Haur besoetakoa. Jon Mirande.

Page 1

Haur besoetakoa. Jon Mirande

“Eta Miranderen liburutik har dezakegun ikaskizun harrigarriena, hau da: Obra hau, libertateari eskainitako kantu bat dela; gezurra badirudi ere[...] Hitz bitan esan beharko bagenu Haur besoetako zer iruditu zaigun, honela esanen genuke dela: ikaragarritasunean mamtutako edertasun inposible bat“ Gabriel Aresti

Solasaldiak Solasaldiak

Hernaniko Udal Liburutegia 2015 otsailak 17


Jon Mirande (Paris, 1925-1972) Biografía : 1

Jon Mirande Aipharshoro idazlea Parisen jaio zen, 1925eko azaroaren 10ean. Gurasoak zuberotarrak zituen (Jean Garindaineko Xaho baserrikoa eta Marie Sohütakoa), biak ere Parisera lan bila joanak. Aita hotel bateko atezaina izan zen, eta ama etxe zerbitzaria. Boulevard Davouteko 30 metro karratu baino gehiago ez zen apartamentutxo batean bizi izan zen 1967 arte bere familiarekin: gurasoak eta bera baino bi urte zaharrago zen arreba Marie. Batxilergo ikasketak Place de la Nationeko Lycée Arangon lizeoan egin zituen, eta 1944an Finantza Ministerioan lortu zuen lanpostua hemeretzi urte zituela eta II. Mundu Gerra artean amaitu gabe zelarik.Laster bilakatu zen funtzionario, baina ez zuen karrerarik egin nahi izan administrazioan, ez oposaketarik ere postu hobeak iristearren, beti izan zuen oinarrizko lehen lanpostu arrunt hura. Haren zenbait poemak, bereziki «Paris-Beuret» izenekoak, ederki azaltzen du bulegari lanpostu hari zion atxikimendu eskasa eta lankideen artean zuen giro hotza. Izan ere, arrotza zen bera bulego-giro artan,poeta baitzen, nazia eta euskaltzalea gisa berean.

[…]

Bibliografía2: POESIA

ANTOLOGIA

Orhoituz 1976, Kriselu Ene jainko-eidol zaharra, lur! 1984, Elkar Poemak 1950-1966 1984, Erein Ilhun-argiak 1992, EHU-UPV

Jon Miranderen idazlan hautatuak 1976, Gero Obra osoa 1999, Hiria XX. mendeko poesia kaierak 2002, Susa ARTIKULUAK

NARRAZIOA

Miranderen lan kritikoak 1985, Pamiela

Gauaz parke batean 1984, Elkar

GUTUNAK

NOBELA

Jon Miranderen gutunak 1948-1972 1995, Susa

Haur besoetakoa 1970, Kriselu-Lur

ALDIZKARIAREN BILDUMA Igela, euskaldun heterodoxoen errebista 1979, Hordago


Haur besoetakoa

3

Haur besoetakoa Jon Miranderen nobela polemikoa da. Mirandek 1959an bukatu zuen Haur besoetakoa, baina ez zuen editorerik lortu. Lapurteraz idatzita zuelarik, gipuzkeraz jarri zuen, horrela argitaratuko zioten esperantzarekin. Azkenik, Lur Argitaletxeak 1970ean argitaratu zuen, Gabriel Arestiren aurkezpen kritiko batekin. Kontakizuna baino lehen ohar bat zekarren edizio hark, “liburua haur listoen eta gizon tontoen eskuetatik urruti gorde” behar zela esanez. Polemika handia sortu zuen bere argumentu probokatzaileagatik: intzestua, pedofilia eta suizidioa bezalako gai tabuak ukitzen ditu, moral burgesaren itxurakeriaren aurkako testu bat aurkeztuz. Arrakasta handia izan zuen eta urtez urte edizio ugari izan ditu. ezinbesteko eleberria da euskal literaturaren historian; euskal narratiba modernoaren mugarrietako bat. Miranderen Haur besoetakoa Vladimir Nabokoven Lolitarekin alderatu izan da, baina badakigu Mirandek lana idatzi zuenean ez zuela eleberri horren berri.

Haur besoetakoa (1970)4 Jon Mirande LOURDES OTAEGI 1959z geroztik argitara ezinik edukitako idazlana izanik, Haur Besoetakoa eleberriak 1970ean ikusi zuen argia lehenengoz. Gabriel Arestik prestatu eta aurkeztu zuen Lur editorialaren eskutik. Bigarrena, (Hordago 1983), inolako sarrerarik gabeko edizioa da, oker asko zekartzan eta azala zela medio, kritika zorrotzak izan ziren. Hirugarrena (1987, Erein, Donostia) 1970eko Arestiren bertsio bera da. Laugarrena (1987 Pamiela Iruña) Miranderen makina-izkribuaren kopia da, Arestik eginiko zuzenketak ez dituena, alegia. Itzulpena ere egina du Eduardo Gil Berak hitzaurre interesgarriaz horniturik (La Ahijada, Pamiela, Iruñea, 1991). Argumentuak 30 urteko gizon baten istorioa kontatzen du. Zerbitzari zahar baten konpainia bakarra duelarik bizi da eta Isabella izeneko bere andregaiarekin ezkontzekotan dabil, baina gizonak benetan gorroto du honek errepresentatzen duen gizarte hipokrita. Bere idealismoak horretatik ihes egitera darama eta hamaika urteko bere haur besoetakoarengan bilatzen du maitasuna. Neskarekiko maitasun-harremanek gizartearekin eta sendiarekin haustera eramango dute. Baina gizarte-iritziak eta gizonarengan sortzen diren jelosia sentimenduek irtenbide dramatikora eramango dute bikotea.

[…] Miranderen narrazio estiloa da halere, nobela honetan gehienik azpimarratu beharrekoa, prosaren erritmoaren dotoretasuna, adjetibazioaren zehaztasuna, figura literarioen prisma ugariak… Estiloak liluratu egiten du irakurlea, kultua, zaindua eta ederra da, kontzesiorik gabe. Nobelaren materialik gehiena diskurtsiboa da, autoreak gizonaren pentsamenduen eboluzioa, haien sorrera eta bilakaera azaldu nahi digu, akzioari gehiegizko garrantzirik eman gabe. Nobelan gertatzen den ia guztia gizonaren argudiatze zorrotz horren eboluzioaren ondorio da. Gizonaren diskurtsoa gailendu egiten da eta gizarteak beragan eginiko presio horren menpetik liberatzen da: Isabelekiko ezkontza asmoak hausten ditu, neskatoarekiko harremanak aldatzen ditu, haren hezkuntzaren arduradun nagusi bilakatzen da eta amaierako ihesaldi saioa ere bere pentsamenduaren “logikak” ikusi duen irtenbide bakarra da.

[…]


Kritikak: 1. Miranderen alegoria? Gorka Bereziartua / Argia, 2009-06-075 Ez zait konparazioa interesatzen, baina sarri alderatu izan da Jon Miranderen Haur besoetakoa Vladimir Nabokoven Lolitarekin. Bada nahiko motibo, azaletik begiratuta: bietan pedofilia kasu baten bueltan egituratzen da istorioa, eta garai bertsuan idatzi ziren (1959koa duzu Miranderena, 1955ekoa Nabokovena), nahiz eta Haur besoetakoak tiradera batean lo egin urte askoan, 1970ean Lur-ek argitara eman arte. Baina esan dudan bezala, ez zait konparazio hori interesatzen. Eta orduan —galdetuko duzu, irakurle— zergatik hasi erreseina hori aitatuz? Lolitaz idatzi diren komentario ugarien artean badelako bat, Fredric Jamesonek A singular modernityn egina, oso baliagarria zaidana Miranderen nobela honetaz hitz egiteko —ados, azkenean esan daiteke konparazioa interesatzen zitzaidala, baina beste modu batera—. Lolitan agertzen zaigun sedukzioa, Jamesonen esanetan, alegoria bat da: AEBetako masakultura nerabe eta oihesak Europa zaharra (kultuegia, munduaz nazkatua) seduzitzen du. Eta galdera da: interpretazio hori Lolitarentzat ona bada, ez al ginateke saiatu behar Haur besoetakoari beste irakurri bat ematen, pedofilia kontuak bigarren planoan utziz? Azalean bistakoa baita narratzailearen gaixotasun mentala, nabarmena haren misoginia, baitezpadakoa haren ezin bizia. Baina hori baino gehiago ere badagoela iruditzen zait. […]

2. Haur besoetakoa Arestiar / Anaitasuna, 1970-09-15

6

Gaurko hau literatur-kritika bat izateko da. Beraz, literaturarekin eta liburuarekin berarekin zerikusirik ez duen gauzarik, ez dut hemen ukituko. Alde batera utziko ditut, beraz, idazlearen pertsona bera eta beraren pentsa-moldea; haren gainean harrotutako esamesak, hitz-erdiak eta uste ustelak. Bakarrik kritikaren hasieran, zenbait berri emanen dut Mirandez, irakurlea, liburuaren gainean juzgu bat emate-orduan, sufizienteki informatuta egon dadin. [...] Nobela honek, zenbait puntutan, gogora ekartzen dauku denbore bateko Lolita famatu hura. Honekin esanda dadukagu nobelaren gaia zein den; eta erraz konprenitzen da, euskaldun moralista zaharrek, hain eskandalo haundia harturik, bere beztimendak urratu eta bilo-bizarrak hautseztatu zituztela. Segurantzan gaude, gaur egunean ere, neska mini-gonadunekin eta apaiz frakadunekin eskandalizatzen ez bagara ere, ez direla ez lau eta ez sei izanen, liburu honekin eskandalizatuko direnak. Hala ere, LUR editorialekoek ohar egoki bat (hala ere edo horregatik) jarri dute liburuaren atarian bertan, liburua haur listoen eta gizon tontoen eskuetatik urruti gordetzeko. Ez dadin honekin bete Ebanjelioko profezia eta kondena hura: “Haur eta moralista hauk eskandalizatuko dituenak, hobe luke baldin eta errotarri bat lepoari loturik bere burua errekara botako balu”. [...]


Jon Mirande Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean7 Mirande, Jon (1925-1972) `Aur besoetakoa [Baliabide elektronikoa] / Jon Mirande Aiphasorho ; computerizatu versionea, Jesus Lavin Campo (199?) Editorial: Bilbao : Jakintza Baitha ; Algorta-Getxo : Paideia, [199?] Mirande, Jon (1925-1972) La ahijada / Jon Mirande ; edición de Eduardo Gil Bera (1991) Editorial: Pamplona : Pamiela, D.L. 1991 Mirande, Jon (1925-1972) Ene jainko-eidol zaharra, lur! / Jon Mirande ; edizio honen prestatzailea Xabier Olarra (1984) Editorial: Donostia : Elkar, D.L. 1984 Mirande, Jon (1925-1972) Gauaz parke batean : ipuin izugarriak / Jon Mirande ; edizio honen prestatzaile, Patri Urkizu (1984) Editorial: Donostia : Elkar, [1984] Mirande, Jon (1925-1972) Gauaz parke batean : ipuin izugarriak / Jon Mirande ; edizio honen prestatzaile Patri Urkizu (1987) Edición: 2gn argit Editorial: Donostia : Elkar, D.L. 1987 Mirande, Jon (1925-1972) Gauaz parke batean : ipuin izugarriak / Jon Mirande ; edizio honen prestatzaile Patri Urkizu (1997) Edición: 3. arg Editorial: Donostia : Elkar, L.G. 1997 Mirande, Jon (1925-1972) [H]aur besoetakoa / Jon Mirande (1987) Editorial: Iruñea : Pamiela, [1987] Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / [Jon Mirande] (1970) Editorial: Donostia : Lur, 1970 Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1983) Edición: 2. argit Editorial: Donostia : Hordago, D.L. 1983 Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1987) Edición: 3. ed Editorial: Donostia : Erein, [1987] Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1991) Edición: 4. argit Editorial: Donostia-San Sebastian : Erein, D.L. 1991 Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1993) Edición: 5. argit Editorial: Donostia : Erein, L.G. 1993 Mirande, Jon (1925-1972) 5 ocur. Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1996) Edición: 6. argit Editorial: Donostia : Erein, L.G. 1996 Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa : (ipuin berri bat) / Jon Mirande (1996) Edición: 7. argit


Editorial: Donostia : Erein, L.G. 1996

Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa / Jon Mirande (1983) Editorial: Donostia : Hordago, D.L. 1983 Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa / Jon Mirande (1995) Edición: Ed. bilingüe Editorial: [Hernani] : Orain, L.G. 1995 Mirande, Jon (1925-1972) Haur besoetakoa / Jon Mirande (2007) Editorial: Donostia : Erein, 2007 Mirande, Jon (1925-1972) Igela : euskaldun heterodoxoen errebista / Jon Mirande, Txomin Peillen (1979) Editorial: Donostia : Lur-Hordago, D.L. 1979 Mirande, Jon (1925-1972) Igela : euskaldun heterodoxoen errebista / Jon Mirande, Txomin Peillen (1984) Editorial: Donostia : Hordago, 1984 Mirande, Jon (1925-1972) Ilhun-argiak = Claroscuros : poesía / Jon Mirande ; [traducción al castellano, Felipe Juaristi ; prólogo, Iñaki Aldekoa ; introducción y bibliografía, Eduardo Gil Bera] (1992) Edición: 1ª ed Editorial: Leioa : Servicio Editorial, Universidad del País Vasco = Argitarapen Zerbitzua, Euskal Herriko

Unibertsitatea, 1992 Mirande, Jon (1925-1972) Jon Miranderen gutunak : (1948-1972) / Jon Mirande ; edizioa Patri Urkizuren (1995) Editorial: Zarautz : Susa, 1995 Mirande, Jon (1925-1972). Jon Mirande-ren idazlan hautatuak (1981) Editorial: Bilbao : Mensajero, DL 1981 Mirande, Jon (1925-1972) Jon Mirande / antologia eta sarrera Koldo Izagirre (2002) Editorial: Zarautz : Susa, 2002 Mirande, Jon (1925-1972) Miranderen lan kritikoak / José María Larreak apailatu edizioan (1985) Editorial: Iruña-Pamplona : Pamiela, L.G. 1985 Mirande, Jon (1925-1972) Mirande-ren idazlan hautatuak : literatura / Jon Mirande ; [azala, Juan Luis Goenaga] (1976) Editorial: Bilbao : Gero, L.G. 1976 Mirande, Jon (1925-1972) Mirande-ren idazlan hautatuak (1981) Editorial: Bilbao : Mensajero, D.L. 1981 Mirande, Jon (1925-1972) Obra osoa / Jon Mirande Aipharsorho (1999) Editorial: Alegia : Hiria, 1999 Mirande, Jon (1925-1972) Obra osoa / Jon Mirande Aiphasorho (1999) Editorial: Alegia : Hiria, LG 1999 Mirande, Jon (1925-1972) Obra osoa / Jon Mirande Aipharsorho (2012) Editorial: Donostia : Hiria, 2012


Mirande, Jon (1925-1972) Orhoituz : [(poemak guztiak)] / Jon Mirande ; Andolin Eguzkitzak prestaturiko argitaraldia (1976) Editorial: Donostia : Kriselu, 1976

Mirande, Jon (1925-1972) Orhoituz / Jon Mirande ; Andolin Eguskitzak prestaturiko argitaraldia (1976) Editorial: Donostia : Kriselu, L.G. 1976 Mirande, Jon (1925-1972) Poemak :1950-1966 / Jon Mirande ; Txema Larreak apailatutako edizioa (1984) Editorial: Donostia : Erein, L.G. 1984 Mirande, Jon Ene jainko-eidol zaharra, lur / Jon Mirande ; edizio honen prestatzailea, Xabier Olarra. (1984) Editorial: Donostia : Elkar, 1984. Mirande, Jon Mirande-ren idazlan hautatua / [Jon Mirande] ; azala : Juan Luis Goenaga (1981) Editorial: Bilbao : Mensajero, 1981


Jon Miranderi buruz Euskadiko Irakurketa Publikoko SareanErrorea: ez da erreferentziaren iturburua aurkitu Azurmendi, Joxe (1941-) Mirande eta kristautasuna / Joxe Azurmendi Otaegui (1978) Argitaratzailea: San Sebastián : Caja de Ahorros Provincial de Guipúzcoa, 1978 Azurmendi, Joxe (1941-) Schopenhauer, Nietzsche, Spengler, Miranderen pentsamenduan / Joxe Azurmendi (1989) Argitaratzailea: San Sebastian : Susa, 1989 Bidegileak (2000) Argitalpena: 1. argit Argitaratzailea: Vitoria-Gasteiz : Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia,2000 Eguzkitza, Andolin (1953-2004) Intento de análisis estructural de la novela "Haur besoetakoa" /memoria de licenciatura presentada por Andolin Eguzkitza Bilbao (197?) Argitaratzailea: [S.l. : s.n., 197-?] Gartzia Trujillo, Sebastian (1944-) Jon Mirande : euskal antikristoa? / Sebastian Gartzia Trujillo (2010) Argitaratzailea: Bilbao : Desclée de Brouwer : Elizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutoa = Instituto

Diocesano de Teología y Pastoral, D.L. 2010 Jon Mirande orhoituz (1925-1972) : antología / Patri Urkizuren edizioa ; [testuak, Patri Urkizu, Aurelia Arkotxa-Scarcia ; testuen itzulpena eta zuzenketa, Gipuzkoako Foru Aldundia, Euskararen Normalkuntzarako Zuzendaritza] (1997) Mirande, Jon Mirande-ren idazlan hautatua / [Jon Mirande] ; azala : Juan Luis Goenaga (1981) Argitaratzailea: Bilbao : Mensajero, 1981 Mujika, Luis Mari (1939-) Irudiak, teknika literarioak eta ideologia Mirande-ren poesigintzan / Luis Mari Mujika (1984) Argitaratzailea: San Sebastián : Haranburu, D.L. 1984 Mujika, Luis Mari (1939-) Miranderen poesiagintza / L. Mujika (1985) Argitaratzailea: Donostia-San Sebastian : Haramburu, 1984 Deskripzio fisikoa: p.. ; 20 cm Peillen, Txomin (1932-) Jon Mirande, olerkaria = (Jon Mirande poète parisien) / Txomin Peillen Karrikaburu (2012) Argitaratzailea: Bilbo : Euskaltzaindia, 2012


1

[2015/01/09] http://www1.euskadi.net/euskara_sustapena/bidegileak/datos/JON%20MIRANDE.pdf [2015/01/09] http://zubitegia.armiarma.com/?i=225 3 Informazio gehiago [2015/01/09]: http://eu.wikipedia.org/wiki/Haur_besoetakoa 4 Artikulu osoa hemen: Euskal Literaturaren hiztegia(ELH) [2015/01/12]: http://www.ehu.eus/ehg/literatura/?p=575 5 Kritika osorik [2015/01/09]: http://kritikak.armiarma.com/?p=4568 6 Kritika osorik [2015/01/09]: http://kritikak.armiarma.com/?p=3646 7 http://www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua 2


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.