Londres kartoizkoa da. Unai Elorriaga

Page 1

Solasaldiak Solasaldiak

Londres kartoizkoa da Unai Elorriaga

Zeharo debekatuta dago gaurtik aurrera teilatuak zapaltzea, teilatuetatik ibiltzea eta, zer esanik ez, teilatuetan bilerak egitea. Salbuespen bakarra izango da, noski, teilatuak konponketak behar dituenean, baina kasu horretan ere agenteren batek egon beharko du lanak zaintzen. (21. or.)

Hernani, Udal Liburutegia 2015 maiatza


Unai Elorriaga (Bilbo, 1973)

Unai Elorriaga Lopez de Letona Bilbon jaio zen 1973an. Algortan bizi izan da beti eta Deustuko Unibertsitatean egin ditu Filologia ikasketak. Hainbat urte eman zituen Labayru Ikastegian mota guztietako lanetan: irakasle (Hizkuntza eta Literatura), zuzentzaile, ikertzaile, itzultzaile... Horrezaz gainera, urtebete eman zuen Giltza-Edebé argitaletxean testu-liburuak sortzen eta itzultzen. 2002an Espainiako Narratibako Sari Nazionala irabazi zuen eta 2003. urtetik hona idazle lanetan dihardu. Nobelak argitaratu ditu, umeentzako ipuin luze bat, euskal literaturari buruzko testu-liburu bat eta hainbat ipuin eta artikulu aldizkari zein egunkarietan (Berria, El País, Idatz & Mintz...). Munduko hainbat unibertsitatetan eman izan ditu hitzaldiak eta bere liburuak hamar bat hizkuntzatan daude argitaratuta.

Liburuak Nobela     

SPrako tranbia. 2001, Elkar Van´t Hoffen ilea, 2003, Elkar Vredaman, 2005, Elkar Londres kartoizkoa da. 2009, Elkar Iazko hezurrak. 2014, Susa.

Antzerkia 

Doministiku egin dute arrainek. 2008, Letranómada

Testu-liburuak 

Literatur ideia batzuk. 2001, Labayru

Haur liburuak  

Matxinsaltoen belarriak. 2006, Elkar Zizili. 2012, Elkar


Itzulpenak1               

1

Un tranvía cara a SP (galegoz). Galaxia, 2002 Un tranvía en SP (gaztelaniaz). Alfaguara, 2003 Un tramvia a SP (katalanez). Proa, 2003 El pelo de Van´t Hoff (gaztelaniaz). Alfaguara, 2004 O pelo de Van´t Hoff (galegoz). Galaxia, 2004 Lucas (oder Der Himmel über Nepal), (alemanez) Schöffling, 2005 Tramm Sisa Pangmale (estonieraz). Loomingu Raamatukogu, 2005 Tramvaj za S.P., (serbieraz). Samizdat B-92, 2005 Vredaman (gaztelaniaz). Alfaguara, 2006 Vredaman (galegoz). Galaxia, 2006 Vredman (katalanez). RBA-La Magrana, 2006 Un tram a SP (italieraz).Gran Via, 2007 Plants don't drink coffee (ingelesez). Archipielago Books, 2008 Y los peces estornudaron. Letranómada, 2008 Las orejas de los saltamontes. Alfaguara, 2013

Hemendik hartua [2015-04-20]: http://unaielorriaga.com/itzulpenak.htm


Londres kartoizkoa da Arratsaldero igotzen da Phineas, bere lagunekin, hamazazpigarren teilatura, handik bakarrik ikusten baitira herriko bi sarrerak batera: errepidea eta trengeltokia. Itxaroten daude, izan ere, uda honetan iritsi beharko lukeen norbaiten zain. Erabat amaitu ez den diktaduraren ondorengo garai lanbrotsuan, krudelkeriaren oroitzapena jaso eta gorde nahi dute pertsonaiek, beren zauriak behingoz ixteko, tiraniaren zerbitzariek zirrikitu guztiak itxirik dituzten arren. Berrikuntza osoa eman dio Elorriagak bere obrari, bai gaiaren, bai idazkeraren aldetik, baina bere erroei eutsiz: itxurazko soiltasun guztiz landua, literatur lana erlojuaren doitasuna duen artefaktua ere izatea, gizon-emakumeen beldur eta sentimendu sakonetara heltzeko gaitasuna.

Kritikak Mikel Asurmendi2 Irunero, 2009-12 Unai Elorriagaren laugarren nobela duzu Londres kartoizkoa da. Euskal literaturan eleberri generoa soilik landutakoa da Algortako idazle hau. Generoak genero, idazleak idazle, irakurleak irakurle… Unai Elorriagaren literaturak bere-berezko ukitua dauka. Literatura, generoak genero, gustuak gustu, gustu kontua izaki. 1. Teilatuko ahotsak izena du nobela honen lehen atalak. Phineas protagonista nagusiari beste hirurek laguntzen diote teilatu(et)an: Musone, Datos eta Bleuler lagunak Phineasen Sora arrebaren zain daude. Diktadura baten osteko garaia da. Pertsonaiak Liburu Brodatuaren aginduen arabera bizi izan dira orain gutxi arte. Herriko lau medikuek egindako bost grabazioen xerka dihardute lagun hauek. Herriko geltokia eta errepide nagusiak teilatu(eta)tik behatzen dituzte. Iraganeko desagertuak (Sora tarteko) edo torturatuak dituzte gogoan, besteak beste (…) 2. Ingelesen ahotsak dator gero. Atal hau beste hiruetatik bereizten da. Beste bi atalekin lotura bide du. Lotura ei du. Nik ez dut erraz egin lotura hori. Motza naiz antza. Ez da posea, benetan. Irakurriko dut nobela berriz ere. Alta, atal honetan murgildu naiz nire gustuko literaturan. Ez bakarrik intriga helarazi didalako, besterik gabe, bakoitzak irakurle gisa duen maila —edo ahalmena— duelako. Ez pentsa aise denik horregatik, ingelesen ahotsa eta umorea txertatuak baitira narrazioan. (…)

2

Kritika osorik [2015-04-20]: http://kritikak.armiarma.eus/?p=4733


3. Ergelen ahotsak izena du hirugarren atalak. Eta Soraren esperoan edo peskizan segitzen dute protagonistek. Eta egia esan, egileak asmatzen du protagonistak izendatzean. Ergel samarrak dira. Halaxe azaldu nahi bazituen bete-betean asmatu du. Absurduaren magia zaila da helarazten, zinez zaila, eta aurreko ataleko pertsonaien aldean, hauek ez dute haiek duten bizitasunik. Egileak hori helarazi nahi bazuen, ederto asmatu du. 4. Dendriten ahotsak atalarekin amaitzen da liburua… “bakarrik da Phineas hamazazpigarren teilatuan. Hiru egun udazkenerako”. Bleulerrez gain, Bornas eta Ruton aipatuak dira orain, baita hauen grabazioak. Mitrofan zein gaiztoa den ere ageri da. Gaiztoa baino gaixo psikikoa da Mitrofan, baita gure historiako Mitrofan guztiak, baita diktadore “izan ahal izateko jaio” ez direnak/garenak ere. Izan ere, gaizto eta gaixo psikikoaren munta nork berak duen botere mailaren arabera areagotzen baita. Mitrofan asko dago munduan, gutako bakoitzak Mitrofan txiki bat baitaramagu barruan. Bai aita-ama garenean bai seme-alaba garenean ere. Sora ez da berriz etorriko noski, uda aspaldi joan zen. Azalduko balitz akabo istorioa. Eta 5. Konplexua da Unai Elorriagak eraiki duen nobela. Aurrekoak ere ez ziren sinpleagoak. Diktadura agertzeko berezko modua da Londres kartoizko da. Ataleko izenburuetan bezala, liburuaren izenburu nagusian asmatu duelakoan nago. Horixe bazuen asmoa, asmatu du. Elorriagaren Londres kartoizkoa da eta bere nobela ere kartoizkoa da. Kartoia ez da gai arbuiagarria, ez gutxiesgarria. Badira gai nobleagoak ordea, hala harrizko nola burdinazko gaiak. Gustu kontua da. Areago psikologia kontua bada. Irakurle bakoitzak berea dauka. Eta nobelaren eraikuntza konplexua den bezainbatean konplexuak dira ere pertsonaien psikologiak. Konplexuak eta arraroak. Zer bestela!?

Unairen literatura benetakoa3 Asel Luzarraga Gustatzen zaizkidan liburuen artean mailak daude. Batzuek entretenitu egiten naute, beste batzuek azkar irenstera bultzatzen naute eta, gehien gozatzen ditudanek, idazteko premia gorria eragiten didate. Azken boladan hiru dira azken emaitza desiratu hori lortu duten idazleak: Benedetti, Vila-Matas eta, kronologikoki azkena baina ez gutxien erdietsi duena, Unai Elorriaga. Liburu guztiek ez baitaukate burua zirikatzeko ahalmen bera eta niretzat gozamen literarioaren gailurra horixe baita: irakurtzen ari naizenak besaulkitik altxatu eta nire eleberrira itzultzeko deia egiten didala sentitzea. Literaturaren plazer betea. Oraindik daukat ahosabaiari itsatsita Londres kartoizkoa da eleberri zoragarriak utzi didan sentipen gozoa. Badakit Unai Elorriagaren aurreko lanek kritika zorrotzak jaso dituztena, eta hori bezain ondo dakit nik haiekin guztiekin gozatu nuena. Zer nahi duzue, Unaik haietan lortu zuen estilo edo “zigilu” propioak disfrutarazten zidan, batzuek su-artifizialak deitutako horiek eurek. Baina egia da azken lan honetan horiek denak guztiz gainditu eta lan borobila lortu duela. Batez ere ideietan eta argudioetan besteetan falta zitekeen sendotasuna lortu duelako Bere buruari leial izanda bere burua berrasmatzeko gai izan da, berez meritu handikoa dena. Oraingoan ildo nagusia, gaia, istorioak argiagoak dira, eta oroitzapenetan atzera eta aurrera egiteko hariak oso ondo lotuak. Errealitate gordinean murgildu da, diktadura orok uzten duen 3

Nasmasterraren apunteak blogetik hartua: [2015-04-20]


aztarna odoltsu eta eroan, pertsonaia eta xehetasun bitxiak, biziak, bereziak atzean utzi gabe. Iluntasunean barneratu da bere begiradan eduki ohi duen argitasuna galdu gabe. Eta hari guztiak maisuki lotu ditu, amaiera aldeko ezusteko bueltaraino. Jakina, buelta hori zertan datzan ez dut hemen biluztuko. Argi dago lan honetarako Unai iturri psikologikoetan erruz edan duela, eta horrek ere bere fruituak eman dizkiola. Baina ezagutza psikologikoak ez du batere trabarik egiten, berezkotasun osoz xurgatu du istorioak eta leku erabat naturala eman dio…

Unai Elorriaga Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean4 Sexo, pecados y miedo / Pilar Albajar, Antonio Altarriba ; textos de Antonio Altarriba ... [et al.] ; [euskarazko itzulpena, Unai Elorriaga ; ingeleseko itzulpena, Cristina Sena Hooker] (2001) Argitaratzailea: Elgoibar : Ongarri Kultur Elkartea, 2001 Aleixandre, Marilar (1947-) 4 Itzuli Etorkizunik ez / Marilar Aleixandre ; itzultzailea, Unai Elorriaga (2002) Argitalpena: 2. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2002 Ansareo, Elssie (1979-) 4 Itzuli Variaciones de piel / fotografías de Elssie Ansareo ; prólogo de Adelina Moya ; [euskarazko itzulpena, Unai Elorriaga ; english translation, Andrew Scanlan] (2002) Argitaratzailea: Elgoibar : Ongarri, 2002 Deskripzio fisikoa: 79 or. : batez ere z.-b. argk. ; 27 cm Bernad, Clemente (1963-) 4 Itzuli Canopus / Clemente Bernad ; texto de Fernando Armendáriz Arbizu ; [euskarazko itzulpena, Unai Elorriaga ; traducción al inglés, Cristina Sena Hooker] (2002) Argitaratzailea: Elgoibar : Ongarri Kultur Elkartea, L.G. 2002 Bodor, Ádám 4 Itzuli Artzapezpikuaren bisita / Ádam Bodor ; itzulpena, Unai Elorriaga (2011) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2011 Cobo, Patxi 4 Itzuli Vestigios / Patxi Cobo ; texto de Rosa Olivares ; [euskarazko itzulpena, Unai Elorriaga ; traducción al inglés, Cristina Sena Hooker] (2002) Argitaratzailea: Elgoibar : Ongarri Kultur Elkartea, 2002 Deskripzio fisikoa: 96 or. : argk. ; 17 x 21 cm

4

www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua


Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Matxinsaltoen belarriak / Unai Elorriaga ; marrazkilaria, Eider Eibar (2013) Argitalpena: 5. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2013 Elorriaga, Unai (1973-) 5 Itzuli Bizkaia, zenbat argazki, hainbat istorio = Bizkaia, fotos con historia / testuak-textos, Unai Elorriaga ; argazkiak-fotografías, Josemi Vidales (2009) Argitaratzailea: Bilbao : U. Elorriaga, 2009 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Erramunen soinua / Unai Elorriaga ; [musika, moldaketak eta partituren transkripzioak, Xabi Aburruzaga eta Joxe Urréjola ; marrazkiak, Eider Eibar] (2011) Argitaratzailea: [S.l.] : Bizkaiko Trikitixa Elkartea, [2011] Deskripzio fisikoa: 86 or. : kol. ir., mus. ; 22 cm. + 1 disko (CD-DA) (ca. 12 min.) Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Euskal kulturaren ajeak eta literatura [Soinuzko grabazioa] : hitzaldiak / Unai Elorriaga ; Bilbo Zaharra Forum (2003) Argitaratzailea: [S. l. : s. n.], [2003?] Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Iazko hezurrak / Unai Elorriaga (2014) Argitaratzailea: Donostia : Susa, 2014 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Literatur ideia batzuk / Unai Elorriaga (2001) Argitaratzailea: Bilbao : Labayru Ikastegia, 2001 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Londres es de cartón / Unai Elorriaga (2010) Argitaratzailea: Madrid : Alfaguara, D.L. 2010 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Londres kartoizkoa da / Unai Elorriaga (2009) Argitalpena: 2. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2009 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Las orejas de los saltamontes / Unai Elorriaga ; ilustraciones de Julen Ribas (2013) Argitalpena: 1ª ed Argitaratzailea: Madrid : Alfaguara, 2013 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli El pelo de Van´t Hoff / Unai Elorriaga (2004) Argitaratzailea: [Madrid] : Alfaguara, D.L. 2004 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Plants don't drink coffe / Unai Elorriaga ; translated from basque by Amaia Gabantxo (2009)


Argitaratzailea: Brooklyn : Archipielago Books, cop. 2009 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Prokofiev plana / Unai Elorriaga ; Madame / María Eugenia Salaverri (2009) Argitaratzailea: [Bilbo] : Bizkaiko Foru Aldundia, [2009] Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli SPrako tranbia / Unai Elorriaga (2014) Argitalpena: 23. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2014 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Un tram a S.P. / Unai Elorriaga ; traduzione dal castigliano di Lara Cuti (2007) Argitaratzailea: Milano : Gran Vía, 2007 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Un tranvía en SP / Unai Elorriaga López de Letona (2003) Argitaratzailea: Barcelona : Círculo de Lectores, 2003 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Un tranvía en SP / Unai Elorriaga (2003) Argitaratzailea: Madrid : Alfaguara, [2003] Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Un tranvía en SP / Unai Elorriaga (2005) Argitalpena: 3ª ed Argitaratzailea: Madrid : Suma de Letras, 2005 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Van´t Hoffen ilea / Unai Elorriaga (2003) Argitaratzailea: Donostia : Elkarlanean, L.G. 2003 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Vredaman / Unai Elorriaga (2012) Argitalpena: 3. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2012 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Y los peces estornudaron / Unai Elorriaga (2008) Argitalpena: Ed. bilingüe euskera-castellano Argitaratzailea: Buenos Aires : Letranómada, 2008 Elorriaga, Unai (1973-) 4 Itzuli Zizili / Unai Elorriaga ; marrazkiak, Mai Egurza (2012) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2012 Fernández Paz, Agustín (1947-) 4 Itzuli Nogueira doktorearen laborategia / Agustín Fernández Paz ; itzultzailea, Unai Elorriaga (2000)


Argitaratzailea: Donostia : Elkarlanean, L.G. 2000 Gorroto haut / Ja[v]i Cillero ... [et al.] (2002) Argitaratzailea: Irun : Alberdania, inp. 2002 Grass, Günter (1927-2015) 4 Itzuli El tambor de hojalata / Günter Grass ; prólogo de Unai Elorriaga ; [traducción, Carlos Gerhard] (2003) Argitaratzailea: [S.l.] : MDS Books : Mediasat, D.L.2003 Jimenez, Irati (1977-) 4 Itzuli Ahotsak / Irati Jimenez eta Unai Elorriaga (2012) Argitaratzailea: Bilbao : Editorial Iparraguirre, [2012] Un poco de chocolate [Vídeo] / dirigida por Aitzol Aramaio (2008) Argitaratzailea: Madrid : Aurum Producciones, [2008] Ramírez, José Luis (1935-) 4 Itzuli Ibai biziak : paisajes del Nervión e Ibaizabal / fotografías y texto de José Luis Ramírez ; prólogo de José Luis Tolosa : [itzulpena, Unai Elorriaga eta Gorka Insunza] (2002) Argitaratzailea: [Donostia-San Sebastián?] : José Luis Ramírez, 2002 Unai Elorriagaren kontagintza = The narrative of Unai Elorriaga (2006) Argitaratzailea: Donostia : Eusko Ikaskuntza, 2006


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.