armentiberri 02

Page 8

Gurasoenlaguna Proiektua ezaguna da. Pertsona talde bat elkartzen da, normalean astean behin, Gasteizko edozein lekutan, taberna batean gehienetan, euskaraz mintzatzeko. Helburua argi dago: euskaraz bizi eta egunero erabiltzen ohitzea. Gaur egun, Armentia Ikastolaren ingurunean guraso talde bi daude, euskaraz egiteko elkartzen dira eta parte hartzen duten gehienak Armentia Ikastolako gurasoak dira. Garoka tabernan, ostiralero, arratsaldeko lauretan 4 guraso biltzen dira; hala ere, hemendik gutxira beste bi gehituko zaizkie. Lord tabernan, asteazkenero, arratsaldeko seietan 6 guraso elkartzen dira, eta horietatik 4 ikastolakoak dira. Ikastolako beste zortzi gurasok izena eman dute eta dagoeneko dauden taldeetan sartu edota talde berriren bat sortuko dute. Garoka tabernan hiru urte daramatzate biltzen Ainhoa, Blanca, Javi eta Gentzanek. Guztiek daramatzate beren seme-alabek Armentia Ikastolara. Bertan elkar ezagutu eta dagoeneko lagunak dira. Zeri buruz mintzatzen diren? Ainhoak dioenez, hori ez da aurretiaz antolatzen: “Umeak Armentia Ikastolan ditugunez, ikastolako kontuen inguruan aritzen gara. Bestela, egun horretan gertatutakoari buruz hitz egiten dugu, gure asmoei buruz, asteburuan zer egingo dugun... Helburua? Denetarik dago, baten batek titutua eskuratu nahi du, baina oro har, ez dugu euskara galdu nahi, hitz egitean arintasuna lortu eta umeekin erabiltzeko ohitura hartu. Giroa oso ona da, beraz, izugarri ona litzateke gero eta guraso gehiago aritzea gurekin batera”.

traka - traka El pasado 14 de octubre nuestros txikis de “HH5 urte” pasaron el día en Azpeitia donde pudieron disfrutar de una visita al Museo Vasco del Ferrocarril.

testuak, argazkiak eta informazioa:

berriak@armentiaikastola.org


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.