Narrazioak. Joseba Sarrionandia

Page 1

Narrazioak Joseba Sarrionandia

Gau batetan, grumeteak argitasun arraro bat igarri zuen baborean. Hurbildu eta, irla bakarti bat zen, baina sumendia. Zenbat eta argitsuagoa zen gauez hainbat eta ilunagoa zen egunez, eta ezin zitekeen irlatxo sumindu haretara gehiago hurbildu, harri urtu eta goria jeisten bait zen bere inguru guzian itsasoraino, uhainak behelaino bero eta sarratua bihurtuaz. Behelainotan galdu zen untzia. (Arima naufrago bakartiak)

- Askoren gogoan iltzaturik geratu diren 10 ipuin edo narrazio labur -

Hernani, Udal Liburutegia 2016 urria


Joseba Sarrionandia1 (Iurreta, 1958)

Filologia ikasi zuen Bilbon eta gaztetatik hasi zen literaturaz eta zinemaz zenbait aldizkaritan idazten: Ibaizabal, Zeruko Argia eta batik bat Pott-en. 1980an atxilotu egin zuten ETAko kide izateagatik, eta kartzela-zigor luzea ezarri; hala ere, 1985eko San Fermin egunez ihes egin zuen Martuteneko espetxetik eta geroztik klandestinitatean bizi da. Kartzela baino lehen, bitartean eta ondoren, ordea, idazle izaten segitu du Sarrionandiak, eta kalitatearen marka nabarmena dute haren liburu guztiek. Sarrionaindia 80ko poesiaren berritzaile eta inspiratzaile nagusietakoa izan da. Bere lehenengo liburua, Izuen gordelekuetan barrena(1981) guztiz aipatua eta jarraitua izan da, bere ezaugarrietako batzuk direla eta, hala nola kosmopolitismoa, estetizismoa, erreferentzia kultural anitzak... Liburua ez da poemen bilduma hutsa, denen artean osotasun bat eratzen baitute, bidaiaren metafora, Europako hainbat hiritan zehar egindako ibilaldi moduko bat, bakoitzeko idazle eta erreferentzia literarioen aipamenak eginez. Literaturaren baitako erreferentziak norberaren idazlanetan sartzeko joera honi intertestualitatea deitzen zaio, eta arrakasta handia izan du gure artean urte luzez. Lehenbiziko liburu hartatik hurrengoetara aldaketa handia izan zuen Sarrionandiaren poesiak. Aldaketa nagusia, literaturaren iturria ez zela hainbeste liburuetan bilatzen, bizitzan bertan baizik, bitalago bihurtuz horrela bere poemak, beroagoak bestela esanda. Gainerakoan, lehengo bera da ederraren bilaketa nekagaitza, lehengo bera egilearen joera bere bidea libreki pentsatzeko, egindako arrastoetatik aparte (‌) Prosan, berriz, ipuingintza landu izan du gehienbat eta esan liteke bera dela, Atxagarekin batera, idazlan-mota honek gure artean izan duen garapenaren eta arrakastaren arduradunetakoa. 1983an kaleratu zuen Narrazioak ipuin-bilduma, garai eta leku diferenteetan kokaturiko istorioen multzoa, bidaia, exotismoa eta magia bezalako elementuekin egundoko harrera lortu zuena eta lilura berezia eragin irakurleen artean. Haren ondoren etorri ziren, besteak beste, Atabala eta euria (1986) eta Ifar aldeko orduak (1990).

1

Hemendik hartuta [2016-08-18]: http://zubitegia.armiarma.eus/?p=men-124


Bibliografia2 POESIA      

Izuen gordelekuetan barrena 1981, BAK Alkohola poemak 1984, Pamiela Marinel Zaharrak 1987, Elkar Kartzelako poemak 1992, Susa Hnuy illa nyha majah yahoo (poemak 1985-1995) 1995, Elkar Hau da ene ondasun guztia 1999, Esan Ozenki - Txalaparta

NARRAZIOA     

Narrazioak 1983, Elkar Atabala eta euria 1986, Elkar Ifar aldeko orduak 1990, Elkar Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk 1995, Erein Gau ilunekoak 2008, Elkar

NOBELA  

Lagun izoztua 2001, EEF – Elkar Kolosala izango da 2003, Txalaparta

SAIAKERA        

Ni ez naiz hemengoa 1985, Pamiela Marginalia 1988, Elkar Ez gara gure baitakoak 1989, Pamiela Han izanik hona naiz 1992, Elkar Hitzen ondoeza 1997, Txalaparta Akordatzen 2004, Txalaparta Moroak gara behelaino artean? 2010, Pamiela Lapur banden etika ala politika 2015, Pamiela

ANTOLOGIA 

XX. mendeko poesia kaierak 2002, Susa

BILDUMA  2

Narrazio guztiak (1979-1990) 2011, Elkar

[2016-08-18]: http://zubitegia.armiarma.eus/?i=124


Poeta herrariarena3 [Sarrionandiari elkarrizketa] 2015 urte hasiera honetan, zer ari zara irakurtzen? Atzo amaitu nuen Joxe Azurmendiren Renan eta nazionalismoaren inguruko liburu handi hori. Nazio arazoaren eztabaidan erabiltzen diren topikoak eta gezur interesatuen kritika da, saiakera oso ona. Eta gaur Danele Sarriugarteren Erraiak hasi naiz leitzen. Frankfurteko biblioteka batetik Gasteizko estudiante logela batera etorri naiz. Nobela hau ere oso gustura ari naiz irakurtzen. Eta zer ari zara idazten? Ba gaur azkenengo hogei urteetan idatzitako poesia, paper solte eta zirriborroetatik apur bat garbira pasatzen aritu naiz. Zein idazle jarraitzen dituzu bereziki? Nire hasierako maisuak lanean jarraitzen dute: Atxaga, Saizarbitoria, Izagirre… Nire belaunaldikoak denak interesatzen zaizkit. Asko dira banan-bana aipatzeko eta gazteagoak ere heldu dira gauza berriekin. Literaturan egindakoa liburutegian geratzen da, azkenean iada eginda, eta bestelako zerbait asmatzea da idazlearen obligazioa eta normalean irakurlearen nahia. Azken aldian emakumeen ikuspegiak sorprenditu nau liburu batzuetan: Eider Rodriguezen ipuinak, Miren Agur Meaberen “Kristalezko begia”, Itziar Rozasen “Beltzuria”, gaur leitzen egon naizen “Erraiak”. Emakumearen ikuspegia marginalitatetik euskal literaturaren erdira heldu dela ematen du lehenengoz. Poesia eta ipuingintza izan dira zure gailurrak, baina azken liburua saiakera itzel bat izan duzu. Zahartzen ari? Zahartzen seguroa da. Bizitza alfabeto bat ba da Zetaruntz goaz denak. Baina zuk esan nahi duzu poesia heldutasun gabeziaren seinalea dela, ez? Narratiba heldutasunean egiten dela eta saiakera zahartzaroan. Ba ez dakit hori bilakaera biografikotzat har daiteken. Ni saiakera hori egin nuen hasarre nengoelako gure politikariekin eta munduan gertatzen dena harrigarria iruditzen zaidalako. Utopian bizi garelako. Utopiak dio gauza bat kontatzen zaigula eta errealitatea bestelakoa dela. Mendebaldean, edo mendebaldeko ustezko balioak ez direlako gero ia inon gauzatzen; eta guzti hori ahalegindu nintzen azaltzen. Protesta haundi bat da orduan liburua. Ez dakit ez ote den gaztetasun seinalea, protestatzea. Fikzioak ez du jada balio gauzen kontatzeko? Balioko ez du ba! Telebistako albistegia ere, nire ustez, fikziozkoa izaten da gehienbat; abiapuntutik bertatik. Konprobatu daiteke fikzioa… efektismo guzti hori, begira ze joko bisual eta sonoroekin presentatzen den albistegia… aurkezlea zein txukun jantzita… irribarrez, paper batzuei begira, esanez: orain munduan gertatu den guztia kontatuko dizuet. Halaxe hasten dira albistegietako kontalariak: mikro-ipuinak kontatzen, ez? Hori ipuin baten hasiera baizik ezin da izan, gaur munduan gertatu dena kontatu behar digula.

3

Osorik hemen [2016-08-18]: http://zuzeu.eus/euskal-herria/joseba-sarrionandiaren-elkarrizketa/


Baina jendeak sinestu egiten ditu kontuak Bai egia parte batzuk dituztelako ipuinek. Helduek umetan kontatzen zizkiguten ipuin eta leiendek ere izango zuten egia parte bat eta sinesten genituen. Ondo beldurtzen gintuzten behintzat ipuin batzuekin. (…) Zein da idazlearen zeregin nagusia, egiteko behinena? Behinena, behingoa eta garrantzi handikoa, ba, espektakuloaren gizartean horri ematen zaio argia. Golari eta… Baina nik eguneroko lanean sinesten dut, batez ere, nire aita bezala, nekazaritzatik zetorren eta fabrikan lanean. Ez naiz ausartzen behinena zer izan daitekeen definitzen. Badira zeregin sinpleak ondo egiten direnak. Zapatariak zapatak konpontzen ditu nire kale izkinan, antzeko artisaua sentitzen naiz ni. Eta beste hiru edo lau liburu egin nahi nituzke euskaraz, ahalik eta ondoen idatziak eta gizabidezkoak. (…) Bada azkenaldian euskara batuaren aurkakoa dirudien joera bat, dialekto eta ahozko eren ugaltze bat…, baina horrela ez ote da Ipar eta Hegoaldearen arteko arrakala areagotzen? Txikien bizimodua ez da erraza izaten handien patioan. Frantsesa eta espainola aspaldi dira hiper hizkuntzak, eta gurea oraintxe ari da batzen. Euskara batua azkeneko mende erdian moldatu da, oraindik indartu eta osatu gabe dago eta hiper hizkuntza boteretsuen aldamenean, testu inguru bilinguean ba normala da arazoak sortzea, ez? Dena dela literaturan iada obra zabala egin da. Badugu, gutxi gora behera, idazkera eredu bat eta liburutegia gure hiper hizkuntza txikian (ere bai). Nire ustez gure literaturaren erronketako bat da bestelako barietateak inkorporatzea. Horregatik interesatzen zait Antton Lukuren idazkera esate baterako, edo Patziku Perurena edo Aingeru Epaltzarena, edo bizkaieratik datozen aportazioak. Beste erronka larri bat errealismo linguistikoarena da, nire ustez. Nire belaunaldikoek, guk, hizkuntza utopiko batean egin dugu literatura eta oso ondo (dago hori), edozein literatura da utopikoa. Baina literatura utopiaren eta errealismoaren artearen mugitzen da eta gure errealitate linguistikoa literaturan seguru islatuko dela gero eta gehiago. Egiten dugu literatura eta beste hizkuntzetara itzultzeko modukoa bada ba ederto, baina beste hizkuntzetara itzuli ezin den zerbait izaten du hizkuntza bakoitzak. Eta literatura batek hori nire ustez ezin du ahaztu. (…) Noiz itzuliko zara Euskal Herrira? Etxera itzultzea zaila egiten da batzuetan. Baina laster, ahal dudanean…


Narrazioak

Narrazioak ipuin liburua. Hamar ipuin edo narrazio laburrek bilduma hau osatzen dute, Sarrionandiak berak eta Bernardo Atxagak idatzitako hitzatze banarekin batera. Irakurle eta idazleen belaunaldi oso bat markatu du liburu honek, askoren gogoan iltzaturik geratu baitira bertako hitz eta ipuinak, nolabait izendatzekotan lilura deituko genukeen sentimendu batez. Ipuin-bilduma honek sortu dituen laudorio ugariak bezain esanguratsua da euskal literatura osoan izan duen eragina, Narrazioak irakurri ondoren ezin baita berdin idazten jarraitu; beharbada ezingo duzu mundua berdin ikusten segitu.

Kritikak Narrazioak4 Aingeru Epaltza (‌) Garaitsu berean belaunaldi bati idazten erakutsi ziguten bertze hainbat liburu baino areago —Anjel Lertxundiren Hamaseigarrenean aidanez, Joxeagustin Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa, Joan Mari Irigoienen Poliedroaren hostoak, Bernardo Atxagaren Ziutateaz—, zaflako baten gisa bizi genuen Joseba Sarrionandiaren Narrazioen irakurketa. Ez dakit jakintsuago edo umilago bilakatu gintuen, ez dakit inuxentekeria apaldu zigun, baina bai aldiz gure gaitzak begi aitzinean jarriz inozentzia urratu. Hartan ikasi genuen ibiltzen ez diren bideak direla ibiltzeko ederrenak. Hartan ere, hasiera eta amaierarik ez duen errealitateari hasiera eta amaia bat imintzea dela literatura. (‌) Letren ferian, bertze esparru batzuetan bezala, gauza jakina da kalitatea eta arrakasta ez direla beti elkarrekin ezkontzen. Gorago aipatu lan horietarik, baten batek bildu duen isiltasuna lekuko. Ez da holakorik gertatu Sarrionandiaren Narrazioekin. Idazle militantearen figurak hainbertzerengan sortarazi zuen miresmenak badu, hain segur ere, ikustekorik liburu honetatik gaurdaino plazaratu diren bederatzi argitalpenekin. Halaber, aunitzen tituludun izan behar eta horretarako haren irakurketa nahitaezko gertatu izanak. Hainbertzenarekin ere, horiek denek, beren hutsean, ez dute idazlan honek euskal irakurleengan izan duen oihartzunaren norainokoa argitzen. Oroitzea, itzultzeko gogoa da, dio Narrazioen idazleak. Nik, itzulbidea ezinezko izaki, berrirakurketari ekin diot, mesfidati, hamar urte lehenago bizi izan nuen sentipena berrituko ote nuen. Neretako harrigarri, orduko lilura bere horretan zegoen, bat ere apaldu gabe. Lilura, haren orrialdeek ageri duten kosmopolitismoak. Lilura, idazkera dotore nahastezinak, 4

Osorik hemen [2016-08-18]: http://kritikak.armiarma.eus/?p=3791


egilearen ama-hizkeraren eta gure klasikoen ekarpenak uztartzen dituenak. Lilura, esaldi zehatz neurtuen elkar josketak isurtzen duen manierismoak. Lilura, hasi eta buka, istorio bakoitza bideratzerakoan erakusten duen birtuosismoak. Literatura hutseko gure lehen liburutzat jo izan da testu hau. Ez dut asmorik, lehenbiziko, bigarren ala hirugarren den arrazoitzen hasteko. Ezin, ordea, gisa berean egin literatura huts delako horrekin. Nire idurikoz, egilearen xedeez harata, Sarrionandiaren lan hau, deus bada eta, idaztearen zereginari buruzko eskuliburu bat da. Iurretarraren Narrazioen barrenak arakatzeak badu abantail nabarmena bertze idazlan batzuen aldean. Egilea ez da gordekerietan aritzen. Argi eta garbi mintzo da. Artifizioari artifizio erraten dio eta ez du minik bere asmoak denen begibistan paratzeko… Hegats, 1994-01

Narrazioak5 Lourdes Otaegi (…) Beharbada Narrazioak liburu honexen izenburua da Sarrionandiaren liburuen izenburuen artean sinpleena, beste guztiak interpretazioa behar duten sintagmak izan dira edo azalpena eskatzen duten hitz multzoak, baina kasu honetan, agian, sinpletasunak omenaldi bat du barnean. Jorge Luis Borgesen ipuinen bilduma baten Narraciones (1980) edizioaren izen bera darama Joseba Sarrionandiaren Narrazioak liburu honek. Marcos Ricardo Barnatánek eginiko edizio hark bezala, J. Sarrionandiak tankera ezberdineko narrazioen bilduma osatu zuen, oharrez horniturik. Baliteke izenburu antzekotasuna liburuaren barruan dauden Borgesi eginiko omenaldietako bat gehiago izatea. (…) Kritiko batek baino gehiagok esan izan du zerikusirik baduela autore honek duen arrakastan bere nortasun ez-literarioak ere. Nolanahi ere, irakurle arruntarentzat Sarrionandiaren narrazio hauek beste gabeko erakargarritasuna dute, mundu fantastikoak sortzen ditu ipuinetako batzuetan, legendazkoak sarritan, sirenak eta marinel zahar madarikatuak daude, eta desertuak, printzesak, gazteluak eta geltokiak neskatxa eder bakartiek habitatzen dituzte. Guztia ere, gainera, estilo narratibo poetikoaz eta dotoreaz emanik. Bestalde, literaturzaleak liburuan zehar entzungo dituen behin eta berriko oihartzun edo erreferentzia literarioen atsegintasuna gozatuz batera, ate-osteko oharren bidez osatu ahal izango du bere intuizioa. Bestela esanda, arrazoi ez-literarioek baliteke, baina bereziki arrazoi literarioek azaltzen dute beste gabe liburuaren argitalpen ugaritasuna eta irakurleen zaletasuna. Esan bezala liburuaren egitura hamar narraziok osatzen dute, luzera, taxuera eta gai ezberdinekoak dira. Amaieran, Sarrionandiak berak erantsiriko oharrak ikus daitezke, berak dioen moduan “irakurlearentzat erreferentzia literarioen azalpen gisa” erantsiak. Azkenik, aldiz, Bernardo Atxagak POTT bandaren kide ziren garaietako idazle lagunen arteko konplizitatea agertu alde Jean Baptiste Hargous ipuinaz ixten du liburua azken orrialdean liburuaren irakurkera bat ere proposatzen duelarik. 5

Osorik irakurtzeko hemen [2016-08-18]: http://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=885


(…) Sarrionandiaren literaturaz hitz egiterakoan “metaliteratura” da kritiko guztien ahotan entzuten dena. Alegia Sarrionandiaren ipuinak idazle edo tradizio batetik datozen argumentuez, pertsonaiaz eta egoerez baliatzen dira ahots propio batez “bestelako” errealitate edo egoera baten lekukotza emateko.Sarrionandia bere liburuetan jasotzen dituen autoreen pertsonaien eta gaien bidez mintzatzen da, ez da joko erudito alfer bat metaliteratura hori, bere narrazioei sakontasuna, oihartzun eta iradokizunak eransteko polifonia baten erabilera baino. Beste obra horien oihartzunek, mezuaren aldetik nahiz estetikaren aldetik konplexutasun eta matizazio gehiago sumarazteko eta iragartzeko aukera eskaintzen diote autoreari bere lanak moldatzerakoan.


Joseba Sarrionandia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean Eliot, T. S. (1888-1965) 3 Itzuli Eliot euskaraz / G. Aresti, J. Sarrionandia eta J. Juaristiren itzulpenak (1983) Argitaratzailea: Donostia : Hordago, DL 1983 Etxeberria, Hasier (1957-) 4 Itzuli Bost idazle : Hasier Etxeberriarekin berbetan (2002) Argitalpena: 3. argit Argitaratzailea: Irun : Alberdania, 2002 Etxeberria, Hasier (1957-) 4 Itzuli Cinco escritores vascos : entrevistas de Hasier Etxeberria (2002) Argitaratzailea: Irun : Alberdania, 2002 3 Itzuli

Galegoz heldutako poemak = Poemas naufragos / Joseba Sarrionandiak esukaratuak (1991) Argitaratzailea: [Lasarte-Oria] : Susa, 1991 2 Itzuli

Haginetako mina : Euskal gatazkari buruzko ipuinen antologia bat / Anjel Lertxundi... [et al.]; hautaketa eta hitzaurrea Mikel Soto (2009) Argitalpena: 2. argt Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, 2009 4 Itzuli

Hamairu ate / aukeraketa eta itzulpena, Joseba Sarrionandia, Mitxel Sarasketa (1985) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, D.L. 1985 4 Itzuli

Ipuin bakarrak / aukera eta sarrerak, Xabier Mendiguren (1994) Argitalpena: 2. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 1994 4 Itzuli

Izkiriaturik aurkitu ditudan ene poemak / Joseba Sarrionandia ; edizioaren zuzenketa, Fernando Rey (2006) Argitalpena: 3. argit Argitaratzailea: Iruñea : Pamiela, 2006 Jaka, Aiora (1982-) 6 Itzuli Itzulpenari buruzko gogoeta eta itzulpen-praktika Joseba Sarrionandiaren lanetan / Aiora Jaka Irizar (2012) Argitaratzailea: Bilbo : Euskaltzaindia, 2012 7 Itzuli

Joseba Sarrionandiaren idazlanak aztergai / Lourdes Otaegi (2000) Argitaratzailea: 2000 Kortazar, Jon (1955-) 4 Itzuli J. Sarrionandiaren ipuingintza : zuhaitz erromesa / Jon Kortazar (2005) Argitalpena: 1. argit Argitaratzailea: Donostia : Utriusque Vasconiae, 2005 Lorenzo y Olabarria, Epifanio Antonio de 4 Itzuli Durangoko euskaraz lau sermoi (XIX. mendea) / Epifanio Antonio de Lorenzo ; [transkribatzaileak] Iñaki Aramaio, Joseba Sarrionandia (1985) Argitaratzailea: [Durango] : Gerediaga Elkartea, 1985 3 Itzuli

Munduko zazpi herrialdetako ipuinak / Joseba Sarrionandiaren eskutik ; marrazkiak, Pedro Oses (2008) Argitaratzailea: Iruña : Pamiela, [2008] Deskripzio fisikoa: 109 or. : kol. ir. ; 25 cm Otaegi, Lurdes (1959-) 8 Itzuli Joseba Sarrionandia : marinel zaharraren kantua / Lourdes Otaegi (2000) Argitaratzailea: Bilbao : Labayru Ikastegia : Bilbao Bizkaia Kutxa, 2000 Peillen, Txomin (1932-) 4 Itzuli Aldjezairia askatuta / Txomin Peillen ; [hitzaurrea, Joseba Sarrionandia] (2013) Argitalpena: 1. argit Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, 2013


Pessoa, Fernando (1888-1935) 4 Itzuli Marianela : (kuadro bakarreko drama estatikoa) / Fernando Pessoa ; prologoa, itzulpena eta oharrak, Joseba Sarrionandia (1985) Argitaratzailea: [S.l.] : Susa, 1985 3 Itzuli

Poemas náufragos : galegoz heldutako poemak / Joseba Sarrionandiak euskaratuak (1991) Argitaratzailea: [S.l.] : Susa, 1991 4 Itzuli

Poesiari begira [Bideoa] / gidoia eta aurkezpena Fran Urteaga (1998) Argitaratzailea: Vitoria : Artez, D.L. 1998-1999 Rodriguez, Eider (1977-) 5 Itzuli Eta handik gutxira gaur / Eider Rodriguez ; [hitzaurrea, Joseba Sarrionandia] (2004) Argitaratzailea: Zarautz ; Iruñea ; Larrabetzu : Susa : Euskalgintza Elkarlanean Fundazioa, 2004 Deskripzio fisikoa: 158 or. ; 22 cm Rodriguez, Eider (1977-) 7 Itzuli Itsasoa da bide bakarra : Joseba Sarrionandiaren lanetako itsas irudien irakurketa proposamen bat / Eider Rodriguez Martin (2014) Argitaratzailea: Donostia : Utriusque Vasconiae, [2014] Rodriguez, Eider (1977-) 4 Itzuli Y poco después ahora / Eider Rodríguez ; [prólogo, Joseba Sarrionandia ; traducción, Eider Rodríguez] (2007) Argitaratzailea: Donostia : Ttarttalo, 2007 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Ainhoari gutunak / Joseba Sarrionandia (2001) Argitalpena: 9. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkarlanean, 2001 Sarrionandia, Joseba (1958-) 8 Itzuli Akordatzen / Joseba Sarrionandia (2004) Argitalpena: 1. argit Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, 2004 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Atabala eta euria / Joseba Sarrionandia (2001) Argitalpena: 7. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkarlanean, 2001 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Der gefrorene Mann : Roman / Joseba Sarrionandia ; Aus dem Baskichen von Petra Elser und Raul Zelik (2007) Argitalpena: 1. Aufl Argitaratzailea: München : Blumenbar-Verlag, 2007 Sarrionandia, Joseba (1958-) 6 Itzuli Durangoko azoka 1965-2015 / [testuak] Joseba Sarrionandia, Jesus Mari Arruabarrena, [koordinazioa eta argazkiak] Txelu Angoitia ; [edizio lana, Luis Berrizbeitia] (2015) Argitaratzailea: Durango : Gerediaga Elkartea, 2015 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Ez gara geure baitakoak / Joseba Sarrionandia ; edizioaren zuzenketa Fernando Rey ; [azala eta marrazkiak, J.E. Urrutia Kapo] (2006) Argitalpena: 3. argit. berria, zuz Argitaratzailea: Iruñea : Pamiela, 2006 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Gartzelako poemak / Joseba Sarrionandia (1992) Argitalpena: 2. argit Argitaratzailea: Lasarte-Oria : Susa, 1992 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Han izanik hona naiz / Joseba Sarrionandia (2002) Argitalpena: 3. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2002 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Harrapatutako txorien hegalak = Trapped bird´s wings / Joseba Sarrionandia ; irudiak, Jokin Mitxelena (2005) Argitaratzailea: [Donostia] : Baigorri : Gara, [2005] Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Hau da ene ondasun guzia / Joseba Sarrionandia ; [atarikoa, Ruper Ordorika ; epilogoa, Aitzpea Azkorbebeitia ; itzulpenak, Fermin Arkotxa...et al.] (2000) Argitalpena: 2. argit Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta ; Irun : Esan Ozenki Records, 2000


Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Hezurrezko xirulak / Joseba Sarrionandia (2000) Argitalpena: 2. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkarlanean, 2000 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Hitzen ondoeza / Joseba Sarrionandia (1997) Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, L.G. 1997 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako / Joseba Sarrionandia ; marrazkiak, Lierni Altube (2010) Argitalpena: 2. argit Argitaratzailea: Donostia : Xangorin, 2010 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Ifar aldeko orduak / Joseba Sarrionandia (1991) Argitalpena: 2. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 1991 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Izeba Mariasunen ipuinak / Joseba Sarrionandia ; marrazkiak, Erramun Landa (1989) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 1989 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Izuen gordelekuetan barrena / [Joseba Sarrionandia] (1981) Argitaratzailea: Bilbo : Caja de Ahorros Municipal de Bilbao = Bilbo Aurrezki Kutxa,[1981] Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Joseba Sarrionandia / antologia eta sarrera Koldo Izagirre (2002) Argitaratzailea: Zarautz ; IruĂąea ; Larrabetzu : Susa, inp. 2002 Deskripzio fisikoa: 58 or. ; 21 cm Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Kartzelako poemak / Joseba Sarrionandia (2011) Argitalpena: Ed. berria Argitaratzailea: Lasarte-Oria : Susa, 2011 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Kolosala izango da / Joseba Sarrionandia (2011) Argitalpena: 11. argit Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, 2011 Sarrionandia, Joseba (1958-) 5 Itzuli Lagun izoztua / Joseba Sarrionandia (2011) Argitalpena: 4. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2011 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Lapur banden etika ala politika / Joseba Sarrionandia (2015) Argitalpena: 2. arg Argitaratzailea: Arre [Nafarroa] : Pamiela, 2015 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Marginalia / Joseba Sarrionandia (1988) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, [1988] Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Marinel Zaharrak / Joseba Sarrionandia (1987) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, D.L. 1987 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Miopeak, bizikletak eta beste langabetu batzuk / Joseba Sarrionandia (1995) Argitaratzailea: Donostia : Erein, L.G. 1995 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Moroak gara behelaino artean? / Joseba Sarrionandia (2010) Argitaratzailea: IruĂąa : Pamiela, 2010 Deskripzio fisikoa: 709 or. : ir. ; 24 cm Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Narrazio guztiak : (1979-1990) / Joseba Sarrionandia (2012) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, L.G. 2012 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Narrazioak / Joseba Sarrionandia (1983) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, [1983]


Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli No soy de aquí / Joseba Sarrionandia ; [traducción al castellano, Bego Montorio] (1995) Argitaratzailea: [Hernani] : Orain, D.L. 1995 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli ¿Somos como moros en la niebla? / Joseba Sarrionandia ; traducida por Javier Rodríguez Hidalgo y revisada y ampliada por el autor (2012) Argitaratzailea: Iruña : Pamiela, 2012 Sarrionandia, Joseba (1958-) 4 Itzuli Tempo de exilio / Joseba Sarrionandia ; tradución para o galego, Isaac Xubín (2014) Argitalpena: 1ª ed Argitaratzailea: Pontevedra : Kalandraka, 2014 Sarrionandia, Joseba (1958-) 5 Itzuli Zitroi ur komikiak / Joseba Sarrionandia (2001) Argitaratzailea: Iruñea : Napartheid ; Tafalla : Txalaparta, [2001] Sarrionandia, Joseba 4 Itzuli Hnuy illa nyha majah yahoo : (poemak, 1985-1995) / Joseba Sarrionandia (2013) Argitalpena: Ed. berr Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2013 Sarrionandia, Joseba 3 Itzuli Ifar aldeko nasa / Joseba Sarrionaindia (1990) Argitaratzailea: 1990 Titulu-aldaerak: Pérgola : revista cultural = kultur aldizkaria Sarrionandia, Joseba 4 Itzuli Ni ez naiz hemengoa / Joseba Sarrionandia (1985) Argitaratzailea: Iruñea : Pamiela, 1985 Deskripzio fisikoa: 246 p 2 Itzuli

Siete poetas vascos / selección de poemas de,Luigi Anselmi, Bernardo Atxaga, Jon Gerediaga, Tere Irastortza, Xabier Lete, Xabier Montoia, Joseba Sarrionandia ; coordinación de la edición, Jose Angel Irigaray ; semblanzas literarias, Joxemiel Bidador (2009) Argitaratzailea: Pamplona-Iruña : Pamiela, [2009] 4 Itzuli

Six basque poets / translated from the basque by Amaia Gabantxo ; edited and introduced by Mari Jose Olaziregi (2007) Argitaratzailea: Todmorden : Arc, 2007 Verroen, Dolf 4 Itzuli Neure neure esklaboa / Dolf Verroen ; itzultzailea, Joseba Sarrionandia ; marrazkiak, Veronica Nahmias (2007) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2009


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.