1 minute read

HITZ ASPERTUAN

itz aspertuan

Agurtzane Altuna

Advertisement

Aonatu

Aonatu ittea pertsona bat gauze onak itten dittonean; aonatu ittea asmo ta jokaera onak dauzkenean, launkoie denean o besteentzako ona besteik ez daukenean. Aonoak jasotze’tto pertsona horrek; aonoak, hitz polittek, loreak, ona besteik ez zaio opa.

Asko dakienak eskreittutako hiztegin beittuta abonatu litzeke guk ahotan dailkiun aonatu, eta abonu, berriz, aonoa. Nik eztakit asko baño erdaazko abonar hitzetik etorriko deelakoan nao. Lurre ongarritzea litzeke abonar. On-garrie, oain zakutan eosten dena eta lehen karretilleka-karretilleka itten zen pille. Ta jatorrin hondakin bera izanda re, ez ta berdiñe ongarritzea ta kakaztea. Berdiñe ezten bezalaxe aonatzea ta adornatzea. Ongarrittu ditteke positiboan, hitzekin, pentsamentukin, jarrerakin, asmoakin o proiektukin. Ta kakaztu ditteke berdin-berdin, hitzekin, pentsamentukin, jarrerakin, asmoakin o estrategiakin, baño negatiboan.

Ta gauze bera pasatzen da aonatzeakin ta adornatzeakin. Aonatzea da, norbatti gauze onak esatea, estimatzea, laun hurkoak ta ez hain hurkoak itten duen hoi ontzat hartzea; eredugarrie, baliotsue, laungarrie dena aitortzea. Obi mamie. Adornatzea da, berriz, aurpeie makillatzea, zikin-estalin ibiltzea, den bezalakoa ez eakusteko beste apaingarrietzuk jartzea, itxuroso antxean azaltzeko lore’atzuk botatzea. Obien azala.

Azal da mami, dena da obi, baño askotan zalle’a azala ta mamie biixtea, dena zaigulako gustagarri o dena itten zaigulako pixu. Aono askok beste hainbeste izaten due adornotik eta itxuren itsutasun hortatik saiatzen gea proatzen mamie: “Eztauke itxure earra baño asko aonatzen due ta ez ta txarra izango!”; “jarrera horrekin eztin pertsona izuarri ematen baño askok aonatzen diñe ta ezton horren zittala izango”. Zenbat aono eta zenbat adorno!

Begikin jate omen da aurrena ta harremanak re itxurek, aurrejuzguk, esamesak o etiketak erainda lantzeko berezko joera bado pertsonak. Azaleko harremanak. Baño ez giñuke ahaztu behar mamie babesteko izateala azala; belarrik aitzeko, begik ikusteko, burue pentsatzeko ta bihotza sentitzeko deen bezala. Azal ta mami, adorno ta aono.