Mailope 258 maiatza

Page 1

ESTATUKO TXAPELDUN IPAR ESKIAN

258

2018ko maiatza


iritzia

ERNE ETA ADI! Nik ez dakit gainerako pertsonak ohartzen ote diren, baina, neronek behinik behin, egunero-egunero entzuten eta ikusten ditut euskarazko hitzak eta abar, oso gomendagarriak ez direnak, bai hedabideetan eta baita pertsona erreferentzialek esanak ere. Testu honek helburu pedagogiko eta didaktiko hutsa du, besterik ez. Gaur hitz hauexek hartuko ditut: sakabanaketa eta dispertsioa. Bai, biak existitzen dira eta egokiak ditugu, baina bakoitza bere arloan. Hona hemen, Euskaltzaindiaren Hiztegiaren definizioak eta adibide batzuk: - sakabanaketa: iz. Sakabanatzea. Zazpi hautagai aurkeztu dira, asko, eta horrek botoen sakabanaketa ekarri du. Presoen sakabanaketak sufrimendua besterik ez dakar. - dispertsio: 1 iz. Fis. Argi izpi bat, errefrakzioz, espektroaren koloreetan banatzea. 2 iz. Kim. Gai batek eta barnean era uniformean sakabanaturik daukan beste gai batek osatzen duten sistema. Hori ikusita, uste dut guztiz garbi gelditzen dela, hauek bezalako esaldiak ez direla egokiak: “preso politikoen dispertsioari bukaera eman behar zaio” edota “preso politikoen dispertsioari ez” eta abar. Norberak ikus dezala modu egokian ala desegokian erabiltzen duen. Sarri arte.

BIZIKLETAK UZTEKO GUNEEI ETA OINEZKOENTZAKO ESPAZIOA IRABAZTEKO PROPOSAMENARI EZEZKOA EMAN DIO ALKATETZAN DAGOEN TALDEAK EHBildutik, martxoko udal batzarrean, herriko mugikortasuna hobetzeko neurriak aurkeztu genituen. Alde batetik, kontuan hartuta kultur etxean, frontoian eta herriko plazan bizikletak uzteko tokirik ez dagoela, bizikletak uzteko guneak jartzea proposatu genuen. Beste alde batetik, kultur etxearen inguruan momentu batzuetan auto pilaketak izaten direnez eta herritarrentzat arriskutsua izan daitekeenez, liburutegiko bi sarrerak lotzen dituen kalea autoen zirkulazioari ixtea proposatu genuen, eta kale hori oinezkoentzat irabaztea. Lekunberriko Taldeko buruak, alkatesa andreak, ezeko biribila eman zion proposamenari taldearen izenean, argudiatuz garapen lan taldean landu beharko litzaketela gai hau, nahiz eta jakin azken 6 hilabete hauetan lan taldea ez dutela deitu. Bere taldekidea da garapeneko lan talde parte-hartzailea deitu behar duena, eta hori askotan eskatu dugu EHBildutik. Gauzak horrela, ez da proposamenik onartu, Lekunberriko Taldeko bozkak aurkakoak izan direlako; garapen lan taldeak, berriz, bildu gabe jarraitzen du. Lekunberriko EH Bildu Taldea.

Xanti Begiristain Madotz, Auritz.

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era hilaren 20a baino lehen.

2


06 16

04

ESKOLATIK MAILOPERA

05

BERTSO BERRIAK: Joana Ziganda.

06

ELKARRIZKETA: Kattalingune.

11

MOKOKA

12

BATZARRE

14

LUZE ETA ZABAL

16

REPORTAJEA: Margarita Rekalde.

20

KULTURA

22

KIROLA

26

HITZ ASPERTUAN

27

KUXKUXEAN: Maiatzeko zorion agurrak.

28

PLAZATIK PLAZARA: Araxes ikas komunitatea.

30

KONTU TXIKIAK

· MAILOPE DOAN BANATZEN DA HONAKO HERRIETAN: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. · ARGITARATZEN DU: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

20

Nafarroako Gobernuak, eskualdeko Udal, Kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.

· ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Arantxa Mikeo, Ainhoa Beraza eta Andoni Tolosa. · ARGAZKIAK: Labrit, Juan Antonio Garaikoetxea, Ricardo Bosch, Ibarberri ikastetxea, Lontxin Zubillaga, Beretxu Lavin, Margarita Rekalde, Unai Ijurko, Kattalingune, Larraungo AEK euskaltegia, Juan Karlos Zubieta eta Araxes ikastetxea.

· PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. · MAKETAZIOA: Araitz Amatria. · TIRADA: 1.600 ale.

3


IBARBERRI Maratoi ortografikoak Aurten 5. mailako ikasleok Maratoi Ortografikoa antolatu dugu. Zer den hori galdetuko duzue, ezta? Ba, orain azalduko dizuegu: ortografia lantzeko modu ezberdin bat da, taldeetan egiten dena. Hasteko, gure familiei laguntza eskatu eta taldeak egin genituen (8): talde horia, urdina, gorria, laranja, morea, berdea, beltza eta arrosa. Talde bakoitzean bi geletako kideak eta parte hartu duten familiak geunden. Lehendabizi hiru prestakuntza saio izan genituen, bat otsailean eta beste biak martxoan. Guk landutako hitzak za, ce, ci, zo, zu, h-ak, ll eta y izan dira. Taldeetan, laguntza moduan, material ezberdinak erabili ditugu: hitz horiek lantzeko fitxak, hiztegia eta ortografia liburuxka bat zalantzak argitzeko. Prestakuntza saioetan oso gustura sentitu gara, taldean geunden eta. Baina, hori bai, Maratoia bakarkakoa izan zen. A ze urduritasuna!!! Aldaketa handia izan zen denontzat. Maratoian 25 minutu genituen 100

eskolatik mailopera

4

hitz zuzen idazteko eta ardura handia sentitu genuen, baina aldi berean, ortografia ikasteko modu ezberdina eta dibertigarria izan da guretzat. Nahiz eta emaitzak oraindik ez ditugun jaso, badakigu lortzen dugun puntuazioa ez dela bakarkakoa izanen, taldekoa baizik. Laguntzaile eta ikasle guztien artean emaitza bat zehaztu dugu erronka moduan eta gure helburua maila horretara iristea da. Baina hau oraindik ez da bukatu. Ikasturtea amaitu arte, Maratoiarekin jarraitzeko asmoa dugu, oraindik hainbat arau geratzen baitzaizkigu lantzeko. Bukatzeko, 5. mailako ikasleokin parte hartu duten laguntzaile guztiei eskerrak emateko aprobetxatu nahi genuke, haiek gabe ez litzatekeelako posible izango honelako ekintza bat aurrera eramatea. Ane, Isabela, Irati, Lucia, Mattin, Maider eta Maialen M.


bertso berriak Mailoperi jarriak: Joana Ziganda (Oskotz) Bardoak pasa eta badugu zer egin, bertsoaren doinua dugunez atsegin norabide berean amets, ahalegin bertso saio bakoitza gozatuta berdin.

Apirila hilabete euritsua izan da eta lur azpian pilatutako urak, hainbat luizi eragin ditu eskualde osoan. Horrez gain, hainbat erreka bere ibilgutik aterata egon dira eta basoetako zuhaitz asko ere erori egin dira.

Doinua: Gizona da zoroa.

EURITEEK ERAGINDAKO KALTEAK

Batzuetan gailurra bestetan ezina, Bat-baten aritzeak hori du jakina, finalaren atean ibiltzean grina, “Bi Dozenan� lorpena ekinez egina.

ZERGA-BETEBEHARRAK BETETZEKO TAILERRA

Zerga-betebeharrak betetzeko agiriak nola antolatu ikasteko tailerra antolatu du Cederna Garalur elkarteak Nafarroako Enplegu Zerbitzuarekin batera. Maiatzaren 8an, goizeko 10:00etatik 14:00etara izanen da ikastaroa Mitxausenean. Izena ematea: 617 609 328 / mendialdea@cederna.es.

BETELUKO JAIETAKO IRUDIAREN LEHIAKETA

Beteluko sanpedroak antolatzeko jai batzordea dagoeneko hasi da lanean eta aurtengo liburuxkako azala osatzeko lehiaketa egin dute. Maiatzaren 10ean amaituko da proposamenak bidaltzeko epea. betelukolagunartea@gmail.com e-postaren bitartez jasoko dituzte lanak. Animatu eta parte hartu!

Aitorrentzako puntua: Zein da Larraun aldeko gazteen ardura? Oinak: Guregana, lana, izana, iragana.


elkarrizketa

Kattalingune

“Ingurukoek onartzen ez badute benetako kalbarioa izan daiteke” Inork gutxik ezagutzen ez zuen armairu bat bazen, iluna, ongi ikusia ez zegoena. Armairu horren barruan zer zegoen eta ate hori irekitzeak zer suposatzen zuen inork gutxik jakin arren, denek horri buruz hitz egiten zuten, eta duguna. Zenbat aldiz entzun duzu edo esan duzu hau edo hura armairutik atera dela? Neska horrek lesbiana itxura duela? Edo beste hura bizioso hutsa dela atzo neska batekin zebilelako eta gaur mutil batekin ikusi dutelako?

Aner Ansorena Kattalinguneko komunikazio arduraduna da eta Amaia Barrena hezitzaile sexuala eta psikologo lanetan aritzen da zerbitzuan. Arg: Labrit.

6

Amaia Barrena psikologoa eta hezitzaile sexuala da eta Aner Ansorena Kattalinguneko komunikazio arduraduna da. Joan den martxoan, Lekunberrin, hitzaldia eman zuten Kattalinguneko kideek zerbitzua ezagutzera emateko. Kattalingunek LGTBI kolektiboari (Lesbiana, Gay, Transexual, Bisexual eta Intersexualen kolektiboa) ez ezik bere identitate edo orientazioarekin arazoak edo ezinegonak dituen edonori laguntzeko zerbitzua da. Pixkanaka gizartean aurrerapausoak eman diren arren, oraindik ere gizarteak berak finkatu dituen etiketetatik alde egitea kosta egiten da eta identitate eta askotariko orientazioak daudela errespetatu arren, naturaltasunez onartu dadin asko dago egiteko.

Kattalingorri, Kattalingune, Harrotuz... Zerk batzen ditu? Amaia: Kattalingorri 2000. urtean sortu zen elkartea da LGTBI kolektiboa ordezkatzen duen elkartea. Orain gutxi arte oso behin-behinekotasunean bada ere, Nafarroan kolektiboaren errealitatea ikustarazten lan egin du, gizartea sentsibilizatuz eta aktibatuz. Ekonomikoki ia laguntzarik gabe borroka horretan egon da. Aner: Kattalingune eta Harrotuz, elkarteak martxan jarritako zerbitzuak dira. Lehena Nafarroa osoari zuzendua eta bigarren Iruñeko Udalaren bitartez hiribururako. Kattalingune 2016an sortu zen eta zerbitzuaren helburuetako bat da udalez udal eta herriz herri zerbitzua eskaintzea eta horren premiaz ohartaraztea. Zergatik egin zen aldaketa hori 2016an? Aner: Nafarroan gobernu aldaketa gertatzen da eta nolabait ordura arte elkarteak eskaintzen zuen zerbitzu hori duin egiten hasi ziren, militantzia hutsetik zerbitzu profesionalago bat eskaintzera pasaz. Elkarteak bi proiektu aurkeztu zituen, bai Iruñeko Udalean eta baita Nafarroako Gobernuan ere. Kattalingune sortu eta kudeatzeko hitzarmen bat sinatu zen Nafarroako Gobernuarekin. Eta momentu honetan zeintzuk dira Kattalinguneren helburuak? Amaia: Helburuak asko dira baina laburbilduz esan dezakegu zerbitzu honek sexu aniztasuna balio baten moduan ikustarazi nahi duela gizarte osoaren aurrean. Ez diogu soilik LGTBI sigla horrek daraman kolektiboari erantzuten. Kattalinguneren helburua zabalagoa da, gizarte osoari zuzendua, eragile sozialei, kolektiboei, ikastetxeei, familiei, auzo edo herrietako elkarteei... Bestetik, helburu zehatzagoak ere baditugu,


elkarrizketa sentsibilizazio kanpainak egitea, alor espezifikoen gaineko formakuntza eskaintzea, LGTBI kolektiboko pertsonei eta euren senide eta ingurukoei aholkularitza, orientazioa eta laguntza eskaintzea... Beraz, gizarte osoari zuzendutako zerbitzu bat da. Baina zein aholkularitza mota eskaintzen duzue hemen? Amaia: Aholkularitza zerbitzua batez ere sexologikoa izaten da, identitatearekin edo orientazioarekin zerikusia duten kontuei buruzkoa. Izan daiteke, LGTBI kolektiboko pertsona bati zuzendutakoa edo bere guraso, edo lagunen bitartez egiten dena. Baina izan daiteke gizonezkoa izanik beti gizonezkoekin liatu izana eta bat-batean gau batean emakume batekin liatzea. Edo heterosexuala nintzela uste izan eta egun batean nire sexu bereko pertsona batekin liatu naizelako galduta sentitzea. Zer naiz, heterosexuala, homosexuala, bisexuala...? Gizarte honetan hiru etiketa daude eta egiten den irakurketa da horietako baten barruan egon behar zarela. Baina identitatea eta orientazioa ez da horren hertsia, uste duguna baino zabalagoa da. Hainbat herritan Kattalingune zerbitzua ezagutzera emateko hitzaldiak eskaintzen hasi zarete... Lekunberrin martxoan izan zineten... Zer moduz joan zen hitzaldia? Aner: Bertan Inma Etxarri, kultur teknikariaren bitartez antolatu genuen eta jende dezente bildu zen, 2016tik hona egindako aurkezpenik jendetsuena izan zen. Eta hitzaldi horietan zer da aurkezten duzuena? Amaia: Zerbitzua bera eta eskaintzen dituen baliabideak aurkezteaz gaine-

Kattalingunek Lekunberrin eskainitako hitzaldia orain arte zerbitzuak eskainitako arrakastatsuena izan zen. Arg: Aner Ansorena.

ra, hitzaldiaren bitarte leku horretan LGTBIren eta sexu aniztasunaren gaia zein egoeratan dagoen ezagutzeko erabiltzen dugu. Aner: Lekunberrin adibidez aurkezpenaren ondotik talde bat aktibatu zen. Helburua landa eremuko herrietan ere gune kritiko bat sortzea da LGTBI mugimendu bat eratzeko edo herri horretan antolatzen diren ekimenetan LGTBIren gaia kontuan hartzeko, jaietan, eskolan‌ Lekunberrin gazteengana iristea lortu genuen eta 16 eta 25 urte bitarteko 60 laguneko gazte talde bat elkartu da eta pixkanaka hasiko gara lanean eta gauzak antolatzen. Eta Lekunberriko hitzaldian zein pertzepzio izan zenituzten edo zein iritzi jaso zenituzten? Amaia: Bertan egon ziren pertsona gehienentzat buruan zuten gaia zen, zerbait egin izan dute edo egin nahi dute. 25 edo 30 pertsona elkartu ginen eta jendaurrean hitz egiteak sortzen duen lotsa kontuan izanik ere, oso eztabaida parte-hartzailea sortu zen. Uste dut belaunaldi berriek gaia normaltasun handiagoarekin hartzen dutela nabari dela. Beraientzat ez da horren zaila gai

“Helburuetako bat landa eremuan sentsibilizazio aniztasuna balioan jartzea da�

7


elkarrizketa

“Gauza gehiago baimentzen dira, baina ezberdintasuna onartzeko ez dira bideak eratu�

horiek lantzea, nahiz eta oraindik gauza asko ditugun egiteke. Aner: Baziren gaiak barrutik ukitu zituen pertsonak ere. Garrantzitsua da ohartzea, orain dela hamar urte Lekunberrin zenbait gairi buruz hitz egitea oso zaila zen eta orain aldiz pixka bat errazagoa bada. Kattalingunera zein kasu mota iristen zaizkizue? Amaia: Denetarik. Azken batean Kattalinguneren helburuetako bat da landa eremuan sentsibilizazio aniztasuna balioan jartzean. Adibidez, deitu izan digu eskola bateko irakasle batek gomendio eske, ikasgelan nola kudeatu ez dakien egoera bat duelako, edo jokabide desegokiak ikusten dituelako. Baliteke aholkularitza bilera baten bitartez laguntzea edo liburu bat proposatzea... Izan daiteke transexuala den haur edo gaztetxo batek laguntza eske jotzea gugana etxekoei kontatu nahi dielako eta ez dakielako nola edo etxean ez duelako babesik jaso... Profila oso zabala da. Azken urteotan euren orientazio eta identitatearekin arazoak dituzten pertsonak geroz eta goizago hasten dira azaleratzen. Zergatik dela uste duzue? Amaia: Alde batetik, gaur egun geroz eta onarpen handiagoa dagoelako gizartean eta erreferentzia eta azpiegitura gehiago daudelako. Eta nahiz eta oraindik, adibidez transe-

xualitatearen egoera patologizaturik egon eta oraindik normaltasunarekin tratatzeko urrun gauden, egia da pertsonen artean diskurtsoa ezberdina dela. Hori nabaritzen da, ikusten da jendea elkartu egin dela zerbait berri erakusteko munduari eta ez dira soilik diskurtso politikoa egiten ari, ikerketa zientifikoetan oinarritzen dira eta horrek lagundu egin du. Zein da Kattalingunen jarraitzen duzuen protokoloa? Amaia: Edozein saio oinarri sexologikotik planteatzen da, baina beti biografia pertsonala jarraitzen dugu. Protokoloek maiz ez dute balio, beharrezkoa da kasuan kasu tratatzea. Familia batentzat tontakeria bat dena, agian beste batentzat ez. Edo haur batentzat kontatzea erraza dena beste batentzako ez, nahiz eta familia irekita egon eta konta dezala eskatu. Faktore asko sartu ohi dira jokoan. Aner: Baina helburua da ume hori ume izatea, den modukoa eta horregatik gizartean arazorik ez izatea bere orientazio edo identitateagatik. Nafarroako osasungintzan ere aldaketak egiten ari dira... Amaia: Ekainean atera zen LGTBI legea, Nafarroako Gobernuarekin eta LGTBI kolektibo askorekin batera egin dena. Beraz, lege hori bada neurri batean errealitatearen isla. Osasungintzari dagokionez, aldatzen dena da despatologizatu egiten direla kasu hauek. Ea poliki-poliki

Kattalinguneko kideek zerbitzua Nafarroan ezagutzera eman nahi dute. Arg: Labrit.

8


elkarrizketa

gainerako alorretan ere aldaketak gertatzen hasten diren... Aner, zenbat urterekin hasi zinen konturatzen mutilak zenituela gustuko? Aner: Txikitatik arraroa nintzela pentsatzen nuen! [Kar, kar, kar]. Arraroa, ezberdina nintzela bai, baina hamabost urte nituen arte ez nuen pentsatzen horregatik izango zenik. Ni orduan ohartu nintzen. Nik asko sufritu nuen. Eskola izugarri zaila izan zen niretzat. Irakasleen aldetik ere ez nintzen onartua sentitzen. Adibidez, behin irakasle batek neskak neskekin eta mutilak mutilekin ibili behar genuela esan zigun eta ni neskekin ibiltzen nintzen, niri futbola eta pilota ez zitzaizkidan gustatzen. Irakasleak hori esan zuenean, neskek nirekin egon nahi izateari utzi zioten eta hiru urtez bakarrik ibili nintzen eskolan eta irakasleek hori ikusi eta ez zuten ezer egiten. Asko sufritu nuen. Eta min ematen dit oraindik ere, gaur egun, hori gertatzen dela kontatzen didatenean. Amaia: Kontua da, diskurtsoaren baimena aldatu dela, hau da, gauza gehiago baimentzen dira, baina ezberdintasuna onartzeko ez dira bideak eratu. Ikastetxeetan esaterako, hezkuntza sexuala oso tarteka eta gainetik lantzen den ikasgai bat izaten jarraitzen du. Ekonomikoki ere ez dute horretarako laguntzarik izaten eta lau orduko saioak izaten dira. Ez da lantzen alde gizatiarra eta emozionala. Ziurrenik irakasle askok behar horretaz jabetzen dira, baina ez zaie baliabiderik ematen. Akademikoki kontuan hartzen ez den gai bat da eta hori ez baldin bada aldatu, sakontasunean pertsonak ez gara asko aldatu. Horregatik, ez nau harritzen gaur egun, oraindik ere ikastetxeetan edo lan arloan halako egoerak gertatzea. Beharrezkoa da bakoitzaren ezberdintasunak kontuan hartzea eta horiek kontuan hartuta heztea. Aner: Aniztasunean heztea! Amaia: Hori da! Ulertu behar dugu Lekunberriko mutil gehienek pilotan jokatzen dutela eta jokatzen ez duten hiru mutil horiek ere Lekunberriko mutilak direla.

Zein gomendio emango zeniokete momentu honetan bere orientazio edo identitateagatik gaizki pasatzen ari den irakurle horri? Amaia: Laguntza bila dezala. Hona deitzeko edo etortzeko ez duela zertan adinez gorakoa izan eta informazioa eskatzeko lasai. Gertatzen zaiona, gertatzen ari zaiola eta hori onartzea dela lehenengo pausoa. Horrekin ez dut esan nahi onartuz gero ongi eramango duzunik, agian onartu arren gaizki pasako duzu, baina hor dago eta horrekin aurrera egin behar da. Eta aurrera egiteko baliatu zaitez inguruan dituzunez, familia bada familiarekin, ez badu funtzionatzen lagunekin, horiekin ez bada beste batzuekin... Aner: Hemen bera den bezala errespetatuz tratatuko dugula eta laguntzeko prest gaudela. Amaia: Hemen familia edo pertsona horrek nahi duen horretaz hitz egiten dugu. Gure funtzioa taxilariarena da. Guk kaleak ezagutzen ditugu, zein bide dauden. Familia taxira igotzen da eta nora joan nahi duen esaten dionean taxilariak esango dio zenbat bide dauden horra iristeko eta beraiek erabaki beharko dute nondik joan eta zein abiaduratan. Poliki, azkarrago, gelditu hemen... Erritmoa familia edo pertsona horrek markatu behar du. Baina batez ere gaizki pasatzen ari den pertsona edo haur horren senideei esango nieke lagundu dezatela, ingurukoek onartzen ez badute benetako kalbarioa izan daitekeelako.

“Edozein saio oinarri sexologikotik planteatzen da, baina beti biografia pertsonala jarraitzen dugu�

9


elkarrizketa

“Hemendik urte batzuetara naturalagoa izango da eta ez da jakintzat emango heterosexuala zarenik� Kattalingunek Lekunberrin eskaini zuen hitzaldiaren harira sortu zen gazte taldeko kide dira Paula Etxarri (16 urte) eta Aiora Irastortza (18 urte). LGTBI kolektiboaren errealitateari buruz sentsibilizatzeaz gainera, feminismoa eta beste hainbat borroka aurrera eramatea du helburu taldeak. Erraza al da homosexuala izatea Lekunberrin? Paula: Nik hasieran beldurra neukan, baina orain, jendeak nola hartu duen ikusita ongi, ez da horren zaila izan. Aiora: Nik uste dezente normalizatu dela. Azken urte hauetan aurrerapauso handia eman da. Non uste duzue dagoela egiteko gehiago gazteen artean ala helduen artean? Paula: Helduen artean. Aiora: Guk eredu asko ditugu, Youtuben, telebistan, sare sozialetan... Hitzaldiak eta halako egitasmoak garrantzitsuak dira, baina uste dut etxean gurasoek beti gazteoi erakusten diguten moduak guk ere asko dugula erakusteko. Kasu honetan gai horiei buruz guk gertuagotik ezagutzen dugunez, horri buruz hitz egitea gure ardura ere bada. Paula: Nire etxean bertan, gai honi buruz gehiago jakin dute niregatik, kanpotik baino.

10

Paula Etxarri eta Aiora Irastortzaren ustez gazteena ere bada LGTBI kolektiboari buruzko sentsibilizazioaren borroka. Arg: Labrit.

Eta erreferenterik ez zenuen? Paula: Ez. Aner izan da neurri batean gertu izan dudan erreferente bakarra... [Kar, kar, kar]. Aiora: Ez daude asko. Nik uste hemendik urte batzuetara naturalagoa izango dela eta ez dela jakintzat emango heterosexuala zarenik. Eskolan bertan ez digute aukerarik eman bestelako identitateak edo orientazioak ezagutzeko. Paula: Adibidez sexologoa etortzen zenean, harreman heterosexualei buruz bakarrik hitz egiten zigun. Normalizatuago dago nesken artean mutilen artean baino? Paula: Bai. Aiora: Neska kuadrilla bati galdetzen badiozu ea neskekin harremanik izango ote luketen, gehienek ez lukete ezezko borobilik emango, ate hori

irekita uzten dute. Irekiago daude probatzera. Mutilak askoz ere itxiagoak dira orokorrean. Errazagoa da homosexuala zarela esatea neska kuadrila batean, mutil koadrila batean baino. Eta homosexualitateaz ari gara... Baina bisexualitateaz edo transexualitateaz hitz egingo bagenu? Aiora: Okerrago oraindik! Nik askotan pentsatzen dut denak bisexualak garela... [Kar, kar, kar]. Baina egia da transexualitatearen kontua edo intersexualitatearena askoz arrotzagoak direla eta gazteontzat ere nahiko ezezagunak direla. Horregatik, garrantzitsua da informaturik egotea. Eta talde honen bitartez ekintzak antolatu nahi ditugu. Paula: Eta herritarrak egingo diren jardueretan parte hartzera animatzen ditugu.


elkarri mokoka Txarrenari onena

Andrea Etxarri

Aupa Mikel! Azken egunetan zerua gris egon ondoren, pasa den larunbatean zerua bera ere argiz bete zuen eguna iritsi zen. Altsasukoen kasuan gertatzen ari den injustizia, lau haizetara zabaltzeko bilkura. Kasu honetan, gazte hauen gurasoek errespetu handiz bideratutako aldarrikapena, bihotza bertan jarrita, abestiak dion moduan txarrenari onena ateraz. Gurasoetako batek zioen kosta egiten zaiela zuzenbideko estatu batean bizi garela sinestea, izututa daudela. Aipamen gogorra da, hala ere, ez da harritzekoa, guzti hau hasi zen egunetik honaino gertatutakoak sortu izanen dien saminean pentsatuz gero. Jar gaitezen hurrengo egoeran: Imajina ezazu gorrotoak gidatzen duela gure araudia, legeak eta epaiak sentitzen dugun gorrotoaren arabera egiten ditugula. Mendekuak zehazten duela nolakoa izan behar den norberaren kondena. Lehentasuna, gorrotoa amaieraraino eraman eta ondorioetan pentsatu gabe ekitea dela. Proportzionaltasuna borrokatu behar den zerbait izatea. Zure jaioterriaren arabera epaia ezberdina izatea. Terrorismo hitza erraztasun handiz erabiltzea. Zure inozentzia frogatzeko aukera eman aurretik zure askatasunari 500 egunez kateak jartzea. Kasu guztietan bezalaxe, inplikazio emozionalaren arabera, egoeraren aurreko erreakzioa ezberdinak izatea da ohikoena. Ulergarria da egoerak zuzenean eragiten edo samintzen dituen pertsona horiek haien sentimendu edo epaiak kontrolatzea zaila izatea. Ezin dugu onartu edo errespetatu, zuzenean kasuak eragiten ez dien (eta etxean lasai aski) eta epaiketa paraleloak egiten ari diren pertsona horien erreakzio esajeratua, batzuen konfrontazioa eta beste batzuen babesa jasotzeko asmoz. Gizatasuna galdu al dugu? Agintari batzuen helburuak ez ditut argi ikusten: bizikidetza hobetzea ala herria bereiztea? Aholku bezala, kritika on baten ezaugarria hau omen da: aldaketa bilatzea, eta ez kritikatzea edo mintzea.

Mikel Hernandorena

Kaixo Andrea!! Esaera batek dioen moduan, gezurrak hankak motzak ditu. Gezurrak askotan dakartza gorrotoa, mendekua eta norbere burua zuritzeko eta babesteko asmotan, bestea zapaltzea. Horregatik, zuk diozun bezala, txarrenari onena ateraz, guraso hauek izaten ari diren adorea eta kemena izugarria bezain txalotzekoa da. Bestalde, nabaria da gorrotoa, izua eta mendekua direla nagusi azken hilabete hauetan. Altsasuko gazteez gain, Kataluniako Parlamentuko kide asko epaituak izaten ari dira. Altsasuko gazteentzat oso erraz aplikatzen da terrorismo hitza, baina Sanferminetan neska bat bortxatzeagatik ez da termino bera erabiltzen. Noski, euskaldunak izateagatik jendea oso erraz kondena daiteke. Kataluniakoa eta independentista izateagatik jendea kartzelara izugarrizko erraztasunarekin bidaltzen da. Ez da hala beste lurralde batzuetakoak diren beste batzuen kasuan, “La Manada�rena esate baterako. Oraindik esperoan nago ea Sanferminetako pizti hauen epaia noiz aterako. Txarrenari onena ateraz ere, egiak gezurra gailentzen duela ikusten da nabarmen. Adur Ramirez de Alda, esate baterako, egun horretan gorriz jantzita ikusi zuela testifikatu zuen tenientearen emazteak. Bai Altsasu Gurasoak plataformak bai ETB Kantxak publikatutako bi argazkietan argi eta garbi ikusten da Adurrek egun horretan kamiseta beltza zeramala. Adurrek auzian esan zuen egun horretan Koxka Tabernan ez zela egon, ohera gertaera jazo baino lehen joan zela. Amaitzeko, lehengo eguneko testigantza eman ondoren, Isabel Pozuetak, Adurren amak, bere semeari emandako muxu eta besarkada itxaropenaren isla direla argi eta garbi ikusten da. Itxaropena eta justizia eskatzen duten besarkada eta muxua. Txarrenari onena ateraz, maitasuna islatzen duten besarkada eta muxua. Egiak gezurra gailentzen duela azaleratzen duten besarkada eta muxua.

11


batzarre

BERTSO AFARIA AZKARATEN MAIALEN LUJANBIO ETA JULIO SOTOREKIN Azkaraten urteroko bertso afaria eginen dute datorren maiatzaren 26an. Afaria Balerdi elkartean izanen da gaueko 21:30etan eta bertan izanen dira Maialen Lujanbio eta Julio Soto bertsolariak. Afalostea trikitilariek ere girotuko dute. Txartelak dagoeneko salgai daude Arribeko Surtidorean eta Beteluko ostatuan. Txartelak aldez aurretik hartuta 25 euro eta bertan 27 eurotan.

“EZ DA ABUSUA, BORTXAKETA DA” EDURNE LIZEAGAREN OMENEZKO KONTZERTU BEREZIA ESKAINI DU ABESBATZAK Aste Santuetan urteroko kontzertua eskaini zuen Jesus Jaimerena Abesbatzak. Aurten gainera inoiz baino bereziagoa izan zen, Eguberrietan hil zen Edurne Lizeagari omenaldi berezia egin baitzioten, abesbatzako kideek. Gainera, irudi berrituarekin aurkeztu ziren, orain arteko atorra zuria eta txaleko koloredunak jantzi beltzengatik eta lepoko urdinarengatik ordezkatu zituzten. Entzuleek ere beste behin ez zuten huts egin eta eliza goraino bete zen.

TXOKOLATEZ GOZATUTAKO IPUINAK TXIKIENENTZAT Joan den hilean Virginia Albira eta Lur Korta ipuin kontalariek bi saio eskaini zituzten Mitxausenean. Bost eta zazpi urte bitarteko haurrek ipuinez eta txokolatezko ogitartekoez gozatu zuten. Lehen saioa arrakastatsua izan zen oso, nahiz eta ez zen erraza izan denak euren lekuan geldi mantentzea. Bigarren saioan haur gutxiagok parte hartu zuten, baina adiadi egon ziren.

12

2016ko sanferminetako talde bortxaketaren auziaren epaiak haserrea piztu du eta asko izan ziren joan den apirilaren 26an kalera irten ziren herritarrak. Betelun elkarretaratze zaratatsua egin zen eta gazte eta heldu, gizonezko nahiz emakumezkoak elkartu ziren sententziaren aurkako desadostasuna adierazteko. Lekunberrin elkarretaratzea deitu zuten hurrengo egunean. Nafarroako nahiz estatu espainiar osoko herritarrek, eragileek, eta baita politikariek ere euren haserrea adierazi dute sare sozialetan, “Ez da abusua, bortxaketa da” dioten mezuak zabaldu dira. Nafarroako Gobernuak dagoeneko errekurtsoa aurkeztuko duela aurreratu du.


MARTXAN DA MAILOPE.EUS ATARIA

Hilabete baino ez da falta Mailope kantuan kontzerturako. Ekainaren 9an, Beteluko plazan izanen da eta Mailopeko irakurleak taula gainera igoko ditugu beste behin. Maiatzean hasiko dira bertan parte hartzeko entseguak. Beraz, oraindik ez baduzu izenik eman, mugi eta jarri harremanetan: 638 652 339 / mailope@labrit.net. Animatu!

Hemen da Mailope aldizkariaren atari digitala. Mailope.eus atarian aleak digitalizaturik irakurtzeko eta bazkide egiteko aukera ematen dizuegu. Baita hilabeteroko ekitaldi nagusien argazkiez gozatzeko edo aldizkarian kaleratzea gustatuko litzaizukeen edukia bidaltzeko ere. Horrez gain, eskualdeko webguneen estekak eta gure Mailopelarien blogak aurkituko dituzu. Bisita ezazu mailope.eus!

batzarre

ETA ZU EZ ZARA TAULA GAINERA IGOKO?

INTZAKO HERRIAK OMENALDI BEREZIA EGIN DIO JOXE RAMON IRIARTERI Joan den apirilaren 22an omenaldi berezia egin zioten Intzako herritarrek iazko irailaren 21ean zendu zen Joxe Ramon Iriarteri. 34 urteko gazteak lan asko egin zuen herriaren alde eta herritarren alde. Hala nabarmendu zuten omenaldian: “Beti prestu edozein lanetarako, oso maitatua eta maitasuna zabaltzen zuena lagunen artean, lagunen laguna”. Hala deskribatzen du herriko lagun taldeak: “Intzetarren irria, herriaren distira, etxekoen argia eta plazaren arima”. Herriko plazan egin zen omenaldian etxekoak, herritarrak eta lagunak elkartu ziren. Plazan bere argazkia daraman plaka eder bat jarri zuten eta ekitaldia txalaparta, bertsolari, trikitilari, txistulari eta dantzariekin osatu zuten. Hamaiketako baten bueltan amaitu zuten omenaldi beroa.

Atzeko argazkia: Levi Bare - Unsplash

13


Inork kontatzen ez dituenak Megafonoak nire trena iristear dela esan berri du, treneko txartela azken aldiz begiratu dut, nire bagoia oraindik ere zazpigarrena da, ez da ezer aldatu duela bost minutu begiratu dudanetik. Oraindik ere, leiho aldeko eserlekua da nirea. Iritsi da azkenean, atean begiratu dut zein den bagoiaren zenbakia eta nirea atzerago dago, maleta hartu eta korrika hasi naiz, ez dut trenak ihes egiterik nahi. Iritsi naiz nire atera, maleta hartu eta trenera igo dut eta ni atzetik, arnasa hartu dut, ez dut trena galdu, eskerrak. Eserlekuen zenbakiei begira jarri naiz eta nirea aurkitu dut, esan bezala leihoa. Maleta eserleku gainean dagoen apalean utzi dut, nire buru gainean egingo du bidaia. Eseri eta prest nago trena abia dadin. Azken bi urte hauetan behin eta berriz egin dut gauza berbera, behin eta berriz korri, behin eta berriz trenera igo, maleta utzi, nire eserlekuan eseri eta leihotik ikuskatu nola aldatzen den paisaia hiru orduz. Baina gaurkoan nire begirada ez da leihora bideratu, gaurkoan liburu bat daukat esku artean, Kleopatrari buruz hitz egiten duen liburua. Eta konturatu naiz kontatzen diren istorio gehienak pertsona handi, boteretsu eta “garrantzitsuen� istorioak direla. Gainerako pertsonak inoiz bizi izan ez balira bezala,isiltasunean geratzen dira, ezerezean. Eta mutututako istorio horiei ahotsa ematea erabaki dut. Gizon baten istorioa kontatuz hasiko naiz. Gizon hau Katalunian jaio zen, ez zuen izan ikasteko aukeratik eta la-

14

Arg: Unsplash.

nean jarri behar izan zuen. Han eta hemen, igeltsero, zerbitzari... Behin kamioi bat erosi zuen arte. 20 urtez kotxeak hara eta hona eraman eta ekarriz. Orduan bere bizitzan aldaketa handi bat gertatu zen eta kamioia autobus batengatik aldatu zuen. Katalunia utzi eta Gasteizera joan zen bizitzera. Orain autobusa gidatzen du, hara eta hona pasatzen du eguna. Asteburuetan mendiz mendi ibiltzen da bere argazki kamera txikiarekin han eta hemengo bazterrei argazkiak eginez. Eta noizbehinka Kataluniara egiten du bidaia amari bixitan. Istorio arrunt bat, pertsona guztiz arruntaren historia ezta? Baina arrunta izango balitz gizon honen istorioa ez litzateke gizon hau izango. Gizon honek kamioia autobusagatik aldatu zuen baina oraindik ere ibilgailuak garraiatzen jarraitzen du. Lau gurpileko kotxeak bi gurpileko gurpildun aulkiengatik aldatu ditu. Han eta hemen barrena ibiltzen da ezindutako pertsonei mugitzeko erraztasuna eta mundua ezagutzeko aukera emanez. Katalunia utzi eta

e z u l

Leire

Gasteizera bizitzera joan, lehen maitasun izan zuen neskaren berri izan zuenean. Izan ere hamalau urte bete zituzten arte elkarrekin egon ziren, neskaren aitak jakin eta haserretu zen arte, orduan alde egin zuten Kataluniatik eta gizonak ez zuen neskaren berri gehiago izan, egun batean eskutitza jaso zuen arte. Asteburua mendiz mendi pasatzen du maite duen neska horrentzat argazkiak ateraz, mendiarekin amets egiten du neskak eta. Kataluniara egiten du noizbehinka bidaia, txikitan hil zitzaion amaren hilobira. Gizon arrunt honek, ama oso gazte galdu zuen, ahal moduan egin zuen aurrera eta urte batzuk beranduago bere maitea bere ondotik aldendu zuten. Agian ez du mundua aldatu, agian bizitza xumea izan du, baina edonork ez du txikitako maitearen eskutitza jaso eta gurpildun aulkian dagoela jakitean dena utzi eta beregana alde egiten. Edonor ez da gai autobusa erosi eta ezindutakoei hegalak emateko. Milesker zure istorioa kontatzen uzteagatik.

Aranb

uru


Halabeharrez gertatu Harluxet hiztegian honako definizio hau aurki daiteke: “Patua edo halabeharra, egungo eta geroko gertakizunak eta horien funtsa eta arrazoia xedatzen dituen indar naturaz gaindikoa eta inpertsonala da. Kontrakoa erabakimen aske edo askatasuna da. Mendebaldeko eta ekialdeko kultura gehienetan, era zorrotz edo zabalean, patuarekin sinetsi dute, batez ere, predestinazioarekin lotuta badago�. Aspaldi aipatzen edo sinesten dugu gizakiok patuan. Kasu askotan, atzera begiratuko bagenu, geure bizitzetan eta geure senide eta arbasoen bizitzetan, ikusiko genuke gertaera eta data batzuk errepikatu izan direla. Errepikatzen dira gaixotasunak, esaterako, eta genetikak kasu batzuetan azal dezake zergatik den hau. Baina izaerak? Orduan esan genezake ikasitakoak direla. Eta gertaerak? Nire kontsultan, maiz aurkitzen dugu familia batean errepikatu direnak, nahiz eta zaila izan zoriaren kausa direla sinestea. Orduan zergatik gertatzen dira? Duela aste batzuk, Abaltzisketako Ane etorri zen nire kontsultara. Ezkonduta egon da hamar urte zaharragoa den Mikelekin eta hiru ume izan dituzte. Maitasuna aspaldi bukatuta, duela bi urte banatzea erabaki zuen Anek. Baina harremana jasangarria izanik, momentuz eraiki zuten etxe berean bizitzen segituko dute, inongo elkar bizitzarik egin gabe, eta umeak txandaka zainduz. Azken hilabeteotan, dena den, harremana gaiztotu egin da eta Mikelek Aneri etxetik alde egiteko presionatu du, batzuetan modu

Arg: Unsplash.

txarrean ere. Anek ez du ezer ulertzen, bakarrik aurkitzen da, maiz gertatu izan zaion bezala. Izan ere, txikitatik nahiko bakarrik eta berezia sentitu da, beste ume guztiek baserri lanek egin behar izaten zituztelako eta berak ez. Izan ere, bere familiak kaleko etxe bat baino ez zeukan eta bertan ez ziren baserri lanak egin behar. Hortaz, irakurri, jolastu, musika ikasi eta antzekoak egiten zituen udan eta denbora librean, bere adinekoak baserri lanetan ari ziren bitartean. Anek ez dauka gertu bizi den anaia edo ahizparik eta, bai aldiz, Mikelen familia, baina ia hasieratik sentitu du familia honek ez duela maite. Are gehiago, baztertu eta oso gaizki hartzen duela. Ane saiatu izan da haiengana hurbiltzen eta egiten dizkiotenak gaizki ez hartzen, baina ez du ezer lortu eta ez du ulertzen zergatik gertatu izan zaion hori guztia.

zabal

Kontsultan eman dizkit azalpenok eta poliki-poliki aztertu ditugu bere eta Mikelen familiaren xehetasunak. Horrela konturatu gara nola, Mikelen aitona ezkondu eta hiru alaba izan ondoren emaztea hil egin zen halako batean. Jakina, ume gazteak izanda eta baserrian dagoen lana kontuan hartuta, aitonak berriz ezkontzea erabaki zuen. Horretarako bera baino dezente gazteago zen neska hartu zuen. Neska hau, herri txiki batekoa bazen ere, kaletarra zela esan zitekeen. Familian oso gaizki hartu zuten neska, bai alaba gazteek, bai familiako beste kideek ere eta asko sufritu zuen. Hortxe ulertu du Anek zer gertatu ohi zaion Mikelen familiarekin, berriz errepikatu baita, neurri batean behintzat. Mikelen aitonaren emazte hura ez bezala, sufritzen segitu beharrean, Ane banatu egin da, alegia, sufrimenduari bukaera eman dio. Geure bizitzetan gertatzen direnak ulertzea oso lagungarria izan daiteke, askotan errepikatzen zaizkigulako aurretik familian gertatutakoak. Errepikatzen dira, bere garaian konpondu edo guztiz bukatu gabe geratu zirelako. Neurri batean, hortaz, familian itxi gabe ditugunak, ondorengoei uzten zaizkie, haiek ixten saiatzeko. Horrela errepikatzen dira, zoritxarrez, minak eta sufrimenduak. Geure esku dago hauek aurkitzea eta, betiko itxi eta bukatzea.

Koldo

z

NuĂąe

15


ERREPORTAJEA

Mende oso bat eta hamaika pasadizo Mendeurrena, bizitza oso bat, behar bezala ospatuta joan da Margarita Rekalde. Joan den apirilaren 19an elkarrizketatu genuen eta bi egun geroago zendu zen. Egin diezaiogun bada merezi bezalako omenalditxoa.

16

Margarita Rekaldek 100 urte bete zituen joan den apirilean. Arg: Rekalde familia.

Burlatako Siervas de MarĂ­a egoitzan jarri genuen hitzordua, bertan bizi izan da azken hamalau urteotan. 100 urte bete berriak zituen eta oraindik urtebetetze ospakizunak sortutako emozioa barruan. 1918ko apirilaren 8an jaio baitzen Margarita. Margarita Rekalde Etxarri Igarabide Astiz, argi aski izendatzen zituen bere lau abizenak, berarentzat laurak garrantzitsuak baitziren. Beteluarra zen jaiotzez, baina Arribeko Atabalen eta Baraibarko Juandurritzenean ere bazuen bere izatearen puska bat. Bere bizitzako lehen 41 urteak jaiotetxean eman zituen, Beteluko Mitxikonean, Rekaldetarren baserrian. Hangoa zuen aita, Angel eta ama berriz Baraibarko Juandurritzenekoa, Manuela Etxarri. Margarita zortzi anai-arrebetan gazteena zen, bere aurretik jaio ziren Gregorio, Mikaelita, Abelina, Markos, Manuel, Maria eta Marcelina. Baserrian bizi zen familia, gurasoekin, aitona-amonekin eta Juandurritzeneko osaba Markosekin batera. -Gure aitona alkatea izan zen, baita nire aita ere, eta orain hauek dabiltza (ilobari erreferentzia eginez), baina uste dut ordukoek hauek baino gehiago agintzen zutela. [Kar, kar, kar]. Gogoan dut telegrafoa jartzera etorri ziren langileak ez zirela mezetara joaten eta nire aitonak hala esan omen zien: “Alde hemendik, ez dugu telegraforik behar! Hemen mezetara lehenbizi! Halakoxea zen aitona Gregorio!â€?. Hain zuzen ere, aitona Gregorio alkate izan zen garaian eraiki zen Be-


Goian aurtengo urtebetetze eguneko ospakizunean senideekin. Behean Julia Gurutzeaga irakaslearekin daude besteak beste, Ataxeneako Joanita, Adelaida Trueba, Joangoneako Graciana, MÂŞ Ă ngeles Soravilla, Encarna Arin, MarĂ­a Agirre eta Margarita bera (atzeko ilaran dago kopeta ileduna).

teluko bainuetxea. Eta haren ondoan eraiki zuen hotela, MartiĂąenean. Esne-behiez gain oiloak, txitak, txerriak... denetik bazen baserrian. Ez omen zen negoziorik falta, baina baita lana ere. Margarita larunbatero jaisten zen Tolosako azokara Atalloarran, eskutan arrautzez eta oilaskoz betetako bi saski hartuta. -Gustatzen al zitzaizun Tolosara joatea? -Noski! Handik dirua ekartzen genuen. Txerrikumeak ere hazten zituzten, hamar edo hamabi zerrama zituzten orduan. Margaritak mimo handiz zaintzen zituen. -Nik oso ongi zaintzen nituen. Azpiak beti lehorrak eta esnea ematen nien urarekin nahastuta. Berehala gizentzen ziren. Mokoroako Lontxo Otamendiri saltzen genizkion, baina kexatu egiten zen mimatuegi zeudela eta! [Kar, kar, kar]. Baserrian bazen nahikoa lan, baina halako familia handiak aurrera ateratzeko edozein lan aukera ongietorria izaten zen. Margaritaren aita goizero Lekunberrira igotzen zen idi parea hartuta. Plazaola trenean iristen zen merkantzia hartu eta Betelura ekartzen zuen, bertan banatzeko. Sagardotegia ere izan zuten etxean. Amak bazuen anaia kanonigo bat Orreagan, Don Pedro, harrek Betelun zituzten sagarrondoak ikusita eman zien sagardoa egiteko ideia. Amak eta Margaritaren anaia zaharrenak, Gregoriok sagardoa egiten ikasi zuten eta etxe ondoan tolarea jarri zuten. Urte askoan zehar saldu

zuten Mitxikonean sagardoa. Aralar izenarekin saltzen zuten, botiletan. Margarita herriko eskolan ere ibili zen 15 urte bete bitartean. Gaur egun elkartea dagoen eraikinean zegoen eskola, bai neskena eta baita mutilena ere, baina garaiko hezkuntza ereduak ezartzen zuen moduan, behar bezala banaturik. Eskola garaiko oroitzapen onak ditu Margaritak. -Han ikasitakoarekin egin dugu bizitza, baina ez diot behin ere utzi irakurtzeari. Nik hiru lagun nituen, Baldeneako Maria Goikoetxea, Labaieneako Lourdes Urrizalki eta Etxetxoko Ramonita Yeregi. Laurak elkarrekin ibiltzen ginen beti. Baina denak hil dira, ni bakarrik gelditzen naiz. Lagunekin eta gurasoekin, beti erderaz hitz egiten zuten orduko gazte gehienek Betelun, nahiz eta guraso biak euskaldunak izan eta beraien artean euskaraz egin. Araitzen euskara hobeto mantendu zen. Harreman ona zuten orduan araiztarrekin. Margaritaren amona Arribekoa zen,

Ramona Igarabide, Atabalenekoa eta amaren aldeko amona berriz Juandurritzeneakoa, Mikaela Astiz. Txikitatik joaten ziren Baraibarrera egun batzuk pasatzera. Festetan ere askotan joaten ziren sukaldean eta zerbitzatzen laguntzera. -Oinez joaten ginen, Errazkindik. Behin, bost edo sei urte nituela, amona zaintzera joan ginen ahizpa eta ni, baina ama etxean utzi izanaren penaz negar batean hasi nintzen. Juandurritzenekoek esnea zaldien gurdian Lekunberrira eramaten zuten esnea eta nik momentu hori aprobetxatu nuen gurdian sartu eta Lekunberrira jaisteko. Han Beteluko Anastasioren diligentzian igo eta Betelura. Ez dakit nork ordaindu izan zuen bidaia hura! Margaritaren garaian, emakumezko gehienek ez zuten ikasten jarraitzen 15 urtetik aurrera. Igandetan, Elizarekiko betekizunak egin eta gero, iluntzeko zortziak edo bederatziak arte paseoan ibiltzen ziren neskak.

17


ERREPORTAJEA

Margarita sagarrondoetan (1936. urtean ateratako argazkia).

La legión de María taldeko kideekin Londresen.

18

-Zuen adineko mutilekin hitz egiten al zenuten? -Bai, denetarik. Eta dantzaldirik baldin bazen, plazan jota dantzatzen genuen. Jota bakarrik, “agarratuan” ez! -Zergatik ez? -Bekatua zelako! [Kar, kar, kar]. Don Fermin Lasarte leitzarra genuen orduan herriko apaiza. Gu oso erlijiosoak ginen. Eta festetan gainerako neska denak ateratzen ziren dantzatzera, baina guri ez ziguten uzten. Martiñenean zegoen hoteleko atetik hango dantzaldia ikusi izana ere konfesatzen genuen orduan. Orain oso ezberdina da dena, baina garai hartan “agarratuan” dantzatzeagatik Hijas de María taldetik bota egiten zintuzten. Guk jota bakarrik dantzatzen genuen, inor ukitu gabe! Mitxikoneko gazteena ez zen inoiz ezkondu, nahiz eta aitortu ezkongai asko izan zituela. Lehena armadako kapitain bat izan zen, Baraibarkoa zen baina Iruñeko Amaya kalean bizi zen. Jatorra omen zen, baina ez berarekin bizitza osorako ezkontzeko adina. Gero bigarren bat ezagutu zuen, Kasedan jesuita ibilitakoa. Bere anaia Manuelen bitartez ezagutu zuen. -Zer pasa zen harekin? -Madrilera joan nintzen bera ezagutzera, han zebilelako irakasle. Beteluko neska batek, Gregoriak, Madrilen bi jatetxe zituen eta haren etxera joan

nintzen hamar egun pasatzera. Egunero nire bila etortzen zen paseatzera joateko, baina egun batean, Pasa Poga izeneko jatetxe batera eraman ninduen. Hura zen hura dotorezia. Kabaret bat zen, baina neska haiek han lan egiten zutela ohartu nintzenean, ez zitzaidan ongi iruditu. Hanka sartu zuen eta hortxe bukatu zen. Ondoren, Betelura etorri nahi zuen ni ikustera baina ezezkoa eman nion. Herrian harekin ikusten baninduten ezkondu egingo beharko nuen, ezin ibiliko nintzelako batekin eta bestearekin. -Zergatik ez? -Oi, oi, oi... Nik amari ez nion esan halako konpromisoa hartu nuenik eta Madrilera bera ezagutzera joan nintzenik. Eta gero Kasedako beste bat ezagutu nuen. Azukre merkataria zen, ni baino zaharragoa. Eta osaba Markosek hala esan zidan: “Zaharra zertako?”. Eta egia esan ohartu nintzen niri ere ez ninduela gehiegi konbentzitzen. Margaritak ezkontza bizi osorako konpromisoa zela ulertzen zuen, behin ezkonduz gero ezin izango zuela banatu, bikotea erdipurdikoa edo txarra izanik ere. Eta bera ez zegoen prest horretarako. Mitxikonean familiarekin batera bizi zen Juandurritzeneko osaba, Markos Etxarri, amaren anaia zen. San Migelen kapilau egon zen 42 urtez. Euskalduna zen, euskal nazionalista. Garai hartan Santutegian nazionalista asko elkartzen ziren eta Gerra Zibila lehertu zenean Markos San Kristobalgo Gotorlekuan sartu zuten preso. Azkenean, bi iloben artean bertatik ateratzea lortu zuten eta Margaritaren ahizpetako bat zegoen gogoeta espiritualak egiteko etxe batera eraman zuten. Baina dirua amaitu zitzaionean handik atera behar izan zuen eta Betelura etortzea erabaki zuen, arrebaren etxera. San Kristobaletik aske irtetea lortu zuen, baina debekatu egin zioten San Migelera joatea eta publikoki mezak ospatzea. Eta halaxe bizi izan zen Mitxikonean. 18 urte zituen Margaritak Gerra Zibila hasi zenean... -Zer gogoratzen duzu gerra garaiaz? -Beteluko Karmelo Arin hil zuten,


Errementaldegiakoa. Fusilatzera eraman aurretik konfesatzeko aukera eskaini zioten eta ezezkoa eman eta autoan sartu zuten. Ez genuen gehiago ikusi. Bost anai-arreba zituen, Nicasio, Rafaelito, Vicenta, Rufina eta Encarna. Gero familiak herritik alde egin zuen eta etxea saldu egin zuten. -Zergatik fusilatu zuten? -Mola bainuetxean mitin bat eskaintzen ari zela ¡Viva el comunismo! oihukatu zuelako. Ez zen hildako gehiagorik izan Betelun. Ondoren, estraperloarekin ibili zen jendea bazen herrian. Lateiko Lorenzo Otamendi famatua zen. Garraiolaria zen eta behin kamioia irinez beteta zekarrela guardia zibilek geldiarazi eta han zer zeraman galdetu zioten. “Salvajes” erantzun zien, “salvado” esan nahian. Ez ziren begiratzera ausartu eta aurrera jarraitzeko baimena eman zioten. [Kar, kar, kar]. 41 urte arte baserrian lan egin zuen Margaritak, baina gurasoak hil eta anaia Markos ezkondu zenean Parisera joan zen. Gipuzkoako Benediktinotarren pentsua erosten zuten eta hilean behin Markos izeneko benediktar bat etortzen zen kontuak egitera. Parisera ikastera zihoala esan zien eta Margaritak aukera aprobetxatu eta han lana bilatuko ote zion eskatu zion. Handik hamabost egunetara bere gutuna jaso zuen eta hantxe joan zen, frantsesik jakin gabe. Anaiak frantsesezko esaldien hiztegi batekin eta Parisko kaleen mapa batekin joan zen. Horrela moldatu zen. Dirua irabaztea zuen helburu nagusia. Gogor lan egitera ohitua zegoen Margarita. Baserriko lana garai hartan ez baitzen askoz ere arinagoa. Parisen lan asko egin arren bizitzaz gozatzeko eta bidaiatzeko aukera izan zuen. Gainera, Legión de María izeneko talde bateko lehendakari izan zen. Bertan zeuden emigranteei lana bilatzen eta kontratuak egiten laguntzen zien talde bat zen. Talde hartako kideekin egindako bidaiei esker, Europako hiri asko ezagutu zituen. 25 urte eman zituen Margaritak Parisen. 65 urterekin erretiratu eta

Antzara-jokua Beteluko inauterietan jendea emakumez janzten zen eta aurpegia estaltzen zuten. Mitxikonekoak ez ziren oso inauteri-zaleak, ez zetorrelako garaiko erlijioarekin bat, baina Margaritak gogoan du inauterietako antzara-jokua. “Izugarria zen. Plazan egiten zen. Soka batean antzara bat jartzen zuten zintzilik eta gizonezkoak zaldietan igota antzararen azpitik pasa eta eskuarekin lepoa erauzten saiatzen ziren. Ilaran jartzen ziren hainbat gizon gerriko gorria jantzita, bakoitza bere zaldian igota eta banan banan pasatzen joaten ziren”. Euskal Herrira bueltatzea erabaki zuen. Barañainen erosi zuen pisua. Hiru milioitan erosi omen zuen eta 70 milioitan saldu zuen Burlatako zaharren egoitzara joan aurretik. Negozio biribila egin izanaz harro dago oraindik. Orduan ere azkar ibili zen Margarita! -Beste 20 urtez bizi izan zara Barañainen... -Bai eta 85 urterekin hona etortzeko erabakia hartu nuenean, apaizak ez joateko esaten zidan. Gustura nengoen Barañainen, katekesia eman izan dut bertako ikastetxeetan eta Caritasekin ere laguntzen genuen, baina ahizparekin batera bizi nintzen eta hura hil zenean erabakia hartu nuen. Eta ez naiz behin ere damutu. Jada ezin dut oinez ibili, baina irakurtzea asko gustatzen zait. Hamalau urte daramatzat egoitza honetan eta hemen hilko naiz. -Betelura bisitan joatea gustatzen al zaizu? -Urtero joaten naiz, baina orain ez dut inor ezagutzen, nire garaiko guztiak hil egin dira. Tristea da hori... Niri hara eramango naute hiltzean (eta halaxe izan da). -Nola ospatu duzu aurten zure urtebeteze eguna? -Izugarria izan zen! Begira hor dituzu argazkiak... Senitartekoak etorri ziren eta meza bat ospatu genuen hemen, bi apaizekin gainera. Eta irteterakoan Barañaingo lagun bat etorri zen eta akordeoia jotzen ibili zen. Mojak ere dantzan jarri zituen. Gero Beteluko ostatura joan ginen bazkaltzera. Nik ez nuen ezer ordaindu! [Kar, kar, kar].

“Martiñenean zegoen hoteleko atetik hango dantzaldia ikusi izana ere konfesatzen genuen orduan”

19


kultura

LARRAUN ETA LEKUNBERRI

Kontzertuak, mendi-irteerak eta askoz gehiago maiatzeko kultur egitarauan Hemen da udaberriaren etorrerarekin batera Mitxausenea Kultur Etxeak hainbat eragilerekin batera antolatu ohi duen Larraun eta Lekunberriko maiatzeko kultur egitaraua. Joan den apirilaren 27an eman zioten hasiera Manuel Eziolaza eta Mikel Saralegik heriotza duinari buruz eskainitako hitzaldiarekin. Kontzertuak, bakarrizketak, antzerkia, hitzaldiak... Hilabete honetan ez dugu aspertzeko aitzakiarik izanen! MAIATZEKO KULTUR EGITARAUA

5 - 18:00 “El hombre que empezó a correr” filma San Juan Jubilatu Elkartean. 6 - Bide Berdeen Eguna. 8 - 10:00 “Nola antolatu zure agiriak zerga-betebeharrak betetzeko” tailerra. Mitxausenean.

8 - 18:00 Literatur solasaldia Miren Agur Meaberekin, Larraungo AEK euskaltegian.

11 - 20:00 Aralar Musika Eskolak eskainitako kontzertua, Kantinan. 12 - 19:00 Txanbela Otxotearen kontzertua San Juan Elizan. 12 - Gazteak eta Ttutturre Kirol Elkartea Mendaur mendira. Izen-ematea hilaren 5a baino lehen 659 113 287 telefono zenbakian.

13 - Herri urrats. Autobusean joateko izen-ematea: 948 604 582 / 948 504 400.

15 - 15:30 Eskolako antzerkia, Ibarberriko DBH1 eta DBH2. Mailako ikasleen eskutik.

17 - 19:00 “Erradikalak gara” bertso eta bakarrizketa saioa Kantinan. 18 - 19:00 Hitzaldia Aldazko ostatuan. 20 - 10:00 X. Argazki rallya Mitxausenean. 25-27 - Euskal Herriko V. Kontakt inprobisazio topaketa kiroldegian. 26 - 17:30 Euskal Dantza emanaldia Tirikitraukiren eskutik, Mugiron. 27 - Ttutturre Kirol Elkartearen ateraldia.

20

BARAIBAR

San Migel goiaingeruak hasi du herriz herriko buelta Apirilaren 1ean, Pazko egunean ohitura den bezala, Aralarko San Migel Goiaingeruak bere urteroko ateraldi ofiziala egin ohi du Santutegitik. Joxe Mari Zabaletak eman digu horren berri: “Aurtengoan, 81 lagunekin batera egin zuen San Migeletik Baraibarrerako lehen kilometroak. Hitzordua arratsaldeko lau t´erdietan zen, eta Mariano Zubiriak beste behin gidatu zuen Aingerua mendiz mendi. Hurrengo egunean gure zonaldeko herrietan ibili zen, Araitzen, Betelun, Lekunberrin, Larraunen eta Imotz bailaran barrena, Pazko bigarren astean Iruñeko hiriburuan sarrera eginez. Aurten ere 300 herri inguru igaroko ditu San Joanak bitarte”. Santutegitik bestelako berriak ere baditugu. Azken urteotan bertan lanean dabilen arkeologo taldea aurtengo udan ere bertan izanen da. Gizakiaren historiari buruzko informazio ugari biltzen ari dira bertan eta Noelia Silvak dagoeneko hemendik kanpo ere santutegiko lanen berri eman du esaterako Sevillan edo Berlinen. Maiatzean Madrilen aurkeztuko da orain arte egindakoa eta ondoren Uharte Arakilgo Zamartzeko Monastegian emango du hitzaldia.


2.019 arrazoi biltzeko giza armarria eta giza katea

Joan den hilean Araitz eta Beteluko Gure Esku Dagoko kideek 2018rako aurreikusten diren ekintzen berri eman zuen Arribeko plazan egin zen aurkezpenean. Euskal Herrian inoiz antolatu den mobilizazio handiena izatea espero dute aurtengoa. Ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko dituen giza katea eginen da . 201,9 kilometroko ibilbidea izanen da eta 38 herri eta 3 hiriburu zeharkatuko ditu, Donostiako Bulebarretik Gasteizko Eusko Legebiltzarraren atariraino. 100.000 pertsona beharko dira helburua betetzeko, 2014ko giza katean behar zirenaren bikoitza eta oraingoan ere jarritako kopuru hori gainditzea da egitasmoko kideen erronka.

Beñat Pellejero, Araitz eta Beteluko Gure Esku Dagoko kidea: “Mendialdeko herritarroi Bortzirikoekin, Malerrekakoekin eta Baztangoekin batera Zarauzko kilometroetan parte hartzea tokatu zaigu. Goizean autobusean joango gara bertara eta eguerdiko 12:00etan izanen den giza katea osatu eta gero hiriburuetan egun osoko festa giroa eta ekitaldiak izanen dira. Gure kasuan, Donostiara joango gara eta arratsaldean berriro ere autobusa hartu eta bueltan etorriko gara”. Eta motorrak berotzen joateko, datorren maiatzaren 19an nafarron erabakimena adierazteko giza armarria osatuko da Iruñeko Gaztelu Plazan, bertako kioskoa bandera-

kultura

ARAITZ ETA BETELU

ren erdigunea izanen delarik. Beñat: “Iruñeko ekitaldira nahiz giza katera autobusean joatea aholkatzen dugu, jende asko elkartuko garelako. Horretarako izen-emateak jasotzen gabiltza, antolakuntza errazteko. Iruñean osatuko den giza armarrirako kamiseta eta zapi gorriak banatzen gabiltza eta nafarrok giza katean ere kamiseta eta zapi gorriekin parte hartuko dugu”. Aurtengo ekitaldiek garrantzi berezia izango dute, 2019. urtea erabakigarria izanen dela aurreratu baitute Gure Esku Dago egitasmoko kideek. Datorren urtean Herri Ituna osatuko da eta bertan erabakitzeko 2.019 arrazoi biltzea da asmoa. Aurtengo ekitaldietan parte-hartzeko eman izena: www.gureeskudago.eus

21


kirola

Beretxu Lavin

“Igoeran energia gordez, jaitsieran bikoitza aurreratzen da� Beretxu Lavin Espainiako txapeldun izan da ipar eskiko aurtengo denboraldian. Hamahiru urteko lekunberriarra erreleboetan izan ezik gainerako proba guztietan txapeldun atera da, bai modalitate klasikoan eta baita skatingean ere. Gutxi izaten dira hori lortzen dutenak eta are gutxiago denboraldi berean.

Ipar eskian Espainiako txapeldun eta bi modalitateetan gainera, Beretxu... Bai, skatingen eta klasikoan. Bi teknika ezberdin dira, eski eta oinetako ezberdinekin egiten direnak. Txikitatik ipar eskia egiten dugun gehienok, normalean bietan ibiltzen gara. Zein ezberdintasun dituzte bi modalitate horiek? Skatingaren kasuan, eskien zola lisoa da eta aldeetara irristatzen doaz. Klasikoan aldiz, hasiberrien eskiek ezkata moduko batzuk dituzte eta gainerakoak leunak dira, baina elurraren tenperatura, hezetasuna eta hainbat faktore kontuan hartuta zera ezberdinak eman behar izaten zaizkie erdian. Klasikoak korrika ibiltzearen antza handiagoa du, abiadura gutxiago hartzen da, baina agian klasikoaren teknika skatingarena baino zailagoa da, pisu aldaketak, oina ongi sartzea, angelu on batean... Nolakoak izaten dira txapelketako saioak? Normalean kategoriaka ateratzen gara eta neskak eta mutilak banaturik. Erlojupeko probak izaten dira eta bertan daudenek aurrekoari zenbateko aldea ateratzen diozun ikusten joan daitezke. 800 metro eta 10 kilometro arteko lasterketak izaten dira eta igoerak, jaitsierak eta pixka bat denetik duten pistak aukeratzen saiatzen dira. Eta non dago zailtasuna igoeran ala jaitsieran? Jaisteak badu bere zailtasuna, ahalik eta gutxien frenatzen saiatu behar zara, batez ere kurbetan, baina igotzea oso gogorra da. Zein izaten da zure taktika? Ahalik eta azkarren igotzea ala indarra jaitsierarako gordetzen duzu? Badirudi aldapa gora dena eman

22

“Denbora dudan bakoitzean joaten naiz entrenatzera� eta aldapa behera lasaiago jaitsiz gehiago aurreratzen duzula, baina ez da hala. Hobe da igotzerakoan energia gordetzea eta jaitsieran asko bultzatzea, bikoitza aurreratzen da! Noiz hasten da txapelketetako denboraldia? Abenduaren hasieran hasten da denboraldia eta zenbat liga txikitan parte hartzen dugu. Urtarrilean modalitate klasikoko Espainiako txapelketa izan zen eta martxoan Espainiako Skatingeko txapelketa. Eta nola sailkatu zinen Espainiako txapelketan parte hartzeko? Beharrezkoa da federatzea. Gure taldearen kasuan, asko ez garenez guztiok parte hartu dezakegu, baina beste zenbait taldetan onenak aukeratzen dituzte. Aurten ez zara emaitzekin kexatuko... Ez, ez. Klasikoan Espainiako txapeldun sailkatu nintzen bai springetan eta baita distantzia luzeko proban ere. Springen proban talde txikitan ateratzen gara eta amaieran denbora onena egin dutenen artean jokatzen da azken lasterketa. Eta distantzia luzeko proba erlojupekoa izaten da eta banaka ateratzen gara, minutuero. Eta martxoan skatingeko Espainiako txapelketa izan zenuen... Bai. Hor beste bi proba egin nituen. Springean lehenengo gelditu nintzen eta erreleboetan bigarren gelditu ginen. Erreleboen proba taldekakoa izaten da, hiru laguneko taldea.


kirola Zein klubetan ibiltzen zara? Uzturren, Tolosako taldean. IruĂąean badira bi talde, baina txikitatik Berastegiko neska batekin harremana dut. Bere aita, Txiki Plazas, Uzturreko entrenatzailea da eta horregatik erabaki nuen Uzturren sartzea. Eta non entrenatzen duzue? Lehen biok bakarrik ibiltzen ginen, baina orain Tolosako beste neska batzuk sartu dira eta Berazubin rolleskiekin entrenatzeko baimena eman ziguten, Tolosako atletismoko pistetan. Bestela, portuak igotzen ibiltzen gara hemen inguruan. Ski pistetatik kanpo Rolleskiekin ibiltzen gara. Rolleskiak gurpildun eskiak dira, ezta? Bai, motzagoak dira eta gurpilak dituzte aurrean eta atzean. Horretan ere ezberdinak izaten dira skatingerako edo klasikorako. Skatingeko rolleskien kasuan, gurpilak aurreraka eta atzeraka joaten dira eta klasikokoak zabalagoak dira eta gurpil bat atzeraka ez joateko blokeatu egiten da. Beraz, horiei esker eski estazioetatik kanpo entrenatzeko aukera izaten duzue... Bai eta behintzat, teknika, oreka eta ahalmen fisikoa landu dezakegu. Aldapa behera jaisteko pixka bat arriskutsuak izaten dira, ez dutelako frenorik eta s-ak egiten moldatu

behar zara. Askotan mendateak igo ondoren, jaitsi kotxez egiten dugu. Denbora asko eskaintzen al diozu entrenatzeari? Denbora dudan bakoitzean joaten naiz entrenatzera. Azterketa garaian ere denbora gutxi izanda ere saiatzen naiz tarte bat ateratzen eta rolleskiekin ez bada, igerilekura, gimnasiora edo korrika egitera joaten naiz. Orain ziklismoan ere eman dut izena. Korrika egitea ez zait gehiegi gustatzen baina gaitasun fisikoa lortzeko lagungarria da. Ez da eskolaz kanpoko jarduera bat bezala, ez

“Klasikoan lan handia ematen du eskiak aurretik prestatzeak�

23


kirola

prestatzeak. Elurraren tenperaturaren, hezetasunaren eta transformazioaren arabera argizari ezberdinak eman behar zaizkielako. Batzuetan elurraren egoera momentu batetik bestera aldatzen da eta ez da erraza!

Aurten lortutako emaitzei esker, hainbatetan igo da Beretxu podiumera.

dut ordutegi finkorik, baina astean bitan taldekideekin gelditzen saiatzen naiz eta asteburuetan normalean hiru orduz goizean. Lesiorik ala sustorik? Iaz bota hautsi zitzaidan txapelketako lasterketabatean eta nahiko berria zen. Abiadura handia hartzen al da? Bai, baina lasterketaren aurretik zirkuitua ikusten dugu, aldapak nolakoak diren ikusi eta aurretik prestaketa egiten da. Txikitatik ibiliz gero beldur gutxiago izaten da. Lasterketaren egunean geroz eta gehiago berotu hobeto. Aurretik begiratzen dut nondik dagoen elurra okerrago, non dauden zulo gehiago, pistak nolakoak diren... Klasikoan adibidez, oso garrantzitsua da eta lan handia ematen du aurretik eskiak

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437 24

Eskia kirol garestia dela esaten da... hala al da? Bai, garestia da. Materialak diru asko balio du eta berehala txikia gelditzen zaizu. Gu normalean lagunen artean moldatzen gara, zaharragoek pasatako materiala hartzen dugu... Alpinoa baina askoz ere merkeagoa da, ez duzulako arrasterik behar, baina txapelketetan ibiliz gero, materialean asko gastatzen da. Bidaiak ere egin beharko dituzue... Txapelketako lasterketak non izaten dira? Penintsulako iparraldean dira denak. Urrutien Kataluniara joan naiz. Asko dira eskian ibiltzen diren katalanak eta oso onak dira. Nafarroan ere badira taldeak eta geroz eta hobeak, IruĂąean, Erronkarin, Zaraitzun... Aurtengo eski denboraldia amaitu da... Eta orain? Espainiako Federaziotik emaitza onenak lortu genituenoi kontzentrazioren batera deituko gintuztela aipatu ziguten eta horren zain nago. Eta abuztuan Rolleskiko txapelketa hasiko da. Baina orain, lortutakoarekin oso pozik nago eta eskiatzen jarraitzeko gogo handiago piztu dit.


kirola

Nafarroako Lauko Sokatira Txapelketaren erdia egina dute Araxeskoek

Hasi da EHME iristeko atzera kontua Ekainaren 2an izanen da aurtengo Euskal Herria Mendi Erronka. Dagoeneko 700 korrikalari inguruk eman dute izena, baina oraindik izen emateko epea zabalik dago maiatzaren 15era arte. Aurtengo edizioan Juan Mari Torrealdai kazetaria eta soziologoa omenduko dute, EHMEk mendizaletasuna bultzatzeaz gainera lurraldetasuna, ofizialtasuna eta euskara sustatzea ere baduelako helburu. Iazko ibilbide bera mantenduko da. 67 kilometro dira guztira, Leitza, Araitz, Betelu, Lekunberri, Larraun eta Berueteko mendiak zeharkatuz. Goizeko zortzietan irtengo dira korrikalariak Leitzako plazatik eta eguerdi aldera hasiko dira bueltan helmugara iristen. Sari banaketa iluntzeko 20:00etan izanen da. Oraindik garaiz zabiltza, eman izena!

Kirol Astea ospatuko da maiatzaren 30etik ekainaren 2ra Maiatzaren azkeneko astean, Kirol Astea ospatuko du Kirol Mankomunitateak. Lau egunez, hainbat kirol saio dohainik eskainiko dira eta ikasturtean zehar lanean ibili diren kirol taldeek erakustaldiak eskainiko dituzte. Maiatzaren 30etik ekainaren 2ra bitarteko egitarau berezia prestatzen ari dira Kirol Mankomunitatean.

Aurreko alean aurreratu genizuen moduan, Araxes Herri Kirol taldea Nafarroako 4x4 sokatira txapelketan parte hartzen ari da. Kadeteen eta 20 urtez azpikoen mailan ari dira jokatzen. Dagoeneko bi jardunaldi jokatu dituzte. Txantrean izan zuten lehena eta Lesakan bigarrena. Apirilaren 21ean jokatu zuten bigarren saio hartan Kadeteek tiraldi bat irabazi eta beste bat berdindu egin zuten eta 20 urtez azpikoek ordea ez zuten horrenbesteko zorterik izan eta finalerako sailkatzea zaildu egin zaien arren, oraindik ere badute aukera. Beste bi jardunaldi jokatuko dituzte hilabete honetan zehar, Antsoainen eta Iruritan. Lau jardunaldi horietan puntu gehien lortzen dituzten bi taldeen artean jokatuko da finala.

25


itz aspertuan Agurtzane Altuna

Nature “Nature haundittue dauke, laister do umea”. Nature baño gauze magikogoik ba ote dau? Nature hitzeen esanahie baño zabalagoik eta aldi berean intimogoik ba ote dau? Zer da ba, ordea, nature? Nature udaberrie da, haizea, ebie, basoko itzala eta euzkien argie; mendi punteko haize fine da nature, kukue, gooldio berdea, errekan soñue ta larramiluen usaie. Sortzea, ernaltzea, loratzea, bizitza bea da nature, kanpoa atea ta ikusten o sentitzeun hoi dena da nature. Bihotz taupada azkartuk re badee nature; basoan umela, gazta berrien gañeko lizune, itsasoko uren o bizkarreko izardien gazie, puntte likatsuet, hankarte bustie, oolan gorrie ta ezpañen gorie; sexue, sue, kanpoan ez ezik barrunbean e bada nature. Gue baitan damakiu emakumeok naturen zatitxoat, emEkume guztin organoik intimonai re esaten baitzaio nature. Eztakit, ordea, noiz ta nola utzi zitzaion emakumean hankarteko txoko magiko ta goxo horri nature esateai. Sotana beltzak itzal haundi xamarra itten zuen garaitan akaso, eztakit. Gorputze arimen ispilu dela ohartuik arime hoin kontrola lortzeko itzalen arteko borrokatan akaso, eztakit. Barroti, soo mutur guztitan ikusten dee behorrak garai hontan behen txamal ttikie ondoan duela. “Nature haundittue dauke, saarri do umea”. Nik e izan dot haundittue nature, ta halaxe izatea bai, belaxe zun umetxoak kanpoan burue. Bizie ematea eta bizitzea bea baño gauze polittegoik eta magikogoik ba ote a ba? Naturen alde oaingoan nere apustue! Azindatan ibiltzean hitze da, eta emakumetan zeatik ez ba. Potota, xamurtasunez esan nahita re traatuta geatzea eztarrin. Ta alue, hitze asmatu zuna bea izango zen galanta. Igualeko hitz politte ta goxoa da nature, adierazteon guztiekin gañea. Itzal, beldur, lotsa, pekatu, lizunkeri ta beinkazio guztin gañetik itteo kukuek kuku udaberrie heltzean, udak ekarrikotto enarak eta euzkiek larramillue. Nature izan daillela birea eakusteon argi izpie, kanpokotik ta barrungotik, naturetik sortuk gea denok, zor diu hainbeste.

26


Araika Etxarri Urbizu Maiatzak 6, 6 urte. Zorionak Araika!!! Nola ospatuko deu zure urtebetetze euna? Bazkaltzen? Merendatzen? Pintxo-poten? Zu hortako beti prest!! Ongi pasa politte, familia guztin partetik.

Eneko Etxeberria Etxarri Maiatzaren 12an 2 urte. Merezi duzun bezala ospatuko dugu zure eguna. Zorionak eta muxu handi bat familia guztiaren partez. NikolĂĄs BĂŠcares Maiatzaren 18an, 3 urte. Zeinen handia zauden! Jarraitu holako irribarre politarekin eta geroz gehiago ikasten! Muxu handi bat aita, ama eta Luanaren partez. Muaaaaa!!!

kuxkuxean

Naroa Elordi Ilarregi Maiatzaren 11an, 7 urte. Zorionak polittena!! Egun ona pasa. Ongi-ongi ospatu zure lagunekin eta familiarekin. Muxu potolo bat guztien partez.

Irantzu Etxarri Maiatzak 23. Zorionak Irantzu!!! Zure kuadrilaren partez munduko besarkadarik goxo, indartsu ta maitekorrena!!!! Asko maite zaitugula ez ahaztu!!

Miren Tirapu Maiatzak 28. Zorionak!!! Egun zoriontsu bat izan. Zure kuadrila. Gurutze Otamendi Maiatzaren 3an, 58 urte. Zorionak ama, amona!! Aimar eta Aitzor Zubillaga Urtetan bakarrik ez, Maiatzak 4, 15 urte. bizipozean ere segi holaxe Maiatzak 15, 11 urte. gehitzen eta gehitzen. Zorionak bikote!! Merezi bezain ongi pasa zuen Muxu haundiet etxeko urtebetze eguna. guztin partez. Muxu bana Ugaitz, aita eta etxeko guztien partez.

Aimar Aldaregia Balda Maiatzaren 6an, urte bat. Zorionak Aimartxo!!! Etxeko txikienak jada urtetxo bat! Ongi pasa zure egunean. Muxu haundi bat Iraide, Haizea eta familia osoaren partez.

Jakes Iturrioz Cruz Maiatzaren 11n, 9 urte. Zorionak zure 9. urtebetetzean!!!!! Ondo pasa beti!!!!

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.

Alaitz Olano Apirilaren 25ean, 18 urte. Zorionak zure 18. urtebetetzean! Oso ongi pasa egune ta disfrutatu politta!

27


Plazatik plazara

Araxes ikastetxea

Araxesen ere hasi dira lehenengo ametsak betetzen Abenduan ekin zion Araxes ikastetxeak Ikas Komunitatearen proiektuaren ametsen faseari. 2018ko urtarrilaren 21era bitarte ikasle, irakasle, guraso nahiz gainerako herritarren ametsak bildu zituzten. 1.300 amets inguru jaso ziren eta horregatik ikastetxeak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu zuten guztiei. “Haurren ametsak apartak dira, euren munduak dibertsioaren inguruan osatzen da. Baina badaude amets oso formalak ere, adibidez jantokia astean behin ingelesez izatea. Bestetik, pizza eskaera ugari daude, makarroiak, patata tortillak... ere. Baita plater integralak, begetarianoak, ekologikoak eta sushia wasabirekin ere... Eskolaz kanpoko jarduera desberdinak amestu dituzte: judoa, yoga, taichi, dantza, artea… Azterketak eta etxeko lanak? Kendu daitezela edo behintzat gutxitu, astebururako ez bidaltzea, baina badaude gehiago nahi dutenak ere. Proposamen metodologikoak ere jaso ditugu, adimen anitzak, pedagogia sistemikoa, ikas-

Euskaraldia martxan jartzeko batzordea sortu da Larraunen. Arg: Labrit.

28

keta inguruak, ikasketa manipulatiboa, Montessori…” Ikastetxeko eraikinean amestu dutenak ere izan dira: igerileku batekin, errealitate birtualeko gela batekin, tirolina, parkour pista, sofak, komunetako ispiluak, gelan aulki erosoagoak… Amets horien guztien sailkapena egin behar zen lehentasunak ezarriz. Eta hori ere dagoeneko egiten hasi dira Araxes eskolan. Batzuk, errazenak, denon laguntzarekin aurrera eramateko aukera izanen dute ikasturtea bukatu baino lehen eta beste batzuk, datorren urterako edo hurrengoetarako utzi beharko dituzte. “Nahiago genuke errazagoa izango balitz! Baina dirua behar duten amets horiek edo prozesu bat behar dutenek, pixka bat itxaron beharko dute!”. 1.300 ametsak sailkatzeko egin diren bileretan (oraindik bukatu ez den sailkapena), amets batzuk askotan errepikatu dira.


Plazatik plazara

Egikaritzeko lehen ametsak Garrantzia eta premia baloratu ondoren, batzorde hauek sortzea erabaki dute ondoko ametsak gauzatzeko: Eskolan baratza izatea, patioan euritik eta eguzkitik babesteko estalpe bat egitea eta jantokian pizza eskaintzea. - Martxoaren 27an egin zuten batzordeek lehen bilera eta orduz geroztik martxan dira, ezarri dituzten helburuak lortzeko. Batzorde hauek egingo dutenaz gain, dagoeneko 4 amets bete dituzte: - Eskolan 2018-2019an jardunaldi jarraia egotea. - Komunetan ispiluak jartzea. - Komunak neska edo mutilentzako diren jakiteko identifikazio ikurrak jartzea. - Udalari eskaera egin zaio, herriko presa ekainaren lehengo astebururako egokiturik egon dadin. - Eguberrietan eta ikasturte bukaeran egiten diren jaiez gain, Aste Santuko oporrak hartu baino aurreko egunean jaialdia egitea.

Beteluko Ikas Komunitatea martxan da, eta geldiezina da! Animatu eta parte hartu! Nola egin dezakezue? Posta elektronikoaren bidez: ikasko.araxes@gmail.com

Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net 29


KONTU TXIKIAK

SALTO UDALEKUAK, IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzeko, kontzientziatzeko eta eragile aktibo bihurtzeko, udalerri euskaldunetako gazteen udalekuak antolatu ditu aurten lehen aldiz UEMAk. Uztailaren 10etik 17ra izango da egonaldia, Zestoako Sastarrain aterpetxean. 50 lagunentzako izango da lekua.

IRAGARKI TAULA

LEKUA Zestoako Sastarrain aterpetxean izango dira udalekuak. Aterpetxeari eta inguruari buruzko informazio osagarria, hemen: sastarrain.com NORENTZAT? Udalerri euskaldunetan bizi diren 15 eta 18 urte arteko gazteentzat; gurean, Araitz, Areso, Basaburua, Goizueta, Larraun eta Leitzako gazteak. IZENA EMATEKO EPEA eta MODUA ¡ Izena emateko epea martxoaren 19an hasiko da, eta maiatzaren 9ra arte izango da zabalik. ¡ Horretarako, hezkuntza@uema.eus helbidera idaztea edota 943 816699 telefonora deitzea (astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 15:00etara) nahikoa izango da. 249 euro ordaindu beharko du gazte bakoitzak.

Bidali zure heriotz-agurra mailope@labrit.net e-postara edo dei ezazu 638 652 339 telefono zenbakira eta agurtu itzazu zendatutakoak aldizkariaren bitartez. (Dohako zerbitzua).

30


KONTU TXIKIAK

MAIATZA

8 | LEKUNBERRI: Literatur solasaldia Miren Agur Meaberekin, arratsaldeko 18:00etan Larraungo AEK euskaltegian.

8|

LEKUNBERRI: “Nola antolatu zure agiriak zerga-betebeharrak betetzeko” tutoriala. Goizeko 10:00etan, Mitxausenean.

10 | BETELU:

AGENDA

Heziketa prebentzioa, alkoholaren eta drogen kontsumoari buruzko tailerra, arratsaldeko 15:00etan Araxes ikastetxean.

19 |

IRUÑEA: Nafarroako Gure Esku Dagok antolatutako Giza armarriaren ekitaldia.

28 |

LEKUNBERRI: Haurrekin heriotzaz nola hitz egin ikasteko tailerra, arratsaldeko 15:15etan Ibarberri ikastetxean.

29 | BETELU: Sare sozialen erabilera egokiari buruzko hitzaldia, arratsaldeko 15:00etan Araxes ikastetxean.

EKAINA

2 | ESKUALDEA: Euskal Herria Mendi Erronka.

10 | ZARAUTZ: Gure Esku Dagok antolatutako Giza katea

SALGAI - Baserri bat salgai Atallun. Egoera onean eta oso paraje ederrean. Harremanetarako 646 703 705.

MERKATU TXIKIA

- Salgai enpakadora John Deere 330. Gutxi erabilia, egoera oso onean. Telefono zenbakia: 659 796 445 - Pisu berritua salgai Betelun. 90 m2-ko etxebizitza, igogailuarekin, hiru logela (horietako bi balkoiarekin), bi komun, saloia miradorearekin, sukaldea terrazarekin eta garaje itxia. Harremanetarako: 699 348 975. - Txabola saltzen da. 6x2,5 metro karratuko txabola, suarekin, mahaiarekin eta ohearekin. (Vicente 662 565 636).

31



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.