Zuontzat LAI

Page 1

2014-2015 ikasturtea Maiatza

Lanbide Heziketa

Berrikuntza proiektuak Teknologia astea Batxilergoa

Ikaskidetza proiektua Etengabeko prestakuntza

Enpresen prestakuntzan metodologia berriak Leartiker

TEP nazioarteko proiektua Azaro

4 negozio unitate berri


Orokorra

Bittor Arrizabalaga Victor Arrizabalaga, Ondarroa (Bizkaia) 1957. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan Deustuko Unibertsitatean eta UNEDetik Zuzenbidean lizentziatua da. Bere ibilbide profesionala Cikautxo Kooperatibara oso lotua dago non Controller, Produkzio Zuzendari, Finantza Zuzendari eta Zuzendari Nagusi lanetan aritu izan den 2013an MONDRAGON Tresna eta Sistemen presidente izendatu zuten arte 2013an. Lea Artibai Ikastetxeko Artezkaritza Kontseiluko lehendakari beharretan ere aritzen da. Enpresen eta ikastetxeen arteko harremanaren garrantzia. Ez da posible enpresen oinarri on bat izatea eremu geografiko batean ondo prestatutako pertsonez elikatuko duten ikastetxe batek lagunduta egiten ez bada. Testuinguru hau indartu eta askoz ere eraginkorragoa bihurtzen da enpresen eta prestakuntza zentroen arteko harreman zuzen batekin, alde batetik, hauek merkatuko premietara egokitzen dira eta bestetik ikasleak ikasitakoa praktikan jartzeko aukera dute. Ez da maiz gertatzen den zerbait. Hori dela eta, gure ingurunera mugatuta azpimarratu beharra dago, eta beti hobetu daitekeela kontutan izanik, LeaArtibai eskualdeko kooperatiben eta Lea Artibai Ikastetxearen arteko lankidetzamaila oso handia dela ikastetxearen soaukerak asko murriztu dira eta honen rreratik. ondorioz, aparteko ahaleginak egin beZein da egungo enpresen egoera? Eta har dituzte eta, kasu batzuetan, beren hauen etorkizuneko erronkak? ingurune naturaletik irten beraien ibilbiGaldera oso zabala da. Enpresa-egoera de profesionala garatzeko. ezberdina da munduko zonaldearen ara- Gure ingurumen geografikoa geroz eta bera. zorrotzagoa da prestakuntzari dagokioMondragon taldeari dagokionez, azken nez eta kualifikazio gabeko gazteak zailurteotan krisi gogor batek jo ditu batez tasun gehiago dituzte. ere Fagor erortzerakoan. Baina erresisEz da berria, baina beharrezkoa da berritentzia handia duen talde bat da, egoera ro esatea prestakuntza on baten beharra zailetan malgutasuna duten pertsonekin dagoela lan-aukerak gehiago izateko. eta ondo kokatutako enpresa askorekin krisi honetatik indartuta irteten ari gara. Nola gogoratzen dituzu zure ikasle eguGure erronka nagusia, enpresak eralda- nak? Eta gaur egunarekin parekatuz? tzea da negozio errentagarri eta jasangaGarai hartako oroitzapen onak ditut, rriak izateaz gain balio erantsiko lanposbaina ez datoz bat azterketa sasoiekin. tuak sortzeko enpresa talde bat izatea Ahalegin handia egin behar da, esforda. Honek lidergo eta gizabanako kontzua, baina merezi du. prometituak eskatzen ditu. Apaizak esan ohi zuen bezala: "Gaur egu- Ez dut uste ildo horretatik asko aldatuko na, ikusgarria izanik ere, bere iraungitze zenik. data darama, bere etorkizunetik bereiz- Niri dagokidanez oraindik uste neure burua ikasle bezala ikusten dut. ten den neurrian". Nola ikusten duzu Lea Artibai IkasteNola ikusten duzu gazteria? Gazteekin orokorrean harreman gutxi txea? dudala aitortu behar dut. Gainditu gabe- Proiektu honen parte bezala, bilakaerako asignatura dut. rekin pozik nago. Maila orokor batean, gazteen lan- Jarduera guztietan helburu argiak ditu-

2

gu: Batxilergo, Prestakuntza Ziklo, Lanerako Prestakuntza, Leartiker eta Azaro, eta horiek lortzeko lanean ari gara. Ematen didazuen aukera hau aprobetxatu nahiko nuke proiektu berritzaile eta gure buruaren heziketa azpimarratzeko. Mundua eta ezagutza gero eta azkarrago eboluzionatzen doaz eta Lea Artibai Ikastetxeko irakasle eta langilegoak orokorrean ikasten jarraitu behar dugu, ideia berriak sortuz eta haiekin esperimentatuz ikasleei eta enpresei ahalik eta zerbitzu onena emateko.

“No es posible contar con una buena base de empresas en un entorno geográfico, si no va acompañado de una red de centros de formación que nutran de personas formadas a aquéllas”.


Orokorra

Lan Azoka Iazko ikasturtean antolatu genuen bezala aurten ere izango dugu Lea Artibai-ko Lan azoka, ekimen honetan, Bizkaiko eta Gipuzkoako hainbat enpresa eta erakundek parte hartuko dute. Ekainaren 17an 10:00etan emango zaio hasiera. Enpresa bakoitzak stand bat izango du. Bertan kurrikulumak jasoko dituzte eta behar izan ezkero elkarrizketak egingo lirateke, enpresen premien arabera profil jakin bat behar dutenerako kurrikulum hauetaz baliatzeko. Lan Azokaren helburu nagusia langabetuak, lanean dihardutenak eta ikasleak enpresa eta erakundeekin harremanetan jartzea da. Lea Artibai Ikastetxeak bere inguruko enpresekin duen harreman estutik jaiotako ekimen irekia da; lan bila dabilen edozein pertsonarentzat zuzenduta.

2014ko azoka

3


Batxilergoa Ikaskide proiektua. Iazko ikasturtean Lea Artibai ikastetxeak ikasketa kooperatiboaren alde egin zuen apustu, hain zuzen ere, Ikaskide Proiektuaren alde. Mondragoi Unibertsitateko Huhezi fakultateak martxan jarritako proiektu honek ikasle guztien ikaste-prozesua hobetzea du helburu eta horregatik, bere bi zutabeak ikaskidetza eta konpetentzien garapena dira. Hau da, elkarlanean ikasiz hainbat konpetentzia garatzen ikastea, hala nola, elkarrekin ikastea, elkarrekin bizitzen eta lan egiten ikastea, ikasten ikastea, komunikatzen ikastea eta ekintzailetsauna piztea.

1.mailako proiektua informazio bila

Aurkezpena prestatzen

Aurkezpena prestatzen

Lehen urratsa irakasleen formazioa izan zen eta horretan aritu ondoren , aurtengo ikasturtean 1.Batxilergoko ikasleekin Proiektu bat landu da ikasgai ezberdinetan. Ikasleak talde ezberdinetan banaturik ekintzailetasuna bultzatzeko Negozio baten bideragarritasun plana aurrera eraman dute Ikaskide Proiektua erabiliz. Hiru egunetan zehar ikasketa “tradizionala” eten eta garatu dute proiektua, jarraian tutoretzako klaseetan balorazioa egin eta azkenean, ikasle guztien aurrean euren proiektuen aurkezpena egin dute. Ikasleek erantzundako balorazio-inkesta irakurri baino ez da egin behar proiektauren arrakastaz jabetzeko. Izan ere, irakasleak bigarren planoan ikusi dituzte eta ikasteprozesuaren protagonista eurak direla sentitu dute proiektuaren bidez. Horren adibide landutako proiektu ezberdinak, bideragarriak, orijinalak eta ekintzaileak, negoziazioaren eta komunikazio irekiaren eredu, elkarmendekotasunaren seinale. Taldearen eta banakoaren erantzukizuna nabarmendu da eta zeregina denena dela argi izan dutenez, autonomia eta autoerregulazioa prozesuaren barne izan dute bai gatazkak bideratzean, baita auto- eta ko-ebaluazio fasean ere. Elkarlanean egindako lehen esperientzia oso aberasgarria izan da eta gainera, ondo egindako lanaren “sari” moduan HIKHASI euskal heziketarako aldizkarian Ikaskide Proiektu bat azaltzeko eredu gisa erabili da eta Ikaskidetzaren inguruan Erkidek eta Huhezik ospatu duten Jardunaldirako gonbidapena ere jaso du Lea Artibai Ikastetxeak bere esperientzia azaltzeko. Ikaskide Proiektuaren barruan landutako lehen esperientzia honek hain hasiera baliagarria izan eta gero, ikaskidetzaren bidean elkarlanean jarraitzea baino ez da gelditzen gure ikasleen ikaste-prozesuak hobetzen jarraituz. Apostuarekin jarraituko dugu ikasten ikasiz.

Irakasleak HUEZIk antolatutako jardunaldian

4


Batxilergoa Irteerak eta ekintza ezberdinak

Batxilergoko 2.mailako ikasleak Salamankako ikaskide bidaian ekintza ezberdinak egin zituzten.

Udaberri Festan ezinbestekoa da ikasleen partaidetza.

5


Batxilergoa Irteera eta ekintza ezberdinak

Arte Ederretako museoan BiologĂ­ako ikasleak Karrantzan

Baialabai GAZTEAko bukaera saioa

1.Batxilergokoak eskiatzera irteera

11telebistako AIZANK saioaren grabaketa Bizkaiko gazteen bbk Bertsolari sariketa

Aurtengo eta iazko 2.maialako ikasleek irakasleekin batera ikasturteari agur esateko bazkari bat izaten dute.

6


Lanbide Heziketa Administrazioa eta Finantzak ziklokoak Bruselasen Europako erakundeak eta Enpresa Simulatuko Azoka ikusten egon ziren Bruselasen otsailean Administrazio eta Finantzak goi mailako zikloko ikasleak. Lehenengo egunean, Europako erakunde desberdinak bisitatu zituzten: Kontseilu europearra, Parlamentarium eta Herrialdeetako Batzordea. Azken honetan, hitzaldi eta elkarrizketa baten partaide ere izan ziren. Bigarren egunean, Ganteko Enpresa Simulatuko Azokan parte hartu zuten. Gure ikasleak beste herrialdetako ikasleen enpresekin negoziatu zuten hizkuntza desberdinak erabiliz: ingelera, frantsesa eta gaztelera. Lana bukatu ondoren, arratsaldea Brujas ezagutzeko aprobetxatu zuten. Hirugarren egunean, Bruselasen ibili ziren Manneken pis, Komikien museoa, lorategi botanikoa, katedrala, erregeetxea eta lege biltzarra bisitatzen. Laugarren egunean, denak neka-neka eginda, etxerantz!!!

Manneken pis Brusela erdialdeko estatua ezaguna

Enpresa simulatuko azokan

Efizientzia Energetikoa eta Eguzki Energia Termikoa Goi Mailako Lanbide Heziketa goizez ere eskainiko dugu. Erregai fosilen agortzeak energiaren garrantzia egunetik egunera handiagoa izatera eramaten du. Azken hamarkadan araudi berri asko ezarri dira, energia eraginkortasuna eta energia berriztagarrien erabilera gure gizartean barneratzen doalarik. 2007an eguzki energia termikozko plakak etxe berrietan instalatzeko araua eta eraikuntzen isolamendu maila software bidez kalkulatzeko beharra ezarri ziren. 2008an eraikuntza berrien ziurtagiri energetikoa. 2011an bigarren eskuko etxebizitza saltzean ziurtagiri energetikoa egitearen exijentzia. 2014ean berokuntza zentrala duten etxebizitzetan energia zenbatzaile indibidualak jartzearen exijentzia ‌ Euskal Autonomi erkidegoan 125.000 etxebizitzek berokuntza zentrala dute eta 90. hamarkada aurretik eraikitako gehienek ez daukate energiaren zenbatze indibidualik. Energia zenbatzailerik ez edukitzeak eragiten duen gehiegizko energia kontsumoaz bukatzeko eraikin hauetan energia zenbatzaile indibidualak instalatzeko legedi berria ezarri da; 2017rako etxebizitza guzti hauetan instalatu beha dira berokuntza eta ur beroaren energia zenbatzaileak. Gainera Jaurlaritzaren esanetan 2018-ko ekainerako 50 urte edo gehiago dituzten eraikinek ikuskaritza pasatuta eduki behar dute. Gainera eraikinean obrak egin nahi izanez gero eta horretarako diru laguntzak lortu, ikuskaritza teknikoa pasatzea beharrezkoa izango da. Eraginkortasun energetikoan profesionalak behar dira, eta etorkizun motzean eraikinaren ikuskaritza teknikoak egiteko profesionalak beharko dira. Profesional hauek trebatzeko “Energia eraginkortasuna eta eguzki energia termikoaâ€? Goi Mailako Prestakuntza zikloa goizez ere eskaintzen dugu.

7


Lanbide Heziketa Donapaleuko ikasleak Lea Artibai Ikastetxean Donapaleuko Lyceé Jean Errecart formazio zentruak eta Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaietako Arloak lankidetza proiektua jarri dute martxan elkarrezagutza bultzateko. Proiektu honi esker bi zentruetako ikasleek elikagaien teknologiaren inguruan ezagutzak trukatuko dituzte, honela zentru bakoitzak jakintzak konplementatuz. Herrialde bakoitzeko zentruetan aste teknologikoa deritzon ezagutza elkartrukerako astea antolatu dute eta udaberrian bertako 2 ikasle izan ditugu Leartikerren praktiak egiten.

Berrikuntza proiektuak Lanbide Heziketan Enpresen eta Lanbide Heziketako ikastetxeen etorkizuna hainbat gaitasunen garapenarekin zuzenean lotuta dago, hala nola lanpostua aldatzeko gaitasunarekin, garai berrietara egokitzekoarekin eta gizarteak eskatzen dituen produktu berriak aurreikusteko gai izatearekin. Enpresek ere egoera berriei aurrea hartzeko gaitasunak garatu behar dituzte, eta etorkizuneko sektoreen eta negozio ereduen diseinuan aurrera egin, eta horretarako, beharrezkoa da berrikuntza teknologikoa indartzea. Lanbide heziketako ikastetxeoi badagokigu enpresa txiki eta ertainei berrikuntza dinamizatzen laguntzea eta gero eta espezializatuago eta konplexuago den lan-munduan aritzeko egokiak diren gai­tasun eta metodo berriak garatzera bideratu behar ditugu egungo ikaskuntza-inguruneak. Ikasleak Lean Eskolako tallerrean praktikak egiten

Ondorioz ikasturte honetan Lea Artibai ikastetxea 3 berrikuntza proiektutan parte hartzen ari da: • Automoziorako eta aeronautikarako altzairu ultraerresistentezko xaflak manipulatzeko lanabesen diseinua. • Berrikuntza kontsumo-joera berrien ildoko elikagaien industrietako produktuetan. • LEAN service: mugaketetan oinarritutako ereduaren bidez, teknologia-arloko berrikuntzak egitea eta kudeaketa, produkzio eta lehiakortasun-sistemak hobetzea. Proiektu hauen helburua lanbide heziketako ziklo desberdinetan aplikagarriak diren materialak eta ezagutzak garatzea da. Adibide gisa aurreko ikasturtean landu zen Lean Manufacturing izeneko berrikuntza proiektutik garaturako edukiak Fabrikazio mekanikoko produkzioaren programazioa izeneko heziketa zikloan barneratu dira ikasturte honetan.

8


Lanbide Heziketa Teknologia astea Ikasleak eta gizartea orokorrean merkatuko berrikuntza teknologikoetara hurbiltzeko antolatu da Teknologia astea. Batxilergoko ikasleek taller ezberdinak izan zituzten, robotikakoa, 3D inprimagailuen prozesua ikusi, telekomunikazioetako eta ikuszentzunezko praktikak, Leartikerren elikagaien teknologiekin eta energia-eraginkortasunari buruzko erakustaldi bat ere bai.

Hiruki Teknologikoan, Ikasle, irakasle eta enpresako ordezkariak

Lanbide Heziketako ikasleek, ere ekintza desberdinak egin zituzten, besteak beste: 3D-tako inprimagailuen teknologiak, Administrazioa eta Finantzetakoak Ekintzailetasunari buruzko hitzaldi bat jaso zuten Azaro Fundazioaren ardurapean eta Tknikaren eskutik trebetasun digitalak neurtzeko tallerra.

Maite GoĂąi, IKTen joerak hezkuntzan jardunaldi irekia ere izan genuen eskualdeko irakaskuntza munduko profesional asko bertaratu zirelarik. Oihan Vega ere izan genuen gure artean, eta Telekomunikazioetako Goi Mailako ziklokoei taller berezi bat eman zien, irratiko emisioak zelan egiten diren zuzenean trebatuz. HETEL Lanbide Heziketako elkartearen bitartez ere beste jardunaldi teknologiko berezi batzuk izan genituen, Hiruki Teknologikoak deiturikoak, metodologĂ­a berritzaile honekin ikastetxe eta enpresen arteko harremana sendotu eta ikasleekin zeharkako gaitasunak landu ziren. Eta azkenik gaztetxoagoengana ere hurbildu nahi izan genuen Euskal Herri mailan antolatu zen Lanbide Heziketaren astean teknologia ezberdinak DBH-ko Berakurutzeko ikasleei, robotika, 3D inprimagailuen teknologia, enpresa simulatua eta elikagaien dastamena besteak beste.

Ohian Vegarekin Telekomunikazioetako ikasleak

Maite GoĂąi

3D inprimagailuen teknologiak ezagutzen Batxilergoko ikasleak

Bera Kurutzeko DBHko ikasleak robotikako praktika egiten

9


Lanbide Heziketa Lanbide Heziketako ikasleak eta ekintzailetasuna Erdi eta Goi Mailako Lanbide Heziketako bigarren mailako ikasleek ekintzailetasuna lantzeko hitzaldi batetan egon ziren. Urratsbat proiektoari jarraituz ekintzailetasuna lantzeko hitzaldi bat izan zuten Azaro Fundazioko Yanoba Mariezkurrenaren eskutik. Enpresa bat sortzea ez da batere lan erraza baina Arkaitz Etxeberria eta Alain Kortazar, Lea Artibai Ikastetxeko ikasle ohiak, Barnetikkooperatiba nola sortu duten eta zelako gora beherak izan dituzten aurkeztu zuten. Markinako Mapfre bulegoko Ianire Azpitarte ere, aritu zen hizlari lanetan.

STARTinnovako proiektuan 53 taldetik seigarrenak Enpresa eta ekimen sortzailea asignaturan Beroa Sortzeko Instalazioak zikloko ikasleek StartInnova proiektuan parte hartu zuten eta oso emaitz onak lortu zituzten. Gure ikasleek aurkeztutako proiektua Hotperch deitzen da eta eskiatzera joan, txaketak busti, eta kafe bat hartu bitartean txaketak berotzeko tresna da. STARTinnovako edizio honetan partaideek egindako saiakera eta sorturiko lanen maila zoriondu zuten antolatzaileek. Sailkapenean lorturiko postua ezberdina izan arren, garrantzitsuena guztiek lorturikoa da: guztiek programaren alor guztiak urratsez urrats osatu zituzten eta enpresa mailako ekintzaile-proiektua garatu zuten.

10


Orokorra Lea Artibai Ikastetxearen helburu nagusia: LANERATZEA. Aurreko Zuontzat LAI zenbakietan azpimarratu dugun moduan, Lea Artibai Ikastetxearen helburu nagusienetarikoa laneratzea da, bai gurean prestakuntza zikloetan ikasten dabiltzan ikasleena zein lanerako prestakuntza jasotzen dutenena, zein gure Lanbideko zerbitzura hurbiltzen direnena. Horretarako ikastetxeak ondo antolatutako egitura dauka: enpresekin harremanetarako saila, lanerako prestakuntzakoa eta eskolan bertan daukagun Lanbideko orientazio eta enplegu zentroak. Eremu horiek guztiak lantzeak, enpresen beharrizanak ezagutzea ezezik, beraiekin harreman estua izatea dakar eta hori da, hain zuzen ere, gure helburua betetzen laguntzen digun giltzarria. Enpresek gure ikasleentzako praktikak egitea ahalbidetzen digute: zikloetan lantokiko prestakuntza, lanerako prestakuntzan ikastaroari lotutako praktikaldiak eta azken urteetan Lanbide Heziketa duala deritzon ereduarekin, ikasleek ikasi eta lan egiteko aukera. Beste alde batetik kontratazioak egiteko garaian, ikastetxean izan ditugun ikasleen perfiletako beharrizanak betetzeko ere gurekin kontatzen dute. Gainera, Lanbideren zentro kolaboratzailea gara berton eskaintzen ditugu lanerako orientazioa eta enplegu zentroa ere hemen daukagu. Bi zerbitzuek erabiltzaileei lana bilatzeko prozesuan laguntza emateko oso baliagarriak dira.

El principal reto de Lea Artibai Ikastetxea es la EMPLEABILIDAD. En lo que llevamos de curso 2014-15 (datos de abril) se han empleado 84 personas.

14-15 ikasturtean eta Zuontzat LAIren edizio hau prestatu bitartean ondokoak dira gure zenbakiak: 84 pertsona laneratuta, 60 ikasle lantokiko prestakuntza egiten inguruko enpresetan, horietatik 12 eredu dualean lan egin eta ikasten, eta duela urtebete zikloa bukatu zuten ikasleen %80a lanean.

11


Lanerako Prestakuntza Ilusio ponpak jardunaldia Laugarren urtez jarraian "Ilusio Ponpak" jardunaldia antolatu dugu, enpresa munduari energia positiboa eman eta aldi berean prestakuntza berritzaileak eta enpresen eta ikastetxeen arteko lankidetza sustatzeko. Ekitaldian, ezbeharren aurrean ikuspegi positiboagatik nabarmentzen diren enpresa, hezkuntza eta kirol munduko hainbat profesionalek parte hartu zuten. Hizlarien artean, David Casinos, lau aldiz txapeldun paralinpikoa eta lau aldiz munduko txapeldun atleta itsuak, bere itsutasunaren ondorioz aukeraz beteriko mundu bat eraiki eta nola ikusi gabe ikusten ikasi duena; Iker Fernandez, kazetaria eta motibazioan aditua den coach-ak publikoari bere pasioa eta nahi duten bizitza lortu ahal izateko egin beharrekoak aurkitzen lagundu ziena. Eta azkenik, Gemma MartĂ­nez (Mi querido Klikowsky) eta Lander Otaola (8 apellidos vascos, Vaya Semanita, ...) aktoreek sketch-ak bizipen pertsonalekin tartekatuz, beraien ikuspegitik: Norbere gainditzea, gelditu gabe, saiatu, borrokatu! Helburua antzeztu, antzeztu, antzeztu, antzeztu" izan ziren. Hizlariak Isabel Mendiguren Lea Artibai Ikastetxeko Zuzendariarekin

Enpresentzako prestakuntzan metodologĂ­a berriak Enpresetan ere geroago eta beharrezkoagoa da prestakuntza metodologi berriekin ematea eta hori dela eta, azken urteetan Lea Artibai ikastetxeak salto kualitatiboa eman du gai hauetan. Pertsonen gaitasunak lantzeko eskaintza formatiboa zabaltzeaz gaink, betiko gaiak, Lan Taldeko Formakuntza edo eta motibazioa eta lidergoa, metodologĂ­a berriekin landu dira. Metodologia berri hauen helburua, Formakuntza eman beharrean modu teorikoan, partaideak bizipenak izatea da, argi baitago, ikasten dena ahaztu egiten dela eta bizitzen dena betirako geratzen dela. Iazko ikasturtean, modu honetara Lego Serious Play formazioa eskaini genuen eta aurten beste bi taller berri diseinatu ditugu, Cook and Team eta Check and Change. Biak ala biek ere oso harrera ona izan dute partaideen artean eta eskertu egin dute ohiko formazioa izan beharrean sentipen eta emozioetatik habiatzea.

COOK and TEAM

12

CHECK and CHANGE


Lanerako Prestakuntza

LH-ko ikastetxeetan dauden txiletarrak Lehendakariarekin Lehendakariak harrera egin zien Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan hobekuntza ikastaroak egiten ari diren ikasle txiletarrei. Horien artean Lea Artibai Ikastetxean dauden txiletar bekadunak ere bai. Txileko 107 gazte hobekuntza-ikasketak burutzen ari dira ikasturte honetan Euskadiko Lanbide Heziketako zentroetan eta hauetariko 6 bekadun Lea Artibai Ikastetxean daude Elikagaien Industrietan trebatzen eta irailean beste 15 partaide izango ditugu. Gasteizen izan ziren Nerea Basterretxea eta Igor Agote irakasleekin batera. Harrera ekitaldian, Lanbide Heziketako Sailburuordetzak Euskadiko Lanbide Heziketako Nazioarteko Campusa aurkeztu du, Lanbide Heziketaren IV Euskal Planean jasotako ekimena

13


Leartiker Bizkaia:talent firma un convenio de colaboración con LEA ARTIBAI IKASTETXEA – LEARTIKER para promover el proyecto Technology Entrepreneurship Program (The Ultimate Talent Experience) Bizkaia:talent ha firmado un convenio de colaboración con Lea Artibai Ikastetxea-Leartiker para impulsar el proyecto TEP que cuenta con el respaldo de empresas de la Corporación Mondragon, Renault Consulting y Azaro Fundazioa. Se trata de un proyecto que pretende mejorar la empleabilidad de 180 profesionales de alta cualificación, estimándose que 120 de ellas obtengan un empleo tras su participación. Estos empleos, dadas las características del programa (base tecnológica), serán empleos estables que garanticen la permanencia de la población en Bizkaia. El proyecto contará con un carácter internacional potenciando la participación de personas procedentes de otros países. Se considera que esta participación contribuirá a enriquecer el proyecto, en la medida que fomentará los intercambios de conocimientos y cultura entre personas de diferente formación y origen. Asimismo, se pretende formar a la población en sectores tecnológicos punteros de la región como son la tecnología de polímeros. Destacar que estos sectores se enmarcan en la estrategia de especialización inteligente del País Vasco. Del mismo modo, este proyecto tiene como objetivo facilitar la inserción laboral a las personas participantes una vez realizado el itinerario previamente definido y que más se ajuste a sus necesidades y características. Está abierta la primera convocatoria del programa y las personas que deseen participar pueden registrarse hasta el 19 de junio en los perfiles definidos en el programa http://www.talentfortep.com/.

14


Azaro 4 negozio unitate berri sortu dira Lea-Artibaiko enpresetan Eraikinn proiektu europarrari esker Martxo bukaeran ospatu zen Europar Batasunak lagundutako Eraikinn proiektuaren itxiera ekitaldia eta eskualdeko hainbat enpresak parte hartu dute proiektu honetan. Eraikinn proiektuari esker Lea-Artibai eskualdeko zenbait enpresek barne-ekintzailetza eta berrikuntza proiektu ezberdinak garatzeko aukera izan dute; Azaro Fundazioaren eskutik laguntza ekonomiko eta teknikoa jaso duten proiektuak, hain zuzen. Eraikinn mugaz haraindiko proiektu bat izan da, eta hiru eskualdetako erakunde ezberdinek parte hartu dute: Behe Nafarroa, Debagoiena eta Lea-Artibai. Proiektu honetako kideak, Bayonako Merkataritza Ganbera, Indar Developpement, Saiolan, Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioa izan dira, azken hau proiektuko burua izan delarik. Elkarlan honen helburua eskualde bakoitzeko enpresetan negozio unitate berriak martxan jartzea izan da, enpleguak mantendu edota berriak sortzeko asmoz. Helmuga horretara heltzeko aspektu hauek landu dira: • • • •

Parte hartu duen eskualde bakoitzeko lehiakortasunaren azterketa egin da Berrikuntzaren inguruko joera sektorial nagusien karakterizazioa burutu da Eskualde bakoitzeko balio bereizgarria identifikatu da Startup berritzaileak sortuz lanerako metodoen esperimentazio bat egin da

Proiektuak iraun duen denboraldian, zeharkako mugarri nagusiak hauek izan dira: nazioarteko antenen dinamika bat martxan jartzea, herritarren sentsibilizazioa eta proiektua bultzatzen duten erakundeen arteko elkarlana. Azarok tokiko eta nazioarteko antenen inguruan egindako lana ezinbestekoa izan da, herrialde ezberdinetako enpresen arteko lotura erraztuz eta gure enpresa ehunari zuzenean eragiten dioten joerak identifikatu eta balioan jarriz. Proiektuaren emaitzei dagokionez, Azaro Fundazioan 11 dibertsifikazio proiektu landu dira, horietako 4 inguruko enpresetan martxan jarri direlarik. Era berean, proiektu honen baitan, banakako pertsona batek zuzendutako enpresa ekimen baterako baliabideak bermatu dira. Sektore ezberdinekin erlazionatutako praktika onak trukatuz zeharkako akzioak burutu dira eta hitzarmen mugakide bat lotu da.

Azpikontratazioen 17.azokan parte hartuko du METLAN enpresa-taldeak MeTLAN, Lea-Artibaiko metalaren sektoreko enpresa-taldea, duela bi urtetik metala eta ingenieritza elektronikoaren arloan irtenbideak eskaintzeko lanean ari da Azaro Fundazioaren laguntzaz eta elkarlanaren formula aplikatuz. Pasa den urrian Toulusen ospatu zen Siane azokan lortutako arrakastaren ostean, esperientzia hori errepikatzeko asmoz Bilbon maiatzaren 26-27-28 eta 29an ospatuko den Azpikontratazioen inguruko 17. azokan ere parte hartuko du MeTLANek expositore gisa (stand propioarekin). Hortaz, 9 enpresa txiki izango dira, MeTLAN izenpean, bezeroari beraien eskaintza integrala erakusten, balio erantsi handiagoa duen zerbitzu integral baten aldeko apostua eginez. Azpimarratzekoa da, enpresen arteko elkarlan mota hau emaitz garrantzitsuak ematen ari dela eta lurralde-garapenaren arloan lan egiten duten erakundeak aintzat hartzen dutela. Hau kontutan hartuta, Azaro Fundazioak hainbat aldiz aurkeztu du proiektu hau beste eskualde batzutan esperientzia edo praktika onen adibide bezala.

15


Elkarrizketa — JON ANSOTEGI GOROSTOLA. Errealeko jokalaria Berriatua, 1982ko uztailaren 13an. Atzealdeko erdialdean jokatzen du. 2006an debuta egin zuen futbol profesionaleko lehen mailan Real Sociedadekin, Eibar KE eta Sanse taldeetan ibili ondoren. Mutil handia, 1.92 m neurtzen ditu eta 84 kg pisatzen. Bere tamaina eta egoera fisikoari esker defentsa ezin hobea da baloi altu eta erremateetarako. zirik suposatzen entrenamentu edo partidu batera joan beharrak. Zein partidu gogoratzen duzu? Bigarren mailatik lehenengora igotzea lortu genuen partidua eta Txanpions-a jokatzeko sailkatu ginenekoa dira oroitzapen onenak utzi dizkidaten partiduak. Lehenengoa Celtaren aurka eta bigarrena Deportivoren aurka. Ezaguna izateak nekeak sortu dizkizu? Ez, Gipuzkoan egia da jende askok ezagutzen gaituela, baina orokorrean errespetuz tratatzen gaituzte. Eta herrira etortzen naizenean beste edozein berritxuar bezala sentitzen naiz. Herrian denok gara ezagunak. Zer gomendatuko zenioke kirolari profesionala izan nahi duen gazte bati? Gustoko duen kirol hori egiten jarraitzea. Momentu txarrak, lesioak, emaitza txarrak,... tokatzen direnean aurrera egitea eta kirolerako gogo hori ez galtzea. Nola ikusten duzu zeure etorkizuna? Azken 12-14 urteotan futbolean aritu naiz egunero eta nire etorkizuna mundu honi lotuta ikusten dut. Baina badakit ez dela erreza nahi dudan horretan lan egiteko aukera izatea.

Lea Artibai Ikastetxean ikasi zenuen Batxilergoa eta gainera oso nota onekin “ohorezko matrikula� eta guzti, nola gogoratzen duzu sasoi hura? Oroitzapen onak ditut garai hartaz. Oso gustora egon nintzen Lea Artibai Ikastetxean eta asko ikasteaz gain lagun asko egin nituen.

16

Ikasketak eta futbola erraz bateratu zenituen? Azterketa garaia zenean eta ez zen erraza izaten etxera entrenamentutik berandu iritsi eta ikasi beharra. Baina orokorrean ikasturte osoa hartuz gero ongi moldatzen nintzen, futbola gustatzen zitzaidan zerbait zelako eta ez zuelako ahalegin bere-


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.