Lehiaketaren oinarriak

Page 1

LEHIAKETAREN OINARRIAK EMAN PAUSOA LEHIAKETAREN DEIALDIAREN OINARRIAK Lehenengoa: Xedea. EMAN PAUSOA-k "EMAN PAUSOA film laburren lehiaketaren lehenengo edizioa" antolatu egin du, DISPERTSIOA-k suposatzen duenaren gizarteratzea egiteko eta ikusentzunezkoen alorrean sorkuntzaren talentu berriak laguntzeko eta bultzatzeko asmoarekin. Sortzaileen talentua dispertsioaren aurkako borrokaren mesedetan jarriz, ikuslegoa hunkitu eta diferentzia agerian uzten dituzten arte-lanak sortzea du helburu. Horretarako, lehiaketan aurkeztutako film laburrak youtube, Facebook edota wassap bidez zabalduko dira. Bigarrena: Parte-hartzaileak. Deialdi honetan adin nagusiko persona fisikoek parte hartu dezakete (aurkeztutako bideo bakoitzeko gutxienez adin nagusiko bat), naziotasuna edozein dela ere. Lehiaketara aurkeztu daitezkeen film laburren kopurua ez dago mugatuta. Hirugarrena: Film laburren ezaugarriak Film laburrean Eman Pausoa kantaren 15 segundu sartu beharko dira gutxienez. Aurkeztutako film laburren iraupena gehienez 3 minutu eta 30 segundukoa eta gutxienez 15 segundukoa izanen da. Tarte honetan egileak askatasun osoz erabaki dezake iraupena, dispertsioaren gizarteratzea ahalbidetzen duen argumentua garatzen duelarik. Aurkeztutako lanek ezinen dituzte jokabide desegokiak erakutsi (homofobia, sexismoa, indarkeria, arrazakeria‌). Antolakuntzak atzera botako ditu ikuslegoarentzat desegokiak izan daitezkeen film laburrak, teknikoki eta kalitateari dagokionez gutxiengo baldintzak betetzen ez dituztenak edota aipatu helbururako kaltegarriak izan daitezkeenak. Aurkeztutako lanak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte: a) Film laburraren formatu digitala: MOV (.mov), MPEG-4 (.mp4) edo M4V (.m4v) bideorako H264 eta audiorako AAC konpresioekin. Formatua 16:9 HD 1920 x 1080. Onartuko dugun gutxiengoa 1280 x 720. Artxiboak ezinen du 50 gainditu. b) film laburraren promoziorako kartela, .jpg formatuan, 154 x 218 pixelekoa eta gehienez 70kb-koa. c) Film laburraren fotograma, 1000 x 570 pixelekoa eta gehienez 400Kb-koa, .jpg formatuan eta izenik gabea (ez dadila hasierako fotograma izan). d) Aurkeztutako film laburren fitxa artistikoa: izenburua, helbidea, produkzioa, gidoia, fotografia, soinu banda, montajea, iraupena, produkzio urtea, laburpena. e) Film laburrean adin txikikoak agertuz gero, antolatzaileari, lehiaketan aurkeztutako lanarekin batera, gurasoek edo tutoreek sinatutako baimena eta erantzukizunaren onartzea aurkeztu beharko dira. Film laburrean agertzen den adin txikiko bakoitzeko baimen bat aurkeztu beharko da.


Laugarrena: Izen-ematea. EMAN PAUSOA lehiaketaren oinarriak www.issuu.com/emanpausoaburlata www.facebook.com/emanpausoa -n argitaratuko dira.

eta

Izena emateko, ikusentzunezkoa Eman Pausoa-ren antolakuntzari eman beharko zaio ondorengo egun eta orduetan: 

2015eko otsailaren 1etik 17ra EMAN PAUSOA-ren antolatzaileei. EMAN PAUSOAren antolakuntza asteartero eta ostegunero jasoko ditu, otsailaren 3, 5, 10 eta 12, AXULAR KULTUR ELKARTEAN, Burlatako Ermita kalea 20, arratsaldeko 7etatik 8ak arte.

Ondoren, aurkeztutako film laburrak lehiaketaren oinarriak betetzen dituela ziurtatzen dugunean, email bidez jakinaraziko dugu film laburraren onarpena. Bostarrena: Saritutako film laburren aukeraketa. Lehiaketak bi fase izanen ditu:  

Lehenengoa (2015eko otsailaren 18tik 25era): Antolakuntzak aurkeztutako film labur guztiak ikusiko ditu, aurre-aukeraketa bat egiteko. Bigarrena (2015eko otsailaren 26tik martxoaren 6ra): Bigarren fasera pasako diren 10 film laburren artean, epaimahaiak lehiaketaren irabazlea aukeratuko du.

Epaimahaia ikusentzunezkoen alorreko hiru lagunek osatuko dute, EMAN PAUSOA-ren antolakuntzak izendatuak. Bozkak ondorengo irizpideen arabera emanen dira: kalitate teknikoa, sentsibilitate artistikoa, sormena eta gaitasun narratiboa. Epahamaiaren erabaki guztiak, azken erabakia barne, gehiengoz hartuko dira. Seigarrena: Saria. Film labur hoberenaren saria: 300 €. Lehiaketa esleitu gabe gera daiteke, eta saria ezinen da ex aequo eman. Zazpigarrena: Datak.    

Film laburren aurkezpena: 2015eko otsailaren 1etik, goizeko 10etatik aurrera, 2015eko otsailaren 17ra, gaueko 12ak arte. Aurre-aukeraketa: 2015eko otsailaren 18tik 2015eko otsailaren 25era. Film labur sarituaren aukeraketa: 2015eko otsailaren 26tik 2015eko martxoaren 6ra. Film labur sarituaren iragarpena: 2015eko martxoaren 7an, Burlatako EUSKAL HERRIA PEÑAN, San Frantzisko kalea 13.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.