Programa CIVICAN enero-febrero 2021 Euskera

Page 1


Azala Meritxell Abad Oller-ena da, “Construimos CIVICAN juntos” du izena, eta X. Imagina CIVICAN Diseinu Lehiaketako finalista izan zen.

CIVICAN - Nafarroako Kutxa Fundazioaren Zentro Soziokulturala Pio XII.aren etorbidea, 2, 31008 PK Iruñea - T 948 222 444 www.fundacioncajanavarra.es informacioncivican@fundacioncajanavarra.es Facebook - @civicanFCN - @FundCajaNavarra - #ParaPersonas DL: NA-1175-2016


CIVICAN, NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN ZENTRO SOZIOKULTURALA

ZER DA CIVICAN? Nafarroako Kutxa Fundazioaren zentro kulturala da, belaunaldien arteko eta diziplina anitzeko topagune bat, eta helburu du Nafarroako kultura eta hezkuntza ekosistema bultzatzea eta aktibatzea, elkartasuna eta gizarte ekintza sustatzea, bai eta pentsamendua eta ďŹ losoďŹ a ere, iraunkortasun kontzientzia indartsuarekin, herritarren parte hartze aktiboa bermatzeko. CIVICANek hainbat gela eta areto ditu: 153 lagunentzako entzunaretoa, liburutegi bat bi irakurketa gelarekin, erakusketetarako gune bat atarian, erabilera anitzeko lau gela, sukaldea, dantza aretoa, igerileku girotua eta, gainera, kafetegia. CIVICAN galdera berriak proposatzeko gune bat da, aztertu, ikasi, kontzeptualizatu eta hausnartzeko leku bat, eta komunitateko kultura garapenaren funtsezko eragile bihurtzeko bokazioa du. Zentroaren azken xedea betetzen da jarduera, esperientzia eta laborategi anitzak eta inklusiboak sustatuz, sorkuntza ekintzak barne, jakin-minaren inguruan komunitateak sortzeko helburuarekin, eta, gainera, ingurunean eragin ekonomiko positiboa izanez, bai eta hezkuntza, kultura eta gizarte inpaktua ere.

3


CIVICAN NEGUA’21 PROGRAMA CIVICANek pentsamendu partekatuaren aldeko apustua egin du Negua'21 programazioan (urtarrila eta otsaila); horrela, Nafarroako Kutxa Fundazioak 2018-2022 Plan Estrategikoaren barruan helburu gisa ezarri zituen programen eta zerbitzuen eraldaketan aurrera eginen du. Kultura blokeen inguruan ikusleak eta komunitateak sortzea da proposamen kultural honen helburu nagusia, eta, hori lortzeko, beste entitate batzuekin eta Nafarroan bizi eta lan egiten duten kultura eta gizarte eragile eta sortzaile nagusiekin sarean egiten den lana indartzen da. Gainera, gaur egungo gizartearen erronkei ikuspegi ludiko, sozial, konprometitu eta garaikide batetik erantzuteko xedeak programazioa markatzen jarraitzen du, ELKARTASUNA, KULTURA, HEZKUNTZA, FAMILIAK eta LIBURUTEGIA arloetan. Azkenik, Nafarroako Kutxa Fundazioak pentsamendu laborategien aldeko apustu irmoa egiten du, errealitatea ulertzeko hausnarketa tresna gisa, eta bitartekaritzaren aldeko apustua, metodologia gisa.

4

10

INFORMaZIOa

12

- Nola iritsi - Ordutegiak - CIVICAN sare sozialetan - Jardueretan parte hartzea - CIVICAN, gune segurua - Aretoak uztea eta alokatzea

- Pertsonak pertsonekin - Bitartekaritza CIVICANen

bITaRTEKaRITZa

14

Lab CIVICaN - Pentsamenduaren laborategia


16

ELKaRTaSUNa

22

KULTURa

- Komunitateak sarean - Testuinguruak - Nafarroako Kutxa Fundazioa irekian - Periferiak

ez huts egin!

- Perspektibak - Pentsamenduaren gela - #F klabean - Soinu paisaia - Ikastaroak - XI. Imagina CIVICAN Diseinu Lehiaketaren oinarriak

36

- Jakin Mina 2020-2021 Nafarroan - Inkubagailua - Ikastaroak

HEZKUNTZa - Irakurketa erakusleihoa - Literatur solasaldiak - Letrakide Vecinos de letra - Bost zentzumenekin irakurtzea

- Nire lehenaldia - ArtLAB - Bizi naizen hiria (bir)pentsatzea - Ipuinaren ordua

40

FaMILIaK

- Boz goran - Liburutegia adinekoekin - #Liburutegia, #gaztelurraldea - Ezagutu zure liburutegia - Liburutegiaeskola programa

46

LIbURUTEGIa

5


astelehena

4

11

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

17:00 Bisita gidatuak liburutegira

bOZ GORaN 53. or.

18:00 (otsailaren 22ra arte)

urtarrila

6

12

13

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

KaPSULa 25. or.

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

otsailaren 15era arte)

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 48. or.

IKaSTaROa 34. or. 19:00 -

20:30 Nola idatzi eleberri bat

asteazkena

5

IKaSTaROa 42. or.

18:00-19:00 Arte eta sorkuntza laborategia (astelehenetan,

6

asteartea

Txertoei buruzko gogoeta filosofikoa

>www.fundacioncajanavarra.es

18:00 Kafea liburuekin: Bi gurpilen gainean

(astelehenetan, otsailaren 15era arte)

18

IKaSTaROa 21. or.

10:00-11:30 Estimulazio kognitiboa

KaPSULa 20. or.

ElkarBizitza modu berriak

>www.fundacioncajanavarra.es

IKaSTaROa 31. or.

Politika AEBetan

online (otsailaren 19ra arte)

IRaKURKETa ERaKUSLEIHOa 47. or. Liburuak postaz (otsailaren 26ra arte)

25

IKaSTaROa 21. or.

10:00 a 11:30 Estimulazio kognitiboa

KaPSULa 17. or.

(Ber)elkartze guneak

19 PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 48. or.

10:00-11:30 Estimulazio kognitiboa

IKaSTaROa 33. or. 10:00-11:30

Nafarroako ondare fotografikoa

(asteazkenetan, otsailaren 10era arte)

IPUINaREN ORDUa 45. or. 18:00 Hojas y hojas... EZTabaIDa 25. or.

19:30 Ikerketa zientifikoaren etikari buruzko eztabaida

#F KLabEaN 26. or.

26

27

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

IKaSTaROa 21. or.

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

IRaKURKETa ERaKUSLEIHOa 47. or.

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 49. or.

arte)

IKaSTaROa 21. or.

18:00 Itaka: Gutun bidezko bidaiak

>www.fundacioncajanavarra.es

Irakurtzeko eta jolasteko misterioak (otsailaren 26ra

20

18:00 Liburuz liburu: Ispilua bidean zehar

19:30 Kontzertua

10:00-11:30 Estimulazio kognitiboa

HITZaLDIa 23. or.

19:00 Irudiaren analfabetoak


EGUTEGIA URTARRILA-OTSAILA 2021 osteguna

ostirala

1

larunbata

igandea

2

3

9

10

16

17

23

24

30

31

IRaKURKETa ERaKUSLEIHOa 47. or.

Urteko liburuak

(otsailaren 15era arte)

7

8

TaILERRa 41. or.

ESPERIENTZIa 41. or.

17:30-18:30 Argia oinutsik ibiltzeko

17:00 eta 18:30 Aintzira. Putzuak eta zaparradak LITERaTUR SOLaSaLDIaK 50. or.

18:00 Ostiraletan...TBOa

PRESTaKUNTZa

56. or. 14 JaRDUERa 12:00 edo 17:00 Katilu-

kada bat ikastaro: gainditu etena! IKaSTaROa 33. or.

15 LITERaTUR SOLaSaLDIaK 50. or.

18:00 Ostiraletan...TBOa

19:00-20:30 Islama eta Europa

(ostegunetan, otsailaren 18ra arte)

IKaSTaROa 39. or.

19:00-20:15 Komunikazio eraginkorra eta asertiboa (ostegunetan, otsailaren 4ra arte)

21

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

HITZaLDIa 18. or.

22 ESPERIENTZIa 43. or.

18:00 Sinart

19:00 Espainia eta Europar Batasuna COVID-19aren ondoren: nola antolatu erantzun ekonomiko eta sozial onena

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 50. or.

28

29

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

LabORaTEGIa 44. or.

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

18:00 Ostiraletan...TBOa

18:00 Bikes & Buildings LITERaTUR SOLaSaLDIaK 50. or.

18:00 Ostiraletan...TBOa

7


astelehena

1 IKaSTaROa 21. or.

10:00-11:30 Estimulazio kognitiboa

IKaSTaROa 32. or.

17:30-19:00 Sefarad. Juduak Espainian

(astelehenetan, otsailaren 22ra arte)

8

IKaSTaROa 21. or.

10:00-11:30 Estimulazio kognitiboa

KaPSULa 17. or.

Gazteak eta solidarioak

>www.fundacioncajanavarra.es

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or. 17:00

Bisita gidatuak liburutegira IKaSTaROa 42. or. Argi mahaia baliabide pedagogiko gisa (online, otsailaren 21era arte)

15 bOZ GORaN 53. or.

18:00

asteartea

3

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

IPUINaREN ORDUa 45. or. 18:00 Windy Day

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 49. or.

18:00 a 19:30 Irudi aldakorrak

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

10:00-11:30 Estimulazio kognitiboa

LabORaTEGIa 21. or.

18:00 Ipuinen behatokia: Haurrentzako klasikoak

#F KLabEaN 27. or.

9

10

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 48. or.

18:00 Kafea liburuekin: Bi gurpilen gainean

19:30 Entzunaldi gidatua

IKaSTaROa 21. or.

10:00-11:30 Estimulazio kognitiboa

LabORaTEGIa 21. or.

18:00-19:30 Irudi aldakorrak

16

17

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

IPUINaREN ORDUa 45. or.

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

18:00 Itaka: Gutun bidezko bidaiak

otsaila

IKaSTaROa 21. or.

2

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 48. or.

8

asteazkena

18:00 Cuentos requetebuenos LabORaTEGIa 21. or.

18:00-19:30 Irudi aldakorrak

#F KLabEaN 27. or.

19:30 Entzunaldi gidatua

22

23

24

bOZ GORaN 53. or.

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 49. or.

HITZaLDIa 38. or.

18:00

18:00 Liburuz liburu: Ispilua bidean zehar

19:30 Gure seme-alaben nortasun digitala


EGUTEGIA URTARRILA-OTSAILA 2021 osteguna

ostirala

4

5

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

SOINU PaISaIa 30. or.

IKaSGELa IREKIa 23. or.

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 50. or.

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

17:00-20:00 Sorkuntza prozesuak

11

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

12:00 edo 17:00 Katilukada bat...

SOINU PaISaIa 30. or.

16:30-20:30 Ikastaroa. Azaletik haratago

HITZaLDIa 24. or.

19:30 Teknopertsonak: nola eraldatzen gaituzte teknologiek?

12

7

13

14

20

21

27

28

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 50. or.

18:00 Ostiraletan...TBOa SOINU PaISaIa 28. or.

18

19

12:00 edo 17:00 Katilukada bat ikastaro: gainditu etena!

6

18:00 Ostiraletan...TBOa

18:30 Generatiboa eta erreaktiboa: Lärn kontzeptua 19:00 Zuzenekoa. Lärn

PRESTaKUNTZa JaRDUERa 56. or.

igandea

18:00 Tailerra. Soinu esperimentazioa

TOPaKETa 51. or.

19:30 Beste bide batzuk fikziorantz

larunbata

LITERaTUR SOLaSaLDIaK 50. or.

18:00 Ostiraletan...TBOa

HITZaLDIa 18. or.

19:00 Eskubideak, duintasuna eta gizarte aldaketa Latinoamerikan

25

aURKEZPENa 19. or. 10:00 Nafarro-

ako gaztedia, apustuak eta ausazko beste joko batzuk

TOPaKETa 19. or.

19:00 Nafarroako gaztedia eta ausazko jokoak: aisia ala arazoa? SOLaSaLDIa PROIEKZIOa 52. or.

26 LITERaTUR SOLaSaLDIaK 50. or.

18:00 Ostiraletan...TBOa SOINU PaISaIa 29. or.

18:00 Topaketa. Made Hemen 19:00 Zuzenekoa. Balza Dj

19:30 Harriak irakurtzen Eraikinak eta grafitoak

9


INFORMAZIOA NOLA IRITSI CIVICAN - Pio XII.aren etorbidea, 2, 31008 PK IruĂąea - T 948 222 444 Autobusez. Geltokia gertu duten lineak: 1, 4, 8, 9, 10, 12, 15 eta 18 Bizikletaz. Aparkalekua sarreran. Autoz. Aparkaleku publiko bat hurbil.

ORDUTEGIAK Informazio puntua - Astelehenetik ostiralera: 9:00-21:00 Programazio bulegoa - Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 eta 17:00-20:00 Liburutegia (12 urtetik gora) - Astelehenetik ostiralera, 09:00-14:00 eta 16:00-21:00. Haur liburutegia (3-12 urte) - Astelehenetik ostiralera, 17:00-20:00. Oporraldian, astelehenetik ostiralera, 10:00-14:00 eta 17:00-20:00. Kafetegia - Astelehenetik ostiralera, 09:30-14:00 eta 16:00-21:00

CIVICAN SARE SOZIALETAN Zentroaren jarduera sare sozialetan azaldu eta partekatzen da. CIVICANek proďŹ l aktiboa du YouTube, Twitter eta Facebook-en. Gainera, www.fundacioncajanavarra.es webgunean ikus daitezke programa, zerbitzu eta jarduerak, baita Nafarroako Kutxa Fundazioaren jarduerari buruzko berri garrantzitsuenak ere. Halaber, liburutegiak informazioa eskaintzen du www.bibliotecas-publicas.es/civican/ webgunean eta civicanlib.blogspot.com blogean.

JARDUERETAN PARTE HARTZEA Entzunaretoko jarduera guztiak streaming bidez emanen dira, Nafarroako Kutxa Fundazioak YouTuben duen kanalaren bidez, kontrakoa adierazi ezean. CIVICAN gune irisgarria da. Entzunaretoko jarduera guztiak irisgarriak dira entzumen desgaitasuna duten pertsonentzat, begizta magnetikoaren bitartez. Pertsona gorrentzat irisgarriak izan daitezen zeinu hizkuntzako interpreteekin eta/edo azpitituluekin egiten diren jarduerak dagozkion sinboloekin adierazita daude. Eraikin eta erakusketetarako sarrera librea eta doakoa da. Besterik adierazi ezean, jardueretara* sartzeko plaza erreserbatu behar da posta elektronikoz (informacioncivican@fundacioncajanavarra.es) edo Nafarroako Kutxa Fundazioaren Linean (948 222 444), abenduaren 28ko (astelehena) 09:00etatik aurrera, edukiera bete arte. Pertsona bakoitzak 2 erreserba egin ditzake gehienez. *Jarduerak arautzen ditu 2/1989 Foru Legeak, martxoaren 13koak, Ikuskizun Publikoei eta Josteta Jarduerei buruzkoak. 10


CIVICAN, GUNE SEGURUA Nafarroako Kutxa Fundazioak, gaur egungo araudian ezarritako higiene eta segurtasun neurri guztiak hartu ditu. Zentroaren kontingentzia plan orokorra egin da, maskara nahitaez erabili behar da eta pertsonen artean 1,5 m-ko tartea bermatzen da. Gainera, gela guztietan hidrogel banagailuak jarri dira, bai eta seinaleak ere zirkulazioa ordenatzeko. CIVICANeko langileek formakuntza jaso dute erabiltzaileekin jarduteko moduari buruz, ikastaro, tailer, jardueretan parte hartzea eta zerbitzuak erabiltzea segurua izan dadin.

ARETOAK UZTEA ETA ALOKATZEA CIVICANek aretoak eskaintzen ditu era guztietako erabileretarako: hitzaldiak, aurkezpenak, ikastaroak, bilerak, kontzertuak, jardunaldiak eta biltzarrak CIVICANek aretoak doan utzi edo alokatzen dizkie helbide soziala Nafarroako Foru Erkidegoan duten irabazi asmorik gabeko erakunde, instituzio edo fundazioei. Gelak eta aretoak uzteko eta alokatzeko araudia, bai eta eskaera ďŹ txa ere, Nafarroako Kutxa Fundazioaren webgunean eskuratu daitezke: www.fundacioncajanavarra.es/es/educacion-y-cultura/civican#cesionalquiler 11


12


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

BITARTEKARITZA Pertsonak pertsonekin

bitartekaritza CIVICaNen

> Nafarroako Kutxa Fundazioaren jardueraren helburua da Nafarroan bizi diren eta lan egiten duten pertsonei arreta ematea, eta bermatzea kultura bizitzan parte hartu ahal izanen dutela CIVICAN proiektuaren bidez. Gune hori erakundearen kultura zentroa da, Iruñean dago, eta 2003an inauguratu zen. Pertsonenganako konpromiso hori gauzatzeko, kultura bitartekaritza gizartea eraldatzeko eta herritartasuna eraikitzeko estrategia gisa ikusi behar da. Alde horretatik, bitartekaritza estrategia bat izanen da, kultura, arte eta gizarte gaien eta eguneroko bizitzaren arteko topaketa, sozializazio eta komunitateak sortzeko prozesu berriak aktibatzeko. Kultura gune eta erakunde nagusien esanetan, bitartekaritza da “funtzio berri bat, ideiak, proposamenak eta proiektuak dituen jendea konektatu eta haien asmoak gauzatzeko. Proiektu eta proposamen desberdinak dituzten pertsonak espazio berean elkartzeko”. Beste ikusmolde batzuetatik, bitartekaritza izan daiteke “negoziazioa eta gatazken konponketa, eta truke harremanen sorrera”. Nafarroako Kutxa Fundazioak, CIVICAN kultura zentroan, espazio fisikoa eta bertako zerbitzu, baliabide eta profesionalak pertsonen bizitza hobetzeko tresna gisa erabiltzea planteatzen du, eta helburu hori inoiz baino garrantzitsuagoa da, COVID19aren pandemiak sortutako egungo krisi egoeraren ondorioz. Erabiltzaileengandik hurbil egotea, eskainitako prozesu, zerbitzu eta programetan parte hartzeko esperientzian haien ondoan egonez. Pertsonak pertsonekin.

> Erabiltzaileentzako arreta zerbitzuan: laguntzaileak CIVICANeko erabiltzaileei hurbiltasuna transmitituz, zentroa zer den eta bertan zer egin dezaketen azalduz, Nafarroako Kutxa Fundazioak bere kultura zentroan eskaintzen dituen programazioan eta zerbitzuetan parte hartzeko esperientzian haien ondoan egonez, hezkuntza, komunikazio eta enpatia tresnekin, belaunaldien arteko harremanak sendotuz eta pertsona eta kolektibo ahulenei arreta berezia eskainiz. > Liburutegi zerbitzuan: liburuzainak CIVICANen liburutegi zerbitzuak osatu eta bultzatuz, erabiltzaileen, kolektiboen eta erakundeen kultura eta informazio beharrak asetzeko, adin guztietan irakurzaletasuna sustatuz eta informazioaren eta komunikazioaren teknologietarako sarbidea erraztuz. > Aretoak uzteko eta alokatzeko zerbitzuan: bideratzaileak Nafarroako Kutxa Fundazioaren kolaboratzaile diren entitate, erakunde eta pertsonei CIVICANen espazioak eta baliabideak erabiltzeko eta programetan parte hartzeko aukerak azalduz, zentroan beren jarduerak garatu ditzaten, eta beste entitate eta eragile batzuekin harremanetan jarriz, Nafarroako gizarte, kultura eta hezkuntza sarea hobetzeko. > Programazio zerbitzuan: hezitzaileak Nafarroako Kutxa Fundazioak bere programan proposatutako tailerrak, ikastaroak eta laborategiak emanez, erabiltzaileei jarduera bakoitzeko prozesu teknikoetan lagunduz.

13


14


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LAB CIVICAN

> Nafarroako Kutxa Fundazioak Lab CIVICaN sustatzen du, zerbitzu berri bat Iruñeko kultura zentroan, arazoen konponketan pentsamendu eta kultura partekatua garatzeko. Elkartzeko eta lankidetzarako gune irekia da, non askotariko pertsonek elkarrekin lan egiten duten egungo gizarte eta kultura arazoei erantzun espezifikoak emateko proposamenak garatzeko. Lab CIVICaN zuzenduta dago adin nagusiko pertsona dinamiko, parte hartzaile eta sortzaileei, ikuspegi espazial zabala eta askotariko profilak eta esperientzia dituztenei, eta gizartea aldatu nahi dutenei. Edonork egin dezake proposamen bat, edo besteren proposamenekin bat egin, eta laborategi batean elkarlanean gauzatu. Parte hartzea librea da eta edukiera mugatua. Azken helburua da laborategi bakoitzean dokumentu bat lantzea, non jasoko diren adostutako konponbideak eta horiek martxan jartzeko aukerak. Proposatzen den laborategi bakoitzean gai jakin bat lantzen da, hainbat saiotan. Saio horietan, jarduera lantaldetan egituratzen da, dinamizatzaile batek lagunduta, eta metodologia parte hartzaile, ireki eta malguen bidez. Emaitzak Nafarroako Kutxa Fundazioarekin partekatzen dira, prozesu esperimental, malgu, ireki eta ikaskuntzako baten parte gisa, gizartearen zerbitzura. Hona hemen proposamenen adibide batzuk: • Berdeguneak, gune seguru gisa. Nola diseinatu gure auzoetan aire zabaleko korridore seguruak, herritar ahulenak elkartzeko eta pasealeku gisa? • Aire zabaleko aisialdia: masifikazioa saihesteko aukerak. • Kultura segurua da. Nola goza dezaket harekin? Lab CIVICaN komunitatean parte hartu nahi duten guztiek mezu bat idatz dezakete informacioncivican@fundacioncajanavarra.es helbidera, adieraziz datu pertsonalak eta harremanetarako datuak, adina, eta zergatik ematen duten izena. Nafarroako Kutxaren Fundazio Lineara (948 222 444) deituta edo CIVICANera joanda ere egin daiteke. 2021eko martxoan eta apirilean lehenengo bi laborategiak eginen dira, gai desberdinekin. Informazioa Nafarroako Kutxa Fundazioaren ohiko kanalen bidez emanen da.

15


16


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

ELKARTASUNA KOMUNITaTEaK SaREaN Isolamenduak eta pandemiaren ondorioek bizikidetza modu berriak planteatu dituzte. Programa honen xedea auzo komunitateko kideen arteko elkarbizitza hobetzen laguntzea da, elkartasuna eta lankidetza indartuko duten ekintzen bitartez.

KAPSULA

(ber)elkartze guneak Urtarrilaren 25etik aurrera, www.fundacioncajanavarra.es webgunean

> Parte hartzaileak: Nafarroako Kutxa Fundazioaren Adinekoen Kluben erabiltzaileak. Adinekoek aktibo mantentzeko modu berriak eta harremanak izateko elkargune berriak bilatzen dituzte. Nafarroako Kutxa Fundazioaren adinekoen hainbat klubetako erabiltzaileek beren esperientzia kontatuko digute, pandemia hasi zenetik gaur egunera arte.

KAPSULA

Gazteak eta solidarioak

Otsailaren 8etik aurrera, www.fundacioncajanavarra.es webgunean > Parte hartzaileak: Aimar Romeo eta Makers Pamplona kolektiboa. Aimar Romeok, pandemian Makers Navarra-rekin batera egindako lanagatik Nafarroako gazte saria jaso duenak, babes taldeak sortu eta prestatzeko lanetan izandako esperientzia kontatuko du, bai eta boluntariotza proiektuak nola lagundu zuen pertsona ahulenak babesten. 17


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

ELKARTASUNA TESTUINGURUaK Nafarroako Kutxa Fundazioak, gizartearen eta kulturaren arloko hainbat erakunderekin elkarlanean, gaur egungo errealitatea lantzen du, egoeraren diagnostikoa eginez eta mundu global eta konplexu honen erronketarako erantzunak proposatuz.

HITZALDIA

HITZALDIA

Otsailak 21, osteguna, 19:00. Entzunaretoa

Otsailak 18, osteguna, 19:00. Entzunaretoa

> Hizlaria: Mariola Urrea, Zuzenbidean doktorea eta Nazioarteko eta Europar Batasuneko Zuzenbideko irakasle titularra Errioxako Unibertsitatean. Pandemiak eragina du aldez aurreko patologien ondorioz jada nabarmen ahulduta dauden demokrazia liberaletan, eta, inpaktu horrek, ezinbestean, berreskuratzeko ahalmena arriskuan jartzen du, sistema horiek globalki huts egiteko arriskuan jartzeraino. Estatuek eta Europar Batasunak erronka bat dute aurrean, eta diagnostiko on bat egin behar da, egoerak eskatzen dituen irtenbideak proposatzeko.

> Hizlaria: Fernando Armendariz, Giza Eskubideetan eta Latinoamerikan espezializatutako irakaslea (Espacio Redo). Gaur egungo krisi egoeran, non osasun arazoei ondorio ekonomiko handiak gehitzen zaizkien, giza eskubideen errespetuak funtsezkoa izan behar du. Hitzaldi honetan, bizi baldintza bidezko, libre eta solidarioak gauzatzearekin eta defendatzearekin zuzenean lotutako gaiak azalduko dira.

España y la Unión Europea tras la COVID: cómo articular la mejor respuesta económica y social

18

Derechos, dignidad y cambio social en américa Latina


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

ELKARTASUNA NaFaRROaKO KUTXa FUNDaZIOa IREKIaN Programa honen helburua da Nafarroako herritarrei azaltzea erakundeak Foru Erkidegoan sustatzen dituen proiektu kultural, sozial eta hezkuntzakoak.

AURKEZPENA

TOPAKETA

apuestas y otros juegos de azar en la juventud navarra

La juventud de Navarra y los juegos de azar: ¿ocio o problema?

> Parte hartzaileak: Aralar elkarteko, Gizakia Helburu fundazioko eta ANTOX elkarteko espezialistak. Gizarte eta osasun arloko profesionalentzat. Profesional, erakunde, entitate eta baliabideen arteko topaketa, Nafarroako Kutxa Fundazioak bultzatu eta finantzatutako ikerketaren ondorio garrantzitsuenak aurkezteko. Aralar elkarteak, ANTOX elkarteak eta Gizakia Helburu fundazioak garatu dute txostena, eta honako hauek osatzen dute: Nafarroa osoko interes taldeetan egindako azterlan kualitatibo bat, eta azterlan kuantitatibo bat, non 2.800 online inkesta baino gehiago egin zitzaizkien 14-30 urteko gazteei.

> Parte hartzaileak: Aralar elkarteko, Gizakia Helburu fundazioko eta ANTOX elkarteko espezialistak. Gazte eta helduentzat. Nafarroako gaztediaren egungo egoera ezagutzeko topaketa, ausazko jokoen eta apustuen inguruan. Aralar elkarteko, ANTOX elkarteko eta Gizakia Helburu fundazioko profesionalek Nafarroako Kutxa Fundazioak bultzatu eta finantzatutako ikerketaren ondorio garrantzitsuenak aurkeztuko dituzte. Erakunde horiek eskaintzen dituzten programa, zerbitzu eta baliabideen berri emanen da, eta bertaratuen parte hartzea bultzatuko da, egoerari buruzko zalantzak edo gogoeta pertsonalak azaldu ditzaten.

Otsailak 25, osteguna, 10:00. Entzunaretoa

Otsailak 25, osteguna, 19:00. Entzunaretoa

19


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

ELKARTASUNA PERIFERIaK Nafarroako Kutxa Fundazioak bultzatutako esku hartze sozialerako programa, arazo sozial berriei berariaz erantzutea helburu duena, bizikidetza eta elkartasun modu berriak bultzatzen dituzten ekintzen bidez.

KAPSULA

Elkarbizitza modu berriak

Urtarrilaren 18tik aurrera, www.fundacioncajanavarra.es webgunean > Parte hartzailea: Lourdes Cuesta, ANFASeko aisialdi programaren arduraduna. Harremanak izateko eta aisialdiaz gozatzeko modua aldatu egin da. Beharrezkoa da komunikazio eta harreman espazio berriak izatea desgaitasuna duten pertsonentzat, haien ongizate ďŹ siko eta emozionalari eutsi ahal izateko. ANFASeko aisialdi programaren arduradunak eta elkarteko kide batzuek kontatu digute nolakoa izaten ari den beren egunerokotasuna pandemia garaian.

20


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

ELKARTASUNA LABORATEGIA

Imágenes cambiantes

Otsailak 3, 10 eta 17, asteazkenetan, 18:00-19:30. 1. gela > Koordinatzaileak: Ana Rosa Sánchez arteterapeuta eta ANFAS. Dibertsitate funtzionala duten helduentzat. Espazio honetan sormen gaitasunak aztertuko dira, irudiak (collagearen zein marrazketaren bidez eraldatuak), eskultura eta espazioa erabiliz, eta taldearen komunikazio gaitasun guztiak biltzen dituen talde prozesu bat eginen da. Adierazpen artistikoa eta hitzezkoa errazten saiatuko den espazio bat da, parte hartzaileen autoestimua areagotzeko eta barne unibertsoa partekatzeko.

IKASTAROA

Estimulación cognitiva

Urtarrilaren 18tik otsailaren 10era, astelehen eta asteazkenetan, 10:0011:30. 1. gela Izena ematea: 79€ > 65 urtetik gorako pertsonentzat, gaitasun kognitiboak mantentzeko, bultzatzeko eta urritu zaizkienak indartzeko. Teseo Navarra-k emandako ikastaroa. Ikastaro honetan modu aktiboan lan eginen da maila kognitiboan, oroimen galerarekin lotutako sintomatologiaren agerpena atzeratzeko/saihesteko, bai eta parte hartzaileen gaitasunak mantentzeko eta hobetzeko ere.

21


22


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA PERSPEKTIbaK Pentsamenduaren eta eztabaidaren gune honetan, zientzia, gizarte eta kultura arloko hainbat protagonistak etorkizuneko gizarteak izanen dituen erronka nagusiak partekatzen dituzte ikusleekin.

HITZALDIA

analfabetos de la imagen Urtarrilak 27, asteazkena, 19:00. Entzunaretoa

> Hizlaria: Carlos Cánovas, argazkilaria. Duela gutxi 2020ko Vianako Printzea saria jaso duen Carlos Cánovasek, hitzaldi honetan, irudi adierazgarrien bidez, argazkigintzaren ibilbidea eta erabilera aztertzea proposatuko du, asmatu zenetik gaur arte. László Moholy-Nagyren adierazpen ezaguna, hots, etorkizunean analfabetoa izanen dela irudi batean irakurtzen ez dakiena, argazkiaren etorkizunaren prospekzioa egiteko froga harri izanen da, bere egokitasunagatik edo gutxiegitasunagatik.

IKASGELA IREKIA

Procesos creativos

Otsailak 4, osteguna, 17:00-20:00. Entzunaretoa > Argazkigintzan interesa duten gazte eta helduentzat. Carlos Cánovas argazkilariak emandako eskola magistrala. Artista baten lan egiteko modua beti da adierazgarria. Bere lan fluxua ulertzeko, ulertu behar da inguruarekin, motibazioarekin edo inspirazioarekin duen harremana ere. Onartu eta baztertzen duena azaltzen du, ondoren bere obran behin betiko gorpuztuko dena. Tailer honetan, Carlos Cánovas prozesu hori aztertzen saiatuko da, eta ezagutzera emanen ditu bere motibazioak, asmoak eta pentsamenduak, bai eta prozesuan aktiba daitezkeen baliabide teknikoak ere.

23


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA PERSPEKTIbaK

HITZALDIA

Tecnopersonas: cómo las tecnologías nos transforman

Otsailak 11, osteguna, 19:30. Entzunaretoa > Hizlaria: Lola S. Almendros, CSICeko doktoratu aurreko ikertzailea eta Logika eta Zientziaren Filosofian doktoregaia. Javier Echeverriarekin batera, ‘Tecnoexistir: ‘Tecnopersonas’ liburuaren egilea ere bada. Sare sozialek askatasun eta autonomia itxura eman arren, teknologien, teknohizkuntzen eta teknodatuen kontrola menderatzeko modu berri baten oinarria da, baina baita subjektibazioarena ere. Gogoeta indibiduala, norberaren pentsamendu kritikoko espazioa, edukien pertsonalizazioak baldintzatzen du, sare sozialetan interesak detektatuz masa eratzen baitute. Eremu intimoa merkantilizatu ez ezik, politizatzen ere ari da, eta maila pertsonalaren gainetik kokatzeko gaitasuna baldintzatzen du, eraikitzeko, lehenik eta behin soziala dena, eta gero politikoa dena. 24


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA PENTSaMENDUaREN GELa Espazio dual bat pentsamendu partekatua sortzeko eta pentsamenduaren korronteen azterketa soziala egiteko. Mikel Aramburuk koordinatzen du programa ANAFIE Nafarroako Filosofia Elkartearen laguntzarekin.

KAPSULA

Txertoei buruzko gogoeta filosofikoa Urtarrilaren 13tik aurrera, www.fundacioncajanavarra.es webgunean

> Parte hartzailea: Txetxu Ausín, Etika Aplikatuko Taldeko (GEA) kidea. Filosofia Institutua, CSIC. 2020a pandemiaren urtea izan bada, 2021a txertoaren urtea izanen da; edo hobe esanda, txertoena (eta ez soilik txerto “biologikoena”). Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da gogoeta filosofiko bat egitea eta aztertzea txertaketak zer esan nahi duen eta zer dakarren, ez soilik osasun jardunbide gisa, baizik eta, batez ere, gizarte fenomeno zabal gisa, hiru elementu nagusi dituen testuinguru batean: konplexutasuna (zientzia post-normala), determinismoa edo soluzionismo teknozientifikoa eta konfiantza krisi sakona.

EZTABAIDA

Ikerketa zientifikoaren etikari buruzko eztabaida Urtarrilak 20, asteazkena, 19:30. 1. gela

> Justiziaren eta, oro har, filosofiaren teoriei buruzko ikasgela irekia, COVID-19ari eta beste erronka sistemiko batzuei erantzuteko elementu kritikoei buruzkoa.

25


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA #F KLabEaN Nafarroako Kutxa Fundazioaren eta Baluarte Fundazioaren arteko elkarlanari esker, Nafarroako entzuleek Nafarroako Orkestra Sinfonikoko instrumentisten talde txikiek eskainitako kontzertu didaktikoen ziklo batez gozatzeko aukera dute eta, hartara, ganbera musikaren berezko intimitatea lantzekoa. Gainera, NOSren denboraldiko kontzertuen edukiak hurbiltzen zaizkie, entzunaldi iruzkinduen eta artistekin egindako topaketen bitartez.

KONTZERTUA

2. ganbera kontzertua. XX. mendeko haize boskoterako musika Urtarrilak 20, asteazkena, 19:30. Entzunaretoa

> M. Arnold, T. Catalán, J. Françaix, eta P. Hindemith-en obrak. Interpretatzaileak: Ricardo González, flauta; Juan Manuel Crespo, oboea; Elisa López, klarinetea; Ferran Tamarit, fagota; Aritz García de Albéniz, tronpa.

26


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA #F KLabEaN

ENTZUNALDI GIDATUA

3. ganbera kontzertua. Klasizismoko musika tronpa eta hari laukoterako Otsailak 10, asteazkena, 19:30. Entzunaretoa

> J. Haydn, G. Punto, eta W.A. Mozarten obrak. Interpretatzaileak: Anna Siwek, biolina; Catalina García-Mina, biolina; Javier Gómez, biola; Tomasz Przylecky, biolontxeloa; Julián Cano, tronpa.

ENTZUNALDI GIDATUA

OSN/6. zikloa. Con mucho fuego

Otsailak 17, asteazkena, 19:30. Entzunaretoa > María Setuáin musika bitartekaritzan espezializatutako irakaslearen eskutik. Mozartek gomendatu zuen bere Haffner sinfonia handia partituran gauzatzea. Suhartasunaren eta dotoretasunaren konbinazio bizi hura Dvoraken eta Bartoken oroimenean geratu zen, zeinak, “mundu berri” batek eskaintzen zituen aukerek erakarrita eta zintzotasun garden batetik, folklore unibertsalaren esentzietan murgildu baitziren. Egitaraua: Wolfgang Amadeus Mozart (1756–1791), 35. sinfonia, Re Maiorren K.385 ‘Haffner’. Béla Bartók (1881–1945), biolarako kontzertua op. posth BB128. Antonín Dvorák (1841–1904), 9. sinfonia mi minorren, op. 95, “Mundu Berriarena”. Zuzendaria: SILVA Manuel Hernández-Silva.

27


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA SOINU PaISaIa Nafarroako Kutxa Fundazioak Musex Industries-ekin lankidetzan egiten duen programa, soinuarekin eta soinu ikerketarekin lotutako beste jardunbide batzuk arakatzeko helburuarekin.

TOPAKETA

Generativo y reactivo: El concepto Lärn

Otsailak 12, ostirala, 18:30. Entzunaretoa > Parte hartzaileak: Javier Suescun, Pedro Pina eta Juanjo Fernández. Kontzertuaren aurreko hitzaldian, Lärnen alderdi artistikoak eta teknikoak aztertuko dira. Pedro Pinak Sonar 2018n aurkeztu zuen lana. Pedro Pina Estatuko musikari eta ekoizle errespetatuenetako bat da, estudioko lanaren eta postprodukzioaren azti bat. Eta Juanjo Fernández (ezagunagoa Gnomalab ezizenaz) ikus-entzunezko artista bat da, proiektu eta kolaborazio ugari egin dituena hainbat artistarekin.

28

ZUZENEKOA

Lärn

Otsailak 12, ostirala, 19:00. Entzunaretoa > Pedro Pinak bere lana aurkeztuko du, ikur bereizgarri duen elektronika zehatz eta ilunean aberatsa den diskoa, ohi baino aire industrialagoekin. Juanjo Fernandezekin (The Suicide Of Western Culture) batera eskainiko du zuzenekoa, eta proiektatutako irudiek (Gnomalab) paper garrantzitsua izanen dute.


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA SOINU PaISaIa

TOPAKETA

Made Hemen

Otsailak 26, ostirala, 18:00. Entzunaretoa > Parte hartzaileak: Antton Iturbe eta Balza. Antton Iturbe musika kazetariak, hamar urte baino gehiago daramatzanak hainbat komunikabidetan ohiko kolaboratzaile izaten, musikaren eta kluben egungo post-COVID egoera aztertuko du, besteak beste. Gainera, Balza DJarekin batera, bertako “eszenaren�, hurbileko artisten eta Km0 musikaren ikuspegi historikoa azalduko du.

ZUZENEKOA

balza Dj

Otsailak 26, ostirala, 19:00. Entzunaretoa > Balza DJak 20 urte daramatza musika elektronikoan: hainbat etapa eta kolektibo, irratiak, bizileku desberdinak, kluben eta ekitaldien kudeaketa eta programazioa... 2015az geroztik, Haus of Beats asteroko irratsaioa zuzentzen du eta BET (Bergarako Elektronika Topaketa) jaialdiaren zuzendarikidea da.

29


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA SOINU PaISaIa

TAILERRA

IKASTAROA

Otsailak 5, ostirala, 18:00. 3. gela

Otsailak 11, osteguna, 16:30-20:30. 1. gela Izen ematea: 80€

Experimentación sonora > 6-12 urteko haurrak dituzten bizikidetza taldeentzat. Koordinatzailea: Adrián Alegría, DJ eta hezitzailea. Tailer honetan, haurrek eta haiekin doazen helduek jatorri sintetikoko soinu iturriekin esperimentatuko dute, eta soinu horiek natura berri batekoak bezala berenganatuko dituzte. Horretarako, material elektronikoa erabiliko dute, hala nola sintetizadoreak, erritmo kaxak, efektu moduluak eta abar, jolasaren bidez esperimentatzeko eta sormena garatzeko.

30

Más allá de la fachada

> Bideo-sorkuntza eta musika gustuko dituzten gazteentzat eta helduentzat. Irakaslea: Juanjo Fernández Rivero (Gnomalab), ikus-entzunezko artista. Tailer honen helburua da bideo mapping teknikan barneratzeko oinarrizko ezagutzak ematea. Teknika bitarteko plastiko gisa erabili nahi da, ez helburu gisa, beren kabuz hitz egiten duten obrak sortzeko asmoz. Behin teknika desmitifikatuta, obra moldatzeko material edo “mihise” berriak bilatzen saiatuko dira: harriak, zuhaitzak, zorua, autoak, erakusleihoak… Imajina daitekeen guztia.


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA IKaSTaROaK CIVICANek proposatutako ikastaroen eta tailerren helburua da elkartzeko eta ikasteko foroak bultzatzea, ideiak eta ezagutzak trukatzeko, maila teorikoan zein praktikoan.

PolĂ­tica en EE.UU.

Urtarrilaren 18tik otsailaren 19ra, online ikastaroa Izena ematea: 47â‚Ź > Nazioarteko gaurkotasunean interesa duten gazte eta helduentzat. Irakasleak: Jorge Urdanoz, Zuzenbidearen FilosoďŹ a, Morala eta Politikako irakaslea NUPen, eta Zientzia Politikoena UNEDen. Ikastaroaren helburua da Estatu Batuetako sistema politikoaren berezitasunen ikuspegi orokorra ematea. Herrialdeko erakunde nagusiak aztertu eta AEBetako gizartearen ezaugarri nagusiak azalduko dira: presidentea aukeratzeko hauteskunde sistema, kongresuko barrutiak, senatariak, primarioak, zuzeneko demokrazia tokiko mailan, impeachment-a, bipartidismoa, lobby ahalguztidunak eta diruaren boterea, estatubatuar arruntaren pentsamoldea, erlijiotasuna, sinesmenen aniztasuna, etab. etc. 31


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA IKaSTaROaK

Sefarad. Judíos en España Otsailaren 1etik 22ra Astelehenetan, 17:30-19:00. 3. gela Izen ematea: 35€

> Historian interesa duten gazte eta helduentzat. Irakaslea: Jaime Aznar, historialaria. Sefarad juduek Iberiar Penintsulari eman zioten izena da; bertan bizi izan ziren II. mendetik XV. mende amaierara arte. Komunitate berezia eta jazarria izan zen, eta mediku, filosofo eta bidaiari bikainak sortu ziren bertatik. Ikastaro honetan, Espainiako juduen historia ezagutuko da, eta aipamen berezia eginen zaie Nafarroakoei.

32


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA IKaSTaROaK

El Islam y Europa

Urtarrilaren 14tik otsailaren 18ra Ostegunetan, 19:00-20:30. 3. gela Izen ematea: 49 € > Nazioarteko gaurkotasunean interesa duten gazte eta helduentzat. Irakaslea: Javier Aisa, arabiar eta islamiar munduan espezializatutako kazetaria eta Espacio Redo-ren sortzailekidea. Gure kontinentean 25 bat milioi musulman daude. Europarrak edo migratzaile eta errefuxiatuak izan daitezke, eta gizarte nagusiki laikoetan bizi dira. Bi mundu horien artean, ezjakintasun eta mesfidantza handia dago bakoitzaren historia, ideia, eguneroko bizimodu, eskubide, espiritualtasun, etika eta politikarekiko. Ikastaro honetan errealitate hori ezagutuko da, Europa laikoko musulmanen egitatea modu argi, zorrotz eta interaktiboan azalduta: sinesmenak eta praktika tradizionalak, zuzenbide estatuaren errespetua, dogmatismoa, estremismo bortitzaren gorakada... Adierazpen askatasuna eta identitateak, diskriminazioaz eta islamofobiaz gain, gai nagusiak izanen dira. Bai eta herrialdeen segurtasuna eta Europako potentziak islamaren lurretan sartu izatea ere. Amaitzeko, elkarbizitzarako baldintzei buruzko iritziak trukatuko dira.

Patrimonio fotográfico de Navarra

Urtarrilaren 20tik otsailaren 10era Asteazkenetan, 10:0011:30. 3. gela Izen ematea: 32€ > Argazkigintzan eta kultura ondarean interesa duten gazte eta helduentzat. Irakasleak: Fernando Cañada eta Roberto Ciganda, kultura ondarearen kudeatzaileak. Ikastaro honen helburua da argazkigintzak ia bi mendeko historian Nafarroan utzitako ondarea ezagutzera ematea. Argazkietan irudi bat baino zerbait gehiago ikusten ikasteko oinarriak aztertuko dira, baita argazkigintzaren historiako mugarriak ere. Nafarroako kultura ondarearen funts eta bilduma nagusiak ere aztertuko dira, batez ere Nafarroako Fototekarenak, argazkiak berreskuratu, ezagutu, kontserbatu eta zabaltzeko programa aitzindaria, argazkigintzako ondarea nola lantzen eta kudeatzen den ezagutzeko aukera emanen duena. Ikastaroa amaitzeko, saio praktiko batean aztertuko da nola hondatzen diren argazkiak, eta etxean ditugun familiako argazkiak manipulatzeko eta behar bezala gordetzeko jarraibideak emanen dira.

33


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA IKaSTaROaK

Cómo escribir una novela

Urtarrilaren 11tik otsailaren 15era. Astelehenetan, 19:00-20:30. 3. gela Izen ematea: 49€ > Literaturan eta literatura sorkuntzan interesa duten gazte eta helduentzat. Irakaslea: Carlos Bassas, idazlea eta Komunikazio Publikoan doktorea. Ikastaro honetan eleberri bat planifikatzen, garatzen, eraikitzen, egituratzen eta idazten ikasiko da, hasierako ideiatik behin betiko ediziora arte, bai eta hura merkatuan mugitzen ere, argitaratu dadin (argitaletxea, agente literarioa, koedizioa, autoedizioa…). Ikastaroan, eleberri bati “funtzionarazten” dioten alderdi guztiak landuko dira modu teoriko-praktikoan.

34


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

KULTURA XI. IMaGINa CIVICaN DISEINU LEHIaKETaREN OINaRRIaK Nafarroako Kutxa Fundazioak “Imagina CIVICAN” diseinu grafikoko lehiaketaren 11. edizioko deialdia egin du, 2021ean eraikinean jarriko den olanako irudia sortzeko. Oinarriak www.fundacioncajanavarra.es webgunean daude.

35


36


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

HEZKUNTZA JaKIN MINa 2020-2021 NaFaRROaN Nafarroako ikastetxeetako DBHko 4. mailako ikasleentzako hitzaldi zikloa. Jakiunde Zientzia, Arte eta Letren Akademiarekin elkarlanean. Nahi duen orok parte har dezake, helbide honetan izena emanda: akademia@jakiunde.eus.

HITZALDIA

HITZALDIA

Urtarrilak 15, ostirala, 17:30. Entzunaretoa

Otsailak 19, ostirala, 17:30. Entzunaretoa

amilina, diabetes y enfermedades neurodegenerativas

> Hizlaria: Rosario Luquin, Neurologian doktorea eta IdiSNA - Nafarroako Osasun Ikerketarako Institutuko zuzendari zientiďŹ koa. Hainbat sari jaso ditu Parkinsonen gaixotasunari buruz egindako ikerketengatik. Parkinsona mugimenduaren nahasmendu neurodegeneratibo bat da, eta mundu osoko 6 bat milioi pertsonak dute. Zahartzeak ez ezik, beste faktore batzuek ere laguntzen dute hura garatzen, hala nola diabetes mellitus 2ak. Bi gaixotasun horiek endekapen bide komunak dituztela ematen duen arren, bien arteko lotura zehatzak ezezagunak dira oraindik. Taldeak berriki frogatu du amilinaamiloidogenikak zer garrantzi duen parkinsonean eta beste gaixotasun neurogeneratibo batzuetan, hala nola Alzheimerren gaixotasunean.

Musikakorala, musikabainogehiago da‌ > Hizlaria: Igor Ijurra, Abesbatzen Zuzendaritzako goi mailako tituluduna MUSIKENE Euskal Herriko Goi Mailako Musika Eskolan, Zuzenbidean lizentziaduna Nafarroako Unibertsitatean, Iruùeko Orfeoiaren zuzendaria, eta JAKIUNDEko akademikoa. Jarduera euskaraz eginen da. Musika, poesiarekin batera, arte ederretan gorenena dela jotzen da. Musikaren adierazpen zaharrenetako bat kantua da, eta, beharbada, ederrena izanen da taldeko kantua: kantu korala. Noiz sortu zen musika korala? Nola eboluzionatu zuen? Zergatik errotu zen gure inguruan? Jarraitzen du tradizio horrek? Zer da eta nola antolatzen da abesbatza bat? Edonork kantatu dezake koru batean? Zer esan nahi du taldean kantatzeak eta zer ematen dit? Ekarpenik egiten dio gizarteari? Badu onura terapeutikorik? Hizlaria galdera horiei erantzuten saiatuko da, musika entzunaldiek lagunduta.

37


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

HEZKUNTZA INKUbaGaILUa Nafarroako Kutxa Fundazioak ideiak garatzeko bidea emanen duen hezkuntza eremu bat proiektatzen du bere kultura zentroan. Gunearen helburua da gazteen, gurasoen eta hezitzaileen premiak asetzea. Horren bitartez lortu nahi da espiritu berritzailea, sormena eta lan egiteko modu berriak sustatzea, hezkuntza prozesuan inplikaturiko eragileen artean jakintza trukatzeko sare bat sortzeko.

HITZALDIA

La identidad digital de nuestros hijos e hijas Otsailak 24, asteazkena, 19:30. Entzunaretoa

> Parte hartzailea: Nafarroako Foruzaingoko Delitu Informatikoen Taldea. Gure seme-alabak informazio asko duen arrasto edo aztarna digital bat uzten ari dira Interneten nabigatu, bideodeiak egin eta sareak erabiltzen dituztenean. Nortasun digital bat sortzen ari dira (positiboa ala negatiboa), baina ez dira jabetzen zer ondorio dituen horrek eta nola eragin diezaiokeen beren izen onari, etorkizun laburrean eta ertainean. 38


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

HEZKUNTZA IKaSTaROaK CIVICANek proposatutako ikastaroen eta tailerren helburua da elkartzeko eta ikasteko foroak bultzatzea, ideiak eta ezagutzak trukatzeko, maila teorikoan zein praktikoan.

Frantsesez hitz egiteko talde egonkorra

Urriaren 6tik ekainaren 15era Asteartetan, 19:00-21:00. 2. gela > Gazte eta helduentzat. CIVICANek gune bat eskaintzen du kafetegian, frantsesez hitz egin nahi duten pertsonak bertan biltzeko.

Ingelesez hitz egiteko talde egonkorra

Urriaren 7tik ekainaren 16ra Asteazkenetan, 19:00-21:00. 2. gela > Gazte eta helduentzat. CIVICANek gune bat eskaintzen du kafetegian, ingelesez hitz egin nahi duten pertsonak bertan biltzeko.

Euskaraz hitz egiteko talde egonkorra

Urriaren 8tik ekainaren 17ra Ostegunetan, 19:00-21:00. 2. gela > Gazte eta helduentzat. CIVICANek gune bat eskaintzen du kafetegian, euskaraz hitz egin nahi duten pertsonak bertan biltzeko.

ComunicaciĂłn eďŹ caz y asertiva

Urtarrilaren 14tik otsailaren 4ra Ostegunetan, 19:00-20:15. 1. gela Izen ematea: 41â‚Ź > Komunikazio trebetasunak hobetu nahi dituzten gazte eta helduentzat. Irakaslea: Alexandra Cretazz, psikologoa. Asertibitatea gainerakoekin komunikatzeko eta harremanetan jartzeko estilo bat da. Pentsatu, nahi eta sentitzen dudana adieraziz, errespetuz eta enpatiaz, eta, aldi berean, seguru eta irmo, beste pertsona batzuekin lotura seguruagoa eta komunikazio eraginkorragoa ezarri eta nire autoestimua indartzen dut. Ikastaro honetan, eguneroko esparru eta egoera ezberdinetan elkarrekintza hobetzeko aukera ematen duten hainbat teknika landuko dira.

39


40


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

FAMILIAK NIRE LEHEN aLDIa 0-3 urteko haurrak dituzten familientzako prestakuntza, ikaskuntza eta arakatze espazio bat. Helburua elkartzeko espazioak sortzea da, esperientziak partekatzeko, ezagutzeko, arakatzeko eta ikasteko.

TAILERRA

ESPERIENTZIA

Urtarrilak 7 Osteguna, 17:30-18:30. 3. gela Izen ematea: 12€

Urtarrilak 8 Ostirala, 17:00 eta 18:30. 3. gela

Luz para pies descalzos

> 1-3 urteko haurrentzat, heldu batek lagunduta. La Clá konpainiak koordinatutako jarduera. Tailer honetan, hizkuntza adierazkorra argiaren, itzalaren eta hainbat objekturen bidez eratuko da, argiak jolaserako eskaintzen dituen aukera ugariak familian aurkitzen laguntzeko. Argi instalazio interaktibo baten bidez, zuri beltzeko kontrasteek, gama kromatikoek, distortsioek, islek eta erreboteek espazioa hainbat eszenatoki eta girotan bihurtuko dute, ñabarduraz, istorioz eta zentzumenen estimuluz beteta.

aintzira. Putzuak eta zaparradak

> 10 hilabetetik 6 urtera bitarteko haurrak dituzten familientzat. La Clá konpainiak proposatutako ikuskizun-instalazioa. Euriak, heldu batentzat, ez ateratzea, etxean geratzea, planak bertan behera uztea eragiten du. Aldiz, haur batentzat, paisaia aldatzea dakar. Putzu bakoitza gozatzeko, jolasteko, esperimentatzeko eta ongi pasatzeko aukera bat da. Aintziran, hegan egiten ikasi zuen arrainaren eta igeri egitea amestu zuen txoriaren bidez, mundu oniriko bat garatzen da, putzu sakonetatik hodei altuetara. Uraren zikloa, arte bisualen, dantzaren, antzerkiaren eta musikaren poetikaren bidez.

41


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

FAMILIAK NIRE LEHEN aLDIa

artLab Nafarroako Kutxa Fundazioak sorkuntza artistikoa sustatu nahi du. Haurrek ikuspegia irekitzen lagunduko dieten esperientzia berriak biziko dituzte. Ekintza ludiko eta parte hartzaileak jakintza berriak eskuratu eta jakin mina sustatzeko.

IKASTAROA IKASTAROA

Mesa de luz como recurso pedagĂłgico

Otsailaren 8tik 21era Izen ematea: 15â‚Ź Online ikastaroa

> Lehen haurtzaroaren prestakuntzan interesa duten helduentzat. Irakaslea: Leticia Urdaci, hezitzailea. Argi mahaia baliabide didaktiko garrantzitsua da haurrentzat. Estimulu bisual gisa, haurren arreta errazten du, oso erakargarria delako eta edozein materialek balio berezia hartzen duelako bertan. Ikastaro honetan, PowerPoint bidezko aurkezpenen, bideoen eta material osagarriaren bidez, argi mahaia nola erabili ikasiko da, etekin handiena ateratzeko, bai eta materialak eta baliabideak nola sortu ere.

42

Laboratorio de arte y creatividad

Urtarrilaren 11tik otsailaren 15era, astelehenetan, 18:00-19:00. 2. gela Izen ematea: 55â‚Ź > Irakaslea: Elena Eraso, hezitzailea. 4-7 urteko haurrentzat. Laborategi honek bi hizkuntza ditu oinarri: esploratzeko artea eta elkarlaneko artea asmo batekin. Teknika eta material artistiko desberdinak aztertzeko eta zentzumenak estimulatzeko espazioa da, sormena, irudimena eta garapen emozionala bultzatzekoa. Oinarrizko kodeak erabiltzen ikasiko da hainbat teknika artistikoren bidez, eta artearen hizkuntzekin esperimentatuko da (kolorea, bolumena, forma...). Era berean, material birziklatuak erabiliko dira, trebetasun berrien ikaskuntza hizkuntza sortzaileari gehitzeko.


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

FAMILIAK

ESPERIENTZIA

Sinart

Urtarrilak 22, ostirala, 18:00. 3. gela > Koordinatzailea: Garazi Valluerca, hezitzailea. 5-7 urteko haurrentzat. Jarduera honetan, haurrek hainbat sentsazio biziko dituzte, entzumen, ukimen, ikusmen edo usaimenaren bidez. Ondoren, sentsazio horiek adierazi beharko dituzte artearen bidez. Behin lanak erakutsita, azaldu eta aztertu eginen dira banan-banan, komunean izan ditzaketen sentsazioak hautemateko.

43


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

FAMILIAK bIZI NaIZEN HIRIa (bIR)PENTSaTZEa Nafarroako Kutxa Fundazioak hiri esku hartzerako laborategiak sustatzen ditu, zeinetan parte hartzaileek bizi diren hiria (bir)pentsatu dezaketen jasangarriagoa izateko.

LABORATEGIA

bikes & buildings

Urtarrilak 29, ostirala, 18:00. Ataria > Koordinatzailea: Maushaus, arkitektura tailerra. 4-11 urteko haurrak dituzten bizikidetza taldeentzat. Laborategi urbano honetan, lehenik eta behin, hiriko etxebizitzen tipologiak eta zuzkidura motako beste batzuk dituen ingurune bat eraikiko da, eta egituratu eta autoekin itoko da, loturak sortu eta egoera arinduko duten espazio publikoen premia larria agerian jartzeko. Elkarbizitzaz eta urbanitateaz ere hitz eginen da, eta pertsonek, animaliek, zuhaitzek eta landareek hiria eraikitzen dutela ikusiko da.

44


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

FAMILIAK IPUINaREN ORDUa 4 urtetik* gorako haurrentzako jarduera. Asteroko hitzordu bat liburuetako historia eta pertsonaia erakargarrienekin. CIVICANeko haur liburutegiko liburuen artean oso hurbiletik entzuteko istorioak. * Jarduera hau 4 urtetik gorako haurrentzat da. Haurrekin etorritako helduak eta ume txikiagoak liburutegi kanpoan geldituko dira zain saioa amaitu arte. Jarduerak irauten duen bitartean (18:00etatik 19:00etara) liburutegiko langileak arduratuko dira haurrez. Liburutegiko gainerako ohiko jarduera eta zerbitzuak 19:00etatik aurrera berrabiaraziko dira.

Hojas y hojas de papel

Urtarrilak 20, asteazkena, 18:00. > Virginia Senosiain kontalariarekin

Windy day

Otsailak 3, asteazkena, 18:00 Ingelesez > Virginia Senosiain kontalariarekin

Cuentos requetebuenos

Otsailak 17, asteazkena, 18:00 > Sergio de AndrĂŠs kontalariarekin

45


46


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA IRaKURKETa ERaKUSLEIHOa Liburutegiko erakustokietan askotariko gomendioak bilduko dira, gaurkotasunaren, unean uneko errealitatearen, bizimoduaren erritmoaren edo urtaroen joan-etorriaren arabera irakurtzeko. Urte berria estreinatuko dugu azken hilabeteetan jasotako obra onenekin, eta, ondoren, genero epistolarrean jarriko dugu arreta; izan ere, derrigorrez isolatuta egon behar dugun garai hauetan, komunikazio idatziak zeregin garrantzitsua duela gogoratu behar da, pertsonen arteko loturak indartzen jarraitzeko, gutun, mezu elektroniko edo mezu laburren bidez dela ere. Erakusleiho bakoitzeko liburuak dagokion irakurketa gidan bilduta daude, eta liburutegiaren webgunean kontsulta daitezke: www.bibliotecaspublicas.es/CIVICAN

Urteko liburuak

Abenduaren 18tik urtarrilaren 5era Jende guztiarentzat. > Liburutegiak urtea hasiko du erakustokiak liburu onez beteta, aurreko hilabeteetan jasotako lan guztien artean interesgarrienekin; literatur eskaintza zabala, gustu eta adin guztietarako.

Liburuak postaz

Urtarrilaren 18tik otsailaren 26ra Jende guztiarentzat. > Irakurtzea eta idaztea jarduera magikoak dira: distantziak laburtu eta bizitzak konektatzen dituzte. Baina liburu epistolarren kasuan, xarma biderkatu egiten da, haien orrialdeetan intimitatearen eta afektuen pasabide sekretuak irekitzen baitira.

Irakurtzeko eta jolasteko misterioak Urtarrilaren 25etik otsailaren 26ra Gazteentzat.

> Liburu batzuek, istorio erakargarriez gain, jolasteko eta entretenitzeko aukera ona eskaintzen dute: misterioa, enigmak, arrastoak... Irakurtzeko, burua martxan jartzeko eta gozatzeko izenburu sorta bat aurkezten dugu.

47


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA LITERaTUR SOLaSaLDIaK La biblioteca coordina seis clubes de lectura: cuatro para personas adultas, uno para pĂşblico infantil y otro para familias (lecturas de primera infancia). Para formar parte de los clubes, y participar en sus tertulias, es preciso inscribirse previamente.

Kafea liburuekin: bi gurpilen gainean

Itaka: Gutun bidezko bidaiak

> Genero guztietako literatura, helduentzat. Koordinatzailea: Villar Arellano. Negu honetan bidaian joanen gara, eta bi gurpilen gainean eginen dugu, haizearen laztana, paisaiaren hurbiltasuna eta hiru protagonista handien konpainia bikaina sentitzeko.

> Literatura historikoari eta bidaietakoari buruzko solasaldia, helduentzat. Koordinatzailea: Rebeca Erro. Sofatik mugitu gabe denboran eta espazioan bidaiatzeko modurik onenetako bat da gutunak irakurtzea. Era horretan edozein historia, garai edo gertaerarekin zerikusia duten testigantza pertsonal eta adierazgarrienak ezagut ditzakegu lehen eskutik.

Asteartea, 18:00. 1. gela

Urtarrilak 12: Una historia en bicicleta, Ron McLarty Otsailak 9: Si te abrazo, no tengas miedo, Fulvio Ervas

48

Asteartea, 18:00. 1. gela

Urtarrilak 19: De A para X. Una historia en cartas, John Berger Otsailak 16: 84 Charing Cross Road, Helene Hanff


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA LITERaTUR SOLaSaLDIaK

Il. W. W. Denslow.

Liburuz liburu: Ispilua bidean zehar Asteartea, 18:00. 1. gela

Ipuinen behatokia: Haurrentzako klasikoak

> Euskarazko literaturari buruzko solasaldia, helduentzat. Koordinatzailea: Angel Erro. Stendhal-ek dioenez, eleberria, bere argumentuaren gainetik, bidean zehar lagun dugun ispilu bat baino ez da. Hala egiaztatuko dugu Mediterraneoko aireen ziklo honetan, itsasontziz Greziara bidean goazela, korridore baten ondoan edo Kataluniako herri txiki baten kale estuetan.

Asteartea, 18:00. 1. gela

> Haur literaturari buruzko solasaldia, helduentzat Koordinatzaileak: Villar Arellano eta Sara Machuca. Atzera begiratuko dugu haur literatura unibertsalaren zenbait klasiko handi gogoratzeko; liburu edo ikus-entzunezko moldaketa moduan munduari bira eman zioten izenburuak.

Urtarrilak 26: Proleterka, Fleur Jaeggy Otsailak 23: Lasterka, Jean Echenoz

Otsailak 2: El maravilloso mago de Oz, Lyman Frank Baum

49


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA LITERaTUR SOLaSaLDIaK

Ostiraletan… TbOa Urtarrilaren 8tik otsailaren 26ra, ostiraletan, 18:00. 1. gela

> Komikiaren haur kluba (9 urtetik aurrera). Koordinatzailea: Sara Machuca. Gustuko dituzu Asterix eta Tintin? Nahiko zenituzke komikietako beste abenturazale batzuk ezagutu? Hala bada, hauxe da zure txokoa; gure pertsonaia gogokoenei buruz hitz egiteko, iradokizunak partekatzeko eta izenburu berriak ezagutzeko txoko bat.

50

Malakatu #Etxean > Lehen haurtzaroari (2017an jaiotako haurrak) eta haien familiei zuzendutako irakurketa kluba. Koordinatzailea: Iñaki Carretero. Liburutegiak haurrengan irakurzaletasuna sustatzeko garatutako programa; talde bat, istorioak, esperientziak, orriak eta irriak partekatzeko; klub bat, liburuak ezagutzeko formula eta errima artean: “Fi, fa, fu, malakatu!”. Osasun baldintza bereziak direla eta, programa hau formatu birtualean eginen da, mugagabeki.


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA VECINOS DE LETRa - LETRaKIDE Literatur solasaldien programa, liburutegian apalategi artean elkartu eta Nafarroako edo inguruko erkidegoetako autoreekin iritziak eta proiektuak partekatzeko.

TOPAKETA

beste bide batzuk fikziorantz Otsailak 11, osteguna. 19:30. Liburutegia Parte hartzailea: Ignacio Lloret, idazlea. Helduentzat.

> Literaturaren unibertsoan, istorioen asmaketak helburu izaten jarraitzen du. Idazleok, oraindik ere, irudimenezko munduetara iritsi nahi izaten dugu. Baina jada ez dugu betiko bidetik egin nahi. Orain garrantzi handia ematen diogu kontatzeko moduari, kontakizun bat sortzeko moduari, eta, hortaz, fikziorako bidea jomuga bera baino askoz erronka erakargarriagoa bihurtu da. Ignacio Lloret (Bartzelona, 1968) Aleman Filologian eta Zuzenbidean lizentziaduna da Bartzelonako Unibertsitatean. Literatura eta Literatur Zientziako ikasketa aurreratuen diploma, Euskal Herriko Unibertsitatean. Argitaratu ditu: ipuin liburuak (Monocotiledoneas, 2008 eta Diálogos animados con personas muertas, 2018), narratiba liburuak (Tu alma en la orilla, 2012; Nosotros como esperanza, 2015; eta La pequeña llama del día, 2017) eta eleberriak (El hombre selvático, 2014; El puente de Potsdam, 2016; eta Una ventana a la oscuridad, 2020). Ikastaroak, tailerrak eta hitzaldiak ematen ditu. Egunkari, aldizkari eta irrati eta telebistako literatura saioetan kolaboratzen du.

51


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA bOST ZENTZUMENEKIN IRaKURTZEa Liburutegiaren ohiko funtzionamendua hausten duten proposamenak, orriak irudi, soinu, usain, testura, zaporeekin… uztartzen dituzten irakurketak. Gonbidapen bat, literaturari eramaten utzi eta beste hizkuntza eta plazer batzuetan murgiltzeko. Bazatoz?

SOLASALDIA - PROIEKZIOA

Leer las piedras. Construcciones y grafitos Otsailak 25, osteguna, 19:30. Liburutegia

> Parte hartzaileak: Txaro Mateo eta Pablo Ozcáriz, arkeologoak. Gazte eta helduentzat. Arkeologoek ez dituzte liburuak bakarrik irakurtzen. Harri, zeramika lan, beira bakoitzak edo kultura materialaren edozein arrastok beren garaiari eta antzinako jabeei buruzko istorio bat dute kontatzeko. Liburuetan idatzitako historia ofizialak protagonisten eta idatzi zutenen bertsioa kontatzen du. Arkeologiak, ordea, pertsona anonimoen bertsioa kontatzen digu, beren bertsioa zuzenean helarazi ezin izan ziguten pertsonena. Harrizko egitura eta objektu horiek irakurtzen ikasteko, iraganarekiko jakin-mina eta interesa behar dira. Eta paradoxa badirudi ere, liburu asko irakurri behar dira. Solasaldi honetan, batetik, espazioan hurbil baina denboran urrun dauden aztarnategietako aztarna arkeologikoak nola interpretatzen diren erakusten saiatuko gara. Eta bestetik, ikusiko dugu gure arbasoak ez zirela gurekiko oso ezberdinak: gauza berak sentitu eta maitatzen zituzten, gauza berengatik kezkatu, haserretu eta borrokatzen ziren. Hori guztia eta askoz ere gehiago kontatu digute, konturatu gabe, erromatarren garaitik gaur egun arte gorde ditugun milaka grafitotan. Harriak irakurtzen ikastea, beraz, bost zentzumenekin egiten den zerbait da. Nafarroako bi arkeologok azalduko digute nola egiten duten beren lana, eta suntsitutako hondakinetatik iragana berreraikitzeko modu berezi hori ezagutuko dugu.

52


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA bOZ GORaN

Il. Quentin Blake

bOZ GORaN

Urtarrilaren 11tik otsailaren 22ra, astelehenetan, 18:00. Haur liburutegia > 4 urtetik gorako haurrentzat. Sarrera librea, aretoa bete arte. Irakurketa sustatzeko programa, helburu duena haurrak testu onenetara hurbiltzea heldu baten ahotsaren bitartez; hurbileko topaketa bat, non hitzak bizirik dauden eta liburu baten erakargarri guztia erakusten duten. Boluntario talde batek txandaka eginen ditu irakurketak liburutegiko taldearen laguntzarekin: ipuinek eta poemek soinua jarriko diete liburutegiko astelehenei.

53


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA #LIbURUTEGIa, #GaZTELURRaLDEa Bereziki nerabe eta gazteentzako proposamenak: elkartzeko eta aisialdiko espazioak dira, irakurketari eta ďŹ kzioari lotutakoak haien askotariko arloetan.

IRAKURKETA ERAKUSLEIHOA

Irakurtzeko eta jolasteko misterioak

Urtarrilaren 25etik otsailaren 26ra. Gazteentzat. > Liburu batzuek, istorio erakargarriez gain, jolasteko eta entretenitzeko aukera ona eskaintzen dute: misterioa, enigmak, arrastoak... Irakurtzeko, burua martxan jartzeko eta gozatzeko izenburu sorta bat aurkezten dugu. 54


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA LIBURUTEGIKO ZERBITZU BERRIAK

LIbURUTEGIa aDINEKOEKIN Donibane auzoko Adinekoaren aldeko Akordioaren markoan, gure liburutegiak, Yamaguchiko liburutegi publikoarekin batera, etxez etxeko Mailegu eta Irakurketa zerbitzuak eskaintzen dizkie CIVICANera joan ezin diren auzoko adineko guztiei. Era berean, mugikortasun arazoengatik edo konďŹ namenduagatik liburutegira joan ezin diren pertsona guztiei ere ematen die zerbitzua. Zerbitzua DYAk eta Caritas San Juanek aukeratutako eta prestatutako boluntarioek ematen dute.

55


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA EZaGUTU ZURE LIbURUTEGIa Liburutegiak eskaintzen dituen aukera guztiak ezagutzeko eta bertako baliabideak erabiltzen ikasteko programa. Edonork parte har dezake, CIVICANen liburutegian aldez aurretik izena emanda edo, bestela, webgune honen bitartez: www.bibliotecaspublicas.es/CIVICAN

PRESTAKUNTZA JARDUERA

bisita gidatuak liburutegira

Urtarrilak 11 eta otsailak 8, astelehenak, 17:00. Liburutegia > Gazte eta helduentzat. Koordinatzailea: Lorena Gil. Ibilbide bat liburutegiko ataletatik, funtsa antolatzeko sistema, katalogoetara sartzeko modua eta zerbitzuen funtzionamendua ezagutzeko. Informazio osagarria emanen da idatziz.

56

PRESTAKUNTZA JARDUERA

Cursos a la taza: ¡salta la brecha!

Urtarrilaren 11tik otsailaren 18ra, astearte eta ostegunetan, 12:00 edo 17:00. > Gazte eta helduentzat. Koordinatzailea: Villar Arellano. Prestakuntza saio laburrak, eguneroko oinarrizko tresnak erabiltzen ikasteko. Formatua informala da: mahai bat kafetegian, zure telefonoa, tableta edo ordenagailu eramangarria, eta ikasteko gogoa. Kafe bat hartzen duzun bitartean, baliabide berri batek nola funtzionatzen duen ikasiko duzu. Eten digitala gainditzen lagunduko dizugu, talde txikian egindako saio batean. Gure menuak hiru “zapore” ditu, nahi duzuna aukeratzeko: 1. KATALOGO FRESKAGARRIA: sartu “Nire liburutegia” atalean, eta bilatu liburuak, eskatu erosketak edo berritu maileguak. 2. INFUSIO DIGITALA: kudeatu mailegua plataforma digitaletan (eBiblio, eFilm eta eMagazine). 3. KAFE-TXATA: atera zuku guztia txatei eta bideotxatei (whatsapp eta jitsi meet).


2021eko urtarril-otsaileko jarduerak

LIBURUTEGIA LIbURUTEGIa-ESKOLa PROGRaMa Lankidetzarako bide bat, liburutegiko baliabideak ezagutarazi, irakurzaletasuna eta informazioa bilatzeko ohitura sustatu, eta eskoletako liburutegiei laguntzeko.

Eskolen bisitak: Liburutegia, gertutik

Irakasleentzako bisita gidatuak

> Hezkuntza ziklo guztietako ikasle talde txikientzat eta Villar Arellanok eta Lorena Gilek koordinatuta. Ezinbestekoa da aldez aurretik bilera egitea, formatua eta aukerak aztertzeko. Jarduera honen helburua da liburutegiko baliabideak ezagutaraztea eta zerbitzuen funtzionamendua erakustea. Jardueraren dinamika taldearen ezaugarrietara egokitzen da. Jarduera hau antolatzeko, indarrean dauden edukiera arauak bete behar dira; parte hartzeko eskaerei ordena kronologikoaren eta egutegiko aukeren arabera erantzunen zaie.

> Hezkuntza ziklo guztietako irakasleentzat, Villar Arellanok koordinatuta. Aldez aurretik izena eman behar da. Talde txikitan (2 edo 3 irakasle) antolaturiko topaketa bat, liburutegian eskuragarri dauden hezkuntza baliabideak eta haiek eskuratzeko modua zein aukera didaktikoak ezagutzeko.

Asteartetik ostiralera, goizez. Liburutegia

Mailegu berezia: sortak eta maleta bidaiariak > Hezkuntza ziklo guztietarako eta Sara Machucak eta Rebeca Errok koordinatuta. Liburutegiak liburu bilduma txikiak ditu, ikastetxeei denak batera mailegatzen zaizkienak, mailegu kolektiboaren baldintzen arabera. Izenburu bakarreko sortak: liburu beraren 1520 ale (haur eta gazteentzako 80 izenburu baino gehiago aukeran). Maleta bidaiariak: gai edo genero batekin lotutako 20-30 lanen bildumak (hezkidetza, eskola jazarpena, kultura aniztasuna, dolua, poesia, eztabaidatzeko liburuak…).

Urtarrilak 19 eta otsailak 16, astearteak, 17:00. Liburutegia

Eskola Liburutegiari Laguntzeko Zerbitzua > Koordinatzailea: Sara Machuca. Irakurgai interesgarriak aukeratzeko orientazioa, behar espezifikoen arabera. Irakurzaletasuna sustatzeko edo liburuaren mundura hurbiltzeko jarduerak abian jartzeko aholkularitza. Nafarroako Kutxa Fundazioak “CIVICAN liburutegia” bilduman argitaratutako kultura gomendioak dituzten argitalpenak doan zabaltzea: CIVICAN haur filmoteka, Erritmo etnikoen CIVICAN fonoteka, Gainditu eskola jazarpena eta urteko irakurketa gidak adin guztietarako.

57



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.