armentiberri 02

Page 6

I単aki Lauzirika Hilabete eta erdia igaro da ikasturtea hasiz geroztik. Zer moduz hasiera? Ongi, udaran egin genituen lanak ikasturtea jada martxan egon arte amaitu ez ziren arren, eta egoera horrek ikasturte hasiera lausotu zuen nolabait. Eskola altzariak epez kanpo ekarri zizkiguten, eta horrek ezinegona eragin zuen langile batzuengan. Hala ere, dena konpondu da eta hurrengoetarako kontuan hartuko dugu zer nolako arazoak dauden gremioak abuztuan kontratatzeko. Berririk bai ikaslegoari eta irakaslegoari dagokienez? Une honetan 902 ikasle ditugu, iaz baino 52 gehiago, 43 ikasgeletan banaturik. Zazpi gela 0-3 urteko etapari dagozkio, 118 ikaslerekin, eta gero beste bi gela ditugu hezkuntza berezian. Irakaslegoari eta irakasle ez diren langileei dagokienez, guztira 73 gara, gehienak emakumeak: 56 emakume eta 17 gizon. Lau baja izan ditugu, baina zazpi kontratu berri egin ditugu; beraz, agerian dago krisian egonda ere enplegua sortzeko gai izan garela. Beste datu bat: ikastolako bazkide kopurua 595etik 637ra igo da pasa den ikasturtetik hona.

Eta arlo pedagogikoan zeintzuk dira berrikuntzak? Curriculum-proiektua lantzen ari gara, gaitasunetan oinarrituta, datozen ikasturteetan ezartzeari begira. Horretan ardura duten irakas-

es director de la ikastola Armentia desde hace cuatro a単os. Nacido en Muxika, Bizkaia, tiene 56 a単os, y mantiene su residencia actual en Bermeo aunque durante el curso reside en Gasteiz. leek konpromiso handia hartu dute eta zenbait mintegitara joaten dira aldian-aldian. Gainera, ikasle eta ikasgela kopurua nabarmen gora egin duela kontuan hartu dugu eta, horren ondorioz, ikastolako orientazio-taldeak haren jarduera areagotu du hezkuntza-behar bereziak dituzten ikasleen arazoei ahalik eta hobekien erantzuteko eta horrela haien eboluzioaren gaineko jarraipen sakonagoa egiteko. Halaber, beste gai batzuetan lanean ari gara: ikastolako hezkuntza-proiektua, Euskal Curriculumaren ezarpena, Agenda 21 eta ikastolako prozesu ezberdinei buruzko protokoloak... Eta plan estrategikoa ere bai, noski.

Eta krisia, ikastolan ere nabaritzen da? Beno, Eusko Jaurlaritzak esan du irakaskuntzan ez duela murrizketarik egingo, baina bai hitz egiten duela herstura ekonomikoaz. Baliteke, beraz, aurreko urteotan diru-laguntzak jasotzen zituzten programa batzuek murrizketak pairatzea. Iaz gertatu zen jada. Ikusi beharko!

...hemos realizado 7 contratos frente a 4 bajas lo que pone de manifiesto que en plena crisis hemos creado empleo...

Udaran zehar ikastolan burutu diren obrak aipatu ditugu lehen. Zer egin da? DBHko irakasleentzako gela berria eraiki dugu, jantoki zaharra berritu dugu bertan LH eta DBHko informatika gelak prestatzeko, eskolaz kanpoko ekintzetako korridorean zolu berria ipini dugu, laborategia berritu dugu, bi urteko bi gelatan zorua aldatu dugu eta Haur Hezkuntzan 5 urteko gela berri bat sortu dugu.

Zeintzuk dira plan estrategikoan lantzen ari diren alorrak? Lantaldea oso heterogeneoa da; bertan parte hartzen dute Errektore Kontseiluak, etapako koordinatzaileek, ikasgeletako ordezkariek, Armentxok, zerbitzuetako pertsonalak eta zuzendaritzak. Gai ezberdinak jorratzen ari gara, hala nola, elkarbizitzarako plana, euskararen erabilpena, curriculamaren garapena eta familiako zein inguruneko harremanak.

Eta Armentian neurriak hartuko dira? Ikastolako ekonomiaren gaineko kontrola gure zentroaren berezko kulturan erroturik dago eta, ondorioz, gure beharrak aztertzen eta gastua eta gure diruzaintza etengabe kontrolatzen jarraituko dugu.

Suposatzen dut erreforma gehiago jada pentsatuta daudela. Bai horixe! Sarrera nagusia eraberritu eta 4-5 urteko ikasleentzako komun berria eraiki behar dugu. Langileentzako jantokia, jantoki-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.