Intemperies (babes bila). Lourdes Oñederra

Page 1

Intemperies (babes bila) Lourdes OĂąederra

Izugarria da zein azkar bihurtzen zaizkion oroitzapenak istorio. Seguru asko hori beste askori ere gertatuko zaie. Denei beharbada. Ba ote da oroitzapenak benetan gogoratzen dituenik ala denok ehuntzen ote ditugu istorioak oroitzapenekin. Ez daki nola dagoen horrenbeste jende bere oroitzapenak kontatzen dituena. Nola bereizten dituzte horiek oroimena eta irudimena, nola dakite zer den zer‌ (107. or.)

Hernani, Udal Liburutegia 2015 ekaina


Lourdes Oñederra1 (Donostia, 1958)

Hizkuntzalaria da (Filologia Hispanikoan lizentziatua eta Euskal Filologian doktore). Gasteizko EHUko Filologia Fakultatean egiten du lan Fonologiako irakasle gisa. Katedradun eta Euskaltzain osoa da. Ramon Saizarbitoriaren Ehun metro nobelari idatzitako epilogoaren zein Ere eta Oh, Euzkadi!, Hika, Argia, Bake Hitzak eta Erlea aldizkarietan argitara emandako artikulu askoren egile da. Euskaldunon Egunkarian zutabegile eta Noticias de Gipuzkoan artikulugile ere izan da. Eta emakumeari sugeak esan zion izan zen Lourdes Oñederraren lehen nobela. Sari Nazionalerako aukeratua izan zen eta hainbat sari jasorik dago Euskadi Saria baino lehen: Kritika Saria 1999, Beterriko Liburua 1999, Zilarrezko Euskadi 2000. Gaztelaniara, errusierara eta ingelesera itzuli da nobela. Aipagarriak dira “Anderson anderearen gutizia” ipuina (Mende berrirako ipuinak. Antologia, 2005) eta 2007an Patrick Süskind-en Sommer jaunaren istorioa (2007) liburuaren itzulpena.

Lanak Nobela 

Eta emakumeari sugeak esan zion (1999, Erein)

Intemperies (babes bila) (2013, Erein)

Hizkuntzalaritza  

1

Fonetika fonologia hitzez hitz. 2004, UPV/EHU Euskal fonologia. Palatizazioa, asimilizazioa eta hots sinbolismoa. 1990, UPV/EHU

Hemendik hartua [2015-05-15]: http://www.erein.eus/liburua/intemperies


Intemperies (Babes bila)

Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori, aldaparik gabeko igarotze hori, iraganetik orainera kolore aldaketarik gabe, bide laua, oharkabean pasatze hori lehenetik orainera, urteak laburtu eta minutuak luzatu, loditu egin balira bezala. Goizak arratsaldeetatik urrutiratuz doaz eta motel, oso motel gogoratzen dira goizean gertatuak, baina garden, gordin agertzen dira duela hogeita hamar urte entzundako esaldiak, ikusitako begiradak. Gorputza. Gorputzaren bestelakotze geldiezin hori. Ezinbestean, inevitably, inevitabilmente. Amodiozko nobela bat? Nobela guztiak dira amodiozkoak. Nolanahi ere, amodiozko nobela paregabea.

Sautrela saioan Lourdes O単ederra liburuaz hizketan2 [Eskaneatu kodea bideoa ikusteko]

2

[2015-05-18]: https://www.youtube.com/watch?v=FvjDCnic_bc


Kritikak3 Babes bila doazenak Leire Zubeldia (...) nobela honek gehiago du mamitik azaletik baino. Hots, pertsonen barne mundua da Oñederrak azaltzen diguna. Giza harremanak, maitasuna edo maitasun eza, bakartzea, absentzia, bakardadea finean. Liburuko lehenengo esaldietatik (“Denbora desberdin ari da igarotzen. Luziak ez daki noiztik, noiz hasi zen denboraren desberdintasun hori…”) sartzen da irakurlea barneko mundu horretan, Luziaren gogoan. Eta kontatzeko tonua, eta kolore grisa, eta Adan, eta Sagarra eta… berehala datorkio irakurleari liburu honen ahizpa zaharra Eta emakumeari sugeak esan zion. Keinuak etengabeak dira. Haren jarraipen modukoa ere izan daiteke tematikari, idazkerari eta baita pertsonaiei dagokionez ere. Liburu hura gustura irakurri zutenek gustura irakurriko dute hau ere. Luzia. Ofizioz hizkuntzalaria, bakarrik bizi da, edo hobe esan, ia bakarrik. Taka txakurrak hartu du Martin bere bikotekide ohiaren lekua. Luzaroan pentsatu zuen Luziak ez zela gai izango senarra uzteko, baina bai. Eta orain, bakarrik eta triste, lasai dago hartutako erabakiarekin. Datua zehatz ematen ez bazaigu ere, 50-60 urte bitarteko adina izango du, gorputzaren bestelakotze geldiezin hori ari baita bizitzen. Bakarrik ari da gelditzen. Beste muturrean Victor daukagu. Madrilen bizi den neurologoa. Hau ere bakarrik bizi da Julia bere emaztea minbiziaz hil zenetik. Haren absentzia jasangaitza egiten zaio Victorri, eta, hala, oraindik emaztearekiko sentitzen duen maitasunak ez dio beste harremanik izaten uzten. Luzia eta Victor Eva haurrak elkartuko ditu. Eva ere bakarrik dago ama eta aita eztanda batean hil zirenetik. Evak ere ezin du besteekin harremanik izan, baina halabeharrez, afasia baitu. Luzia eta Victorrek aztertuko dute bere kasua. Eta kasuaren aitzakian, afaltzeko geratuko dira, eta Gabon gaua ere elkarrekin pasako dute Donostian. Baina nahi eta ezin batean beti, elkarrengana gerturatzeko beldurrez. (...) Gertakari handirik gabeko istorioa da, baina bi pertsonaien artean sumatzen den tentsioak bultzatzen du irakurtzen jarraitzera. Oñederrak lehenengo muxua noiz iritsiko zain jarri du irakurlea. Iristen den edo ez esatea gehiegi esatea litzateke. Zeuk egiaztatzea izango da hoberena, gozagarriena.

Gara, 2013-07-07

Izateko arrazoi bila Mikel Asurmendi (...) “Intemperies (babes bila)” nobelak formatua badu izan, ez konplexua. Sinplea. Euskarri nahikoa, Lourdes Oñederrak barnean daramana bere buruari adierazteko. Bere buruari eta irakurleoi aldi berean. Idatz molde laua du, xumea. Idatzitakoa ez-idatzia bezain iradokigarria duzu.

3

Kritikak osorik irakurtzeko [2015-05-15]: http://zubitegia.armiarma.eus/?i=230


(...) Istorioa ez da geureganatzen zaila, gertatzen dena ulertzea ere ez. Egunerokoa du transmititzen. Eguneroko bizitza, ordea, besterik gabe, ez da samurra. Denborari neurria hartzea zaila baitzaigu. Gertaera arruntek, pertsonaien nortasunek eta horien inguruaren deskribapen orekatuek egiten dute nobela hau erakargarri. OĂąederraren pertsonaiei gertatzen zaienak eta eurek pentsatzen dutenak balio dute bereziki. Norbanakoak axola du. Kasuon, bereziki, emakumeak. Izan ahal izateko emakumeak beharrezko daukan burujabetasunak axola du, askatasuna lortzeko, ezinbestean, Alabaina, euskaldunok ere deskribatzen gaitu idazleak, xumeki. Labur. Donostiaren gaineko iritzia eskaintzen digu, eta, batez ere, “euskal gatazkazâ€? espresuki idatzi gabe, iragan berrian jasotako mina helarazi ere. Evak daraman mina. Luziak daraman mina.

Berria, 2013-06-02

Harremanen beharra Javier Rojo Lourdes OĂąederrak literaturaren alorrean oso gutxitan jardun du, halako eran non idazle amateurra dela esan daitekeen. Hala ere, argitara eman dituen lanek, oso gutxi izan badira ere, oihartzun handia izan dute gure artean. Baina batek ez daki lanaren ondorioz ala idazleak beste esparru batzuetan duen ospeak bultzatuta gertatzen den hori. Intemperies (babes bila) izenburuko liburu hau bere bigarren nobela da, lehenengoa argitaratu zenez geroztik ia hamabost urte pasatu direnean argitaratua. Argumentua antolatuta dago Luzia eta Victor bi pertsonaiaren artean planteatzen den harreman sentimentalaren gainean. Luzia berrogeita hamar urte inguruko emakumea da, hizkuntzalaria. Dibortziatuta dago. Ikerketa talde baten proposamena jasotzen du Madrilera joateko, han neurologo batekin (Victorrekin) lan egin dezan, neskato afasiko baten segimendua egiteko. Victor, neurologoa, alarguna da eta hirurogei urte ingurukoa da. Bien artean harreman sentimental bat sortzen da, dudaz betea eta gorabeheratsua dirudien harreman sentimental bat, ia bi urtean luzatzen baita harreman hori, nora doan batere argi ez dagoelarik. Istorio hauek kontatzeko, idazleak hirugarren pertsonan hitz egiten duen narratzailea hautatu du, printzipioz kontaketa Luziarengan fokalizatzen duena. Baina batzuetan beste pertsonaiengan ere fokalizatzen du eta gai da neskato afasikoak zer pentsatzenduen azaltzeko ere. Baina narratzaile honen ezaugarririk inportanteena bere ahotsa da: behin eta berriro errepikatzen ditu esaldiak, gaiei behin eta berriro ematen dizkie bueltak, diskurtsoa hanpatuz eta denbora moteltzen eta luzatzen delako inpresioa utziz. Ekintzetara pasatzeko zailtasunak dituzten pertsonaiei pentsamendua besterik geratuko ez balitzaie bezala. El Diario Vasco, 2013-05-31


Lourdes Oñederra Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean4 Gutiziak / [Aurelia Arkotxa ... et al.] (2001) Argitalpena: 3. argit Argitaratzailea: Tafalla : Txalaparta, 2001 Oñederra, Lourdes (1958-) 4 Itzuli Ahoskera eta arauak : arauak eta ahoskera / Miren Lourdes Oñederra (1998) Oñederra, Lourdes (1958-) 4 Itzuli Early bilingualism as a source of morphonological rules for the adaptation of loanwords : Spanish loanwords in Basque / Miren Lourdes Oñederra (2009) Oñederra, Lourdes (1958-) 4 Itzuli Eta emakumeari sugeak esan zion / Lourdes Oñederra (2000) Argitaratzailea: Donostia : Erein, 2000 Oñederra, Lourdes (1958-) 5 Itzuli Euskal fonologia : palatalizazioa : asimilazioa eta hots sinbolismoa / Miren Lourdes Oñederra (1990) Argitaratzailea: [Bilbao] : Servicio Editorial de la Universidad del País Vasco = Euskal Herriko

Unibertsitateko Argitarapen Zerbitzua, 1990 Oñederra, Lourdes (1958-) 4 Itzuli Fonetika fonologia : hitzez hitz / Miren Lourdes Oñederra Olaizola (2004) Argitaratzailea: [Bilbo] : Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzua,L.G. 2004 Oñederra, Lourdes (1958-) 4 Itzuli Hizkuntzen osasuna : neurbide eta diagnosi linguistikoak / Miren Lourdes Oñederra (1992) Oñederra, Lourdes (1958-) 4 Itzuli Intemperies : (babes bila) / Lourdes Oñederra (2013) Argitalpena: 1. argit Argitaratzailea: Donostia : Erein, 2013 Oñederra, Lourdes (1958-) 3 Itzuli I skazala zmeia zhenshchine __ / Lurdes Oñederra ; perebod Eleny Zernovoi (2008) Argitaratzailea: Sankt-Peterburg : Izdatelstvo Peterburgskogo Universiteta, 2008 Oñederra, Lourdes (1958-) 3 Itzuli And the serpent said to the woman / M. L. Oñederra ; translated from basque by Kristin Addis (2005) Argitaratzailea: Reno (Nevada) : Center for Basque Studies, University of Nevada,cop. 2005 Oñederra, Lourdes (1958-) 4 Itzuli Y la serpiente dijo a la mujer / Lourdes Oñederra ; [traducción, Iñaki Iñurreta] (2002) Argitaratzailea: Vitoria-Gasteiz : Bibliotex, D.L. 2002 Ormaetxea Lasaga, José Luis 2 Itzuli Txillardegi lagun-giroan [Texto impreso] / Txipi Ormaetxea ... [et al.] (2000) Argitaratzailea: Bilbo : Udako Euskal Unibertsitatea, 2000 Süskind, Patrick (1949-) 4 Itzuli Sommer jaunaren istorioa / Patrick Süskind ; itzultzailea, Miren Lourdes Oñederra ; [Sempéren irudiak] (2008) Argitaratzailea: Donostia : Erein, [2008]

4

www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua


Urkiza, Ana (1969-) 4 Itzuli Zortzi unibertso : zortzi idazle : elkarrizketak / Ana Urkiza (2006) Argitaratzailea: Irun : Alberdania, [2006]


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.