Zu. Anjel Lertxundi

Page 1

Zu Anjel Lertxundi

Ezin omen diagu hire kontra egin, zenbat aldiz entzun ote dugu gauza bera!, baina desmitifikatu egin nahi haut, hire izen madarikatuari oihartzun apokaliptikorik eman gabe mintzatu nahi diat hitaz. Minbizia haiz, parasito totala, naturak eman duen akainik alferrena. Besteen mina xurgatzetik bizi haiz, besteen mina probokatzen segitzen duk. Halakoa haiz hi, gaitz bat, gaiztoena agian, baina gaitza azken finean, eta halaxe tratatu nahi haut, gaitz baten moduan eta ez izurri bibliko bat edo zeru-infernuek bidalitako zigor bat bahintz bezala. (110.orria)

Hernani, Udal Liburutegia 2017 urtarrila


Anjel Lertxundi1 (Orio, 1948)

Euskal idazle oparoenetarikoa da. Maisu eta Filosofia eta Letra ikasketak egin zituen Donostian, Erroman eta Valentzian. Irakasle izan zen Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan, eta bertako zuzendari lau urtez. Zarautzen bertan bizi da umetatik. Idazle lanetan, bi ezizen erabili izan ditu: Andu —aitaren baserriaren izena— eta Iùaki Aldai. Hitz-jokoen zalea, hiztegia iraultzeko eta aberasteko bultzatzaile nekaezina da. Euskarak duen idazle onenetakotzat jotzen da Lertxundi, eta ofizio handienekoen artekoa. Produkzio handiko idazlea, literaturaren alor guztiak jorratu ditu, eleberri eta ipuinetatik hasi eta itzulpen eta saiakerara, haur eta gazte literatura ahaztu gabe. Zinemaren munduan ere murgildu da, bi pelikula zuzenduta: 1985ean Hamaseigarrenean, aidanez (izen bereko bere liburuan oinarritua) eta 1987an Kareletik.[1] Horretaz gain, hainbat hedabidetan kolaboratu du, tartean Berria egunkarian. Euskal Idazleen Elkartearensorreran, 1982an, erakundearen presidente izendatu zuten, eta kargu hartan aritu zen 1985 arte. Euskaltzain urgazlea da, eta euskaltzain osoizendatzeko proposatu dute. 2010ean Espainiako Literatura Sari Nazionala irabazi zuen, saiakera arloan, Eskarmentuaren paperak lanarekin.

1

Hemendik hartua [2016-12-07]: https://eu.wikipedia.org/wiki/Anjel_Lertxundi


Bibliografia Haur eta gazte literatura                                     

Ai, Leire, Leire (1979, Erein) Gaur asteartea da (1979, Erein) Nikolas Mikolas (1979, Erein) Sorgin bat aidean (1979, Erein) Txibiribi bonbon (1979, Erein) Txilibitu danbolin (1979, Erein) Negua (1980, Erein) Udaberria (1981, Erein) Udazkena (1981, Erein) Uda (1981, Erein) Portzelanazko irudiak (1981, Erein) Tristeak kontsolatzeko makina (1981, Erein) Gizon kabalen piurak (1982, Erein) Auskalo mendian (1984, Erein) Tximinitik gora (1984, Erein) Artillero dale fuego (1986, Erein) Bateltxo bat kulunkan (1986, Erein) Elegantzia frantzia (1986, Erein) Ipurdian bost letra (1986, Erein) Janda gero, majadero (1986, Erein) Lekeitioko plazan (1986, Erein) Titiritero titirimundi (1986, Erein) Eskiatzaile herrenaren kasua (1988, Erein) Estalaktita rockeroaren kasua (1988, Erein) Kaxkajo bahituaren kasua (1988, Erein) Paris de la France-ko pateen kasua (1988, Erein) Alarguntsa sikodelikoaren kasua (1989, Erein) Sardina ezpain gorriaren kasua (1989, Erein) Peru eta Marixe, mila eta bat komerixe (1993, Erein) Tresak eta kordelak (1993, Zarauzko Udala) Lehorreko koadernoa (1998, Alberdania) Nire kuleroak (1999, Elkar) Muxubero, mon amour (2000, Elkar) Nik erremerre hitz egiten dut (2000, Elkar) Dindirri = Flick (2001, Baigorri, Gara) Aizak eta aizan elkarrekin dantzan (2002, Elkar) Ezkutuko maitea (2002, Elkar)


  

Brummm! (2003, Elkar) Graak! (2003, Elkar) Maria Goikoak batbihirulau! (2011, Erein)

Narrazioa        

Hunik arrats artean (1970, Lur) Ajea du Urturik (1971, Gero Mensajero) Goiko kale (1973, Gero Mensajero) Aise eman zidan eskua (1980, Erein) Urtero da aurten (1984, Erein) Lurrak berdinduko nau (1990, Erein) Piztiaren izena (1995, Alberdania) Paper-festa (2012, Alberdania)

Nobela             

Hamaseigarrenean, aidanez (1983, Erein) Tobacco days (1987, Erein) Carla (1989, Erein) Kapitain frakasa (1991, Erein) Otto Pette (Hilean bizian bezala) (1994, Alberdania) Azkenaz beste (1996, Alberdania) Argizariaren egunak (1998, Alberdania) Lehorreko koadernoa (1998, Alberdania) Zorion perfektua (2002, Alberdania) Ihes betea (2006, Alberdania) Zoaz infernura, laztana (2008, Alberdania) Etxeko hautsa (2011, Alberdania) Zu (2015, Erein)

Bidaia 

Italia, bizitza lanbide (2004, Alberdania / Berria)


Saiakera           

Gaurko literatura (1968, Donostiako Apaizgaitegia) Pio Baroja (1972, Gero Mensajero) Xabier Lizardi, olerkari eta prosista (1974, Jakin) Haur literaturaz (1982, Erein) Letrak kalekantoitik (1996, Alberdania) Munduaren neurriak (1998, BBK eta Ikeder) Gogoa zubi (1999, Alberdania) Muga-mugako zirriborroak (Edo pipiñoen kanpaina baten lehendabiziko zirriborroak) (1999, KM) Mentura dugun artean (2001, Alberdania) Konpainia noblean (2004, Alberdania) Eskarmentuaren paperak (2009, Alberdania)

Biografia 

Martin Ugalde, leialtasun baten historia (1997, Andoaingo udala)


Zu

2012ko uztailaren hemeretzian aldatu zen betiko liburu honetako protagonisten bizitza. Narratzailearen emazteak pankreako minbizia du. Aurrekoaren ifrentzu bihurtuko zaie handik aurrera bizitza, haren erresumako biktima apal izatera pasatuz. Orduantxe sortzen da “Zu�, eta bere eguneroko bizitzak zer ikusi gutxi izango du iraganekoarekin; haren itzala da, ezinbestean barrendu da, zorigaiztoko diagnostikoa eskutan, bizitza berrira, xumera, zenbatez zinezkoagora, premiak behartuta, intentsoago, tristeago, abailduagora. Bizitzaren dimentsio ezezagun eta berria. Itzal eta bidelagun ugari aurkituko ditu narratzaileak erresuma berriko galerietan barrena, hala nola Thomas Mann-en Mendi magikoan, Albert Camusen Izurritean edo Susan Sontag-en liburuetan. Haien protagonistak ere sufrimenduaren biktima izan ziren, eta beraz, erresuma bereko itzalen artean, gaixoen artean, bizi dira. Denen artean eraikiko duten unibertso literarioak dimentsio berria hartzen du, eta hango onkologo, doktore eta erizainak Xabier Letek ere maiz igo behar izan zuen “Ene mendi�ko protagonistak bihurtzen dira, nobela liluratu baten protagonistak. Betiere andrearen poz, ilusio eta malkoen atezuan. Baina ez al dago ba salmoetan idatzita Jainkoak gure malko guztiak gordeko dituela? Jakin dakigunean gureak ez direla egongo haien artean, literatura izango dugu kontsolamendu. Bizitzaren udazkenean sakontzen duen nobela da Anjel Lertxundiren hau, heriotzaren ezinbestekotasuna bizitzaren liluraz hesitu nahi agonikoa.


Kritikak2 Bizi mina Ibon Egaña (…) Hurrenkera kronologikoari jarraituz osatutako narrazioan, diagnostikoak markatzen du hasierako puntua, narratzailearen eta emaztearen bizitza erabat iraultzen duen berriak. Ondoren datoz minbiziak ezinbestean aldean dakartzanak (ospitaleratzeak, ebakuntza, kimioterapia, ileordea, larrialdiak…) eta baita prozesu horrekin batera doan prozesu psikologikoaren narrazioa ere (haserrea, onarpena, etsipena, esperantza…). 2012tik 2015era arteko kontakizun hori bi narratzaile tartekatuz ematen du Lertxundik: lehen pertsonan mintzo dena bata, eta hirugarrenean bestea. Zu izena eman dio emazteari, hala izendatuagatik narratzailea bigarren pertsonan sekula zuzentzen ez bazaio ere. Hala, hurbiltasuna eta distantzia tartekatzen ditu egileak, eta arnasa bezala erritmoa ematen dio kontakizunari. (…9 Zehatza da narrazioa, eta ez du minaren alderdi ilunena ezkutatzen, baina asmatu du egileak muina azaltzen gaitzaren alderdi makurrenetan laketu beharrik izan gabe. Heriotzaren mehatxua begi bistakoa bada ere, horrekin bizitzen ikasi behar duten pertsonaien ikaskuntza-prozesuan jarri du arreta egileak eta bikotearen ikaskuntza-prozesua irakaspen bihurtzen da irakurlearen eskuetan. Tremendismorik gabe, bizinahi sosegatu bat darie orrialde hauei, partekatua den bizi-grina, izan ere, gaitzak Zu eta narratzailea estuago batzen ditu gu batean: “gu esateari esker, eremu komun halako batean elkartzen gara biok (edo hala sinetsi nahi dut behintzat)”. Erromantizismoaren antipodetako maitasun-aitorpen sosegatu hori eta bizitzari atzaparrekin estu eusteko erabaki sendoa egin zaizkit liburu gogoangarri honetako alderdi ederrenetakoak. Deia, 2015-12-19

Literatura sendabide Hasier Etxeberria (…) Nik beste gai batzuk ere kausitu ditut Zuren lerroetan: bizipoza, maitasun istorio bikain bat, literatura unibertsalean heriotzak eta minak duten agerpena, Lertxundiren betiereko digresioak… hainbeste kontu. Funtsean bizitzari egindako kantu zoragarri bat da Zu eleberria, eta hori gutxi balitz, nire ikuspegitik maisulan bat ere bada autofikzioaren erabilerari dagokionean. 2

Kritikak osorik irakurtzeko [2016-12-07]: http://zubitegia.armiarma.eus/?i=85


(…) Poz handia eman dit, halaber, Lertxundi sortzaile eta artista sasoi bikainean aurkitzeak. Onenean, esango nuke. Beti entzun eta ikasi izan dizkiogun kontu guztien destilaketa moduko bat gertatu da liburu hau niretzat, bai bizitzaren ikuspegiari dagokionean eta bai, batez ere, idazlearen zereginari buruzkoan. Erakutsi digu idazlearen adibidea eredugarri gerta dakiokeela irakurleari eta, aldi berean, literaturak idazleari berari ere balio diola gaitzetik sendatu edo arintzeko bederen. Baina, batez ere, esan gabe ikusarazi dio irakurleari bizitza hau behar dela bizi esna, benetan, osoro eta edertasunean, nolaz eta munduan ez baitugun besterik. zuzeu.eus, 2015-12-20

Herioren aurreko hautu morala Hasier Rekondo (…) Aurreiritziak aurreiritzi, ohi duen maisutasunez, hitz neurtuez, aipu literario ezin hobeto ekarriez eta irakurketek eraikitako jakituriaz igaro du trantzea Lertxundik, bere ikuspegiak literaturaren oinarri sendoenen aurka egin baitzezakeen porrot. Baina talentuak ez du non porrotik egin, bizitzan ez bada. “Halabeharrak seinala gaitzan, bete beharreko baldintza bakarra dago: bizirik irautea”, dio egileak, “bitxoaren” aurkako iniziaziozko bidaiari ekin baino lehen. Zu-ren senarra izateaz gain, narratzailea ere bada Lertxundi, eta batzuetan lehen pertsona eta beste batzuetan narratzaile orojakilearen papera aukeratzen du. Ohikoak dituen narratzailearen ikuspegi aldaketak darabiltza gardentasunez, herioren eta minaren aurkako hautu morala desenfokearen bidez egituratzeko, narrazio pertsonal horretatik distantzia literarioa hartzeko. Idazlea eta pertsona ez baitira pertsonaia bera. Bidaia horretan betiko erreferentzia literarioez baliatuko da Orioko idazlea: Albert Camus, Claudio Magris, Susang Sontag, Thomas Mann… beste askoren artean (…) Zu minbizi baten kontrako kronika pertsonal bat baino gehiago da: bizitza literaturaz eraiki duenari literaturak ematen dizkion aukeren testigantza lazgarria, erudizioz bet ea. Lertxundi ez da inoiz gehiegikeriatan erortzen, eta irakurlearen atentzioa mantentzen du hausnarketa literarioen bidez, ezin hobeto harilkatutako collage neurtu bati esker. Bizitzaren gaineko hausnarketa sakona, minari buruzko saiakera filosofikoa, erlijioaren eta zientziaren arteko hautu morala. Beldurrez eraikitako beldurrik gabeko artelana. Berria, 2016-01-24


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.