Irati eta aitzol ondarroako portuan

Page 1

Irati eta Aitzol Ondarroako portuan


Irati eta Aitzol, sei eta zortzi urteko anai-arrebak dira. Bilbon jaio eta bizi dira, baina oporretan inoiz hutsik egin gabe, Ondarroara joaten dira. Bertan, beste hainbat familiartekoez gain, beraien aiton-amonak bizi dira eta biziki gustoko dute eurekin egotea eta itsasoarekin loturiko kondairak entzutea.


Aitona, baxurako txalupetan aritu izan da bizitza osoan. Amona, aldiz, sarekonpontzailea izandakoa da hainbat urtean.


Mikel, Iratiren eta Aitzolen aita, ondarrutarra da eta ikasketak Bilbon burutu ondoren, bertako enpresa batean hasi zen lanean duela 10 urte.

Hantxe ezagutu zuen Itziar, gaur bere emaztea eta haurren ama dena. Denak Bilbon bizi dira.


Oso gustura joaten dira, ahal duten guztietan Ondarroara.

Ondo konpontzen dira lehengusuekin, lagunak ere egin dituzte dagoeneko, eta ez dute aspertzeko tarterik izaten. Gehien gustatzen zaiena hondartzara joatea da.


Gaur, ez dago hondartzara joateko eguraldirik. Aldiz, aitona-amonei deitu eta eurekin geratu dira goiza pasatzeko. Portura joatea erabaki dute, gauza asko baitituzte ilobei kontatzeko. Iratik eta Aitzolek, jakin-mina eta ikasteko gogo handia dute, nola ez, eurak ere ondarrutarrak sentitzen dira eta itsasoarekin loturiko guztia dute gogoko.


Ikusteko eta ikasteko aukera itzela ematen du portuan zehar emandako bueltatxo batek!.

Eta, aitona-amonek, guzti-guztientzat dute erantzuna!

GOIZ POLITA BERAZ, IRATIK ETA AITZOLEK, AITONA-AMONEKIN PASATUKO DUTENA!


Amona, itsasontzi bat portuan sartzen ari da. Badakizu non geratuko den? Arrain asko ekarriko omen du?

Zoritxarrez, gaur ez du izango ez atrakatzeko toki faltarik. Gogoratzen dut, duela urte batzuk arte, zenbat arrantza-ontzi zeuden Euskal Herriko portu guztietan ‌

Berdel sasoia da, eta izan daiteke arrain dexente ekartzea. Gero, ikusi egin behar, salmenta nola joaten zaien ‌

Baxurako arrantzaleek, betidanik, urteroko bi arrantza-sasoi nagusiei begira egoten ziren, antxoa-sasoiari eta atuna-sasoiari, alegia. Horiez gain, berdela, txitxarroa, sardina eta beste hainbat espezie arrantzatzeko tarteak ere izaten zituzten. Orain, aldiz, egoera biziki aldatu da eta hor dabiltza gure arrantzaleak, aurrera atera ezinik ‌


Aitona, zergatik botatzen dituzte sokak moilara? Nork hartu behar ditu? Zer dira arrantzale horiek eskuetan dituzten globoen antzeko tresnak?

Soka horiei txikotak deitzen zaie eta orain itsasontzia atrakatzeko maniobrak egiten ari dira. Ikusten dituzun txikotak itsasontziaren aurreko aldetik (brankatik) zein atzekotik (popatik) botatzen dituzte, eta, moilan , jendea prest egoten da, txikotak hartu eta bitetan sartzeko. Lehorrean dauden amarradura horiek bitak dira.

Defentson helburua itsasontziak moilaren aurka izaten dituen kolpeetatik babestea da, zeren, sarritan, ez badirudi ere, gehiago edo gutxiago, itsasontziak mugitu egiten baitira.


Amona, lehen arrantzale bat erortzen ikusi dugun. Itsasontzi hartan zergatik ez zegoen lehorreratzeko pasabiderik, hemen bezala? Bai, egia da. Zoritxarrez oso barku gutxitan erabili ohi dira antzeko pasabideak eta ondorioz, uraren mailaren arabera, batzuetan moilako eskailera edota eskalak erabiltzen badira ere, kasu gehienetan, lehen ikusi dugunez, zuzenean salto egiten dute moilara.

Itsasontziko kubiertara edota moilara erortzeko arrisku handia dago eta, are okerrago, uretara erori eta itsasontziaren eta moilaren artean harrapatuta geratzeko. Badirudi sistema egoki bat ezin bilatuta dabiltzala. Ea zerbait segurua eta benetan erabilgarria lortzen duten.


Aitona, gizon horiek arrain kaxa bakar bat daramate Kofradiara, ez dute gehiagorik harrapatu? Ez mutil!. Arrain jakin batzuk harrapatzen direnean, itsasontzia atrakatu bezain laster, erakusgarrien kaxak eraman behar izaten dira Kofradiara.

Horrela, salmentan parte hartuko duten erosleek arrainon ezaugarriak ikusteko aukera izaten dute. Goazen barrura eta ikusiko dugu zer egiten duten arrain-kaxa erakusgarri horiekin.


Amona, zein da gizon hori? Zergatik joan dira harengana kaxa hartuta? Ene, gizona arrain batzuk platertxo batean ipintzen ari da! Zergatik pisatzen ditu arrain-ale batzuk bakarrik?

Gizon hori Kofradiako langilea da. Batez ere, antxoaren kasuan, erakusgarrien kaxatik arrain-ale batzuk hartzen dituzte, kilo batean ea zenbat ale sartzen diren ikusteko. Datu hori oso garrantzitsua da erosleentzat, zeren, arrain-aleen tamainaren arabera, batzuk edo besteak erosten ahaleginduko baitira.

Ikusten duzunez, etiketatxo bat jarri diote kaxari, eta orain badoaz beste leku batera. Goazen geu ere haien atzetik!


Aitona, erakustokiaren antzeko apar horretan utzi dute arrain-kaxa. Beste hainbat kaxa ipini dituzte lehendik ere. Fruta-dendetan bezala saldu nahi dute arraina? Erosiko al dugu bazkaltzeko? Ez, neska, ez da horrela. Erakustoki horretan hurrengo salmentan salduko diren arrainen erakusgarriak daude. Ikusten duzunez, kaxa guztiek etiketak dauzkate eta etiketetan, besteak beste, itsasontziaren eta arrainaren datuak agertzen dira.


Amona, lurrean ere kaxa ugari daude. Zeintzuk dira inguruan dauden pertsona horiek? Joango al gara gu ere arraina hurbiletik ikustera?

Aipatzen dituzun pertsona horiek guztiak, erosleak dira eta ikusten duzunez, buru belarri dabiltza datuak biltzen, telefonoz hitz egiten‌


Ene, zer da soinu hori? Zer ari da esaten kabina barruko gizona? Zergatik eseri dira denak berehala?. Begira, aulki batzuk libre daude atzeko aldean, eseriko gara geu ere?

Erosle horiek guztiak salmentan parte hartzeko egoki akreditatuta daude eta bakoitzak bere eserlekua du. Ikusten duzunez, dena prest dago eta orain, zeregin guztia salmenta gidatuko duenaren esku geratzen da. Erabat kontzentratuta daude denak. Urduritasuna nabaria da. Nork lortuko ote du zerbait erostea?.


Amona, denak gizon horri begira daude. Zer egin du ba? Zerbait esan al dio kabinako gizonak, errietan egin dio? Ez da ezer gertatzen, laztana. Erosle horrek salmenta geratu du hartarakoxe botoiari sakatuz.

Gainerakoak ere zain daude. Erantzuten duenean, arrain guztia erosi duen ala ez, eta dena eroso ez badu, erosi ez duena eskuratzeko aukerarik duten jakingo dute.

Orain, salmenta-arduradunak ea zenbat arrain-kaxa eskuratuko nahi dituen galdetuko dio erosleari.

Ikusten duzunez, tentsioa handia da. Batek baino gehiagok erosteko premia dute, bestalde, garestiegi ere ezin dute erosi ‌ arriskuak hartu behar ‌ nork asmatuko ote du? Goazen orain kanpora.


Aitona, zenbat jende dabil lanean, ezta? Nola du izena gailu horrek? Zer dabil gizon honek txikotarekin ba? Kontxo, ea lurrera erori dira arrantzaontzitik ateratzen ari diren kaxa horiek! Gailu horri karga-besoa deitzen zaio. Betidanik erabili ohi den tresna da eta ondo diozunez, jende asko behar da zeregin guztiei ekiteko; besteak beste, kubiertako, hotz-ganberako zein moilako lan-taldeak, txikotak darabiltzatenak, tresna bera makinillaren bitartez gobernatzen duena, etab.

Beraz, jende asko koordinatu behar izaten da. Bestalde, sarritan, presaka aritu behar izaten dute eta leku batetik bestera kaxa asko mugitzen direnez, inoiz ezbeharren bat ere izaten da.

Badaezbada ere, hobe lukete langileek eskularruez gain, buruko kaskoak eta segurtasuneko oinetakoak erabiliko balituzte, batez ere zamaren azpian dabiltzanak.


Amona, itsasontzi horretan, ostera, inor ez dabil makinillan. Behar bada izorratu egin zaie eta gizon hori goikaldetik guztia kontrolatzen ari da aginte baten bidez, ezta? Ez, ez. Aitonak esan duen moduan, karga-besoa gobernatzeko, betidanik makinilla erabili izan bada ere, orain, batzuetan, makinillaren ordez, aginte hori erabiltzen da. Konturatzen bazara, orain pertsona bi gutxiago behar dira, hau da, ontzi barruan eta moilan txikotez arduratzen direnak, alegia. Agintearen bidez, zama altxatu eta jaitsi egiten da eta, halaber, karga-besoa moilarantz mugi daiteke zama uzteko, eta gero, berriro ontzirantz mugi daiteke. Hori aurrerakuntza da, ez duzu uste?. Tira, euri tantak hasi dira. Goaz aterpe horretara eta gauzak ikusten jarraituko dugu.


Uffa! Ederra euri-zaparrada!. Arrantzale horiek zergatik ez dira aterpera joaten? Bustitzen ari dira! Hara! Itsasontzi horretan garabi batekin ari dira. Aitona, gaur, denetarik ikusten ari gara. Itsasontzi bakoitzak arraina deskargatzeko era berezia du, ezta? Bai, polita. Dagoeneko ikusi duzunez, hainbat era daude arraina deskargatzeko. Karga-besoa gero eta gutxiago erabili ohi da eta, laster, garabiak baino ez dira ikusiko, seguruenik.

Eguraldia txarra bada ere, hemen ez dago lanari uzterik. Euritakoak jantzi eta aurrera egin behar dute. Salmenta amaitu da, arrain-erosleek euren bezeroen eskaeren arabera presta behar dute arraina, kamioiak garaiz atera behar dira eta ez dago denbora galtzerik.


Amona, itsasontzi horretan geuk hondartzan izkiratako erabiltzen dugun tresnaren antzekoa erabiltzen dute, baina hura baino askoz handiagoa da. Hara, hemen ez daude orain arte ikusi ditugun kaxak! Non sartzen dute arraina? Arrazoiak arrazoi, batzuetan, itsasoan arraina kaxetan jarri beharrean, zuzenean hotz-ganberan sartzen dute portura.

Aipatu duzun tresna hori, salabardoa da eta ikusten duzunez, arrainez bete eta moilara urreratzen da. Tinaren gainean dagoenean, sarearen beheko aldea ireki eta arrain guztia, tina barrura sartzen da. Itsasoan ere badu bere eginkizuna, harrapatutako arraina uretatik hotzganberara sartzeko erabiltzen baita.


Aitona, hor ere hainbeste tina daude baina salabardoaren ordez, makina handi horrekin dabiltza lanean. Hara, itsasontzia eta moila bitartean tutuak daude‌ Bai, panpoxa. Betidanik, oraintsu ikusi dugun salabardoa erabili izan bada ere, azken urteetan, arrakasta handia izan du ikusten duzun tresna horrek. “txupoiaâ€? esaten zaio.

Aurrerapen garrantzitsua izan daiteke, lana nabarmen errazten baitu, bai itsasoan, harrapatutako arraina ontziratzeko, eta baita portuan ere, arraina ontzitik moilara deskargatzeko. Gero eta itsasontzi gehiagok erabiltzen du ekipamendu hori. Ondarroako Kofradiak horrelako bi ekipamendu ditu portuan bertan, eta itsasontziei uzten die arraina deskargatzeko.


Amona, apur bat nahasten ari naiz eta ez dakit lagunei dena behar bezala kontatzeko gai izango naizen. Batzuetan kaxetan besteetan, tinetan, karga-besoa, garabia, salabardoa, “txupoia”...

Ez da ez, hain erraza dena ongi azaltzea...

Begira, itsasontzi horretan arraina hotz-ganberan dago, behegainean, eta moila ateratzeko, salabardoa edo “txupoia” erabiltzen da. Alboko beste itsasontzi horretan, ostera, arraina hotz-ganberan dago, baina kaxetan sartuta, egoki prestatuta. Itsasontzi horretan karga-besoa edo garabia erabiltzen da.


Aitona, itsasontzitik ateratako arrain-kaxak txukun-txukun jartzen ari dira arrantzale horiek. Zer da gurpil txikidun tresna hori?

Deskargaren lehen partea bukatu dela esan daiteke, txikina.

Arraina itsasontzitik atera eta, dagoeneko, moilan dago.

Arrantzale horiek, azpian ikus dezakezun palet gainean ari dira. Kaxa guztiak lau multzotan banatu dituzte. Normalean, 40 kaxa jarri ohi dira. Aipatzen duzun tresna, transpaleta deitzen da eta arrain-kaxa horiek guztiak dauzkaten paletak garraiatzeko erabiltzen da.


Amona, badoaz hemendik. Eta orain zer egin behar dute ba? Arrandegietan banatuko al dituzte?

Harrapatutako arrain guztiarekin gauza bera egin behar dute;

Ez, laztana, ez. Oraindik esku askotik pasatu behar da arraina arrandegira heldu aurretik. Itsasontzitik deskargatu eta paletak bete ahala, guztiak Kofradiako baskuletara eraman behar izaten dira behar bezala pisatzera.

horrela, azkenik, zehatz-mehatz jakingo dute zenbat arrain harrapatu duten.


Ufa, oso bizkor joan dira, ezta, aitona‌ Zergatik geratu dira hor aurrean? Zein da haiekin hitz egiten ari den gizona? Amonak esan dizuenez, palet bakoitza pisatu egin behar da eta hor dagoen gizona, Kofradiako langilea da, pisatzeaz arduratzen dena, hain zuzen ere.

Azken kaxak pisatu ondoren jakingo dute zehatz-mehatz, itsasontzi bakoitzak zenbat arrain harrapatu duen.

Beraz, lehendik ere zenbatean saldu duten bazekiten arren, orain, gau osoan lan egin ondoren, guztira zenbat diru lortu duten jakin dezakete.


Amona, zergatik uzten dute hemen pisatutako arraina? Nor da aginduak ematen ari den gizon hori? Itsasontziaren jabea da?

Ez, eder hori, gizon hori ez da itsasontziaren jabea, arraina erosi duena baizik.

Pisatu ondoren, arrantzaleek, adostutako tokian uzten dute arraina. Orduan, arraina eskuz aldatzen da, eta, arraina, erosleena da.

Ziklo bat amaitu eta beste bat hasten dela esan daiteke, zeren, hemendik aurrera, beste hainbat eginkizun gelditzen baitira egiteke.


Ikusi al duzu, aitona? Orga jasotzailearekin palet osoa hartu eta bodega horretan sartzen ari da. Zergatik?

Arraina erosi duen enpresako langilea da eta beraien lonjan sartzen ari da.

Makina bat zeregin dute oraindik egiteke. Bezeroen eskaeren arabera, lehenengo, arraina prestatu behar dute, gero, kamioiak dauden tokira eramaten dute; eta zamak egoki banatu behar dituzte dagozkien kamioietan, kontsumo-guneetara garaiz atera daitezen.

Arraina era askotara presta daiteke. Goazen osaba Aitorren lonjara. Arraina prestatzeko erak ikusiko ditugu bertan.


Zenbat jende dagoen lanean osaba Aitorren bodegan, ezta amona? Hara! Zergatik ari dira kaxak multzo batetik bestera pasatzen? Benetan lanpetuta daude, bai. Berdel ugari ari da sartzen egun hauetan eta denak emanda dabiltza langile guztiak.

Dena den, lehen esan dizudanez, arraina prestatzeko beste aukera batzuk ere badaude.

Ondo esan duzunez, palet bateko arrain-kaxak hartu eta, banan-banan, beste palet batean jartzen ari dira. Jarri ahala, pala bete elur botatzen dute, arraina ondo kontserba dadin.

Goazen beste lonja batzuetan zertan dabiltzan ikustera.


Begira, hemen bestelako kaxetan sartzen ari dira. Zergatik? Bezeroak horrela prestatzeko eskatu dietelako. Horrelako kaxei, kortxo zurizkoak esaten zaie; beraz, kortxo zurian prestatzen ari dira.

Prestatzeko era hori gero eta gehiago ikusten da eta, badirudi, epe laburrera, erabat nagusituko dela. Erabilera bakarreko kaxak dira, ez dira itzuli behar; higiene aldetik ere abantailak dituzte, arinagoak dira, errazago maneiatzen dira‌


Amona, gizon hori ibilgailutik jaitsi eta plastikoa jartzen ari da arrain kaxa guztiei, zergatik? Ikusten duzunez, paleta egoki prestatu dute eta, orain, gizon hori kaxak babesteko film hori jartzen ari da. Hori kamioian era seguruan garraiatzeko egiten da eta bidaia luzean arazorik ez izateko, hau da, ez mugitzeko, ez erortzeko‌

Paleta txukun-txukun utzi bezain laster, orga jasotzaileaz hartu eta kamioiak kargatzeko gunerantz abiatuko da.


Zenbat kamioi dauden, ezta aitona? Kaxak gorantz doaz. Ez al dira eroriko? Orain badoa hemendik. Nora doa ba?

Bai, maitea, mugimendu handia dago gaur hemen. Lehen, ia egunero antzeko giroa egoten zen, baina, zoritxarrez, orain, egun jakin batzuetan baino ez da giro hori izaten.

Lehenengo, orga jasotzailea kamioiaren parean ipintzen da eta, gero, zama igo, orga jasotzailea apur bat aurreratu eta, azkenik, zama jaitsi eta furgoian uztea da.

Gero, ongi esan duzunez, hemendik bodegara itzultzen dira berriz ere, beste zama bat hartu eta kamioietara ekartzeko. Erosleen lana hortxe bukatzen da.


Zenbat arrain-kaxa dago kamioian, ezta, amona? Zer egiten ari dira bi gizon horiek? Ufa, zelako hotza dagoen kamioi barruan? Kamioiaren furgoian paleta utzi ondoren, gizon horiek, ikusten duzun transpaleta edo eskorga hidrauliko hori erabiliz, paleta barrurantz eramaten dute eta dagokion Batzuetan arrain lekuan jartzen dute. guztia toki berera eramaten da, baina beste batzuetan, ibilbide zehatz bat eginez, hainbat tokitan utzi behar izaten da. Horregatik, ezinbestekoa da zama guztia oso ongi antolatzea, deskargatzerakoan arazorik ez izateko.

Ondo esan duzunez, kamioi barruan hotz handia dago, benetan. Kamioiok hotza sortzeko eta mantentzeko sistema dute, eta horrela behar du, nahitaez, arraina baldintza egokietan heldu ahal izan dadin kontsumoguneetara.


Aitona, zein da kamioiaren ateak ixten ari den hori? Zertarako jarri dituzte barra horiek goitik behera, ba? Garraiatu behar den zama guztia kamioian sartu dute eta ateak ondo ixten ari da. Aipatzen duzun barra horiek finkatzeko barrak dira, eta zama bidaian zehar mugi ez dadin jartzen dira. Furgoiaren tamainaren eta garraiatu beharreko arrain-kaxen kopuruaren arabera, zama egoki antolatzen da.


Amona, nora doa kamioi hori? Zeintzuk dira etxola horretan daudenak?

Egunero, hainbat kamioi ateratzen dira Zaragozara, Madrilera, Bartzelonara, Andaluziako hainbat hiritara, etab.

Italiara, Greziara eta atzerriko beste hainbat herrialdetako hiri nagusietara ere eramaten dute arraina Ondarroatik. Aipatzen duzun etxola horretan daudenek portura sartzen eta handik ateratzen diren ibilgailu guztiak kontrolatzen dituzte.


Aitona, ze itsasontzi handiak dauden moila horretan ezta? Orain arte ikusi ditugunak askoz txikiagoak ziren.

Bai, mutil, horrela da. Orain arte ikusi ditugunak baxurako arrantza-ontziak ziren eta moila horretan daudenak, ostera, alturakoak. Ontzi-mota bi horien arteko desberdintasun nagusiak, arrantzarako erabiltzen dituzten kalen araberakoak dira.

harrapatzen dituzten arrain-klaseen edo

Alturako arrantza-ontziek legatza, itsas zapoa eta oilarrak harrapatzen dituzte nagusiki eta baxurakoak, ordea, atuna, berdela, txitxarroa, sardina, antxoa, etab., arrantzatzen dituzte.


Amona, zertarako daramate emakume horiek izotza? Non lortu dute? Nora doaz?. Zeintzuk dira?.

Izotz hori portuan barruan dagoen izotz-fabrikan lortu eta alturako ontziko armadoreren baten bodegara eramaten ari dira. Arrainari dagokionez, hotzaren katea ez eteteko, izotza ezinbestekoa da.

Arrainaren lehen manipulazioa osatzen duten zereginetan ari dira. Enpresaren arabera, hainbat eratara landu daiteke, baina nagusiki, enpresako lehorreko lankideak eta berariaz deskargarako kontratatutakoak jarduten dute.


Zenbat emakume daude bodega honetan ezta, aitona?. Zergatik ari dira arrain-kaxak pisatzen? Zergatik daramatzate leku horretara?

Itsasontzitik arraina atera eta armadoreen bodega horietara ekarri bezain laster, emakumeok lanean hasten dira eta, besteak beste, honako zeregin hauek dituzte: kaxak babesteko plastikoa eta elurra kendu, pisatu, plastiko bat ipini, sailkatu eta berriro elurra jarri.

Horren ondoren, orain ikusten dugunez, kaxak salmentarako erakustokira eramaten dituzte. Arrain-erosleak laster hasiko dira etortzen, eta ordurako, dena ondo antolatuta egon behar da.


Ene, zertan ari da gizon hori? Papertxo batzuk ari da jartzen. Zertarako? Kaxa guztiei ipini behar al ditu? Elikagaiekin loturiko beste hainbat produkturekin gertatzen den bezala, arrainaren kasuan ere, jakin beharra dago non egin den arrantza, noiz eta nola egin diren geroko zereginak, etab.

Hau da, prozesu guztia azaldu behar da eta etiketa horien bitartez datu horiek guztiak bermatzen dira.

Etiketetan, informazio hau adierazten da: non arrantzatu den, arrainaren izen komertziala eta izen zientifikoa, pisu garbia, ekoizteko metodoa, tratatzeko metodoa eta bidaltzailearen datuak.


Zein da orain guztia begiratzen ari den gizon hori, aitona? Armadorea al da? Zer ari da idazten karpeta horretan?.

Ez, txikina, ez da armadorea. Geroxeago salmentan parte hartuko duen erosle bat da. Orain, bodegaz bodega dabil arraina ikuskatzen eta behar dituen datuak biltzen, besteak beste, arrainaren tamaina, kalitatea, etab.

Gero, datu guztiak ondo aztertu, bere bezero nagusiei deituko die eta salmentan erabiliko duen estrategia prestatu beharko du.

Beste hainbat arrain-erosleek ere gauza berdina egin beharko dute, lehian baitabiltza denak. Lehen arrain gehiago izaten zen Ondarroan, baina orain‌


Ze zaratots da hor barruan amona? Errietan al dabiltza? Denak gizon horri begira ari dira. Zein da? Ez, polita, ez dabiltza errietan. Ahozko salmenta egiten ari dira. Lehen, orain ez bezala, gehienetan, halaxe aritzen ziren‌ Hainbat aldagai kontuan izan ondoren, bentariak lote bakoitzari hasieran ezarri zaizkion prezioa finkatzen dio. Gero, aldez aurretik zehaztutako ibilbideari ekiten diote denak.

Erosleak saldu beharreko lotearen aurrean jartzen dira eta, bentariak, ozenki, prezioa kantatzen du, beherantz, hau da, gero eta txikiagoa esanez, norbaitek eskuratu arte. Lote osoa hartzen ez badu, geratzen den arraina saltzen jarraitzen dute. Horrela, eguneko lote guztiak saldu arte. Dena den, egun, alturako salmenta gehienak beste toki batean egiten dira. Goazen bertara.


Zenbat jende dagoen hemen aitona! Hor aurrean dauden lagun biei begira daude denak. Zeintzuk dira, ba? Zer ari dira esaten? Zergatik dabiltza batzuk telefonotik hitz egiten?

Gela horretan, alturako arrainaren salmenta egiten da. Ez dauka zerikusirik lehen ikusi dugun baxurako salmentarekin. Hemengoak beste era batera funtzionatzen dute.

Bi gizon horiek bentariak dira eta eserita dauden guztiak, ordea, behar bezala akreditatuta dauden arrain-erosleak dira. Bakoitzak bere eserlekua du.

Erosle bakoitzak lote bakoitzari dagozkion eskaintza idazten du orritxo batean eta armadoreen ordezkariek eskaintza guztiak batzen dituzte eta bentariei ematen dizkiete. Gero, bentariek eskaintzarik onena aukeratzen dute eta dagokionari saltzen diote.


Zer egiten ari dira arrantzale horiek? Zer da tutu handi hori? Zer ari dira botatzen itsasontzi barrura? Itsasontzian izotza sartzen ari dira, ontzi barruan duten hotz-ganberan, hain zuzen. Itsasontzi batzuk badute jadanik bertan izotza sortu ahal izateko azpiegitura. Baina, baxurako arrantza-ontzi gehienek, portuetan dauden izoztegietan hartu behar izaten dute izotza, eta izotz hori tenperatura egokian mantentzeko sistema izan behar dute.

Izotza ezinbestekoa da harrapatutako arraina ahalik eta freskoen mantentzeko; are gehiago, portura iritsi arte arraina hainbat ordutan edo egunetan ontzian gorde behar denean.


Aitona, arrantzale horiek zergatik ari dira sarea itsasontzitik ateratzen eta txukun-txukun zabaltzen? Antzeko sareak erabiltzen al dira itsasontzi guztietan?. Garabiaz ateratzen al dute beti? Bai, mutil, sarea ateratzen eta zabaltzen ari dira. Kasu honetan garabia erabiltzen dute baina beste batzuetan, aldiz, kargabesoaz ateratzen dute.

Itsasontziaren xehetasunak eta erabiltzen duten arrantza teknika kontuan hartuta, sare desberdinak behar izaten dira.

Bi arrazoi nagusiki daude sarea ateratzeko: bata da erabileraren ondorioz sareak hondatu egiten direla, eta bestea urte-sasoiaren arabera, arrantzatu behar den arraina kontuan hartuta, sare handiagoa edo txikiagoa erabili behar dela.


Amona, nora doa urpekari hori? Zer egin behar du? Ez du arazorik izango hainbat itsasontziren artean?.

Ondarroako portuko urpekaria da eta bere lana egiten ari da.

Orain lan gutxiago izaten dutenez, beste portu batzuetara ere joan behar izaten dira, portu guztiek ez baitute urpekaririk.

Urpekarien eginkizun nagusiak edo aipagarrienak honako hauek dira: helizetan nahaspilatzen diren gauzak kentzea, ontziaren azpiko aldeko argazkiak ateratzea, geroago konponketak egin ahal izateko, moilaren bazterrak miatzea, hondoratutako gauzak bilatzea, etab.


Ene, itsasontzi bat lehorrean! Nola igo dute ba? Zergatik? Uretan baino askoz handiagoa dirudi, ezta?

Nahitaez, handiagoa iruditu behar, zeren orain ur azpian egoten den itsasontziaren zatia ere agerian baitago.

Horra ramaten dutenean, itsasontzia karroan dagoela esaten da. Ontzia karrora altxatzeko, lehenbizi karroa bera jaisten da, gero, ontzia hurbildu eta zabalera hartuta finkatzen da eta, azkenik, karroa altxatzen da (itsasontzia gainean duela) eta kateatu egiten da. Gero, itsasontzia uretara botatzeko, kontrakoa egin behar da, jakina. Karroa, batez ere, ontziak garbitzeko eta pintatzeko erabili ohi da. Dena den, kaskoaren ikuskapena eta zenbait konponketa ere bertan egiten dira.


Amona, begira gizon horri. Zertan ari da? Itsasontziko arrantzalea al da?

Ez, laztana, ez da itsasontziko arrantzalea. Mekanikaria da eta zerbait konpontzen ari da.

Alturako itsasontziek, normalean, ez dira egun askotan egoten portuan. Aldez aurretik ezarrita dauden atseden-egunak pasatu ondoren, berriro itsasora joaten dira.

Bitartean, era askotako ekipamendu eta instalazioak izaten dituztenez, beti egoten da zeregin edo konponketaren bat egiteke.

Hor aritzen dira buru-belarri mekanikariak eta beste alorretako teknikariak. Lanak behar bezala koordinatu behar izaten dituzte, zeren, esan bezala, denbora gutxian egoten baitira itsasontziak portuan.


Aitona, zer kamioi-mota da hori? Nola sartuko dituzte hor arrainak ba?. Kamioi hori ez da arraina sartzeko, Aitzol, erregaia garraiatzen duena baizik.

Ez duzu antzekorik ikusi gasolindegiren batean? Kamioiek, hegazkinek, automobilek eta antzekoek bezala, itsasontziek ere erregaia behar dute.

Ondarroako portuan bi hornitzaile daude. Duela urte batzuk arte, hornitzaileetako bati itsasontziz ekartzen zioten erregaia, baina orai biek ere zisterna-kamioiez ekartzen dute erregaia. Gero, bakoitzak bere tangetan biltegiratzen du erregaia; eskaeren arabera, itsasontziak hornitu ahal izateko.


Zertan ari dira gizon horiek, amona? Zertarako hurbildu dute ibilgailua moilaren ertzeraino? Zertarako dira tutu horiek?

Itsasontziaren erregaiaren depositua betetzen ari dira. Moilan hornitzailea dago eta itsasontzian dagoena ikuskaria da.

Guztira, bakoitzak 20-25 hartune inguru ditu egoki banatuta. Itsasontzia dagoen lekura hurbiltzen dira ibilgailu berezi horiekin. Ikusten diren tutu horiek dagozkien tokietan konektatzen dira eta, eskaeraren arabera, ibilgailutik kontrolatzen da erregaiaren horniketa.


Aitona, begira, gizon horiek jan-edanak sartzen ari itsasontzian. Zergatik? Zein dira?

Arrantza-ontzi hori alturakoa da, eta astebete edo aste bi egin ditzake itsasoan portura itzuli arte. Ontzian, hainbat arrantzale daude, eta, geu bezala, elikatu egin behar dira, jakina.

Baxurako arrantza-ontziei dagozkienez, urteko sasoiaren arabera aritzen dira; batzuetan, egun berean joan eta etortzen dira eta beste batzuetan, hainbat egun egin behar izaten dituzte itsasoan.


Amona, zertan ari dira emakume horiek? Barkuetako sareekin dabiltza lanean? Arrantzaleen emazteak al dira?

Ez, polita, izan daiteke tartean arrantzaleren baten emaztea egotea, baina ez dago zertan. Baxurako sare-konpontzaileak dira eta oso ondo ezagutzen dut euron lana, zeren neu ere lan horretan aritu izan bainaiz urte askoan.

Sareak, erabileraren ondorioz, apurtu egiten dira; beraz, konpondu behar izaten dira, eta ikusten duzunez, baxurako itsasontzien sareak, emakumeak konpondu ohi dituzte.

Lanean erabili ohi dituzten tresna nagusiak orratza, artaziak eta haria dira eta, normalean, Ondarroan “silla-popi� esaten diogun eserleku horretan eserita jarduten dute.


Aitona, gizon horiek ere sareak konpontzen ari dira? Amonak ez du esan ba, beti emakumeak aritzen direla lan horretan? Ene, sare horiek astunagoan dirudi, ezta?

Bai, mutil, hori da. Ondo esan duzun moduan, sare horiek ez dira lehen ikusi ditugunak modukoak.

Ontziak sartzen direnean, premia izanez gero, hondatutako sareak atera eta ordezkoak sartzen dituzte. Gero, apurtutako sarearekin lanean hasten dira, hurrengo itsasaldirako erabat konponduta egon dadin.


Ze polita da txalupatxo hori, ezta amona? Ikusi ditugunarekin alderatuz, oso bestelakoa da. Zer arrantzatzeko erabiltzen da?

Portu guztietan ez daude, baina nagusietan bai, horregatik dago bat Ondarroan. Beste hainbat itsasontzi-mota ere badaude, batzuk txikiagoak eta besteak handiagoak.

Besteak beste, larri dabiltzan itsasontzien bila edo haiei laguntza eskaintzera ateratzen dira.

Portu bakoitzean daudenak, dagokien eremuaz arduratzen dira.


Aitona, zeintzuk dira portua garbitzen ari diren gizon horiek? Udaletxeko langileak dira? Noiz egiten dira garbiketa lanak? Azken urteetan dexente jaitsi da portuko mugimendua, baina oraindik ere, sortzen dira, bai, hondakin eta zikinkeriak.

Beraz, ezinbestekoa da eguneroko garbiketa-zerbitzua izatea.

Eusko Jaurlaritzak, aldiro, zerbitzu hori egiteko lehiaketa publikoa ateratzen du eta lehiaketa irabazten duen enpresa portu guztiak garbitzeaz arduratzen da.

Gehien sortzen diren zikinak, besteak beste, egurra, plastikoak, kortxozko kaxak, sare-zatiak edo txatarra dira. Garbitzeko ohiko tresnez gain, mota askotako ibilgailuak ere erabili ohi dituzte.


Ze txalupa arraroa ezta, amona? Zergatik dabil portu-barrenean harantz eta honantz? Arrantzan al dabil?

Moila-gaina garbitzeko premia dagoen moduan, portu barreneko ura ere garbitu behar izaten da eta txalupa hori, horretarako dago prestatuta.

Sare bat izaten du aurrealdean uretako zikinak jasotzeko. Gero, txalupan bertan zenbait konpartimendu ditu ateratakoak sailkatzeko.


Hara, itsasontzi hori portutik irteten ari da. Egoki hornituta joango al da? Zenbat arrantzatuko omen ditu? Noiz itzuliko da?

Ez izan dudarik, polita. Txalupa hori itsasora doa eta itsasaldiari ekiteko behar bezala hornituta dago: erregaia, kaxak, izotza eta, jakina, janedanak ere bai. Horrez gain, eguneratuta edukiko dituzte itsasontziaren eta arrantzaleen tramite burokratiko guztiak, konpondu beharrekoak konponduta izango dituzte‌

Ea zortea izaten duten. Ea arrantza ona izaten duten eta itzultzen direnean, arraina prezio egokian saltzen duten. Ez dira garairik aproposenak, baina, tira‌


Benetan, goiz polita pasatzeko aukera izan dute Irati eta Aitzolek, aitona-amonekin. Konturatu gabe, bazkaltzeko ordua heldu zaie guztiei‌

ZE ONDO PASA DUTEN !!. ZENBAT GAUZA IKASI DITUZTEN! ZENBAT GAUZA GURASOEI ETA BILBOKO LAGUNEI KONTATZEKO!



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.