diezaiogun lagun bati: Zenbat liburu dituzu etxean? Zenbat dira nobela? Zenbat poesia? Askok “alerik ez!” erantzungo dute segurutik. Horregatik, ba, poesia itzaletan uzten dugun generoa da eta ez du, ez, ipuinak edo nobelak duen tirakada. Baina nola eukiko du, ba, interesa pizten ez badugu? Bestalde, ustelak diren aurreiritzi askotxo daude poesiari lotuak, “pirau”, “filosofo” edo “ kultureta” batzuen genero ote den, serioa ote den, ulergaitza ote den... Enfin! Hala ere, poesia idaztea eta irakurtzea ariketa ederra da, erronka handia baita berba gutxirekin asko komunikatzea, iradokitzea, irudiak sortzea eta zehaztasun punttu hori lortzea. Nire kasuan haurren neurrirako poemak egiten saiatu naiz, jostagarriak eta ondo pasatzekoak. Poesia “zaila” eta “serioa” delako uste hori haustea nahiko nuke Tximeletrak liburuko poemekin. Lortuko ahal dut! Nola egiten da liburu bat erakargarri neska-mutikoentzat? Hainbat esparru jartzen dira jokoan liburu bat erakargarri izateko: Kontatzen denaz gain, maketazioa, letra-molde egokia, ilustrazioak... Ilustrazioak, esaterako, oso-oso garrantzitsuak dira haur-literaturan, irudiak kontatzen denak hainbat garrantzi du eta ezinbesteko euskarria da irakurlearentzat.

Eta zer egin daiteke, zure ustez, neska-mutikoek gehiago irakur dezaten? Milioiko galdera gero! Zera, irakurzaletzeko bidea haurtzaroan urratu behar dela uste dut. Familia da, beraz, irakurzaletasunaren bide horretan aurren-aurreneko gunea, eta funtsezkoena hastapen horretan. Haurrek gurasoak euki behar dituzte bidelagun irakurtzearen abenturan. Eurek izan behar dute irakur-azturen pizgarri. Eskola beste osagarri bat da, baina ez bakarra. Nire ustez, haurrak irakurtzera bultzatzeko estrategiak asmatu eta landu behar dira familian eta eskolan. Haurrak erakarri behar ditugu eta ez uxatu. Horretarako oinarri-oinarritik hasi beharra dago. Zer egin daitekeen? Liburuak hurreratu, gurasook ume txikiei ipuinak irakurri eta kontatu, liburuak konpartitzera gonbidatu, liburutegiko bazkide izan, animazio-ekitaldietan parte hartu, libururik ez debekatu, liburu-dendak bisitatu... Irakurketaz gozatzen ikasi egiten da eta, horrenbestez, irakatsi daitekeela uste dut. Armentia ikastolan lan handia egiten da hori sustatzeko, ezta? Bai, eta irakasleoi zer pentsa ematen digu gaiak eta eragiten saiatzen gara. Hausnarketa ere egiten dugu. Jakin badakigu esparru garrantzitsua dela eta ikaslearen garapen integralaren puzzlean pieza ezinbestekoa. Ikasleengan irakurzaletasuna hauspotzeko ahalegin horretan ikasturtean zehar burutzen den ekintza-sail bat dugu gertaturik. Ekintza horietako batzuek ikasgela bera dute abiapuntu, gelan gelako liburutegia antolatzea kasu. Beste ekintza batzuk, berriz, ikastolako eremu zabalean egin ohi dira. Juul kanpaina, kasu. Aspalditxotik, liburujai batez ematen diogu akabua ikasturteari.

13


irakurtzeko eta ikusteko... Eguberria ~Ohitura, kantu eta istorio~ (+3) Juan Kruz Igerabide & Elena Odriozola (Nerea argitaletxea) Hona Gabon giroko tradiziora hurbiltzeko saio bikaina: eguzkiaren jaiotza, usadio zaharrak, kristautasunaren etorrera eta, azkenik, Eguberriak ikuspegi laikoago batekin bizitzeko kantuak. Luxuzko edizioa etxeko txikiekin batera irakurtzeko eta kantatzeko.

Hara! (+3)

Miren Asiain, Pamiela Etxepare saria jaso duen lan honek amona batek igerilekuan jasotzen duen haur baten istorioa kontatzen du. Mundu errealaren eta ame-tsezkoaren arteko giltza dirudi amonak kontakizunean, eta batetik bestera igarotzen lagunduko dio haurrari. La magia cotidiana hecha color para l@s más pequeñ@s a través del texto y las ilustraciones de Miren Asiain: ¡una gozada!

Elmer (+4)

David Mckee, Alberdania & Igela & Erein Asko dira Elmer elefantearen liburu eta istorioak, baina hona euskaraz lehen alea, 1989an Londresen argitaratua, orain Klis-Klasikoak bilduman. Por fin en euskara la primera aventura de este elefante diferente, alegre y divertido, universalmente conocido.

Kontuari kontu (+6)

Itziar Zubizarreta, Pamiela

Lau ipuin tradizional eta CD bat biltzen dituen luxuzko bilduma da, Itziar Zubizarretak moldatu, eta bai beraren bai ikastolako aita den Patxi Zubizarretaren ahotsetan, Zuriñe F. Gerenabarrenaren musikarekin. Zazpi lapurrak Mattinek ilustratu du, Alaba eta alabaordea Eider Eibarrek, Hiru olatuak Maite Gurrutxagak eta Errege zorria Jon Zabaletak. 22 euro balio duen opari bikain hau, hala ere, Galtzagorri haur eta gazte literaturako elkartean bakarrik lor daiteke (www.galtzagorri. org). Un regalo de lujo que recoge cuatro cuentos tradicionales, grabados y con las ilustraciones de cuatro estupendos dibujantes; solo se puede adquirir en la dirección anterior.

14


gomendioak Amattoren uzta (+8)

Ipar Euskal Herriko ipuin tradizionalak ezagutzeko aukera zoragarria eskaintzen zaigu liburu honen bitartez. Oso aproposa gurasoek edo irakasleek haurrei kontatzeko, edo elkarrekin irakurtzeko. Egia da, beharbada, ahalegin handiagoa egin behar dela iparraldeko euskarara hurbiltzeko, baina baietz gozatu ederra hartu. Mayi Ariztia recogió en su ‘cosecha’ los cuentos que escuchó de modo natural en su Sara natal, en Lapurdi; se nos ofrecen ahora en euskara batua con las ilustraciones de Miren Gurrutxaga.

Amattoren uzta M a ayi

riztia

Maite Gurrutxaga i l u s t r a z i o a k

Patxi Zubizarreta egokitzailea

Tom Sawyer-

Mark Twain

Tom Sawyer-en abenturak (+10) en

Tom Sawyer-

abenturak

om espaloian agertu zen baldean kareesnea zuela, eta kirten luzeko brotxarekin. Hesiari begiratu zionean, poztasun guztia joan zitzaion eta malenkonia sakonak hartu zion arima. Hogeita hamar metro luze zen ohol-hesia, eta hiru metro altu. Bizitza hutsik iruditzen zitzaion, eta existentzia, zama astuna.

Literaturaren historiako nobelarik ezagunenetakoa, 1876an idatzia izan arren, gaurkotasun handikoa, orain luxuzko edizioan eta euskaraz datorkiguna. Misisipi ibai bazterrean bizi diren Tomen eta Huck Finn-en kontakizunak dira, gaur egun ere irakurtzeko poza sentiaraziko digutenak: gaztetxoei eta baita adinean aurrera goazenoi ere. Un clásico de la literatura que quizá leímos en alguna versión o recordamos por el cine, pero que seguro que nos hará disfrutar del verdadero placer de la lectura.

Mark Twain

T

Mark Twain, Alberdania & Igela & Erein

en

abenTurak

Tom Sawyer-en abenturak

Amattoren uzta

Mayi Ariztia

Mayi Ariztia, Alberdania & Igela & Erein

Itzultzaileak

IñakI MendIguren Sarah J. TurTle

Ilustrazioak

guIllerMo gonzález

Narradores de la noche (-88) Rafick Schami, Siruela

Para los mayores, quizá para que luego contemos los relatos del libro a l@s pequeñ@s, un volumen que nos descubre cómo devolver la voz a un viejo sirio, cómo volver a disfrutar de las buenas historias. El autor, de origen sirio pero afincado en Alemania, también nos regaló obras hermosas como Eskua bete izar/Un puñado de estrellas para jóvenes o Viaje de la noche al día. Siriako albiste lazgarriak entzun eta ikusten ditugun honetan, hona behinolako istorioak, agian gaur egungo errealitateari aurre egiteko balio dutenak.

15


Ibai, Jose, Iker, Unai...

Ez ahaztu soinekoa!

PS2, Wii, DS... Ez dut gogoratzen... koa o a t i r Eu ark h e b an eram dut.

ARMENTIA Ikastolan, zer?

Nerea?

Liburuak, norentzako?

Hau lana!!









zorionak eta urte berri on!


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.