Odol mamituak. Alaine Agirre

Page 1

Odol mamituak Alaine Agirre

Gaua da. Ohean nago. Galdu dut hartutako lasaigarrien kontua. Baina ez zait loa etortzen. Honako bidean galduko zen, okerreko logelara sartuko, edo agian beldurra ematen dio nigana etortzeak, badakielako, etorriz gero, bahitu egingo dudala. Betiko. (61.orr.)

Hernaniko Udal Liburutegia 2017 martxoa


Alaine Agirre1 (Bermeo, 1990) Euskal idazlea da. Fisika eta Euskal Ikasketak egin ondoren haur literaturan hasi zen. Bere lehenengo lana 2013an plazaratu zuen.

BIBLIOGRAFIA Haur eta Gazte Literatura      

Txokolatezkoa izan nahi nuke, Leire Salaberria il. Elkar, 2016 Bihotza lo daukat, eta zer? , Jokin Mitxelena il. Elkar , 2016, Hau ez da zoo bat! , Iratxe López de Munain il.. Elkar, 2015 Nora joan da aitona? , Elkar, 2014, Maite Gurrutxaga il. Elkar, 2014 Letra txarra daukat, eta zer? , Jokin Mitxelena il. Elkar, 2014 Nire potxolina maitea, Eider Eibar Zugazabeitia il. Elkar, 2013

Nobela  

X hil da Elkar, 2015 Odol mamituak, Elkar, 2014

SARIAK  Zilarrezko Euskadi Saria, 2016, X hil da lanagatik.  Lizardi Saria, 2016, Hau ez da zoo bat! lanagatik.  Lazarillo Saria, 2015, Nora joan da aitona? Lanagatik

1

Hemendik hartua: https://eu.wikipedia.org/wiki/Alaine_Agirre Sarbidea: 2017ko otsailaren 17an


Elkarrizketa Gaztezulo aldizkarian2 Haurrentzako zein helduentzako literatura idazten duzu. Non zaude erosoen? Erosoen, agian, haur literaturan. Baina asetuen, helduentzakoan. Azken finean, erosotasunak plazera fintzen du. Heldutik edo haurretik duzu gehiago? Denok legez: bietatik. Idazten jartzen zaren momentuan, zer duzu ezinbestekoa? Musika. Eta liburu bat amaitzen duzunean? Ez da oso elegantea Odol Mamituak bukatu nuenean zer egin nuen esatea... Literatur pertsonaia bazina, nork idatzitako liburuan agertzea gustatuko litzaizuke? Gustatu-gustatu, Harry Potterren abentura batean. Baina uste dut gehiago bizi naizela Annie Ernaux-en liburuetan. Zein libururi aldatuko zenioke amaiera? Edozein libururi alda dakioke amaiera, baldin eta irudimena baduzu. Idazleak liburua idazten du, baina irakurleak irakurtzerakoan bere istorio propioa eraikitzen du. Idazleari boterea kentzea baino gauza errazagorik ez dago. Zuhurtzia edo eromena? Zuhurtziaz mugatutako eromena. Baina eman dezatela amore mugek! Zer ematen dizu literaturak? Asko. Zer ematen diozu zuk literaturari? Gutxi. Barruak husteko edo irakurlea entretenitzeko idazten duzu? Barruak husteko. Baina ez dakit zergatik daukadan beste norbaiti kontatzeko beharra. Zerikusirik al dute fisikak eta literaturak? Aspaldi idazten nituen fisikako poemak, beraz, beharbada bai. Literaturak badu zerbait, mundua irensteko gaitasuna-edo, eta hor barruan dena sartzen da. Letra artean egoteko aukerarik ez bazenu, zertara dedikatuko zinateke? Musikara. Egia esan, alderantziz egin didazu galdera: musikari izan ezin nintzelako idazten dut. 2

https://www.gaztezulo.eus/albisteak/alaine-agirre-quotidazleari-boterea-kentzea-bainogauza-errazagorik-ez-dagoquot Sarbidea: 2017ko otsailaren 17an


Odol mamituak Infernurako joan-etorri bat da liburu hau, Miren Agur Meabek hitzaurrean dioen moduan: emakume baten gaixotze mentala, ospitale psikiatriko batean sartzea eta sendatze neketsua, bere gordinean kontatuak, baina gogortasun horrekin batera samurtasuna eta umorea ere sartuz, tarteka. Indar handiko idazkera erakusten du Alaine Agirrek bere lehenengo eleberri honetan, protagonistak bizi dituen esperientzia muturrekoak irakurleari bere azalean sentiaraziz; aldi berean, ordea, poesiara hurbiltzen den hizkera eder, estilizatu bat erabiliz. Barruko isuri guztiak ageri dira kontakizunean zehar, eta gogoaren isuri bortitz baten itxura hartzen du maiz testuak; dena dela, bat-batekotasun irudi horren kontrastean, trebeziaz eta arretaz eraikitako obra bat sortu du egileak: A-tik Z-ra doaz pertsonaiak, 0tik 100era pasarteak, eta 1. pertsonatik 2. eta 3.era narrazioa.

Kritikak3 Irakurri nola erabili sendagai hau eta galdetu botikan Amaia Alvarez Uria Liburu honetako protagonistak psikosia du baina, ez depresioa. Errealitatearekiko ukipen falta. Haluzinazioak, eldarnioak eta pentsamenduaren nahasteak. Eta bost kapitulutan kontatzen digu bere prozesua, 100 ataletan eta alfabetoaren letra guztiak erabiliz izendatzen dituen pertsonaien laguntzarekin, hondoa jo zuenetik zulotik irten zenera arte. (…) Hiru argazkitan laburbil daiteke gure protagonistaren bidaia: “Maindireen kontrako gerran” ohean izerdi, odol eta negar malkotan blaituta eta akituta dakusagu hasieran. “Animalia gosetua hiltegian” psikiatrikoan egunean gosea eragiten dioten zazpi-zortzi pilula hartzen ditu eta etxeko zapatiletan joaten da talde-terapiara gero. Azkenik, “itzalean itsatsirik dauzkan harriak arrastaka daramatza” eta bizitzaren puzzlea osatu nahian dabilen neska gaztea da, “iraganeko konkistatzaileen arrastoak” gogoratuz baina bidea eginez. Hitz jario eta zerrendak psikiatrarekin dituen elkarrizketekin tartekatzen dira, esaldi bakarreko atalak orri bat baino gehiago dituztenekin, lehen-bigarrenhirugarren pertsonetan narratutako pasarteak daude, hasieran identifikazioa 3

http://zubitegia.armiarma.eus/?i=917 Sarbidea: 2017ko otsailaren 17an


bilatzen dutenak ni-a eta zu-a tartekatuz, eta istorioan aurrerago distantzia ipintzen dutenak, umore printzak eta sexu eszenak tartekatuz, olatuen joanetorriarekin gertatzen den bezala. Beraz, ondo pentsatu liburu hau irakurri nahi duzun. Esan bezala, XXI. mendeko gaitzak dira antsietatea, depresioa, egungo bizimodu eta harreman motek ekarri dizkiguten gaixoaldiak. Eta agian zu horrelako batean zaude-egon zara-egongo zara, edo zure inguruko baten bat. Eta mingarria izango da hau irakurtzea. Zure barruan zerbait mugitu daiteke. Hortaz, aldez aurretik irakurri nola erabili sendagai-eleberri hau eta galdetu botikan —Miren Agur Meaberen hitzaurrea irakurri—, abisatu dizugu. Argia, 2015-04-19 Psikosia Iraitz Urkulo (…) “Idazkera organikoa” aipatzen du Miren Agur Meabek. Literaturan txertatutako korporalitatea, hots, gorputzaren bidezko hizkuntzaren adibide bikaina, gehituko nuke. Gordintasuna eta irudi indartsuak baliatuz, Agirrek protagonistaren eldarnioa eta ezinegona kutsatzen dizkigu. Izan ere, minaren espresio fisikoa hain da erreala, non sentitu ere egin daitekeen, arnasbiderik gabeko pasarte itogarrietan, intentsitateari mailarik gorenean eusten dioten horietan, goia joz. Eta halere, kontaketak badu, kontraste ederrean, samurtasun puntu bat, sentsibilitate berezi baten emaitza dena, zalantzarik gabe. Testuan murgildu ahala, jadanik azken urteetako idazle berriengan —Garazi Goia eta Danele Sarriugarte datozkit gogora— ikusitako antzeko zenbait ezaugarri eta baliabide hauteman ditut. Istorio mailan, neska gazte baten biluzte emozionala; tonu zintzoa, ahuleziak agerian uzten dituena; descensus ad inferos planteamendua; eta intelektualismoarekiko erakarpen aitortua. Formari dagokionez, egitura zatikatua, letrak erabiltzea izenen ordez, sinonimoen pilaketa eta puntuazioaren lehertzea. Idazleak irakurle helduei zuzendutako lehen obra izanik, estiloak, jakin-mina pizteaz gain, garrantzi nabarmena bereganatzen du, jakina. Estilo landua eta, aldi berean, arina, zeharo atsegina erakusten du Agirrek, atalen laburrak areagotua. Lehen orrialdetik bertatik, musikaltasun goxoak eta sinestesiak blaitutako protagonistaren diskurtso ahaltsuak irakurketan aurrera zain dugun gozamena iragartzen digu. Erritmoa, sintaxia eta hitzen morfologiarekin esperimentatzen ere ausartzen da, benetan poztekoa dena, jarrera horrek molde tradizionalak gainditu eta bide berriei ekiteko arriskua hartzeko prest dagoen autore baten aurrean kokatzen gaituelako. Berria, 2014-12-07


Alaine Agirre Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean Agirre, Alaine (1990-) 4 Itzuli Bihotza lo daukat, eta zer? / testua, Alaine Agirre ; marrazkiak, Jokin Mitxelena (2015) Argitalpena: 1. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2015 Agirre, Alaine (1990-) 4 Itzuli Hau ez da zoo bat! / Alaine Agirre ; marrazkiak, Iratxe Lopez de Munain (2015) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, L.G. 2015 Agirre, Alaine (1990-) 4 Itzuli Letra txarra daukat / testua, Alaine Agirre ; marrazkiak, Jokin Mitxelena (2014) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2014 Agirre, Alaine (1990-) 4 Itzuli Martin / Alaine Agirre, Maite Gurrutxaga (2016) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, L.G. 2016 Agirre, Alaine (1990-) 4 Itzuli Nire potxolina maitea / egilea, Alaine Agirre Garmendia ; marrazkilaria, Eider Eibar Zugazabeitia (2013) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, [2013] Agirre, Alaine (1990-) 4 Itzuli Nora joan da aitona? / egilea, Alaine Agirre ; marrazkilaria, Maite Gurrutxaga (2014) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, L.G. 2014 Agirre, Alaine (1990-) 5 Itzuli Odol mamituak / Alaine Agirre (2014) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2014 Agirre, Alaine (1990-) 4 Itzuli Txokolatezkoa izan nahi nuke / Alaine Agirre ; marrazkiak, Leire Salaberria (2016) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, L.G. 2016 Agirre, Alaine (1990-) 5 Itzuli X hil da / Alaine Agirre (2015) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, L.G. 2015 Bermeo Uria Narrazio Lehiaketa (1. 2004. Bermeo) 2 Itzuli 1. Bermeo Uria Narrazio Lehaiketa : 2004 (2004) Argitaratzailea: Bermeo : Bermeoko Udala, 2004 Hitzalean : uda / egileak, Alaine Agirre ... [et al.] (2008) Argitaratzailea: Andoain : Bertako Hedabideak, 2008


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.