19 kamera. Jon Arretxe

Page 1

19 Kamera Jon Arretxe

Solasaldia Solasaldia

Gauzak lasai daude gaur San Frantzisko aldean, baina bat-batean monitoreak kontrolatzen dituen gizona talaian jarri da, ondo ezagutzen duen beste gizon bat hurbildu baitzaie toxikomanoei, ijito herren, bizardun eta lodi bat. Ezin hobeto ezagutzen dute haiek ere, berbaz hasi dira eta, kamerek hotsik jasotzen ez duten arren, agerian dago batzuek zakarkeriaz hitz egiten diotela. Gazte bizarduna ez da batere kikildu, sutsu dihardu eztabaidan eta badirudi edozein momentutan elkar joka hasiko direla. (56. or.)

Hernani, Udal Liburutegia 2016 apirila


Jon Arretxe1 (Basauri, 1963)

Jatorriz bizkaitarra bada ere, Gasteizen bizi izan da 15 urtetan, eta 2004tik hona Nafarroan bizi da, Arbizun. Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da. Musika arloari dagokionez, Pianoko ikasketak Bilboko Kontserbatorioan egin zituen, eta Kantukoak Gasteizko eta Bilboko kontserbatorioetan. Euskara irakaslea izan zen hamar urtez Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan eta Heziketa Fisikoa irakatsi zuen hiru urtez EHUn, Gasteizko Irakasle-Eskolan. Lan hari utzi eta azken urteotan idaztetik bizi da. Osagarri gisa bere bidaia nahiz liburuei buruzko hitzaldiak ematen ditu eta opera kantatzen du. Bilboko eta Iru単eko opera koruetan kantatzen du, eta bakarlari gisa ere aritzen da. 1991n argitaratu zuen lehen liburua, Hakuna matata. Geroago, Basauriko euskararen gaineko ikerkuntza kaleratu zuen. Eleberri beltza, bidaia-literatura eta umorea jorratu izan ditu batez ere, 20 liburutik gora ditu argitaratuak eta horietatiko asko beste hizkuntzetara itzuli dituzte (gehienbat gaztelerara).

1

Hemendik hartuta [2016-03-14]: http://www.idazleak.eus/euskara/idazleak/jon-arretxe-perez


Bibliografia2 Narrazioa Larunbatak (2001, Elkarrekin) Oroituz (1998, Elkarrekin) Ostegunak (1997, Elkarrik) Ostiralak (1999, Elkarrekin) Zazpi kolore (2000, Elkarrekin) Larunbatak (2001, Elkar) Sustrai Beltzak (2006, Elea)

Nobela Urrezko triangelua (2001, Elkar) Manila konexioa (2003, Elkar) Kleopatra (2005, Elkar) Morto Vivace (2007, Elkar) Fatum (2008, Elkar) 19 kamera (2012, Erein) 612 euro (2013, Erein) Hutsaren itzalak (2014, Erein) Estolda jolasak (2015, Erein)

Saiakera Basauriko euskara (1994, Basauriko udala)

Haur eta gazte literatura Hakuna matata (liburua) (2000, Labayru) Harresi handirantz (1997, Alfaguara-Zubia) Lurraren taupadak (2001, Alfaguara-Zubia) Beti iparralderantz (2014, Erein)

Bidaia Tubabu (1994, Elkar) Tuparen seme alabak (1997, Elkar) Ekialdeko mamuak (2002, Elkar) Griot (2004, Elkar)

Biografia Txomin Agirre (1992, Eusko Jaurlaritza)

2

Hemendik hartuta [2016-03-14]: https://eu.wikipedia.org/wiki/Jon_Arretxe


19 kamera

Sinopsia Trama paralelo batzuek osatzen dute umorea eta gordintasuna konbinatzen dituen nobela beltz hau: Palankako klub bateko prezio susmagarriak, trafikatzaileen arteko istiluak, adin txikiko prostituta baten desagerpena, kaputxadun talde baten jipoi eta hilketak‌ Dena dela, nobelako ardatz nagusia Toure da, Bilboko San Frantzisko auzoan bizi den etorkin afrikarra. Ogibidea bilatzen behartuta, gezurrezko igarle gisa saiatuko da lehenik eta, pixkanaka, kasu eta proposamen bitxiak sortzen joango zaizkio.

Kritikak3 San Frantzisko Bilbon Iker Zaldua (‌) Haruki Murakamik Gauaren sakoneaneleberrian egin zuen antzera, Jon Arretxek kamerak erabiltzen ditu bertako eszenak fokatzeko, kamera horien arduradunak mugituko du alde batetik bestera kontakizuna, hara eta hona eramango gaitu, irudi interesgarrienaren xerka. Murakamik Tokio aukeratu zuen eta gau bati heldu zitzaion, kameraz giza begiak ikusi nahi ez duen hori erakusteko. Arretxek Bilboko auzo horren barna ipinitako 19 kameraren aitzakian jarri du gure begien aurrean horren mikro ez den klima bat erakusteko, gurean ere (hurbil ez, bertan) berotzen, hozten eta, are, izozten duen klima. Hala ere, Arretxek koadernoaren irudimenak atalean ezarritakoari tira egin eta kontakizun mamitsua sortu du. Urrunegi joan dela iritziko du zenbaitek, fantasiaren atalasera ere hurbildu dela ere bai, agian. Nago, ordea, kontakizun horretan agertzen diren miseriak erakustea zela idazlearen asmoa, hau da, kamera horiek jasotzen duten hori, arduradunaren eta agintarien iragazkitik pasa eta desagertu aurretik, gure begietan ipintzea. Burkina Fasoko etorkina da protagonista nagusia, beste asko bezala, etorkizun hobe baten bila edo, hobe esatera, etorkizun baten bila gurera etorritakoa. Paperik gabe, dirurik gabe, iparrorratzik gabe bihotz gabeen zementuzko oihanean sartu da. Ezagutuko du polizia, ezagutuko du prostituzioa, ezagutuko du droga trafikoa, ezagutuko ditu esklabo etorritako nigeriarrak eta ezagutuko ditu gorpu bilakatutako gorputz alderraiak. Horren mikro ez den klima horretan, ordea, ezagutuko ditu gizon zuriak eta aristokraziako lagunak ere bai, azkenean, kasik, ekitaldi bakoitzeko mila euro irabaz ditzakeen izar bilakatzeraino. Istorioa irakurtzen ari garela, ordea, mezu subliminalak bailiran, Arretxek auzoan jazotzen diren bizipenak jartzen dizkigu labur-labur aurrez aurre. Gure protagonistarekin zerikusirik ez duten istorioak dira, baina kontatu nahi duenarekin bat datozenak, hilketak, menderakuntzak eta jazarpenak. Oharkabean iristen zaizkigu irudi horiek, 3

[2016-03-14]: http://kritikak.armiarma.eus/?p=5980


Toure afrikarrean begian iltzaturik dauzkagula flash batek jo bagintu bezala, eta flasharekin batera irudiak sartzen zaizkigu garunean, berehala Toure fokatzen dugun arte berriro. Bizi doa kontakizuna, gertaerak ez dira berantiarrak eta bat irensterako beste eszena bat fokatzen du kamerariak. Aurrera egiteko irrika du irakurleak, ezustekoaren eta aurreikusgarriaren arteko marra fina ongi kudeatzen du Arretxek, aurreikus daiteke aurrerago zer gertatuko den, bai, baina ezustekoak ere badira. Kontakizunaren garapenak zein bide hartuko duen aurreikus daiteke, apika, baina hori nola mamitzen den, zein bidezidor hartzen diren, asmatzen ez da erraza. Azken orrietan istorioari amaiera eman beharrean, segida ematen saiatzen da Arretxe; kamerak itzali egin dira, baina Toure San Frantzisko auzoan dago oraindik. Eta San Frantzisko Bilbon dago, oraindik.

Gara, 2013-12-29

Jon Arretxeri Elkarrizketa4 Hitzen Uberan Idazle emankorrenetakoa da. Eta bidaiariena ere, akaso. Istanbul, Munich, Bamako eta Tangerren kokatu izan ditu bere liburuetako pertsonaiak. Nobela honetan ordea, 19 kamera izenekoan, Bilbon barrena dabiltza pertsonaiak. San Frantzisko auzoan, zehazki esanda. Ez da berritasun bakarra. Umorea baliatu du kontakizuna garatzeko orduan. "Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen da eta nik ere banuen hori lantzeko gogoa", adierazi digu hitzen uberan izan dugun solasaldian. Bidaiekin lotuta egon dira zure aurreko nobelak. Azken honetan, ordea, etxean kokatu duzu trama. Aldaketa handia izan da. Batez ere jendearen gomendioengatik egin dut. Beti hitz egiten duzu jende askorekin eta nobeletan beti jartzen dut nire e-posta. Jendeak maiz esaten zidan, "ondo dago atzerrian kokatzea nobela; bidaia-literaturaren kutsu hori ematea... Baina Euskal Herrian ezin da kokatu horrelako nobela beltz bat?". Eta horregatik egin dut. Euskal Herrian dugun hiri antzeko bakarra Bilbo da. Beste hiriburuetan ez dago Bilboko San Frantziskoren parekorik. Eta nire nobeletarako horrelako giroa behar dut, nobela beltzeko giro tradizional hori: prostituzio-gunea, droga-gunea, etorkinak, jende behartsua, ghetto itxurako giroa... Bidaia kontuez ahaztu eta hemen kokatu dut 19 kamera nobela. Dena den, afrikarra denez Bilboko San Frantzisko aldeko ghetto hori, ba nobela honek bidaiatik ere badauka zerbait. Kontraste handiak aurki daitezke Bilbon bertan. Hori ere baliatu duzu nobela honetan, ezta? Azken urteotan asko aldatu da Bilbo. Deustun nengoenean filologia ikasten, itsasadarra gauza nazkagarria zen. Ibai bazter guztia estolda modukoa zen. Ontziolak erdi abandonatuta... Eta orain, Guggenheim edota Iberdrola dorrea ageri dira bertan. Kontrastea sortzeko aprobetxatu dut eta Bilbo aristokrata ere islatu dut nobelan, ezagutzen dudalako mundu hori. Operako mundu hori, Euskalduna jauregikoa. Ni banabil kantatzen Bilboko opera koruan, ABAOko jendearekin.

4

Elkarrizketa osoa [2016-03-14]: http://uberan.eus/?gatzetan-gordeak/elkarrizketak/item/jon-arretxerielkarrizketa


Gure gizartearen bi muturrak erakutsi nahi izan ditut. Kasu honetan Bilbokoak. Baina Euskal Herri osorako balio dezake. Nahiz eta Toure patera pisu horietako batean bizi, patuak eramango du opera mundu horretan kantatzen duen jendearekin kontaktuan jartzera. Horrek aukera ematen du kritika soziala egiteko, baina umore klabean egin dut hori. Nire aurreko nobelak oso tragikoak ziren denak. Tangerren, Istanbulen, Lisboan... kokatutakoak oso gordinak ziren. Orain, berriz, gordintasunak gorabehera, umore klabean idaztea erabaki dut. Asko bidaiatu duzu. Afrikan ibili zara eta pentsatzen dut ezagupen horiek oso garrantzitsuak izan direla pertsonaia nagusia, Toure, umore klabean jartzeko. Noski. Afrikako Ipar Mendebaldeko eskualde hori nahikoa ondo ezagutzen dut, Mali, Senegal, Burkina-Faso... Baditut lagunak han bizi direnak eta baita hangoak hemen bizi direnak. Euren izaera ezagutzen dut, egon naiz eurekin han bizitzen eta euren alaitasun hori eta umorearen zentzu hori baliatu nahi izan dut. Positibotasuna eta praktikotasunaren ideia hori oso gustuko dut gainera. Bestela ezinezkoa izango zitzaidan horrelako pertsonaia bat osatzea. Arriskutsuegia izango litzateke. Tonuan ere igartzen da, beraz, beste aldaketa. Zailtasunik eman dizu erregistro horretan aritzeak? Ez, nahikoa argi neukan. Afrikarrek umore hori nola erabiltzen duten asko gustatu izan zait beti. Nahikoa identifikatua sentitzen naiz. Seguru sentitu naiz pertsonaia sortzerakoan, horrelako jende askotxo ezagutzen dudalako. Gainera, badut lagun bat Bamakon eta zalantzak argitzen lagundu dit. Nobela beltzaren ezaugarriak ez dira falta. Desagertzeak, hilketak, protituzioa... Eta kritika soziala ere bai. Nobela beltz gehienetan agertzen da eta nik ere banuen hori lantzeko gogoa. Euskaldun normalak nola tratatzen duen etorkin jendea, edota autoritateak nola hartzen dituen etorkinak. Inpunitatearen ideia ere hor dago denbora guztian. Aurreko nobeletan trama indartsu bat osatu izan dut eta hori nobelaren ardatz nagusi bilakatu. Oraingo honetan badira trama paralelo batzuk baina ardatz nagusia Toure bera da. Ondo karakterizatutako pertsonaia da. Ondo finkatzen saiatu naiz, asmoa hori delako: beste nobela batzuetan ere, Tourerekin jarraitzea. Narrazioa garatzeko, nobelaren izenburuan zenbatu dituzun kamerak ere baliatu dituzu. Benetan daude 19 kamera, hasiera batean behintzat 19 ziren, auzoaren kontrolerako baliatzen zituztenak. Delinkuentzia kontrolatzeko eta, behar izanez gero, di-da batean polizia edo anbulantzia bidaltzeko hara. Baina polemika handia sortu zuen. Jende asko ez zegoen prest. "Egun osoan kontrolatuta egon behar? Baina zer da hori?". Norberaren askatasunerako pentsa zer suposatzen duen... Baina ipini ziren, eta kamera horiek dena ikusten dute. Nik nobelaren barruan bigarren narratzaile moduan erabili ditut. Narratzaile nagusia Toure bera da, lehen pertsonan mintzo dena. Baina gero bada bigarren narratzaile bat, hotza, objektiboa guztiz: kamerak. Kontatzen dute ikusten dutena, ikustea komeni ez diren gauzak... Eta kamara horien atzean beste norbait dago, kamera horien atzetik zer gertatzen den kontrolatzen. (‌)


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.