Ni, Vera. Itxaso Marti Zapirain

Page 1

Ni, Vera Itxaso Martin Zapirain

Solasaldiak Solasaldiak

Pijama-galtzak igo eta ispilu aurrean geratu zara, zeure buruari begira-begira. Ez duzu aurpegi onik. Begizuloak beltzagoak egiten ari zaizkizu egunetik egunera. Lo faltak txikitu egin izan zaitu beti. Itsusi ikusten duzu zeure burua. Baina hori ez da nobedadea. Nobedadea da hogei urte zaharragoa dirudizula. Plazeraren eta sufrimenduaren muga labainkorrean dabilen norbaiten aurpegia izan liteke, sufrimendutik plazera ateratzen duenarena, plazera sufritzen aritzea dela pentsatzen duenarena. (73.or.)

Hernani, Udal Liburutegia 2016 urtarrila


Itxaso Martin Zapirain (Donostia, 1981) Ikus-entzunezko Komunikazioan eta Gizarte eta Kultur Antropologian lizentziatua. Egun, [2012an] emakumea eta psikiatria gaiari buruzko doktorego tesia egiten ari da. Kazetari lanetan, irratian zein telebistan aritu da.

Bibliografia 

Ni, Vera. Elkar, 2012

Erortzeko zorian sentitzen da Martina, zer gertatzen zaion ez dakiela. Nahiz eta mutilak lagundu, nahiz eta –ahalegin handi bat eginda- psikologoarengana joan, amildegiaren ertzetik gero eta gertuago dago, eta zuloak bertara erakartzen duela nabari du. Norbere nortasunaren erraietan barneratzen ausartu da Itxaso Martin Zapirain bere lehen eleberri honetan, pertsonaiaren tolesetan arakatuz eta denok ditugun alderdi ilunetan murgilduz; horrela onartu ahalko du azkenean bere burua, eta argitu familiako sekretu ezkutua.


Elkarrizketa Elkar argitaletxean1 (‌) Lehen pausoak literaturaren barrutian poemen bitartez eman ohi dira sarri, edo ipuinak idatziz; zu, berriz, eleberri batekin hasi zara, zuzen-zuzenean; nolatan? Kontatu nahi nuenak hala eskatzen zuela iruditzen zitzaidan, hala sentitu dut eta horrela atera zait. Ez nuen hasieratik eleberri bat izango zela pentsatu, pixkanaka joan da forma hori hartzen. Istorioak berak eskatu didala esango nuke. Hala ere, egia da ipuinak maiz idatzi izan ditudala, baita egunerokoak ere, baina horiek niretzako geratu dira, ez ditut inoiz argitaragarri ikusi. Eleberria idazten hasi nintzenean ere asmoa ez zen hori, baina azkenean gauza batek bestea ekarri du eta oraindik sinistea kostatzen zaidan tokira iritsi da. Susmatzen da osagai autobiografikoa inportantea dela nobela honetan. Zenbateraino? Bi pertsonaia nagusi daude nobelan, Martina eta Vera. Vera nire birramona dela esan daiteke. Hari gertatutakoan dago oinarrituta eleberria, hori izan nuen abiapuntu. Martina, berriz, gehiago fikzionatu dut; Vera izan da ardatza etengabe, eta horren arabera eraiki ditut Martina eta bere ingurua. Bi emakume horien arteko harreman berezia da liburuak kontatzen duena. Zure birramona aipatu duzu; haren kasuaren bilaketa bera edo bertsua da nobelan kontatzen duzuna? Martinak Veraren bilaketari ekiten dio nobelan eta bai, bilaketa hori nik birramonarekin egin dudanaren oso antzekoa da. Orain urte batzuk hasi nintzen gertatu zitzaiona jakin nahian, batean eta bestean galdezka, eta liburuan, laburtuta badago ere, bilaketa hori oso era errealistan islatu nahi izan dut. Hasieran bilaketa erabat fikzionatu nuen, baina konturatu nintzen askoz ere hobeto funtzionatzen zuela bilaketaren hainbat pauso gertatu ziren bezala kontatzeak. (‌) Eleberriaren ezaugarri deigarri bat: zabaldu, eta bi letra mota. Horren zergatia? Bi ahotsen arteko elkarrizketa bat da, narratzailearen eta protagonistaren artekoa. Narratzaileak protagonistari gertatutakoak kontatzen ditu, eta protagonistak nola sentitzen den adierazten du. Kanpoko eta barruko ikuspegiak eman nahi izan ditut. Iruditzen zaigu, kanpotik ez direla barruko gauzak ikusten, baina bi ikuspegi hauekin adierazi nahi izan dut askotan barrutik ere ez dakigula zer gertatzen zaigun. Geure burua engainatzeko dugun gaitasuna utzi nahi izan dut agerian. Martina protagonista dagoen egoeran argi eta garbi ikusten da engainu hori. Liburuaren interesgune handienetako bat birramonaren eta birlobaren bategitea da. Nobelaren abiapuntua izan zen hori, ala idazten ari zinela etorri zitzaizun ideia? Argi nuen hasieratik hori izango zela nobelaren puntu gorena. Bien arteko bategitea nolakoa izango zen ez nuen argi, baina gertatuko zela bai. Eleberria idatzi ahala gainera aldatzen joan da. Kasu honetan ere, errealitatera ahalik eta gehien gerturatzen dena aukeratu dut, guztietatik indartsuena zela iruditzen zitzaidana.

1

Elkarrizketa osoa hemen [2015-12-16]: http://www.elkarargitaletxea.eus/liburuak/default.cfm? atala=prentsa_bulegoa_erakutsi&hizkuntza=1&id_produktua=G81.01308&produktu_izenburua=%253CPRE%253ENI, %2520VERA%253C/PRE %253E&mota=testua&motatitulu=Elkarrizketa&produktu_mota=1&edukia_duten_atalak=,erreseina,elkarrizketak,biografia, bibliografia


Psikiatrikotik pasatu zen birramonari buruzko nobela2 Eromena eromenetik kontatua». Itxaso Martinek honela definitu du bere lehen eleberria: 'Ni, Vera'. Bi protagonista ditu istorioak: erotzeko zorian sentitzen den Martina eta eromenean murgilduta bizi den Vera. «Vera nire birramona dela esan daiteke. Hari gertatutakoan dago oinarrituta eleberria, hori izan nuen abiapuntu. Martina, berriz, gehiago fikzionatu dut; Vera izan da ardatza etengabe, eta horren arabera eraiki ditut Martina eta bere ingurua. Bi emakume horien arteko harreman berezia da liburuak kontatzen duena», adierazi du idazleak (…) Urte batzuk badira Itxaso Martin bere birramonaren arrastoen atzetik hasi zela. Familian gai hori tabua izan zen, eta berak gehiago jakin nahi zuen. Deskubritu zuen emakume hori 40 urterekin Arrasateko Santa Agedan sartu zutela, eta 91 urterekin hil arte ospitale psikiatriko hartan eman zuela bizia. (…) Idazkera ez da ohikoa. Adibidez, protagonisten arteko elkarrizketak gertatzen direnetan ez da gidoirik ageri. «Ezagutzen dut kontu horrekin obsesionatuta gelditu den irakurlerik. Nik nahi izan dut irakurlea halako zurrunbilo batean sartzea». Bi ahotsen arteko elkarrizketa bat da nobela hau. Narratzailearen eta protagonistaren arteko elkarrizketa. Narratzaileak protagonistari gertatutakoak kontatzen ditu, eta protagonistak nola sentitzen den adierazten du. Momentu gorena, berriz, batak eta besteak topo egiten duten unea da. «Argi nuen hasieratik hori izango zela nobelaren puntu gorena. Bien arteko bategitea nolakoa izango zen ez nuen argi, baina gertatuko zela bai. Eleberria idatzi ahala gainera aldatzen joan da. Kasu honetan ere, errealitatera ahalik eta gehien gerturatzen dena aukeratu dut, guztietatik indartsuena zela iruditzen zitzaidana».

2

[2015-12-16]: http://www.diariovasco.com/v/20120327/cultura/psikiatrikotik-pasatu-birramonari-buruzko20120327.html


Kritikak3 Martina, Vera bera da, baina Vera, ez da Martina bera Gema Lasarte Itxaso Martinek bere estreinako nobelan ahots jolas handiz hainbat gai borobildu nahi izan ditu, bi zati aski ezberdinekin osatutako literatur testuan. Bi pertsonaia: Martina eta Vera. Martinak liburuaren lehen partea betetzen du. Eromena gainera datorkiola ikusten duen, edo antsietate egoera bizi duen, eta ikaraz bizi duen emakume gaztea da Martina. Bigarrenean, Vera, Martinaren birramona 40. hamarkadan erotua, ume askoren ama psikiatrikoan sartua. Bi denbora oso ezberdinak, bietan ere emakumeak espazio hertsietan kokatuak, bietan ere emakumeak in extremis. Bi parteak bat egin nahi izan ditu Itxaso Martinek ahotsen jokoen bidez. Lehenengo atalean, bigarren pertsonan hitz egiten duen narratzaile anonimo baten ahotsa, eta Martina berarena bere izkribuetan lehen pertsonan agertzen dena ageri zaigu. Bigarren atalean, Veraren ahotsa ageri zaigu, Martinaren erraietatik sortua bailitzan eta bi pertsonaiak bat bailiran. Kontua da Martinak gertatzen zaiona esplikatu behar duela eta eromena eszenifikatu egin behar duela. Hartaz, hiru teknika erabiltzen ditu, hirurak ere aski interesgarriak. Lehenik, haren trantzeak idazten ditu eta horretarako lehen pertsona eta eguneroko antzeko zerbait erabiltzen du. Bigarrenik, eleberriaren gertakizun pare bat oso modu paranoikoan ikusarazten ditu. Eta azkenik, bere eromena ezagutzeko Vera, bere birramonaren istorioan sartzen da Martina. Hiruak ere teknika erakargarriak eromena modu poliedrikoan edota eskizofrenikoan ikusteko. Niri izugarri interesgarria iruditu zait bigarren jokoa. Eromena kapituluan landutakoa. Izan ere, erritmo izugarriz ekintza bera hiru modu ezberdinez kontatzen baitigu narratzaileak, gertakizunak erabat nahasiz eta irakurlea zorabio honen gatibu bilakatuz. Iruditu zait, hortxe harrapatzen duela Itxaso Martinek irakurlea, aski ondo jakin duelako nahasmen egoera batek edonori lekarkiokeena adierazten, hain juxtu ere(‌)

Zoramenaren susmoa Goizalde Landabaso Zorakeria jorratu duen lan mordoxka eman du literaturak. Honen gainean ari da Itxaso Martin hain zuzen ere, doktorego tesia idazten: Emakumea eta psikiatria. Eta liburuan ere gai hori izan du ardatz. Protagonista nagusi bi daude: Ni eta Vera. Eta zeharkako bakarra: Narratzaile bakarra baina bi ahotsetara (‌) Baina ez dira pertsona bera. Ni, Martina Petritegi da. Eta Vera, Vera Etxeberria, aita aldeko bere birramama. Esan genezake, edo iruditu zait niri, liburuak zati bi dituela. Lehenengoan Ni, hau da, Martina da protagonista. Bere gainbehera, bere zoramenetik zorakeriarako bidea agerian gelditzen zaigu. Izoztuta dago bere buruaren amaraunean galduta. Ahots batzuetara 3

Kritika hauek osorik eta gehiago hemen [2015-12-16]: http://zubitegia.armiarma.eus/?i=874


idatzitakoa dela esan dugu; izan ere, lehenengo zatiko narratzailea da irakurlearekin interaktibitatea eragiten duena. Bigarren ahotsa, aldiz, birramamarena da. Martinari ari zaion ahotsa. Martinaren bizitza kontatzen digu lehenengo ahotsak. Urratsez urrats esaten digu Martina zoratzen ari dela. Eta bestetik, Martinak berak bere buruari idatzitakoak irakur ditzakegu. Zati hau erritmo bizikoa iruditu zait. Idazkeragatik seguruen. Esaldi laburrak, kolpezkoak erabiltzen ditu. (‌) Bigarren zatia mantsoagoa egin zait, eta hala ere interesgarriena. Hain zuzen ere, bigarren zati hori eleberriaren muina dela uste dut. Eta beharbada horri eman beharko ziola lehentasun gehiago, indartu egin beharko zuela birramamaren istorioa. Hau da, benetan interesgarria egin zaidana Veraren istorioa da. Zelan 30eko hamarkadan ustez zoratuta zegoen emakumea zoroetxera sartu zuten. Eta zelan bertan urteak eman zituen, tristura sakonean murgilduta, familiaren bisita barik, bakartua. Eta iruditzen zait, hasierako istorioak protagonismo apur bat kendu diola Veraren istorioari.

___________________________________________________________________


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.