Ez zen diruagatik. Ana Jaka

Page 1

Ez zen diruagatik Ana Jaka Metafora aurreztuko dut, denok dakigu zein tristea den hozkailu bat horrela ikustea. Atea itxi eta erosketak egitera joateko ordua dela erabakitzen duzu. Baina egun batean, eta hurrengoan, ez duzu egiten, hondarrak agortzen dituzu, eta hondarren hondarrak, edo, egun hartan bezala, kafesnea eta galletak prestatzen dituzu. Sabela bete eta telebista pizten duzu. Hamar eurorekin nola hozkailua bete? (63.or.)

Hernani, Udal Liburutegia 2017 apirila


Ana Jaka1 (Andoain, 1973) Kazetaritzan lizentziatua (Nafarroako Unibertsitatean). Liburuen promozioan lan egiten dut 1997tik geroztik, Nafarroa eta Arabako eskoletan, Elkar taldearentzat. Iruñean bizi naiz. “Mero amor / Línea discontinua”, Everest, poesia liburua argitaratu nuen 2009an, Agoitzeko Bilaketa talde kulturalak emandako Francisco Ynduráin sariari esker. Hortik aparte, poesia bilduma hauek saritu dizkidate: “Sombras turbias en la ventana”, Lasarte-Oriako Udalak, 1996. “Alambradas”, Gipuzkoako Diputazioak, 1992. “A ritmo de silencio”, Lasarte-Oriako Udalak, 1990. Antologia hauetan parte hartu dut: “El juego de hacer versos, el juego de hacer cuentos”, Iruñea, 2002 “Este Noventa y Ocho. Antología de la literatura navarra actual”, Iruñea, 1998 “Mientras llega la paz”, Iruñea. Eta aldizkarietan: Luces y Sombras, Traslapuente, Río Arga, Ciudadela, Una vez en Pamplona-Iruñean behin, Delirios, La Grapa, etab. Narratiban, “Sole, zer duzu Sole?” narrazioak accesita lortu zuen Egile Berrientzako Literatur Lehiaketan (Iruñeko Udala), 2002an. Bestelako lanak: Euskalerria Irratiko kolaboratzailea naiz “Burutazioak” sailean. Errezitaldiak noizean behin.

Bibliografia  Ez zen diruagatik. Elkar, 2014  Marimutila naiz, eta zer?. Elkar, 2016  Loaren inbasio isila. Elkar, 2016

1

http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/ana-jaka?h=J Sarbidea: 2017ko martxoaren 20an


Ez zen diruagatik Emakume zakar eta zabar samarra da Olga, ez lanik, ez dirurik, gaztarotik urruntzen eta etorkizunik gabeko harreman erdipurdiko batean kateatua dagoena. Pisukidea du Dani, etxetik ihes egin eta zerbitzari gisa lan egiten duen gaztetxoa. Eta hiruki atipikoa osatzera dator Mikel, bizimodu normalagoa daraman adin ertaineko gizasemea, baina iraganetik dakarren zamatik askatu ezin duena. Pertsonaien harremanetan, haien psikologian eta sentimenduetan oinarrituriko eleberria dugu hau, baina ez inola ere sentimentala eta gozoa. Adiskidetasunaren balioa, leialtasunaren zentzua, bikotekide bati zer eskatzen ahal diogun, diruak eta diru ezak sortzen dizkiguten katramilak‌ horra orri hauetan topa daitekeen koktelaren zenbait osagai.

Kritikak2 Ez dut hil nahi Amaia Alvarez Uria Hizkuntza eta egitura xumeak erabili ditu egileak lan honetan lehen pertsonan idatzitako memoria moduko bat osatuz. Olga da bere bizitzako pasarte bat gogoratu eta kontatzen diguna, berarentzat inflexio puntua izan zena, bizitza aldarazi ziona. 45 urteko ofizio eta afiziorik gabeko emakume heterosexuala da protagonista, “etxebizitza, familia eta txakurtxorik gabe� bizi dena, Juantxo yonkia da bere amorante-laguna eta kalean topatutako gay gazte bati bere pisua konpartitzea eskaintzen dionean hasten da kontakizuna. Pertsonaiei dagokienez Sonia Gonzalezen 2003ko Ugerra eta kedarra lanekoak ekarri dizkit gogora, narrazio honetako pertsonaiak ere kalekume eta gautxoriak direlako, hiriaren periferietan ibiltzen direnak, sistemaren bazterretan gordez. Baina gaiak du indarra liburu honetan, bizitzaren antzerkia eta komunikazioaren itxurakeria ipintzen ditu foku azpian, betiko

2

http://zubitegia.armiarma.eus/?i=909 Sarbidea: 2017ko martxoaren 20an


gai bat mahai gaineratuz; bizitza eta heriotzaren arteko tentsioa, kasu honetan maitasunaren alde iluna eta eguneroko biziraupena azpimarratzen dira. Maitasun erromantikoaren mekanismo suntsitzaileak aletuko zaizkigu, bikote bateko kideak harremana utzi nahi duenean eta bestearen erantzuna jasotzean. Maitasunaren aitzakian besteari eta norberari ipintzen dizkiogun kateak ditugu lehen planoan‌ Argia, 2015-02-01

Irakurri, irauli Iraitz Urkulo (‌) Ikuspegi kritikotik irakurriz gero, aldiz, ohiko bizimodu eta harremanei uko egiten dieten gizabanakoen egunerokoarekin goza dezakegu, lanmundua, etxebizitza, familia, adiskidetasuna, generoa, sexualitatea edo ekonomiari buruzko kontzepzio tradizionalak hankaz gora jarriz eta, uneoro fikzioari eutsiz, hausnarketa sakon bezain beharrezkoari bidea emanez. Halako identitate-kontu berez konplexuak auzitan jartzea saihestu gabe gainera, zinez eskertzekoa dena. Funtsean, egungo gizartean indarrean dauden botere-harremanak ezbaian jartzean eta gehiengoak ezarri/onartutako sistematik kanpo alternatibak aztertzean datza obra honetarako proposatzen dudan irakurketa iraultzailearen berebiziko interesa. Pertsonaiak, bazterrekoak agian bai, baina ez dute horregatik beren burua biktimatzat jotzen; aitzitik, zuzen ala oker, erabaki ausartak hartzen irudikatuak dira maiz, burujabeak izateko nahiaren aldarri gisa. Ez zaitez protagonistaren bizitzari darion ustezko porrot-usainaz eta narrazioari gailentzen zaion etsipen-tonuaz fida, irakurle. Istorio honetan askoz garrantzitsua baita pertsonaien barne-bizipenek osatutako unibertso zabal-aberatsa, egunero haren kontra borrokatzeko erronka egiten dien errealitate gordina baino. Amaiera borobil-borobila eskaintzen digun azken kapitulu hunkigarria horren erakusgarri. Berton, 2014-07

Harreman inperfektuak Iker Zaldua Diru kontuak iradokitzen dizkigu izenburuak, diru kontuak agertzen dira orrietan, baina diru kontuak azaleko kontuak baino ez dira, aitzakiak dira


askotan, maitasun-eske metalikoak; zenbaitetan, itsaso izoztuan igeri egiten jarraitzeko salbamendurako jaka ere bai. Olgaren begietatik irakurriko dugu eleberria. Bera da protagonistetako bat, bere arrastoa jarraituko dugu orriz orri. Ez du lanik, gizarte-laguntza da bere iturri ekonomiko bakarra, orainaldian bizi den emakume lehorra da (azaleko lehortasuna esango nuke, kasu honetan ere, biguntzeari beldurra dion lore zimelduaren mozorro), etorkizunera begiratzeko gogorik edo kemenik ez duena. Dani berarekin bizi den gaztea da, gay lerdena, etxetik ihes egin, zerbitzari lanetan hasi eta istripu batek asmo on guztiak lapurtu dizkion gaztea. Alokairuan bizi dira eta bataren laguntza eta bestearen soldata ez dira nahikoa modu horretan “bizitzeko�. Eleberriak aurrera egin ahala hirugarren protagonista agertzen zaigu, Mikel, zoritxarrean emakume lirain batekin ezkonduta dagoen gay etsitua. Danik istripua izan eta ospitaleratzen dutenean agertzen da, gezur bat eskuan eta bihotz herdoildua bularrean. Orainaldian harrapaturik bestelako etorkizuna desio duen adin ertaineko gizasemea da, normaltasunaren itxuraz jantzita dabilen bizitzako frakasatua. Liburuaren atzeko azalari kasu eginez gero, horiek lirateke protagonista nagusiak, horiek osatuko lukete hirukia. Haatik, bada, eleberrian ikusten ez dugun arren, etengabe agertzen zaigun pertsona bat, arima bat bailitzan; Monika hain zuzen, Mikelen emaztea. Mikelen bizitza justifikatzen duen pertsona da eta Mikelen bizitza amatatzen doana. Mikelen ahotan entzungo dugu haren berri, baina badira hiru kapitulu Monikaren gogoetei eskainia, eguneroko bateko hiru atal bezala irakurriko ditugu, eleberriko une jakinetan, letra-tipoa ere aldatuta. Horrela, bada, pertsonaien arteko harremanei buruzko liburua osatu du Ana Jakak. Bakoitzaren miseriak, sentimenduak, pentsaerak, ametsak eta ilusioak irristatzen dira xuxurlaka, hitz zuzen eta lehorren itzalean. Izan ere, hizkera zuzena eta bortitza darabil idazleak, pertsonaiek samurtasunik ez dute adierazten, berez samurrak izan arren. Laguntza edota maitasuna eskatzeko modua da zakartasuna. Horrelakoez beterik dago mundua, salbuespen akigarriak salbuespen. Gara, 2014-06-08


Ana Jaka Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean3 Jaka García, Ana (1973-) 4 Itzuli Ez zen diruagatik / Ana Jaka (2014) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2014 Deskripzio fisikoa: 159 or. ; 22 cm Jaka García, Ana (1973-) 4 Itzuli Loaren inbasio isila / Ana Jaka ; marrazkiak, Bruno Hidalgo (2016) Argitaratzailea: Donostia : Elkar, L.G. 2016 Deskripzio fisikoa: 83 or. : kol. ir. ; 20 cm Jaka García, Ana (1973-) 4 Itzuli Marimutila naiz / testua, Ana Jaka ; marrazkiak, Patxi Gallego (2016) Argitalpena: 1. argit Argitaratzailea: Donostia : Elkar, 2016 Deskripzio fisikoa: 30 or. : kol. ir. ; 21 cm Jaka García, Ana (1973-) 4 Itzuli Mero amor ; Línea discontinua / Ana Jaka García (2009) Argitaratzailea: Aoiz : Bilaketa, D.L. 2009 Deskripzio fisikoa: 79 p. ; 21 cm

3

www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.