Zuontzat LAI 2016 abendua

Page 1

2016-2017 ikasturtea

Abendua

Lanbide Heziketa

Ikastetxea beharrizanei egokitzen Batxilergoa

Emakumeen berdintasunaren inguruko protokoloa Etengabeko prestakuntza

Txileko ordezkarien bisita Leartiker

INNOLACT proiektu europearraren aurkezpena Azaro

8 proiektu europear


Laneratzearen desafioa: Lea Artibai Ikastetxearen errezeta 1996tik Ikastetxeak bere eredu propioa dauka lanerako aholkularitza egiterakoan eta laneratzean emandako bultzadak, aipatzeko moduko zenbakiak utzi ditu. Izan ere, azken urtean Markina-Xemeingo Ikastetxean graduatutakoen %91 lanean dago gaur egun.

Pedro Akarregi eta Gemma Badiola Lanbidek Markina-Xemeinen duen bulegoko Orientatzaileak dira. Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak Estatuan aitzindari den lanbideorientazioko eredu berri bat ezarri du lanaukerak hobetu nahi dituzten guztientzat. Enplegu‑eskatzaile gisa inskribatu edo eskaera eguneratzeaz gainera, Euskal Enplegu Zerbitzuko langile espezializatuek lan-aukeren diagnostikoa eta horiek hobetzeko ekintzen ibilbide pertsonalizatua egiten dute eskatzailearekin batera, lan-merkatura sartzeko benetako aukerak izan ditzan.

Lea Artibai Ikastetxean laneratze departamendua noiztik dago? Lea Artibai Ikatetxean hogei urte baino gehiago daramatzagu ikasleak laneratzen berariaz antolatutako departamentuaren bidez. Laneratze departamentua hainbat sektoretako enpresekin aritzen da elkarlanean, eta horri esker, MarkinaXemeingo Ikastetxean graduatutakoek ikasketa-amaierako praktikak enpresa horietan egiteko aukera izan dute eta askok eta askok euren lehen lanpostua lortu dute. Zeintzuk dira zuentzat Lea Artibai Ikastetxean laneratzearen arrakastaren faktoreak? Ikastetxeko laneratze departamentuaren lana hori baino gehiago da, ikasketak amaitu ondorengo hiru urteetan bertan ikasi dutenen jarraipen pertsonalizatua egiten da lana bilatu edo aldatzeko premia izanez gero, lagundu ahal izateko. Era berean, lanean ari direnen prestakuntzaren osagarri gisa, departamentua etengabe aritzen da enpresekin elkarlanean lanbide-profilak eta gaitasunak orokorrean hobetzeko, Europan erabiltzen dituzten programa berritzaileak erabiliz.

2

2015-2016 ikasturtean guztira 248 pertsona laneratu ziren, gure lan poltsatik 137 lagun, Lanbideko ikastaroetako praktikak burutu ondoren enpresan bertan 57 pertsona geratu ziren kontratu batekin lanean, eta Lanbide Heziketako ikasketak amaitu zutenetako 54 ikasle lan munduan murgildu zen horietako 22k aldi berean ikasteko eta txandaka lan egiteko eredua aukeratu zutelarik.

urtetik urtera, berrikuntzarekin, teknologia eta prozesu berriekin eta zerbitzuen sektorearekin lotutako lanpostuen eskaria gero eta handiagoa da.

Zer da DUAL programa? Lanbide Heziketa Dualaren helburua epe luzera, gazteen langabetu tasa murriztea eta ikasgeletan ikasitakoa praktikan jartzea da, hurrengo urteetan finkatuko den joera bat da. Izan ere, Europan oso arrakastatsua izaten ari Laneratzeari begira, zein espezialitate da enpresa eta ikastetxeen elkarlaneko eredu dira eskaera gehien dutenak? hau. Adibide gisa, Austria, Danimarka, HerEmaitza horiek ekonomia suspertzen ari beherak eta Suizako gazteen %40 eta %70ak denaren seinale badira ere, Ikastetxea- bide hau aukeratu du azken urteotan. ren eta enpresen arteko elkarlana ere nabarmentzen dute. Hogei urte baino Ikastetxe eta enpresen egokitzapen zehatza gehiago dira departamentua hainbat eskatzen du programa honek, hala nola, tutosektoretako enpresekin lanean hasi zela reak formatzea eta prestatzea, ikastetxe eta eta ehun enpresa baino gehiagorekin, enpresaren artean ordutegia adostea, ikasbesteak beste, Eika, Maier, Cikautxo, tetxeak bete behar dituen betekizun eta konKide, Renault Consulting, Grupo Eroski, petentziak ezartzea eta beste hainbat baldinFagor edo Burdinola enpresekin, garatu tza eta zehaztapen. du elkarlanean aritzeko ereduan oinarritutako hezkuntza kooperatiboa. Horrez Gure ikastetxean Lanbide Heziketa dual-a gain, esan beharra dago gure ikastetxea- aukeratzen dutenen batazbestekoa, ikasturte ren prestakuntzaren premia izaten duten bakoitzeko 20 ikaslekoa da, eta gutxiengoa sektoreak, batez ere, industriakoak eta bada ere momentuz, satisfazio maila oso alor teknikokoak izaten direla, baina, handia izaten ari da.


2020 Planifikazio Estrategikoa Aurtengoa hausnarketarako urtea izan dugu. 2016-2020 epealdirako planifikazio estrategikoa definitzeari ekin diogu. Prozesuan 35 langilek parte hartu dugu eta ikasle, guraso eta enpresen ekarpenak ere izan ditugu, izan ere Lea Artibai Ikastetxea gaur egun nola ikusten duten eta etorkizunean nola irudikatzen duten jakiteko ekitaldi berezia antolatu genuen. Azken 4 urteotako lanaren baloraziotik hasi eta etorkizunari begira ondokoa da denon artean definitu dugun bisioa: ikastetxe berritzailea, eredu propioduna, errentagarria, ikasleen laneratze kualitatiboa %80koa lortzen duena, nazioarteko proiektuetan parte hartzen duena eta hau guztiau lan talde egonkor, gaitu eta motibatu baten bitartez. Eta horretara heltzeko hurrengo lau urteetarako erronkak ere zehaztu ditugu:

Hausnarketan parte hartu zuen taldeetariko bat

1. Metodologia berritzaile propioa garatu eta ezagutza ezberdinetan erreferentzialtasuna lortzea 2. Barne antolamendua garatzea komunikazioa, koordinazioa eta ezagutzaren kudeaketa eraginkorra lortzeko. 3. Etorkizuneko perfila beteko duten langileen gaitasun eta konpetentziak gehitzea 4. Proiektu berriak eta posizionamendua lortzeko kolaborazio eta harremanak indartzea 5. Ikastetxea erakargarri bihurtzea instalazioak eta ekipamenduak metodologia eta teknologia berritzaileei egokituta Halaber, Planifikazio Estrategiko honetan Lea Artibai Ikastetxeak, Leartikerrekin eta Azaro Fundazioarekin ondoko helburu partekatuak definitu ditu 2020ra begira:  170 jarduera ekonomiko berri martxan jarri, 450 lanpostu  Ikasleen laneratze tasa kualitatiboa %80 eta 500 laneratu gure laneratze eta orientazio zerbitzuen bidez  Lehiakortasuna hobetzeko 350 proiektu landu inguruko enpresekin:  5.000 ordu prestakuntza espezializatuan: Sormena-Berrikuntza, Eko-Berrikuntza, Lidergoa, Kooperazioa, Lean, Industria 4.0, osasun teknologiak, Healthy food, Blue economy-systemic design, 3D printing…  20 artikulu zientifiko argitaratzea eta 4 doktorautza lortzea

3


Batxilergoa Emakundeko autobus ibiltaria Azaroaren 24an Emakundeko autobus ibiltaria izan genuen Lea Artibai ikastetxean. Emakunderen XIII. Berdintasunerako Guneko aurtengo lema BERDINTASUN EZA EZ DA BEREZ SORTZEN, EGIN EGITEN DA da eta lehen aldiz parte hartu dugu gure Batxilerreko ikasleekin. Carlotaren egunkari morea liburua irakurri eta hausnartu ondoren eta, Berdintasunaren inguruko Lege organikoak eta Emakunderen Berdintasunerako Gidaliburua ezagututa, forum bat antolatu zuten autobus ibiltarian 2.mailakoek. Jarraian, 1.mailakoekin elkarlanean, Lea Artibai ikastetxeko berdintasunaren inguruko protokoloa idatzi zuten.

4


2016-17 ikasturteko Batxilergoko ikasleak

1.BGGZ Batxilergoko Giza eta Gizarte Zientzietako lehen mailako taldea, bere tutorearekin: Mikel Eiguren

1.BTZ Batxilergoko Zientziak eta Teknologia lehen mailako taldea, bere tutoreekin: Zigor Monasterio eta Esteban Royuela

2.BGGZ Batxilergoko Giza eta Gizarte Zientzietako bigarren mailako taldea, bere tutorearekin: Dolo Barinagarrementeria

2.BTZ Batxilergoko Zientziak eta Teknologia bigarren mailako taldea, bere tutorearekin: Maite Irastorza

5


Lanbide Heziketa IKASTURTE HASIERA BEREZIA Administrazio eta Finantzak, Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea eta Web Aplikazioen Garapena Goi Mailako Zikloetan ikasturte hasieran lehen egun berezia izan zuten. Berrikuntza, sormena, ilusioa, elkar ezagutzea eta talde lana sustatzeko helburua izan zuen ekitaldiak. Lantaldeak osatzeko norberaren estiloaren analisia egin eta kolorez osaturiko hirukote edo laukoteak sortu ziren. Talde hauen lehen eginkizuna adostutako kontratu bat sinatzea izan zen. Jarraian erronka azaldu, Lea Artibai bandera irabazteko traineru bat diseinatzea, ekoiztea eta merkaturatzea zen eta taldearen eslogana sortzea eta idaztea era kooperatiboan. Talde guztiek material berdina jaso zuten, eta baldintzak: Traineruaren gutxieneko pisua 300 gramo izatea eta 60 segundotan uretan egotea irauli edo urperatu gabe. Eslogana idazteko errotuladoretik eskuetara gutxienez 20zm distantzia izan zuten eta idazteko aukera bakarra. Lanak bukatu ondoren, lantalde bakoitzak bere aurkezpena egin eta uretako proba egin zuten. Ikasle eta irakasleek aurkezpenak eta diseinuak bozkatu eta adierazitako beste irizpideak neurtu ondoren, Web Aplikazioen Garapeneko lehen mailako talde bat izan zen irabazlea.

Erronka irabazi zuen taldea.

Ikasturtean zehar izango dituzten erronkak prestatzen eta lantzen hasteko aurrerabidea izan zen egun horretako ekintza berezia.

Etorkizuneko kutxaren lurperaketa.

6


Ikastetxea beharrizanei egokitzen

Mekanizazio zentru berria

Automatizazio industrialeko tailer berria

Azken ikasturtean Lea Artibai Ikastetxea datozen urteetarako Planifikazio Estrategikoa lantzen aritu da eta inguruko beharrizan eta eskakizunei egokituko bagatzaizkie, erabiltzen ditugun espazioak eta ekipamenduak egokitzen eta berritzen joan behar dugula argi daukagu. Ekipamenduei dagokienez ikastetxeak egin duen inbertsiorik handiena, mekanizazio zentro berri baten erosketa izan da. Makina berri hau produkzio tailerrean kokatuta dago eta berarekin gure mekanika arloko ikasleen prestakuntza hobea izango da; gure inguruko enpresek eguneko lanean erabiltzen dituzten makinarien antzekoa da eta ikasleak lan -munduan aurkituko dutenera hurbiltzen lagunduko die.

Halaber, automatizazio industrial alorrean dauden ikastaroen eskaerei erantzuteko punta puntako ekipamenduz hornitutako tailer berri bat prestatu dugu. Bertan teknologia desberdinetako proiektu integratuak muntatuko dira sistema elektriko, pneumatiko eta hidraulikoak erabiliz eta neurketa eta erregulazio sistemak landuz; bertan aurkituko ditugu oinarrizko automatismoetatik hasita konplexuetara, SIEMENS etxeko automata gama berria, abiadura erregulatzaileak (adibidez SIEMENS-eko SINAMICS bariadore berriak), PROFINET bidezko komunikaziorako ekipamenduak, pantaila taktilak eta portatilak. Eta hau guztiau makina eta linea automatizatuen diseinu, garapen eta mantentze lanetarako gaituko dituzten profesionalak prestatzeko helburuarekin.

Espazioen alorrean batxilergoan aurten, antolakuntzan aldaketa egin dugu: hainbat urtetan ikasleek ikasgaiaren arabera gelaz aldatzen ziren eta orain talde bakoitzarentzat berariazko gela daukagu ordenagailu portatilekin hornituta. Azken ikasturteetan ikasketa kooperatiboaren metodologia lantzen ari gara eta ikasle taldeen arteko elkarlana sustatzeko erabaki garrantzitsua izan da. Halaber zikloetan ere ETHAZI deritzon metodologia lantzen ari gara eta ikasleek erronka bidez ikasten dute. Horretarako modu kooperatiboan lantzeko gelak hornitu ditugu. Eta, ikastetxean hainbat ordu egiten ditugula kontuan izanik, erabiltzaile guztientzat txoko atseginak prestatzen ari gara, mahai txiki eta sofa koloretsuekin.

metodologia berriekin bat datozen azpiegitura bereziak

7


Lanerako Prestakuntza Txileko erakunde-ordezkariak izan dira Lea Artibai ikastetxea bisitatzen. EAE eta Txileko hezkuntza erakundeen arteko elkarlanari esker, hegoamerikako herrialde horretako 49 ikasle 2016-17 ikasturtean Markina-Xemeingo Lea Artibai ikastetxeak eskaintzen duen prestakuntza berezia jasotzen daude. 2016ko azaroaren 16an Bilbon dagoen Txileko Errepublikako ohorezko Kontsula den Iratxe de Madariaga Ibarra izan genuen bisitan, ikasleak agurtu eta EAE eta Txilen arteko harremanen inguruan hitz egiteko. Lanbide Heziketako Sailburuordetza eta Txileko hezkuntza ministerioaren arteko elkarlanaren baitan “Técnicos para Chila programa lantzen dabiltan 49 ikasleak alor ezberdinetako 4 taldetan banatuta daude: Elikagaien Zientzia eta Bioteknologia, Lean Manufacturing-en aditua, Logistika integralean aditua, Supply Chain Managemenet eta Elektrizitatea eta Mantenimendua. Ordu lektiboez gain, gutxienez 350 orduko lan-praktikak egingo dituzte enpresetan.

Representates institucionales de Chile visitan el centro educativo Lea Artibai Ikastetxea. 49 alumnos del país sudamericano estudian Formación Experta para profesionales este curso 2016/17 en Lea Artibai Ikastetxea gracias la colaboración institucional entre países.

Txileko ikasleek, lau urtez jarraian hartu dute parte programan Lea Artibai ikastetxean eta esponentzialki. Datu bitxi bezala aipatu, be- euren familiekin etorri direla eta azarotik Lea urtetik urtera ikasle kopurua handitzen doa kadun ikasle batzuk Txiletik Euskal Herrira Artibai eskualdean kokatuta daudela.

Langileen gaitasunak lantzen Eika Koop. Elkarteak, bere langileen gaitasun profesionala handitu asmoz, 2. urtez jarraian Lea Artibai Ikastetxearekin elkarlanean 300 ordutik gorako prestakuntza ekintza bat antolatu du. Prestakuntza zuzeneko lanetan aritzen diren pertsonei zuzendua dago eta aurten 8 pertsonako taldea izango dugu. Prestakuntza saioak azaroan hasi dira eta maiatzean bukatuko dituzte egunean 3 ordu eginez. 250 langiletik gorako enpresa honetan, prestakuntza kultura eta etengabeko prestakuntza ezinbestekotzat jotzen dutela nabari da, langileei aukera emanez norbere kualifikazioa handitu eta enpresan bertan egon daitezkeen lanpostu ezberdinetara sartzeko aukera gehiago izateko. Prestakuntza Eika-ko eguneroko lanetara egokitua dago eta bertako prozesuak, kultura kooperatiboa, Lean eta elektrizitate eta muntaia gaiak lantzen dira.

8

EIKA, Koop. Elkarteko lankideak


LEAN estrategian aurrera Desde que se creó la Escuela LEAN, hace 3 años, hemos estado formando tanto a trabajadores en activo como a desempleados. En estos momentos, estamos ampliando la estrategia LEAN a otras áreas (Lean Service, ALEANmentaria), empleando nuevas formas de trabajar estos, como por ejemplo LEAN BRICKS. Orain dela 3 urte Lea Artibai ikastetxean LEAN ESKOLA inauguratu genuen. Ordutik hona hainbat formakuntza saio eman ditugu alor honetan bai enpresei begira eta baita langabetuei zuzendutako prestakuntza ere.

Urriaren 19an burutu zen LEAN Bricks jardunaldiko partaideak.

Momentu honetan, LEAN estrategia beste esparru batzuetara zabaltzen ere bagabiltza (Lean Service, Lean ALEANmentaria) eta horrez gain, LEAN emateko modu berriak jorratzen, LEAN Bricks edo eta beste metodologia-tresna batzuen bitartez. Metodologia berri guzti hauen helburua berdina da, enpresa ezberdinetako prozesuak simulatu eta esperientzien bidez pertsonek prozesuok errazago barneratzea. Aurtengo LEAN Bricks-aren lehen saioa urriaren 19an izan genuen eta oso harrera ona izan zuen enpresen aldetik. 20 pertsona inguruk parte hartu zuten enpresa ezberdinetatik: Orbea, Eika, Cikautxo, Kide, Euskaber, Fagor Electrónica, Alcad, Proinyec, etab.

9


INNOLACT proiektua aurkeztu da International Cheese Festivale-en Se ha presentado en el International Cheese Festival el proyecto europeo INNOLACT basado en la cooperación transfronteriza (España -Francia-Andorra) para dar impulso a través de la innovación al sector lácteo tradicional. 3 urteko iraupena izango duen proiektu honek mugaz haraindiko elkarlana bultzatu nahi du esnekien sektore tradizionalarentzako produktu berriak garatzeko eta berrikuntza eta garapen jasangarria sustatzeko. Herrialde Mugakideetako (Espainia-Frantzia-Andorra) Esneki Ekoizleen Elkarte bat sortuko da herrialdeen arteko elkarlana bultzatuz produktuen merkaturatzea eta posizionamendua, zein esnekien sektore tradizionalaren berrikuntza sustatzeko.

Malen Sarasua, Donostian ospatu zen Cheese Festival-en INNOLACT aurkezten.

DEIA HEMENDIK saria Urrian Mundakako Kasinoan IX Deia Hemendik Sariak banatu ziren, sarituen arteanLeartiker izan zen.

Leartikerreko ordezkariak saria jasotzen

Deiako ordezkarien hitzetan, saria ematearen arrazoia honakoa izan zen: “La innovación es indispensable para que una sociedad se desarrolle y en ello son expertos en LEARTIKER, que desde hace años se ha posicionado como un referente de la investigación y el desarrollo tecnológico. Además, este año ha pasado a formar parte de la Red Vasca de Ciencia para ampliar y compartir experiencias. Por ello, LEARTIKER ha sido seleccionada por unanimidad por el comité de dirección de DEIA para merecer uno de los DEIA HEMENDIK SARIA de esta IX edición”.

AEROCAR proiektu europearra lideratuko du LEARTIKERek Proiektuaren garapenerako erakunde transnazionalen kolaborazioa izango du Leartikerrek: CTAG (Galizia), RESCOLL (Frantzia) eta INEGI (Portugal). Automozio eta aeronautika sektoreen artean sortuko diren etengabeko sinergiak hobekuntzak ekarriko dizkio produktibitateari; teknologia, material edo prozesu berrien sorkuntzari esker, eta baita sektore batetik bestera egingo diren elementu hauen transferentzien bidez ere CTAG, RESCOLL eta INEGI erakundeetako ordezkariak Leartikerreko lan taldearekin.

10


2,5 milioi eurotik gora Lea-Artibai eskualdean eragin zuzena izango duten proiektu europarrentzako Azaro Fundazioa, Leartibai Garapen Agentzia eta Leartiker zentro teknologikoa proiektu europar ezberdinetan parte hartzen ari dira. Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin (FEDER) batera finantzatutako proiektu hauei esker, hiru erakundeek Lea-Artibai eskualdean eragin zuzena izango duten 2,5 milioi eurotik gorako finantzazioa izango dute 3 eta 4 urte bitarteko iraupena izango duten proiektuak garatzeko. Ekonomia zirkularra, ezagutzaren transferentzia eta berrikuntza ekosistemak, osasuna, ondare natural eta kulturala, esnekiak, materialak (plastikoa eta polimeroak), aeronautika eta automozioa oinarri hartuta, proiektu ezberdinak garatuko dituzte eta hauek burutzeko hainbat bazkideren laguntza izango dute: nazioarteko herrialdeak; Errumania, Eslovenia, Norvegia, Italia, Herbehereak, Alemania, Suedia eta Frantziako

TRANSFERINN proiektuko kideak

hainbat eskualde (bereziki Akitania) eta Portugal; estatu mailako Katalunia, Gaztela eta Leon, Galizia, Nafarroa eta Zaragoza; eta Euskadiko BEAZ, Mondragon Unibertsitatea, HAZI, Batz S.Coop., Cikautxo S.Coop. eta Idiazabalgo Udala. Proiektu hauen garapenari esker, ezagutzaren transferentzia, dibertsifikatzeko aukerak, proiektu berritzaileen sorrera eta lehiakortasuna bultzatuko dira. Horrela, eskualdeko enpresa eta ekintzaileek nazioartekotzeko aukera gehiago izango dute; mugaz haraindiko enpresekin harremanak finkatu, Europa mailan zer egiten den ezagutu eta elkarlanak bultzatzeko aukera izango dute. Gainera, proiektu hauetako bazkideekin sortuko diren harremanei esker, Lea-Artibai eskualdean berrikuntza eta elkarlanak sustatzeko lagungarri izango diren harreman-sare garrantzitsuak sortuko dira.

RETRACE proiektuko partaideak

Proiektuak eta deskribapena AEROCAR

Aeronautika eta automozioaren sektoreen arteko transferentzia teknologikoa. Leartiker.

FOODYPLAST

Antioxidatzaile naturalak dituen plastikoaren formulazio berriak garatu eta industrializatu. Leartiker.

HEALTH LSR

Silikona likidoa oinarri hartuta, polimeroen arloko enpresak osasunaren sektorerantz dibertsifikatzea bultzatu. Leartiker.

HERICOAST

Kostaldeko eskualdeen ondarearen kudeaketarako politikak hobetu. Leartibai Garapen Agentzia.

INNOLACT

Esnekien sektore tradizionalaren lehiakortasuna hobetu, gaztagileen produktuen dibertsifikazioa bultzatuz. Leartiker.

NOI Modeling Factory

Sare-simulazioen arloko azpiegitura-sarearen datu-base bat sortzea. Leartiker.

NOI Powertrain

Powertrain arloarekin lotutako azpiegitura-sarearen datu-base bat sortzea. Leartiker.

RACETP

RTM bidez prozesatu daitezkeen erretxina termoplastikodun egitura-piezen garapena. Leartiker.

RETRACE

Diseinu Sistemikoa, tokiko eta eskualdeko politikak Ekonomia Zirkularrerantz abiarazteko sistema gisa aurkeztu. Azaro Fundazioa.

TRANSFERINN

Berrikuntza ekosistema indartu. Ezagutzaren transferentzian oinarrituz enpresetan berrikuntza sistemak ezarriko dira, eta lan hori burutzeko, berrikuntza kudeatzaileak trebatuko dira. Azaro Fundazioa.

VIRTUAL UPSCALLING Sare-simulazioak egiteko azpiegitura baten negozio ereduaren azterketa. Leartiker. Azaro Fundazioa, Leartibai Garapen Agentzia eta Leartiker zentro teknologikoak, Lea-Artibai eskualdearen hazkuntza ekonomikoa oinarri hartuta egiten dute lan. Horregatik, eskualdeko enpresen produktibitatea eta lehiakortasuna hobetzeko bidean, programa europarrek I+G+B alorrean eskaintzen

dituzten nazioarteko elkarlanak aukera ona dira ezagutzak jaso, garatu eta ustiatzeko. Lea-Artibai eskualdearen gaitasun eta baliabideei irteera egokiena eta errentagarriena emateko etengabe lan egiten dute hiru erakundeek.

11


Elkarrizketa Andoni, Arkaitz, Erlaiz eta Iraitz gaur egun JOSÉ LUIS SANTILLà N, S.A. enpresako langileak dira, Elorrion kokatuta dagoen enpresak 35 urte baino gehiago daramatza instalazio industrialetako diseinu eta ezarpenean: gas naturala, berokuntza, girotzea, prozesu industrialetako hozketa sistemak, aire konprimatua, lurruna eta energia berriztagarriak, hauetaz gain, mantentze prebentiboa eta efizientzia energetikoa (energia aurrezpenerako neurri eta sistema zentralizatuen, gasaren, elektrizitatearen eta uraren kontsumoen kontadoreen kontrolen bidez) arloak indartzen ari dira .

Arkaitz Garagarza, Iraitz Arrieta, Andoni Duarte eta Erlaiz Joaquin Beroa Sortzeko Instalazioen zikloko klasean.

Honakoan elkarrizketatuko ditugunak, bere garaian, mantentze familiako Hotz, Girotze eta bero-instalazioak jarri eta mantentzea erdi mailako zikloa ikasi zuten, LOGSE legekoa zen eta LOEko lege aldaketen ondorioz, ziklo hau bitan banatu da, alde batetik, Hozteko eta girotzeko instalazioak eta bestetik, Beroa sortzeko instalazioak, honako ikasketa hauek gainditzean lanerako

kualifikatzen duen hainbat industriako karnet lortzen dira. Beraien artean, IGB motako Gasa Instalatzeko kualifikazioagiriaren karneta. Ondorioz, gure ikasle ohiak ikastetxera bueltatu dira karnet hau eskuratzeko. Gaur egun, ezinbestekoa da pertsonak etengabe formatzen jarraitzea teknologia oso azkar aurreratzen doalako eta honen ondorioz ekipamendu, prozedimendu eta batez ere,

araudien aldaketetan eguneratuta egotea oso garrantzitsua da enpresen etorkizuna bermatzeko. Horretan gabiltza aurten Santillan-eko gure ikasle ohiekin: birziklatzen, araudi berriztatua ezagutzen eta falta zaizkien industriako karnetak ateratzen laguntzen.

Arkaitz: Enpresekin duen harremanarengatik Nolakoa izan da zuen esperientzia? Erlaiz: Jose Luis Santillan enpresan lan egi- aukeratuko nuke gaur egun ere‌ horrek lanArkaitz: Orain dela 9 urte ikasi nuen Hotz ten dut, aire girotuak, ur bero, kalefakzioa bideratze aukerak haunditzen dituelako. eta Bero instalazioen muntaia zikloa. Ikas- eta abar mantentzen eta konpontzen ketak egin eta praktikak burutu nituen tokian geratu nintzen lanean gaur egunera arte.

Iraitz: Lanbide Heziketa hau ikasteko inguru honetan aukera bakarra delako.

Lanbide Heziketa egitea gomendatuko Andoni: Laneratzeko aukera asko dituzulako. Iraitz: nik orain dela 6 urte ikasi nuen Hotz zenuke? eta Beroko zikloa, esperientzia polita izan zen Arkaitz: nik gomendatuko nuke gehienbat Erlaiz: Lea Artibai Ikastetxeak lan mundualan munduarekin lehenengo pausuak bertan laneratze aukera handiak ematen dituelako rekin duen harreman zuzenarengaitik. eman bait nituen. eta normalean lotura zuzena duelako geroago datorren lan munduarekin. Andoni: Nire esperientzia ere ona izan zen, Hotz-bero moduluko ikasketak bukatu eta Iraitz: Guztiz gomendatuko nuke. Gaur egun lanean hasi nintzen segidan. gainera praktikak egiteko dauden aukerekin, enpresek ikaslea hobeto ezagutzeaz gain, Erlaiz: Ni ere oso ondo, zeren ikasketak ikasten zaudena praktikan ipintzeko aukera bukatu eta berehala hasi nintzen Lan Hotz-en. gehiago bait duzu.

Andoni: Nik bai, gero lan munduan sartzeko Gaur egun zertan lan egiten duzu? Arkaitz: Esan bezala gaur egun praktikak aukera asko dituzulako. egin nituen enpresa berdinean nago lanean, Santillan-en, mantentze lanetan aritzen naiz. Erlaiz: Lanbide Heziketa hau gomendatuko nuke, esperientzia praktiko eta teoriko onareIraitz: Gaur egun klimatizazio arloko mante- kin prestatzen zaituztelako. nimenduan nabil lanean.

Andoni: Aire girotu, kalefazio mantenimentu Zergaitik aukeratu zenuten Lea Artibai Ikastetxea? prebentiboa egiten nabil gehien bat.

12


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.