Hauts haietatik. Unai Villena

Page 1

Hauts haietatik Unai Villena

Duela gutxi e-maila bat idatzi zidan barkamen eske, esanez garai haien hausnarrean ibili berri zela eta niri egindako minaz jabetu zela, ez nuela inolaz ere merezi eragin zidan sufrimendu hura guztia, egiazki damututa eta lotsatuta zegoela. Harriduraz jaso nuen mezua, hain iruditzen zitzaidan‌ lekuz kanpokoa eta alferrikakoa! (130.or).

Hernaniko Udal Liburutegia 2018 maiatza


Unai Villena1

(1980, Elgoibar)

Industria Ingeniaria eta Globalizazioa eta Garapenari buruzko Masterra, ikertzaile gisa dihardu lanean EHUko HEGOA – Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutuan. Gaztetxotan hainbat ipuin lehiaketatan sariak jasotakoa da (Urruzuno eta R. M. Azkue, besteak beste), Elgoibarko Urruzuno literatur taldeko kide izana, eta Barrenastekariko kolaboratzaile gaurdaino. Literatura, argazkigintza eta musika uztartzen dituen Hiri Asko Bere Baitanproiektuari hitzak jarri zizkion 2014an, eta 2017an “BIZIKI” izeneko proiektuan ariko da buru-belarri.

Hauts haietatik Sipnosia Bere lagun Anderren bizitza kontatu nahi digu Oierrek: gazte ausart eta bizialea, lana, ikasketak, sexua, parrandak… dena ondo doakiona, harik eta zurrunbilo batean sartu eta geldialdirik gabeko gainbeheran jausi arte: drogen kontrola galtzea, agerpen psikotikoak, ospitaleratzea, desintoxikaziozentroa, psikiatrikoa… Adiskidetasun-istorio bat da hau, lagunak lagunari egindako maitasun-keinua; baita gaixo mentalei ezartzen zaien estigma sozialaren eta psikiatrikoen salaketa hunkigarria ere; eta, horrez gain, 80ko hamarkada hasieran jaiotako belaunaldiaren kronika: promesaz betetako haurtzaro oparoaren eta gaztaro hedonista baten ostean, maiz, etorkizun argirik gabeko helduaroa topatu duena. Unai Villenaren lehen eleberria dugu Hauts haietatik, edertasun-minez eta intentsitatez idatzia, eta hartzailearengan ere antzeko zirrara eta irakur-mina piztu nahi lituzkeena.

1

Hemendik hartuta [2018-03-27]:http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/unai-villenacamarero/biografia?h=V


Kritikak2 Iratxe Esparza / Gara, 2016-06 Ez dago ezer absoluturik, ez egiarik, ez errealitaterik, ez pentsamendurik; gizaki korapilatsuak gara, ezinezkoa da jakitea hurrengo urratsa zein izango den. Ez dago etorkizuna iragartzerik, ezta menperatzerik ere; edozein momentutan, buruak bira egiten du, klak, eta erraietan lotan daramagun kreatura esnatzen da; orduan, hasten gatzaizkio elikatzen. Arru eta Oier bi lagun banaezin dira; Oierrek Arruren historia idatzi nahi du, sozializatu nahi du, jakinarazi poesia eta narrazioa tartekatuz. Hogeita lau urteko Arruri eskizofrenia diagnostikatzen diote eta patologia duala deitutako gaixotasunarekin bizitzen ikasi behar du, gainera, buruan entzuten dituen ahotsak isiltzeko premia dauka, horregatik tratamendu gogorrak eta ospitalizazioak jasaten ditu; hori gutxi balitz, droga mendekotasunak bere egoera lazgarria areagotzen du. Arruk eta Oierrek psikiatrikoan jasandako tratua salatu nahi dutenez, lehenengoak bizitakoa kontatzen dio bigarrenari; horrela Oier lagun minaren nahastearen testigantza emateko prest dago, eta nobela idatzi ahala Arruri ozen irakurtzen dio. Eleberria irakurleoi zuzendutako ohar batekin hasten da, non egileak berak aukera eskaintzen digun protagonistaren gertaerak gure nahierara moldatzeko. Aholkuak kontuan hartuta, liburuaren erritmoa baldintzatzen duten hiru bide ditugu: lehenengoan, proposatutako jokoan sartu gabe, idazleak testua antolatu duen bezala irakur dezakegu. Bigarrenean eta hirugarrenean, ordea, atalez atal saltoka ibili behar dugu beti egilearen gidaritzapean; hortaz, irakurketa gure erara osatzen gabiltzalako pertzepzioa ia hasi bezain pronto desagertzen da. Bata zein bestea aukeratu, eleberriaren egiturak bat egiten du Arruren buruko gaixotasunarekin, gorabeherekin eta, hein handi batean, sufrikarioarekin, haren desoreka eta nozitutako paranoia testuaren forman islatzen baitira. Bestalde, eleberri zatikatu honek hiru atal ditu, eta hasierakoan protagonistek aurreratzen badigute ere idaztearen helburuak direla psikiatrikoetan pairatzen diren “narkotizazioa, gaitzespena eta gizatasungalera� (23. orrialdea) begi-bistan uztea eta kalean Arruk sufritzen duen 2

Informazio gehiago: http://kritikak.armiarma.eus/?p=6953 http://kritikak.armiarma.eus/?p=6990 http://kritikak.armiarma.eus/?p=6961


estigmatizazioa eta gizartearen ukazioa azpimarratzea, asmo hori (salaketarena) behin eta berriro nabarmendu ezean, gainetik jorratutako eta oharkabeko gai gisa hartuko genuke. Izan ere, askoz sakonagoak dira drogaren inguruan sortutako giroaren deskribapenak eta hausnarketak, edo Arruren jarreren azalpenak speed-aren efektuen menpean dagoenean.

Javier Rojo / El Diario Vasco, 2016-08 Unai Villenaren lehengo eleberria argitaratu da “Hauts haietatikâ€? izenburuarekin. Azken bolada honetan euskal literaturan askotan nabarmentzen dira buru-gaixotasunen inguruan aritzen diren liburuak, arazo psikologikoak dituzten pertsonaiek protagonizatzen dituztenak, eta ildo honetan kokatu daiteke Villenaren idazlana. Argumentuaren ardatzean Ander izeneko pertsonaiaren infernuratze prozesua aurkitzen da. Pertsonaia hau, drogen mendekotasunengatik eta aldez edo moldez horrekin erlazionatuta dagoen eromenagatik hondoratuko da irteerarik ez daukala dirudien endekatze pertsonal bortitz batean, bere ondoan, gertatzen ari denaren testigantza jasotzen duen lekuko moduan, Oier adiskidea duelarik. Bien arteko harremanean oinarritzen dira diskurtsoaren garapena eta honek erakusten dituen ezaugarriak. Edonola ere, nobela honetan argumentuak bere interesa badu ere, diskurtsoak berak ere zeresan handia du. Argumentua, azken finean, aldez aurretik susma litekeen bezala, gizakiaren eta gizartearen arteko kontrajarpenaren erakusketa da: protagonista ezin daiteke egokitu gizarteak normaltzat ematen duen ereduaren barruan, eta desegokitzapen horretatik lehia sortzen da gizabanakoaren eta taldearen artean. Kontrajarpen horren beste aldaera batzuk ere aurkezten dira eleberrian (askatasuna eta araua, adibidez), eta eromenaren gaineko irudi erromantiko xamarra eskaintzeko erabiltzen dira, ero dagoenak besteek ikusterik ez duten egia bat badaki-eta. Diskurtsoaren aldetik begiratuta idazleak ohikoa ez den anbizioa erakutsi nahi izan du idazlan hau sortzerakoan. Ikuspuntu desberdinak nahasten dira, Ander eta Oier biak baitira narratzaile nobela honetan. Kronologiaren aldetik ere jauzi ugari ematen dira eta irakurleak osatu behar den puzzle baten aurrean dagoelako inpresioa du‌ osatu behar den eta piezaren baten faltagatik osatu ezin daitekeen puzzlea baita Anderren bizitza. Diskurtsoa bera hizpide da askotan nobelan zehar eta ez dira falta kritika sozialetik hurbil dauden atalak. Hainbeste osagai egonda normala da noizean behin desentonatzen duen zatiren bat aurkitzea. Baina irakurtzea merezi duen liburua da Villenarena.


Alaitz Andreu Eizagirre / Aizu!, 2016-06

Demagun mendebaldea piramidea dela, eta gizartea osatzen dugun pertsonok bertan (edo hortik kanpo) bizi garela. Gizartean dugun botere mailaren (botere ezaren) arabera, goiko erpinean (gizon heldu heterosexual zuri diruduna), tartean (emakume heldu zuri heterosexual diruduna, gizon gazte heterosexuala) edo oinarrian (lesbianak, migratzaile batzuk‌) egongo gara. Piramidearen oinarri horretatik kanpo, ordea, piramidetik baztertutako eta, ondorioz, estigmatizatutako pertsonak daude; hau da, jendartearen parte izan arren, bertan parte hartzen ez dutenak: prostitutak, migratzaile asko, junkieak, hiesa dutenak, zoroak‌ Hau da, emakume lesbiana prostituta migratzaile beltz junkie ihesdun zoro pobre zahar edo gaztea izango da piramidetik kanpo behe-behean dagoen gorputz hori. Unai Villenak piramidetik kanpora eraman gaitu bere lehen eleberrian, eta Euskal Herriko 80ko hamarkadan jaiotako mutil gazte junkie (speed gau asko) eta zoro (eskizofrenia) bati bildu dio gogoa. Bertan, Ander lagun eskizoaren historia kontatu digu Oier voyeur gehienetan zentzudunak, mendebaldeko gaurko gizarte sistemaren arauak jarraitu ez jarraitu lehia antzekoan. Ukituko zaituen salaketa ageri da nobelan, adiskidetasun aldarria egitearekin bat, eta, aldi berean, idazkera zoragarri horren bidez, eguzkiizpi zenbait iritsi zaizkio piramidearen itzalpeari.



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.