Zuontzat lai

Page 1

2013-2014 ikasturtea Ekaina

Lanbide Heziketa

2013-2014 Ikasturtean bukatu zutenak Batxilergoa

Ikaskidetza proiektua Etengabeko prestakuntza

Enpresa forua sortu da Leartiker

Laktosueroarekin egindako elikagai berria Azaro

LEAN ESKOLA, Proiektu berritzailea martxan dago.

Ekintzailetza lantzen gazteekin


Euskal Herriko lehen Lean eskola Apirilaren 30ean inauguratu ziren “Lean Eskola”ko instalakuntza berriak, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatutako ekimen berritzailea. Ekitaldian Lea Artibai Ikastetxeko zuzendaria den Isabel Mendigurenek, Espainiako Renault Consultingeko zuzendariak, Antonio Fernández Álvarez -ek, Mondragon Korporazioko Lehendakariordeak, Victor Arrizabalaga Elu -k eta Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako sailburuoardea den Jorge Arévalo Turrillas-ek parte hartu zuten.

Metodologiara egokitutako instalakuntza berriak “Lean by doing”

Instalazioen guztizko azalera 400 metro² da eta ikasleek enpresen egunerokoan jazotzen diren arazoen tankerako simulazioak egiteko gela eta tailerrez osatuta dago, eta simulazioen bidez proiektuak aurrera eramateko kostuak eta esfortzuak gutxitzen ikasiko dute. Modu berean, coaching klase pertsonaliatuak jasoko dituzte beraien perfil profesionalak moldatu eta prestatzeko. Lean kultura prozesu produktiboan balorerik ez duena ezabatzean eta lehiakortasuna irabaztean datza. “Learning by doing” metodologiaren bitartez (Lean eginez ikasi) ikasiko dute ikasleek eta prestakuntza moduluak Renault Consultingeko arduradunek diseinatu dituzte, horrela, merkatu global eta lehiakorreko merkatuan aurki ditzakegun enpresen beharrizanetara egokitutako profesional eta teknikariak prestatzeko.

Inteligentzia estrategikoa eta berrikuntza izango dira prestakuntza berriaren oinarrietako batzuk.

“FP Euskadi” agenda estrategikoaren barruan sartzen da proiektu hau eta enpresen beharrizanei erantzuteko langileen konpetentziak hobetzeko balioko du. Lean Eskolako lehen prestakuntza programan parte hartu duten lehen promozioko 15 ikasleak aurkeztutako espediente onenen artean aukeratuak izan dira eta diruzlagundutako ikastaroan maiatzaren 5ean hasi ziren.

2


Lanbide Heziketa Praktikak enpresetan. Martxotik ekainera arte burutu dituzte praktikak ikasleek. 40 enpresa baino gehiagok hartu dute parte ikasleen ikasketa prozesuan. 72 ikasletik 63 izan dira Euskal Herriko enpresetan praktikak egiin dituzten ikasleak eta gainontzeko 9ak herrialde europarretan egin dituzte, Leonardo eta Erasmus programen baitan. Aurten Lanbide Heziketa DUALean 12 ikasle izan ditugu, enpresan ikasi eta lan eginez txandakako sisteman. Ekainean bukatu dute eta % 60ak lanean jarraitzeko eskaintza jaso du. Datorren ikasturterako horrelako 15 proiektu izango ditugu, ekainean enpresa ezberdinetan hasiko direnak lan kontratuarekin lanean. Enpresekiko harreman estuari eta irakasleek ikasleei lana bilatzeko emandako laguntzari esker, Lea Artibai Ikastetxean Lanbide Heziketan aurreko ikasturtean titulatuta eta laneratu nahi zutenen %87,5ak lanpostua lortu zuen. Gaur egungo egoera ekonomikoari begira, emaitza oso onak direla esan dezakegu.

OIHAN VEGA, Telekomunikazioetako ikasleekin egon zen Apirilean, GAZTEA irratsaioaren zati bat eskolatik emititu zen eta Oihan Vega izan genuen gure artean. Hurbildu ziren ikasleei euskarazko ikus entzunezko medioei buruz hitz egin zien. Horrez gain, “Telekomunikazio eta Informatika Sistemak” Goi Mailako Lanbide Heziketako ikasleekin, irratsaioak egiteko tailer berezi bat eman zien. Bertan, irratsaioa nola egiten den ikasi eta praktikatzeko aukera izan zuten. Izan ere ziklo honetako moduluetako bat, “Ikusentzunezko produkzio-sistemak” baita eta bertan ikasleek irudi eta soinu instalazioez gain zuzeneko emanaldiak nola egiten diren ere ikasten dute.

Teknologia astea 2014 Urtero lez 2013-2014 ikasturtean apirilean teknologia astea ospatu da Lea Artibai Ikastetxean eta gazteek teknologia desberdinak hurbiletik ezagutzeko antolatutako ekintzak antolatu dira. Orain arte saiook 1.batxilergoko ikasleentzat soilik antolatzen bagenituen ere, aurten ikasle guztientzat antolatu dira. Gernikako institutuko batxilergoko 1 eta 2. mailakoak ere gonbidatu ditugu eta gure artean izan ziren teknologia eguna ospatzeko. 1.Batxilergoko ikasleentzat teknologia desberdinei buruzko ekintza praktikoak antolatu ziren eta 1 mailako Lanbide heziketako gazteek ikasten ari diren teknologiaren inguruko hitzaldiak, antolatu genituan besteak beste: Cikautxo S.Coop: Automatizazio industrialari buruzko hitzaldia Lander Fernandez-en eskutik. Pixel Sytemas S.L.: Mekanika alorreko software desberdinen azalpena eta 3D inpresorak. Azaro fundazioa: Ekintzailetasunari buruzko hitzaldia SK8 enpresa sortu duten ekintzaileen eskutik. M4F enpresa (EITB-rentzat lanean): Sare sozialak, web orriak eta informatika sistemei buruzko hitzaldia, Iban Bilabaoren eskutik. Leartiker: Elikagaien teknologiari buruzko hitzaldia Naia Andonegi-ren eskutik. Euskadi gaztea: Ikasleentzat irrati tailerra Ohian Vegaren eskutik. Eskualdeko edonorentzat hurrenagoko bi ekintzak antolatu ziren: KIT.Lab Komunikazio eta Informazio Teknologien laborategiak. Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik. Biomasari buruzko hitzaldia eta ondoren Bera Kurz-eko instalazioen bisita. Ekitermik s.coop. eta Sugaar KOOP ELK enpresen eskutik.

3


Lanbide Heziketa VETPRO europar proiektua Maiatzean Lanbide Heziketako arduradun Maite Bengoak eta Zuzendariak, Isabel Mendigurenek, HETELeko zuzendari eta zuzendaritza taldeetako beste 20 kidekin VETPRO proiektu batean parte hartu genuen Herbehereetan. Helburua Lanbide Heziketa duala edo alternantziakoa nola kudeatzen duten ezagutzea izan zen. Hemen bezala, ikastetxean hilabete batzuk eman ostean enpresetan praktikak egitea da aukera bat eta bestea eskola eta lana uztartzea. Kasu honetan ikasleek enpresan ematen duten denboran kontratupean daude eta ikasketa programaren jarraipena eskola eta enpresaren artean egiten da. Herbeheretako sistema orokorrean gurea baino malguago da eta enpresen beharrei erantzuteko aukera gehiago ematen ditu. Langileak trebatu eta kontratatzeko enpresen interesa handia da eta enpresek ikaslearen tutorea izendatzen dute jarraipena egin eta ikasten laguntzeko eta ikastetxearekin ikaslearen prestakuntzaren jarraipena egiteko. Esan zigutenez duela 20 urte aurreikusi zuten gaur egun eta etorkizunerako profil tekniko eta teknologikoa duten langileak beharko zituztela eta hutsunea betetzeko lanean hasi ziren. Gai honekin lotuta, gazteak eta gizartea orokorrean teknologiara hurbiltzeko hainbat ekintza antolatzen dituzte, besteak beste, lehen hezkuntzako irakasleekin jardunaldiak, enpresetan ate irekiak umeak gurasoekin joan daitezen edo gazteek lanbide desberdinak eta enpresetako jarduna ezagutzeko.

Lea Artibai LAN AZOKA Ekainaren 18an Lea Artibai LAN AZOKAren lehen edizioa ospatuko da eta bertan enpresa eta erakunde ezberdinek parte hartuko dute. Ikasle, langabetu edota lana aldatzekotan dabizenak lan munduarekin harremanetan jartzeko parada ezin hobea. Bertara hurbiltzen direnak beraien Kurrikulumak entregatzeko eta enpresetako ordezkariekin elkarrizketatzeko aukera izango dute. Bi gune ezberdin bereiztuko dira: alde batetik enpresen erakusgunea egingo dena eta bestetik enpresetako Giza Baliabideetako arduradunekin egoteko, eta kurrikulumak jasotzeko gunea.

4


Batxilergoa Ikaskidetza proiektua martxan Batxilergoan Hezkuntza kooperatiboaren aldeko apostua egin du Lea Artibai ikastetxeak.

Gizartea aldatzen doan heinean, hezkuntza ere aldatu beharra dagoela ikusi da. Helburua, ikasleak goi mailako ikasketetan sartu eta elkarrekin bizi eta lan egiteko gai izaten irakastea denez, bide hori eraikitzen laguntzeko era ezberdinak lantzeko momentua dela pentsatu da. Horrela, aukera ezberdinak aztertu ondoren, Ikaskidetza Proiektua martxan jartzea erabaki dugu, hezkuntza kooperatiboa modu aproposa izan daitekeelako lortu nahi den helburu hori lortzeko. Ikaskidetza Proiektua eskola eta irakasleen errealitatetik diseinatzen den proiektua da eta Ikaskide sarea edo komunitatea eraikiz egiten da. Hezkuntza kooperatiboa du oinarri, hau da, elkarrekin ikastea elkarlanerako konpetentzia sustatuz. Talde kooperatiboak helburu komun bat izango du, kide bakoitzak besteen beharra du eta taldeak kide guztien beharra, komunikazioa ezinbestekoa izango da helburua lortzeko eta baita bakarkako erantzukizun eta konpromiso propioak ere. Hezkuntza kooperatiboan eta Ikaskidetza Proiektuan aitzindari HUHEZI (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientziak) denez, bere aholkularitza jasoko dugu 4urtetako proiektu hau martxan jartzeko. Lehenengo urte honetan Batxilergoko irakasleen formazioaz arduratu da eta ikasgai ezberdinetan bost proiektu ezberdin martxan jartzea ahalbidetu du.

1.Batxilergoko proiektua: EKINTZAILETASUNA Urtero lez proiektu bat izan dugu esku artean 1.Batxilergoan. Aurtengo honetan Ekintzailetasuna izan da gaia eta Foru Aldundiak bultzatutako “Egin eta Ekin� proiektuaren barruan landu dugu Azaro Fundazioarekin batera. 2.ebaluazioaren amaieran taldeka enpresa proiektu ezberdinak jorratu diztuzte ikasleek eta maiatzaren 30ean Leioako Unibertsitateko Aula Magnan sari banaketaren ekitaldian izan ginen. Ez genuen saririk jaso baina esperientzia oso polita izan da gure ikasleen sormena biztu eta ekintzailetasunaren alde apustu egiteko.

5


Batxilergoa Ekintza ezberdinen argazkiak jarraian:

Gaztea irratsaioko Baialabai saioa zuzeneko emisioa

1.Batxilergo Zientifikoko ikasleak Galdakaoko ospitalean

Pirinioetan rafting egiten 2.Batxilergo Teknologikoko ikasleak BETEK-en

Bertsolari gazteen txapelketa izan genuen berton 2.Batxilergokoak Ikasketa bidaian Salamankan

Valdezcaray-ra eskiatzera

6

“La casa de Bernarda Alba� antzezlana ikusten


Etengabeko Prestakuntza Lan praktikak egin dituztenen % 25a laneratu da. Lea Artibai Ikastetxean helburu nagusienetariko bat laneratzean eragitea da. Hori dela eta, azken urte hauetan % 83an hazi da langabetuentzako prestakuntza eskaintza. 2013-2014 ikasturtean 20 ikastaro antolatu dira, 6765 ordu eskainiz eta eskualdeko 300 langabetu prestatuz. Ikastaroak alor ezberdinetakoak izan dira, Mekanika, soldadura, kalitatea, diseinua, elikagaiak, giza baliabideak etab. Ikastaro guzti horietatik 160 pertsonak izan dute lan praktikak burutzeko aukera eta 41 bertan gelditu dira lan kontratu batekin. Besteak beste, TAES, S.L. (Berriz); PRECICAL, S.A.L. (Mallabia), AKT Plasticos, S.L. (Zornotza); Industrias Mail, S.A. (Eibar); Equipos de transmisi贸n, S.A. (Mallabia); Astilleros Murueta, S.A. (Murueta); GKN Driveline (Zumaia) enpresetan laneratu dira

Enpresa Foroa sortu da Maiatzaren 15ean ospatu zen Enpresa Foroaren lehen bilera, enpresa eta erakunde ezberdinak batuko dituen gunea izatea du helburu eta eskualdearen garapenean eragiteko xedearekin sortu da. Enpresa Foroa sortzeak bi helbururi erantzuten dio. Alde batetik eskualdeko enpresak elkar ezagutzea, kezkak eta esperientziak elkartrukatzea eta elkarrengandik ikastea eta beste alde batetatik, hezkuntza eta lan mundua hurbiltzea. Enpresa Foroa parte hartu nahi duten edozein enpresetako giza baliabideko kideei irekita dago eta une honetan ondokoak dira parte hartzen duten enpresak: - CIKAUTXO Koop. Elk. - NEMAK S.A. - BEROTZ S.L. - FUNDICIONES GARBI S.A. - MAIER Koop. Elk. - BURDINOLA Koop. Elk. - FAGOR koop. Elk. - KIDE koop. Elk. - EIKA Koop. Elk. - KAUTENIK S.L. - GRUPO ALFA.

7


Orokorra LANEKO SEGURTASUNA ETA OSASUNA – Erakusketa Iraunkorra Maiatzean Laneko Segurtasun eta Osasuna-ren inguruko erakusketa iraunkorra inauguratu da. Bertara Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeko (OSALAN) Zuzendari Nagusia den Izaskun Urien etorri da, Zuzendaritza Batzordeko beste zenbait kideekin batera. Euskal gizartean, oro har, eta lan-arloan, bereziki, prebentzio-kultura handiagoren ezarpena poliki-poliki ari da aurrera egiten. Zentsu honetan, ezinbestekoa da kontzientziatze- eta sentikortze-lanetan urratsak ematen jarraitzea, oraindik bide luzea baitago egiteke. Euskal Autonomia Erkidegoaren 2011-2014 LANEKO SEGURTASUN ETA OSASUN ESTRATEGIAN aitortzen denez, hainbat dira prebentzioaren kultura euskal hiritarren artean behar bezala ez ezartzeko arrazoiak, eta gehienak, EAEko Administrazioak eta hedabideak elkarrekin planifikatutako dibulgazio KANPAINA BIZI ETA IRAUNKORRIK ezaren ondoriozkoak dira. Bestalde, aitortzen da baita ere, laneko segurtasuna eta osasunaren alorrean sentikortasuna sortzen joateko moduko sakontasunez ez dela jorratzen hezkuntza-eremuan gai hau Argi dago bada, laneko segurtasun eta osasunari buruzko ezagutza hedatzea eta prestakuntza ematea oraindik ere jorratu behar den oinarrizko pilarea dela. Epe ertain/luzean egin behar da lan egungo ikasleekin, laneko segurtasun eta osasunarekin lotutako balioak indartuz eta, arriskuaren pertzepzioa hezkuntzaren oinarritik landuz. Horrek, etorkizunean, gizarteak kontzientzia handiagoa izaten lagunduko du eta, azken finean, gizarte seguruagoa izatea ekarriko du

Udarako kanpamentu teknologikoak antolatuko ditu Lea Artibai Ikastetxeak Udaran gaztetxoek ondo pasatzeaz gain teknologietan prestatzeko aukera. Adinaren arabera hiru aukera ezberdin daude, 10etik 14rakoen taldea eta 16tik 20 bitartekoena. Datatetan ere bi aukera daude bata ekainaren 23tik 27ra eta bestea ekainaren 30etik uztailaren 4ra, goiz hutsez 9:00etatik 14:00etara, hamaiketakoa barne izango dutelarik.

8


Orokorra 2014ko Udaberri Festa

9


Leartiker Laktosueroarekin egindako elikagai berri bat aurkeztu du LEARTIKER Elikagaien Teknologiak gaztategietan eratzen den laktosueroarekin garatu duen produktu berritzaile bat aurkeztu zuen, GAXURE izenez bataiatua. Laktosueroa orain arte gaztategietan eratzen den hondakina da baina dituen propietatateak aprobetxatuz produktu berritzaile baten garapena lortu du esnekien garapenean aditua den Malen Sarasuak. Produktu berritzaile hau gaztagile talde batekin batera garatu da eta laktosueroa aprobetxatuz balio erantsidun produktua lortu da.

Arrantza sektorean berrikuntza sustatzeko nazioarteko hitzarmen bat sinatu da Elikagaien Teknologiak Portugaleko IPMAko ikertzailea den Leonor Nunesekin sinatu du hitzarmena, arratza sektorean berrikuntza bultzatu, produktu berriak garatu eta sektorean eratzen diren azpiproduktuei balio erantsia emateko helburuarekin. Akordioa, eraberrikuntzan eta ezagutzan adituak diren pertsonen mugikortasuna sustatzeko Elkateak, BIZKAIA:XEDE-k, Bizkaira berrikuntza eta ezagutza prozesuan adituak diren pertsonala erakartzeko eskainitako laguntza bati esker gauzatu da. Eskualdeko arrantza sektoreko enpresek parte hartuko dute garatuko diren egitasmoetan, eta lortutako hobekuntzez baliatuko dira.

Europako adituak Polymers & Medical applications jardunaldian Apirilean burutu zen medikuntza sektorean material polimerikoen erabileraz hitz egiteko jardunaldia. Rescoll Frantziako material polimerikoen ikerketa zentroko institutuko ordezkariak, Evonik material kimikoetan berritzailea den Alemaniako multinazionalak eta Mondragon Health, osasun sektoreko garapenean buru den Mondragon Korporazioko unitate estrategikoko ordezkariak izan ziren hizlariak. Createch Medical Mendaron egoitza duen firma, hortzentzako inplante eta protesi merkaturako teknologia garatzen duen enpresako ordezkariek eta Vall d'Hebron ospitale katalaneko kudeatzaileak, material polimerikoekin konponbideak ezartzen lehenetarikoak direnek, materia horrekiko beraien aurrerakuntzez aritu ziren. Jardunaldia didaktikoa eta berritzailea izan zen, sektore askotara zuzendutakoa eta bertan sendagile, ingeniari, ikerlari eta enpresetako promotore profesionalak izan ziren partaideak.

10


Azaro Gazteengan ere ekintzailetza eta berrikuntza kultura hedatzen Azaro Fundazioaren lan ildoetako bat kultura ekintzailearen hedapena izanik, 2005. urtetik eskualdeko ikastetxe ezberdinekin esparru honetan lanean dihardu. Egitasmo honen baitan, Lea Artibai ikastetxeko ikasleek eskualdeko ekintzaile ezberdinen esperientziak jaso dituzte. Urtarrilaren 31n, batxilergoko bigarren mailako ikasleek Sugaar Koop. Elk. txikiko bazkide baten eskutik, beraien esperientzia ezagutzeko aukera izan zuten. Ondoren, Lea-Artibai Berrikuntza Guneko gune ezberdinak bisitatu zituzten. Apirilaren 10ean berriz, Administrazio eta Finantza zikloko lehen mailako ikasleek, SK8 Diseinua enpresako kideen hitzaldia izan zuten. Beraiek eskaintzen dituzten zerbitzuez gain, enpresa sortzera zergatik animatu ziren eta norbere kontura lan egiteak dakartzan abantaila eta desabantailak ere aipatu zituzten besteak beste. Azaro Fundazioak eskualdeko ikasleekin urtean zehar jorratzen dituen ekimen desberdinen helburua, gazteen artean ekintzailetza eta berrikuntza balore eta jarrera ezberdinak lantzea da.

Azaro Fundazioa Zaintza teknologikoa eta Adimen Lehiakorra ziurtagiria lortu du SGS enpresak UNE 166006:2011 arauaren arabera aitortzen duen Zaintza Teknologiko eta Adimen Lehiakorra ziurtagiria jaso du Azaro Fundazioak. Ezaugarri hauetako sistema bat jartzeak antolatzaileei beraien ingurua behatzea ahalbidetzen die, I+G+i kudeaketa sistema eta proiektuen garapena ezarri eta bultzatzeko beharrezkoa. Azaro Fundazioaren kasuan, zaintza, erakundea bera zein Lea-Artibai eskualdeko enpresentzako erreminta estrategikoa da. Zaintza teknologikoa eta adimen lehiakorraren bitartez enpresei interesgarriak iruditzen zaizkien sektore edo alorretako erronka eta joerak ezagutzeko gai dira.

Lea-Artibaiko tokiko garapenaren esperientzia, aztertzeko erreferente bat Martxoaren 12an FICOBAn, herrialde bati lehiakortasunean laguntzeko bidean, tokiko prozesu partehartzaileen arrakastaren gakoei eta tokiko garapenaren esperientziei buruzko jardunaldi bat ospatu zen. Jardunaldi honetan Leartibai Garapen Agentzia eta Azaro Fundazioaren ordezkari lanetan Ainara Basurkok parte hartu zuen, 2002. urtetik garapen ekonomikoaren ikuspuntutik eskualdean ematen ari den prozesua azaltzeko (jada bukatuta dagoen esperanza 2013 proiektua eta Lea-Artibai Bioberdea 2020 proiektu berria, biak ere partehartze publiko-pribatuan oinarrituak eta eskualdeko agente sozioekonomikoen partehartze handiagatik bereiziak). Ainararekin batera, Rafaelako udalak (Argentina) bultzatutako garapen eredua aurkeztu zuen Pablo Costamagna, Noruegako herrialde txikien garapenean udalek duten eginkizunaren aspektu ezberdinak elkarbanatu zituen Mikaela Vasstrom eta Gipuzkoa Sarean garapen ereduaren erronkak aurkeztu zituen Miren Larrea Orkestrako ikertzailea ere bertan izan ziren.

11


Elkarrizketa—ANDONI ARETXABALETA Andoni Aretxabaleta Lea Artibai Ikastetxean Batxilergoa eta Goi Mailako Lanbide Heziketa ikasi zuen. Pelotari markinarrak aurten binakako txapelketa nagusian Aimar Olaizolarekin batera parte hartu du eta txapeldunorde izan dira. oraindik harremana daukat beraiekin. Nahiz eta azterketa garaiak gorroto nituen, egunerokotasunean oso ondo pasatzen nuen. Nik uste dut irakasleekin tratu ona izateak ere asko lagundu zidala. Zergatik aukeratu zenuen Lea Artibai Ikastetxean Lanbide Heziketa ikastea? Parte batetik etxetik hurbil nuelako ta bestetik prestakuntza zikloa erakargarria iruditzen zitzaidalako. Entrenamentuak zirela eta askotan ezin izaten nuen klaseetara agertu, zikloaren bigarren urtea hasi orduko debutatu bainuen Asegarzerekin. Klaseko ordu asko galtzen nituen eta irakasleek sekula ez zidaten arazorik ipini kurtsoa aurrera ateratzeko. Alde horretatik asko eskertzen dut niri emandako erraztasun denak. Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren programazioa ikasi ondoren praktikak egin zenituen? Nolako esperientzia izan zen?

Kaixo Andoni, lehenengo eta behin, zorionak! Nola baloratzen zara aurtengo txapelketa nagusian?

Oso gustora pasatu nituen 3 hillabete haiek. Etxebarriko Nemak empresan (orduan J.L. French ANSOLA zen) eta ezagun asko izan nituen lanean. Egun askotan gogorra egiten zitzaidan goizean urruti entrenatzera joan eta ia Momentu honetan uda preparatzen bazkaltzeko denborarik gabe lanera gaude, nahiko gogor gañera. Batzu- joatea baña egia esan azkar pasa tan goiz ta arratsalde ere entre- zitzaidan praktika garaia. natzen gabiltza eta espero dut lan honen emaitzak udaran zehar biltzea. Horixe da momentuz nik begien aurrean dudana eta gerora ikusi egin behar.

Eskerrik asko. Gustora geratu nahiz egindako lanarekin, nahiz eta eskumuturreko arazoak eta eskuko miñekin ibili. Finalera sartzeko aukera izan genuen eta azkeneko partida hori ez irabazteak tristura ere ema- Lea Artibai Ikastetxean ikasi ten du baña uste dut harro egoteko zenuen, nola gogoratzen duzu zure txapelketa egin dudala. ikasle garaia? Oroitzapen oso onak dauzkat Zeintzuk dira zure helburuak hur- ikastetxean egon nitzen 4 urte haietaz. Lagun asko egin nituen eta rengo urteari begira?

12


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.