Ez naiz ni. Karmele Jaio. Dossierra

Page 1

Ez naiz ni Karmele Jaio

Parkeko zuhaitz luzeak baino haratago, zerua ikusi dut, urdina. Lerro zuri batek gurutzatzen du. Hegazkin baten zilarrezko distirek hasperena eragin didate. Agian neure burua han goian imajinatzen dudalako, ihesi hitzak oraindik zentzua duen leku horretan. Ataskurik ez dagoen lekuan. Jada ez dut motorren burrunba entzuten, ez umeen oihurik ez algararik. Abioi batean zaudenean dena dago urrun, arazoak hodeien pean ezkutatzen diren miniaturak dira. (73 or.)

Hernani, Udal Liburutegia, 2013 azaroa


Karmele Jaio (Gasteiz, 1970)

1

Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1993-1994 ikasturtean eta ordutik kazetari lana bete du idatzizko hainbat komunikabideetan (Egunkaria eta Garan, besteak beste) eta komunikazio arduradun lanetan ibili da zenbait komunikazio bulegoetan (Euskalgintza Elkarlanean Fundazioan eta Emakunden). Zenbait aldizkari eta egunkarietan argitaratzen ditu noizbehinka zutabeak, Diario de Noticias de Alava eta Deian, besteak beste. 2004. urtean argitaratu zuen bakarkako lehen liburua, Hamabost zauri ipuin bilduma (Elkar), eta urte berean irabazi zuen Igartza Sariaren VII. deialdia Amaren eskuak nobelaren proiektuarekin. Izenburu bereko nobela 2006an argitaratu zuen (Elkar). Aipatu eleberriak hainbat sari jaso ditu: 2006ko Zilarrezko Euskadi Saria, 2006ko Zazpi Kale saria eta 2006ko Beterriko Liburua. Musika airean (Elkar) da argitaratu zuen 2009an eta 2012an Ez naiz ni (Elkar) kaleratu zuen.

BibliografĂ­a Haurrentzat -

Aitaren sekretua 2008, Emakunde

Narrazioa -

Hamabost zauri 2004, Elkar Zu bezain ahul 2007, Elkar Heridas crĂłnicas 2010, Ttarttalo Ez naiz ni 2012, Elkar

Nobela -

1

Amaren eskuak 2006, Elkar Las manos de mi madre 2008, Ttarttalo Musika airean 2009, Elkar Mutters Hände 2009, Pahl-Rugenstein

[2013-10-14]: http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/karmele-jaio


Ez naiz ni Zerbait falta dute, zer den ondo ez badakite ere. Gaztetasunaren azken izpiez gozatu nahi dute batzuek, lehengo garai ustez eder haiek berreskuratu; esperientzia berriak bilatuko dituzte beste batzuek, modu batean zein bestean, edo hondatzen hasitako harremanak biziberritzen saiatu. Bizitzaren erdialdean daude denak, eta horrek reagiten dien ezinegonean beren tokia aurkitu nahi lukete.

Kritikak2 Puntadak Iratxe Esnaola. Berria, 2013-03-10

(‌) Pertsonaia nagusiak emakumeak dira. Ipuin ia guztietako emakumeek bikotea dute, ama izan dira, edo lanaren errutinetan bermatzen dituzte bizitzak. Bikote harremanen gorabeherak zein umeekiko hartu emanak kezka iturri dituzte, izan harremanen hobetze saiakerak tarteko, izan seme-alaben jiran egindakoak medio. Liburuko presentzia iraunkorrena iragana da. Etengabe itzultzen da oraina galderaz betetzera. Horregatik, metodo narratibo ohikoa du flashback esplikatzailea. Ustekabeko enkontru bat, usain bat, ideia bat, gertakizun bat eta badator iragana, askotan adinaren gaineko kezkei lotua. Iraganetik hona aldatu denari so jartzeko joera dute pertsonaiek, garaiak konparatzekoa, ordukora itzuli nahi izatekoa edo saiatzekoa. Nostalgiaz, galdutakoa errekuperatu nahiagatik eta ezinagatik, ez gutxitan ipuinen amaierek ezintasun horren apuntea uzten dute. Aspaldiko lagunekin berraurkitzeak ere garai batekotik hona eman diren aldaketak azaltzeko balio du, eta berriz ere, iraganarekiko bateraezintasuna azpimarratzeko. Kasu honetan, narratzaileak hurbileko eta sentitutako materialarekin lan egiten duelako sentipen gertukoa izan dut. Bestalde, gizarteak hainbat emakumerengan uzten duen presio ideologikoa ere markatua geratzen da. Ekografiak ipuinean umea adoptatzera doa ama bakarra gizon eta bikote gabe. Amatasunaren mitoak hausten saiatzen da. Helduak bagina bezala lanean, harreman eredua da epaian jartzen diotena emakumeari, bikote finko baten gabeziak kanpotik jasotzen duen epaia, hain zuzen. Beste gai bat bitan errepikatzen dena gizonen karrera profesionalagatik emakume maitearen karrera atzera geratzearena da, bizia buxatu zaielako metafora baliatuz. Aterkia ipuina da protagonista gizona duen bakarra eta bikotea bigarren mailan geratzen dena. Uste dut amaierak esplikazio gehitxoz hornitu nahiak pixka bat husten dituela ipuinak. Pertsonaiak anekdota bakarrera lotzen dituen ipuinetan, ordea, indarra irabazten du. Usainei ematen zaien garrantziak arreta deitu dit baita literatur ofizioen ugaritasunak ere. Faltan eman dut ipuin borobil arnas moztaile bat, baina kontrara, tapiz bat osatzen doazen puntada ugari jaso ditut.

2

Kritikak osorik irakurtzeko [2013-10-14]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=672


Ander, platanoa… Amaia Alvarez Argia, 2013-03-10

(...) Hori da Ez naiz ni ipuinean eta liburuan kontatzen zaiguna. XXI. mendeko ama berriaren ereduaren krisia.Gasteiz-Ibiza-Benidorm narrazioan horrela adierazten dute ideia hau: “Zailena ez da zahartzea (…) zailena zahartzen hastea da”. Pertsonaia gehienak 40 urte inguruko amak dira. Denak heterosexualak eta barruko min eta ezinegona sentitzen dutenak ...Jaioren ipuinetan ordea, ama hauek euren gaztaroari begiratzen diote haien burua eta gorputza berreskuratu nahian, beraien bikotekideekin edo bakarrik haien bizitza berbideratzeko eta bizipoza berriro sentitzeko xedearekin. Gaur egungo amek amatasuna bizitzeko modu desberdinak ekartzen dizkigu liburu honek, bere argi-ilunak erakutsiz, argazki desberdinetan.Arrosaren arantzak ipuinean adibidez hurrengo iruzkina dugu: “zaila egiten zaio Bakarnerekin jarraian hitz egitea. Ez da gelditu une batez ere. Zatika hitz egiten dute, semearen atzetik ibili baita une oro”. Argazkilari honen begirada kritikoa da, eta tarteka, orain arteko lanetan ez bezala, umore puntu batekoa. Asko gustatu zait Jaioren prosan agertu den elementu berri hau eta alde hori lantzen jarraitzea gustatuko litzaidake.

Maistra-lana Leire Zubeldia Gara, 2013-03-17

Leire, Maria, Gema, Itzi, Mertxe, Marta, Bakarne, Ane, Bego, Ania, Alazne edo eta Margaren istorioak dakarzkigu Ez naiz ni ipuin liburuak. Hauetako bakoitzak du bere istorioa. Hauetariko bakoitzak du bere intimitatea, denen intimitatea ia bera den arren. Emakumeon atzean, background-ean, euren bikotekideak daude, eta askotan semealabak ere agertzen zaizkigu, eta hauen arteko harremanak, denboraren joanak deterioratuak, transformatuak. Denei falta zaie zerbait, edo hobe esan, denek galdu dute desio zuten hura: gaztetasuna, pasioa, edertasuna, ama izateko aukera… Izene hauei beste emakume izen bat erantsi behar diegu ezinbestean: Karmele Jaiorena. Nabarmena da bere marka, bere nortasuna, egilearen izena azalean jarri gabe ere asmatuko nukeela egiten dut apustu. Gasteiztarraren aurreko lanak bezala, hau ere emakumetasunetik idatzia da, betiere fokoa giza harremanetan jarriz. Emakumearen barrukoak eta emakumearen kanpokoak erakutsi ditu bere sinpletasun eta konplexutasun osoan. Emakumeok inoiz ikusi edota gure larruazalean sentitu ditugun bizipenez, sentimenduz betetako istorioak kontatu dizkigu. Baina egunerokoak izanagatik ere, irakurlea hunkitzeko gaitasuna dute, zizt egiten dute. Emakumearen aldeko jarrera hartzen du idazleak. Protagonista femeninoak dira, salbuespen txikiren bat kenduta, galdutako hura berreskuratzeko ekimena hartzen dutenak, euren senar edo mutillagunek errutinaren gurpilean jarraitzen duten bitartean...


Errazagoa da hutsuneak ikustea lasai bizi zarenean3 Igor Susaetak Karmele Jaiori egindako elkarrizketa Berria, 2012-12-22 Ustez, behintzat, bizitza nahiko bideratuta daukate Ez naiz ni-ko ipuinetako protagonista gehienek. 40 urte paseak dituztenak, ezkondutakoak edo bikotean bizi direnak, seme-alabekin eta lan itxurosoekin. Galduta bezala daude, ordea. Zer gertatzen da, bada, adin horretara heltzean? Zer azaleratu edo erakutsi nahi izan duzu ipuinetan? Hain justu, bizitzako momentu hori. Egin dute bizitzaren zati bat, heldu dira norabait, baina, bat-batean, konturatu dira ez dakitela horra iritsi nahi zuten ala ez; haiek erabaki ote duten puntu horretara ailegatzea, edo bultzatuta heldu diren. Pertsonaia gehienek zarata handia eduki izan dute inguruan, baina halako batean isiltasuna egin da, eta hutsune bat sentitu dute. Atzera begira jarri dira, zer egin duten ikusi dute, eta beldurra ere badute aurrera egiteko. Hortaz, hutsune hori azaleratu nahi izan duzu. Bai. Hutsunea, eta sortzen zaien antsietatea. Konturatu dira denbora azkar doala aurrera, zahartzen ari direla, eta bat-batean sortzen zaie halako urgentzia zenbait gauza egiteko. Batek, adibidez, antsietate horri aurre egingo dio sexualki erakargarri sentituz; besteak, etxea erosiz‌ Zerbaiti heltzeko beharra dute. Elkarbizitza edo jarrera eredu batzuk kolokan jartzeko asmoa eduki al duzu? Bikoteei buruzko ipuinetan, kolokan jarri dut hainbat urte elkarrekin egon eta gertatzen dena. Nola biguntzen den dena, nola aldatzen den‌ Horregatik diot batzuetan bizitzak eramaten zaituela, eta ez dakizula zu zeu joan zaren, edo bizitzak, gizarte ereduak bultzatu zaituen. Ipuinetan badaude pare bat pertsonaia bikoterik ez dutenak, baina hori edukitzeko presioa sentitzen dute. Presio bat dago gizartean: eredu bati jarraitzeko, bikotea izateko, seme-alabak edukitzeko‌ Eta eredu horretatik kanpo baldin bazaude‌ Adibidez, emakume batek haur bat berak bakarrik eduki nahi badu, ba, presioa sentitzen du. Bizitzan hartutako bide batzuk eramangarriagoak dira, errazagoak, eta beste batzuk, zailagoak. (...) Egoera dramatiko bezain patetikoei heldu diezu. Halere, ia denak gerta daitezke barregarriak uneren batean. Zergatik egituratu dituzu horrela? Horrela atera zaizkit, aurreikusi gabe. Istorioek hortik abiatzea eskatzen zidaten. Zergatik? Umoreak, ironiak, bestela tratatu ezingo zenituzkeen zenbait gai ukitzen uzten dizulako. Adin batetik aurrera, gainera, bi aukera dituzu: barrez hastea edo negarrez. Beharbada, horregatik da. Bada ipuin bat, ordea, Ekografiak izenekoa, besteen aldean guztiz diferentea. Kolpe bortitz bat da, lehorra. Bai. Ez dakit gogorrena den, baina bada diferenteena, zaharrena delako. 2008an edo 2009an idatzi nuen gazteleraz, eta errekuperatu egin nahi nuen. Beste ipuin gehienak aurten idatzi ditut, denak bata bestearen atzetik. Behin bost edo sei ipuin dituzunean eta norantz zoazen ikusten duzuenean, abiadura hartzen duzu. 3

[2013-10-14]: http://paperekoa.berria.info/kultura/2012-1222/030/001/errazagoa_da_hutsuneak_ikustea_lasai_bizi_zarenean.htm


(...) Adin jakin batean daudenen arazoak plazaratu dituzu orain. Lehen ipuin liburuan (Hamabost zauri), barneko minak zenituen mintzagai, eta bigarrenean (Zu bezain ahul), ahultasunak. Banakoaren jokabideak obsesionatzen al zaitu? Tira: obsesionatu… Ez dakit… Idatzi ondoren konturatzen zara zein gai dituzun buruan. Askotan ez dakizu zer aterako den. Konturatu naiz orain arte idatzitako liburuetan badagoela beti ateratzen den gai bat: inkomunikazioa, gizakien arteko harremanetan dauden zailtasunak. Idazten dudanean nire lurraldea zein den esan beharko banu, esan gabeko hitzena dela erantzungo nuke. Niretzat inportanteagoak dira pertsonaiek esan gabe uzten dituztenak, esaten dituztenak baino. Zergatik? Bizitzan ere horrela gertatzen dela iruditzen zaidalako. Kezkak, arazoak ditugu guztiok, baina gure eguneroko harremanetan ez ditugu azaleratzen, normalean. Benetan garrantzitsuak direnak, gehienetan barruan geratzen dira. Hamabost zauri idatzi nuenean horregatik erabili nuen zauriaren irudia. Izan ere, zenbat hitz sortzen dira geure buruan, eta ez ditugu ahotik ateratzen, lotsagatik, beldurragatik edo dena delakoagatik. Hitz horiek berriro barrura sartzen dira, eta zauri bat egiten dute. Hori konstantea da nik idatzi ditudan lanetan. Badirudi kezka hori dudala. (...) Nola osatzen dituzu pertsonaiak? Esan izan duzu fikzioa idazten duzunetik adi egoteko mania garatu duzula; idazle izateko beharrezkoa dela. Behatzaile jarrera horretatik zer ikasi duzu? Zer ikusten duzu? Lehen, agian, banintzen behatzailea, baina ez orain beste. Orain, konturatu barik, adiago nago gauza batzuei. Norbaitek egindako keinuaren azpian dagoena asmatzeko saioa egiten dut, baina nahi gabe. Idazle batek, azken finean, hori egiten du: errealitatetik hartu. Eta errealitatetik hartzeko adi egon behar duzu. Bi nobela idatzi dituzu, baina ipuinen balioa aldarrikatzen duzu. Zergatik? Gure literaturan, beste batzuekin konparatuta, ipuinek dezenteko pisua dute. Halere, nabaritu dut, argi eta garbi, jendeak, komunikabideek, irakurleek, garrantzi handiagoa ematen diotela nobela bat idazteari. Horretara ohituta gaude; istorio batek hasi, garatu eta bukatu egin behar du. (…) Zer irakurtzen du Karmele Jaiok? Ahal dudan guztia irakurtzen dut ahal dudanean. Gure lana irakurtzea da, hain handi batean. Euskal literaturako nobedadeak… Ez dakit, bereziki ipuinak gustatzen zaizkit. Klasikoak beti daude hor berrirakurtzeko: John Cheever, Katherine Mansfield, Raymond Carver… AEBetako ipuingile horiek… Ez dakit, saiatzen naiz denetarik irakurtzen, baina gauza oso-oso fantastikoek ez naute erakartzen. Errealitatera, egunerokora oso-oso lotuta dauden istorioak gustatzen zaizkit.


Karmele Jaio Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean

Abio Olazar, Asier

Gutun bat idatzi dizut : poesia / Asier Abio Olazar. Zer arraio : narratiba / Karmele Jaio Eiguren

(2003)

Ametsetarako hitzak

(2007)

Emekiro : Verhalen van jonge (2011) schrijfsters uit Baskenland Jaio, Karmele (1970-)

Aitaren sekretua / [testuak, Karmele Jaio ; marrazkiak, Alexander Jaio]

(2008)

Jaio, Karmele (1970-)

Heridas crónicas / Karmele Jaio

(201 0)

Jaio, Karmele (1970-)

Mutters Hände : Roman / Karmele Jaio ; Aus dem Baskischen übersetzt von Gabriele Schwab

(200 9)

Jaio, Karmele (1970-)

Zu bezain ahul / Karmele Jaio

(201 2)

Jaio, Karmele (1970-)

Ez naiz ni / Karmele Jaio

(201 2)

Jaio, Karmele (1970-)

Hamabost zauri / Karmele Jaio

(201 2)

Jaio, Karmele (1970-)

Musika airean / Karmele Jaio

(201 2)

Jaio, Karmele (1970-)

Amaren eskuak / Karmele Jaio

(201 3)

Jaio, Karmele (1970-)

Música en el aire / Karmele Jaio

(201 3)

Jaio, Karmele (1970-)

Las manos de mi madre / Karmele Jaio

(201 3)

Relatos breves y cuentos no sexistas = Kontakizun (200 laburrak eta sexismoaz 1) gaindiko ipuinak : Años 19972001 urteak Uda-giroan irakurtzeko ipuinak

(200 7)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.