Etxekalte. Harkaitz Zubiri

Page 1

Etxekalte Harkaitz Zubiri

Gidaliburu batetik hartuak diruditen erantzunak jaso ditu aste honetan hitzordurako tarterik ez dutela adierazteko. Etengabe esaten dio bere buruari normala dela, behinola lagun minak izan ziren haien mundutik desagertuta egon ondoren ezin dela bat-batean itzuli, beti eskuragarri egon izan bazina bezala, abandonatu duzun eremu batean lekua erreserbatuta bazenu bezala, normala dela, ez larritzeko, hobe dela saiatzen jarraitzea, baina sekulako mina ematen dio, eta jabetu da hurrengo deia egin arte egun batzuk beharko dituela. (98.orria)

Hernani, Udal Liburutegia 2016 abendua


Harkaitz Zubiri1 (Donostia, 1977)

Euskal idazlea da. Ikasketei dagokienez, Soziologian doktorea eta lizentziatua da, Ingeles Filologian lizentziatua eta Irakasletzan diplomatua. Lanbidez irakaslea da.

Bibliografia Nobela - Etxekalte (2012, Susa)

Narrazioa - Zakur kale (2007, Susa)

Saiakera - Bertsolaritza. Tradizio modernoa (2007, Euskal Herriko Unibertsitatea)

1

[2016-11-22] https://eu.wikipedia.org/wiki/Harkaitz_Zubiri


Etxekalte

Sinopsia Anaitasuna enpresa ez dabil ondo. Kontuak zehazki nola dauden inork ez daki, baina arazoak eta zurrumurruak zabaldu direnez gero, lorrintzen ari dira langileen arteko harremanak. Josu bulegora itzuli denean, iradoki du lankide zuen aitaren heriotzaren kausa ez zela naturala izan. Norak afera horietan katramilatzeko gogorik ez duen arren, gaina hartu diote bikote ohiaren kezkek eta ikertzen hasi da. Zuzendariak Chicagotik etxera bueltatzeko eskatu dio Aingeru semeari. Etxebek ez du bururik altxatzen bulegoko mahaitik, eta egunetik egunera urrunago sentitzen du Herrera adiskide kutuna. Bizitza gurutzatuak kontatzen ditu Harkaitz Zubiriren nobelak. Krisi ekonomiko eta sozial garaian krisi pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrot gordinari, kosta ahala kosta.

Kritikak2 Urradura Iratxe Esnaola (‌) Eguneroko arazoekin literatura egiten daki Harkaitz Zubirik. Hipotekarekin arazoak dituzu eta etxea eta autoa ordaindu beharrak oinak kakaztu dizkizu? Diru beharrean zaude eta gurasoen eskuzabaltasunaren mende jarraitzen duzu? Langabeziaren beldurrean eta prekarietatearen mugetan bizi den donostiarra aurkituko duzu, Bidebietako sindikalistaren alaba eta fabrikako langilearen semea. Liburuaren bigarren atalean, pertsonaia ezberdin bat agertuko da, Aingeru, Anaitasuna SA enpresako zuzendariaren semea. Donostiar dirudun pijoen ikuspuntua txertatzen du, eta asko eskertzen da, enpresaburuen hitzik ez delako ageri, bestela (narratzailea beraiekin ez doan neurrian). Ezer izatekotan gabezia horixe luke, enpresako beste begiratuaren falta sumatzen da, jabearena, 2

Kritikak osorik [2016-11-21]: http://zubitegia.armiarma.eus/?i=764


nahiz Aingeru semearen bitartez bera zertan den bihurtzekoa iradokia geratu. Baina, inondik ere, egileak ez darabil joera manikeorik, eta zikoizkeria klase kontua baino, norbere ardura moduan erakusten du. Bada garraztasun gehiago, oraindik, eleberrian. Lagunartea galtzeak uzten dituen zauriak. Laguntasunaren trena ospa egiten duen trena da, eta, badoalarik, kirrinka mingarria egiten du trenak. Bikote harremana ez gutxitan kolokan jartzen da eta geroz eta bakartuago gaude bizian. Horixe ba, erretratua. Urratua uzten duen eleberria da. Jendarteko injustiziak, kideen labankadak, norberaren zikoizkeriak koktel gordintxoa dakarkigute. Hona hemen amets zapuztuak, asmo kolektibo transformatzaileak porrotera eramanak. Urradura sentipena utzi dit liburuak, baina ona da hori, irakurtzea merezi duen eta ukitu nauen seinale. Berria, 2012-04-22

Etxekalte Gema Lasarte Bazen behin Donostian taberna bat ordu txikietan irekita egoten zena eta jazza hango kontua eta epizentroa zuena eta izen horrekin ezagutzen genuena. Horrek, edo etxeari onik ez dakarkion semantikak, ematen dizkio paisaia eta erritmoa Zubirik estreinakoz idatzitako nobelari, nire ustez. Kolore tristea du, iluna, miseriari dariona, eta erritmo pausatua, narrazioaren puskak ondo zizelkatzeko. Jazza, kasurik gehienetan, beltza da eta etxekalteak lekarkeena ere halakoxea, nobela honen nondik norakoaren parekoa, nahiz eta eleberria ez izan beltza eta suspensetik itxura besterik ez eduki. Argumentuak balirudike enpresa batean amiantoak sorturiko heriotzak eta ondoezak eragindako ondorioetan oin hartzen duela, baina ezta hurrik eman ere, hori aitzakia besterik ez baita enpresa txiki horren inguruan kateatzen diren hainbat lagunen harreman sarea osatzeko. Eta hortxe dago nobela honen grazia eta inflexio gunea. Pertsonaia nobela da. (‌) Amiantoak sorturiko pertsonaia baten heriotzaren inguruan jakin nahian hasiko dira egia justuaren bila eleberri honetako protagonista batzuk eta azkenean, ez dakigu, nork nori zer. Argi geratzen zaiguna da harreman amarauna gezur txikiekin, norbanakoen interesekin osatuta dagoen amiantozko harreman kutsatua dela.


Hori da gaia 20 kapituluetan barna, idazleak ondo lotzen dituen kapituluak egiari zor, eta irakurleak aise segitzen eta identifikatzen dituenak. Azkenean, amiantoaren eraginaz hasieran baino gutxiago dakigu, baina, narrazioak duen barruraino gonbidatu gabe sartzeko indarrak triste antzean utzi gaitu ohekide, lagun nahiz lankideei behaka amianto aztarnarik baleukate ere, baldin baitan ere. Argia, 2012-11-11

Ageriko sekretua Iker Zaldua (‌) Trama profesionala eta trama pertsonala. Protagonista guztiak bakarrik daude, hain zuzen, bakardadea da ezkutuan azaleratzen den beste gaietako bat. Guztiak bakarrik sentitzen dira eta adinean gora egin ahala, denbora igarotzen den heinean, bakardade hori areagotu baino ez da egiten. Guztiek dute besteekin egoteko asmoa baina, aldi berean, guztiek uko egiten diote besteari, bakardade hautatua dute amets, baina bakardade gordinera bidean amiltzen dira. Telefono mugikorra erabiltzen du horren ikur gisa Harkaitzek, zerrenda luzea bai, baina hitz egiteko inor ez. Deiak asko, galduak gehienak. Errealitate beltza Anaitasuna S.A. enpresan eta errealitate iluna Donostian. Bertan kokatzen baitu istorioa, bere sorterrian. Horrek gertutasuna ematen dio errealismoari, norberak ikusiko du ezkutatu eta isildu egin nahi duen, edo telefonoa hartu eta inori azaleratuko dion. Gara, 2012-12-02


Harkaitz Zubiri Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean3

Zubiri, Harkaitz (1977-) 5 Itzuli Etxekalte / Harkaitz Zubiri (2012) Argitaratzailea: Zarautz ; IruĂąea ; Larrabetzu : Susa, 2012

Zubiri, Harkaitz (1977-) 4 Itzuli Euskal hedabideak Euskal Autonomi Erkidegoan / Harkaitz Zubiri, Alfredo Retortillo, Xabier Aierdi (2008) Egileak: Retortillo, AlfredoAierdi Urraza, Xabier

Zubiri, Harkaitz (1977-) 5 Itzuli Zakur kale / Harkaitz Zubiri (2007) Argitaratzailea: Zarautz ; IruĂąea ; Larrabetzu : Susa, 2007

3

www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.