Bertan goxo. Karlos Linazasoro

Page 1

Bertan goxo Karlos Linazasoro

Solasaldiak Solasaldiak--Tertulias Tertulias

Umorea eta absurdoa Iritsi da egun handia. Eskolatik hamar lagun etorri gara: zazpi neska-mutil eta hiru maisu. Gainerakoak ez dira ausartu. Jende asko dago bertan, ehun bat pertsona-edo. Udaletik denak etorri dira, aitatxok esaten duenez hiltzeko ez baitago kolorerik: gorriak eta urdinak, monarkikoak eta errepublikazaleak, sozialistak eta demokrata-kristauak‌, denak eramaten ditu heriotzak aurretik. Gero, jubilatu ugari bildu da, autobuskada bat, lunch doakoa baitago, eta, aforismo famatu batek dioen bezala, heriotzak eta doako lunch batek denak berdintzen gaitu. (33.orria)

Hernani, Udal Liburutegia 2015 urria


Karlos Linazasoro1 (Tolosa, 1962)

Euskal filologiako ikasketak egin ditu. 1987. urteaz geroztik Tolosako udal liburutegiko arduraduna da. Genero asko landu ditu (poesia, ipuina, eleberria, antzerkia, haur literatura, artikulugintza), eta hainbat sari irabazi ditu: Lizardi Saria, Irun Hiria poesia arloan, Ignacio Aldekoa Saria, Toribio Altzaga Antzerki Saria, Baporea Saria, Donostia Hiria eta Haur eta Gazte Literaturako Euskadi saria, besteak beste. Genero askotarikoak (narratiba, poesia, haur-literatura, antzerkia, aforismoa…) landu dituen idazle emankorrenetakoa eta kritikak estimatua da Linazasoro, batik bat poesia eta narrazio laburren eremuan. Linazasororen poesia eta narratiba, baina, idazlearen beraren eskuek eginak izanagatik, gaien, erreferentzien zein adierazpideen aldetik oso bereiz doazen ibilbide luzeko bi ubide nagusi dira. Tolosarraren narrazio laburrek absurdua ustiatzen dute maiz, umore eta (auto)ironia gordinez, mundu-ikuskera etsitua agertzen du, indarkeriak, heriotzak, krudelkeriak eta arrazionaltasun ezak inguratua. Umorera, ironiara jo izan du Linazasoro narratzaileak mundu eta bizitza mingotsaren adierazpideen leungarri. Bestelakoa dira, baina, Linazasoro poetaren hizkuntza literarioa eta gaiak zein bizitzaren eta heriotzaren gaineko gogoetak. Absurdutik, umoretik, esperpentutik urrun, maitasunaren gorazarrea dago poesia horren funtsean, heriotzari aurre egiteko bide bakar gisa, salbazio gisa. (…) Narratiban, esan liteke bi motatako liburuak argitaratu dituela egileak: ipuin-liburuak, batetik, eta nobela labur hibridoak, bestetik. Ipuin-liburua da Eldarnioak, 1991ko narratibalana (Erein), egilearen lehenengoa; bada, izenburutik beretik aurreratzen da Linazasororen ipuinen poetika modukoa: eldarnioak, sukar-ametsak, haluzinazioak dira ipuinetako asko. Errealismotik urrun kokatzen da Linazasororen ipuingintza, absurdutik asko duen fantasiaren esparruan, mundu onirikoen eta surrealisten eremuan. Kafkari asko zor dioten giro absurduak, bukaera ezustekoak, lirikotasunera jotzen duten piezak… askotariko ipuinak biltzen ditu egilearen lehenengo ipuin-bilduma horrek . Autoironia eta umore beltza dira Linazasororen narratibaren beste ezaugarrietako bi (…)

1

Informazioa bi gune hauetatik hartuta [2015-09-15]: https://eu.wikipedia.org/wiki/Karlos_Linazasoro http://www.ehu.eus/ehg/literatura/idazleak/?p=645


Bibliografia2 Poesia 

Udazkeneko karabana erratua. 1991, Elkar

Apunte eta ahanzturak. 1993, Kutxa Fundazioa

Euriaren eskuak. 1995, Alberdania

Eguzkia ateri. 2001, Egilea editore

Inoiz izan ez garenotan. 2002, Alberdania

Denbora aleak. 2005, Pamiela

Etxe hutsean. 2009, Alberdania

Gaur orain da betiko. 2010, Erein

Hamazazpikotan. 2010, Elkar

Ezer gehiago behar gabe. 2012, Pamiela

Poesia – Haur literatura 

Kartapazioko poemak. 1998, Ibaizabal

Hamabi titare. 1999, Aizkorri

Zein beste mundukoa. 2008, Elkar

A zer lau elementu!. 2013, Pamiela

Narrazioa

2

 

Eldarnioak. 1991, Erein Ipuin arriskutsuak. 1994, Erein

Zer gerta ere. 1994, Alberdania

Gret. 1998, Kutxa

Ez balego beste mundurik. 2000, Alberdania

[2015-09-15]: http://zubitegia.armiarma.eus/?i=222


Ipuin errotikoak. 2001, Alberdania

Glosolaliak eta beste. 2004, Alberdania

Mendekuaren graziaz. 2004, Erein

Bestiarioa. Hilerrikoiak. 2006, Elkar

Diotenez. 2007, Erein

Gizakiaren minak. 2010, Erein

Apenas. 2012, Utriusque Vasconiae

Nobela 

Altzeta. 1996, Alberdania

Itoko dira berriak. 2003, Alberdania

Urperatze handia. 2009, Elkar

Udalbatza bahituaren kasu pollita. 2011, Elkar

Bertan goxo. 2012, Elkar

Versus. 2013, Elkar

Antzerkia 

Burdindenda. 1998, Euskaltzaindia - BBK

Saiakera 

Isiltasunaren adabakiak. 2003, Pamiela

Beti eder dena. 2006, Erein

Esan gabe doaz. 2009, Utriusque Vasconiae

Antologia 

XX. mendeko poesia kaierak. 2002, Susa

Aforismoa 

Alferrik ez balitz. 2014, Elkar


Bertan goxo

Beilatoki bat zabaldu du aitatxok, biziek hildakoei azken agurra modu itxurosoan emateko, eta izena ere ezin aproposagoa asmatu du, amari gustatu ez zaion arren: Bertan Goxo, azken bidaia hori gustura egin dezaten. Inaugurazio-festa bat ere antolatu du, eta bertara etorri dira nire eskolako lagun batzuk, alkatea eta zinegotziak, bertsolari bat, on Ernesto parrokoa eta jubilatuen autobuskada bat, ondoren pintxoak izango dira-eta, doan. Hortik aurrera, berriz‌ hobe duzu zerorrek irakurtzea, ez baitira denak esatekoak, ezta sinestekoak ere, bai ordea barre gogotik egitekoak.

Kritikak3 Umorea eta absurdoa Javier Rojo Karlos Linazasorok bere umore bereziaren erakusketa egiten du Bertan goxo izenburua duen nobela labur honetan. Itxuraz, gazteei zuzendutako liburua da eta bertan agertzen dena gainetik irakurrita, umore absurdoaren adibide xumea dela pentsa liteke. Baina badakizue, umorea oso gauza serioa da, eta komenigarria da nola funtzionatzen duen ikustea. Nobelaren argumentuaren abiapuntua ezohikoa da, heriotzaren tabuaren gainean eraikita baitago. Izan ere, narratzaileak, hamar urteko neskato batek, kontatzen du nola bere aitak eta honen bazkideek beilatoki bat inauguratuko duten; honetarako festa moduko bat antolatuko dute eta gonbidatuen artean herriko “indar biziakâ€? (barkatu txiste txarra), hainbat jubilatu eta neskatoaren ikaskide batzuk daude. Egoerak, beraz, absurdoa dirudi hasieran, ez-ohikoa behintzat, eta hasierako egoera horretan kontrajarrita agertzen diren osagaietan nobela honek islatzen duen umorearen lehenengo aztarnak ikus ditzakegu. Lehenengoa negozio mota bera da, negozio horrek aurrera egingo badu, jendeak hil egin behar baitu, derrigorrez. Bigarrena inaugurazio ekitaldia litzateke, festa moduko bat (alaitasuna eta poza suposatzen baitzaizkio) antolatzen baitute. Hirugarrena, gonbidatuak: alderdi guztietako ordezkariak (heriotza guztiz demokratikoa baita eta bere barruan denak hartzen baititu inolako diskriminaziorik egin gabe). Inaugurazio ekitaldia egiten dutelarik, argindarra joaten zaie eta denak giltzapetuta geratzen dira, BuĂąuelen filma gogoratzen duen egoera bat sortuz. Eta hor dauden bitartean pertsonaiak hitz egin eta hitz egin aritzen dira, eten gabe, halako moduan non narrazioaren ordez antzerkiaren itxura hartzen baitu idazlanak. Eta hitz egiten duten bitartean, guztiz serioa izan nahi duen diskurtsoa plazaratzen dute, edozein gairi buruz hitz eginez, konturatu gabe diskurtso serio horrek ez duela lekurik halako egoeran. Eta horixe da, bai, absurdoaren funtsa. El Diario Vasco, 2012-12-14 3

[2015-09-15]: http://kritikak.armiarma.eus/?p=5696


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.