Ortzadar101112

Page 3

Larunbata, 2012ko azaroaren 10a

Ortzadar // 03

LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK · ZIENTZIA · DANTZA · IRITZIA · KRITIKA · LITERATURA · ANTZERKIA · ARTEA · ZINEMA · MUSIKA · DISEINUA · PUBLIZITATEA · ARKITEKTURA · INTERNET · KOMIKIA · BIDAIAK ·

saski-naski IRITZIA

Munstro zoragarri bat XABIER MENDIGUREN ELIZEGI

AA

ZAROAREN 1ean bete zituen urteak, eta, ikusle guztiokin ospatu nahiko balu bezala, oparirik ederrena eskaini zigun: Publikoari gorroto obraren estreinaldia; neuk idatzia denez niretzat bereziki esanguratsua, baina edonola ere euskal antzerkia maite duten guztientzako albiste pozgarria. Iñigo Ibarrari buruz ari naiz, antzerkian Ander Lipus. Txikitatik komediantearen harra barruan sumaturik Markinatik Madrilera joan zena ikasten, handik bueltan Bilbon antzerki esperimentalerako faktoria bat martxan jarri zuena (Mina Espazioa hasieran, Antzerkiola Imajinarioa gero), eta orain, talde iraunkor baten egiturari eustea ezinezkoa denez, Huts teatroa muntatu duena, dirulaguntzarik gabeko garaietarako antolakunde xume baina eraginkorra. Ander Lipus antzerki-antzerkia egiten baino gehiago ikusiko zuten askok bertsolarien lagun, Erregea eta bufoia ikuskizunean, bere pertsonaia-sortarekin: Juan Junda, Euxebio Egaña, Manex Domintxine, katedratiko argentinarra… Badu bere interpretazio erak histrioi puntu bat, eta maitasun-adierazpen honetan aitortuko dut

hasiera batean ni urduri ipintzen ninduela; gero, bere dramaturgia hobeto ulertu dudalako, edo Iñigo Ibarra gertutik ezagutzeko aukera izan dudalako, estimatzera iritsi naizen arren. Nire iritziaren gainetik, ordea, Lipusek antzerkia egiteko moduari eman dizkion ezaugarriek egiten dute, nire ustez, objektiboki interesgarri: euskara hutsez aritzea erabaki du, sarri gure hizkuntza bigarren mailan uzten duen eta artistikoki hutsal samarra den elebitasuna alde batera utzita; Iparraldearen eta Hegoaldearen arteko kolaborazioa modu normal eta sistematikoan landu du (Fuchs anaiekin, Haize Berri elkartearekin eta abar), bide hori posible ez ezik emankorra izan daitekeela frogatuz; teatro komertzial eta konbentzionalean erori gabe, abangoardia herrikoi bat egiten asmatzen du; profesionala izanik ere, auzolana praktikatzen du, ikastaroak emanez, talde amateurrak zuzenduz, eta abar; euskal dramaturgia baten alde egiten du, bertako autoreen testuak taularatuz (ez orain bakarrik, urteetan lan egin izan du Jon Gerediagarekin). Bereizgarri hauen guztien kontrako bidea hartu zen, aspaldidanik, gure an-

SALDUENAK

Fikzioa

tzerki nazionalaren gunetzat hartu izan den Donostian, baina nagusi bihurturiko joera horretaz, zergatiez eta ondorioez beste batean jardun beharko dut luzeago, gaurko zutabearen lekua bukatzen ari naiz eta.

‘Publikoari gorroto’ obra bortitza da, gogortasun hori goxatzeko umore ukendua ere baduen arren, ikuslearekin jolas egiten duena

Ander Lipus, esan bezala, Publikoari gorroto ari da antzezten oraintxe bertan, Manex Fuchsen zuzendaritzapean, Iñaki Ziarrusta eta Miren Tirapu aktoreekin batera. Obra bortitza da, gogortasun hori goxatzeko umore ukendua ere baduen arren, ikuslearekin jolas egiten duena, egoera psikologiko batetik bestera eramanez. Baina, batik bat, aktore protagonistaren errezitaldi izugarria da: gorputzez eta arimaz hustu egiten da, hainbat erregistro erabiliz, dramatik komediaraino eta tarteko genero guztiak probatuz, ahalegin fisiko ikusgarri batean, munstro bat dela erakutsiz, hitzaren adiera guztietan. Artikulu hau argitaratzen den egunean Elorrioko Arriola antzokian emango dute arratseko zortzietan; bihar, domekan, Durangoko San Agustin kulturgunean zazpietan; datorren astean Zumaian eta Donostian, eta hortik aurrera beste hainbat herritan (lagun baten alde egiteak propaganda zilegi egingo duelakoan).

Ez Fikzioa

1. Atzerri

4. Urak dakarrena

1. Barkamena, kondena, tortura

4. Independentziaren paperak

M ikel Antza. Susa.

Toti Martinez de Lezea. Ttarttalo.

Joxe Azurmendi. Elkar.

Pako Aristi. Erein.

2. Twist

5. Piztiaren begiak

2. ETAren estrategia armatua...

Harkaitz Cano. Susa.

Alberto Ladron Arana. Elkar.

Emilio Lopez Adan. Maiatz.

5. Kolonbian bahituta. 74 egun ELNren esku

3. Sacamantecas nuen aita

6. Ni, Vera

3. Angelita Alfaroren sukaldea

Aitor Arana. Txalaparta.

Itxaso Martin. Elkar.

Angelita Alfaro. Ttarttalo.

Asier Huegun eta Gari Udabe. Txalaparta.

6. Autopistarako frogak Koldo Izagirre. Susa.

LIBURU DENDAK: Elkar, Casa del Libro (Bilbo), Auzolan (Iruñea)

ERAKUSLEIHOA ANTZERKIA

ELEBERRIA

‘Hamlet’

‘Nire amaren autobiografia’

William Shakespeare. Juan Garzia Garmendia (itzul.). Elkar. 236 orr. 14,55 euro.

Klasiko hilezkor baten itzulpena Shakespeareren tragedia hau, beharbada garai guztietako antzezlan ospetsuena da. Hamlet, Danimarkako printzea, penaturik dabil, bere aita hil delako eta amak osaba (errege berria) hartu duelako senartzat. Aitaren mamua azalduko zaio Hamleti, hil egin dutela esateko eta mendekua eskatzeko. Hortik aurrera, hainbat hari nahastuko dira trama konplexu bezain aberats batean: maitasuna, gorrotoa, goranahia, leialtasuna, traizioa, boteregosea, eromena…

ZALDI EROA HAUR LITERATURA

‘Maite zaitut, Nadia’

Alberto Martínez de la Cuadra. Alberdania/Erein/Igela. 192 orr. 11,90 euro.

Anton Txekhov eta Alex Orbe (ilus.). Elkar. 64 orr. 9,95 euro.

Bizitza ezezagun bat imajinatuz

Maitasun aitormen misteriotsua

Xuela Claudette Richardson, ama karibetar eta aita erdi eskoziar erdi afrikar baten alaba, amarik gabe hazten da bere aitaren arropa-garbitzaileak zainduta. Sekula ikusi gabeko emakumearen zatiak batuz, bere ama imajinatzen du aitaren ezagutza egiten, imajinatzen ditu haren bizitza eta sentipenak, hiltzera doan arraza bateko kide gisa harturik eta bere burua irudi horren barrenean ikusiko du, arrazari, sexuari eta maitasunari buruzko nobela bikain honetan.

Neska-mutil bi eta lera bat. Mendi elurtuan behera jaisten dira, abiada osoan, fiuuuu... Eta aldaparen erdian, haizearen ziztuarekin batera, xuxurla bat entzuten da: “Maite zaitut, Nadia!”. Benetan entzun ote ditu neskak hitz horiek? Ala irudipen hutsa izan da? Eta nork esan ote ditu: mutilak? Haizearen hotsak?... Anton Txekhov idazle errusiarra ipuingintza modernoaren aitatzat jotzen da, eta istorio hau Alex Orbe (Barakaldo, 1973) marrazkilariaren ilustrazioekin hornitu da.

Editorial Iparraguirre S.A. Zuzendaria: Bingen Zupiria

Diseinua: Jesús Santamaría

Ardura: Iñaki Mendizabal Elordi (mendi@deia.com)

Maketazioa: Naroa Etxebarria Portadako argazkia: Angel Rodriguez

Koordinazio lana: Amaia Santana (asantana@deia.com)

Lege Gordailua: BI 1720-06


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.