Txostena eus maquetación 1 3

Page 1

euskal zor ekologikoa

2011

zor energetikoa


Baliabide honen erabilpena baimentzen da hezkuntza edo informazioaren helburuarekin denean eta ez helburu komertzialengatik, beti honen egilea eta jatorria aipatuz eta bere zentsua eta osotasuna aldatzen ez den bitartean




SARRERA ................................................................. 4 ENERGIA-KONTSUMOA ......................................... 6 INPORTAZIOAK ....................................................... 9 ENPRESAK ............................................................... 11 GAS ETA PETROLIO GARRAIOA ........................... 11 INPAKTUAK GAS ETA PETROLIO ERAUZKETAN 12 ERALDAKETA EHn ................................................. 14 JARDUERA ENERGETIKOAREN HONDAKINAK (ERALDAKETA ETA ERREKETA) ................... 21 EHko ZOR ENERGETIKOA ..................................... 22 BIBLIOGRAFIA ....................................................... 24


SARRERA Energia-kontsumoa handituz doa Euskal Herrian. Gure kanpo-mendekotasuna Europako baliorik altuenen artean dago eta gas naturalaren kontsumoa handienetarikoa da Iparraldeko herrialdeak deiturikoen artean (batez ere EAEn1 eta gero eta gehiago Nafarroan). Energia burujabetzarako horrek dakartzan arriskuez harago, egoera honek bi auzi planteatzera garamatza: 1) euskal herritarron kontsumorako diren energia baliabide gehienak Euskal Herritik kanpo ekoizten direla; eta 2) euskal mix energetikoak (baliabide fosilekiko mendekotasun handia duena) eta energia kontsumo altuak euskal herritarrok aldaketa klimatiko globalari egiten diogun ekarpena mundu mailakoaren batez bestekoa baino askoz altuagoa izatea dakarrela. Bi auziok beste herrialde batzuetan baliabide fosilen erauzketak, garraioak eta erreketak sorrarazten dituen gizarte eta ingurumen-eraginen arduradun egiten gaituela, modu bikoitzean. Zeri deitzen diogu zor ekologikoa? Lurralde bateko pertsona/administrazio/enpreseen onurarako garatutako jarduera ekonomikoek beste lurralde batean ordainetan ezer jaso gabe eragindako kalte sozial eta ingurumenezkoen multzoari. Jarduera energetikoari dagokionean, zor energetikoa deitzen diogu. Txosten honen bitartez Euskal Herriko zor energetikorako hurbilpena egiten saiatuko gara. Helburua ez da kuantiďŹ kazio ekonomikoa edota azterketa sakona egitea. Panorama orokor bat maraztuko dugu, Euskal Herriko energia-

kontsumoaren inguruan, eta energia horren erauzteak, garraioak, eraldaketak, hondakinen kudeaketak eta kontsumoak Hegoalde globala deiturikoan sorrarazten dituen gizarte eta ingurumeneraginen inguruan. Euskal ekonomia eta energia-jardueraren kalteak lotzen dituen beste puntu bat euskal enpresak dira, baliabide energetikoak ustiatu, garraiatu eta eraldatzen dituzten edota jarduera horiek ekonomikoki ďŹ nantzatzen dituzten enpresak alegia. Euskal enpresatzat jotzen ditugu kapitalaren gehiengoa euskal herritarrena denean edota egoitza soziala EHn dutenak, zergak EHn ordaintzen dituztelako . Halako enpresek sortutako inpaktuak ez direnez kanpoan soilik gertatzen, EHn gertatzen diren inpaktuak ere hartuko ditugu kontuan (euskal gizarte eta biodibertsitatean eragina duten petrolio-isuriak edota birďŹ ndegi zein erraustegien kutsadura atmosferikoa esate baterako). Azkenik, aipatu behar da txosten honetan ez direla energia alternatibotzat edo garbitzat onartu erraustegietako energia-berreskurapena, Hegoalde globaletik datozen energia-laboreetako bioerregaiak, hidroelektriko handiak (>10MW), ezta energia nuklearra ere. Teorian, horietako zenbait berriztagarritzat jo daitezkeela ulertzen dugun arren, praktikan frogatu da ingurumen zein gizarte aldetik inpaktu handikoak direla eta, beraz, ezin ditugu erregai fosilekiko bestelako aukera onargarritzat jo3.

1 - Euskal Autonomia Erkidegoa. 2 - Neurri batean edo bestean, enpresa hauek enplegua EHn sortzen dute, EHko kutxetan ordaintzen dituzte zergak eta, printzipioz, EHko eta estatuko legeen arabera funtzionatzen dute. 3 - Noski, haize-, eguzki- eta marea-energiak eta beste berriztagarri batzuk ere ingurumenean inpaktua sor dezakete eta euren kokapena eta ekoizpena serioki oinarrituta egon behar dira eta publikoki erabaki. Hala ere, a priori inpaktu gutxiago sortzen dutenez, berriztagarritzat edo erregai fosilen bestelako aukeratzat joko ditugu.


Nagusia: AHT-ren aurkako txirrinda martxa Kastejoiko (Nafarroa) ziklo konbinatuko zentralen aurretik. Beheran (ezkerretik eskubira): Bizi!ren aldaketa klimatikoaren aurkako egitasmoa  Baionan eta Ekologistan Martxan-ekoa Bilbon (x 2)

ekinklik.org


ENERGIA-KONTSUMOA Hona hemen EAEko azken urteotako energia-kontsumoari buruzko hainbat datu (EVE 2010):

- EAEn biztanleko lehen mailako kontsumoa4 (3,38 ptb/biz5 2009an) Espainiako batez bestekoaren gainetik dago eta Europakoaren apur bat gainetik. - Energiaren azken kontsumoa %35,5 hazi da 1982 eta 2009 artean eta %48 hazi zen 1982tik 2007ra arte, krisia hasi zenean.4 - Lehen mailako kontsumoa %44 hazi zen 19822009 aldian (eta %53,3 1982tik 2007 bitarte). - Azken kontsumoa 2009an 5.259 mptb-koa izan zen eta lehen mailako kontsumoa 7.313 mptbkoa.

Energia elektrikoa Energia berriztagarriak Energia GAs naturala Petrolio Erregai solidoak

Lehen Mailako Energia-kontsumoa EAEn 1982 tik 2009ra (mptb-tan). Iturria: EVE 2010.

- Kontsumitu diren energia mota nagusiak gas naturala eta petrolioa eta bere eratorriak dira: bien artean lehen mailako kontsumoaren %89 osatu zuten 2009an. Berez, lehen mailako kontsumoaren hazkunde osoa gas naturalaren kontsumoaren hazkundeak bereganatu du praktikan: 2009an lehen mailako kontsumoaren %47 zen. - Gas natural eta petrolio guztia inportatzen denez eta EAEk oso energia gutxi ekoizten duenez (berriztagarria baino ez), bertako mendekotasun tasa oso handia da: %94,5 2009an. Kopuru hori Europako batez besteko tasa baino askoz gorago dago (%54,7 2009an, EUROSTAT 2010), baita Espainiako batez bestekoaren gainetik ere (%78,9 2009an, EUROSTAT 2010). 4- Azken kontsumoan, sektore ekonomiko ezberdinek kontsumitutako energia hartzen da bakarrik kontutan. Lehen mailako kontsumoan, azken kontsumoa gehi eraldaketan erabilitako energia eta galerak hartzen dira kontutan. 5- Ptb = petrolio-tona baliokidea

- Sektorekako azterketa batean, honakoak dira kontsumitzaile nagusiak, ordenan, 1987tik 2009ra: industria, garraioa eta bizitokietakoa. - Urte horietan energia-kontsumoa gehien handitu zuen sektorea garraioa izan zen: ia hirukoiztu egin zen 1987 eta 2008 artean (2009an jaitsi egin zen krisiaren eraginez). - Energia berriztagarriak, krisi garaian ere igotzen jarraitzen duten arren, 2009ko lehen mailako kontsumoaren %6 baino ez ziren izan. - Lehen mailako kontsumo berriztagarriaren %70,5 biomasaren energiari dagokio (hiri-hondakin solidoak HHS, zabortegietako biogasa, kogenerazioa hondar-biomasarekin), %6,8 haize-energiari eta %7,8 hidroelektrikoari (potentzia hidraulikoa: 113 MW, Arabako bi zentral hidraulikoetakoa da, eta %58,3 MW minizentraletakoa, 10MW baino gutxiagokoak). - Gainera, 2004tik, EAEn bioerregaiak kontsumitzen ari dira (berriztagarrien %14 2009an), eta gehienetan EAEn ekoizten direnak, lanean ari diren 3 lantegietan, inportatutako energia-laboreetako olio birjinetan oinarrituta. Inportazioak Brasildik, Indonesiatik, Malaysiatik, Argentinatik eta Guatemalatik egiten dira, besteak beste (Datacomex 2011). 2010an, EAEn inportatutako 35.000 tona palma-olioaren gehiengoa Indonesiatik zetorren. Ikerketa ugarik frogatzen dute nekazal-erregai sailak elikadura subiranotasuna arriskuan jartzen ari direla Hegoaldeko hainbat herrialdetan, biziraupeneko nekazal lurrekiko lehia sortzen dutelako, urarekiko lehia sortzen dutelako, komunitateen kanpora-tzeak eta deforestazioa sortzen dutelako, ez direlako eskulan intentsiboak eta lan eta gizarte gatazkak sortzen ari direlako (Alonso et al. 2008, Vargas et al. 2009). Berriztagarriak EAEn Eolika 6,8 % Hidroelektrika 6,8 %

Eguzkikoa 0,8 %

Biorregaiak 14 % Biomasa 70,5 % 2009an, EAEn lehen mailako energia berriztagarrien kontsumoan berriztagarri mota bakoitzak duen pisua (mptb-tan). Iturria: EVE 2010.


Hona hemen Nafarroako energia-kontsumoaren azken urteotako zenbait datu (Balances Energéticos de Navarra 2010): - 2009an Nafarroan, lehen mailako kontsumoa per capita %3,6 ptb/biz izan zen, EAEko, Espainiako zein Europako batez bestekoa baino handiagoa. 4 - Lehen mailako kontsumoa %178 hazi zen 1984 eta 2009 artean (eta 2008an, 1984ren aldean, hirukoiztu egin zen). 2009ko lehen mailako kontsumoa 2.500 mptb baino pixka bat gehiagoko zen, eta 1990ean 1.100 mptb-tan zegoen. - Hazkunde honen arrazoia gas natural kontsumoan gertatutako igoera izan zen, baita petrolio-produktuen kontsumo iraunkorrean gertatutako hazkundean ere. Era berean, hau guztia industria-garapenarekin, biztanleriaren hazkundearekin eta ekoizpen elektrikoaren hazkundearekin (kogenerazioak, ziklo konbina tuko zentralak, biomasa zentralak, hidraulikoak, eolikoak) dago lotuta. Nafarroa 80ko hamarkadan elektrizitate ia guztia inportatzetik kopuru handiak esportatzera pasatu zen 2000ko hamarkadan).

keta eginez gero, garraioaren sektoreak pisu erlatiboa irabazi zuela ikus dezakegu, eta energiakontsumoan lehen sektorea izatera pasatu zela (industria eta energia-ekoizpena bigarren lekura jaitsi zelarik). - Energia berriztagarriak gaur egun hartzen diren bezala hartuta (biomasatik datorren energia guztia hartuta, hidroelektriko handien energia, energia-laboreetako bioerregaiak, etab.), Nafarroan kontsumitutako lehen mailako energiaren %17 osatzen dute (nahiz eta energia honen atal bat esportatu egiten den). 5 - Biomasa lehen mailako energia-kontsumoaren %4,4 da, bioerregaiak %1,3, haize-energia %8,6, eguzki-energia fotovoltaikoa %0,86 eta hidraulikoa %2. Ekoizpen hidraulikoaren %80 minizentraletatik datorrena da –hidraulikoetan instalatutako potentzia 48MWkoa da eta minihidraulikoetakoa 157,4MWkoa–.

Iparraldeko datuak aztertzeko askoz zailagoak dira, izan ere, gaur egun Frantziako Akitania eskualdeko Baionako barrutia osatzen baitu ofizialki. - Buenoren arabera (2008), berriztagarriek lehen mailako kontsumoaren %1,44 osatzen zuten Iparraldean eta, bertan ekoitzitako energia bakarra denez (ez dago energia eratorrien ekoizEguzki termikoa Nekazalerregaiak penek edota kogeneraziorik), bertako Biomasa kanpo-mendekotasun tasa %98,66koa litzateke. Elektrizitatea - Ekoizpenaren gehiengoa minizentral hidrauliGas naturala Petrolio ekoizpenak koei eta biomasaren aprobetxamenduari zor Erregai solidoak diote. Energiaren gehiengoa, beraz, inportatutakoa da, erregai fosilak eta elektrizitatea alegia. - Lehen mailako kontsumoari dagokionez, 2009an, Frantziako energiaren %31,9 petroliotik zetorren, %15 gas naturaletik, %42,7 lehen Nafarroako azken energia kontsumoa. mailako elektrizitatea deritzonetik (nuklearra, Iturria: Balances energéticos de Navarra, hainbat urte. hidraulikoa, eolikoa eta fotovoltaikoa) eta %6,4 - 2009an, Nafarroan kontsumitutako lehen mai- berriztagarri termikoetatik. Lehen mailako lako energiaren %79 gas naturaletik eta petrolio elektrizitate horretatik %94,7 ekoizpen nukleeta bere eratorrietatik zetorren. 1984an, gas na- arrari dagokio (INSEE 2011). turalaren kontsumoa oso baxua zen, baina 2009an energia-kontsumoaren %43 da. Petrolioa eta bere eratorrien lehen mailako eta azken kontsumoa bikoiztu egin zen Nafarroan 1984 eta 2009 artean. - Nafarroako kanpoko energiarekiko mendekota- 4 - Balio hau zuzenduta dago, Nafarroako lehen mailako kontsumo osoa handiagoa dela baina elektrizitate kopuru sun tasa EAEkoa baino txikiagoa da, %89,08koa, handia esportatzen duela kontuan hartuta. Hau da, balio hoalegia (nahiz eta kopuru horretan ez den azalt- rretan ez dago zenbatuta inportatzen den elektrizitatea sortzen biomasaren zati bat inportatua bada ere, zeko kontsumitzen den energia. bere ekoizpena endogenotzat harzen dela). 5 - Hau ez da azken kontsumo erreal bat, 2009an Nafarroak - Aipatutako denbora tartean sektorekako azter- ekoitzitako elektrizitatearen %39,12 esportatu baitzuen.



IMPORTAZIOAK Jarraian, EHra gas naturala eta petrolio gordina nondik inportatzen den adierazten duen taula bat. Inportazioen datuak kanpo merkataritzako idazkaritzako DATACOMEX datu-basetik ateratakoak dira. Nafarroari dagokionez, gas natural eta petrolio gordin inportazio datuak ez dira agertzen estatistiketan, gas gehiena Espainiatik inportatzen

Inportatutako produktua / inportazio ingurua

Gas naturala

Pilatutako inportazioa 1995-2010 Inportazioa 2008an, 2009an edo 2010ean

Petrolio gordina

Pilatutako inportazioa 1995-2010

Inportazioa 2008an, 2009an edo 2010ean

baita gas-hodietatik, eta ez du aduanetan kontatzen. Horrexegatik ditugu ondoko taulan Espainiako datuak; Nafarroan kontsumitutako gasaren jatorriaren gutxi gorabeherako ideia egiteko. Iparralderako ere datu zehatzik ez daukagunez, Frantzian kontsumitutako gasaren jatorria gehitu dugu. Kasu batzuetan, hainbat urtetan inportatutako erregaiaren jatorria daukagu (pilatutako inportazioa) eta beste batzuetan estatistiketan azaltzen diren inportazio berrienak.

EAE

Espainia

Nigeria (%44), Trinidad eta Tobago (%27), Algeria (%9), Norvegia (%8) 2010: Trinidad eta Tobago (%41), Norvegia (%34), Nigeria (%14)

Algeria (%49,6), Nigeria (%13,9), Qatar (%10)

Iran (%35), Errusia (%28), Mexiko (%8), Ekuatore Ginea (%5) Erresuma Batua (%5)

2009: Algeria (%34,08), Qatar (%12,36), Egipto (%12,32), Trinidad eta Tobago (%12,16), Nigeria (%11, 98), Norvegia (%9,42), Oman (%3,88), Libia (%2,07) Errusia (%12), Libia (%12), Nigeria (%12), Mexiko (%12), Saudi Arabia (%12)

2009: Errusia (%40), Iran (%26)

EAEra, Espainiara eta Frantziara gas naturala eta petrolio gordina inportatzen duten herrialde nagusiak. Iturria: DataComex 2011, CNE 2009, INSEE 2011.

Frantzia

2008: Norvegia (%31), Errusia (%14), Herbehereak (%17), Algeria (%16), Frantzia (%2)

2009: SESB ohia (%32,5), Ekialde Ertaina (%17,6), Libia (%9,1), eta Saudi Arabia (%7,8)


EAErako gas natural inportazioa

Oman Katar Peru

To n a k

Trinidad eta Tobago Algeria Noruega Erresuma Batua Nigeria Egipto Libia

EAErako gas natural inportazioa 1996-2010 (2010eko abendua sartu gabe), tonatan. Iturria: DataComex 2011.

EAErako petrolio gordin inporta-

Besteak Iran Irak

To n a k

Hurrengo graďŹ koetan ikus dezakegu EAErako gas eta petrolio inportazio osoen bilakaera, baita inportatzaile nagusien bilakaera ere. Gas naturala 2001ean hasi zen inportatzen eta inportazio maila gorenak 2006an eta 2008an izan zituen. Tarte horretako petrolio inportazioen hazkundea askoz motelagoa izan ziren eta 2004an jo zuen goia. Bi inportazioak haztea espero da hurrengo urteetarako. Herrialde inportatzaile gehienak Hegoalde globala deiturikoaren parte dira, horietako batzuek BPG osoa eta per capita nahikoa altua izan arren, ezberdintasun maila handiak dituzte eta bertako populazioaren zati handi batek baliabide material mugatuekin irauten du bizirik. Gas eta petrolio erauzketa Iparraldeko herrialdeetan egiten den kasuetan, petrolio guneek sozialki baztertutako guneekin bat egin ohi dute (Oilwatch 1999). Baliabideen madarikazioaren teoriak dioen bezala, Hegoaldeko herrialdeetan lehengaiak erauzteak ustelkeria, gatazka eta pobrezia tasak haztea ekarri ohi du (Pegg 2006).

Venezuela Mexiko Angola Ekuatore-Ginea Nigeria Rusia Noruega Erresuma Batua

EAErako petrolio gordin inportazioa (1995-2010), tonatan. Iturria: DataComex 2011.


ENPRESAK Bilbon egoitza duten enpresak, BBVA eta Iberdrola kasu, edo Madrilen dutenak, hala nola Repsol YPF, Hegoaldean aurkakotasun zabala piztu duten hainbat proiektu energetikoren eraikuntza edo finantzaketan sartuta egon dira. BBVA Techint taldearen mailegu-emailea da, eta horren barruan dago halaber Tecpetrol; biak dira, beste hainbat enpresarekin batera, Camisea gas natural proiektuaren erantzuleak, Perun. Proiektua Amazonia erdi-erdian dago, ekologikoki ahula den ingurune batean, eta bere lehen bi urteetan gas-hodia 5 aldiz hautsi zen. Gainera, proiektu honek ingurunean borondatezko bakartzean dauden indigenengan izango dituen inpaktuen salaketak ere badaude (BBVA Sin Armas 2009). ODGren arabera (2007) Repsol YPF Boliviako Gasaren Gerran deiturikoan egon da sartuta, ingurune babestuetan (Ekuador, Bolivia, Argentina) esku hartu du, lurralde indigenetan (Bolivia, Ekuador, Kolonbia, Argentina) inpaktua eragin du eta kutsadura arazoak eragin ditu Loma de la Latan (Argentina), beste hainbat gatazkaren artean. Iberdrola, Espainiako estatuan aurkaritza eragin duten zentral termiko eta nuklearren jabe izateaz gain, komunitateentzako eta ingurumenerako ondorio lazgarriak izango lituzketen urtegiak eraiki nahi ditu Brasilen, horien arteko handiena Riu Xinguko Belo Monte izenekoa.

GAS ETA PETROLIO GARRAIOA Euskal Herriko garraio azpiegiturarik garrantzitsuena Bilboko portua da, EAEn petrolioaren eratorrien hornidurarako funtsezko elementua, Petronor-en birfindegian landutako gordina eta materiak sartu eta ateratzeko puntua baita, enpresa independenteek tanga-ontzien bitartez inportatzen dituzten erregaienarekin batera. CLHk 14 hazbeteko oliobidea dauka, Petronorren birfindegia CLHk Rivabellosan (Araba) eta Valladoliden dituen biltegiratze zentroekin lotzen dituena (DokEkonomiaz 2008). Era berean, EAEk bere lurralde osoan zehar gasa garraiatu eta banatzeko 3.700 km-ko oinarrizko sarea dauka. Sare hau hegoaldetik hornitzen da estatu mailako saretik, Arabara Haron zehar sartuz, eta iparraldetik Bilboko portuan zehar, Zierbenako Bahía de Bizkaia Gas birgasifikatze plantaren bitartez, 2003an martxan jarri zena. Gainera, Nafarroan Europako gasaren sarbidea dago estatuko sistemarako, Larraun kokatutakoa.

GARRAIOAREN INPAKTUAK Hodiei buruz ari garenean, lurrekoak edo itsaspekoak bereizi behar ditugu. Hausturek, isurketek edo ezbehar eratorriek eragin ezberdinak izango dituzte ingurune batean edo bestean gertatuta. Itsasoan gertatu diren petrolio isurketa handi guztiak (32.500 tona petrolio baino gehiagokoak) petrolio-ontzi handien talka, hondoratze edo istripuengatik gertatu izan dira. Prestige ontziaren hondoratzearen kasuan (70.000 tona isuri zituen), adituek aurreikusten dutenez, itsas ekosistemetan isuriak izango dituen ondorioak gutxienez beste hamar urtez luzatuko dira, garraiatzen zuen petrolio gordin mota kontuan hartuta, zeinak hidrokarburo poliaromatikoak deritzen zati arinak baitzituen. 1999an, Erika hondoratu zenean Bretainiako kostaldean, Prestige-k zeramanaren antzeko 20.000 tona fuel astun isuri ziren, 400 kilometro kosta kaltetu ziren eta 300.000 itsas hegaztiren heriotza eragin zuen. Hala ere, Epstein eta Elber-en arabera (2002), istripu txikiagoetan eta hodien hausturetan gertatutako isurketen batura ontzien istripu handietan gertatutakoa baino handiagoa da. Deltako petrolio-ustiategi ezberdinak lotzen dituzten hodiak txikiak dira, eta hausteko aukera handiak dituzte: hodiek astean 4 isurketa izateko joera dute. 1998an, Warri komunitatean gertatutako sute batean lehertutako hodi baten inguruan bizi ziren 700 pertsona hil ziren. Ehunka filtrazio eta isurik pilatutako eraginek arrisku handiak eta epe luzekoak sortzen dituzte bertako komunitateentzat. Gordin Astunen Oliobidea GAO, Repsol YPFk eta beste petrolio enpresa batzuek eraikitakoa, azken urteotako herri erresistentzia handienetakoarekin lotzen da Ekuadorreko historia hurbilean. GAOk dentsitate handiko eta sufre eta metal astun kopuru handiko gordinak garraiatzen ditu, oso kutsagarriak eta petrolio-azpiegituraren hondatze azkarraren eragileak direnak. Horien garraiorako eta birfinketarako energia kopuru handia behar dute eta gordin arinek baino hondakin portzentaje handiagoa isurtzen dute (www.accionecologica.org). Oilwatch-en arabera, GAOren Ingurumen Inpaktuaren Azterketaren onarpena arauz kanpokoa izan zen, kaltetutako populazioari ez baitzioten ezer galdetu. Gainera, Aniztasun Biologikoaren Hitzarmena eta beste hainbat urratu zituzten, GAOren ibilbideak zenbait Baso


kontinentalen kutsadura

Lurren eta ur kontinentalen kutsadura eta ur Lurren

Azaleko zein lurAzaleko zein lurpeko uren morfopeko uren morfologia aldatzea logia aldatzea

Bioanittasuna Bioanittasuna galtzea galtzea

lurren suntsipena

Deforestazioa eta lurren Deforestazioa eta suntsipena

Inpaktua

Impacto

Azalpena

Adibidea

Petrolio-irekidurak sustatuta, abeltzaintzaren garapena izan da deforestaziorako zeharkako faktore nagusia (Suárez et al 2009).

2002ra arte, 1000 hobi ireki dira, 2.000-5.000 ha deforestatuz eta 15.000 ha degradatuz, eta petrolio-industriarako errepideak eraikitzeko beste 1.579 ha deforestatu ziren (Wunder 2003).

Ekuadorren 54.000 ha lehen mailako baso deforestatu dira prospekzio sismikorako (Oilwatch 1999).

Ejemplo

Ekuadorreko Amazoniako uraren kutsadura maila altuaren erantzuletzat jotzen dira planifikatu gabeko hondakin hobiak (Brooke 1994). Hobi horietako 600dik gora sortu ziren 1972 eta 1990 artean, Texacok eginiko lanetan (Kane 1996). Soilik 1991 arte, Ekuadorren 54.600 tona petrolio isuri eta filtratu zirela kalkulatzen da (garraioan).

Texacok Ekuadorren eginiko lanetan, tokiko errepideak erauzketetako hondakinekin asfaltatu ziren, uren kutsadura eraginez, lixibiazioagatik (Beristain et al 2009).

Boliviako Amazonian ibai ertzetako legez kanpoko deforestazioak salatu dira; horiek ibaien ibilbideen higadura areagotzen dute (Gavaldà 1999). Etendura horien ondorioz, zingira eta ur erretentzio berriak sortzen dira, malaria bezalako gaixotasunen handitzea dakartenak.

Ekuadorreko Amazonian, errepide kilometro bakoitzeko 3 zingira eteten direla kalkulatzen da.

British Petroleum BPren Deepwater Horizon plataformaren leherketa Mexikoko Golkoan (2010) 500.000 eta 779.000 tona petrolio askatu

Nigerian, azpiproduktuaren gasaren %66 erretzen da zuzietan, beste herrialde petrolero batzuetan proportzioa baino handiagoa, kedar kopuru handia eta euri azidoa sortuz. Deltako biztanleak nekazariak eta arrantzaleak dira eta lurrarekiko mendekotasun handia daukate. Petrolioa atera eta garraiatzeak arrisGas naturala erretzea, metxero edo gas-erregailuak / hidrokar- kuan jarri du euren biziraupena. buro lurrunkorrak, CO, CO2 eta azido sulfhidrikoa eta metilmerkurioa bezalako beste gas batzuk (erreketa ez-osoa: hidrokarburo polizikliko aromatikoak (PAH) eta bentzenoak).

Gas naturala (metanoa) haizatzea / negutegi efektuko gasa, CO2 baino 100 aldiz indartsuagoa

Formazio urak (metal astunak dituzten materialak, hidro- Orain dela 35 urtetik hona, petrolio-ustiaketak Peruko Korrientes ibaiko ekosistemak suntsitu ditu, ekoizpen-urak ibaian bertan deskarkarburo aromatiko poliziklikoak edo arbel erradiaktiboak) / gatzen zituztelako. Gaur egun, Pluspetrol enpresak oso kutsatuta dauden 1.300.000 tona ekoizpen-ur botatzen ditu egunean Korrientes ibaira (Agurto 2006). tangatan edo zuzenean ibaietara botatakoak 2006ko maiatzaren 29an, Osasun Ministerioak Atxuar herriaren osasun egoera larria aitortu zuen: baimendutako gehieneko mugen gainetik dauden kadmio eta berun presentzia odolean (osasunerako arriskutsuak).

Hobiak zulatzea eta ekoizpena / zulaketako lokatzen, formazio uren edo petrolio gordinaren isuri eta/edo jarioa, input toxikoak, eta hondakin-urak / ur-tanga irekietan bilduta / gainditu eta kutsatzen dute (oro har, tratatu gabekoak eta lanak utzi ondoren lurperatu gabeak)

Zulaketa / akuiferoen zuzeneko aldaketa

Errepide eta ontziralekuen eraikuntza eta azterketa sismikoa / azaleko lurren ibilbidearen eta drainatzearen aldaketa.

Kutsadura, deforestazioa / espezieak desagertzea, habitatak Perun, 2010ean, Amazoniaren %48,6 petrolio-jarduerarako esleituta zegoela kalkulatzen da. Esleitutako lurren %17,1ek ingurune babestuekin bat egiten zuten eta lurraldeko indigenen guneen ia erdiarekin. (Orta 2010). zatikatzea y compactación

Azpiegitura handia / lurren alterazioa eta deforestazioa / habitaten zatiketa, higadura, errizosferaren suntsipena eta trinkotzea. Leherketak ikerketa sismikoan / higadura Petrolio-errepideak / deforestazioa / nekazaritza-kolonizazioa / deforestazioa

Iturria: autoreek egindakoa. Explicación

Gas natural eta petrolio erauzketaren inpaktu nagusiak.


EPAren arabera, Ekuadorreko Amazoniako petrolio-instalazioetatik hurbileko giza kontsumoko uretako hidrokarburo polizikliko aromatikoen maila EPAk berak ezarritako segurtasun limitea baino 100 aldiz handiagoa zen (nahiz eta kontsumoko uretarako 0 kontzentrazioa gomendatzen den, oso kantzerigenoak baitira) (Brooke 1994, Epstein eta Selber 2002). Hurting-ek eta San Sebastian-ek (2002) ondorioztatu zutenez, Ekuadorren petrolio-ustiategietatik hurbileko inguruneetan minbiziaren eragina nabarmen handiagoa zen urrunekoetan baino. Txad-Kamerun oliobidearen eraikuntzan malaria eta GIBaren zabalpen azkarra izan zen osasun arazo nagusia (Jobin 2003).

zituen itsasoan, edozein ontzi istripuk baino gehiago. 1979an, Mexikoko Golkoko Campeche badiako haustura (offshore erauzketa) urtebete baino gehiago egon zen ezin itxi eta 1000 km-ko distantzian zeuden inguruneak kutsatu zituen (Oilwatch 1999).

Errepresioa, komunitate zatiketak, bezerokeria

Inpaktu psikosozialak

Sexu-gehiegikeriak, alkoholismoa

Komunitate indigenenganako kalteak, lekualdaketak

Biziraupenerako arriskuak, elikadura-subiranotasuna

Gaixotasunak eta lan-istripuak

Petrolio mugaren aurrerapena Perun, 2009ko ekaineko Baguako gertaera lazgarriak bezalako gatazka sozialak sortzen ari da; Baguan, indigena eta polizia ugari hil ziren inguruneko erauzketa-industrien aurkako protestetan (Martínez-Alier eta Orta 2009).

1995ean, Sani Abacha diktadorearen gobernupean, Ogoni Herriaren Biziraupenerako Mugimenduko bederatzi kide hil zituzten (Epstein y Selber 2002). Ogoni herriaren Shell-en aurkako protesta baketsu eta jendetsua Nigeriako armadak gogor erreprimitu zuen eta mila pertsona baino gehiago hil zituzten (Martinez-Alier 2011).

Texacok Ekuadorren egindako lanei buruz, Beristainek eta bestek (2009) azaltzen dutenez, komunitate indigenetan gertatutako inpaktu psikosozial handienetakoak lekualdaketa eta lurraldearen galera izan ziren. Populazio mestizoetan, laboreak galtzeagatiko depresioa eta horrekin lotutako pobrezia.

Ekuadorren Texaco enpresarekin lotutako sexu-bortizkeria kasu ugari zeuden (Beristain et al 2009)

1960an guaranien populazioa 15.000 pertsonakoa zen, eta 2004an 2.000 inguru zeuden bizirik; populazioaren jaitsiera horren arrazoi nagusiak petrolio-jarduera, errepide eta oliobideen irekiera eta gaixotasun berrien sarrera izan dira.

Perun, Shell-en jardueraren ondorioz, Nahua etnia (borondatezko bakartzean dauden taldeak) %50 murriztu zen gripea eta tosferina sartzeagatik. Errusian XX. mendearen amaieran egindako hidrokarburoen ustiaketa gehienak indigenen lurraldeetan egin ziren (Fondahl y Sirina 2006).

La muerte de animales domésticos, la contaminación de pozos y ríos y el impacto sobre la caza y la pesca eran considerados como los impactos ambientales más perjudiciales para la subsistencia local en Ecuador (18). Rusia, la extracción y la construcción de ductos han afectado al libre movimiento de animales de caza y al pastoreo y han generado contaminación por derrames (19).

Ekuadorreko Yasunin egindako lanetan (Repsol YPF eta beste zenbait) lan baldintza ezin okerragoak salatu dira (Misión de Verificación 2004).

AEBetan petrolio eta gas erauzketan hildako langileak gainerako heriotza guztietan hildakoak baino gehiago dira.

Migrazio fluxuak, aintzira artifizialak / gaixotasun infekzio70eko hamarkadaren erdialdean Brasileko Amazoniako malaria kasuen %50 autopista Transamazonikoaren eragin esparruarekin lotu ziren soen zabalpena (Coimbra 1988). Petrolio-jardueren ondorioz (egun, Repsol YPFrenak), populazio guaraniaren %80 hepatitisaren birusaren eramailea da (www.accionecologica.org).

Irensteagatik edo petrolio gordinarekiko edo bere sustantziekiko kontaktu zuenagatik

Itsas barneko erauzketak:

(1) Oilwatch 1999/ (2) Wunder 2003 / (3) Suárez et al 2009 / (4) Orta 2010 / (5) Gavaldà 1999 / (6) Beristain et al 2009 / (7) Brooke 1994 / (8) Kane 1996 / (9) Kimerling 1991, Wunder 2003 / (10) Montanyà 2011, El País 28/06/2010 / (11) Agurto 2006 / (12) Oilwatch 1999 / (13) Brooke 1994, Epstein y Selber 2002 / (14) Jobin 2003 / (15) Coimbra 1988 (16) www.accionecologica.org / (17) Egiazte misioa 2004 / (18) Beristain et al 2009 (19) Fondahl eta Sirina 2006 / (20) Fondahl eta Sirina 2006 / (21) Beristain et al 2009 / (22) Martinez-Alier 2011 / (23) Martínez-Alier eta Orta 2009

Inpaktua pertsonen osasunean

Inpaktua pertsonen osasunean

Itsasoen kutsadura

Itsasoen kutsadura


Babesle eta Erreserba Ekologiko zeharkatzen baititu. Horrez gain, bere eraikuntzak zeharkako eragina dauka beste ingurune babestu batzuetan eta hainbat etniatako indigenen lurraldeetan.

ERALDAKETA EHn EHko birďŹ ndegi bakarra Petronorrena da, Muskizen; %86 Repsol YPFrena da eta %14 BBKrena (Petronor 2010). BirďŹ ndegien atmosferarako emisioak eta isurketak ingurumenean inpaktu handienetakoa dute, baita Euskal Herriko birďŹ ndegian ere. Petronorrek 2.405,8 kilotona CO2 isuri zituen 2008an; kopuru hori EAEko berotegi-efektuko gas isurien %10,5 da (22.811 Kt CO2-eq 2008an, MARM 2009).

tatua zen, %58,9 gas naturaleko ziklo konbinatuetatik zetorren, %12,4 kogenerazioz sortutakoa zen, %3,1 termika arruntetatik eta %6,2 energia berriztagarrietatik zetorren. EAEn ziklo konbinatuko 3 zentral eta bi zentral termiko daude. Beste erregai fosilek ez bezala, ikatza erretzeak NOx

EEAko Berreztagarriak Haize energia % 6,8 Hidroelektrikoa % 7,8

Eguzki energia % 0,8

Nekazal-erregaiak %14

Biomasa % 70,5

Inportazioa Ziklo Konbinatuko Gas Naturala Termika Konbentzionalak Berriztagarriak Baterako sorkuntza Guztira EAEko elektrizitate ekoizpena 2000tik 2009ra, GWh-tan. Iturria: EVE 2010.

Montoya eta beste ikerlari batzuen emaitzen arabera (2007), Muskiz, Las Carreras eta Zierbenan (non BBE ziklo konbinatuko zentrala dagoen), gizonezkoen heriotza-tasa EAEko batezbestekoa baino %20 altuagoa da, eta emakumezkoen artean %10-20 altuagoa, diferentzia hauek estatistikoki adierazgarriak direlarik. EAEn 2009an, elektrizitatearen %19,5 inpor-

sortzen du, euri azidoa sortzen duen elementuetako bat. Hala ere, enpresa zaharretako askok uko egiten diote euren azpiegitura berritzeari eta horrek emisio toxikoen arriskua ez ezik, istripuak izateko aukerak ere handitu egiten ditu (Pasaiako zentral termikoan gertatu bezala). Berriztagarrien artean, elektrizitate ekoizpen modu nagusiak hidroelektrikoa (%36), termoelektriko berriztagarria (HHS, kogenerazioa, biogasa, %31) eta eolikoa (%31) dira. Nafarroan, elektrizitate ekoizpenari dagokionez, 2009an, ekoitzitako elektrizitatearen %45,1 berriztagarrietatik zetorren. Nafarroako elektrizitate ekoizpena nabarmen handitu da azken 10 urteotan eta horren erantzule nagusiak ziklo konbinatua (3.500.000 MWh baino gehiago 2009an) eta haize-energia (2.500.000 MWh baino gehiago 2009an) dira. Gaur egun ziklo konbinatuko bi zentral daude Nafarroan. 2009an, bertan sortutako 695.228 ptb-tik, 271.363 ptb esportatu egin ziren. Zabalgarbi, EHko erraustegi bakarra , ziklo konbinatuko zentrala da, gas naturalaz eta HHSez hornitzen dena. Horregatik, bere energia-ekoizpenaren %20 berriztagarritzat jotzen da: elektrizitate mailan, urtean 124 GWh inguru (2009an Zabalgarbik ekoitzitako 622 GWh-tik). Hala ere, errausketa nekez jo dezakegu energia jasangarritzat, izan ere, legearen barruan bada ere, elementu kutsagarri asko sortzen baititu: errautsak, dioxi-



nak, furanoak, metal astunak, etab. Dioxinak eta furanoak minbizia sortzen dute pertsonengan; kopuru txikiek alterazioak sortzen dituzte sistema immunitarioan, ugalketan eta endokrinoan; arrain, hegazti, ugaztun eta gizakion fetu eta enbrioiak oso sentsibleak dira bere eragin toxikoekiko; eta ez dago dioxinekiko esposizio maila segururik (EPA 1994). Dioxina iturri nagusiak hondakinen errausketa, paper pasta lantegiak eta PVC lantegiak dira (EPA 1994). Gainera, erraustegiek erregai fosil kopuru handiak kontsumitzen dituzte tenperatura altuak bermatu ahal izateko eta hozte prozesurako ur kopuru handiak behar izaten dituzte (Zabalgarbin ur kontsumoa: 141 t/h). Zabalgarbik orduko 9 tona zepa sortzen ditu, eta 1,1 tona gas eta errauts . Zabalgarbi erraustegian, dagoen lekuagatik, ur kutsadura arrisku handia dago. Bere azpitik lurpeko galeria bat pasatzen da, Ordunte urtegitik datorren Bilbo hirirako kontsumorako ura daramana. Ibai korronte honen kutsadura aukera handia da, arrokazko substratua oso zartatuta baitago eta instalazioko edozein jario erraz iritsiko litzateke uretara. 2010eko otsailean Eusko Jaurlaritzak 30.000 euroko isuna jarri zion Zabalgarbiri iragazgaiztu gabeko ingurune batean garbiketa jarduerak egiteagatik, eta horiek 2009ko martxotik aurrera lurpeko uren toxikotasun maila handitzearekin lotuta egoteagatik (El Correo 2010/02/8). Emisioen urteko batez besteko kopuruak baino ez argitaratzeak, kutsadura gertaeren jarraipen publikoa egiteari ateak ixten dizkio, kaltetutako elkarteen salaketa sortuz. Bestalde, zentral hidroelektriko handiek txikiagoek baino askoz gizarte eta ingurumen-eragin handiagoa dakarte. Nafarroako Itoiz urtegiaren kasua paradigmatikoa da. Bere helburua ur biltzearekin lotuago egon arren, Itoizko zentral hidroelektrikoa bi zentral elkartuk osatzen dute (80 MW) eta bere eraikuntzak bertako zein nazioarteko biztanleriaren errefusa handia izan du. EAEn eta Nafarroan kontsumitzen den energia elektrikoaren zati bat Espainian, Suitzan eta Frantzian sortutakoa da. Espainian ekoitzitako elektrizitatearen %17,8 zentral nuklearretatik zetorren 2009an (MITYC 2010). Frantzian, ekoizten den elektrizitatearen %84,6 nuklearra da (Bueno 2008). Suitzan, energia ekoizpena energia nuklearraren mendekoa da %39,3an (Elektrizitätsstatistik 2009). Energia nuklearrak arrisku handia dakar ingurumenerako zein pertsonen osasunerako, gutxienez hiru arrazoirengatik: uranioa erauzteak sortzen dituen inpaktuak eta horrekin lotutako

erradiazioa, hondakin nuklearrak baztertzea eta horren irtenbide zaila, eta zentralek berez duten inpaktua. 1989ko Txernobileko istripu lazgarritik harago, inpaktu handiagoa edo txikiagoa izan duten istripu eta akats nuklear asko daude. Urrutira joan gabe, 1989ko Vandellos I-eko istripua, 200 tona CO2 erradiaktibo isurtzeko zorian egon zena, edo denboran hurbilago, 2010ean Asco II-k izandako akats ugariak. Eta, noski, Fukushimako leherketak 2011ko martxoan; bertako erradiazio mailak 7. mailakotzat jo dira (0tik 7rako tartean) INES eskalan, maila horretako bigarrena, Txernobileko istripuaren ondoren (Publico 2011/04/13). Sortutako energia ekoizpen zentro handietatik (zentral termiko, hidroelektriko eta nuklear handiak) helmugako lekuetara garraiatu beharra dago. Galerak txikitzeko, garraioa goi tentsioko lineatan egiten da. Zenbat eta energia eskaera handiagoa izan, hainbat eta handiagoa izango da goi tentsioko elektrizitate linea kopurua. Garraio proiektu berrietako asko, energia sorkuntzakoak zein bestelako azpiegiturak, energetikoki oso intentsiboak dira eta goi tentsioko sarearen handitzea eskatzen dute. Adibidez, “Horizonte 2008-2011” markoan, Nafarroako gobernuak 400 kV-ko bi linea elektriko berri egin nahi zituen Castejon-Muruarte linea eta Gasteiz artean. Eurek emandako arrazoien artean, honakoak zeuden: “Abiadura Handiko Trena elikatzea (...) eta Nafarroan ohiko erregimeneko sorkuntzari irtenbidea ematea, Castejongo ziklo konbinatuko talde berrietan arreta berezia ipiniz, hauetan potentzia bikoiztuko baita”.10 Linea hauek ingurumeneko inpaktuak eragiten dituzte azpiegituren eraikuntzan (ekosistemak zatitzea, lurrak trinkotzea, landaredia kentzea, higadura eta sute arriskuak), hegaztiek elektroku8- Arabako aldundiak “iraunkortasunarekiko konpromisoagatik” halako instalazio bat jartzeari uko egiten diola esan du (Diario Vasco 15/09/2006), baina Gipuzkoan, aldiz, Zubietako erraustegiaren obrei ekin diete. Nafarroan, gobernuak 2015 baino lehen errauste eta konpostaje planta bat eraikitzea planteatzen du. 9- www.euskalnet.net/alobizirik/zabalgarbi.htm 10- Hala ere, 2010eko azaroan, BOEk jasotzen duenez, Red Electrica Españolak linea eraikitzeari uko egin dio “ingurumen arazoak eta errefus soziala direla-eta” (Diario de Noticias 15/12/2010). Gueñes eta Itxaso arteko goi-tentsioko linea, Bizkaia ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duena, 2011ko martxoan eman zuten argitara eta Santurtzin ekoitzitako energia EAEn zabaltzeko azpiegitura garrantzitsu gisa eta AHT hornitzeko “ezinbestekotzat” aurkeztu zuten (El Correo 8/03/11). Nafarroako datua emisio zuzenei dagokio. 2009an Nafarroako emisio osoak per capita 9,92 t/biz ziren, emisio zuzenak baino gutxiago, Nafarroak energia esportatzen baitu.


tatzeko arriskuagatik eta eremu elektromagne- tikoek faunarengan eta gizakion osasunean duten arriskuagatik. 2005ean, Oxford-eko Unibertsitateko Haurren Minbiziaren Ikerketa Taldeak (Draper et al 2005) ikerketa egin zuen minbizia zuten 29.081 haurrekin (leuzemia zeukaten 9.700 haur barne). Ikerketaren emaitzek adierazi zuten minbizia izateko arriskua nabarmen handitzen zela elektrizitate lineekiko distantzia txikitu ahala.

-

JARDUERA ENERGETIKOAREN HONDAKINAK (ERALDAKETA ETA ERREKETA) Erregai fosilen erauzketak eta erreketak emisio atmosferiko eta isurketa kopuru handiak sortzen ditu. Erregai hauen erreketaren ondorio azpimarragarrienen artean SO2, NOx eta negutegi efektuko gasen (NEG) isurketak ditugu. SO2 eta NOx emisiosk euri azidoaren erantzule dira eta honek laku, ibai eta itsasoetako urak azidotzen ditu, uretako biziaren garapena zailtzen du eta funtsezko zenbait elikagairen pobretzea dakar. NEG emisio maila per capitari dagokionez:

- EAE eta Nafarroa 15en Europako batez besteko

-

-

emisioen gainetik daude. 2008an EAEk 11,71

t/biz igortzen zuen, Nafarroak 12,9 t/biz eta EU-15ek 10,09 t/biz (Inventario de emisiones GEI 2009, Estrategia frente al Cambio ClimĂĄtico de Navarra 2010). 2009an asko jaitsi zen EAEko batez bestekoa, 10,42 t/biz-raino krisiaren eraginez. Espainiako emisioen gainetik ere badaude; 2008an 8,8 t/biz izan ziren (emisio zuzenak). Eta, noski, gure NEG emisioak biztanleko munduko batez bestekoa baino askoz altuagoak izan ziren (mundukoa 4,5 t/biz inguru 2008an). EAEko NEG emisioak mantendu edo jaitsi egin ziren 1990 eta 1997 artean industria-birmoldaketagatik, eta geroztik igotzen joan dira. 2008an EAEko emisio zuzenak 1990ean baino %37,4 altuagoak ziren. Nafarroan, emisio zuzenak progresiboki hazten joan dira 1990etik 2008ra bitartean, eta 2008an 1990ean baino %85 handiagoak ziren. EAEko zentral termikoek 2008an EAEn igorritako CO2aren %15,2 igorri zuten (ikus 18 eta 19 taulak). Nafarroako ziklo konbinatuko zentralen emisioak 2008an Nafarroan igorritako CO2-eq-ren %18,8 izan ziren. Egungo eredu energetikoan zentral termikoak dira klima-aldaketaren eta euri azidoaren eragile nagusiak. Petronorrek EAEko CO2-eq emisioen %10,55 sortu zuen (2.405,8 CO2 Kt igorri zuen). ENPRESAK Bilbon egoitza duten enpresak, BBVA eta

2009

19902009

CO2-eq Kt EAEn

1990

2004

2005

2006

2007

2008

Sector EnergĂŠtico

7.876

11.345

10.967

11.330

11.624

10.537

9.084

1.208

Industria

7.531

5.632

5.436

5.568

5.234

5.562

4.876

-2.656

Garraioa Bizitokietakoa Zerbitzuak Nekazaritza

2.717 628 222 1.164

5.232 921 408 1.163

5.481 939 414 1.144

5.686 773 379 856

6.074 775 374 856

5.705 875 433 825

5.279 865 406 827

2.563 238 185 -337

Hondakinak

1.255

1.434

1.422

1.335

1.335

1.325

1.290

35

Orotara

26.136

26.136

25.803

26.246

26.272

25.263

22.627

1.235


EUSKAL HERRIAREN ZOR ENERGETIKOA Iberdrola kasu, edo Madrilen dutenak, hala nola Repsol YPF, Hegoaldean aurkakotasun zabal piztu duten hainbat proiektu energetikoren eraikuntza Zor ekologikoa herrialde industrializatuek Hegoalde globaleko herrialdeekiko pilatutako zorra da, euren baliabideak arpilatzeagatik, ingurumenari eginiko kalteagatik eta hondakinak uzteko ingurumenaren okupazio libreagatik (Martínez Alier et al 2002). Zor ekologikoaren barnean dago karbonoaren zorra. Karbonoaren zorra munduko BEG isurketen batez bestekoaren gainetik igortzen dutenen zorra da, batez bestekoaren azpitik igortzen dutenekiko. NEGen emisioak globalak eta Kt CO2-eq Nafarroa Elektrizitate sorkuntza

1990

2009

1990-2009

1.377

>100%

Inportatutako emisioak Industria Garraioa Bizitokietakoa Zerbitzuak Lehen sektorea Hondakinen kudeaketa

917 1.639 777 427 107 1.285 143

-699 2.023 1.085 706 224 1.337 206

-176% 23% 40% 65% 109% 4% 44%

Orotara

5.296

6.259

18 %

mugez gaindikoak dira eta, beraz, batzuen jarduerak neurri handiagoan kaltetzen du estatu klimatiko globala. EH karbono zorduna da munduko batez bestekoa baino NEG gehiago igortzen dituelako. Lurraren xurgatze gaitasunetik gainetiko NEG emisioak gizadiaren historian aurrekaririk ez duen atmosferaren beroketaren azelerazioa sortu du. Hoyosen kalkuluen arabera (2009), munduko karbonoaren zorra 3 bilioi eurokoa zen 2005ean, eta munduaren kanpo zorra urte berean 8,5 bilioi eurokoa. EAEko karbonoaren zor pilatua 2005ean 5.348 milioi €koa zen –BPGren %9,29–, urte horretan Kamerunek edo Kosta Rikak zuten kanpo zorraren adinakoa, gutxi gorabehera. EAEko karbonoaren zorra urtero 200 milioi € baino gehiagoko abiaduran hazten ari da. Jarraian, euskal ekonomiaren eta beste herrialdeetan gertatzen diren energia-kontsumo eta ekoizpenaren gizarte eta ingurumen-kalteen arteko harremana laburbiltzen dituen taula aurkez-

ten dugu (batez ere, erregai fosilei erreparatu diegu). Ardura publikoa eta pribatua bereizi ditugu. Lehenak gure energia-kontsumoagatiko ardurari egiten dio erreferentzia, baina baita euskal administrazioek duten ardurari ere, egiten duten kontsumoaren eta energia-industriaren sustapenagatik. Ardura pribatua Euskal Herriko kapitala (edo akziodunen zati bat Euskal Herrikoa) duten enpresei egiten dio erreferentzia; enpresok beste herrialde batzuetan (oro har, Hegoalde globalean) erregai fosilak erauzten eta garraiatzen dituzte edo erauzketa finantzatzen dute eta ordaindu gabeko inpaktuak eragiten dituzte. Era berean, EHn gertatzen diren inpaktua batzuk sartu ditugula ikus daiteke (garraioa, eraldaketa, elektrizitate-garraioa), zor pribatua dei genezakeenaren barruan. Zor hori enpresa arduradunen zorra izango litzateke (baita gobernu sustatzaileena ere), inpaktua gehien jasan duten hiritarrekiko. Interesgarria litzateke EH barneko justizia energetikoari buruzko ikerketa bat abiatzea gai hau sakonki aztertzeko, energiarekin erlazionatutako inpaktuek hiritar multzo eta zonalde batzuei gehiago erasaten baitie beste batzuei baino. Hala ere, ikerketa honetan eta taula honetan ingurumen-justizia globalean jartzen da indarra, hots, Euskal Herrian kontsumitutako erregai fosilak erauztearen, ekoiztearen, garraiatzearen eta erretzearen arduradunak eta kaltetuak zeintzuk diren aztertzea mundu mailan. Iturri modularrak sustatzea beharrezkoa da, hala nola energia fotovoltaikoa, eguzki-energia termikoa, potentzia baxuko eolikoa edo minihidraulikoa, energia-eraikuntza handien eta politika zentralisten bestelako aukera gisa, etxean (presa hidroelektriko handiak, errausketa, finketa, nuklearrak) zein kanpoan (petrolioa eta gasa erauztea eta garraiatzea, uranioa erauztea, finketa, biomasa erauztea, etab.) sortzen dituzten inpaktua handiak direla-eta. 2009an, Ekologistak Martxanek energia-sorkuntza proposamena aurkeztu zuen 2020rako. Bertan, kontsumoaren murrizketa handia, ekoizpen nuklear eta termiko arrunta ezabatzea, berriztagarria ekoizpenaren %72 jotzeraino handitzea eta berriztagarrien intermitentzia aprobetxatzea ahalbidetuko lukeen energia biltzeko moduak bilatzea proposatzen da. EHk bere kontsumoagatik eta jarduera ekonomiko energetikoengatik pilatutako zorra ordaindu beharko balu, oso litekeena da euskal politika energetikoek energiaren bizitza zikloa kontuan hartuko lukete


21

Goran : Bilboko supeportua eta borobilean nekazalerreginen planta. Argazki nagusian: Amazoniako suntsitutako oihana eta soja. Beran: Bilbon antolatutako jardunaldiak


eta inpaktu txikiko iturrien marko horretara hurbilduko lirateke. Bitartean, egungo energia ereduak gehien kaltetutako herrialde eta biztanle multzoek justizia klimatikoa eta gizarte eta ingurumenpasiboen ordainketa bidezkoa eskatzen jarraituko dute. Ekuadorreko Yasunikoa bezalako ekimen zehatzek Iparraldeko herrialdeek biodibertsitate globalarekiko duten ardura zuzena aldarrikatzen dute. Ekimen iraultzaile horretatik abiatuta, Ekuadorreko gobernuak Yasuni parke nazionaleko lurpetik 850 upel petrolio gordin erauzteari utziko lioke; parke nazional hori UNESCOren biosferako erreserba da 1989tik eta borondatezko bakartzean dauden bi herriren bizilekua. Horretarako, Ekuadorreko gobernuak Ishpingo-Tambococha-Tiputini (ITT) blokeko hiru hobiak ustiatuko balitu jasoko lituzkeen 6.000 milioi dolar ingururen %50 jasotzea espero du. Ez litzateke diru-laguntza izango, baizik eta Iparraldeko herrialdeetako erakunde eta gobernuek parkea babesteko eta 410 milioi tona CO2 igortzea saihesteko egindako ordainketa. Herrialdeok klima-aldaketa globalaren ardura handiagoa dutenez, ordainketa horiek Hegoaldearekiko duten ardura onartzea izango litzateke. Yasuni ekimenak eztabaida handia piztu du Ekuadorreko gobernuan eta berau berregiten ari dira, Europako zenbait erakundek ordainketan laguntzeko prestutasuna adierazi duten bitartean (ikus http://yasuni-itt.gob.ec/). 2011ko otsailean, 1993tik Texaco-Chevron salatu zuten komunitate indigena (siona, sekoya, kofan, kitxua eta guarani eta beste) eta ez indigenek epaiketa irabazi zuten Ekuadorren; azkenean, 8.000 milioi dolar ordaintzea agindu zuen epaileak, kalte-ordain gisa (salatzaileek, ordea, erabakiari helegitea aurkeztuko diote, ez-nahikotzat jotzen baitute) (El Comercio de Ecuador, 2011/02/14). Iparraldeko enpresen, gobernuen eta kontsumitzaileen zor ekologikoa ordaintzea Hegoaldeko herrialde asko eskatzen ari da azken urteotan. Zor ekologiko honek dakarren ardura onartzen bada, EHko energia-kontsumoak eta energia-ekoizpenarekin lotutako euskal enpresen kanpo jarduerek berrikusketa sakona izango lukete.


EHko zor ekologikoa energiarekiko

Erauzketa (+esplorazioa +garraioa)

ZOR PUBLIKO/PRIBATU ARDURA

KALTETUAK

PRIBATUA: Erregai fosilen erauzketan parte hartzen duten Euskal Herriko/Espainiako enpresak. BBVA, Repsol-YPF, Unión Fenosa, Banco Santander Central Hispano, etab.

Gasa eta petrolioa erauzten diren herrialdeak (Nigeria, Trinidad eta Tobago, Algeria, Norvegia, Egipto, Qatar, Iran, Errusia, Mexiko, Libia, Saudi Arabia) Adibidez: - Petrolio isuriak eta suteak Nigerian. - Nigerreko deltako kutsadura. - Desertifikazioa eta komunitate indigenetako inpaktuak Errusian. - Deforestazioa Ekuadorreko Amazonian. - Guaranien etnozidioa.

PUBLIKOA :Erauzketaren eta erauzketa-enpresen sustapen publikoa. e ‘demanda’ extracción de energía (barata). Energia-erauzketa (merkea) zuzenean “eskatzen” duen biztanleriaren kontsumoa.

Garraioa (gasbideak, oliobideak eta itsasoz)

Iturria: autoreek egindakoa.

PRIBATUA: Garraioa ontzietan: Iberdrola, BBE, Naturgas, Petronor: Repsol-YPF+BBK, Esegui, CLH. PUBLIKOA: Energia-erauzketa (merkea) zuzenean “eskatzen” duen biztanleriaren kontsumoa.

Gasa eta petrolioa erauzten diren herrialdeak (Nigeria, Trinidad eta Tobago, Algeria, Norvegia, Egipto, Qatar, Iran, Errusia, Mexiko, Libia, Saudi Arabia) CO2 batez bestekoaren azpitik igortzen duten herrialdeak (mugaz gaindiko inpaktuak dira eta, beraz, energia gutxien kontsumitzen dutenek ardura txikiagoa daukate istripu globaletan). (EHn ere pairatutako inpaktuak) Adibidez: Oliobide eta gasbideen hausturak Nigerian. Petrolio-ontzien istripuak (Prestige, Exxon Valdés, etab.)

Eraldaketa

PRIBATUA: - Kanpoan lan egiten duten eraldaketa-enpresen parte-hartzea daukaten Euskal Herriko/Espainiako enpresak. - EHn eraldaketan jarduten diren enpresak: Petronor (NEG emisioen %10,55 EAEn 2008an), Bahía Bizkaia Gas (zentral termiko eta ziklo konbinatukoak NEG emisioen %15,2 izan ziren EAEn eta %18,3 Nafarroan 2008an), Zabalgarbi.

Prozesatutako energia esportatzen duten herrialdeak (Errusia, Erresuma Batua, Algeria), eraldaketan gertatzen diren ingurumeneko inpaktuengatik, emisioengatik eta isuriengatik. Eraldaketak kaltetutako euskal herritarrak. Adibidez: Muskiz, Bilbo, Pasaia, Santurtzi eta Castejongo biztanleak.

PUBLIKOA: Prozesatutako energia inportatzea EHn kontsumitzeko. Inportatutako elektrizitatearekin lotutako CO2 emisioa

Eraldatutako energiaren garraioa

KARBONOAREN ZORRA

(*) PUBLIKOA: Goi-tentsioaren eta berau behar duten azpiegituren sustatzaile diren administrazioak. PRIBATUA: Eraldaketa, erreketa edo energia sorkuntzako enpresak eta energetikoki intentsiboa den jarduera ekonomiko oro. Petronor (NEG emisioen %10,55 EAEn 2008an), Bahía Bizkaia Gas (zentral termiko eta ziklo konbinatukoak NEG emisioen %15,2 izan ziren EAEn eta %18,3 Nafarroan 2008an). PUBLIKOA: Erregaien kontsumoa, NEG emisioan laguntzeagatik.

Ingurumeneko inpaktuek eta osasuneko inpaktuek kaltetutako euskal herritarrak.

CO2 batez bestekoaren azpitik igortzen duten herrialdeak.

(*) Kiotoko protokoloak soilik lurraldean sortutako gasetan oinarrituta zehazten ditu emisio eskubideak. Ez ditu kontuan hartzen elektrizitate-inportazioak eta, beraz, beste behin ere, kalkulua herrialde esportatzaileen kalterako da.


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.