Mailope 205 uztaila

Page 1

205. zkia. - 2013ko uztaila

LAUBURUA: GPSa EKINAREN EKINEZ: Beteluko Ura ERREPORTAJETXOA: Arnasguneak ELKARRIZKETA: Amaia Apalauza KIROLAK: Noemi Ugarte KUXKUXEAN: Zorion agurrak

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

Kaka ere ezin lasai egin Mikel Betelu

7PEKAtu

Pantxika behia duzue azalean, ederki portatu zen Baraibarren burutu zen Mailoperen aldeko Kaka Plastan. Urduri sartu zen jende artera baina hamar minutu bueltaka ibili ondoren plast! 108an to kaka plasta!


MAILOPEtxiki Oporretan Iritsi dira oporrak!! Zer egingo duzue aurtengo udan? Hondartzara joango zarete, mendira, igerilekura...? Kanpoan ibiliko zarete edo herrian geldituko zarete? Zoazten lekura zoaztela eta egiten duzuena eginda ere, zuen oporren testigu izan nahi du Mailopek. Horregatik, oraingoan oporretan ateratako argazki bat bidaltzea nahi dugu, hori bai ez ahaztu Mailope aldizkariarekin ateratzeaz!

-2-

Jasotako argazkien artean Lacturale-ren hiru sari zozketatuko ditugu: 1- Zure pisua esnetan. 2-Zapore ezberdinetako Lactujogurt sortak. 3-Lacturale Interpretazio Zentrora zure familia osoarekin joateko sarrerak.

Aurreko alean, Mailope Txikiko kaka plasta Kuxkuxean atalean zegoen, Eneko Orejaren hankaren azpian. Oraingoan Errazkingo Unai Go単ik eramango du Mihiluze mahai jokoa etxera. Zorionak!

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


04> Iritzia 08> Luze: Aner Ansorena 09> Zabal: Oskar Estanga

10 > Dantza Mugimendu Terapia Miren Saralegirekin dantzarekin erlazionatutako terapiak ezagutuko ditugu. Ekainean Intzako Sorabile baserrian bi tailer eman zituen penintsula osotik etorritako pertsonekin eta uztailaren 23an Mendukilon izanen da Puxkek taldearekin ikuskizun bat aurkezten.

13> Lauburua: GPS-a 14> Batzarre

16 > Gaztetxoen artean bertsolaritza sustatuz Ikasturtearen bukaerarekin batera, gure bertso eskolaren orain arteko ibilbidearen balorazioa egin dugu eta gainera irailera begira dituzten asmo berrien inguruan aritu gara. Gaztetxoen bertso eskola sortzea dute orain erronka eta ikasturte berriarekin batera bertan izen emateko deialdia egingo dute Ibarberri Eskolan.

-3-

19> Kuxkuxean: Uztaileko zorion agurrak

20 > San Joan suak Udaren etorrerari ongi etorria emateko aurten ere San Joan suak piztu dituzte eskualdeko zenbait herritan. Tamaina guztietakoak egin zituzten gainera, eta tradizioari jarraituz suaren gainetik salto egin zuten.

22> Erreportajetxoa: Arnasguneak 28> Lurrak emana: Donostian ez dago Tamarindorik 29> Zeruak esana 30> Ekinaren Ekinez: Beteluko Ura

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Noemi Ugarte, Euskara Zerbitzua, AEK, Mikel Betelu, Miren Saralegi, Juan Antonio Garaikoetxea, Plazaola Judo Taldea, Oskia Etxebarria, AItor Irastortza eta Julio Calonge. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA Zure udaletxean egin ezazu euskaraz!

Izan zaitez boluntarioa!

Lekunberriko Udalak euskararen erabilera sustatzeko ordenantza onartu zuen 2011. urtean. Udalak ordenantza onartzeko erabakia hartu zuen, euskara gure herriko hizkuntza delako, eta gaztelaniarekin batera, administrazio hizkuntza izateko ahalegina egin nahi duelako. Geroztik, udala lanean dabil, euskararen erabilera normalizatua lortzeko bidean. Hainbat esparrutan urrats ezberdinak eman dira, eta beste hainbatetan, oraindik, lan handia egin beharra dago. Horien artean, udala eta herritarren arteko harremanak ditugu. Herritarrek udalarekiko harremanetan euskara erabili dezaten animatu nahi ditu Udalak. Bera hasia da prozesu horretan, baina azken helburu hori lortzeko, udala eta herritarrak elkarrekin aritzea, elkarri laguntzea, ezinbestekoa da.

Boluntarioa aukera propioagatik eta trukean ordainsaririk jaso gabe bere denbora librearen zati bat ekintza solidario batera eskaintzen diona da. Boluntariotza mota asko daude, eta arlo askotan jardun daiteke, arlo soziala, kultura, hezkuntza, ingurumena, osasuna, parte hartzea, giza eskubideak, larrialdietan laguntza, garapen sozio ekonomikoa, aisialdia...Kasu guztietan boluntarioak eskaintzen dutena ez da bakarrik denbora. Bakoitzak pertsona bezala duen hoberena dohakoa eta interesik gabeko laguntza ematen eskaintzen du. Bere jardueran pertsonen duintasunarekiko errespetua eta gizarte eskubideak kontuan hartuko du, konfidentzialtasuna zainduz. Irurtzungo Oinarrizko Gizarte Zerbitzuan boluntario talde bat martxan jarri nahi dugu. Helburuak hauek dira: Jadanik antolatzen diren ekintza desberdinak bideratu edo indartu (elikagaien bankua, “Itxipuru” jantzitegia, menpekoak diren pertsonekiko laguntza...) eta baita beharrezkoak diren beste batzuk martxan jarri ere (klase partikularrak...). Garrantzia pertsonek bete ezin dituzten gizarte beharretan jartzen dugu, baliabide ekonomiko edo giza baliabide nahikoak ez dituztelako . Bestalde denbora librean ekintza solidarioren bat egin nahi duten pertsonei espazio bat eman nahi zaie, burutzeko gaitasuna duten ekintza batzuetan denbora zehatz batean parte-hartuz. Momentu honetan denbora librea duen jende gehiago dago, eta bestalde boluntarioen beharra dago, ez baitugu gauza asko egiteko dirurik. Gizartea aldatzea beharrezko ikusten badugu gure gertueneko errealitateetatik has gaitezke. Boluntarioa izateak denbora zehatz batean lan egiteko konpromisoa dakar, garai konkretu batean eta astean ordu kopuru konkretu batekin. Oinarrizko gizarte zerbitzutik formazio eta aseguruak egiteko konpromisoa hartuko genuke. Parte-hartzeko, deitu Oinarrizko Gizarte Zerbitzura, gure telefonoa: 639-127-271, edo bidali mezu bat, ssbirurtzun@gmail.com.

TELEFONOZ EUSKARAZ UDALAREKIN • Udalak euskaraz bidalitako paperen bat ulertzen ez baduzu... • Udalarekiko gestioak euskaraz egin nahi eta ez badakizu euskaraz nola egin... • Udaletxean euskararen erabilera dela eta, kexaren bat azaldu nahi baduzu... • 012ren zerbitzuak euskaraz ere jaso ahal dituzu.

-4-

ESKABIDEAK BETETZEKO GARAIAN Eskatzen dugunaren azalpena edo zergatia: Lokal bat ireki beharra, taberna atarian mahaiak jarri nahia, udal aretoak erabiltzeko beharra, sukaldea berritzeko asmoa, dirulaguntza jasotzeko eskabidea, eta abar. Euskarak euskaldunak behar ditu: zu zara euskalduna. Euskarak erabilia behar du izan: ezinbestekoa da hainbat esparrutan euskara erabiltzea, adibidez, administrazioan, zure udalean. Euskarak bizirik iraungo du erabiltzen duzun bitartean. ESKABIDE IDATZIAK EUSKARAZ. EZIN UKATURIKO ZURE ESKUBIDEAK HONA HEMEN ZURE LAGUNTZA-TELEFONOA: Euskara Zerbitzua - 948 504400 larbeleareuskaraz@iparmank.org

Lekunberriko Udala

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era

Mankomunitateko Gizarte Zerbitzua Oharra: Aurreko alean, Iritzia atalean hanka sartze bat egin genuen. Alde Hemendik herri mugimenduak eta Joseba Artzelutsek bidalitako testuen sinatzaileak kontrako testuan jarri genituen. Barkatuko diguzuelakoan. Mailope Taldea.


(H)iriTZIA EHME Ekainaren 1ean izan zen EHME, Euskal Herria Mendi Erronka, lasterketaren lehen edizioa, eta antolatzaileak oso gustura daude emaitzarekin. Gogoratuko duzuenez, oso eguraldi txarra egin zuen, bai egunean bertan eta baita aurreko egunetan ere. Euri asko bota zuen eta ibilbidean lokatz asko izan zuten parte hartzaileek. Hala ere, lasterketa arrakastatsua izan zen. 550 lagunek hartu zuten parte, guztiek ez zuten bukatzea lortu, baina denak oso gustura azaldu ziren lasterketaren antolaketarekin, tratuarekin, ikusleen harrerarekin eta ibilbidearekin. Poztekoa da hori, eta baita boluntarioen laguntza ere. Ia 200 lagun aritu ziren boluntario lanetan, bai lasterketaren egunean, aurretik, eta ondoren ere. Antolakuntzako kideen partetik eskerrik beroenak boluntario guztiei eta modu batean edo bestean aurreneko EHME egiten lagundu duzuen guztioi. Hotza eta euria ordu luzez jasan behar izan zuten ibilbidean zehar zeuden boluntarioek, eta hala ere, irribarretsu eta korrikalariak animatuz. Asko izan ziren ibilbidean zehar, han eta hemen, mendi tonto-

rretan, herrietan bildu ziren herritarrak goitik behera lokaztuta zetozen korrikalariak animatzeko. EHME lasterketak 65 kilometro zituen eta desnibel positiboa 3.500 metrokoa. Lasterketako lehen gizonezkoa Angel Arrieta izan zen, Uharte Arakilgoa. 6 ordu eta 45 minutuan bukatu zuen ibilbidea. Eta Gaintzako Kilometro bertikala, 55 minutuan egin zuen (Gaintzako plazatik Irumugarrietara). Lehen neska berriz, Ibarrako Leire Arrizabalaga izan zen eta 8 ordu eta 24 minutu behar izan zituen lasterketa bukatzeko. Eskualdeko azkarrena, Astizko Xabier Azpiroz izan zen, 8 ordu eta 23 minutuan egin zuen ibilbidea. Dena dela, datu, argazki eta bitxikeria guztiak Ehmendierronka.com webgunean dauzkazue ikusgai. Baita lasterketaren bideo polit bat ere. Bukatzeko, eskerrik asko berriz ere laguntzaile guztiei, beraiek gabe ez baitzen posible izango halako tamaina hartu zuen lasterketa bat egoki antolatzea. Eskerrik asko eta datorren urtera arte!!

EHMEko antolatzaileak

Herri epaia Lekunberrin

Sarkasmo ala abagunea

Herrira mugimenduak sortutako “Epaia” ekimen ibiltaria Lekunberrira iritsiko da uztailaren 19an helburu nagusi batekin 197 / 2006 doktrina salatzea, gaur egun Xabier eta Juanjori aplikatzen zaien doktrina alegia. Epaiak herritarren ekarpen grafikoak jasoko ditu eta ekitaldi bat burutuko da Lekunberriko plazan. Honen hasiera Tafallan izan zen Ines del Rioren jaioterrian, ezaguna da Europako Giza Eskubideen Auzitegiaren Areto Nagusiak bere kasua eta 197 / 2006 doktrinaren inguruko erabaki definitiboa plazaratuko duela hurrengo hilabeteetan. Ekainean Tafallatik hasi zen ekimena, Euskal Herri osoko 80 herri eta hiri zeharkatuko ditu, irailaren 14an Iruñeko Anaitasuna Pabiloian bukatuz ekitaldi nazional batekin. Hortaz herritar guztiak gonbidatu nahi ditugu iniziatiba honetan parte hartzera. Denon artean, herriz herri, giza eskubideen errespetuaren eta salbuespeneko espetxe politikaren amaieraren aldeko aldarria osatzeko. Guztion artean mezu argia bidali behar diegu Estatu frantziar zein espainiarrari, baita nazioarteko komunitateari: konponbidearen alde egiteko garaia da, eman diezaiogun aukera bat bakeari.

Euskara Kultur Elkargoak bere harridura eta bere kezka adierazi nahi du Nafarroako Gobernuak izanen baitu Hizkuntza Aniztasuna Sustatzeko Sare Europarreko (NPLD, ingelesez) lehendakariordetza hurrengo bi urteetan. NPLDan Europako Batasuneko hainbat erregiok hartzen dute parte, kultur elkarteez eta gobernuz kanpoko erakundeez gain. Helburua du herritarrak eta Europako erakundean sentsibilizatzea kultur aniztasunaren garrantziaz. Dori López Jurío (Euskarabideko Aholkularitza eta Komunikazio Ataleko burua) hautatu zuen NPLDko lehendakariorde. Gure iritziz erabat kontraesankorra da Nafarroako Gobernuak ardura kargurik izatea NPLDean, orain arte euskararen inguruan daraman politika dela-eta Europatik etorri zaizkion gomendio guztiei ez aditua egin dielako, euskarazko hedabideen sustapenari dagokionez bereziki. Alde horretatik, paradigmatikoa da Euskalerria Irratiaren legeztatzeari edo ETBren kaptazioari Nafarroako Gobernuak egiten dion uko sistematikoa. Europatik etortzen zaizkion kritikak isilarazi edo deuseztatu nahi. Egiazko xedea hori ote den, bere kezka agertu nahi du Euskara Kultur Elkargoak.

Larraungo Herrira

Xabier Epalza, EKEren zuzendaria (jatorrizko testua moldatua)

-5-


7PEKAtugaldera 1. Nagikeria:

zerk alfertzen zaitu erabat? Lanetik etortzean etxeko lanak egiten hasteak.

2. Gorrotoa:

zerk bihurtzen zaitu otso? Aurpegira gezurra esaten didatenean.

5.Inbidia:

zerk ematen dizu inbidia? Gai baten inguruan jendea hitz egiten ikusi eta gai hori oso ongi kontrolatzen dutela ikusteak.

6. Luxuria:

zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Ongi afaldu ondoren lagun artean botatzen den patxaran kopak.

zerk jartzen zaitu berobero? Parrandan nagoenean neska baten begiradak. Kar-kar-kar... Zenbat amets parrandetan!!

4. Zikoizkeria:

7. Harropuzkeria:

3. Sabelkeria:

zer desio duzu gehiegi? Egunen batean herri euskaldun eta berditasunezko oinarriak dituen nazio bat eraikitzea desio dut.

Mikel Betelugotzia Lekunberriko Zine

zerk jartzen zaitu oilar? Lanketa bat egitean eta hau ongi ateratzen denean. Oso sentsazio onak sortarazten dizkit.

-6-

OPORRETARA GOAZ!

PARROKIA GERA

BARATZE EKOLOGIKOAK

Guri ere iritsi zaigu oporrak hartzeko ordua eta beharra. Urtero bezala abuztuan ez da alerik kaleratuko eta irailean indar berriturik berriz ere ekingo diogu bazterrak nahasteari gure eskualdeko berriak zuei aurkezteko. Uda ona pasa!

Eskualdeko eliztarrek euren aldizkari txikia edo buletina sortu berri dute. "Parrokia Gera" izenarekin kaleratu dute lehen alea. Bertan eliz barruko jai eta ospakizunen berri emateaz gainera bi eliztarren lanaren erakusgarri den elkarrizketa ere biltzen da. Dagoeneko bigarrena ere kalean da.

Cpaen erakundeko bi teknikari aritu ziren ekainean zehar baratze ekologikoen inguruko ikastaroak ematen. Talde polita bildu zen. Lehenengo saioetan teorian baratze ekologiko batek dituen ezaugarriak eta nondik norakoak ikasi zituzten eta laugarren saioan hori guztia praktikan jarri zuten Lekunberriko herri-lurretan prestatu berri diren baratzeetan.


elKArrimokoKA Herritik herrira Aupa tokaio! Udan gain-gainean dugu eta horrekin batera, herrietako festak. Lehenak, Betelukoak izaten omen dira (eta hoberenak ere bai Beteluarrentzat!) eta azkenak, ordea, Gaintzakoak. Hala ere, orain dela gutxi Larraungo Eguna ere izan genuen ospagai. Nahiz eta geure eskualdea txikia izan, hainbat herri eta hainbat ospakizun izaten ditugu urtean zehar; hori behintzat ezin da ukatu, Lasarte! Mikel Alvarez Festa giroan, gehienetan, denak alai eta pozik ibiltzen gara… Baina nola izaten ohi dira herrien eta bertako herritarren arteko harremanak? Gai hau ateratzen denean beti gogoratzen naiz nola nire amonak esaten zidan Beteluko eta Araizko gazteak banandurik ibiltzen zirela, eta gainera, askotan haserretuta ere bai. Betelukoak nahiko “jauntxoak” omen ziren, eta Araitzekoak, aldiz, baserritarrak, horrek garai horretan zuen karga negatibo guztiarekin. Joera hori ez da aspaldikoa e! Pentsa, nire amaren garaikoak ere horrela ibiltzen ziren, nahiz eta azken urteetan hori aldatzen joan zen.

“Mugitzeko askatasun eta aukera gehiago daukagu orain” Gaur egun, nire koadrilan behintzat, Betelukoak eta Araitzekoak nahastuta gaude. Egoera honetara bultzatu gaituen faktorerik garrantzitsuena, nire ustez, garraiobideak dira. Gaur egun, Lekunberriko eta Atalluko gazte baten artean erlazio gehiago dago, orain dela 40 urte baino. Zergatik? Mugitzeko askatasun eta aukera gehiago daudelako, noski. Agian pentsatuko duzu erlazio gehiago egoteak ez duela esan nahi erlazio hobea izan behar denik, baina nire ustez joera hori eman da. Larraun eta Lekunberri aldetik nola dago gauza? Zure garaian nolakoa zen? Herrien arteko erlazio gatazkatsu horretatik geratzen zaigun arrastorik garbiena herriek jasotzen dituzten ezizenak dira. Betelutarrak, “Sorginak”; Lekunberri, “Zakur-herri”; Intza eta Gaintza, “Infernuko Giltza”… Horrelako adibide mordoa daude geure eskualdean barreiatuta. Hor goitik bizi zareten deabrutxoek ere geure ibar eder honi, “Zulo” deitzen diozue… Pentsa nolako inbidia diguzuen!

Aupa Mikel! Azkenik eguzkia ikusteko aukera izaten ari gara, bazen garaia, eta pestak gainean ditugula gozatzeko primerakoa. Esaten duzun bezala, nire kasuan behintzat, Larraundarrok “Zuloan” bizi zaretenekin ez dugu (genuen) harreman handirik eta orain hobea bada ez da izanen errepidea motzagoa edo hobea ere delako… Gure kasuan ere, zeuenaren antzera, “herrietakoak” Lekunberrikoekin nolabaiteko distantzia Mikel Lasarte markatua genuen eta hori eskolan ikusten ahal zen batez ere. Aldiz gure Mailope eskualdetik ateratzen ginenean, inguru bereko norbait topatzean herrien arteko diferentziak ahaztu eta gure zonaldea goraipatzen genuen.

“Herrietakoak Lekunberrikoekin distantzia markatu genuen” Egia esanda urteak ditut Larraungo edo Araizko pesta askotara joaten ez naizela, Etxarrikoetara bai, Lekunberritik ere pasatzen naiz eta gutxi gehiago. Baina azken alditan inguruko pestetan aritu naizelarik, gogoratzen nituenarekin oso aldatuak daudela onartu behar dut. Ez da bakarrik herriko pestetara mugitzen zen jende andana egun ez dela ikusten, giroa ere ezberdina da zeharo. Esate baterako Lekunberriko pestetan karparen fenomenoa deituko dudanak harritzen nau. Nik frontoian egiten ziren berbenak ezagutu nituen, jendetza batekin eta giro paregabea, eta baita hauen gainbehera. Gerora karpa jarri zutenean harritu ninduen izandako arrakasta (frontoira joan ez

“Ez pentsa zuloak inbidia handirik eragiten digunik” baino karpara bai? Tabernetatik urrunegi?) eta gainera a ze nolako musika… arrotz sentiarazten nau. Baina berriro da arrakastatsua, beraz hori izanen da gazteagoek nahiko dutena. Azkenean arrazoia izanen duzu, beste garai batekoa naizela onartzen hasi beharko dudala… Eta ez pentsa “zuloak” inbidia handirik eragiten digunik, kontua zera da, etxetik aterata maldaz bera joaterakoan itzultzerakoan maldaz gora egin behar dela eta horretarako hobe ez jaistea... “zulora” bezala, Lekunberrira…

-7-


Aner Ansorena

LUZE

Komunikabideei begira OBJEKTIBITATEA Araitz eta Larraundarron aldizkari honetan egingo dudan ondorengo bidaiatxoa irakurle eta komunikabide kontsumitzaile guztioi zuzendua dago. Mailope bidez zuekin dudan lehenengo kontaktuan ongi ezagutzen dudan gai baten inguruan mintzatuko naiz:

-8-

KOMUNIKABIDEAK Gaur egun, ez dago bere horretan komunikabide kontsidera daitekeenik, hau da komunikabide objektiborik. Hau esatean askok kontra egingo didazue baina lasai irakurri hemendik beherakoa uste dut nahiko ados egongo garela. Komunikabide guztiek datuak ematen dituzte baina komunikabide guztiek ez dituzte datu guztiak ematen edo bakoitzak datuei garrantzia ezberdina ematen die, nahiz eta datu horiek objektiboak izan ahal diren esanahia guztiz aldatzen da. Hori guztia gaizki dagoela argi dago, komunikabide bat objektiboa beharko lukeelako gutxienez teorian. Baina hori ez da okerrena, zer diozue objektiboak direla dioten komunikabideez? Niri barregura eragiten didate, are gehiago egunkariek esaten dutenean. Editoriala sekzioa duen egunkari oro subjektiboa da, egunkari batek zerbaiten inguruan

iritzia emateko aukera eduki dezake? Ikusten da baietz, baina ezin mundua aldatu. TELEZABORRA Telebista kate batzuek emititzen dituzten saioen %85 prentsa arrosa, reality… saioak dira. Telecinco duzue buruan ezta? Bada ez da bakarra, MTV izeneko telebista kateak ere honelako saio asko emititzen ditu. ‘’Sálvame’’, ‘’Gran Hermano’’, ‘’Supervivientes’’, ‘’El diario de Patricia’’, ‘’Alaska & Mario’’… ditugu horrelako saio batzuk eta benetan lotsa

“Inguruko gehienek dakite Belen Estebanen azkeneko albistea” ematen digu horrelako saioak ikusten ditugula esateak. Barkatu baina ba al dakizue horrelako saioak gehien ikusten direla Nafarroa eta Euskal Autonomia Erkidegoan? Inguruko gehienek dakite Belen Estebanen

azkeneko albistea edota Susanak irabazi duela Gran Hermanoko 14. edizioa, ikusten nik ere hori badakit. ZER IKUSI? Hau guztia irakurri ondoren, ze komunikabide erabiliko duzuen pentsatzen ari al zarete? Nik badut erantzuna; 100 saio gure artean, herrikoia, ondoko bizilagunek egina, berritzailea; objektiboa… beno ez azken hau ez, badakizue ez dela horrelakorik existitzen. Beno, orduan erabili behar duzuen komunikabidea Lekunberriko Telebista da… eta Mailope ere hori beti. Besterik gabe laster arte eta uda ona pasa!

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net


ZABAL

Oskar Estanga

Gorrotoa maitasuna bihurtzeaz Garaiak aldatzen ari direla asko nabari da Euskal Herrian. Jendearen jarrera, pentsatzeko era, gauzak sentitzeko era aldatzen ari da pixkanaka-pixkanaka. Blokeatuta, gaiztotuta zegoen egoera bat mugitzen ari da. Konponbiderako osagaia maitasuna behar du izan. Baina hala ere, oraindik gorrotoa dago leku askotan. Gorrotoa maitasuna bihurtu, ze erraza den esatea eta ze zaila egitea! Baina denok argi dugu bide bakarra dela. Ez zait harritzekoa egiten presoen senideak erabat egoeraz jabetzeko deia egiten egotea, beraiek denbora luzez eta oraindik gorroto asko jasotzen

dutelako. Bidai luzeak egin beharraren gorrotoa, gaizki tratatuak izatearen gorrotoa‌ Ea zein den gai hori maitasun bihurtzeko‌ Arazoa arazoago mantentzeko beste sistema bat dela iruditzen zait, gorrotoa sortu eta gero gorrotoa dagoela esan. Garrantzitsua da niretzako gorroto hau salatzea, denok ohartzea zer den gertatzen ari dena. Egia da kolektibo guztiak ezin direla homogenizatu, bai biktimetan baita presoetan ere zintzoagoak eta gaiztoagoak egongo dira. Baina egoera orokorra ez dela justua argi ikusten da. Denok ikusten dugun egoera hori lantzea denon

egin beharra dela iruditzen zait, gizarte osoaren ahotsa dela bide bakarra uste baitut. Ahal den gorroto gehiena kendu eta maitasuna sortuz, gustuko herri jator bat sortu dezakegula uste dut. Begira dezagun nondik datorren gorrotoa eta joku horietan erori gabe, saia gaitezen gure maitasunezko bidea egiten. Herrirak maiatzaren 18an egin zuen Arribeko bilkurarako egin nituen bertso hauek. Gorrotoa jasotzen duten familiei nire animorik beroena, alde guztietakoei. Baina orain bereziki presoei. Pausorik pauso, animo eta aurrera!

Doinua: Itsasoari begira 1. Gorrotoaren aurrean hotzak izan a(ha)l gara, beharrik! Inorentzako desiratzen ez dugulako gauza txarrik, erabaki zen min egiteko ez genula nahi indarrik, nahikoa malko bota zirela eta gehienak alferrik, tamalez hori erabaki zen alde batetik bakarrik!

2. Hasieratik nabaritu zen, nor zen triste, nor zen pozik, nor lanerako, nork ez duen nahi mugitu bere tokitik, etsaia dabil aitzakia bila, jo nahiean betikotik, egurra eman, diximulatu, jarraituko dute hortik, gorroto gehio justifikatuz sortzen duten gorrototik.

4. Min izugarri bat mantendu nahi dute herria banatuz, gu anulatu nahia daukate gorroto bidean sartuz, guk borrokatu behar genuke bizitza gogotsu hartuz, herria sortuz, gazta eginez, musika joz, bertso kantuz, euren jokutan erori gabe, geure jokutan jolastuz!

5. Garai berriak guk ekarriak datozkigu parez-pare, lehen adina zaila dagola badakigu, ta ala´re, burujabetza geure burutik hasten dela ahaztu gabe aldarrikatuz haien ahotsa mutu daukatenen alde goazen aurrera, izan artean gurea denaren jabe.

3. Kartzela dugu gorroto pila ziegetan botatzen dana minduz presoa, senitartea laguna, inguru dana, zenbat alditan zara bixitan maitasunetik joana umore ona bihurturikan sortarazi duten drama, maitasun hau da gure Herria eraikiko dun porlana!

-9-


elkARRIZketa: Miren Saralegi

“Dantza Mugimendu Terapia edonork egin dezake” Miren Saralegik urteak daramatza Zaragozan bizitzen, Lekunberritik bertara joan zen Pedagogia Terapeutikoa ikastera eta egun Penintsulako puntu ezberdinetan dantzarekin lotutako terapia ikastaroak eta tailerrak ematen ditu.

Dantzarekin lotutako terapia ezberdinekin lan egiten du Miren Saralegik. Uztailean Astizko Mendukilo Koban ikuskizun bat eskainiko du “Puxkek” taldearekin batera.


Nor da Miren? Miren Lekunberriko neska bat da Salamankako Unibertsitatera ikastera alde egin zuena. Ikasketa horiek alde batera utzi eta Zaragozara joan zen handik gutxira Pedagogia Terapeutikoan berezitutako Irakasletza ikastera eta geroztik bertan bizi da. Bere ibilbide profesionala Psikomotrizitatearen inguruko graduondokoarekin jarraitu zuen eta gero Dantza sortzaile eta Terapeutikoko ikasketak egin zituen Dantza Mugimendu Terapian espezializatuz. Programazio Neurolinguistikarekin lotutako Masterra ere egin zuen eta egun han eta hemen dabil lanean.

batera Psikoterapiako Arte Sortzaileen barruan dagoen modalitateetako bat da eta bere tresna nagusiak, gorputza eta mugimendua dira. Dantza Integral Kontzientea berriz, Zaragozan sortu

“Dantza Integrala denbora libreko jardueratzat hartu ohi da� dugun metodo pedagogiko eta prebentibo bat da, dantza librean, mugimendu espresiboan, bat-batekotasunean, gorputzaren kontzientzian eta taldeko bakoitzaren sormenaren bidez aukerak

terapeutiko bat hasi nahi duen edonork egin dezake. Edozein adin tarte eta patologiarako da egokia, garapen desorekak, urritasun fisikoak eta psikikoak, gaixotasun mentalak etab. Dantza Integrala denbora libreko jardueratzat hartu ohi da eta edozein pertsonarentzako izan liteke egokia. Jarduera honek kontzientzia, ongizatea, sormena, autoezagutza eta aldaketa handiak lantzen ditu. Zer da zailagoa helduekin ala haurrekin lan egitea? Zailtasuna ez dago adin tarte batean edo bestean, baizik eta pertsonaren

Noiz hasi zinen dantzaren munduan murgiltzen? Hezkuntza Berezia ikasten ari nintzela, heziketa prozesua eta garapen pertsonala errazten zituen metodo eta teknika ezberdinengatik interesatzen hasi nintzen eta horrela ezagutu nuen Natalia Artiach-en estudioa, bertan MarĂ­a Fux-en metodologiarekin egiten dute lan. Maria Fux argentinar emakume bat da eta bere metodoari esker hezkuntza behar bereziak dituzten haurren garapenerako eta ikasketa prozesurako esperientziak ahalbidetzen ditu, haurraren adierazteko gaitasuna eta ongizatea hobetuz. Honek guztiak zuri pertsonalki ere lagundu al zizun? Bai, nik gainera asko mugatzen ninduen lesio bat nuen bizkarrean eta metodo horren bitartez izugarri hobetu nuen. Nigan nabaritu nuen hobekuntza eta horrek eraman ninduen ikertzen jarraitzera. Auto bati olioa aldatu eta gurpilak begiratu behar zaizkion moduan gure gorputzak ere zaintza eta atentzioa behar du; tenplu sakratu bat da non gure emozioak, blokeoak, tentsioak eta esperientzia bakoitzaren memoria biltzen diren. Zer da zehazki dantza terapia? Dantza Mugimendu Terapia mugimenduaren erabilpen psikoterapeutikoa da eta gorputzean, emozioetan eta adimenean ematen diren aldaketen artean elkarrekiko erlazio bat badenaren ideiatik abiatzen da; gorputzetik bideratzen den terapia bat da edozein motatako krisi prozesu bati heltzeko, baina ezagutza eta garapen pertsonalaren lan bat ere bada. Dantza Mugimendu Terapia arteterapia, musikoterapia eta psikodramarekin

Intzako Sorabile baserrian Zaragozan Mirenen ikasleak diren neska talde bat bildu zen ikasturteko azkeneko saioan.

bilatzean oinarritzen da. Garapen pertsonal, artistiko eta komunitateko ariketa bat da. Yoga, spinning edo jostera joatea bezala da, zure burua ezagutzen, zaintzen eta hobeto sentitzen laguntzen duen jarduera bat. Non ematen dituzu klaseak? Zaragozan erregularki klaseak ematen ditut gune ezberdinetan eta gainera tailerrak ematen ditut hiri ezberdinetan esaterako Salamankan eta Donostian. Bestalde, Madril, Burgos eta Bartzelonako Sormen Terapien Masterraren barruko zenbait Trebakuntza Modulu ematen ditut. Nori zuzenduta dago terapia hau? Dantza Mugimendu Terapia prozesu

beraren irekieran eta prestutasunean. Helduekin barruan duten haurrarekin konektatu behar da, euren bat-batekotasuna, askatasuna eta sormena sustatu eta euren bizitzaren artisauak izan daitezela. Haurrekin... Beraiek dira maisu onenak! Euren beharrak ez oztopatzearekin eta euren askatasuna muga on batzuekin oinarrituta egotearekin nahikoa da. Zein onura ditu dantza terapia egiteak? Norbere gorputza entzuten ikasten duzu eta modu espontaneoan erabiltzen ikasten duzu, espresiboki, sormenarekin eta zure aukerak ezagutuz eta mugak eraldatuz. Gainera, gaitasun fisikoak garatzen eta mantentzen laguntzen du: malguta-


elkARRIZketa: “Puxkek taldea alor ezberdinetan aritzen garen pertsonek osatzen dugu” suna, koordinazioa, oreka, arnasketa, estimulazio sentsoriala eta kontzientzia korporala. Bestalde, Gorputzaren itxura ere garatzen laguntzen du: gorputza eta bere historia pertsonala ezagutuz eta onartuz.

- 12 -

Zer-nolako garrantzia du psikomotrizitateak haurretan? Psikomotrizitateak lehenengo zazpi urteetan berebiziko garrantzia du, etapa horretan ezartzen baitira garapen prozesurako eredu eta ikaskuntza oinarrizkoenak. Hezkuntza psikomotrizitatearen praktika haurraren ikuspegi orokor batean oinarritzen da, kognitiboa, emozionala, sentsoriala, sinbolikoa eta izateko eta adierazteko gaitasuna uztartuz. Zein gaixotasunekin ikusi dituzu dantza terapiaren onurak? Ume autista baten kasuan aurrerapen handiak ikusi nituen. Mutikoak hasieran ez zuen komunikatzeko inolako

Dantza Mugimendu Terapia oso gomendagarria da gaixotasun ezberdinetarako.

intentziorik erakusten eta pixkana pixkanaka dantza terapiarekin eta noski bestelako laguntzei esker aurrerapenak ikusi nituen. Komunikatzeko intentzioa erakusten hasi zen, keinuak egiten eta ahozko hizkuntzarik ez izan arren bestelako hizkuntza baten bidez pauso batzuk ematen hasi zen.

“Lau elementuen inguruan egin genuen dantza, haizea, sua, lurra eta ura” Anekdotarik? Behin neska bat nire saiora gurpildun aulkian iritsi zen, nire lana ezagutu eta

Puxkek taldea Mendukilon Uztailaren 23an 12:00etan bisita antzeztu bat izango da Astizko Mendukilo kobetan. Hainbat pertsonaia mitologikoen antzezpenak eta Mendukilok gordetzen duen kondaira ezkutua plazaratuko dute. “Direnik ez da sinistu behar, ez direla ez da esan behar”. Miren: ”Kobaren irekieraren urteurrena ospatzeko ikuskizun bat prestatuko dugu. “Puxkek” taldeko kideok izango gara ikuskizunean parte hartuko dugunak. Astebetez Astizko Aterpetxean izango gara euskal mitologia gai hartuta ikuskizuna prestatzen. Puxkek taldea 11 per-

tsonek osatzen dugu, denak Zaragozakoak dira, Oskar Estanga eta ni izan ezik. Gainera, alor ezberdinetan aritzen garen jendea gara, izenak dioen bezala, Batzuek antzerkia egiten dute, beste batzuk akrobatak dira, dantzariak, bertsolaria... Ikuskizunak berak ere denetarik izango du, antzerkia, musika, dantza... Gaia bera ere ezin egokiagoa da Mendukilon aurkezteko”. Sei eta lau eurotan salduko dira sarrerak aurretik, 948 396 095 / 608 623 604 zenbakira deituta edo mendukilo@mendukilo.com e-posta bitartez.

nire klaseetan izen emateko. Berarengandik asko ikasi nuen. Egun psikologoa da bera eta Logroñon egiten du lan. Nik galdetu nion: -Zer behar duzu?- Eta berak erantzun zidan: -Behar? Nola behar?-. Momentu horretan konturatu nintzen beharra nuena ni nintzela eta ez bera. Bizipen horrek ikusarazi zidan mugen erlatibitatea noraino iristen den. Intzako Sorabilen bi ikastaro eman ze-nituen ekainean... Zer moduz joan zen? Oso ongi. Ekainaren azkeneko bi asteburuetan izan nintzen bertan. Lehenengoan, Zaragozan bertan Dantza Integralaren ikastaroa egiten dabiltzan ikasleekin izan nintzen Sorabilen. Hilabetean behin biltzen gara Zaragozan eta ikasturteko azkeneko saioa barnetegi modukoa izaten da. Asteburu horretan udako solstizioa ospatu genuen zenbait erritualekin eta lau elementuen inguruan egin genuen dantza, haizea, sua, lurra eta ura eta baita betierekoaren inguruan. Mendira ere joan ginen eta ingurua ikuspegi ezberdinetatik aztertu genuen. Bigarren asteburuan berriz, talde ireki bat izan nuen Penintsulako toki ezberdinetatik etorritako jendearekin. “Danzando Cuentos, Contando Danzas” izenburu duen tailerra egin genuen eta bertan ipuin tradizionalak aztertu genituen sinbolikoki ipuinen atzean gordetzen den mezu inplizitua ezagutuz. Gero pertsonaia ezberdinekin jolastuak ipuin bat sortu zuten modu ezberdinetan kontatzeko. Ez da Sorabilen egoten naizen lehen aldia eta oso gustukoa dut leku hau leku sakratua da niretzat.


ZIENTZIA

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

Amagoia Telletxea (NUPeko Ingeniaritza Elektriko eta Elektroniko saileko ikerlaria)

>>

GPS-a Gaurkoan guztiok espaziorantz bidaiatxo bat egitea da nire helburua. Seguru aski jadanik batek baino gehiagok baduzue autoan GPS-a, edo are gehiago, smartphon-ean aplikazioa deskargatu berri duzue bidaia luze xamarren bat egitekotan zaudetelako. Nola funtzionatzen duen labur eta erraz azaltzen saiatuko naiz. GPS-ko sisteman 30 satelite daude lurraren inguruan orbitetan biraka (20.000 bat kilometrotara) uneoro seinaleak guregana transmitituz. Autoan goazenean, gutxienez zortzi sateliteren seinaleak ditugu ikusgai, baina GPSaren funtzionamendu egokirako lau satelite desberdinen seinalea jasotzearekin nahikoa izaten da. Seinale horien frekuentziak 1.2 eta 1.5 gigahertzio izaten dira. Autoan dugun gailuak satelite bateko seinalea instante oro jasotzean, bereganako distantzia jakiteko gai da denbora errealean. Horretarako bi datu behar ditu: alde batetik, seinalearen abiadura (hutsean argiaren abiadura litzateke, 300 mila kilometro segundoko) eta bestetik, seinalea transmititua izan deneko eta jaso deneko denbora datuak. Autoko gailuak uneoro satelite batenganako distantzia ez ezik, beste bi sateliteenganako distantzia ere kalkulatu behar izaten du, guk daukagun kokapen zehatza jakiteko

(latitude eta luzera koordenatuak). Horrelako sistemetan oso garrantzitsua da elementu guztien sinkronizazioa eta berau bermatzearren sateliteetan izugarri zehatzak diren erlojuak kokatzen dituzte, atomikoak deiturikoak hain zuzen ere. Koordenatuak jakin ondoren, GPSko gailuak bere memorian gordeta dituen herrialdeetako errepideen mapetan gure autoa zehaztasun haundiz kokatzeko gai da eta irudi bidez azalpenak ematen dizkio gidariari distantzian eta denboran zehaztasun haundiarekin. Gainera, itsasoaren mailarenganako altuera jakitearren, laugarren satelite baten informazioa hartzen du kontuan. GPS sistema konplexua bezain arrakastatsua izan da, munduko ekonomiaren garapenerako funtsezko aurrerapausoa suposatuz, bereziki lur, aire zein itsas bidezko garraio sistemei dagokienez. Bere jabetza osoa ordea Estatu Batuetako defentsa departamentuarena da eta beraiek kontrolatzen dute gaur egun munduko GPS satelite guztien informazioa. Imajinatuko duzuenez izugarrizko boterea ematen die horrek. Honen inguruan eztabaidatzea gustatuko litzaidake hurrengo batean eta‌ Galileori buruz.

- 13 -


BATzarre Herritarren aldetik mobilizazioak izan dira eskualdean Tailerrak eta zozketa AEKn Mintzakide egitasmoaren harira apaingarri birziklatuen tailerra burutu zen Larraun eta Lekunberriko AEKn. Oihana Goioganarekin kafe kapsulak erabiliz brotxe eta diademak egiten ikasi zuten bertara hurbildu ziren ikasle eta herritarrek. Tailerraren arrakasta ikusita bigarren bat ere burutu zen eta artilezko pilotak egiten aritu ziren Mayka Sambrunorekin. Hilabetea ongi amaitzeko Larraungo AEK-k bertako produktuen saski bat zozketatu zuen. Aralar irratian egin zen zozketa eta sariduna 206 zenbakia izan da! Irabazlea berriz, Gorritiko Estibalitz Gastesi izan da. Zorionak eta AEKren partetik eskerrik asko parte hartu duzuen guztiei!

Ekainaren lehen astean hainbat herritarrek aurkeztu zuten Altsasun Alde Hemendik herri mugimenduaren ekimena. "Indar okupatzaileak Euskal Herritik alde egiteko" eskatuz manifestatzera ateratzeko deialdia egin zuten ekainaren 15erako. Euskal Herriko hamabost herritan burutu zen ekimena, Agoitz, Altsasu, Bilbo, Durango, Eibar, Elizondo, Galdakao, Gernika, Laudio, Leitza, Lekunberri, Iru単ea, O単ati, Ordizia eta Zarautzen. Lekunberrin iluntzean 60 pertsonatik gora bildu ziren plazan eta herriko Alde Zaharrean eta kale nagusian zehar egin zuten manifestazioa. Bestalde, Araitz-Betelun Herrirak deitutako ekitaldian 87 pertsona elkartu ziren. Euskal Presoen eskubideen alde manifestaldia egin zuten Betelutik Arribera eta bertan ekitaldi xume bat egin zuten euskal presoen egoera salatuz. Udan azken ostiraletako kontzentrazioak herrietako festetara pasako dira.

- 14 -

Estibalitz Gastesi izan zen sariduna. Arg.: AEK

Goian: Lekunberriko kale nagusian zehar manifestatzaileak. Ezkerrean: Arriben egin zen ekitaldia.


“Argazki Zozketa� Monterrosoko presondegitik Monterrosoko espetxetik idatzi digu Junjo Zubieta lekunberriarrak: “Amnistiaren alde kartzeletan bertan gauden presook zenbait ekitaldi antolatzen ditugu urtean zehar. Oraingoan Monterrosoko Kartzelako EPPK-ko presook, kalea eta kartzelaren arteko harremana egiteko asmoz, argazki zozketa bat antolatu dugu>>. Bertan parte hatzeko zure argazki bat bidali behar duzu, bakarka nahiz taldean ateratakoa izan daiteke eta beheko helbide horretara bidali baino ez duzu egin beharrik. Jasotako argazki guztien artean zozketa bat egingo dute irailaren bukaeran eta saridunak bertan egindako eskulan bat jasoko du opari. Helbidea: Juanjo Zubieta Zubeldia, C.P. Monterroso, 27560 Lugo.

Baraibarko Merkatu Txikia

Aralar Musika Eskolako ikasleak grabaketa lanetan. Arg.: Oskia Etxebarria

Eskualdeko neska-mutikoak cd baten grabaketan Euskokultur Fundazioak haur txikiak dituzten familientzako aproposa izanen den materiala argitaratuko du. Euskarri multimediako materiala izanen da, liburuaz, CDaz eta DVDaz osatua. Azken urteotan Nafarroako ondare ez-materiala biltzen aritu da fundazioa, eta gure eskualdeetan hainbat grabazio egin dituzte. Bildu duten materialaren artean haurrekin erabiltzeko kantuak, ipuinak, jolasak eta formulak daude, eta horrekin guztiarekin argitalpen hau prestatzea erabaki dute. Hain zuzen ere CDaren grabaketan parte hartzen aritu dira eskualdeko hainbat neska-mutiko, Larraungoak (Aralar Musika Eskola), Irudietan ageri dira, estudioan, kantuak grabatzen. Argitalpena urte amaierarako prest izanen da, ohiko tokietan salgai.

Argazki lehiaketa Maiatza Kulturalaren barruan, urtero bezala, argazki lehiaketa antolatu zuten Lekunberrin. Aurtengo gaia "Ermitak" izan da eta irabazlea Aritz Gorostiaga izan zen ondoan duzuen argazkiari esker.

Bederatzigarrenez burutu da aurtengo ekainean Mundu Zabal Gobernuz Kanpoko Erakundearen festa Baraibarren. Aurten Tanzaniako garapen sozio-ekonomikoaren alde egiteko izanen da bildutako dirua. Eguraldiak ez zuen gehiegi lagundu eta prezioak ere aurreko urteetan baino baxuagoak izan ziren, beraz ez dute espero aurreko urteetan bezain beste diru atera izana. Baina aurten ere erantzuna oso ona izan da jendearen aldetik eta antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkizuete urte osoan zehar proiektu honen alde lanean aritzen zaretenoi eta modu batean edo bestean zuen ekarpena egiten duzuenoi.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

- 15 -


ERREPORTAJEA >>

Bertso Eskola, gaztetxoen aukera Bi urte ere ez dira bete Lekunberri-Larraunen helduen bertso eskola sortu zenaren berri eman genizuela. Denbora bitarte horretan ostiral iluntzero bildu dira eta lan handia egin ondoren bere fruituak ere ematen hasia da. Hurrengo ikasturtera begira ordea, asmo berriekin dator bertso eskola eta oporretara joan aurretik urrian martxan jarriko den gaztetxoen bertso eskolaren berri eman digute Arkaitz Goikoetxeak eta Oskar Estangak.

Momentu honetan, bat-bateko talde trebatu bat eta helduen talde bat biltzen dira astean behin Lekunberrin. Orain, asmoa gaztetxoen talde bat sortzea da. Urteak badira Nafarroako eskoletan ikasturte osoko programa bat ematen dela Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleei zuzenduta. Horretarako Nafarroako Bertsozaleen Elkartetik irakasle bat bidaltzen dute, esaterako lan horretan aritu da azken urteetan Joxema Leitza Ibarberri Eskolan. Astean ordubeteko saioa izaten da, baina aurten murrizketak direla medio urte osokoa izatetik kurtso erdikoa izatera pasa da.


Horri esker bertsoaren oinarri-oinarrizko jakintzak ezagutzeko aukera ematen zaie ikasle guztiei. Bertso Eskolaren asmoa ordea, horrez gain eskolaz kanpokoak izango diren bertsolaritza saioak ematea da. Deialdi formala irailean egingo den arren, antolatzaileek aurreratu digutenaren arabera, ziurrenik eguerdian burutuko dira eskolan bertan eta Lehen Hezkuntzako 6. mailako eta D.B.H. 1 eta D.B.H 2ko ikasleei egongo da zuzenduta. Horrela bosgarren mailan Joxemarekin aritu eta jarraitu nahi izanez gero aukera izango dute oso bestelako testuinguru batean bertsotan egiten ikasi eta bertsoaz gehiago jakiteko. Oskar: “Eskolaz kanpoko ekintza bat izan arren eskolan bertan landuko da, baina testuingurua oso bestelakoa izango da. Azken batean klasean 20 ikasletik gora izaten dira eta klaseko dinamika horretan egonik beraiengana iristea zailagoa da. Eskolaz kanpoko jarduera batek beste erlaxazio batekin edo beste borondate batekin lantzeko aukera ematen du”. Oskar Estanga bera izango da gidaria eta adierazi digunez, bere nahia ikasle horien beharrei erantzutea izango da. Noski lehendabizi errimak zer diren ikusi eta landu beharko dituzte, neurri eta doinu ezberdinak ere ikusiko dituzte eta sorta batzuk entzungo dituzte hezkuntza arautuan egiten den moduan, baina behin hori menperatuta ikasleek euren nahien araberako ariketak egingo dituzte.

Bi urte daramatza Bertso Eskolak martxan eta geroz eta gehiago dira.

Ibarberri Eskolako ikasleei aurkeztuko zaie deialdia, oraingoz behintzat. Araxes Eskolan edo Araitz-Betelun jendea interesaturik balego aztertu egin beharko litzateke aukera. Arkaitz: “Helduen taldean denak Larraungoak dira eta horretarako deialdia bi bailare-

tan egin arren ez zuen Araitz-Beteluko inork izenik eman, baina ateak zabalik daude. Araxes eskolan bertsolaritza bi urtetik behin ematen dute talde txikia delako, baina nire ustez tokitik bertatik sortu behar da eskaria”. Oskar: “Hemen erreza zaigu nolabait Lekunberrin - 17 -

“Eskolaz kanpoko jarduera batek beste borondate batekin lantzeko aukera ematen du” Esan bezala, 11 eta 14 urte bitarteko ikasleak batera arituko dira klasean, horrek zailtasunak ekar ditzakeen arren baikor agertu da Oskar: “Niri iruditzen zait hor ere sortu daitezkeela bestela sortuko ez liratekeen harremanak, gainera, bertso eskola guztietan gertatzen den moduan, maila ezberdineko jendea egoteak ere ematen dio aukera bertsotan egiten duenari besteen koltxoia daukalako eta besteen onarpena eta bultzadatxoa. Aldiz, hainbeste edo horren erraz egiten ez duen horrek ere nolabait gero badauka bestearen laguntza edo eredua. Beraz horrelako talde bat sortzea ere oso aberasgarria da”.

Bertsolarien harrobia Ibarberrin D.B.H. 2koak badoaz eskolatik agurtuko ditugu guztion partetik joango zarete eta guztioi zorte on zuek ikusi gabe ezingo gara egon Egin ezazue lana eta ez parranda D.B.H. 3a oso gogorra da ez ezazue ahaztu inoiz Ibarberri eta nahi duzuenean bisitan etorri Doinua: Madotz eta Oderitz

Ibarberri Eskolako ikasturte amaierako festan izan gara. Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasleek honako kopla hauek abestu dizkiete 2. D.B.H.-ko ikasleei. Ondoren neska-mutil koadrila honekin izan gara eta aurten bertsolaritza ikasten gustora ibili direla diote. “Bertso-papera egiten ikasi dugu Joxemarekin eta baita errima eta doinu ezberdinak ere”. Hurrengo urtean bertso eskolan izen emango ote duten ez dakite orain oporretara eta irailean akaso...


gaudelako eta hemen ikusten delako sare bat badagoela. Agian garai batean bezala Azpirozko mendatea handi gelditzen da, baina argi dago garrantzitsuena interesa dela eta gero interes hori bideratzen jakitea”.

- 18 -

Bertso eskola, balore eskola Bertso Eskolek zer landu eta zer ikasteko aukera ematen dute eta Oskar eta Arkaitzen ustetan nabarmentzekoak dira bertan sustatzen diren zenbait balore. Oskarren ustez, nabaritu egiten da pertsona bat bertso eskolan ibili dela, asko ikasten delako enpatia, jendaurrekotasuna, egoera aztertzeko gaitasuna, bat-batekotasuna etab.-en inguruan. Arkaitz: “Azkenean hizkuntza, inprobisazioa, kantua eta taldea baldin badago, hor lantzen da hizkuntza, sormena, jendaurrekotasuna, enpatia gaiak aztertu eta bestearen lekuan jartzeko, arrazonamendu konplexuak egiteko gaitasuna, kritikotasuna batez ere erlatibizatzen ikasten da, ongi zer dagoen eta zer gaizki... Beste balio batzuk ikusten dituzu sortzeko prozesu horretan eta sortu duzuna jendaurrean plazaratzen duzunean sortzaile bihurtzen

zara, besteak ere bai zure neurri berean eta hor errespetu bat sortzen da”. Enpatia da besteak beste Oskarrek azpimarratzen duen balioetako bat. Sortzaile zaren momentutik konturatzen da pertsona zenbat kostatzen den sortzea eta bere kidea sortzen ari den momentutik kide horrek egiten duena egiten duela zuk beti errespetatuko duzu eta hori oso garrantzitsua da gizarteari begira. Oskar: “Gaitasun hori oso modu naturalean lantzen da bertsoarekin eta bertso eskoletan. Eta hori nik uste oso oso baliotsua dela”. Bestalde, Arkaitzen ustez, euskal kulturarako ere sarbide zuzena da bertsolaritza, azkenean momentu batean edo bestean gurutzatzen zaizkizulako

Lekunberrin biltzen den bat-bateko taldeak zazpi urte inguru daramatza Lekunberrin.

euskal kantuak, bertso zaharrak edo trikitixa batzuekin abestu beharreko egoerak adibidez. Herri kultura edo auto-antolaketa ere sustatzen da bertso eskoletan, kulturalki talde aktiboa izanik, euren afaritxoak, ekimenak, txisteak eta bestelakoak sortzeko gaitasuna dutelako. “Zerbitzua betetzen duten bertsolariak gurean izatea oso garrantzitsua da” Gurean sortu zen lehenengo bertso eskola duela sei urte izan zen eta Nafarroako bertsolariei begira sortu zen, Oskar Estanga, Julio Soto eta Arkaitz Goikoetxea esaterako Iruñean biltzen ziren hasieran eta duela sei urte hasi ziren Lekunberrin biltzen eta horrela lortu zuten lehen Iruñeara joaten ez zen talde bat Lekunberrira etortzen hastea. Arkaitz: “Gaur egun daukagu bat-bateko talde trebatu bat Lekunberrin biltzen dena

“Euskal kulturarako ere sarbide zuzena da bertsolaritza” baino Leitzaldea, Sakana eta Iruñea aldeko jendea biltzen duena baino talde horrek bailarari ere ematen dio bere zerbitzua. Azken batean, bertsolaritzan badira mailak eta jardun eremuak eta zerbitzua betetzen duten bertsolariak gurean izatea oso garrantzitsua da”. Bigarren taldea, helduen taldea, duela bi urte sortu zela. Aurretik

Oskarrek sei klasetako ikastaro bat eskaini zuen eskualdean eta egun helduen taldean dauden zenbait kidek parte hartu zuten. Herri edo bailara batean bertso dinamika bat sortzeko beharrezkoa zen helduen talde bat sortzea eta amua bota eta lehenengo urtean zazpi pertsonek eman zuten izena bertso eskolan. Aurten, dagoeneko hamabi dira eta horietariko

“Bertso dinamika bat sortzeko beharrezkoa zen helduen talde bat” batzuk jada bapatean ere ausartzen dira. Arkaitzek aurreratu digunaren arabera posible da aurtengo Bardoetan taldeko zenbaitek parte hartzea. Hasiz geroztik ez dira gelditu, Santa Ageda, Korrika Kulturala, Uitzin burutu zen Bardoak saioetako baten antolaketa, Larraungo Egunean ere aritu ziren bertsotan. Arkaitz: “Jada badugu bailaran bertso dinamika sustatu dezakeen talde bat. Orain urte osoko ikuspegiarekin talde horren inguruko proiektu batzuk jarri behar dira martxan baina jendea gogoarekin eta animatuta dago. Beraz, bat-bateko taldea badugu, helduen bertso eskola ere badugu, orain mahaiak hirugarren hanka bat behar du eta hori gaztetxoen bertso eskola da”. Ibarberri Eskolatik bertatik irailean egingo dute gaztetxoen bertso eskolan izen emateko deialdia eta urrian hastea aurreikusten dute. Beraz, animatu eta proba ezazue!


koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez!

KuxKuxean

Ainhoa Leo Uztailak 25, 16 urte Zorionak txiki(: zure egunerokoan desberdintasun handirik nabaritu ez arren benetan egun berezia da gaurkoa, bai zuretzat eta noski guretzat ere. Urteak, hilabeteak, asteak, egunak, orduak... guzti hori alde batera utzita zurekin igarotako momentu guztiak ditugu gogoan. Zorion honetaz gain eskerrak ematea geratzen zaigu, zure laguntzagatik, irriengatik eta zarena zarelako! Bakarra zara, maite zaitugu. Besarkada bukaezin bat kuadrila osoaren partez. ZORTZIZAR(: Eneritz Estanga Uztailak 31, 11 urte Zorionak wapa!!! Zure urtebetetzea ospatuko dugu eta opari bat dugu prest zer izango?? Zure Beteluko koadrilaren partetik!!! =)

Akier Bravo Begiristain Uztailak 28, urte 1 Zorionak!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!! Lehenengo urtea bete duzu. Ea bordan ospatu dezakegun familia guztiarekin etortzen zarenean. Muxu haundi-haundi bat zure lehengusu Markel eta Uraitzen partez.

Garazi Goikoetxea Uztailak 3 1, 2, 3...Urte askoz Garazi! Disfrutatu zure egunaz eta 17ak ongi ospatu. Muxu haundi bat Ander eta Hirukien partez:) baita Sorgin Aspertuaren partez(;

Irati Garmendia Huarte Uztailak 2 Zorionak!!!

Zorionak Amo単ita!! Uztailak 28an 84 urte Segi beti bezain guapa eta ongi pasa zore eune! Muxu haundiet etxeko guztin partez!!

Ane Zabala Uztailak 18 Zorionak Arribeko neskatxa honi! Ondo ondo pasa! Gukin eta zure animalia guztikin ospatuko dittuzu 17ak! Muxu bat Izar, Libe, Ander, Mikel eta "Hirukien" partez. Ta Kuka, Moxo, Ximon, Lur ta beste guztien partez:)

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikitan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.

- 19 -


kULTURa Kaka Plasta ederra Larraungo Egunarekin batera burutu zen Mailoperen aldeko Kaka Plasta Baraibarren. Eguraldi bikaina egin zuen eta Pantxika ere portatu zen. Urduri iritsi zen, baina bere lana ederki egin zuen. 108 zenbakidun lur zatian egin zuen kaka eta berehala atera zen sariduna ikusleen artetik, Itziar Gastesi. 900 txartel jarri ziren saltzeko eta aurreko egunetan ezer gutxi saldu bazen ere, egunean bertan bertan bildutakoek Aldizkariaren alde egin

- 20 -

zuten. Zuen laguntzari esker 1.160 euro garbi atera ditugu Mailoperekin aurrera egiteko. Eskerrik asko!

San Joan suetan saltoka Hodeitsu eta hotz iritsi da uda, baina hemen da. Ekainaren 23an tradizioari jarraituz eskualdeko zenbait herritan suak piztu zituzten, tamaina ezberdinetakoak gainera, salto egiteko bakoitzak bere neurrikoa behar. Hona hemen Betelu eta Lekunberriko zenbait irudi.


a

KULTUR Larraungo Eguna, larraundarren eguna Albiasu eta Baraibarren ospatu ziren aurtengo Larraungo Egunaren inguruan antolatutako ekitaldiak. Ostiraletik hasita asteburu osoan ospatu zuten bailararen eguna. Hitzaldia, antzerkia, dantza emanaldiak... Egun nagusia ordea, igandea izan zen urtero bezala. Goizean aizkolariak izan ziren Baraibarren, Ruben Saralegi eta Julen Ka単amares aritu ziren. Ondoren frontoian herri-bazkarian bildu ziren larraundar mordoa. Bertsoak, kantua, umeentzako jolasak... egun bikaina izan zen. Aipatu gabe ezin utzi aurtengo omenduak, Baraibarko Merkatu Txikiko

antolatzaileak, urtero urtero herrialde azpigaratuetan proiektu ezberdinak burutzeko dirua biltzeko lan ederra hartzen duten emakume taldea omendu zuten.

San Pedro Jaiak Mugiro eta Betelun Mugiroko festetan puska biltza, barrikotea eta trikiti doinurik ez zen faltatu. Hona hemen Barrikoteko zenbait irudi.

Betelun berriz, mus txapelketa, haurrentzako puzgarriak eta txokolatada izan ziren larunbatean. San Pedro jaiekin hasiak dira aurtengo festak.

- 21 -


erreportajetxoa >>

Betelu 19:00tan

Arnasguneak, euskaldunontzako guneak Joan den hilean Arnasguneak tailerra burutu zen Beteluko Udaletxean. Araitz-Beteluko Euskara Batzordeak antolatu zuen eta bi egunez, bailaran lan egiten duten alor ezberdinetako jendea bildu zen.

Euskal Herri osoan UEMA-ak, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak tailer hauek antolatu ditu herriz herri arnasguneak hedatu eta herritarren eguneroko bizitzan euskaraz bizitzeko pausoak eman ditzaten. UEMA: "Arnasgunea euskaldunok psikologiko eta fisikoki behar dugun toki bat da; hau da, euskaraz inolako trabarik gabe egiteko aukera ematen digun tokia". Tailer horretako parte hartzaileek euren inguruan ikusten dituzten gabeziak, arazoak, euskaraz egiteko oztopoak eta euren kezkak azaldu zituzten. Ondoren UEMA-ko teknikariak euskararen normalizazioaren bidean gizarte batean eman beharreko pausoez hitz egin zien eta azkenik, hasie-

ran azaldutako oztopoei aurre egiteko moduaz hitz egin zuten. Besteak beste hizkuntza politikak martxan jartzearen garrantzia nabarmendu zuen teknikariak, “guneak euskaldundu egin behar ditugu baina atzera pausorik eman gabe�. Legearen babesa izateak ere berebiziko garrantzia du: besteak beste lau ezaugarri aipatu zituen: 1-Berezko hizkuntza izatea 2-Ofizialtasuna 3-Lehentasunezkoa izatea 4-Bizi diren herritarrengatik ezagutua izatea. Hizkuntzaren normalizazioa lortzeko diru inbertsioak ere ia nahitaezkoak dira bide horretan laguntzeko “Ikusten da inbertsioa handitu egin beharko litzatekeela eta hizkuntzari pribilegio


batzuk emanez lagundu egin beharko litzaioke indar handiagoa izan dezan, baina diru hori zentzuz erabili behar da eta soilik eraginkorrak diren gauzetan�. Azaldu zuen laugarren ezaugarria baldintza soziala izan zen, hau da jendeak erabakitzea euskaraz egin nahi duela eta kontzienteki erabaki hori hartu eta espazioak euskalduntzeko prozesuetan parte hartzea eta bultzatzea. Tailerrean izan ziren parte hartzaileen artean euren inguruan euskaraz egiteko zituzten oztopoak azaldu zituzten. Besteak beste, osasugintzan oraindik gune euskaldunetara profesional erdaldunak bidaltzen dituztela

aipatu zuten, baita Udalean aritzen diren langileek Nafarroako Gobernuko departamentu ezberdinekin dituzten harremanetan euskaraz egiteko dituzten arazoak ere. Araitz-Betelu bertan herritarrei

zerbitzu ezberdinak eskaintzen zaizkien zenbait tokitan euskaldunak ez diren langileak omen daude eta horrek herritarrei euskaraz egiteko aukera murrizten direla azaldu zuten.

“Espainolez eginda ez diozu kanpotik datorrenari gizarte horretan gizarteratzen uzten� - 23 -

Ă ngels Sauret Bartzelonakoa da eta badira zazpi urte bere familiarekin Lekunberrira etorri zela bizitzera. Berarekin Katalunian hizkuntzarekin duten harremana ezagutu nahi izan dugu. Filologoa zara, zein zen Kataluinan egiten zenuen lana? Bai, Kataluniar Filologian Lizentziatua naiz era han bizitzen nintzenean, Planifikazio Linguistikoko Teknikaria nintzen Kataluniak Generalitateko zenbait departamentutan. Nolabait hemengo euskara teknikarien parekoa da. Han katalana Administrazio Publikoaren hizkuntza ofiziala da eta katalana dinamizatzeaz gainera administrazioko langileei klaseak ematen genizkien, normalizaziorako kanpainak egiten genituen etab. Administrazioan hizkuntzaren egoera ona da orduan? Bai, administrazioaren hizkuntza katalana da, gertatzen dena da hizkuntza hori kalean gehiago zabaltzea falta zaigula. Baina administrazioari dagokionean bertatik kaporako harreman guztiak katalanez egiten dira berezko hizkuntza duelako.

Euskaldunen artean kontzientziatuagoak zaudete... Ez dakit, nik Bartzelonako errealitatea ezagutzen dut, eta han katalana nahiz espainola entzuten da baina bi hizkuntzak erromanikoak direnez antza handia dute eta kanpotik datorrenak erraz uler dezake katalana eta horrek erraztu egiten du hizkuntzaren erabilera. Kontzientziatuak gaudela uste dut baina oraindik bide luzea gelditzen zaigu egiteko. Badago hautsi beharra dugun hezkuntza faltsu bat, adibidez taldean gaudenean eta katalanez ez dakien norbait etortzen bada espainolera pasatzen gara. Hori han ere gertatzen da eta badirudi hori egiten ez badugu gaizki hezitako pertsonak garenaren sentimendua dugula eta horrek ez luke horrela izan beharko. Gainera, espainolez eginda ez diozu kanpotik datorrenari gizarte horretan gizarteratzen uzten, berari ez diozu aukerarik ematen berak ere katalana erabiltzeko.

Hemen ere berdina gertatzen da... Nik hemen izan dudan sentsazioa da egoera horiek ematen direnean askoz ere azkarrago ematen dela aldaketa, azkarrago jotzen da espainolera eta gainera kanpotik begiratuta badirudi gutxiago direnaren sentimentu bat ere baduela jendeak, modu kontzientean ez bada ere. Hori oso txarra da hizkuntza batentzat, hizlariek eurek ezin dute pentsatu bigarren malako hizkuntza denik, kontziente izan behar gara hizkuntza guztiak maila berekoak direla. Zaila egin zitzaizun Lekunberrin bizitzen hastea? Ez, niri hizkuntzak asko gustatzen zaizkit eta oso barneratuta daukat ni leku batera joaten naizenean ni naizela bertan integratu behar naizena. Etorri nintzenetik euskara ikasten nabil eta niretzat hizkuntza ez da oztopo izan herrira egokitzeko, alderantziz erronka bat izan da.


elkARRIZketa:

Amaia Apalauza

“Erdigune linguistiko bat da hau, horregatik da hemengo euskera horren berezia” Joan den apirilaren 11an “Nafarroako ipar-mendebaleko hizkeren egitura geolinguistikoa” liburua aurkeztu zuen Amaia Apalauzak Iruñean. Mendaur Bildumaren bidez kaleratu berri da zure liburua, nondik sortu zitzaizun aukera? Nik Euskal Filologia ikasketak egin nituen eta doktoretzako ikastaroak egin ondoren tesia egin nuen. Badira bi urte baino gehiago tesia aurkeztu nuenetik eta Nafarroako Gobernuak eta Euskaltzaindiak duten hitzarmen baten bidez nire tesia liburu batean kaleratzeko aukera eman zidaten.

- 24 -

Zein da liburuaren funtsa? Lau bailaretako euskararen azterketa dialektologikoa egiten dut bertan, Basaburua Nagusia, Larraun, AraitzBetelu eta Imozkoa. Bailara batetik bestera eta herri batetik bestera hizkera nola aldatzen den eta bakoitzak dituen ezaugarriak aztertu ditut, baita hizkera horien atzean dauden arrazoiak eta bestelako zenbait faktore ere. Zein izan da jarraitu duzun prozedura? Lehenik elkarrizketak egin nituen, lau bailara horietako 43 herrietako 134 gizon-emakumerekin egon nintzen. Bakoitzari nire lana aurkeztu eta gero lehen elkarrizketa libre bat egin nien eta ondoren nik nahi nituen ezaugarrien bila elkarrizketa zehatz bat egin nien. Hori izan da lan politena gero bakarkako lana baidator, ordenagailuaren aurrean jarri eta elkarrizketa bakoitzetik datuak atera eta horiek aztertzea. Eta alde handia al dago herri batetik bestera? Ez. Herri batetik bestera zoazela ez duzu ikusten sekulako aldea, baina azkenean koska txiki bat aldatzen da. Herritarrek izan dituzten harreman sozioeko-

nomikoak aztertzea oso garrantzitsua izan da lan honetan, bertan baitaude ezaugarrien arrazoi asko. Adibidez imoztarrek ohitura handia zuten Irurtzungo ferira joateko eta ateztarrekin ere harremana bazuten. Aldiz, araiztarrak Tolosako ferira joaten ziren eta Gipuzkoarekin harreman handia zuten. Artzainak Mailoetara igotzen zirenean ere Sakana eta Gipuzkoako jendearekin biltzen ziren. Horrek guztiak eragina du hizkuntzan.

“Lau bailaratako euskararen azterketa dialektologikoa egin dut” Adibide batzuk jarriko dizkiguzu? Lekunberritik ekialdera (Etxarri, Aldatz, Arruitz eta Oderitz aldera) “eman ttot” erabiltzen da “eman diot” esateko. Mendebaldera hartuta berriz (Azpirotz, Albisu, Errazkin eta Araitz aldera) “eman dazkiot”. Emango diot esateko, Imotz Basaburua eta Larraungo ekialdean “emain diot” erabiltzen da. Baina mendebaldera joanez gero berriz “emango diot”. Zeintzuk izan dira atera dituzun ondorio aipagarrienak? Beno eremu hau oso interesgarria da, erdigune linguistiko bat baita, hau da euskararen eremua hartzen badugu erdierdian dago eta alde guztietako ezaugarri eta eraginak biltzen dira. Horregatik beragatik da oso euskara berezia. Beti esan izan da Gipuzkoatik eragin handia heldu dela eta lan hau egin ondoren ikusi dut Gipuzkoatik eragina iritsi dela baina baita Nafarroatik ere. Garai batean Iruñea aldean hitz egiten zen euskararen ezaugarriak iritsi baitira Araitzeraino.


Aitorren

kuttunenak

Aitor Irastortza Arrizurieta

Liburuak: "Irriz eta malkoz I” Jose Migel Iztueta

Diskoak: “Berri Txarrak” Berri Txarrak

Filma: “Avatar” James Cameron

21 urte ditut eta naiz azpiroztarra, ama baitet bertakoa “Zamargiñenea”tarra, aita Nekazarikoa jaiotzez oriotarra, arreba asko maite det nire senide bakarra; Gasteizen IVEF ikastet daukat kirolan beharra euskalzale, bertsozale, gustokoan naiz azkarra ta sinesten dudan hortan jartzen det gogoz indarra

Ez naiz bereziki irakur zalea, baina ia mitifikatua den Lazkao Txikiri buruzko liburu honekin ausartu eta ez nintzen damutu. Bertan Joxe Mielen biografia, gertakizunak, txisteak eta bertsoak daude. Egoera zelebrea dirudien arren, parrez pasa nituen une asko liburuaren aurrean! Kar-kar...

Talde puska honen disko guztiak dira punta-puntakoak, baina lehena batez ere asko gustatzen zait. Musika erakargarria izateaz gain, letrak aldarrikapen asko egiten ditu eta baita egia borobilak bota ere. 1997koa izan arren, esanahiari dagokionez eguneratua dagoela esango nuke oraindik, tamalez kasu batzuetan.

Efektu bereziekin egindako film honek txundituta utzi ninduen. Imajinaziozko mundu batean kokatzen da atal nagusia, baina mundu errealean eman ohi diren guden ispilu da aldi berean, bukaera zoriontsuarekin nola ez! Euskarara itzultzea merezi duela uste dut, nik behintzat gustura ikusiko nuke berriz.

Doinua: ETAren su-etenetik

- 25 -


KIROLa 277 lagun Aralar Ibilaldian Ttutturre Mendi Taldeak bi urtetik behin antolatzen duen mendi martxan 300 pertsona espero zituzten, azkenean 277 lagun bildu ziren baina oso balorazio positiboa egin dute. “Garai batean jende asko biltzen zen baina egun udan astebururo mendi martxa ugari antolatzen dira Euskal Herri osoan eta zailagoa da jende asko biltzea”. Aurtengo ibilbidea motzagoa izan da, horrela parte hartzaile guztiek bukatu zuten ibilbidea eta eguerdirako denak Lekunberrin ziren paella goxo bat jaten, gainera Lacturaleren laguntzari esker denek kamixeta bana eraman zuten etxera. “Jende asko dago 7-8 orduko ibilbideak egiteko prest eta ibilbide motzagoarekin

Kirol jardueren ikasturte amaiera - 26 -

Aurten 30 gazte ibili dira Judo taldean Miguel Inda irakaslearekin. Horietako batzuk bi urte baino gehiago daramatzate eta dagoeneko defentsa pertsonala pratikatzeko gogoz daude. Aurten lehenengoz ikasle batzuk lehiaketetan parte hartzen hasi dira. Miguel, irakasleak, oso positiboki baloratu du ikasturte honetan egindako lana: “Orain gutxi alebinen, infantilen eta kadeteen kategoriatan zenbait domina irabazi genituen eta lehiaketetan hasiera bikaina izan dugu”. Bestalde, Gimnasia taldekoak ere ikasturte amaierako erakustaldi bikaina eskaini zuten Lekunberriko Plazaola Kiroldegian. Zilipurdiak, barraren gaineko ariketak, saltoak... Hauek ere ari dira maila hartzen. Azkenik San Juan Erretirodunen Taldeko zenbait kide aurten gimnasia egiten ibili dira Jokin Ordoki irakasleakin eta ikasturte amaiera ospatzeko afari ederra egin zuten.

guretzat ere errazagoa izan da, lehen lau edo bost abitaiamendu jarri behar izaten genituen eta aurten bi baino ez”. Lekunberritik hasi eta Albiasu aldera abiatu ziren, gero Baraibarko antenara igo eta handik Ata aldera hartu eta gero Madotzera joan ziren, Larrazpil pasa eta Mugiroko Caballin presatik Lekunberrira. “Aurten ibilaldia prestatzen genbiltzala zenbait bide berreskuratu ditugu, San Miguelerako 9. kilometrotik Ata aldera doan bide batean aizkorekin aritu ginen eta Larrazpil eta Baraibar inguruan ere aritu ginen eta hori oso interesgarria izan da, guretzat mendi talde bezala daukagun helburuetako bat bide zaharrak berreskuratzea baita”.


“Txakurra aurretik joanez gero berdin du arrazak� >> Noemi Ugarte Zestoarra da jaiotzez, baina hamabi urte inguru daramatza jada Noemik Lekunberrin bizitzen. Ofizioz albaitaria da eta betidanik gustatu izan zaizkio txakurrak eta baita kirola egitea ere. Orain gutxi, Txakurkros modalitateko lasterketetan parte hartzen hasi da. Eta zer moduz moldatu zara? Ongi, ni ongi pasatzera joaten naiz baina badira profesionalak eta oso serio hartzen duen jendea. Xelebrea izan zen, lehenengo lasterketetako batean parte hartu nuenean beterano bakarra nintzela emakumezkoen artean, nik nire martxan amaitu nuen lasterketa eta nire sorpresarako lehenengo saria, eman zidaten, pentsu zakua! Eta noski poz pozik. Arraza bereziko txakurrak behar dute izan horrelako lasterketetan parte hartzeko? Ez, denetariko arrazak ikusten dira, ehizakoak, artzain txakurrak, tirokoak... baino arratoi txakurrak ere izaten dira.Nik hiru txakurrekin parte hartu dut: Xapi (Setter ingelesa), Gau (Enkarterrietako Billanoa) eta Orhy (Artxain Txakurra). Kontua da txakurrak zure aurretik joan behar duela beti, baldintza hori beztez gero edozin arrazak balio du. 2013an Oiartzungo lasterketan, Gau txakurrarekin.

Nolatan hasi zinen txakurkrosean parte hartzen? Nik betidanik egin izan dut korrika eta orain dela bi edo hiru urte ezagun batek txakrukrosa bazela aipatu zidan eta ezagutzen ez nuenez Errenteriara joan nintzen lasterketa bat ikustera, eta asko gustatu zitzaidan eta probatu egin nuen. Ahizparen Setter arrazako txakurrarekin atera nintzen, Xapirekin, eta oso ongi pasa nuen eta txakurra ere poz pozik. Horren ondoren ikusi genuen Gipuzkoan ligaxka bat egiten zela sei karreratakoa eta aurten seiak egin ditut. Eta zenbat metroko lasterketak izaten dira? Gutxi gorabehera zazpi kilometro ingurukoak izaten dira, batzuk zazpi, beste batzuk zortzi, luzeena Tolosakoa da hamar kilometrokoa. Lasterketak azaroa amaieratik apirilera bitarte izaten dira txakurrak beroarekin gehiegi ez nekatzeko. Eta normalean mendian edo belarretan izaten dira, beraz askotan euria dela eta lokatz tartean ibiltzen gara.

Lasterketak non izaten dira? Gipuzkoak ligako sei lasterketen kasuan, bat Jaizkibelen egiten da, Donostiko Ulia mendian ere, Tolosan, Oiartzunen, Errenterian eta Zumaian. Baina horrez gain Espainia mailako liga eta nazioartekoa ere izaten da eta bada Frantzia aldean burutzen diren lasterketetara joaten den jendea ere. Eta txakurrak ongi moldatzen al dira halako lasterketetan? Bai primeran pasatzen dute. Hasieran atera aurretik denak zaunka hasten dira badakitelako irtetera goazela eta indar betean hasten dira. Gure zakurra Xapi adibidez, hasieran denen arrastoak usaintzen joaten zen eta askotan korrika gindoazen eta bapatean gelditu egiten zen baina gero ohitu egiten dira eta euren artean ezagutu egiten dira. Bestalde, lasterketan zehar postuak egoten dira ura edan dezaten eta ibilbidean zehar ere mendian izanik putzuetan ere gelditzen dira gehiegi berotzen badira. Egia esan, bai txakurrak eta bai nik oso ongi pasatzen dugu eta gainera paisaiaz gozatzeko lasterketak dira.


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Donostian ez dago Tamarindorik

- 28 -

INONOTUS TAMARICIS onddoa ikertzen nenbilen, Donostiako Kontxako tamarindoak hiltzearen errudunak. Zuhaitz hauek parasitatu, lehortu eta kalte larriak eragiten dizkie bitan zatitu eta heriotzara eraman arte. Begiratuz gero ohartuko zarete zuhaitz bitxi hauetariko zaharrenak porlanez beteta eta alanbreekin lotuta daudela zutik mantenduarazteko. Uste nuen onddo honek ezaguna dugun “yesquero”en edo Fomes Fomentariusaren moduan jokatzen zuela. Lehortu eta hiltzeko asmoz haritza zaharrak parasitatzen ditu, euren izerdia eta karbonoa xurgatuz, horrela, hil ondoren, zuhaitz gazte eta indartsu batengatik ordezkatua izateko, naturak berak agintzen duen moduan. Bi onddo hauek antzekotasun handiak dituzte eta euren helburua berdina da. Horraino sorpresarik ez, harriduraz ustezko tamarindoa begiratzen ari nintzela egiaz Tamariz bat zela konturatu naizen arte. Tamarix Gállica izeneko zuhaitz hauek Inonotus Tamaricis onddoengatik erasotuak izan ohi dira. Tamarindoak eta Tamarizak ez dute inolako antzarik, izena baino ez. Tamarindoa, Tamarindus Indica, 15 metroko altuerara iristen den zuhaitz bat da, eta hostoak izaten ditu adarretan. Tamariza berriz konifero baten antzekoa da, hostoen lekuan makiltxo batzuk ditu iletxo ikusgarri batzuekin. Tamariza lorezaintza lan bikain bat da, zuhaixka batetik 2 metroko zuhaitz txiki bitxi bat bihurtzera iristen da. Zuhaixka autoktono bat da, kostalde kantabrikoko giro hezea eta kresala ongi jasaten duena. Bikaina da dagoen tokian egoteko, ez baitu hostorik botatzen, ez du zikintzen, ez da ureztatu beharrik eta ez da kimatu beharrik ere. Jada ilea urdindu zaizuenoi gogoan izango duzue “Pulpa de

Tamarindo” abestia, zapore oneko eta pulpa gozo eta atsegineko fruitu bati buruz hitz egiten du. Hori gogora ekarrita, ea nork dioen orain Donostiako tamarindo faltsu horiei nolabaiteko fruitua ikusi diola. Baina ezagutu dezagun nola iritsi ziren Donostiara, nork eta nondik ekarri zituen. Historia XIX. Mendeko

Inonotus tamaricis.

80. hamarkadan hasten da, Donostiako Alde Zaharreko Narrika Kalean bazen kapeluen denda dotore bat (1838koa eta gaur egun irekita jarraitzen Tamarindus Indica. duena), jabea ondorengo frantsesak zituen Agapito Ponsol jauna zen eta Parisera joan zen kapeluen azkeneko nobedadeak ezagutzera. Bertan aur-kitu zuen Donostiako Udala aspalditik bila zebilen zuhaitz mota, Itsasaldeko baldintzak jasango zituena, oso handia ez zena eta lan gutxi ematen zuena. Hasieran donostiarrek “zuhaitz nanoak” izenez deitzen zieten erdeinuz, baina itzal ona egiten zuten eta egoki apaintzen zuten denok ezagutzen dugun paisaia. Azkenean onartua izan zen. Orain ez genuke imajinatuko Donostiako Kontxan bestelako zuhaitzik. Donostiarrak dira euren zuhaitzak aukeratzen dituztenak eta haiek ez badiete Tamariz izenez deitu nahi eta Tamarindo izenez deitzen jarraitu nahi badute bada dei diezaietela nahi bezala, euren zuhaitzak dira eta.


ZERUAK ESANA

egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa

Uztaila - abuztua Honezkero badakizue nola ulertu behar ditugun taula hauek eta ez dut azalpenik emango. Abuztuan ez da Mailoperik aterako eta hemen doaz uztaila eta abuztuko taulak. Gogoan izan ereiteko edo landatzeko bezain garrantzitsua dela biltzekoan ere, batez ere bildu eta gero luzaroan usteldu gabe iraun behar duten landareekin.

1

2 Hostoa

8

Lorea 11:00 16:00

15 Sustraia

22 Fruitua 16:00 Sustraia

29 Fruitua

3

Fruitua

Fruitua

9

10

4 11

12 Sustraia

19 16:00 Sustraia

26 Fruitua

12

Fruitua

17

18

19

Sustraia

Lorea 12:00

Lorea 14:00 Hostoa

Hostoa

23

24

25

26

Sustraia

30 Fruitua

Sustraia 13:00 Lorea

Lorea

13

Lorea

14 Sustraia

Fruitua

20 Lorea

27

Lorea 17:00 Hostoa

21 Fruitua 10:00

28

Fruitua 13:00 Hostoa

Hostoa

31 11:00

UZTAILA

Sustraia

Sustraia

6

7

Hostoa 11:00

13

14

Sustraia 14:00 Lorea

20 Sustraia

27

7 Sustraia

Fruitua

16

Fruitua Fruta-arbolak, tomateak, lekak, babak, artoa, kalabaza, kalabazina, ...

Brokolia, eta apaingarri modura erabiltzen ditugun lore guztiak.

6 Sustraia

Hostoa

1

Lorea 12:00 Hostoa 16:00

5

Sustraia

Lorea

Patata, arbia, azenarioa, tipula, baratxuria, erremolatxa, ...

Hostoa

ABUZTUA 5

Sustraia

Hostoa Letxuga, aza, eskarola, zerba, porrua, perrexila, ...

2

3 Sustraia

Lorea

Lorea 10:00 Hostoa

8

9

10

11

Fruitua

Fruitua

Sustraia

Sustraia

15

16

17

18

Hostoa

19:00 Fruitua Fruitua 15:00

21

22

23

24

Lorea

Lorea 17:00 Hostoa

Hostoa

Hostoa

28

29

30

31

Fruitua 11:00 Fruitua 20:00 Sustraia Sustraia

4

Lorea

17:00

25 Hostoa 13:00 Fruitua

Lorea

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ... Ilargi berria Ilargi betea

- 29 -


ekinarenEKINEZ >> Beteluko Ura S.A. “Mineral orekari esker da hain ur berezi eta osasungarria� Beteluko ura komerzializatzen duen enpresako bi langilerekin izan gara Mari Carmen Zubillaga eta Edurne Sarratearekin. Dama Iturrik isurtzen duen ura aspalditik da ezaguna dituen ezaugarriengatik, bainuetxea izatetik lantegia izatera pasa zen.

- 30 -

Noiz ireki zen lantegia? Beteluko ura 1866an mineromedizinala izendatu zuten. Ur lantegia ireki baino lehen, bainuetxe bat izan zen, oso ospetsu eta ederra 1965. urtera arte. Bereziki arnas aparatuko gaixotasunak tratatzen ziren eta aipatzekoak dira, bertan egon ziren jende ospetsu batzuen izenak: Alfonso XII, Alfredo Mayo aktorea, Rodezno Kondea... Bainuetxea bota eta handik urte batera sortu zen Beteluko Ura. D. Pedro Gandarias Urquijo, bainuetxeko nagusiak eraiki zuen, eta gaur egungo jabeak holandar batzuk dira.Hauek 1986ean erosi zuten eta geroztik beraiekin lan egiten dugu. Geroztik gaur egun arte zein aldaketa eman dira? Aldaketa gehien bat prozesuan eman da, iturburua berdina baita, Dama Iturri. Hasieran eskuz iturrian betetzen zuten eta gaur egun automatizatua dago.

Zein da prozesua ura biltzen denetik botiletan saltzen den arte? Iturburua, sakonetik datorrenez, depositu batzuetara ponpatzen dugu, eta aparteko tratamendurik eman gabe botilak bete, tapoia jarri, etiketatu eta kaxa edo seiko paketeetan jartzen dira, ondoren paletizatu eta saltzeko prest. Prozesua sinplea da, baina kalitatezko arauak jarraitu behar ditugu, eguneroko analisiak, trazabilitatea etab. Nongo bezeroak dituzue? Ba gehienbat, Euskal Herrikoak baina Errioxa, Kantabria eta Zaragozan ere saltzen da. Supermerkatu eta dendetan eros daiteke. Ze ezaugarri ditu Beteluko urak? Ez zaio tratamendurik ematen, eta ur minerala den aldetik konposizio eta propietate berdinak mantentzen dira beti, 22 gradutan ateratzen da.

Beteluko urak daraman mineral orekari esker da hain ur berezi eta osasungarria. Besteak beste, diuretikoa da dituen oligoelementu kopuruarengatik, eta horri esker toxinak ezabatzen laguntzen du eta giltzurrunetako kalkuluak babesten ditu. Bestalde, digestiboa ere bada, bikarbonato kopuru handia daukalako eta gehiegizko garraztasuna eta bilis urak moteltzen ditu muki gastrikoa babestuz. Zenbat langile zaudete momentu honetan? Zazpi langile, sei bertakoak eta bat bizkaitarra. Krisiak eragin al dio enpresari? Bai, nahiz eta Beteluko bezero fin eta fidelak izan, gaur egungo egoera ikusiz nabaritu dugu. Gainera, uraren merkatua oso konplexua da, nik 26 urte daramatzat eta hasieran lau edo bost marka baino ez ginen eta gaur egun berriz ehunetik gora.

FITXA Izena: Beteluko Ura S.A. Iturburua: Dama iturri. Uraren Ezaugarriak: -Tratamendu kimikorik gabea. -Ur minerala -Diuretikoa -Digestiboa Jarri zaitez harremanetan: 948 513 157 / 616.411.371 e-posta: man_bet@telefonica.net


kontuTXIKIAK uztaila 19

20

23

Lekunberri: Udako Zinea: Karate Kid.

Aldatz: Aldazko Elkartean bertso afaria 21:00etan, Julio Soto eta Sebastian Lizasorekin. Txartelak salgai hilaren 15a arte Aldazko Ostatuan eta Lekunberriko Elosta Tabernan. Astiz: 12:00etan Mendukilon euskal mitologiari buruzko ikuskizuna “Puxkek” taldearen eskutik.

merkatu txikia SALGAI

- Pick-up bat salgai oso egoera onean. 160.000 km, mendian ibili gabea. 2005. urtekoa. 667 848 832

- Alokatu edo traspasatzen da Lekunberriko Goiko Loredenda ezin dugulako eraman. 667 848 832

- FURBY pampina salgai, berria bezala, 60€ bakarrik. 626 717 360

- BOE pisu bat alkilatuko nuke, 2009. urtekoa, garaje eta trastero eta guzti. Lekunberriko Zintzar kalean. 616942416.

- Ebook KINDLE amazon 50€. 626 717 360 LAN BILA

-Bateriako klaseak, haur zein helduentzat. Bateria ikasi, musika irakurri (sentitu), erritmoak jo edota gozatu eta esperimentatu nahi duzu? 679 938 016 / 948 507 672. Igor de Castro. - Informatika teknikaria: ordenagailua konpondu, birusak garbitu, programak berria jarri, datuak (argazkiak, dokumentoak...) berreskuratu. Etxetik hartzen eta eramaten dugu ordenagailua. 661 405 890

26

Lekunberri: Udako Zinea: El oso Yogui.

abuztua

agenda

2

Lekunberri: Udako Zinea: Piratas del Caribe - En mareas misteriosas.

4

Lekunberri: Erdi Aroko Azoka.

9

Lekunberri:Udako Zinea: X-men, primera generación.

10

Lekunberri: Brincadeira taldearen kontzertua 20,30etan. Kataluniatik etorritako konpainiak erritmo, pirueta eta malabareretan oinarritutako ikuskizuna eskainiko du. Doako sarrera.

ALOKATU

- Neska euskalduna umeak zaintzeko edo etxeko lanak egiteko prest. Josune. 948 510 793

- Bigarren eskuko trikiti soinu instrumentua behar dugu, datorren ikasturterako alokatuko genuke. Maider. 618 255 041 TRUKAKETA

- 500 litroko izozkailu bat daukat. Txikiagoa batekin trukatuko nuke. Oso egoera onean dago. Doan. Deitu 639 861 257 (Ane) BESTERIK

- Maiatzean Azkarateko Balerdi elkartean egindako bertso afariaren ondoren, beroki bat agertu zen. Mutilarena, artillezkoa. Zu bazara jabea, deitu 659 818 385 telefonora.

ADI!

Atalak kudeaketa berria izango du iraletik aurrera. Merkatu Txikian sartzeko eskatzen dizkiguzuen publizitateak bi hilabetez egongo dira jarrita eta ondoren kontrako abisurik jasotzen ez badugu kendu egingo ditugu.

Guardiako farmaziak Uztailaren 1etik 7ra Arribeko A. Garmendia Irurtzungo M. Gastearena Uztailaren 8tik 14ra Lekunberriko M.A. Azpiroz Uztailaren 15etik 21era Lekunberriko M.I. Mendia Uztailaren 22tik 28ra Leitzako O. Erviti Uztailaren 29tik 31ra Leitzako M.Z. Campos

Abuztuaren 1etik 4ra Leitzako M.Z. Campos Abuztuaren 5etik 11ra Leitzako M.I. Larraya Abuztuaren 12tik 18ra Beteluko C.A. Carrillo Irurtzungo Mutiloa Martirena Abuztuaren 19tik 25era Leitzako P. Teresa Abuztuaren 26tik 31ra Arribeko A. Garmendia Irurtzungo M. Gastearena


Arribeko jaiak

Azkarateko festak

Uztailak 19, ostirala

a Uztailak 5, ostiral zea eta txupinazoa

20:13 Txupinazoa ondo ren herri afaria 00:30 Laiotz taldea

Iluntzean ezkilak jot Pesta!! ta. Gauerdian Triki 22:30 - Mus txapelke

Uztailak 20, larunbata

a Uztailak 6, larunbat

12:00 Puzkabiltza Arratsaldean haurrentza ko puzgarriak Ondoren trikitilariak eta zezen suzkoa 1:00 Bide Batez taldea

16:30 - Ume jolasak erro txikia. kirolak, eta II. Entzi 17:30 - Haurren herri 19:00 - Herri Kirolak orekin erromeria Dj Txok 22:00 - Afaria eta

Uztailak 21, igandea

(San Fermin eguna) Uztailak 7, igandezaako ezkille jotzea

9:00 Goiz soinua 11:00 Meza nagusia eta XIII. Patata tortilla lehiaketa eta hamaike takoa denentzat 17:30 Haurren arteko pil ota partiduak. 19:00 Herri kirol ikusizu na eta trikitilariak

eli 10:30 - Ermita eta a trikitilariekin. ntzari, bertsolari et da ia 11:00 - Erromer Irazu eta zaran trikitilariak, Lutxurdio eta Astia rreskua. au olariak. Nesken Peñagarikano berts ustaldia ak er ntza taldearen 13:30 - Mailoak da behar, animatu!!! lik rte txa aria. Ez da tortilla patata 14:30 - Bertso-bazk ustaldia. Ondoren, ak er ur ak Tx i tza ztian, Lutxurdio 18:00 - Ar dastaketa. Egun gu o rd ga sa a et a et lehiak ilariak. eta Astiazaran trikit

k Iribaskolarujanbia ata

fe st a on ak pa sa !

Abuztuak 25, upinazoa eta mus txapelketa

aldia. Arratsaldean Tx kaitz dantza taldearen eman sa Ba a. o ik sk us 19:00 Iriba k aurrera m ia eta gauerditi 21:30 Herri afar

andea Abuztuak 26, ig gusia doren, meza na

on 10:00 Dianak, etxez-etxe. olatada a nd ro 12:00 Er jolasak eta txok ur ha a, al fin us Arratsaldean m

Errazkingo jaiak Abuztuak 2, ostirala

16:30 Jaien hasiera suziriarekin 16:30 Mus txapelketa 18:30 Patata-tortilla lehiaketa 19:30 Puskabiltza 00:30 Dantzaldia Dantzadi taldearekin

Abuztuak 3, larunbata

12:00 Puskabiltza eta "herri-argazkia" 18:00 Ume-jolasak 22:00 Kuadrila afaria 00:30 Dantzaldia "Trikidantz" taldearekin

Abuztuak 4, igandea

Uztailak 22, astelehena

11:30 Puzkabiltza 21:30 Herri afaria eta on doren dj txoko

09:00 Dianak 10:30 Meza 12:00 Dantzariak 13:00 Pilota partidua: "Pilota goxua" txapelketaren finala. 18:00 Herri kirolak: Errazkin-Uitzi Ondoren dantzaldia

Astizko jaiak Uztailak 27 larunbata

12:00 Suziria eta erronda etxez-etxe. 17:00 Puzgarriak eta txokolatea 18:00 Mus txapelketa. 19:30 Ortzadar dantza taldea. 21:00 Dantzaldia trikitrilariekin. 22:30 Herri afaria. 01:00 Dantzaldia “dj”ekin.

12:00 Pilota partiduak. 17:00 Puzgarriak eta txokolatea. 19:30 Sagardo festa. 19:30 Dantzaldia Santxotenarekin. 20:00 Mus txapelketaren finala.

Gorrittiko Pestak Abuztuak 23 ostir al

a 10:00 Pestei hasie ra emateko ezkil jotzea 11:00 Etxez-etxe pu xke biltzea Gari et a Iñakirekin 21:00 Herri aparie, ondoren Gabezin taldea

Abuztuak 24 laru nb

ata “San Bartolom 11:00 Puzgarriak e Eguna” eta haur jolasak 12:30 Triki-poteo a 16:00 Mus txapelk eta herriko etxean 18:30 Bertso saioa: Maia, Egaña eta Lujanbio. Gai jartz 20:00 Dantzaldia ailea: Soto Gabezin taldeare kin. 21:00 Herri aparie, ondoren Gabezin taldea

Abuztuak 25 igan de

a 12:00 Herriz-herri ko Nafarroako Ki rol Txapelketa 17:30 Pilota parti duak. Ondoren, sa gardo eta pintxo Gari eta Iñaki tri dastaketa kitilariekin

Abuztuak 6, asteartea 10:30 Meza nagusia 14:00 Zikiro jatea Ondoren dantzaldia

Uztailak 28 igandea

Atalloko jaiak

n bukaeran San Juan ttiki jaiak abuztuare


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.