2 minute read

KULTURA

2020ko euskarazko udalekuen eskaintza ESKUALDEA EUSKAL HERRIA

Jarraipen handia izan du M8ak eskualdean Herritar ugari ere Araitzko udaletxe aurrean. Arg: Maider Agirrebarrena.

Advertisement

Joan den martxoaren 8an, hainbat manifestaldi eta elkarretaratze egin ziren gurean Emakume Langileon Nazioarteko Eguna dela eta. Urtetik urtera jende gehiago mugiarazten duen egun horretan. 50 lagun inguru elkartu ziren Arribetik Beteluraino trikitilariekin batera egindako manifestaldian. Eta inoiz baino jendetsuagoa izan zen ere Larraungo Berdintasun Mahaiak batzen dituen eragileek deitutako manifestaldia. Aurten, kirolean emakumeek beharko luketen ikusgarritasuna nabarmendu nahi izan zuten eta manifestaldiaren aurretik nesken futbol eta pala partidak jokatu ziren. Eguerdian berriz, bisita berezia egin zuten hainbat lagunek Mendukilora. Egitarau zabala antolaturik zuen Larraungo Berdintasun Mahaiak hilabete osorako. Baina Koronabirusa dela eta bertan behera gelditu zen.

Lekunberri egin zen manifestaldi jendetsua. Arg: Labrit.

Lehen Hezkuntzako nahiz DBHko ikasleentzako euskarazko udalekuen bilduma kaleratu du Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak. 2020rako eskaintza zabala dago Euskal Herrian. Ur ekintzak egiteko udalekuak, bertsolaritza lantzeko udalekuak, kirola egiteko, baratza egiteko, dantza egiteko... Denak euskaraz. Izen emateko epeak dagoeneko irekita daude, beraz ez galdu aukera. Informa zaitez udaleku hauetarako eskaintzen diren diru-laguntzei buruz zure Euskara Zerbitzuan (larbeleareuskaraz@iparmank.eus / 948 504 400). Euskarazko udalekuen bilduma hemen duzu eskuragarri:

https://mailope.eus/2020/03/24/2020ko -euskarazko-udalekuen-eskaintza/

70 lagun elkartu ziren Gaintzako ihoteetako afarian Festekin gertatu ohi den moduan, Gaintza izan zen eskualdeko ihote denboraldia agurtzen azkena. Joan den martxoaren 7an ospatu zituzten. Badira hogei urte gaintzetarrek herriko inauteriak berreskuratu zituztela. Goizean baserriz baserri ibili ziren, ume, gazte zein helduak puska-biltzan. Denak mozorroturik. Eta goiz partean euri jasen bat edo beste izan bazuten ere, trikitilarien doinuekin dantzan ibili ziren. Iluntzean urteroko afaria egin zuten Sonbelu elkartean. 70 lagun elkartu ziren, bertakoak nahiz kanpokoak. Postrean, txalo artean zoriondu zituzten Izaskun Ezkurdia eta Martin Estanga. 42 urte dira Gaintzako bikotea hau ezkondu zela. Zorionak!!

Horra hor aurten Gaintzan, Agustin Saralegiren eskutik jasotako hainbat irudi! GAINTZA