Azukrea belazeetan. Inazio Mujika Iraola

Page 1

Azukrea belazeetan Inazio Mujika Iraola

Baserriko oroitzapenak –usainak, koloreak eta hotsak- nahasi egiten zaizkit irudimenean: udako belar lehorraren usaina, bero galdatan dauden zelaietako lama, jatenaren kolore berde pinportatua, euri zaharrak lur lehorra busti eta sorrarazten duen usain gazi bipila, hontzaren oihua eta orbela zanpatu eta ateratzen duen pirpir biguna. (57. or.)

Hernani, Udal Liburutegia 2014 otsaila


Inazio Mujika Iraola1 (Donostia, 1963)

Maisu eta Filologia ikasketak egin zituen. Alberdania argitaletxea sortu zuen 1993 urtean, Jorge Jimenez Bechekin batera. 1991-1993 urteen artean, Lur argitaletxeak sortutako hiztegi entziklopedikoaren erredakzio taldeko kide izan zen. 1993. urtean ETBko Berbaguren saioaren gidoilari gisa jardun zuen; geroago Goenkaleko elkarrizketak eta argumentuak idatzi zituen, eta Benta Berriko elkarrizketak asmatu. Gidoilari lanetan badu eskarmentua: Karramarro uhartea marrazki bizidunen filmaren gidoia idatzi zuen, Joxean Mu単ozekin eskuz esku. Honez gainera, Jabier Muguruza eta Jabier Busto musikarien lanentzako letrak idatzi ditu. Literatur sariei dagokienez, Tu quoque ipuinak Ignacio Aldecoa saria eman zion eta 1992. urtean Irun Hiria saria eskuratu zuen,Itoak ur azalera bezala ipuinari esker. Azukrea belazeetan lanean, Gipuzkoako baserri giroan sustraitutako historiak kontatzen zituen. Liburu honen gainean Jon Kortazar kritikagilearen iritziz (Euskal Literatura XX. Mendean ) Mugikaren pertsonaiak babesik gabe azaltzen dira, eta egileak heldutasuna erakusten du. Oscar Wilderen Salome, Sylvain Saulnier-en Marie ttikia eta Gandariasen Eguzkiak liburuak itzuli ditu euskarara, besteak beste.

1

[2014-01-14] http://www.idazleak.org/euskara/idazleak/inazio-mujika-iraola

Javier

Aguirre


Bibliografia - Haur eta gazte literatura -

Linkon (2000, Erein)

- Ipuina -

Urgulleko arima herratua (1997, Donostiako udala) Matriuska (1995, Erein) Hautsaren kronika (1994, Alberdania) Itoak ur azalera bezala (1993, Kutxa) Azukrea belazeetan (1987, Erein)

- Kronika -

Sagarrak Euzkadin (2007, Alberdania)

- Nobela -

Gerezi denbora (1999, Alberdania)

- Saiakera -

Xabier Lete (Auto)biografia bat (2011, Alberdania)


Azukrea belazeetan

Liburuaren atzealdean... Hamaika ipuin agertuz doazkigu, terralaren saretu-ez saretu horretan, lurraren lurrunak emandako hitzen antzera. Lurra mintzo da Inazioren luman, eta lur horren mintzoa zeru irekian gal ez dadin terralak estaltzen du, eta oihartzun eginarazten dio, lur horretako zokorik ezkutuenak ere entzun dezan lurraren beraren antsia. Terrala lurraren gainean ixtean, lurraren zauriak eta odolak nabarmenago agertzen dira; alegia, ipuinen begiradak ez dira ortzemugaratuak, inguru-inguruan estekatuak baizik. Hori da ipuinen giroa; muinoetatik urrunera egindako begiraldiak kontatzen direnean, giro itxi horretatik kanpora ihes egin nahiaren ametsak-edo adierazten dira (itsasorako bidaiaren ametsa bezala); baina, azken batean, erroek lurrari loturik diraute (...) Grina, gaiztakeria eta zorigaiztorik ankerrenaren ondorioz gertatzen dira liburuan zehar heriotzak (...) Esango nuke haurraren begia dela liburu osoan kontatzaile nagusia, nahiz eta ipuin batzuetan bakarrik ageri nabarmen. J. K. Igerabide

Kritikak2 Azukrea belazeetan Xabier Mendiguren (...) Hamaika ipuinek osatzen dute liburua. Egilearen hitzetan hamaika honek “hamaikaâ€? idatzi behar izan omen ditu. Guztien arteko lotura nagusi bat dago: izenik inoiz aipatzen ez zaigun Tolosa inguruko herrixka batean kokatuak izatea. Aukera horrek beste zenbait ondorio ekarri ditu. Giro eta jende klase jakin bat agertzea, zenbait gertaera eta pertsonaiaren oihartzunak ipuin batetik bestera igarotzera, bertako hizkera‌ Guzti horiek jakinaren gainean egindako hautapenak ditugu, eta Mujikak berak dioenez guztien artean halako nobela usain bat eman nahi luke. Ipuinetan agertzen diren pasadizoek ez dute garrantzi haundirik. Normalki izugarrikeriak kontatu arren ez dago hemen beste obra batzuetako tremendismoa, kontatzeko teknika gertatzen baita nabarien. Haurren baten ikuspegia erabiltzen da gehienetan, orainaldian edo aspaldian gertatuak gogoratuaz, erregistro desberdinez 2

Osorik irakurtzeko [2014-01-14]: http://zubitegia.armiarma.com/?i=106


zenbaitetan, narratzaile hori noiz azaldu noiz izkutatu joko efektistaz. Rulforen itzala sumatzen da zenbaitetan. Hizkuntzak garrantzi berezia du. Batuaren eta txokoko hizkeraren arteko alternantzia adierazgarria erabili nahi izan da; azpimarratzekoa da hala ere, literatur erizpideak erabiltzen direla oreka horretarako. Lexikoan eta oso haundia da bertako hizkeraren pisua: honen arrazoietako bat obraren izaerak berak ematen du; bestea, azken urteotan gertatzen ari den batuaren gipuzkoartzea… Horretarako arrazoi sozial eta demografikoak daude, nahiz eta denei gustatu ez, eta beti ere eztabaidagarri izan; nolanahi ere Barduliaz kanpokoek hautsi beharko dute gipuzkoarzentrismo hori. Gogoeta guzti horiek gorabehera, literatur emaitza bikaina Inaxio Mujikaren eskutik datorkiguna. Gauza asko geratu zaigu esateko baina irakurleak deskubrituko ditu. Ipuinetarako ikasle azkarra atera zaio oraingoan Atxagari. Argia, 1988-01-24

Umetako kontu beldurgarriak Jokin Aldazabal Nire jaioterria mendikoskor baten hegalean zegoelarik, nire ttikitango irrikarik handienetako bat mendi haren tontorreraino igotzea zen. (…) Hori bezalaxe, barne barneraino sarturik daude oroimeneko kutxarik xahar eta kuttunenean, sekula galduko ez den horretan, ijitoei genien beldurra —senide zaharrek gu etxeraerazteko erabiltzen zutena—, Sakamantekas izugarriak sorturiko amets gaiztoak eta soldadutzatik nola edo hala libratu behar genuenekoa, sei urtetan soldadutza eta gerra, gauza bat bera baitziren entzundako gauza lazkarri haien arabera. Honelakoak, antzekoak eta bestelakoak gogoratuko ditu irakurleak azukre belaze hauetan abiatu orduko, bereziki baserri munduan sortu, hazi eta hezi baldin bada eta baita kaletartu horietakoa baldin bada ere. Txikitango usain, kolore, hitz eta zaporeak etorriko zaizkizu gogora: danbolinean erretako gaztain beroenak, ebaki berri dagoen belar hezearena… (...) Ipuin bilduma da aipatzen ari garen lan hau, baina lan askorik gabe nobela izan zitekeena, bai baitu kasik halakoak eskatzen duen batasuna eta haria. Ipuin gehienak oso errealak dira nahiz giro irrealez eta zorte txarreko aztarnez inguraturik ageri gehienetan. Halere, oso mundu gordina da bertan ageri zaiguna. Gerra garaiko heriotzeak, auzoarteko sesioak, segaz egindako hilketak… Tragedia ugari kontatzen zaigu ipuinotan, nahiz —eskerrak— umeen kontakizunek arindu noizik behin, istorioen zama eta larritasuna. Haurrak dira goxotasunik eta arintasunik eskaintzen digutenak, eta baita, tarteka, umore apur bat ere. (...) Gutiz liluragarria da inondik ere Azukrea belazeetan delako honetan eskaintzen zaiguna mundua eta sakonune ospeletik barneratzen baldin bazara bertan, kostako zaizu bertatik ateratzen. Egin, 1988-04-05


Azukrea belazeetan Asier Sarasua (...) Liburua irakurtzen ari nintzela bi irudi etortzen zitzaizkidan burura, etengabe. Batetik Twin Peaks telesail amerikarra, misterio-giro ezin pertsonalagoa lortu zuen telesaila; bestetik, Puerto Urracon (Badajoz) 1990ean gertatutako sarraskia, Espainia beltzaren irudi bilakatu zena. Izan ere, ipuin-bilduma beltza da hau. Heriotzak, misterioak eta terralak ilundutako pasadizoz betetako bilduma paregabea, euskal literaturan antzeko atmosfera lortu duen bakarretakoa. Terrala etengabe; terralak irentsitako paisaia. Ez da liburu erraza, baina behin atmosferan murgilduta, ezinezko egiten zaizu bertatik askatzea. Beltza eta heriotzez josia (ipuin guztietan baitago heriotzen bat edo antzeko gertakizun latzen bat kontakizunaren erdigunean), baina tremendismorik gabe eta oso modu zolian kontatuta. Izan ere, bilduma honetan, idazleak lortzen duen atmosfera eta ipuinetan darabilen kontatzeko teknika dira ororen gainetik gailentzen direnak. Baserri giroan eta euskal herri txiki euskaldun batean girotuta, baina ohiko diren idealizazioetatik erabat urrunduz, euskal baserri giro bukolikotik erabat urruti. Arruntak ez diren pasarteak eta kontakizunak ehunduz, baina erabat sinesgarri eginez. Horretarako teknikak ezin hobeto erabiliz. Tonu fantastikoa ere agertuko zaigu tarteka, keinuka, baina errealismoa nagusitzen zaio beti. Juan Rulforen lanekin alderatu izan dute, bai Gorka Bereziartuak, zein Xabier Mendigurenek edo Mari Jose Olaziregik. (...) Hamaika ipuin biltzen ditu liburuak, guztiak ederrak, eta batzuk are ederragoak, esate baterako,”Terralez bilduak”, “Begiak zabalik”, “Sagasti gazte, sagasti zuri”, “Mila bederatziehun eta hogeita hamasei” edo “Regina”. Atxagaren Obabakoak eta Sarrionandiaren Narrazioak liburuen alboan beste ipuin liburu bat jartzekotan, dudarik ez, Inazio Mujikaren Azukrea belazeetan da liburu hori. Halaxe irakurri dut nonbaiten. Eta talde horretarako laugarren hautagai bat ere badut, Pello Lizarralderen Sargori. Eibartik, 2012-04-22


Inazio Mujika Iraola Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean3

3

Agirre, Juan Bautista (1742-1823)

Arpoi baten eran / Juan Bautista Agirre ; Inazio Mujika Iraolak 1996an hautatu eta prestaturiko testuen edizioa

Aguirre Gandarias, Javier (1941-)

Soles = Eguzkiak / Javier Aguirre Gandarias ; [estudio introductorio y entrevista Francisco (1991) Javier Irazoki ; versión en euskera Inazio Mujika Iraola ; bibliografía y edición Félix Maraña]

Amestoy, José Ignacio

Experimento 2 : ciencias físico-naturales (área de experiencias) : 7º EGB : [Tema de trabajo] / autores, José Ignacio Amestoy, Benito del Alamo, Pedro Izquierdo ; marrazkiak, Juan José Navarro

Amestoy, José Ignacio

Natura arakatzen 2 : zientzia fisiko-naturalak : (experientzi arloa) : OHO 7 : [lanerako gaia] / egileak, José Ignacio Amestoy, Benito del Alamo, (1988) Pedro Izquierdo ; euskara, Inazio Mujika, Mitxel Murua ; marrazkiak, Juan José Navarro

(1996)

(1988)

Aske jaio gara gizaki guztiok : giza eskubideen adierazpena unibertsala irudietan / Amnesty International-ekin elkarlanean ; [itzulpena, Inazio Mujika Iraola]

(2008)

Bachelet, Gilles (1952-)

Nire katua, munduko kaikuena / testua eta marrazkiak, Gilles Bachelet ; [itzulpena Inazio Mujica [sic] Iraola]

(2004)

Baroja, Pío (1872-1956)

Zalakain abenturazalea : Martin Zalakain Urbiakoaren ibilien eta fortunen historia / Pío Baroja ; Koro Navarro itzultzailea ; [hitzaurrea Inazio Mujika Iraola]

(2007)

Beer, Hans de (1957-)

Edur oreinei laguntzen / Hans de Beer ; [itzulpena, Inazio Mujika Iraola]

(2005)

Beer, Hans de (1957-)

Edur airez aire / Hans de Beer ; [itzulpena Inazio (2006) Mujika Iraola]

Colá Goiti, José

Euskal naparren joaera edo emigrazioa / José Colá eta Goiti ; Marzelino Soroa [itzultzailea] ; (1988) [edizio honen prestatzailea, Inazio Mujika Iraola]

Curtis, Jamie Lee (1958-)

Hau al da benetako giza bidea? / testua, Jamie Lee Curtis ; irudiak, Laura Cornell ; [itzulpena Inazio Mujika Iraola]

(2007)

Desde aquí : (antología del cuento vasco actual) / [selección] Jose Luis Otamendi ; traducción Bego Montorio

(1996)

Dickens, Charles (1812-1870)

Eguarri abestia / Charles Dickens ; "Luzear"ek euskeratua ; Inazio Mujika Iraolak prestatutako edizioa

(2003)

Ducla Soares, María Luisa

Gezur ontzia / egilea, María Luisa Ducla Soares ; marrazkiak, Manuela Bacelar ; [euskarazko (1991) bertsioa, Inazio Mujika Iraola]

Elschner, Géraldine

Pazkoko txitatxoa / Géraldine Elschner ; Alexandra Jungeren marrazkiak ; [itzulpena Lola (2005) Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

Etxarri, Joseba (1962-)

Jolasten ahaztu zait! / Joseba Etxarri, César Oroz (2006) ; [itzulpenarena Inazio Mujika Iraola]

García Schnetzer, Alejandro

Hondartzako gazteluaren ipuina / testua, Alejandro García Schnetzer ; ilustrazioak, Sebastián García Schnetzer ; [euskaratzailea, Inazio Mujika Iraola]

www.liburutegiak.euskadi.net/katalogobateratua

(2003)


Girbés, J.C.

Denok denda barrura / [JC Girbés; irudiak Silvia Ortega; itzulp. Inazio Mujika Iraola]

(2011)

Girbés, J.C.

Maleta egitera! / [JC Girbés; irudiak Silvia Ortega; itzulp. Inazio Mujika Iraola]

(2011)

Girbés, J.C.

Mugimendu handiko eguna / [JC Girbés; irudiak Silvia Ortega; itzulp. Inazio Mujika Iraola]

(2011)

Girbés, J.C.

Urtebetetze jaia / [JC Girbés; irudiak Silvia Ortega; itzulp. Inazio Mujika Iraola]

(2011)

Hohler, Franz (1943-)

Nahi dudana eskatzerik banu / Franz Hohler ; Rotraut Susanne Berner ; [itzulpena, Unai Casas (2007) eta Inazio Mujika Iraola]

Irizar, José

Orreaga : Euskal Herria VIII. eta IX. mendeetan / José Irizar ; itzultzailea, Inazio Mujika Iraola ; [marrazkiak, Juan Ignacio Mendizabal]

Iztueta, Juan Ignacio de (1767-1845)

Ez direlako aketsak / Juan Inazio Iztueta ; Inazio Mujika Iraolak 1995ean hautatu eta prestaturiko (1995) testuen edizioa

Joannateguy, Bazilio (1837-1921)

San Benoaten bizitzea / Bazilio Joannateguy ; Inazio Mujika Iraolaren edizioa

(1996)

Johansen, Hanna

Esna al zaude? / Hanna Johansen ; Rotraut Susanne Berner ; [itzulpena, Unai Casas eta Inazio Mujika Iraola]

(2007)

Könnecke, Ole (1961-)

Antton eta neskak / Ole Könnecke ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2008)

Könnecke, Ole (1961-)

Antton eta hostoak / Ole Könnecke ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2008)

Könnecke, Ole (1961-)

Antón y las hojas / Ole Könnecke ; [traducción, Lola Erkizia e Inazio Mujika Iraola]

(2008)

Könnecke, Ole (1961-)

Antton eta Eguberrietako oparia / Ole Könnecke ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2009)

Kyne, Peter B.

Garailea = [The go-getter : a story that tells you how to be one] / Peter B. Kyne-k englanderaz idatzia ; eta Argia-ren irakurle batek (2005) euskeratua ; Inazio Mujika Iraolak prestatutako edizioa

Lafora García, Alfonso

Informe defensivo / Alfonso Lafora García. Tu, quoque _ : (Joanen Ebangelio gainean) / Inazio Mujika Iraola

Lasa, Mikel (1938-)

Memory Dump / Mikel Lasa ; sarrerako azterketa = estudio introductorio Felipe Juaristi ; gazteleratzea = versión en castellano Mikel Lasa, (1993) Inazio Mujika Iraola ; gibel-hitzak = epílogos Francisco Javier Irazoki, Omar Navarro, Anjel Lertxundi ; argitalpena = edición Félix Maraña

Le Huche, Magali (1979-)

Joxe Migel basoko oreina / Magali Le Huche ; [itzultzailea, Inazio Mugika Iraola]

(2010)

Lekuona, Juan Mari (1927-2005)

Ibilaldia = Itinerario : (1950-1990) / Juan Mari Lekuona ; [gazteleratzea = versión en castellano, Inazio Mujika Iraola... [et al.] ; azterketak = estudios, Xabier Lete... [et al.] ; bibliografia = bibliografía, Gorka Aulestia ; Argitalpena = edición, Félix Maraña]

(1996)

London, Jack (1876-1916)

Batard / Jack London ; itzulpena, Iñaki Ibañez ; Inazio Mujikaren hitzaurrearekin

(1991)

(1992)

(1990)


Milabidai

(1994)

Mitxelena, Koldo (1915-1987)

Denbora bateko zinema paperak : (1954-1961) / (2006) Koldo Mitxelena ; Inazio Mujika Iraolaren edizioa

Mitxelena, Koldo (1915-1987)

Koldo Mitxelena gure artean / [zuzendaria, Anjel Lertxundi ; euskarazko bertsioaren editorea, (2001) Inazio Mujika Iraola]

Moritz, Silke

Zakarias Bixarguri ipuinen lurraldea konpontzen / Silke Moritz ; marrazkiak Achim Ahlgrimm ; [itzulpena Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2006)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Hautsaren kronika / Inazio Mujika Iraola

(2000)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

El vigía de Urgull / [autores del relato, Inazio Mujika Iraola & Josean Muñoz ; fotografías, Iñigo (1997) Setién]

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Urgulleko arima herratua / [kontakizunaren idazleak, Inazio Mujika Iraola & Josean Muñoz ; argazkiak, Iñigo Setién]

(1997)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Itoak ur azalera bezala / Inazio Mujika Iraola

(1993)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Perla zuria / Inazio Mujika, Joxean Muñoz ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2002)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Dimitri eta itsas txakurrak / Inazio Mujika, Joxean Muñoz ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Dimitri eta sorgina / Inazio Mujika, Joxean Muñoz ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Linkon / Inazio Mijika Iraola ; marrazkiak, Antton Olariaga

(1991)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Matriuska / Inazio Mujika Iraola

(1995)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Azukrea belazeetan / Inazio Mujika Iraola

(1987)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Tiempo de cerezas / Iganzio Mujika Iraola ; traducción Jorge Giménez Bech

(2006)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Gerezi denbora / Inazio Mujika Iraola

(2005)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Sagarrak Euzkadin / Inazio Mujika Iraola

(2007)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Xabier Lete : (auto)biografia bat / testu bilketa, hautaketa eta edizioa, Inazio Mujika Iraola

(2011)

Mujika Iraola, Inazio (1963-)

Xabier Lete Bergaretxe : Zuekin nago kantatzen (1944-2010) / [egilea, Inazio Mujika Iraola]

(2012)

Muñoz, Joxean (1957-)

Urrezko zuhaitza / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2002)

Muñoz, Joxean (1957-)

Akeita gol / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Muñoz, Joxean (1957-)

Balearekin kantuan / Joxean Muñoz, Inazio Mujika ; [marrazkiak] Jose Angel Lopetegi

(2001)

Muñoz, Joxean (1957-)

Karramarro uhartea / Joxean Muñoz , Inazio

(2001)


Mujika; marrazkiak: Jose Angel Lopetegi

Ordozgoiti, Koldo (1959-)

Euskara hegaz : euskal irratiak 80 urte: 19322012 / Koldo Ordozgoiti Juanenea, Inazio Mujika (2012) Iraola, Elixabete Garmendia Lasa; zuzendaria, Koldo Ordozgoiti Juanenea

Petz, Moritz

Hemen nahi zaitut / Moritz Petz, Quentin Gréban ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika (2005) Iraola]

Petz, Moritz

Zer da zalaparta hau? / Moritz Petz-en ipuina ; marrazkiak Amélie Jackowski ; [itzulpena Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2006)

Pfister, Marcus

Gaxtamin eta suzko harria : ipuin bat eta bi amaiera / Marcus Pfister ; [itzulpena, Inazio Mujika Iraola]

(2005)

Pfister, Marcus

Motx eta Potx : zuloa ala muinoa / Marcus Pfister (2006) ; [itzulpena Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

Pfister, Marcus

Ortzadar arraina : gera naiteke zuekin? / Marcus (2006) Pfister ; [itzulpena, Inazio Mujika Iraola] Pío Barojaren Donostia / Inazio Mujika Iraolaren testu hautaketa ; Koro Navarroren itzulpena ; Ramon Etxezarretaren hitzaurrea

(2006)

Randerath, Jeanette

Maialen eta denboraren misterioa / Jeanette Randerath, Imke Sönnichsen ; [itzulpena, Lola Erkizia eta Inazio Mujika Iraola]

(2007)

Saulnier, Sylvain

Marie ttikia / Sylvain Saulnier ; itzultzailea, Inazio Mujika Iraola

(1990)

Schiller, Friedrich (1759-1805)

Wilhelm Tell / Friedrich Schiller ; Iñaki Goenagak euskeratua ; Inazio Mujika Iraolak prestatutako (2004) edizioa

Schommer, Alberto (1928-)

Azul : Donostia-San Sebastián / Alberto Schommer ; sarrerako testuak = textos introductorios, Inazio Mujika Iraola, Alvaro Bermejo

(1993)

Taberna zulokoak / Alarigar Jualermu

(1990)

Tartas, Juan de

Sugearen errautsa / Iuan de Tartas ; Inazio Mujika Iraolak 1998an hautatu eta prestaturiko testuen edizioa

(1998)

Wilde, Oscar (1854-1900)

Salome / Oscar Wilde ; itzulpena, Inaxio Mujika

(1987)

Wölfel, Ursula

27 ipuin zopa hartzeko / Ursula Wölfel ; ilustrazioak, Bettina Wölfel ; [euskal itzulpenarena, Lola Erkizia, Inazio Mujika Iraola]

(2006)

Wölfel, Ursula

29 ipuin zoro / Ursula Wölfel ; ilustrazioak Bettina Wölfel ; [euskal itzulpena Lola Erkizia & Inazio Mujika Iraola]

(2006)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.