Marina Suredaren amets urratuak. Joxe Belmonte. Dosierra

Page 1

Marina Suredaren amets urratuak Joxe Belmonte Adiskideen arteko laztan zuhur hura egin beharrean besarkada bat eman balio, batak bestearen gorputzaren usaina sentituz, euren arteko istorioa oso bestelakoa izango zatekeen. Baina soilik begiradaz muxukatu zuten elkar. Biek irakurri zuten “maite zaitutâ€? aurrean zituzten begietan. Hala ere ez zioten elkarri maitasunik aitortu‌ Poliki-poliki thriller bihurtzen zaigun amodiozko istorio bat

Hernani, Udal Liburutegia, 2012 abendua http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernani/


Joxe Belmonte Fernandez de Larrinoa (Bilbo, 1960)

Historian lizentziaduna da. Euskaldun berria eta egun euskarako irakaslea. Ipuingintza landu du, eta bere kontakizunek Euskal Herriko saririk garrantzitsuenak irabazi dituzte: Imagina ezazu Euskadi, Donosita Hiria, Gabriel Aresti… Euskararen irakaskuntzari buruzko zenbait liburu ere argitaratu ditu.

Narrazioa   

Eskultorearen heriotza abisu barik etorri zen –ipuina-(1997, Kutxa ) Amodio zoroak (1999, Elkar) Relatos bajo el aguacero (2008, Erein)

Nobela    

Ez dira ilunak (1990, Erein) Hamar urte barru (2003, Erein) Al cabo de diez años (2005, Erein) -aurrekoaren itzulpenaMarina Suredaren amets urratuak (2009, Erein)


Marina Suredaren amets urratuak

Marina Sureda 44 urteak betetzeaz batera nortasun-krisialdi batera heltzen da. Semea etxetik joan da, senarrak ez du jadanik asebetetzen, eta Mallorcako eguneroko monotoniak itotzen duela sentitzen du. Kinka larri horretan dagoela maitasun hitz batzuk jasoko ditu, hamalau urte atzerago ezagututako gizon baten maitasunaitormenak. Aitormen horiek egin zezakeen eta egin ez zuenagatiko arrangura ekarriko diote, baita irlatik alde egiteko adorea ere, gizon hark emakumeari ere axola ziola agertuz. Galdutako ustezko maitasun haren bila abiatzen da, baina gizon harekiko topaldia ez da erraz gertatuko, direnak ez baitira beti uste izan direnak, ezta uste direnak izan direnak ere. Bilaketa horretan, egoera nahasgarri horretan, guztiz arrotz egiten zaion eszenategi batean agertzen da, Euskal Herrian. Lekuz kanpo dago, horrela sentitzen da. Hala ere, ustekabean, hor, etxetik ehundaka kilometrora, etorkizuna jorratu nahian, bere iragana irauliko dioten gertaera batzuk deskubrituko ditu, maitasun-istorioa thriller bihurtuta.

Kritikak1 Gezurrak Marina Suredari Leire Zubeldia (...) Pertsonaiak 40 urteak gaindituak ditu. Urrun geratzen zaio Ibizako komuna batean bizi zela Tomeu Montaner, egun bere senarra dena ezagutu zueneko sasoia. Senargaia ezagutu zuenerako semeaz haurdun zegoen protagonista, eta Tomeu Montanerrek maitekiro onartu zuen beste baten umea bere semetzat. Ezkondu eta Mallorcara itzuli ziren biak, han jartzeko beren habia, Marinaren aitak, Cecili Suredak, desio zuen bezala. Ezkontza hura ez da Marinak Ibizako garaietan pentsatu bezalakoa izan inoiz. Bizitza hutsa izan du, altzari baten gisa sentitzen da. Bizitzeko gogoa sentitu beharrak erabaki bat hartzera bultzatzen du Marina Sureda. (‌) Hirugarren pertsonan kontatzen digu Belmonte F. de Larrinoak Marinaren kanpoko eta barruko bidaia, narratzailearen eta pertsonaien arteko distantzia zainduz. Horren adibide, pertsonaia guztiak izen eta abizenez aipatzeko joera harrigarria. Txalogarria da emakume baten larruan jarri eta bere barne mundua azaleratzeko egileak egin duen ahalegina. Erronka zaila zen arren, istorio sinesgarri bat osatzea lortu du. Marina Suredak Fran-en helbidea gordetzen zuen memorian: “Rue Sorgintartea 13, Uztaritzeâ€?. Hara joaten da. Baina han ez du Fran aurkitzen. Egungo Fran berak ezagutu 1

Osorik helbide honetan irakur daitezke [2012-11-14]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=254


zuen hura bera ote da? Ezagutu zuen Fran hura benetako Fran ote zen? Marinak erantzunak topatzen ditu, baina ez dira berak espero zituen erantzunak. Mallorcako etxera itzultzen da. Hona hemen irakurleak liburu honen azken orrietara iristen denean topatzen duen amaiera. Baina hara non, istorioak jarraitu egiten du! Bigarren amaiera bat du. Amaiera horretan kontatzen denak Marinaren bizitza gezur bilakatzen du. Ez Marinaren bizitza bakarrik, liburua bera ere ezkutatutako gezurra izatera iristen da. Gezurra kontatu izan balidate bezala sentiarazi nau ni ere. Agian hori zen Belmonte F. de Larrinoaren xedea: irakurlea protagonistaren larruan sentiaraztea. Hala bada eskertzen dut bere ahalegina, baina nik nahiago dut lehenengo the end hori, sinesgarria zena. Ez dut gezurrik kontatuko. Irakurri eta egin zuk zure aukera. Gara, 2010-03-26

Amets baten bila Javier Rojo (‌) Nobelaren hasieran ematen du amodiozko istorio baten aurrean gaudela. Marina Suredak berrogeita lau urte ditu, ezkonduta dago eta oso gazte izan duen semeak etxetik alde egin berri du, ezkonduta. Alde materialetik begiratuta, badirudi behar duen guztia duela emakume mallorkar honek, baina hamar urte lehenago ingeles ikastaro batean ezagutu zuen gizon baten eskutitza jaso du eta ezkutuan zituen sentimenduak azaleratzen dira. Ustekabean, gizon horren bila abiatzea erabaki du Marinak, bere bizitza erosoa utzita. Amodiozko istorio bat azken finean, krisian sartzen den emakume helduak gazteagoa zenean izan zituen sentimenduak berpiztu nahi baititu, zoriona eskuratzeko bigarren aukera bat galdu nahi ez balu bezala. Nobelaren lehenengo erdi honetan, gaia eta teknika nolabait bat eginda, halako istorio sentimentaletan agertu ohi den narratzaile orojakilearekin egiten dugu topo. Emakumearen kontzientzian sartuta ikusten dugu, eta protagonistaren sentimenduen eta pentsamenduen berri ematen digu, emakume horren historia gorabeheratsua eta aurrera eramaten ari den bilaketa kontatzen dizkigun bitartean. Baina bilaketa horrek espero ez dituen bideetatik darama, gauzak ez baitira hasieran ziruditen bezain argiak eta amodiozko istorioa thriller bihurtzen zaigu poliki-poliki, euskal gatazkarekin zerikusia duen trama politikoa aurkezten duen intrigazko istorio bat, alegia. Emakumeak bilatzen duen gizona, François Etcheverry izenarekin ezagutu zuena, aurpegi askotako pertsona zen, eta erabiltzen zituen mozorroetako bat besterik ez zen izen hori. Amodioaren bilaketa mamu baten harrapaketarekin parekatzen den bitartean, konta-moldeetan ere aldaketak gertatzen dira, bilaketan topatzen dituen beste pertsonaiek lehenengo pertsonan kontatuko baitute beren istorioa, eta puzzle moduko bat sortuz joango da, nobelaren erritmoa bizkortzen, errealitateak aurpegi ezberdinak dituela erakusten. Hasieran dirudiena baino nobela konplexuago baten aurrean gaude beraz, gai asko jorratzen dituena. Liburu hau agian ez da maisulana izango, baina, gure literaturaren mugak ikusita, irakurle helduen neurriko istorioa idatzi du Joxe Belmontek, eta hori, nire ustez, ez da gutxi. El Correo, 2010-03-06


Joxe Belmonte Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Eskultorearen heriotza abisu barik etorri zen / Joxe Belmonte Fdez. de Larrinoa

(1997)

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Amodio zoroak / Joxe Belmonte F. de Larrinoa

(1999)

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Ez dira ilunak / Joxe Belmonte Fdez. de Larrinoa

(1990)

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Hamar urte barru / Joxe Belmonte

(2003)

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Al cabo de diez a単os / Joxe Belmonte F. de Larrinoa

(2006)

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Relatos bajo el aguacero / Joxe Belmonte (2008) F. de Larrinoa

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Marina Suredaren amets urratuak / Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Euskararen i(ra)kaskuntza : kurrikulu berri baterako proiektua : programazioa (1997) eta metodologia / Joxe Belmonte Fdez. de Larrinoa

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Hainbat urte geroago kurrikulu berriaren aplikazioari buruzko zenbait hausnarketa (2002) apal / Joxe Belmonte F. de Larrinoa

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka : ebaluazioa (eta III) / Joxe Belmonte F. de (1998) Larrinoa

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka : metodologia (II) / Joxe Belmonte F. de Larrinoa

(1997)

Belmonte F. de Larrinoa, Joxe (1960-)

Kurrikulu berria euskaltegiko atea joka (I) / Joxe Belmonte F. de Larrinoa

(1997)

Tene Lehiaketa (8.a. 1991. Deba)

Tene Lehiaketa 1991 / Debako Kultur Elkartea ; Debako Udala

(1991)

9808 narrazioak

(1998)

(2009)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.