1 minute read

HITZ ASPERTUAN

itz aspertuan

Agurtzane Altuna

Advertisement

Parramurrie

Gorputze arimen ispiluet besteik ez dela esaten due; arraultze biltzeon oskola hauskorra. Gorputzek agoak bezin ongi dakila hizketan, baño dauneko inor gutxik asmatzeola gorputzen esanai kaso itten.

Parramurri gaiztoat ingoo akaso arraultze-oskola bi punttetatik orratzakin poliki-poliki zulatu eta zurrup!, arime borobildue traatzeon harrek. Parramurrie izan baititteke gaiztoa, tristea, goxoa, lotsatie, umile, bildurtie… arimek dauken jolasgurean araberakoa.

Parramurri bildurtiet, ittolarrien parramurriet atea zaio emakumeai meikuek minbizie daukela esan dionean, baino eoteko lasai, minbizi klase horrekin 10etatik 7 sendatzen deela.

Parramurri alai ta jostariet atea zaio emakumeai udaberriko goiz freskoan basoko birean dailela, aurrenekoz kukue aittu donean. Parramurri goxoat atea zaio emakumeai koartoan ixil-ixilik sartu, tapakik lepoaño iyo eta semeai kopeteko ileak baztartu dizkionean.

Parramurri lotsatiet atea zaio emakumeai pauso motelean tapa-tapa heldu den itzalai beittu ta hainbeste udaberri joanaatik tripeko tximeletak zintzurrean sumatzen dittonean.

Parramurri lizun bat ateatzen zaio emakumeai eskatu bareko muxu bat jaso eta ordañetan itzalan belarriko jaki goxoai koxk ittea dienean.

Parramurri bihurriet ateatzen zaio kukuketan dailtzen umean bille hasi, eta ttikie atean atzean izkutatuta daula kontuatzean; Joandakoan maitasun eta miñez, parramurri tristeat ateatzen zaio emakumeai argazki zaharretako zauri berrik laztantzen ditton bakoitzean.

Aurtengo udaberrin parramurri klase guztik sentitzeko eta marrazteko beta izan do emakumeak. Bildurre sartu nahi izan due hezurretaño, baño bere arimek begitatik hitzeitteo, ta bere begik pozez betetako parramurrie eakusten due maskaran gañean.