Hernaniko Udal Liburutegia. 2014 txostena

Page 1

Hernaniko Udal Liburutegia txostena2014

1


Aurkezpena 1. Liburutegia eta bere erabilera ezagutzeko 1.1 Erabiltzaileen formazio plana: bisita gidatuak 1.2 Kartel digitala 2. Irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak: 2.1 Idazleekin solasaldiak 2.2 Ipuin kontaketak 2.3 Liburu elektronikoaren irakurgailuak mailegua 2.4 Liburutruk 2.5 Literatur solasaldiak 2.6 Literatur txokoa 2.7 Saski-naski: xahututakoaren azoka 2.8 Zer irakurri gunea 3. Funtsen erabilera sustatzeko ekimenak: 3.1 Interesguneak 3.2 Irakurketa gidak: Freskagarriak, Kutunenak 4. Liburutegia sarean: 4.1 Literatur txokoa: blog 4.2 Delicious 4.3 Issuu 4.4 Pinterest 4.5 Twitter 4.6 Web 5. Aparteko ekimenak : 5.1 Bularretik mintzora 5.2 Liburutegiak topaleku 5.3 hernaniarrak.net 6. Beste ekitaldiak 6.1 Artista liburu tailerra 6.2 Espazio hutsak: antzerki-dantza 6.3 Itsaspeko bihotzak aretoa 7. Udal Liburutegia datutan: laburpena

2


Aurkezpena Txosten honek, Liburutegian “zertan ari garen� eta urtea zer moduz joan den azaltzea du helburu. Bi hitz urtea definitzeko: eraldaketa eta elkarlana. Eralldaketa, Liburutegiko zerbitzua erabiltzeko ohiturak aldatzen ari direlako. Honen adierazlea da, mailegu kopuruak jaisteko duen joera, erabiltzaile berrien kopuruak edota web gunearen erabilerak igotzeko duten joerarekin. Elkarlana:, hainbat ekimen burutu ahal izateko ezinbestekoa izan delako. Hona hemen adibideak: Bularretik Mintzora, Euskara eta Hezkuntza sailekin Itsaspeko bihotzak, Berdintasun sailarekin Aste Kulturala, Amehr SOS arazakeria elkartearekin Literatur txokoa, Dobera elkartearekin Kutunenak 2014, liburutegiko erabiltzaileekin Freskagarriak, Buruntzaldeko eta Zarauzko lburutegiekin Esperientzia lagungarria izateaz gain oso positiboa izan da, beraz, aurrerantzean ere elkarlanarekin jarraitzea dugu helburu. Hona hemen 2014 urtean Udal Liburutegian burututako ekitaldien balantzea.

3


1. Liburutegia eta bere erabilera ezagutzeko Erabiltzaileen formazio plana: bisita gidatuak 177 haur, 8 saio

4


1. 1.1 Bisita gidatuak HH eta LH-ko ikasleak egon ziren liburutegian. Urumea ikastola, Inmakulada ikastetxea, Txirrita eskola eta Goizuetako eskolako hainbat ikasle bisitan izan genuen. Ordubete inguruko saio hauetan haurrei liburutegia nola antolatuta dagoen erakutsi diegu, ze aukera dituzten ikus dezaten, eta bilaketak egiten ere ikasi dute. Balantzea: Bazkide berriak egin dira eta gurasoekin liburutegira itzuli dira bisitan gustuko ikusi duten libururen baten bila.

1.2 Kartel digitala Liburutegiko erakusleihoa da. Pantaila handi batean irudi eta testuaren bidez era erakargarri batean, liburuen gomendioak, ekitaldien berriak, albiste interesgarriak, bideoak edota liburutegi munduarekin zer ikusi behar duten gauzak jartzen ditugu. Balantzea: Eragingarria da. Erabiltzaile batek baino gehiagok bertan ikusitako libururen bat eskatu du eta.

5


2. Irakurzaletasuna sustatzeko ekimenak 2.1 Idazleekin solasaldiak 400 ikasle baino gehiago, 9 saio, 4 idazle Eskolekin adostutako saioak izaten dira. Kudeaketa, berriz, Euskal idazleen elkarteak eskaintzen duen “Literatur jarduera� programaren bidez egin ohi dugu. Aurten, Irati Jimenez (saio 1), Unai Elorriaga, (2 saio), Fernando Morillo (3 saio), Miren Agur Meabe (3 saio) izan ditugu liburutegian. Institutuko gaztetxoek eta Langile ikastolako talde batek irakurritako liburuei buruz idazleekin hitz egiteko aukera izan dute. Egun horretan bisitan etortzen den idazlearen idazlanak erakusgai jartzen ditugu. Balantzea: Ekimen honek irakurzaletasuna sustatzeko balio du, aldiz, gaztetxoak liburutegira maizago etortzea ez dugu lortzen.

2.2 Ipuin kontaketak 300 haur baino gehiago, 6 saio Hilean behin, azkeneko asteartean, ipuin kontaketa izaten dugu. Bi saio motz egiten ditugu: 3-4 urtekoentzat lehenengoa eta 5-7 urtekoentzat bigarrena. Apaxi, Lur Korta, Lupe Lekuona eta Maite Franko izan dira aurtengo kontalariak Balantzea: Azpiegiturarekin arazo handiak daude. Liburutegian dagoen espazio faltak Biteriko beste toki batean egitera eraman gaitu. Hor arazoa da saio bakoitzean bi langile, espresuki, horretan aritzea eskatzen duela eta daukagun giza baliabideen gabeziarekin ez da oso bideragarria gertatzen.

2.3 Liburu elektronikoaren irakurgailuak maileguan 2 irakurgailu Liburu elektronikoa erabiltzeko aukera ematen dugu zerbitzu honen bidez. Erabiltzaileek horrelako euskarriak nola funtzionatzen duten ezagutzea du helburu.

6


2. 2.4 Liburutruk Ez dago daturik

Liburuak hartu eta uzteko tokia. Zaharberritu dugun apal honetan, gustuko liburuak, behar ez ditugunak, beste jendearekin trukatzea du helburu. Era berean, berrerabilpena, birziklatze modu bat den neurrian, sustatzeko beste bide bat jartzea du asmoa. Erabilera librea da.

http://www.hernaniliburutegia.net/hernani/de /liburutruk-zerbitzu-berria.asp? nombre=2997&cod=2997&hoja=1&orden=False& sesion=14&resaltados=liburutruk

Balantzea: arrakasta handia du. Asko dira bertara hurbiltzen direnak, liburuak uztera edo txokoa miatzera. Jakinmina sortzen du.

7


2.5 Literatur solasaldiak 10 bat laguneko 2 talde, 9 liburu euskaraz, 6 + (5 saio baterako) gaztelaniaz, 2 gidari, 15 dossier ( 350 ale inguru) erabiltzaileen eskura Liburu bat aukeratzen dugu, eta hartaz hitz egiteko biltzen da irakurle talde bat. Liburutegiak irakurri beharreko tituluaz dossier bat prestatzen du, azken honek arrakasta handia du. Hilean behin (udan izan ezik) izaten ditugu saioak: Irakurritakoa kronologikoki:

Hiru Mariak, Arantxa Urretabizkaia La liebre con ojos de ámbar, Edmund de Waal Azukrea belazeetan, Inazio Mujika. No leer, Alejandro Zambra Rio Mundo, Jon Maia Alter ero, Bertol Arrieta Lasai ez da ezer gertatzen, Ana Malagon Retrovisor, de Martín López-Vega Zaindari ikusezina, Dolores Redondo Gaztelerazko saio berezia urrian: No leer, Alejandro Zambraren1 liburuan aipatzen ziren hainbat tituluen irakurketa beharrezkoa ikusi genuen. Hori dela eta, urrian saio berezi bat egitea erabaki genuen, zazpi liburu gure artean banatzea solasaldi bakarrean aztertzeko.

Correr el tupido velo. Pilar Donoso La tentación del fracaso. Julio Ramón Ribeyro Léxico familiar. Natalia Ginzburg El desierto de los tártaros. Dino Buzzati El oficio de vivir. Cesare Pavese El discurso vacío. Mario Levrero El beso de la mujer araña. Manuel Puig Balantzea: taldeak sendotzen joan dira. Oso harrera ona duen ekimena da.

2.6 Literatur txokoa 8 gomendio kronikan Euskaraz irakurtzeko ohitura sustatzea du helburu. Dobera euskara elkartearekin elkarlanean hilean behin euskarazko liburu baten gomendio jasotzen dugu Hernaniko Kronikan. Erabiltzaileak gomendioak egitera bultzatzen ditugu, eta tarteka liburutegiak ere gomendatzen ditu liburuak. Orain arte 20 liburu baino gehiago aipatu dira Kronikako atal honetan. Aurtengo gomendioak: Twist, Harkaitz Cano; Carmen, Prosper Merimée; Joxe Zapirainen bertso-malkoak, edo nola arindu arimaren sufrimenduak bertsoen bidez, Pío Pérez Aldasoro; Garun paralisia daukat baina ez nago gaixorik, Joxe Manuel Manzisidor Olaizola, Budy; Zazpi olatuz behin, Daniel Glattauer; Lurtarra da begiratua, Xabier Etxabe; Erraiak, Danele Sarriugart; Erregearen mezularia, Toti Martínez de Lezea.

http://www.dobera.eus/egitasmoa-ikusi.php?id=47

1

Martxoko solasaldian mintzagai

8


2. 2.7 Saski-Naski: xahututakoen azoka

Xahuketaren prozesuan liburutegitik ateratzen dugun materiala, erabiltzaileentzat eskuragarri jartzen dugu. Urtean bitan egin ohi dugu. Aurten, maiatzean eta azaroan jarrita egon da.

Balantzea: Oso harrera ona duen ekimena da. Hainbat jende honen zain egoten da. Nobela eta ipuinak dira emateko aukeratuenak.

2.8 Zer irakurri gunea

Informazio gune berria liburutegian. Bertan, kaleratu berriak diren liburuei buruzko informazioa ematen dugu. Horretarako, hilean behin, prentsaren hustuketa eta artikuluen hautaketa egiten dugu.

9


3. Funtsen erabilera sustatzeko ekimenak 3.1 Interesguneak:

Eskandinabiar gizarte salaketako eleberri beltzaren genealogia

Gurasoen Txokoa. 2014: Interesgune iraunkorra.

10


3. 3.1 Interesguneak 3.1.1 Unean uneko erakusketak: efemerideak, ospakizunak, pil-pilean dauden gaiak aitzakia bihurtzen ditugu funtsak apaletatik ateratzeko eta erakusketatxoak egiteko.   

Escandinabiar gizarte salaketako eleberri beltzaren genealogia Krisialdiari buruzko funtsak Jon Zabaleta irudigilearen liburuak erakusgai

3.1.2 Iraunkorrak: Gurasoen txokoa Balantzea: gune hauetan dauden funtsen mailegu kopuruaren igoera nabarmena izaten da

3.2 Irakurketa gidak 3.2.1. Kutunenak: 1.500 ale Erabiltzaileen parte hartzearekin egindako gida. 30 liburu jasotzen ditugu bertan. Erabiltzaile askorentzat erreferente bihurtu da dagoeneko. http://issuu.com/libhernani/docs/kutunenak_2014?e=1864004/7762766 3.2.2.Freskagarriak: 600 ale Udako gida.Andoain, Astigarraga, Lasarte-Oria, Usurbil eta Zarauzko liburutegiekin elkarlanean udan osatzen dugun irakurketa gida da, adin guztietarako gomendioekin. 6 ataletan banatzen dugu, eta atal bakoitzean 16 dokumentu edo gehiago gomendatzen ditugu, liburuak batez ere, baina baita disko eta DVDak ere. http://issuu.com/libhernani/docs/freskagarriak_2014

11


4. Liburutegia sarean 4.1 Literatur txokoa: blog

4.5 Twitter 400 jarraitzaile baino gehiago

12


4. 4.1 Literatur txokoa: blog 13 sarrera Literatur solasaldiei buruzko informazioa, liburuen iruzkinak, gomendioak eta horrelakoak egiten ditugu.

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernani/lang/eu/ 4.2 Delicious Gogokoak jasotzeko erreminta. Sarean ikusten ditugun lotura interesgarriak, gaika sailkatuak jartzen ditugu. Azpimarratzekoa: Hernani sarean atala. Bertan, Hernani herriari buruz eta hernaniarrei buruzko lotura interesgarriak jasota daude. https://delicious.com/libhernani

4.3 Issuu 84 argitalpen Irakurketa gidak eta dossierrak sarean jartzeko erabiltzen dugu.

4.4 Pinterest 60 jarraitzaile baino gehiago. 21 irakurketa gida Liburutegiko nobedadeak, adinaren arabera sailkatuta jartzeko erabiltzen dugu. Horretaz gain beste hainbat liburutegiekin partekatuta irakurketa gida tematikoak elikatzeko eta osatzeko ere erabiltzen dugu. https://www.pinterest.com/libhernani/

4.5 Twitter 400 jarraitzaile baino gehiago Twitter da liburutegian gehien erabiltzen dugun sare soziala, dagoeneko 400 jarraitzailetik gora ditugu. Liburutegiko berriak zabaltzeaz gain, irakurketa sustatzeko ere erabiltzen dugu: mostradorean erabiltzaileek egiten dizkiguten gomendioak bertan jartzen ditugu, oihartzun gehiago izan dezaten. Astean pare bat gomendio egin ohi ditugu, aurreko ikasturtean 60 gomendiotik gora egin genituen. Eta alderantziz ere bai: sarean gainontzekoek egiten dituzten gomendioak kontuan hartzen ditugu liburutegira datozen erabiltzaileei aholkatzeko garaian.

4.6 Web: www.hernaniliburutegia.net 14.827 bisita, 27 aldiz gomendatua, 21 formulario beteta Liburutegira heltzeko beste bide bat. Betan zerbitzu guztiak islatuak daude.

13


5. Aparteko ekimenak 5.1 Bularretik mintzora 248 haur egitasmoaren barruan, 2 ikastetxe, 6 eskola

5.2 Liburutegiak topaleku: aste kulturala

14


5. 5.1 Bularretik mintzora 248 haur egitasmoaren barruan, 2 ikastetxe, 6 eskola Hainbat bilera egin ondoren egin genuen bat Galtzagorri Elkarteak proposatutakoarekin eta 2014ko udazkenean (2014-2015 ikasturtea) egitasmo honen 1.go fasean sartu ginen. Urumea ikastola, eta Haur eskola programaren barruan sartu dira. Hilean behin, irailetik abendura arte, Haur literaturari buruzko ikastaro batera joateko aukera izan dute.

5.2 Liburutegiak topaleku: aste kulturala Amher SOS arrazakeria Hernaniko elkartearekin elkarlanean antolatutako astea. Helburua: liburutegia ezagutaraztea, kultur ezberdineko jendearengana iristea. 5.2.1. Ahozko literatur tailerrak 8 heldu Gaztelaniaz: Kolonbiar batek gidatua. Jatorri ezberdineko 8 partehartzaile izan genituen. Euskaraz: Bertan behera utzi behar izan genuen, nahiko jenderik ez zegoelako. https://www.youtube.com/watch?v=KYHilTpZgS8 5.2.2. “Tres lĂ­os trĂ­oâ€? errezitaldia 120 ikusle Hitza, musika eta irudia batera ikusteko aukera Biteriko Areto Nagusian.

5.3 hernaniarrak.net: herriko bildumaren digitalizazioa 2. fasea: 2013 urteko urtekaria eta San Joan konpartsak orain arte kaleratutako koadernotxoak digitalizatu eta Hernaniarrak.net datu basean jarri ditugu. Bertan dagoen dokumentazioa kontsultagarri eta eskuragarri dugu

www.hernaniarrak.net

15


6. Beste ekitaldiak Artista liburu tailerra

Itsaspeko bihotzak aretoa

16


6. 6.1 Artista liburu tailerra 7 haur Irudimena lantzeko tailerra. 6-9 urte bitarteko haurrek, bere marrazki, margolan, eskultura, poesia ... bere pentsamentuak, gogoko irudi edo koloreekin aukera izan zuten bere artista liburua osatzeko. Tailerrean, liburutegian aukeratutako liburu sorta bat erabili, ilustrazio teknika eta formato ezberdinak azaltzeko. Balantzea: Aste Santuko oporrak profitatu genituen ekitaldia burutzeko. Parte hartze oso polita izan zen. Egindako lanak erakusgai izan genituen liburutegian

6.2 Espazio hutsak antzerki-dantza 40 pertsona baino gehiago Amaia Lasaren Geroaren aurpegia olerki liburuan oinarritutako errezitaldia. Dantza graikidearen mugimenduez lagunduta olerki sorta bat aditzera eman zuten. Balantzea oso positiboa, liburutegian bertan egin genuen eta espazioa bete zen. Olerkia transmititzeko oso era egokia.

6.3 Itsaspeko bihotzak aretoa 340 haur baino geihago Galtzagorri elkarteak egindako areto literarioa. Helburua, genero berdintasuna lantzea. Ikastetxe ezberdinetako 8-11 urte bitarteko haurrek bisita gidatuak egin zituzten. Itsasoa irudikatzen duen espazio batean, ibilbide didaktiko baten bidez, LH3, LH4 eta LH5. mailako haurrek gai ezberdinak jorratu zituzten.

17


7. Udal Liburutegia datutan: laburpena 7.1 Funtsak Euskadiko Irakurketa Publikoaren Mapan ezarritako estandarra gainditzen dugu2 Azken lau urte hauetako eboluzioa:

Hizkuntzaren arabera

2011

2012

2013

2014

11.342 32.121 638

11.846 33.619 741

12.253 35070 873

12.010 35.150 1.021

44.101

46.206

48.196

48.181

2011

2012

2013

2014

465

470

451

541

Euskaraz Gasteleraz Beste hizkuntzetan

Guztira 7.2 Erabiltzaileak Erabiltzaile berrien kopuruak gora egin du

Erbiltzaile berriak

7.3 Mailegu zerbitzua Zenbakiek, zerbitzu honek, azkeneko bi urtetan jaisteko duen joera adierazten dute. 7.3.1 Hizkuntzaren arabera

2011

2012

2013

2014

5.685 18.140 337

5.894 18.264 345

6.359 16.532 482

6.130 15.883 601

4.398 8.476 395

4.404 10.035 409

4.070 10.002 344

3.998 8.552 324

2011

2012

2013

2014

5.192 18.947 49 24.188

5.360 19.040 94 24.494

5.342 17.996 13 23.351

5.291 17.209 138 22.638

3.937 9.282 24 13.243

4.322 10.507 28 14.857

10.083 4.390 13 14.486

4.184 8.717 16 12.917

Hizkuntzaren arabera: Liburuak Liburuak Euskaraz Liburuak Gazteleraz Bestelakoak

Hizkuntzaren arabera: Liburuak ez direnak Besteak Euskaraz Besteak Gazteleraz Beste hizkuntzetan

7.3.2 Adinaren arabera

Liburuak Haurrak Helduak Erakundeak Guztira

Liburuak ez direnak Haurrak Helduak Erakundeak Guztira 2

http://www.daefgsr.com/bbpv/eu/

18


7.

7.4 Liburutegien arteko mailegua Irakurketa Publiko sarean dagoen beste liburutegira liburuak eskatzeko edota bidaltzeko aukera ematen duen zerbitzua. Ikusten denez, askoz altuagoa da maileguan kanpora bidaltzen duguna eskuratzen duguna baino.

Kanpora bidalitakoa Euskadiko liburutegietara Espainiako liburutegietara Guztira

2011

2012

627 0 627

735 1 736

2013

2014 1.250 2 1.252

70 0 70

93 0 93

480 0 480

Jasotakoak Euskadiko liburutegietatik Espainiako liburutegietatik Guztira

7.5 hernaniliburutegia.net web gunearen erabilera Bisitarien kopuruaren eboluzioa azpimarratzeaz gain, bertan jarritako dossierren erabilpena nabarmenduko genuke.

Bisitak Dokumentuen jaitsierak Betetako formularioak : bazkide + eskariak Sare sozialetan konpartitua Gomendatua

2011

2012

2013

2014

7.385 984 58 43 5

9.001 2.404 62 39 2

10.395 3.994 76

14.837 6.841 21

27

27

2011

2012

2013

2014

52.269

81.220

82.052

81.500

7.5 urteko bisitarien kopurua3 Laburpen gisa, hona hemen izandako bisitarien kopurua orotara

3

Datu hauek sarreran dagoen kontagailuarekin kontatuta daude. Igogailuaren bidezko bisitak, berriz, ez daude hemen sartuta

19


hernaniliburutegia.net liburutegi@hernani.eus 943552966

20


21


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.