Ezer ez. Janne Teller

Page 1

Ezer ez Janne Teller Itzulpena : Juan Mari Mendizabal

[‌.] Abuztuko bigarren astea zen. Eguzkiak gogor jotzen zuen, gu alfertuz eta suminaraziz, asfaltoa gure gomazko zapaten zolari itsasten zitzaion, eta sagar-udareak hain zeuden helduta, jaurtitzeko ezin hobeak baitziren. Inguruko ezer ez zitzaigun interesatzen. [‌]

Hernani, Udal Liburutegia, 2016 martxoak 15


TELLER, Janne1 1964an jaio zen, Danimarkan. Nazio Batuetan lan egin zuen hainbat gatazkari konponbidea bilatzen (Tanzania, Mozambike, Bangladesh). 1995az gero, literaturari emana bizi da erabat. 2000. urtean Danimarkan Ezer ez argitaratu zenean, eztabaida ugari sortu zen hango gizartean, planteatzen dituen galdera moralak direla eta. Zer da garrantzitsua?, zeintzuk dira tolerantziaren mugak?, zein izan daiteke gure moral araubidea gizartean bizi ahal izateko? Debekuak adina sari jaso zituen lehen urteetan. Gaur egun nahitaezko irakurketa da hango eskoletan. Norvegian, Frantzian eta Alemanian ere antzeko bidea egin du. Taller-enak dira, besteak beste: Odinen irla, The trampling Cat eta Come.

Bibliografía2      

1999 2000 2004 2008 2012 2013

La isla de Odín Nada The Trampling Cat Ven Todo African Roads

Sariak        

1

Drassow's Prize, Denmark 2014, literary works towards peace & human understanding Peter Pan Prize, Silverstar, Sweden 2013 for War Teskedsordnen, Sweden 2012 (anti-fanaticism prize), War Michael L. Printz Honor, USA 2011, for literary excellency Mildred. L. Batchelder Honor Award, USA 2011, for 'Nothing' Die Zeit. Luchs Preis, Germany, August 2010 Le Prix Libbylit 2008, best children's novel of the year published in French, 'Rien' Cultural Ministry's Prize, Denmark 2001, best children's book of the year, Intet.

[2016-02-17] Hemendik hartuta: http://www.alberdania.net/egilea_fitxa.php?str_mod=bus&str_bus=janne+teller&int_pas_ini=0&id_ficha=485 2 [2016-02-17] Hemendik hartuta: http://www.janneteller.dk


Itzultailea Juan Mari Mendizábal3 Biografia Donostian jaioa 1951ko abenduaren 19an. Ikasketak: -Zientzia Ekonomikoetan lizentziatua Bilboko Sarriko fakultatean, 1979ko otsailean. -1982an, Martuteneko Itzultzaile Eskolak antolatutako Itzulpen-ikastaroa egin zuen eta -1994an Tarazonan “II Jornadas de traducción literaria” ikastaroa burutu zuen. Itzulitako lanak -NEMO TXIKIA [LITTLE NEMO](Winsor McKay) [Ttartalo, 1985-86] (euskarara eta espainierara) -IZARRETARA BIDEAN ZIHOAN TXAKURRA [HUNDEN SOM SPRANG MOT EN STJÄRNA] (Henning Mankell) [EREIN, 2001] -ITZALAK LUZATU EGITEN DIRA ILUNABARREAN [KUGGORNA VÄXER I SKYMNINGEN](Henning Mankell) [EREIN, 2002] - OHE ELURTUAN LO EGIN ZUEN MUTIKOA [POJKEN SOM SOV MED SNÖ I SIN SÄNG](Henning Mankell) [EREIN, 2003] -BIDAIA MUNDUAREN AMAIERARA [RESAN TILL VÄRLDENS ENDE] (Henning Mankell) [EREIN, 2005] Saria: IBBY HONOUR LIST 2008. Sariak -IBBY HONOUR LIST 2008.

3

Hemendik hartuta [2016-02.18]: http://www.galtzagorri.eus/euskara/itzultzaileak/juan-marimendizabal/biografia


Ezer ez Hauxe ikasi berri du Pierre Anthonek: “Ezerk ez du garrantzirik, aspalditik dakit. Beraz, ez du merezi ezer egitea�. Eskola utzi eta aranondo batean gora igota oihuka hasten da ikasi duena aldarrikatzen. Bere lagunek erakutsi nahi diote bizitzan badirela gauza garrantzitsuak, eta beraientzat garrantzi handia duten gauzak pilatzen hasten dira zerrategi abandonatu batean. Garrantziaren bilaketa horretan, helduen miseriak, lotsariak eta inbidiak agertzen dira bata bestearen atzetik haurren ahoetan bada ere. Zerbait galtzen denean bakarrik konturatzen gara garrantzitsua zela guretzat. Baina beranduegi izan ohi da orduan.

Kritikak Gauza garrantzitsuak4 Javier Rojo Gure artera gutxitan heltzen dira Danimarkako literaturaren berriak. Horrexegatik interes bereziarekin irakurri dut Janne Teller-en liburu hau, Ezer ez izenburua duena. Ziur aski ez da izango daniarren literaturaren liburu adierazkorrena, baina behintzat balio dezake ikuspuntua pixka bat zabaltzeko. Lehenengo eta behin, esan behar da gazteei zuzendutako liburua ematen duela idazlan honek. Abiapuntuak surrealismo punttu bat du: ikasturtea hasten denean, ikasle batek (Pierre Anthon du izena) ezerk ez duela garrantzirik aldarrikatuta eskolatik alde egiten du eta zuhaitz batera igotzen da, handik bere aldarrikapenekin ikasbideak bere ideietara lerratu nahi dutelarik. Ikaskideen kezkatatik eta arduretatik aldendu nahi horretan pertsonaia hau munduko tentaldietatik ihesi zutabe batean bizi zen Simon Estilitaren parodiatzat-edo hartu dezakegu. Edonola ere, ez da bera pertsonaia nagusia, nobela korala baita Teller-ek idatzitakoa, neska den beste ikaskide baten ikuspuntutik kontatuta. Egoera honen aurrean ikaskideek Pierre Anthon konbentzitu nahi izango dute munduan badaudela gauza garrantzitsuak eta ikaskide horiek irrika batean hasiko dira beraientzat garrantzitsuak diren gauzen multzoa eraikitzen. Bilketa hori jolas moduan hasiko da, baina laster jolas zentzugabe hau krudelkeriara eramango dute gaztetxoek, multzo horretan pilatzen dituen gauzen izaera poliki-poliki aldatzen denean. Argumentuaren azalari erreparatzen badiogu, istorioa absurdo samarra suertatu daiteke, sadismorako joera daukaten hamahiru urte inguruko neska-mutil hauek bortizkeriatan amiltzen baitira zentzu handirik gabe. Nobelak dena dela beste maila bat du, eta uste dut beste maila horretan duela liburuak bere zentzu osoa. Izan ere, liburu honekin parabola baten aurrean gaude. Argumentua gaztetxo batzuek protagonizatzen duten arren, zeharka helduen mundua dago ikusmiran. Parabola izateak ematen dio zentzua istorioari eta izaera honek eleberriaren argumentua bideratzen du, gertakarien berezko logikak baino gehiago. Eta honekin batera beste ezaugarri bat ere kontuan hartu behar dugu: bukaera hurbiltzen denean, ematen du idazlea kontzientea dela pertsonaien krudelkeria onargarriaren muga zeharkatzear dagoela eta, beraz, jokatzen du txantxa bat izango balitz bezala, umore beltzeko txantxa bat.

El Correo, 2012-09-29

4

Hemendik hartuta[2016/02/18]: http://kritikak.armiarma.eus/?p=5552


Ezerk ere ez du axola4 Karlos del Olmo “Ezerk ez du garrantzirik, aspalditik dakit. Beraz, ez du merezi ezer egitea; hori ikasi berria naiz” erronka jotzen die gaztetxo batek ikaskideei, eta fabula filosofiko moduko honetako gainerako protagonistak gogoz ahaleginduko dira, nor bere alorretik, bizitzak merezi duela erakusten, hartarako sakrifizio handiak egin beharrean badaude ere. Urte batzuen bueltan, irakurleek eta adituek eurek erakutsiko dute idazlan hau ondo sailkatuta dagoen ala ez gazte literaturatzat, uste eta espero baino balio handiago eta sakonagoak dituenez gero. Janne Teller idazkuntzara heldu zen Nazio Batuetan hainbat aldetako gizarte gatazkak ebazten lan egin ostean; eta, horrexek, aldez edo moldez, argiro azaltzen du zergatik oratzen dien, idaztean, gazteen bizi itaun muntadunei, guztiak bakar batera bildu badaitezke ere: zertarako da gizakiaren bizitza? Bestela esanda, zerk du, bene-benetan, garrantzia? Kezka eta galdera unibertsal horietako batzuk modu errazean aurkezten ditu Jannek, gaztetxoen egunean eguneko bizitzako gainerako gertakarien antzera; emaitzak, ordea, oso munta handia lortzen du, eleberria ahantzezin bihurtu arte. Egungo gizartean gazteei sinetsarazi nahi diegu zoriontsu izateko ezinbestekoak direla ospea, dirua, glamoura eta arrakasta, arrakasta lortzen duten bakanek ere, sarritan, amildegi hutsa besterik ez badute topatzen aurkez. Gazteak gero eta behartuago egoten dira lehiatzera, “izar” bihurtzera, ospetsu horietako bakoitzak harroinean tropel handi bat galtzaile baino ez duen arren. Hala, gaur egun populazioaren ehuneko handi bat oinarri psikologikoa duten trastornoen mendean dago, eta gazte ez gutxi gero eta hurbilago fanatismo itsutik. Danimarkan, liburuaren gaiagatik, irakasle batzuek uko egin zioten eleberria ikasgeletan erabiltzeari, irakurle nerabe eta gaztetxoei depresioa eta suizidatzeko gogoa eragin zizkielakoan. Denborak, ordea, ederto erakutsi du txarren dauden irakurle gazteek liburuaren orrialdeetan bizi kezken gainean gogoeta egiteko aukera paregabea izan ohi dutela. Liburua zentsuratu egin dute, baina ideiengatik, batez ere, ez darabilen hizkeragatik, eta horrek beste ezerk baino argiago erakutsi du egungo gizarte europarrean dena ez doala behar bezala ezinezko gertatzen bada bizialdiren gaineko uste zabalduak zalantzan jartzea, 14 urteko batek kolokan jartzen badizkie ingurukoei onaren, gaitzaren, diruaren, erlijioaren, ospearen, boterearen, familiaren eta enparauen gaineko uste errotuak. Giza gatazka gehienak globalak dira, tokian-tokian eta garaian-garaian oso bestela mamitu daitezkeen arren, ezaugarri historiko, geografiko edo kulturalen arabera. Herri bakoitzak bere modura erantzuten die kezka unibertsalei, eta bere erara antolatzen ebazpideak. Egilearen arabera, egiak besterik ezin ditu herriak eta gizakiak aske egin egoera gatazkatsuetan. Literaturak, berez, ezin ei du ezer aldatu, baina itaun nahiz gogoetagai egokiak plazaratzen baditu, kezkadunak eurak arduratuko dira ekintza bihurtzeaz. Inork ez zuen liburua argitaratu nahi izan, hasieran; hamar urteren bueltan, ordea, eleberriak ospe handia eta zenbait sari inguratu ditu, gurera ere heldu dela, azkenik. Hala, Juan Mari Mendizabalaren itzulpenari esker, erraz eta atseginez irakurriko dute euskal gazteek eleberri ahantzezin hau; izan ere, “garrantziarekin ez dago txantxetan aritzetik”.

eizie.org, 2012-09-17


Pentsatu nahi ez direnak5

Ezerk ez du garrantzirik, aspalditik dakit. Beraz, ez du merezi ezer egitea; hori ikasi berria naiz». Esaldi horrexek ematen dio hasiera liburuari, eta mantra bat bezala tematzen da irakurlearen gogoan, Herman Melvilleren Bartleby izkribatzailea obra ezagunean Bartleby gris apal ia mutuak errepikatzen zuen «Aukeran, nahiago ez» gogoangarri haren oihartzun gisa edo. New Yorkeko izkribatzaileak ezer egiteari uko egin zion modu berean hautatzen du Janne Tellerrek (Danimarka, 1964) osatutako eleberri laburraren protagonista den Pierre Anthon mutikoak ezer ez egitea, ezerk axola ez duela jabetu denez. Antzezte hutsa da bizibidean egiten dugun oro, eta eskola sistema arautuak, «zirkuko norbait» izatera garamatzan neurrian, iruzur hutsa da. {…} Muturreko egoeran eta nerabezaroan ere, genero rolak erreproduzitzen dira. Eginbeharrak banatu eta indarra egikaritzeko boterea gizonena da, eta berehalako indarkeriarako joera haie esleitzen zaie. Aldiz, maltzurkeria nesken papera da. Gaztetxoentzako liburu gisa aurkezten da han-hemen obra, baina esango nuke 13-14 urteko gazteak protagonistatzat dituen fabula bat dela. 2000. urtean, Danimarkan zalaparta sortu zuen obraren argitaratzeak, debekuak jasotzeraino. Egun, nahitaezko irakurketen artean dute eskoletan. Ezin uler dezaket ezein zentsura, eta are sinesgaitzago gertatzen zait horren irakaspen argia duen, lezioa hain nabarmen dakarren obra batean aplikatzea. Azken buruan, narratzaileak arrazoia ematen dio Pierre Anthoni. Alde bakarra, antzezpenetik irteteko hark egindakoa egiteko adore falta da. Garrantzitsua denaz eta ez denaz gogoeta egiteko fabula bikaina da, begirada gupidagabea jaitsi gabe maisuk aurrera eramana.

5

Artikulu osoa hemen: http://www.alberdania.net/egilea_fitxa.php?str_mod=bus&str_bus=janne+teller&int_pas_ini=0&id_ficha=485


Janne Teller Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean En la Red de Lectura Pública de Euskadi

Teller, Janne (1964-) 4 Itzuli Ezer ez / Janne Teller ; itzultzailea Juan Mari Mendizabal (2012) Argitalpena: 1. argit Argitaratzailea: Irun : Alberdania, 2012 Deskripzio fisikoa: 146 or. ; 21 cm ISBN: 978-84-9868-365-3 Egileak: Mendizabal, Juan Mari

Teller, Janne (1964-) 4 Itzuli La isla de Odín / Janne Teller; traducción Carmen Freixanet (2008) Argitaratzailea: Madrid : Maeva, 2008 Deskripzio fisikoa: 409 p. ; 24 cm ISBN: 978-84-96748-49-1 Egileak: Freixanet, Carmen

Teller, Janne (1964-) 4 Itzuli Nada / Janne Teller; traducción del danés por Carmen Freixenet () Argitaratzailea: Barcelona : Seix Barral, 2011 Deskripzio fisikoa: 158 p. ; 24 cm ISBN: 978-84-322-9696-3 Egileak: Freixanet, Carmen

Teller, Janne (1964-) 4 Itzuli Ven / Janne Teller; traducción del danés por Carmen Freixenet (2012) Argitaratzailea: Barcelona : Seix Barral, 2012 Deskripzio fisikoa: 159 p. ; 24 cm ISBN: 978-84-322-0957-4 Egileak: Freixanet, Carmen


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.