Zuontzat lai 2017 abendua

Page 1

Abendua 2017-18 ikasturtea

Batxilergoa

Ikasturte hasiera Lanerako Prestakuntza

Txiletik Markinara

Leartiker

Europan barrena kongresu ezberdinetan ponentziak ematen

Azaro

Ekonomia zirkularra eskualdeko enpresetara hurbiltzen


Lanbide Heziketa 4.0 Euskadiko Lanbide Heziketak enpresen eta pertsonen beharretara egokitzeko tradizio handiko ibilbidea du, eta honek nazioarte mailan euskal LHren eredua erreferente bilakatzera eraman du. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Euskal Estrategia, industriaren beharrekin lerrokaturik garatu dadin, gure enpresen enpleagarritasun eta lehiakortasun beharrei erantzun azkar eta errealak emateko

helburuz Euskadik 4.0 industria bultzatzen du. Estrategia horren barruan honako arlo hauek nabarmentzen dira: eransketa bidezko fabrikazioa, 4.0 fabrika konektatua, fabrikazio aurreratua, sistema adimendunak, robotika malgua, errealitate birtuala, Big Data edo zibersegurtasuna. “4.0 Industria� terminoak laugarren iraultza industriala garatzeko erabilitako kontzeptu eta proiektuak biltzen ditu. Baliabide

teknologikoetan oinarrituta, internetez digitalizatu eta konektaturiko ekoizpen-bideak eta ekoizpenaren erabateko malgutasuna dira bere ardatzetako batzuk. Ez da teknologia berri bat, lau familia profesionalekin zuzenean lotutako teknologia multzo bat baizik: instalazioa eta mantentzea, informatika eta komunikazioak, elektrizitatea eta elektronika eta fabrikazio mekanikoa.

Imanol Perez irakaslea eta Fabrikazio Mekaniko Aurreratuko proiektuaren arduraduna, Ibai Uranga 3.urteko ikaslearekin

Lea Artibai Ikastetxean ere proiektu berritzaile ezberdinetan murgilduta gaude: digital manufacturing, 3Dn inprimitutako materialak, 4.0 industrian plastikoen injekzioa eta estanpazio

2

beroaren bidez lortu eta laser bidez moztutako UHSS altzairuzko pieza metalikoa lortzea dira aurtengoak. Lean Eskolan esaterako tailerraren digitalizazioa burutu dugu, hau da,

kudeaketa integrala ezarri da (bezeroak, erosketak, finantza saila, programazioa, plangintza, prozesuak, produkzioa, kalitatea, logistika eta salmentak) sistema digital eta konektatu baten bidez.


Digital Manufacturing berrikuntza proiektuaren helburua gaur egungo Fabrikazio Mekaniko Tailerra, Fabrikazio Mekaniko Aurreatu eta Digitaleruntz eraldatzea da, 4.0 Tailerra. Behin proiektua garatu ondoren, eredu izan daiteke eta bisitatzeko aukera zabalduko da Lanbide Heziketako ikastetxeentzako, enpresa txiki eta ertainentzako edota enpresa berri bat sortzeko prozesuan egon daitekeen edonorentzat, izan ere bertan tailer mekaniko konbentzional baten

Industria 4.0 aplikatutako teknolo- Enpresan eraldaketa burutzeko paugiak eta eraldaketa prozesuak eza- suak: gutu ahalko dituzte.  Fabrikazio Aurreratuaren aloEzagutza hauetan trebatuko diren rrean, prozesuak hobetzeko ikasleek balio erantsi handiko preseta simulatzeko lanak egingo takuntza jasoko dute, teknologia dira. hauei buruzko apustua egin duten  Enpresaren kudeaketa modu enpresetan lan egingo dute eta neintegratuan, digitalean eta gozio kultura berrian hobeto moldakonektatuan egingo da, protuko dira, etorkizuneko enpresen duktuen trazabilitatea bermaerronkei aurre egiteko prest. tuz, produkzioaren datuak bilProdukzioko Tailer Mekanikoa, Faduz eta bere adierazleak eskuratuz. brikazio Mekaniko Aurreratuko 4.0

DANOBAT GROUP taldeko Enara Carballo giza baliabideetako teknikaria eta Oier Zelaieta ikerlaria ikasleekin Industria 4.0ri buruz hizketan.

3


Batxilergoa Lehen ebaluazioa amaitu da jada eta aurtengoa ere ekintza ugariz beteta egon da Batxilergoan.

Ikasturteari hasiera “gosari mundial” batekin eman genion eta bapo janda eta kirol joko entretenigarriak egin ondoren “Sukal team” saioan plater goxoak prestatu eta gelak antolatzeko aitzakiaren, taldean lan egitea nolako garrantzitsua eta baliagarria den ikusi genuen.

4


Ebaluazioa aurrrera joan ahala, beste ekintza batzuk ere bizi izan ditugu, hala nola, Lanaldiren lehen fasea, non 1.mailako ikasleek aukera izan duten etorkizunera begira beharrezko diren konpetentziak ezagutzeko. Honekin batera, azaroaren 25ean emakumeen kontrako indarkeriaren eguna ospatu zela eta, ikasleek gaiarekin lotutako tailerrak, bideoak eta debatea antolatu zituzten kontzentrazio batekin bukaera emanez.

Eta ikasleen iniziatibarekin jarraituz, abenduaren 3ko Euskararen egunari so eginez, 2.mailako ikasleek antolatuta Mihiluze saio bat izan genuen lau talde lehian arituz.

Tartean ingeleseko antzerkiak urtero lez aretoa jendez bete zuen eta pare bat ordu dibertigarri pasatzeko aukera izan zuten ikasleek ingelesa entzunez eta “aukeratutako zorionekoek� baita hitz eginez ere.

Honekin guztiarekin batera, eta ebaluazioa asetuta uzteko, “Kulturaren ondarea� lehiaketan parte hartzeko erronkaren lehen fasea hasi dute 1.mailako ikasleek. Eusko Jaurlaritzak antolatutako lehia honetan talde bakoitzak aurretiaz bilatutako eta Lea Artibairen kulturarekin zerikusia duen gai bat aukeratuko du eta bideo bat sortu beharko du. Baina orain hasiera eman zaio bakarrik, bigarren ebaluaziorako gelditzen da erronka potoloa sariaren bila joateko.

5


Lanbide Heziketa Ekonomia jasangarria elikagaien sektorean Lea Artibai Ikastetxeko Elikagaien Teknologia arloko, Derioko Nekazaritza eskolako eta Leioa, Artxanda eta Galdakaoko ostalaritza eskoletako ikasle eta irakasleek Ekonomia Jasangarriarekin lotutako proiektu baten parte hartuko dute. Tknika-ko Garapen Jasangarriko alorrak bultzatu du proiektua eta helburu bikoitza du: batetik ikastetxe desberdinen arteko harremanak sustatzea, sarean lan eginez ikastetxe ezberdinen artean egon daitezkeen sinergiak aprobetxatzeko eta, bestetik, elikaduraren garrantzia kontuan izanda, ekonomia zirkularraren alorreko esperientzia pilotua martxan jartzea, etorkizunean elkarlan sendoen kimu bezala baliatzeko berau proiektua. Lea Artibai Ikastetxean bi osagai prestatuko ditugu gure ikasleekin batera: ¡ Derioko Nekazaritza Eskolatik jasotako kiwi freskoak liofilizatu egingo dira. ¡ 3D inprimagailuaz baliatuz Zahor etxeko txokolatearekin egindako bonboiak prestatuko dira.

nean Nekazaritza Eskoletatik Ostalaritza euren artean harremanetan eta elkarlaEskoletara eramandako bertako produktu nean arituko dira, bakoitzean egiten den fresko, osasuntsu eta sasoikoekin. lana besteei aurkeztuz eta, prozesu ezberdinen nondik norakoak bertatik bertaHori menua urtarrilaren 22ko astean bara ezagutzeko elkarri bisitak egitea ere natuko da, egun berean hiru ostalaritza aurreikusten da. Erronka erreal honekin eskoletan. asko ikasteko aukera izango dugu eta Lea Artibai ikastetxean ekoiztutako proProiektua gauzatzearekin batera ikaste- dena ondo ateraz gero, gozatzeko aukera duktuez gain, aipatutako hiru ostalaritza txe desberdinetako irakasle eta ikasleak ere izango dugu. eskoletan menua osatu egingo da, zuze-

6


Lanbide Heziketa DUALA Lanbide Heziketa Dual ereduan burutzeko aukera eskaintzen dugun seigarren ikasturte honetan, hausnarketa burutu dugu bigarren mailan diharduten Fabrikazio Mekanikoko ikasleekin aipaturiko ereduaren inguruan . Interesgarria eta aberasgarria izan zen bilera, ikasleek lasai asko hitz egin baizuten eta euren iritziak, zalantzak eta baita gomendioak ere mahaigaineratu baizituzten. Gogoratu dezagun LH Dualean ikasketak eta lana uztartzen dituela ikasleak urtebeteko epean. Ekainetik ekainera luzatzen den tarte horretarako egitasmo pertsonalizatua gertatzen zaio ikasleari, ikasketa eta enpresaren arabera, enpresan burutu beharreko lanek ikasketekin lotura zuzena izan behar dutelako. Hau horrela izanik, bi atal landu eta adosten dira egitasmoa hasi aurretik: bata juridikoa (lan-kontratuaren inguruko gai guztiak: egutegia, ordutegia, soldata, eta abar) eta bestea, akademikoa (enpresan buruturiko atazak eta bigarren mailako ikasgaien arteko loturak). Esan bezala, Goi Mailako Heziketa Zikloko Fabrikazio Mekanikoko ikasleekin elkartu ginen, bi taldetan banatuz gela. Alde batetik LH Dualean ari direnak eta, bestetik, ohiko ibilbidea burutzen dihardutenak. Hainbat galdera aurkeztu genizkien iritzi guztiak azaleratu asmoz (aldekoak eta aurkakoak) hiru ideia nagusi hauen inguruan sailkatuta: zergatik aukeratu duzu (edo ez) Lanbide Heziketa Duala, LH Dualaren alde onak eta txarrak eta, bukatzeko, gomendioak.

ERRONKA BIDEZKO METODOLOGIA EZARTZEN: 4.0-rako langile perfila lantzen 2014-2015 ikasturtean Administrazio eta Finantzak zikloan erronka bidezko metodologia (ETHAZI) ezartzen hasi ginen eta orain ikastetxeko ziklo gehienetara zabaltzen ari gara. Metodologia honekin zikloko ezagutza teknikoez gain ikasleen zeharkako konpetentziak lantzen dira, besteak beste, komunikazioa, lan taldean aritzea, iniziatiba, autonomia edo arazoen ebazpena. Web Aplikazioen Garapeneko bigarren mailako ikasleak gustura daude ETHAZI metodologiarekin. Irailean hasi ziren informatikako heziketa zikloko programazioan sakontzen eta gogoz hartu dute metodologia berria. Izan ere, ordutegi, ariketa eta antolakuntza sistema klasikoetatik haratago doa ETHAZI metodologia eta bere oinarria erronkak landuz ikastean datza. Gelan lan giroa da garrantzitsuena, ikasleak dira protagonista eta erronka da lortu beharrekoa. Horretarako taldean lan egiten dute eta irakasleak azalpen zehatz eta labur bidez bideratze lanak egingo dituzte ikasleek horren beharra duten kasuetan.

Aplikazioen Garapena) prestakuntza zikloko ikasleek irailean ikasturtea hasi zenetik taldeka benetako enpresa bat sortu dute eta enpresa horren funtzionamenduan ezinbestekoa izango den “Intranet” bat garatu dute. Lehen pausoa enpresa aukeratu eta bere premiak definitzea izan zen. Enpresa ondo ezagutu behar da Intraneta ondo diseinatu nahi badugu eta ezinbestekoa da informatika programatzaileak enpresako atal bakoitzaren garrantzia ondo ulertzea langileei lana errazteko gaitasuna izango duen intraneta garatzeko. Enpresaren funtzionamendua ulertu ondoren ordenagailu azpiegitura sortu eta programazio moduluak pentsatzea izan zen hurrengo lana. Zerbitzariak martxan jarri ondoren intranetaren diseinua eta

programazioan buru belarri aritu dira: erabiltzaileak sortu, formulario txukunak diseinatu eta nola ez, intranetari bizia emango dion bezero eta zerbitzari kodea programatu dute. Bukatzeko, ETHAZI-n ikaskideen aurrean aurkezpenak egitea eta proiektuaren dokumentazioa sortzea ere atal garrantzitsuak dira. Talde bakoitzak bere intraneta aurkeztu behar izan du erronkaren bukaeran eta lan polita egin dute. Ikasleek proiektua baloratzean gehien errepikatu duten esaldia “asko ikasten ari gara” izan da eta hori da garrantzitsuena: konpetentzia teknikoak eta ezagutzak bereganatzea lortu dutela aldi berean gaur eguneko lan merkatuan hain beharrezkoak diren zeharkako konpetentziak ere landuz.

Lea Artibai Ikastetxean DAW (Desarrollo de Aplicaciones Web) edo WAG (Web

7


Lanerako Prestakuntza Txiletik Lea Artibai Ikastetxera Ikasturte honetan 15 txiletarrek Formazio Aditua jasoko dute gure ikastetxean. Azaroaren 16an, Iratxe Madariaga Ibarrak, Bilboko Txileko Ohorezko Kontsulak, Lea Artibai ikastetxea bisitatu zuen. Hegoameriketako herrialde honetako ikasleak “Técnicos para Chile” programan parte hartzen ari dira eta hori izan zen bisitaren arrazoia. Aipatu programa, Txileko Hezkuntza Ministeritzaren eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuordetzaren arteko elkarlanetik sortutakoa da. 2017-2018 ikasturtean 15 ikasle txiletarrek parte hartzen dute, hain, zuzen ere, Elikagaien zientzia eta bioteknologia eta Supply Chain Management espezialitateetan. Ikastetxean jasotako ikastorduetaz gain, 350 orduko praktikak egingo dituzte enpresetan.

Representantes institucionales de Chile visitan el centro educativo Lea Artibai Ikastetxea. 15 alumnos del citado país estudian Formación Experta para profesionales este curso en Lea Artibai Ikastetxea gracias a la colaboración institucional entre Chile y Euskadi.

Javier Olearte Espinoza, encargado de Área de Bienestar en World Visión, y estudiante del curso experto Supply Chain Management. Su principal objetivo es lograr competencias técnicas y estratégicas en el área logística e integrar habilidades para el desarrollo de personas.

Nayaret Damaris Sepúlveda. Actualmente está cursando la formación de Ciencia y Biotecnología de los alimentos y su expectativa es aumentar sus conocimientos y conocer las nuevas formas de desarrollo en la industria alimentaria, por lo que le resultó especialmente atractivo el programa de estudios ofertado por Lea Artibai Ikastetxea.

Programa akademikoko parte hartzaileetako bat, World Visióneko Ongizate Alorreko arduraduna eta Supply Chain Managementeko ikaslea den Javier Olearte Espinoza da. Bere helburua, logistika arloan konpetentzia teknikoak eta estrategikoak lortzea eta pertsonen garapenerako gaitasunak bereganatzea da. Hain zuzen ere, Lea Artibai ikastetxearen ospeak, kalitatezko formakuntzak eta Eginez ikasin oinarritutako printzipioek erakarrita erabaki zuen Markianara etortzea.

Markinan formazioa jasotzen duen beste ikasletako bat Nayaret Damaris Sepúlveda da. Momentu honetan, Elikagaien zientzia eta bioteknologia ikasketak egiten ari da eta bere helburua elikagaien industriaren inguruko ezagutza gehitzea eta garapen modu berriak ezagutzea denez, Lea Artibai ikastetxeak eskainitako ikasketa- programa oso erakargarria iruditu zitzaion.

8


Orokorra Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea izan da bisitan kue Lanerako Prestakuntzako arduradunarekin bisitatu zuten ikastetxea. Berrikuntza proiektuak garatzen, enpresentzako zerbitzu teknikoak lantzen, formazio duala bultzatzen edo erronketan oinarrritutako ikasketa ezartzen ari gara eta bisita honetan, Sailburuordetzako taldeak bertatik bertara ezagutu ahal izan zituzten proiektuak, proiektuon arduradunak diren irakasleen eskutik.

Lanbide Heziketako sailburuordea Jorge ArĂŠvalo Turrillas, Teknologia eta Ikasketa aurreratuen zuzendaria Rikardo Lamadrid Intxaurraga, Antolakuntza eta Planifikazioko zuzendaria NicolĂĄs Sagarzazu Alzua eta Teknikako Garapen Jasangarriko arduraduna MÂŞ Jose Barriola Baraibar, Lea Artibai ikastetxean izan ziren azaroaren 9an. Isabel Mendiguren zuzendariarekin, Maite Bengoa Lanbide Heziketako arduradunarekin eta Eneritz Az-

Bisitan, Lea Artibai ikastetxeko Zuzendaritzak prestakuntzarako eta lanerako azken iniziatibak aurkeztu zituen. Azken proiektu berritzaileen artean, digital manufacturing, 3Dn inprimitutako materialak, 4.0 industrian plastikoen injekzioa eta estanpazio beroaren bidez lortu eta laser bidez moztutako UHSS altzairuzko pieza metalikoa lortzea daude. Era berean, hiru urteko esperientzia eta gero hain emaitza onak lortzen ari den Lean eskolaren bilakaeraren beri ere eman zitzaien.

9


LEARTIKER-en ponentziak kongresu ezberdinetan

Aizeti Burgoak Valentzian izandako IBEREO 2017 kongresuan “ Morphology-rheology relationship on novel PA6-HNBR blends” ponentzia aurkeztu zuen.

Jon Anakabek, “6th International Conference on Biobased and Biodegradable Polymers” (BIOPOL 2017) kongresuan, “Combined effect of nucleating agent and plasticizer on the crystallization behaviour of polylactide” hitzaldia eman du Belgikako Mons hirian.

Rikardo Hernandezek, “Long-Fibre Thermoplastics 2017” kongresuan “Results of desingn-of-experiments research work on the injection moulding of LFTs” ponentzia aurkeztu zuen Alemanian, Colonian.

Aitor Arriagak Automotive Lightweight Innovation Summit jardunaldian, “Automotive Material Challenge” ponentzia aurkeztu zuen.

Martxan da harategietan egiten diren haragi eratorrien berrikuntza, dibertsifikazio eta kalitatearen hobekuntzarako kooperazio proiektua LEARTIKERen laguntza tekniko-teknologikoarekin EAEko harakin elkarte nagusiek (Gipuzkoako Merkatarien Federazioa, OKELBIZ eta ASELCAR), kooperazio ekimen bat jarri dute abian, harategietan bertan ekoitzten diren produktuekin lan eginez produktu berriak sortzeko eta dagoeneko saltzen dituztenak hobetzeko. Proiektu honen helburuak dendetan eskaintzen dituzten produktuei balioa ematea eta eskaintza hobetzea dira, kontsumitzaileen beharretara egokitzeko.

10

En marcha el proyecto en cooperación para la Innovación, Diversificación y Mejora de la calidad de derivados cárnicos de elaboración propia en carnicerías.


Ekonomia Zirkularra eskualdeko enpresetara hurbiltzen Joan den azaroaren 9an Azaro Fundazioak “Ekonomia Zirkularra Industrian� jardunaldia antolatu zuen, Ekonomia Zirkularraren kontzeptua enpresetara hurbiltzeko asmoz. Guztira eskualdeko eta inguruetako 15 enpresak parte hartu zuten ekimenean, Ekonomia Zirkularrak jarduera industriala hobetzeko ze aukera eskaintzen duen ikasteko prest. Izan ere, Azaro Fundazioak Lea-Artibain martxan dauden jarduera zirkularren inguruko mapa bat osatu du, eta inguruko enpresek Ekonomia Zirkularrari lotuta burutzen dituzten jarduerak identifikatu ditu. Egindako ikerketa horren ondorio nagusia, enpresa askok ingurumenarekiko onuragarriak diren praktikak egiten dituztela da, Ekonomia Zirkularra egiten dutela jakin gabe.

Azaro Fundazioak Ekonomia Zirkularrarekin daukan harremana Lea-Artibai Bioberdea eskualde mailako plan estrategikoarekin hasi zen, eskualdean bultzatzen diren negozio ereduak ingurumenarekiko jasangarriak eta ekonomikoki bideragarriak izateko estrategia ildo bat lantzea erabaki zenean. Horrela, 2014-2016 urte bitartean eskualde mailan Blue Economy eta Diseinu Sistemikoaren ikuspuntutik hainbat ekintza garatu ziren, inguruak eskaintzen ditu-

en baliabide eta gaitasunen inguruko tika onuragarrien gida bat osatu eta ezagutzan sakondu eta negozio ideia politikak definitzen dituztenei helarazberriak identifikatuz. teko helburua duena. Hurrengo fase bat eta Ekonomia Zirkularrarekin lotura zuzena bermatuz, Azaro Fundazioak RETRACE proiektua lortzea izan da. Retrace 2016-2020 bitarteko programa bat da, Europan martxan dauden jarduera ekonomiko zirkularrak identifikatu, proiektuko kide diren lurraldeetako enpresetara transferitu eta lurralde politiketan barneratzeko prak-

Guzti horrez gain, Azaro Fundazioak Bizkaia Lehiakorra bezalako egitasmoetan parte hartze aktiboa dauka, Ekonomia Zirkularra hizpide hartuta, beste eskualdeekin elkarlanean oinarritutako proiektu eta egitasmoetan parte hartzeko betidanik egin duen apustu irmoari jarraituz.

Eskualdeko enpresak Azaro Fundazioak antolatutako Lea-Artibai Eskualdeko Enpresen Lehen Azokan elkartu dira

Jon den urriaren 20an Azaro Fundazioak antolatutako Lea-Artibai Eskualdeko Enpresen Lehen Azoka ospatu zen Lea-Artibaiko Berrikuntza Gunean. Helburu bikoitza izan zuen jardunaldiak: eskualdeko enpresak harremanetan jartzea eta enpresa-sarea sendotzea. Berrikuntza Gunean batu ziren 14 enpresek Azaro Fundazioko zuzendaria den Ainhoa Arrizubietaren aurkezpena ikusi zuten lehenbizi. Honek, enpresa-bilaketa plataforma baten aurkezpena egin zuen, inguru hurbileko hornitzaileak bilatzerakoan enpresentzako oso baliagarria izan daitekeena. Gaur egun hornitzaile bila kanpora jo-

tzeko joera dago eskualdean edo inguruan dagoena benetan ezagutu gabe, eta hori ekiditeko ezinbestekoa da ezagutza bermatzeko tresnak eskuragarri izatea. Momentu honetan Azaro Fundazioa plataforman LeaArtibaiko enpresei dagokien informazioa eguneratzeko ari da lanean. Horren ostean azokara hurbildu ziren enpresen txanda izan zen. Bost minutuko tartean enpresaren aurkezpen txiki bat egin zuen ordezkari bakoitzak. Batek baino gehiagok komentatu zuen topaketan bezero potentzialak ikusten zituela, eta eskualde mailan lan gehiago egiteko nahia ere agertu

zuen. Enpresen parte-hartzeari esker jarduera benetan aberasgarria izan zen, hainbat sektore ekonomikotako ordezkaritzarekin: automobilgintza, fundizioa, makinaerreminta, web garapena, kartoiak, azpiegitura eta zerbitzuak... Ostean, interesen arabera taldetxoetan biltzen joan ziren, geratu ziren dudak argitu edo zerbitzu zehatzei buruz sakonago hitz egiteko. Networking saio interesgarria izan zen; etorkizuneko negozio-erlazioen oinarriak ezartzeko aukera ona.

11


Elkarrizketa Nerea Ibarzabal Salegi (Markina-Xemein 1994) kazetaria da. 12 urterekin hasi zen bertsotan eta ordutik hainbat eskolarteko txapelketa eta gazteen sariketa irabazi ditu, Abra, Osinalde edo Xenpelar, besteak beste. Bizkaiko Txapelketako finalista izan zen 2016an, eta handik sailkatu zen aurtengo Txapelketa Nagusira. Semifinalen bigarren itzulira iritsi da. 2017-11-07 Amurrioko Saioa. Argazkilaria: Gari Garailade

Lea Artibai Ikastetxean ikasi zenuen Batxilergoa eta gainera oso nota onekin “ohorezko matrikula” zeureganatuz. Hezkuntza Sailak emandako Batxilergoko sari berezia ere lortu zenuen. Nola gogoratzen duzu sasoi hura? Oso urte zoriontsuak izan ziren, atzera begiratu eta azkarregi pasatu zirela iruditzen zait. Nota onak neure buruarekiko dudan exijentzia mailaren emaitza izan ziren, garai hartan bereziki zorrotza nintzen zentzu horretan. Zorionez, gerora ikasi dut gauzak lasaiago hartzen eta ikasketa beste modu batean ulertzen. Asko maite dut orduko Nerea hura, baina gaur egungoa osasuntsuagoa iruditzen zait. Lea Artibai Ikastetxean, emandako urteetako nolako oroitzapenak dituzu? Nire bizitzako garairik onenetako bat izan zen, zalantzarik gabe. Lagun eta bizipen berriak eskaini zizkidaten bi urte horiek, eta askotan gustatuko litzaidake astebetez garai hartara itzultzea. Asko jaso eta eman genuen denok, eta gaur egun garena definitzen hasi ginela iruditzen zait. Nola baloratzen duzu aurtengo zure ibilbidea txapelketa nagusian? Ba ia amestu bezala joan dela uste dut. Txapelketa Nagusia gozoki bat izan da niretzat, ia ez baineukan ezer galtzeko, eta beste askok baino libreago kantatzeko aukera izan dut, lehenengo aldiaren eta gaztetasunaren aitzakia horrekin. Probintzietako txapelketekin alderatuta, beti da berezia lau urtetik behineko Txapelketa; publikoa, tokiak, hedabideen presentzia… dena aldatzen da, eta ahalegin berezia egin dut, ondo kantatzetik

12

aparte, horren guztiaren kontzientzia hartu eta gozatzeko. Finalerdien bigarren bueltara iristea lorpen pertsonal handia da niretzat, iraganeko –eta batzuetan gaur egungo- Nerea autosuntsitzaile hura isilarazteko balio didalako. Nola ikusten duzu emakumea bertso munduan? Ez da labur erantzun daitekeen galdera, bertso munduak plano asko dituelako eta emakumeok ere anitzak garelako. Txapelketak eta ohiko plazak ez dira gauza bera, adibidez. Asteburuetako bertso saioetan ugaritu dira emakume izenak, plazetan bagabiltza –gehiengoa ez gara oraindik, noski, eta kostatzen da “6tik 2” edo “4tik 1” formatua gainditzea-. Baina txapelketetan, kopuruei erreparatuta, aldea askoz handiagoa izaten da. Hor badago zer hausnartua, txapelketaren formatuak neska asko atzera botatzen dituelako, eta parte hartzen dutenak normalean oso urrutira iristen direlako sailkapenetan. Hau da, neska gutxi arriskatzen direla, ez badakite benetan oso ondo egingo dutela. Eta gero dago jendearen harridura, adibidez, aurtengo Txapelketa Nagusian emakumeok lortutako emaitzaren aurrean. Ume moko batzuk ginenetik bertsotan ibili gara, sariketak irabazten, dena ematen plazetan, eta hala ere batzuk sinetsi ezinda. Gaiak askorako ematen du, eta bidea luzea izango da oraindik. Asko aldatu da bertsolaritza? Bertsolariak? Zaleak? Bai, hori da bizirauteko klabea. Bertsolaritzak eboluzionatzen jakin du eta bertsolariek ere bai, azken batean bertsoa gizartea delako, eta ingurua eta geure

burua aldatu ahala, aldatzen delako hau ere. Anitzak gara, bai oholtza gainekoak eta bai entzuleak, eta bakoitzak bere gustuak eta bere gaiak izango ditu, noski –beti egongo dira lehengo estiloen defendatzaile sutsuak-. Baina, adibide bat jartzeagatik, aurtengo Feministaldiaren datak aldatu dituzte Txapelketa Nagusiarekin ez koinziditzeko. Duela 30 urte pentsaezina izango zen bi ekimen horiek xede publiko bera izatea eta elkarri eragitea. Nola ikusten duzu zure burua etorkizunean? Normalean ez dut hiru hilabete baino gehiagoko distantzian begiratzen, beraz, auskalo non nabilen. Gehixeago bidaiatzeko tartea hartu nahiko nuke, kanpoan ibili naizenetan neure burua hobeto ezagutu izan dudalako. Baina ez dut uste bertsolaritzatik edo literatura mundutik oso urruti ibiliko naizenik inoiz. Denborak esango du.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.