Mendaroko txokolatea. Iñaki Irasizabal

Page 1

Mendaroko txokolatea Iñaki Irasizabal

SSoollaassaallddiiaa

“Ez genuen hitz egiten. Bata bestea saihesten ahalegintzen ginen. Ohearen nire kantoian egoten nintzen harik eta bera dutxatu, jantzi eta kanpora irteten zen arte, klinikarako bidean.”

Hernani, Udal Liburutegia 2016ko ekaina


I単aki Irasizabal (Durango, 1969)

Argazkia: Michelena (El Diario Vasco 2015/04/06)

Durangon jaio zen 1969an eta Zornotzan bizi da gaur egun. Kazetaritza eta soziologia ikasketak hasi zituen, baina industrian lan egin izan du. Bere liburuen artean daude Buruz txoriz beterik (Augustin Zubikarai nobela laburren saria), Gu bezalako heroiak, Igelak benetan hiltzen dira, Orbe auziaren ingurukoak, Bizkartzainaren lehentasunak eta Odolaren deia, besteak beste.

Mendaroko txokolatea1 Bere jatetxea eta neskarekiko gorabeherak beste kezkarik gabe bizi da Aitor. Halako batean, baina, hildakoak hasiko dira irteten armairutik, eta bera ere zipriztinduko du odolak; kontua nondik nora doan ez badaki ere, erreakzionatu egin beharko du Aitorrek eta egia bilatzen hasi, ikertzailetan jolasteko gogoz ez baizik eta bizirik irauteko sen hutsez. Egiazko euskal izaera eman dio I単aki Irasizabalek nobela beltz honi, ez bakarrik gertalekuak gure inguruko paisaiak direlako: pertsonaiek ere halako sinesgarritasun bat dute, beren arazo, beldur eta erdipurdikeriekin; horrenbestez, idazkera azkar eta zinematografikoz ondutako kontagai sendo bat lortu du egileak, amaitzean, irakurketaren atseginarekin batera, nolabaiteko gustu gazi-gozoa uzten duena, bizitzarena bezalakoxea.

1

Wikipediako sarrerak liburuaren laburpena du.


Kritikak Irunero Intriga beltza eta berdearen artean Mikel Asurmendi / 2005-06

Ez ohikoa, agian, idazle hau “ohiko ikasketak” burutu ostean, hala kazetaritzakoak nola soziologiakoak, industriagintzan ari delako. Ohiko edo lan arruntean aritu ere. Horrek ematen omen dio —ausaz eta menturaz— sosegua edo behar duen oreka idatzi ahal izateko. Lanaren ukitu beltza antzeman zaio Iñakiri eskuetan —berarekin iharduteko parada izan dudalako dakit— bai fisikoki bai fikzioan. Izan ere, Mendarako txokolatea nobela, beltza baitugu, beltza eta berdea halaber. Berdea, uler dezagun, Euskal Herriaren berde kolorekoa. Beltza da, eleberria thillerra baita. Intriga sorrarazten duen nobela dugu inondik ere. Ondo eraikitako pertsonaiek badute nortasun nahikoa irakurle harrapatzeko. Berauek ez dira, haatik, usaiako nobelaren kutsuko pertsonaiak. Iñakik nortasun propio duten bi pertsonaia ederto deskribatu digu: Aitor eta Mateorenak. Aitor protagonista nagusia izaki eta Mateo albokoa delarik. Badira, alabaina, aipamen berezia merezi duten bigarren mailako beste protagonistak ere bai. Beltza dela diot eta berde ere bai. Bilbora joan-jinen bat eginagatik, gertakaria hiria eta itsasoaren arteko herrietan garatzen baita, eta nobela beltzak behar omen duen balizko Euskal Hirian leku hartu gabe, Euskal Herri sinesgarri batean girotu du egileak bere lana, Durangoaldeko parajetan zehazkiago esateko. Naturatik hurbil dagoen nobela dugu baita gizakiengandik ere. Txokolatea bezala, beltza antzekoa. Generoari zor, hilketa bat dela medio abiatzen da trama, eta berau argitu bitartean atezuan jartzen gaitu. Artean, jakina hariak ondo lotzean datza genero honen arrakasta, eta idazlea asmatu duelakoan nago. Hizkuntza menperatzeaz gain, gertakariak harilkatzeko trebezia eta pasadizoak intentsitatez osatzeko gauza baita. Ziur, genero honetan behintzat, eleberri onak idatziko dituela etorkizunean. Etorkizunean ezezik, orainean eta iraganean frogatua baitu bere trebezia. Ni neroni, aurrekoz atzera eginen dut, eta orain, apalategian zain neukan Buruaz txoriz beterik liburuak tentatuta nago. Udan, ausaz eta menturaz. Zuk zeuk irakurle baduzu pare bat pista aukeran.


Aizu! M. Egimendi / 2005-12

Jatetxea eta neskalaguna. Beste kezkarik gabe bizi da Aitor, eleberri honetako protagonista. Baina halako batean hildakoak hasiko dira agertzen, eta Aitorrek ikertzaile lanari ekin beharko dio bere burua defendatzeko. Mendaroko txokolatea Iñaki Irasizabalen genero beltzeko hirugarren eleberria da. Haatik, hilketak gertatzen diren intriga eleberri batek, azkenean hiltzailea nor den azaltzean, ustekabea sortu behar du nire ustez (ideia klasikoegia agian). Baina istorio honetan irakurleak ia hasieratik susmagarri bakarra du, eta bukaerak susmo hori baieztatu baino ez du egiten, ez dago ustekaberik, eta horrek irakurketari emozioa lapurtzen dio. Dena dela, euskaraz genero beltza lantzen duten idazleak hain gutxi izanik, eskertzekoa da Irasizabalen ekarpena. Intrigazko istorioak baino gehiago, beraz, protagonistaren eguneroko bizimoduak egiten du atsegin nobela irakurtzea. Irantzu neskalaguna, jatetxeko langileak, arreba alarguna , kamioi batek harrapatuta hilko den txakurra… protagonistaren ingurukoak bidelagun hurbilak gertatzen dira irakurlearentzat, nobelari izena ematen dion gertakaria bezain ulergarriak: “Ander ez zen sekula itzuliko Mendarora, bazekielako orain jango zuen txokolatea ez zitzaiola hamar urte zituenean jan zuena bezain gozoa irudituko”.

Soslaia Odola etxe ondoan Teresa Larrea Elkar aldizkaria – 39. zbk. 2015eko udaberria

Zorionekoak dira Iñaki Irasizabalen jarraitzaileak, idazle zornotzarrak liburu berria plazaratu baitu: Aita gurea. Hau ere, ohi bezala, thrillerra; baina, egilearen usadioari jarraituz, krimena eta misterioa amua besterik ez dira, gizartearen erretratu bat egiteko. Nobela honen berezitasuna da euskal literaturan ez ezik nazioarte mailan ere gutxi lantzen den giro bat erakusten digula: lanaren mundua, eta zehatzago industriarena. Tailerreko makinak eta langileak, eta baita enpresaburuak ere: ez, ordea, negozioetako marrazoak, familian heredatutako lantegi txiki bateko jerente zalantzatiak baizik.


Irasizabalek zaila zirudien gauza bat lortzen du, behin eta berriz, bere liburuetan: nobela beltza euskaraz eta Euskal Herrian sinesgarri gertatzea. Leku ezagunak agertzen ditu beti: azken lanean Mungia, Bilbo, Gernika; aurreko batzuetan Sopela, Durango‌ Tramak eta pertsonaiak ere hurbilak izaten dira, norberak bere etxean edo auzoan ezagutzeko modukoak. Atzera begiratuz gero, zerrenda koxkor hau egin dezakegu: Burua txoriz beterik (2004) familia barruko drama txikien kontakizuna zen, egilearengan klasikoa bihurtu den gaia; Mendaroko txokolatea (2005) Irasizabalen estiloaren definitzailea izan zen, gertakari latzak, kasu honetan, jatetxe bateko sukaldean kokatzen baitira; Gu bezalako heroiak (2009) apur bat desberdina zen, harietako batek 36ko gerra ukitzen baitzuen, aitonaren oroitzapenen bidez; Igelak benetan hiltzen dira 2011n atera zen, kostako herri batean desagerturiko neskato baten inguruko misterioa, eta geroztik urteroko nobelaren erritmoari eutsi dio egileak, krimen istorioak eskainiz, betiere: Orbe auziaren ingurukoak (2012) gazte pare batek arrazoi jakinik gabe egindako hilketa bati buruzkoa; Bizkartzainaren lehentasunak (2013) etakide ohien eta indar polizialen arteko kontuak, borroka armatuaren amaieran; Odolaren deia (2014) anaia zintzoaren eta anaia bihurriaren arteko harreman gatazkatsuan oinarritua. Gidoi zinematografiko baten antzera, nobela laburrak dira beti, 120 orrialde ingurukoak, eta eszena laburrak kateatuz osatuak, elkarrizketa ugarirekin, jazoera xumeak eta ekintza bortitzak tartekatuz. Tragediaren definitzaileetako bat izaten da inor ez dela moralki erruduna baina hala ere talka eta liskarra ebitaezinak suertatzen direla, pertsonaien baldintza edo izaera kontrajarrien ondorioz. Iùaki Irasizabalen nobeletan ere antzeko zerbait gertatzen dela esan liteke: protagonistetan inor ez da gaizto-gaiztoa izaten, ezta on puska bat ere: bakoitzak ditu bere interesak, bere zirkunstantziak, bere iragana, eta motxila horren zamarekin nola-hala aurrera egiten saiatzen da; batzuetan biktima bihurtzen dira; beste batzuetan, gaizkile, edo bata eta bestea nahasturik. Bizitzan bezalaxe, edo bizitzan bezalatsu.


Elkarrizketa IĂąaki Irasizabal: ÂŤNire nobeletan delituak oso kutreak izaten dira, eta horregatik sinesgarriakÂť -2002an atera zenuen lehenbiziko liburua. Badira urte batzuk. Nola ikusten duzu zure ibilbidea? -Hasi nintzen, lehenbizi, ipuinak idazten. Eta ipuinak saritu zizkidatenean hasi nintzen nobelak egiten. Aurreneko liburua Hiria etxearen bidez atera nuen. Eta Augustin Zubikarai nobela-saria irabazi nuenean Elkar etxera pasatu nintzen. Uste dut orain zehatzago idazten dudala, hala ere ez nago oso konforme estiloarekin. -Ez? Eta zer estilo-mota hasi nahi duzu lantzen? -Gauza berriak probatu nahi ditut, eta teknika aldetik piska bat aldatu. -Orain arte, liburuetan elkarrizketa asko eta deskribapen gutxi ibili izan duzu. Hori al da aldatu nahi duzuna? -Ez dakit ba... Igual eszena laburregiak egiten ditut, eta apur bat luzatzen saiatuko naiz aurrerantzean. Ez nuke nahi, hala ere, deskribapen luzeegiak egitea. Azkenean, batek idazten du irakurri nahiko lukeena. Mugako nobelak gustatzen zizkit, nobela beltz-beltzak ez direnak, muga horretan daudenak. -Esadazu zure idazle kuttun batzuk. -Bat esango dizut: Tom Perrotta. Yankia da eta orain modan dago, telesail bat egin dutelako bere nobela batekin, 'The Leftovers'-ekin. Baina horren aurreko nobelak hobeak ditu. Ez dira polizi nobela hutsak, baina badaude delituak, badago jende iluna... Horrelakoak egin nahi ditut dik. Nik uste dut nobela beltzak idazterakoan Euskal Herrian arazo bat dugula: detektibe bat ipintzen baduzu 'serial killer' bat harrapatu nahian, seguru asko trama ez zaizu oso sinesgarria aterako. Igual entretenitua aterako zaizu, hori bai. -Horrexegatik mugako nobelak egin nahi hori, ezta? -Gainera, nobela beltzak gizarte-kritika egin behar du, eta hemen ez dago Harlemik. Nire nobeletan delituak oso kutreak izaten dira, eta uste dut horrela sinesgarriago direla. -Eta, bestela, iristen al zaizkizu irakurleen komentarioak-eta? -Bai, dezente. Badakizu zer esaten didaten? Erraz eta gustura irakurri dituztela nire gauzak, baina oso jende gutxi hiltzen dudala; krimen gehiago sartzeko. -Idazle jendearekin ba al duzu harremanik? Ez dakit... nobela beltza idazten dutenekin, adibidez? -Oso gutxi. Nobela beltzei buruzko kongresuak ere izaten dira, baina ez naiz oso zalea. Anaia bai, irakurlea da eta joaten da horrelakoetara. Bitxia da, bera joaten da, baina ni ez. Felix Ibargutxik El Diario elkarrizketaren laburpena

Vasco

egunkarian

2015/04/06an

egindako


Bibliografia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean2 Liburu guztiak Irakurketa sarean erabilgarri Hernaniko liburutegian ♦

Narrazioa •

Ezin joan (2003, Hiria) ♦

Nobela •

Borrokaren baitan (2002, Hiria) ♦

Berebereen alfonbra (2003, Hiria) ♦

Burua txoriz beterik (2004, Elkar) ♦ Augustin Zubikarai Sariaren irabazlea

Mendaroko txokolatea (2005, Elkar) ♦

Gu bezalako heroiak (2009, Elkar)

Igelak benetan hiltzen dira (2011, Elkar) ♦

Orbe auziaren ingurukoak (2012, Elkar) ♦

Bizkartzainaren lehentasunak (2013, Elkar) ♦

Odolaren deia (2014, Elkar) ♦

Aita gurea (eleberria) (2012, Elkar) ♦

Itzulpenak •

2

Peleo (2004, Hiria)

www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.