Mailope 2013 maiatza

Page 1

203. zkia. - 2013ko maiatza

LAUBURUA: Greba Orokorra KUTTUNENAK: Xabi Lasarte EKINAREN EKINEZ: Beigorri KULTURA: Maiatza kulturala KIROLAK: Pilota Goxua BATZARRE: BOEak Alokairuan

Ikusi hemen Mailope issuu.com/mailopealdizkaria

Goitik begiratuta dena ikusten da argiago Esther Tabar

7PEKAtu

Nafarroako Bertsolari Txapelketako Finalean momentu goxoak eta mingotsak pasa zituzten gure bertsolariek. Aurtengoak eman zuenaren balorazio bat eskaini digute.


MAILOPEtxiki Collagea:

-2-

Apirileko aleko erantzun zuzena Pilota zen. Hona hemen saridunak: -Ttalo artzain-txakurra: Jakes Iturrioz (Atallu). -Non zaude ilargi?: Jone Castrillo (Etxarri). -Ipurtargien festa: Laiene Izagirre (Gaintza). -Enara ttipia: Izaro Otegi (Lekunberri).

Bidali zure marrazkia hauetako helbide batera: - mailope@labrit.net - Juan de Labrit Kalea 29, 1. 31001 Iru単ea

Tira ba nahikoa hieroglifiko egin ditugu dagoeneko eta oraingoan beste ariketa bat proposatu behar dizuegu. Goiko bi irudiekin marrazki edo collage bat osatu beharko duzue eta ondoren eskaneaturik edo postaz Mailopera bidali. Marrazki originalenek ipuin bana eramango dute opari. Hartu zure guraizak, ekin irudimenari eta bidali!

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nuñez-Betelu 09> Zabal: Oskar Estanga 10> Elkarrizketa Nagusia: Nafarroako Bertsolari Txapelketa 14> Batzarre

16 > Agustin Arguiñarena Plazaz plaza eta herriz herri ibili da urte askoan Agustin. Eskualdean ere aski ezaguna dugu hara eta hona beti lasterka. Dagoeneko lehiatzeari utzi dion arren bere garai onenetako oroitzapen ugari ditu.

19> Kuxkuxean: Maiatzeko zorion agurrak

22 > Iñigo Garaioa Hernaniarra den arren zenbait urte daramatza Iñigok Lekunberrin bizitzen. Margolaria da, ofizioaz eta goi-mailako dekorazioko lanak ere egiten ditu. Krisia nabarmen nabaritu duen arren, teknika berriei esker lan ekonomikoagoak egiteko bidea ere ezagutzen du.

-3-

23> Lauburua: Iker Aranburu 24> Erreportajetxoa: Euskal Herria Mendi Erronka lasterketako antolatzaileak 28> Lurrak emana: Perretxikoak eta sorgin multzoak 29> Zeruak esana

30 > Beigorri Abentura Parkea 2003an ireki zuten Iñaki Irotzek eta Beñat Arteagak Beigorri parkea Lekunberrin. Aste Santutik azarora bitarte egoten da irekita parkea. Zuhaitz gainean ibiltzeko luzera eta altuera ezberdineko bi ibilbide eskaintzen ditu parkeak, 130 metroko luzerakoa bat eta 250 metroko luzerako bestea.

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Kirol Mankomunitatea, Juan Antonio Garaikoetxea, Agustin Arguiñarena, Inma Etxarri, Joseba Artzeluts, Unai Ijurko, Xabier Berrade, Alberto Elosegi, Jose Mari Zabaleta, Nafarroako Bertsozaleen Elkartea eta Julio Calonge. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 - mailope@labrit.net. Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, MAKETAZIOA: Araitz Amatria. kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria. TIRADA: 1.600 ale.


(H)iriTZIA

-4-

LOMCE legea

“PARTE-HARTZE EGITASMOA” Larraunen

Nahiko nuke, ama izateak ematen didan ikuspegi umila aintzat hartuta, LOMCEri buruz egunkarietan, aste osoan zehar, argitaratzen ari diren gutun piloarekin bat egin. Ez dut ez Filosofiarik ez eta Etikarik gabeko mundu bat nahi nire alabentzat. Ez dut balorerik gabeko hezkuntzarik nahi nire alabentzat. Ez nuke nahi, nire alaben izaera kritikoa, haien irudimena eta ezagutza indartzeko eskumena, astean ordu bakar batzuetan bada ere, edukitzeko aukerarik ez izatea. Ez nuke nahi, interes zientifikoarekin bat egiten duten gaiei lekua eginez, giza interesik ez duten gai eta edukiak entzutera beharturik egotea. Zergatik da garrantzitsuagoa jakitea zer planeta falta zaigun aurkitzea, eta ez nondik gatoz eta nora goaz? Pentsamendurik eta hausnarketarik gabe, ez legoke inolako irakasgairik. Are gehiago, nahiko nuke, hezkuntzan, honako hauei lehentasuna ematea: pertsonari, pentsamenduari, giza- portaerari, etikoak eta moralak diren balore unibertsalei. LOMCEren proposamena garaia egokian etorriko litzateke, aldaketa zentzu horretan, eta ez bideratzen ari den zentzuan, gauzatuko balitz, zalantzarik ez daukat. Aristótelesek, Platonek, edo dena delakoak, HONDAMEN honetatik aska gaitzala.

Apirilean barna “Parte-hartze egitasmoa” abian jarri dugu Larraunen. Larraungo Udaleko “ez atxikituak” taldeko zinegotziok, Udala eta Kontzejuen arteko harremanean sakondu nahi izan dugu. “Udaletxetik Kontzejuetara”; gaiak eraman, herritarrekin ikusi eta eztabaidatu nahi izan ditugu. Herritarren kexkak, galderak edota proposamenak ahal den neurrian Udalera ekarri nahi baititugu. Apirilean barna, binaka, hirunaka eta launaka kontzejurekin elkartu gara; osotara bost batzar eginez; Uitzi, Azpirotz, Baraibar, Astitz eta Arruitzen. Larraungo Ezker Abertzaleko zinegotziok larraundarrekin batzar hauetan, bereziki bi gai jorratu ditugu: 1.- Larraungo aurrekontuak; nondik norakoak, sarrerak eta ateratzeak. 2.- Zerbitzu anitzeko Langilearentzako LAN KARGAK. Postu honetarako 2013ko aurrekontuetan partida bat ireki da. Gai hauek azaltzeko, Power Pointeko ikuskizunaz lagunduta bideratu dugu. “Parte-hartze egitasmoa” Larraunen egin den lehendabiziko aldia dela esan behar da. Bileretara hurbildu diren lagunek, eztabaidetan parte haundia hartu dute, beraien kexkak adierazten eta ekarpenak egiten. Ideia hauekin guztiekin, akta bat egin behar dugu eta kontzejuetara bidaliko dugu. “Parte-hartze egitasmoa” iraunkorra egin nahi dugu; modu honetan, Udalean sortzen diren gaiak kontzejuetara eraman, eta hauetatik Udalera, geldigabeko joan ta etorria. Honetarako heldu den zita urria aldean edo egin nahi dugu; 2014rako aurrekontuak larraundar guztion artean prestatzeko, eta baita ere sortu daitezkeen gaiak.

Inma Etxarri

Larraungo Udaleko “ez atxikituak” taldea

Zure iritzia bidali nahi badiguzu idatzi mailope@labrit.net-era


IRAGARKI TAULA LARRAUNGO UDALAK ONARTU DU: -Baso jarduerarako laguntzen ebazpenen inguruko proposamena. Toki Administrazioko, Ingurumeneko eta Landa Garapeneko Departamentuak indargabetu edo ezaba dezala "Toki Entitateentzako eta Partikularrentzako Baso Lanetarako Laguntza. 2013-2014 lan urterako" deialdia bertan behera utzi duen ebazpena, deialdiak zabalik jarrai dezan eta tokiko entitateek eta partikularrek basogintza-lan aurreikusiak egiten segi dezaten. -Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasun Lege Aurre Proiektuaren aurrean Udalaren ebazpena. Larraungo Udal honek, Gobernu espainiarrari, lege aurre proiektu hau berehalakoan erretiratu dezala eskatzen dio. Madrilgo Kongresuan Lege hau onartuko balitz, Udal honek dagokien instituzioei, bereau ez aplikatzeko eskaera egiten die.

-5-

Araitz-Beteluko Euskara Batzordeak zure iritzia nahi du Araitz-Beteluko euskara batzordeak, urte asko daramatza, gure eskualdean, euskararen erabilera sustatzeko ahaleginean. Urte horietan guztietan egindako lanari eta batzordeari berari buruzko iritziak jasotzeko galdetegia duzu jarraian. Eskertuko genizueke galdetegia osatzeko tartetxo bat hartzea eta, behin osatuta, Mailopeko buzoian (Araizko Udaletxean) sartzea edo Euskara Zerbitzuko posta helbide elektronikora bidaltzea: larbeleareuskaraz@iparmank.org 1.-Euskara Batzordeak, eskualdean, egiten duen lana eta gauzatu dituen ekimenak ezagunak dituzu? Zeintzuk ezagutzen dituzu eta zein da horiei buruzko zure iritzia?

2.-Ez badituzu ezagutzen, zeintzuk dira arrazoiak (informazio falta, kasurik ez egitea‌)? 3.-Euskara Batzordean parte-hartzea burutik pasa zaizu noizbait? Erantzuna baiezkoa bada, zergatik ez duzu urrats hori eman? Erantzuna ezezkoa bada, zeintzuk izan dira arrazoiak? 4.-Euskara Batzordeari buruz beste edozer aipatu nahi baduzu, hemen duzu aukera: Araitz-Beteluko euskara batzordea


7PEKAtugaldera 1. Nagikeria:

zerk alfertzen zaitu erabat? Aste osoa ordutegi baten menpe egon beharrak.

2. Gorrotoa:

5.Inbidia:

zerk ematen dizu inbidia? Nahi adina bidaiatzen duten horiek ematen didate inbidia.

zerk bihurtzen zaitu otso? Ezin dut jasan, jendeak hitz egin, iritzia eman, kritikatu eta gero beraiek ezer ere ez egitea.

6. Luxuria:

3. Sabelkeria:

7. Harropuzkeria:

zerk bihurtzen dizu ahoa ur? Mahaia eta dena prest duten bazkari edo afari batera joateak.

zerk jartzen zaitu bero-bero? Sutondoan egoteak. zerk jartzen zaitu oilar? Nire familia osoaz harrotzen naiz.

Esther Tabargotzia Lekunberriko Zine

4. Zikoizkeria:

zer desio duzu gehiegi? Momentu honetan, bidean datozen nire bi iloba bizkien aurpegiak ikustea desio dut ikaragarri.

-6-

AGUR ESAN GENION KORRIKARI

APURTU EGIN DA

BADATOZ INDAR BERRIAK

Aurtengo 18. Korrika arrakasta handikoa izan zen antzolatzaileen iritziz. Beraz, aek-ren aldetik eskerrik asko lagundu eta modu batera edo bestera parte hartu duzuen guztioi.

Korrika joan dela, jakina, lasterregi gainera, eta betikoan utzi gaituela: Euskal Herrian astakirten! Horrenbeste korrika egin ondoren begira nola gelditu den Lekunberriko kiroldegiko zinta.

Hauek ditugu Lekunberri-Larraungo etorkizuneko korrikalariak. Astero biltzen dira Olatz Gonzalezekin korrika egiten ikasteko. Aurten lehen aldiz Nafarroako Eskola Arteko Jokoetan parte hartuko dute. Segi bizkor!


elKArrimokoKA Has gaitezen antolatzen

Mikel Alvarez

Kaixo Mikel! Maiatza bertan daukagu eta askok uda begi bistan ikusten dugu, edo behintzat ikusi nahi dugu. Hala ere, ez gaitezen txoratu, izan ere, oraindik udaberrian gaudela gogoratu behar dugu. Loreak ernatzen doaz, eguzkia sarritan ikusten hasiak gara… baina bada gauza bat aldatu ez dena, momentuz behintzat. Mailopeko “Elkarri mokoka” atalaz ari naiz, guk biok partekatzen dugun txoko honetaz alegia, Lasarte! Maiz pentsatzen jarria nago ea zer pentsatuko ote duten

“Antolakuntzarekin bakarrik garaituko ditugu gure etsaiak” gure irakurleek. “Hara! Hemen datoz berriro ere politikaz hitz egin besterik ez dakiten bi txotxolo hauek!” esango du batek, “Alvarez honek ideia putarik ez dik eta Lasarte hura tonto galanta dek” pentsatuko du beste batek. Arrazoirik ez zaie falta, eta gainera, izpiritu kritikoa beti da ona. Niri behintzat, “hura ez zitzaidan gustatu” edo “hori hobetu dezakek” esaten didatenean pozik jartzen naiz, izan ere, horrek bakarrik arrazoi bat du: jendeak laguntzeko gogoa duela eta horretarako jarrera aktiboa erakusten duela. Adibide txiki hau termino makroetara eta bizitza publikora pasatzen badugu, berdina esan dezakegu, hau da, jendea kokoteraino dagoela eta egoera hau aldatu nahi duela. Hori argi dago. Hala ere, hurrengo pausoa falta zaigula pentsatzen dut: gure haserrea eta gorrotoa antolatzea. Eta falta zaigula esaten dudanean, geure herriez ari naiz. Nik gazteen artean ikusten dudan egoera hori da, jendea antolatzea falta dela. Zuk helduen egoera nola ikusten duzu tokaio? Nik behintzat argi daukat antolakuntzarekin bakarrik garaituko ditugula gure etsaiak. Hori oso argi ikus dezakegu gure eskualdean, hau da, botereari interesatzen zaiola gazteak antolatuta ez egotea, soilik horrela mantendu dezakeelako gaur egun duen estatusa. Lanean hasi beharko, ezta Lasarte?

Aupa tokaio! Udaberria izanik oraindik, azkenean, egun batzuez jarraian behintzat, eguraldi ona ikusteko aukera izan dugu. Bazen garaia! Gurekin pentsatzen edo esaten dutena gure irakurleek ez du axola handirik, famatu batek zioen bezala garrantzitsuena gutaz aritzea da. Eta honek gure hitzak norbait irakurtzen dituela esan nahi du. Gure hitzekin adostasunik izanen Mikel Lasarte ez duenik ere izan beharko litzateke, nire ustez gu biok gauza gehiegitan ados gaude ere… Dena den gaiari heldu aurretik, eta zu baino helduagoa naizela argi izanik, zer dela eta heldu ikuspegi baten ordezkari izendatu nauzu? Eta gazte izateko ze urte sasoian izan behar da? Jakizu 40 urte bete bitartean nekazariak gazte kontsideratzen direla ofizialki! Bestalde aipatzen duzun egoera aldatu beharra eta horretarako ikusten duzun antolaketa faltarekin, beste noizbait ere jendearen pasibotasunaren inguruan jardun garela iruditzen zait. Nire ustez arazoa askoz sakonagoa da. informazioa nahi duenak mila bide ditu jaso ahal izateko, zerbait

“Gizartea xaxatzea bilatu behar da” egin nahi duenak mila aukera dauzka eta erakunde mila (akaso gehiegi) daude zerbaiten alde edo kontra mobilizatu nahi izan ezkero. Urte batzuk daramatzat mila saltsatan sartua eta konturatu naiz leku gehienetan jende bera garela elkartzen garenak. Askotan galdetu izan diot neure buruari egiten dugunak jendeari axola ote dion eta hala dirudi, beti ere, mahai jarrira… Jendea zeharo “apoltronatua” dago, bai helduak bai gazteak, eta antolatze hutsarekin jada ez da aski, gizartea xaxatzeko bidea bilatu behar da eta antolatzeko, aurretik edo bide batez, gizartea hezi egin behar da, sistemak ezarri dituen (dizkigun) balioei buelta emanez, berriro ere gurea denari heltzeko gogoa eta indarra sustatuz. Badiagu lana!

-7-


Koldo Nuñez-Betelu

LUZE

Bizitzaren ondorenean

-8-

Ni bizi naizen etxean hainbat eta hainbat lagun jaio eta hil dira zutik iraun duen mendeotan. Berdin inguruko baserri eta etxe guztietan. Izan ere, duela gutxi arte etxean jaio ohi zen jendea eta etxean hil. Lehenengoa hasiera bezala ikusten dute askok eta, era berean, bigarrena bukaera bezala. Hortaz, aurretik ezer ez balego bezala eta ondoren, berdin. Bizitzan badaude zientzia oro ahaltsuaren gainetik dauden bi egia: bat, guztiok hiltzen garela, lehenago edo beranduago eta bi, inork ez dakiela aldez aurretik noiz, non eta nola hilko den. Beraz, heriotza ezin bada ekidin, zergatik diogu horrenbeste beldur hiltzeari? Zergatik egiten zaigu horren zaila gurea eta besteon heriotza onartzea? Etxeak ikustera joaten naizen askotan, badakite espirituak edo mamuak soma ditzakedala. Maiz, “hemen hau ala bestea hil zen” aipatzen didate gela batean sartzean eta, beldurrez eskatzen didate begiratzeko hildakoaren aztarnarik aurki ote dezakedan. Esaterako, Bilboko etxe eder bat aztertzeko deitu zidaten. Etxe handia, gela askotakoa. Haietako batean amona hil zen duela urtebete. Begiratu nuen eta bertan ez zegoen bere aztarnarik. Hori esan nienean lasaitu ziren. Segitu nuen etxea aztertzen eta egongela handiaren bazter batean indarrez agertu zen adineko emakume baten energia edo izpiritua. Esan nienean, ezustekoa hartu zuten baina aitortu zidaten han pasatzen zuela eguna amonak, lehiotik begira kalera ezin baitzen irten. Gaixo

egon bazen ere, familiari oso gogorra egin omen zitzaion amonaren heriotza eta batzuk, alabak artean, ezin zuten oraindik amona joan zela onartu.

Elenaren etxera joan nintzenean, beste herri batean, aitaren energia edo espiritua agertu zen. Gizonak badaramatza urte batzuk hilda, baina Elenak ezin izan du oraindik onartu. Ez du gogoratzen, ez aita hil zen eguna, ez urtea. Hortxe dago dolua egin gabe.

“Behar bezala egin behar diegu agur hildakoei” Etxeetara joaten naizenean hildakoen espirituak maiz aurkitzen ditut, besteak beste, doluak erdi eginda edo egin gabe dauden familia askotan. Heriotza onartzen oso zaila egiten zaigu eta ez diegu hildakoei behar bezala agur egiten. Orain gutxi arte, hildako guztiei ekitaldi erlijiosoen

bitartez egiten zitzaien agurra, gehien bat. Hala ere, hau ez zen beti nahikoa, batzuetan familiak benetan ez baitzuen heriotza onartzen. Orain okerrera ari gara jotzen, agurra gero eta sinpleagoa eta eskasagoa izaten ari baita kasu askotan. Ni ez naiz sinesmenen haritik iritsi honetara. Duela urte batzuk hasi nintzen etxeak aztertzen, batez ere bertan bizi direnen osasunerako nola zeuden ikusteko eta, nik bilatu gabe, hasi ziren hildakoen energiak agertzen, maiz agurtu gabe daudenen energiak dira. Eta agurtu gabe dauden bitartean heriotzarekin lotzen gaituzte, ez bizitzarekin. Horregatik gure bizitzetan aurrera egin ahal izateko, behar bezala egin behar diegu agur hildakoei eta joaten utzi. Maiz ez dakigu gure bizitzan zergatik gertatzen ari zaizkigun horrenbeste arazo eta oztopo eta ez gara konturatzen bizitzarekin ez gaudela guztiz konektatuta. Nire lanaren parte garrantzitsu bat hau da, jendea laguntzea oraindik gure artean dauden senideak joaten laguntzen. Horretarako, gainera, familia konstelazioak oso tresna indartsua dira. Behin eta berriro, bilatu gabe ere, agertzen zaizkigu hil badira ere, oraindik gure artean daudenen energiak eta laguntzen diegu maitasunez joaten. Honek zenbait arazo konpontzeko balio digu ere. Bukatzeko aipatuko dut berdin aurkitu ditudala hildakoen energiak sinismen erlijiosoak dauzkatenen artean zein ez dauzkatenen artean, guztiek sumatzen baititugu era batera edo bestera hil ondorengo energia hauek.


ZABAL

Oskar Estanga

Konfiantza Kaixo irakurle, hilabete honetan txapelketaren ondorioen inguruan hitz egin behar nuen, baina ohartu naiz orain dela pare bat urte, ziur aski txapelketaren ondoren, lehiaren inguruko artikulua egin nuela. Oraingo pentsamoldeen oso antzekoak nituen orduan, lan egiteko motor handia dela txapelketa baina uzten dituen “albo kalte” batzuk arriskutsu xamarrak direla, epaile bihurtzen gara denok, besteen oniritzia gehiago bilatzea gure ongi egotea baino… Hori egina dagoenez, beste gai bat hartzea erabaki dut. Honek arrisku bat du, gaia ia “boteprontoan” landuko dudala, baina bueno, zerbait berria aipatzen hasteko balioko duelakoan… Bertso udalekuetako giroa lantzeko egin genuen bileran jorratu genuen alderdi bat garatu nahi dut, bizitzaren

egoera guztietarako ere balio duena: Konfiantza. Udalekuen bilera hartan ohartu nintzen euskaldunontzat “konfiantza” izatea harremana landua izatea dela, kontu intimoak kontatzeko bideak eginak izatea harreman batean. Nire konfiantzaren definizioa ordea zera da, ziurtasuna izatea garen horretan eta gure

“Guganako konfiantza gabe, txiki egiten gara, hauskor eta ez sortzaile” inguruan, beldurrik ez izatea, arriskurik ez ikustea eta duguna baloratzea eta garatzea, gogoz eta baikortasunez. Zerbait badago krisian gaur egun, hori konfiantza da. Ez dugu konfiantzarik politikan, erlijioetan, polizian, lanean, diruan, etorkinekin… Gure buruan ere hala nola eta auskalo zertarako eta zertarako ez! Mundua, konfiantzik gabe zatituta dago eta horrek sekulako zatiketa dakarkio aldi berean. Konfiantza hori beharrezkoa dugu garatu nahi badugu, ongi bizi nahi badugu, baina nola egin berreskuratzeko? Hasteko, gureganako, gizakiarenganako konfiantza berreskuratu behar genuke. Ustelkeri kasu hauek, gerrek, poliziaren ekintzek… Horrelakoek gizakiarengan konfiantza galduarazi egiten digute, adibidez politikariek haien lekuan gu egon izan

bagina guk ere berdina egingo genukeela sinestarazi nahi digute, haien burua zuritu nahian…. Ba nik badut konfiantza gizaki jator, garden eta langileak badirenak, lan asko egin behar da ordea oraindik, gune jatorrak sortu, landu, elikatu… Jendearen alderdi onena lantzen badugu, jendeak onena ematen du, horrek sortu dezake sistema fidagarri bat. Honekin oso lotuta dago gure buruarenganako konfiantza. Bakoitza mundu bat gara, berria, ezberdina, garatu behar duguna. Ezberdina izateak larritasuna sortzen digu, ez ote garen besteak adina, zergatik guri tokatu behar holako “arrarokeriak”… Guganako konfiantza gabe, txiki egiten gara, hauskor eta ez sortzaile. Askotan, konfiantza hori “sortu” nahian, handikeriatan sartzen gara, itxura, indarra…. Kalteagorako oraindik… Gizaki guztiak berdina nahi dugu azkenean: garena izan lasai ederrean, ingurukoekin ongi moldatu, inguru horretan garatu. Konfiantza jarrera bat da eta noski, gainera landu egiten da, hasteko eman eta gero jaso. Zaila den arren, garai ideologikoki arraro hauetatik munduko pertsonak indartuta aterako garela iruditzen zait, alferrik dabilzkigun beldurrak kenduko ditugula eta funtsean indartzen gaituzten sentipenak pilatzea lortuko dugula. Horietako bat da konfiantza. Gaiztoena ere onerako denaren konfiantza da zailena. Gertatuak gertatu, beti aurrera, hobea etortzeko dagoenaren konfiantzarekin.Konfiantza sortuz nahi duenarekin, hor dago mamia. Aurrera ba!

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net

-9-


elkARRIZketak: Julio Soto eta Oskar Estanga

Arg.: Alberto Elosegi

Nafarroako Bertsolari Txapelketako Finalak utzitako gazi-gozoak Julio Soto bigarren eta Oskar Estanga zazpigarren gelditu dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketan.

Sei hilabete lanean ibili ondoren lasaitzeko momentua heldu zaie Julio eta Oskarri, baina ez luzerako, Juliok Euskal Herriko Txapelketa izango du udazkenean eta Oskarrek hamaika proiektu aurrean.


Eskualdeko bi bertsolari sailkatu ziren finalean aritzeko, Oskar Estanga eta Julio Soto. Elkarren ondoan eserita egin zioten aurre Iruñeko Anaitasuna Kiroldegian egindako finalari. Saio puntuagarria ere elkarrekin hasi zuten zortziko handiko ariketan. Juliok biren tokian hiru kabitzen zirela zioen agurrean baina aurten behintzat ezinezkoa izan zen Silveirak jantzi baitzuen txapela. Pozik finalean lortutako emaitzarekin? Oskar: Aurtengo txapelketan nire helburua finalean sartzea zen horrek ikusgarritasun handia ematen duelako. Gainera, ni emaitza baten bila baino gehiago, sentsazio batzuen bila eta esperimentazio baten bila joan nintzen. Bestalde, iaz baino lasaiago ere aritu naiz, momentu batzuetan ongi ere sentitu naiz eta nirea ere eman dut momentu batzuetan. Alde horretatik nire helburuak bete ditut, ez baitut gehiago emateko ere landu. Eta zu Julio? Julio: Ni ez nintzen oso pozik gelditu emaitzarekin. Bigarren postuan gelditu nintzen eta oso ongi dago, baina ez nintzen gustura gelditu, ez nuen ariketa osorik egin eta momentu batzuetan, kartzelan esaterako, deseroso aritu nintzen. Helburu nagusia Euskal Herrikoan sartzea zen eta hori lortu dut, beraz alde horretatik lasai, baina txapelketa guztietan nire helburua oholtzatik pozik jaistea da, landutakoa ateratzea eta harro esatea -final earra in diat!- eta hori ez nuen lortu eta gainera lortzetik nahiko urrun gelditu nintzen.

“Bigarren postuan gelditu nintzen eta oso ongi dago, baina ez nintzen gustura gelditu” jada arreta galtzen hasia nintzen eta gainontzekoak landu gabe eta deseroso. Julio: Nire ustez, orokorrean hartuta, zortzi bertsolarien lanak baloratuta, kartzelako ariketa izan zen okerrena. Gaia ulertzea zaila zen eta bertsolari gutxik hartu zuten gaia behar bezala. Entzuleentzat ere nik uste nahiko luze gelditu zela kartzelakoa. Final batetik bestera alde handia al dago? Oskar: Bai ez du zerikusirik, tentsioa egoten da denetan, baina nik uste tentsio hori nola dagoen pilatuta oso ezberdina dela. Hala ere, nabarmentzekoa da niretzat Nafarroan lagun giroa eta talde kontzientzia handi bat badagoela. Egia da normala den bezala, bakoitzak gure helburuak ere baditugula eta horiek lortzeko bidean gauza askok eragiten dutela, norbera nola dagoen, zein kezka dituen... Aurten Euskal Herrikoaren presentzia horrek ere eragina izan du aurreikusten zen bezala, baina azkenean, final bakoitza mundu bat da.

Aurreikusita zenuten kinielarekin bat egin al zuen sailkapenak? Julio: Oso zaila da asmatzea, saioa entzun eta gero ere ez da erraza izaten ze pasako den jakitea. Oskar: Zaila da eta gero beti daude gorabeherak. Nik egia esan nire burua aurreko lauretan baino gehiago kokatzen nuen atzeko lauetan, batez ere nire egoera, kontzentrazio maila eta prestaketa kontuan hartuta.

“Final bakoitza mundu bat da” Silveira irabazle, zer iruditzen zaizue? Julio: Ongi, merezi zuen, mainontzin asko nabarmendu zen eta aurretik ere ez zuen akatsik egin eta bertsotan oso ongi egin zuen Silveirak, ez zen erori. Oskar: Bai bertsotan fin aritu zen. Gorritiarrek nola hartu zuten bigarren postua? Julio: Nahiko triste gelditu ziren, gaizki ohituta baitaude! Sumatzen nuen nik ere ez zela aurreko urteko poza, baina bueno nik uste ongi etorriko zaiela beraiei ere ikusteko oso zaila dela. Ni oso konsziente nintzen irabaztea zaila nuela, askoz aukera gehiago daudela ez irabazteko, irabazteko baino, gauza

Gaiak oztopo izan al ziren? Julio: Gaiak baino gehiago nik nuen arazoa. Ez nengoen batere lotuta, lasai nengoen eta punttu onean baino gaiei ez nien behar bezala eutsi. Azkenean zirkunstantzia asko izaten dira final batean eragiten dutenak, gaia, lagunak, norbera... Oso momentu delikatuak edo tensuak dira eta horietako aldagai batek huts eginez gero, gaia gaizki ulertzen duzu edo poto bat egiten duzu... Ordun nik ez nuen behar bezain fin aritzeko modua bilatu. Zein ariketarekin aritu zineten traketsen? Oskar: Ni kartzelakoan ibili nintzen okerren. Neurri luzea landu gabe nengoen, motzetan bai handian eta baita txikian ere ongi aritu nintzen, puntuka

Anaitasuna kiroldegian izan zen bertso finalaren irudi bat. Arg. : Xabier Berrade.

- 11 -


elkARRIZketa: “Gaiak oso orokorrak dira helduleku txiki batekin eta horrek sormen lan handia eskatzen du” guztietan bezala. Oholtza gainean zaudenean eta bertsotan ongi ari zarenean publikoan tentsio hori sumatu egiten da, errimak zurekin batera kantatzen dituztenean etab. Eta nik ez nuen hori sentitu, izan zitekeen gaiengatik, ez zitzaizkidalako emozio berezikoak tokatu, baina nik ere ez nuen asmatu gaiei emozioa ematen, eta hori da bertsolariaren lana.

- 12 -

Zu Julio bentajarekin, zuzenean finalaurrekoetara joan zinen... Julio: Bai zuzenen joan nintzen, baina ez dakit askok nahiago izaten dute finalerdietatik hasi, nik nahiago izaten dut zuzenean finalaurrekoetara pasatzea. Azkenean gauza oso pertsonala da, pilotan gertatzen den bezala batzuk nahiago izaten dute etxean jokatu, beste batzuk ez... Niri bizpahiru aldiz tokatu zait zuzenean sartzea eta egia esan nahiago

dut, baina ez dizkiot buruari buelta gehiegi ematen zer ote den hobea. Zer moduzko lana egin dute aurtengo gai-jartzaileek? Oskar: Gai-jartzaile taldeak inork baino lan gehiago egiten du. Iritzi kontua da, baina nire ustez gure egunerokoan badaude mila egoera denoi edo gehienoi pasa zaizkigunak oso “transzendentalak direnak” eta horietaz bai hitz egin dezakegula eta ateratzen dira ere, baina muturreko egoeretara joateko joera dago. Eta finalean nire sentsazioa izan zen gauzak oso handi gelditzen zi-tzaizkigula, baita entzuleari berari ere eta hori arriskutsua iruditzen zait. Julio: Gaikera asko aldatu da azkeneko urteetan, kontua ez da gaiak lehen errexagoak edo oraingoak zailagoak direnik. Adibidez lehen zortziko handiko gaiak markatuak ziren, ofizioak ziren, eta orain berriz egoerak dira. Bakarkakoetan ere asko aldatu da, horiek orain oso zabalak dira eta norberak lan asko egin behar du bakarkako gaiak lantzeko. Gaiak oso orokorrak dira helduleku txiki batekin eta horrek sormen lan handia eskatzen du. Oskar: Ez da erraza asmatzea eta ardura nolabait denena da.

Aurten Anaitasunan egitea erabaki zen. Zer moduz? Julio: Bagenuen kezka, Anaitasuna oso handia delako baina egia esan plaza zoragarria zegoen. Bertsotarako behintzat ez zegoen aitzakiarik plazarekin.

“Bertsolari izateak eguneroko ariketa intelektual bat eskatzen du” Oskar: Iruñean egitea oso aproposa iruditzen zait. Nafarroako puntu askotako jendea biltzeko aukera ematen duelako. Gertu da fisikoki eta baita emozionalki edo ideologikoki ere. Baztango bat Iruñera badoa, Tafallako bat ere badoa, baita Atarrabiako bat ere... Julio: Nik uste Iruñean egiteak baduela balio eta karga erantsi bat, Euskal Herriko Hiriburua da azken finean. Eta 1.500 lagun euskaraz biltzea non eta Iruñean, dauden arazoekin, euskarak dituen ezintasunekin... Saioaren ondoren nola ospatu zenuten? Oskar: Finalista guztiak, lagunak eta Elkarteko jendea bildu ginen sagardotegi batean afaltzeko eta konturatzerako goizeko zortziak ziren. Udazkenean Euskal Herriko Txapelketan parte hartuko duzu zuk Julio. Esperantzarekin? Julio: Esperantza baino gehiago ilusioa, azkenean nire helburua aurrekoan lortu ez nuena lortzea da, oholtzatik jaitsi eta nire buruarekin gustura gelditzea. Gainera oso zaila da hori Euskal Herriko Txapelketan, tentsio ikaragarria dago, kristoren bola hartzen du txapelketa horrek eta azkenean eragin egiten dizu.

Finalera iritsi ziren bertsolariak. Arg.: Nafarroako Bertsozaleen Elkartea.

Nola prestatuko duzu? Julio: Egia esan nahiko urte aldrebesa da hau. Nafarroakorako lan dexente egiten da eta bost edo sei hilabete lanean pasa eta gero berriz lanean jarraitzea luzeegi egiten da eta erre egiten zara. Nik uste hilabete pare bat deskantsatzeko hartuko ditudala eta gero pentsatuko dut nola prestatu, zenbat lan karga jarri hilabete bakoitzean etab.


>> Bertso Eskola

“Finalean ez zen umorera gehiegi joan eta horren falta sumatu zen” Astelehenero Julio eta Oskarrekin batera bertso-eskolan biltzen dira Lekunberrin, Eneko Lazkoz, Ander Fuentes “Itturri”, Migel Mari Elosegi “Luze”, Oier Lakuntza, Jon Barberena eta Arkaitz Goikoetxea. Hitzordua aprobetxatuz beraiei ere euren iritzia eskatu diegu. Zuei zer iruditu zitzaizuen finala? Luze: Ongi joan zen, aurreko urteetatik nabari da gaiei dagokienez jada ez dela existitzen mendia, baserria... eta pixka bat dramara jo zen, kartzelako gaia ere ez zitzaidan gehiegi gustatu baina bestela balekoak. Ez zen umorera gehiegi joan eta nik horren falta sumatu nuen.

Zuri Arkaitz zer iruditu zitzaizun? Arkaitz: Luzek esan duen moduan, Juliok ez zuen berea eman, bakarka kateatu egin zen eta ofiziotan ere gehiago egin zezakeela iruditzen zait. Oskar bikain hasi zen, baina

gero galdu egin zuen olatua. Onena emateko ataka hori pasatzea ez da errexa izaten eta Juliok uste dut ez zuela pasa eta Oskarrek hasieran bai baina gero plast erori zen.

Nola ikusi dituzue finalistak? Luze: Juliok ez zuen berea eman, Fernandezek harrituta utzi ninduen, oso ongi aritu zen, Erikak sendo kantatu zuen, Silveirak berea egin zuen, Oskar gorabeheratsu baina ongi, Enekok ez zuen berea eman eta Aimarrek eta Barberenak berea egin zuten. Oier: Niretzako final polita izan zen.

- 13 -

Oskar Estanga, Julio Soto, Oier Lakuntza, Migel Mari ELosegi eta Arkaitz Goikoetxea.


BATzarre Irakurri, gozatu eta oparitu

Euskal Presoen eskubideen aldeko martxa Maiatzaren 18an eguerdiko 12:30ean euskal presoen eskubideen aldeko martxa eginen da Betelutik atera eta Arribera. Ondoren ekitaldi nagusia izanen da, txalaparta, musika eta lunch-a.

- 14 -

“Irakurri, Gozatu eta Oparitu� ekimenaren zazpigarren edizioa jarri du martxan Euskaltzaleen Topaguneak. Euskal Herri osoko 24 herritan izanen da ekainaren 30era arte. Irakurzaletasuna bultzatzea xede duen egitasmo honek herritarrak euskarazko liburuak irakurtzera animatu nahi ditu, irakurtzearen alde atsegin eta gozagarria azpimarratuz. Kanpainaren izenak berak argi adierazten duenez, hiru pauso eman behar dira bertan parte hartzeko: Lehenengo pausoa euskaraz irakurtzea. Liburua irakurritakoan, liburutegira bueltatu, eta fitxa sinple bat bete beharko da. Horrela, liburuzainak erosketa-txekea emango digu, hitzartutako liburu dendan erabiltzeko. Azken pausoa, liburua oparitzea da: lagun bati, senide bati, edo norbere buruari.

24 baratze jarri ditu Lekunberriko Udalak herritarren eskura Dagoeneko hamasei eskaera jaso ditu Lekunberriko Udalak Pilarika Ermitaren atzean dauden herri-lurretan egingo diren baratzeetarako. Guztira 24 izanen dira eta bata bestearen ondoan egongo dira. Urtean 100 euro ordaindu beharko ditu interesatuak fidantza moduan. Oraingoz jasotako eskaeren arabera erdia baratze ekologikoa egiteko erabiliko dela espero da. Horregatik, CPAEN-ek produkzio ekologikoaren inguruko ikastaroak emanen ditu ekainean zehar. Horren inguruko bilera eginen dute maiatzaren 9an arratsaldeko 17:30ean.

Pablok zure laguntza behar du 60 tona plastiko behar dituzte Bladi Chamba eta Betty Celik bere hiru urteko semeari etorkizun hobeago bat emateko. Pablo BaraĂąainen bizi da eta garun-paralisia du jaioz geroztik, baina medikuen ustetan Italian eskaintzen duten urtebeteko errehabilitazio terapia bati esker Pablok bere kabuz oinez ibiltzea lortuko luke. Horretarako bere familia tapoien bilketaren bidez dirua lortzen ari da. Hau dela eta, Lekunberrin tapoiak biltzeko bi gune jarri dituzte, Ibarberri eskolan eta Mitxausenea Kultur Etxean.


Udaleku artistikoa izanen da Intzako Sorabile baserrian

Abuztuan amaituko dituzte BOE pisuen eraikitze lanak.

Gizakia eta Naturaren arteko harremana sendotzeko sortu ninduten Izaskun eta Kristinak. Antzerkia eta Eskulanak batuz sortu! 20 lagunentzako lekua dago nire etxean, 2 txanda ezberdin... zurea aukeratu eta deitu erreserba egiteko! Izen emateko eta harremanetarako: Izaskun 676 140 622 eta Kristina 660 798 127 edo udalekuartistikoa@hotmail.com helbidean.

14 etxebizitza babestu alokairuan erosteko aukerarekin Abuzturako du aurreikusita Guareña Construccion enpresak lanak amaitzea eta irailean interesatuak bertan bizitzen hasteko aukera izanen dute. Errentaren arabera Nafarroako Gobernuak alokairuaren %75 ordaintzeko diru laguntzak emanen ditu. Pisuak 667,15 eta 675,98 Euro bitartekoak dira. Diru laguntza osoa jasoz gero 212,28 euro baino ez ditu ordaindu beharko interesatuak. Informa zaitez eta kontsulta ezazu zure diru laguntza 948151435 telefono zenbakian edo www.vpo-lekunberri.com webgunean.

400 KW

delcatillo info/música info /música plazadelcatillo actividades diversas tensión tensi n ocio/comida ocio /comida popular aabbccd

ollitacledazalp acisúm/ofni sasrevid sedadivitca nóisnet ralupop adimoc/oico dccbbaa

adanroja1 1ajornada contra la al artnoc línea l ínea de ed aeníl alta atla 13/4 13/4 4/31 AUTOPIST AUTOPISTA OPISTA A 2013 3102 ELEKTRIKORIK de ed EZ hora aroh hora aroh

Autopista elektrikorik ez gurean ALTA TENSIÓN NO

Gure eskualdetik pasatzea aurreikusten den goi tentsioko proiektuaren aurkako ekitaldia burutu zen joan den hilean Iruñeko Gazteluko plazan. Gaia gizarteratzea da egun Plataformak duen helburu nagusiena, horretarako hilabetero ekitaldiak antolatuz.

nolineadealta nolineadealtatension.blogspot.com.es tension.blogspot.com.es

400 MINU T S

- 15 -

Gazte Eguna Betelun Udaberria etorri da gure eskualde txiki honetara, eta baita Gazte Asanbladara ere! Ilbeltzetik hona, negua bidelagun genuela jorratu dugu geure ibilbide motz eta xumea, hainbat eta hainbat ekimen garatuz, hala nola: Kinto eguna, Txalaparta ikastaroa, Pilota goxuako trinketeko txapelketa… Nabaritzen da Asanblada pixkanaka-pixkanaka gorputza hartzen ari dela eta erregulartasunarekin haziz goazela, gazteen gogo, ekimen eta alternatiba guztiak amankomunean jarriz. Hurrengo zita Maiatzaren 4an dugu Betelun, izan ere, Gazte Eguna ospatuko dugu! Denak gonbidatuta zaudete! Egun polita pasako dugu denok batera gure herrietarako alternatiba bat eraikitzen! Ahaztu baino lehen, gazte guztiak animatu nahi ditugu asanbladan parte har dezaten, eta edozein duda edo kezka baduzue, beldurrik gabe hona idatzi: mailopega@gmail.com GAZTE ALTXA, HASI DA IRAULTZA!


ERREPORTAJEA >>

Hamaika plazatan ibilitako korrikalaria Agustin Arguiñarena Errazkinen jaio zen orain 69 urte. Bengoetxea baserrian eman zituen bere lehen pausoak. Hamabi anai-arrebatan gazteenetakoa da. Ama Gaintzako Matxindokoa zen, Martina Otamendi, aita berriz bertakoa Antonio Arguiñarena. Genio handiko gizona izan da beti, arina, bixia...

Plaza askotan erakustaldiak eta apustuak egiten ibilitakoa da Agustin, bere garaian korrikalari estimatua izan zen, hemen baino gehiago agian Gipuzkoa aldean, bertan ibili baitzen gehienbat. Lekunberriko bere etxean bildu gara berarekin. Trofeoz, kopaz eta txapelez betetako sala ikusgarri batek oroitarazten dio egunero zein mailatako kirolaria izan den. Dagoeneko erretiratua dagoen arren egindakoak ez zaizkio nolanahi ahazten Agustini. Lehendabiziko erakustaldia Lekunberriko Fiesta Vasca batzuetan izan zen, 24 urte zituela anaia Batisterekin batera atera zen plazara beste biren

kontra aritzera. Agustin: “Hemen Lekunberrin jende asko biltzen zen, egungo frontoiaren aurreko zelaigune hartan zegoen anilloa sokarekin jarrita”. Orduantxe ezagutu zuen Leon Albeniz, Iruntxiberri, gipuzkoarra, berari esker ikasi zituen kirol horretan ongi aritzeko jakin beharrekoak eta berari esker lortu zuen Agustinek hainbat eta hainbat herritako probetan parte hartzea. “Niri korrikari horrek antolatzen zizkidan erakustaldiak eta horren ordez 15 kobratzen bagenituen saioko berak bost hartzen zituen beretzat”. Lehenengo urteetan Aralarren artzain lanetan aritu zen Agustin.


Aitarengatik ikasi zuen artzainaren lana eta oso gustuko. Uda osoa Aralarren zuen txabola batean pasatzen zuen. Egun batean ordea igeltsero batek lana eskaini eta artzaintza utzi zuen 35 urterekin. Agustin: “Zorte ona izan

“Iruntxiberrik irabazi zion azkeneko apustua Txikitori” nuen nagusia aizkolaria baitzen eta nire zaletasuna ederki ulertzen zuen hark. Oiz zuen abizena eta Lekunberrin 48 pisu egitera etorri zenean eskaini zidan lana, asko kosta zitzaidan pausoa ematea, 250 ardi nituen orduan eta gustura nengoen nuen bizitzarekin, baina azkenean eta negar asko egin ondoren ardiak saldu eta igeltsero lanetan hasi nintzen. Nik afizio ikaragarriarekin utzi nuen artzaintza, baina orain kontentu nago”. Baina buelta gaitezen korrika kontuetara. Garai hartan Araitzen ez zegoen korrikarako zaletasun handirik, Larraunen ordea izugarria zen. Baina Juan Cruz Azpiroz erretiratu zenean, ordura arte zegoen zaletasun hori apaldu egin zen. Iruntxiberrik irabazi zion Txikitori bere azkeneko apustua eta hau erretiratzearekin Iruntxiberri kiderik gabe gelditu zen. Horrela Arguiñarena eta biek bikote bezala aritu ziren plaza askotan. “Garai hartan aizkolariekin batera aritzen ginen askotan, Miguel Mindegia eta Donato Larretxea gazteak ziren orduan eta horiek hamar egur mozten zituzten guztira. Beraiek egur bat mozterako guk kilometroa egiten genuen. Oso politte izaten zen baina gero aizkolariak banaka ibiltzen hasi ziren”. Agustinentzat zaletasuna ez ezik dirua

Hamabi anai-arreba dira Arguiñarenatarrak,, familia ederra. - 17 -

“Beraiek enbor bat mozterako guk kilometroa egiten genuen” irabazteko modu bat ere bilakatu zen lasterka egitea. Astero-astero 5.000 pezeta irabazten zituzten eta hori orduan diru asko zen. Udan 40 erakustaldi inguru egiten zituzten Gipuzkoan. Gero Nafarroako probetan ere parte hartzen hasi zen Agustin, Orkoienen esaterako 22 kilometroko lasterketan parte hartu zuen 1980an. Frantziara ere zenbait aldiz joan ziren.

Baina erakustaldiak bezainbeste apustuak izaten ziren orduan. Agustinek asko ditu jokatutakoak, batzuk galdutakoak (tartean nahita galdutako batzuk ere) eta beste batzuk irabazitakoak. Salako paretan du Agustinek 1975eko otsailaren 28an Azpeitiko zezen-plazan jokatutakoa esaterako, Arguiñarena eta Iruntxiberrik Irazu eta Irazustaren kontra egindako argazkia. Bera ere bere buruaz harritu egiten da egindakoez oroitzean.Beste garai batzuk ziren haiek, bizitza bezain beste aldatu baita herri-kirolen mundua, apustuen mundua eta kirola ulertzeko modua.


“Kirolak sufrimendurik gabe ez du ontasunik ekartzen” Hitz jario handikoa da Agustin eta garai onak gogora ekartzeak bizipoza ematen diola ez du aitortu beharrik, bere hitzetan sumatzen baita. Agustin eta apustu horietan diru asko jokatzen al zen? Dirue? [Kar, kar....] Guk apustu asko arreglatuta izaten genituen. Behin baino gehiagotan apustu bat galtzeko dirua eman ziguten guri. Gu beti irabaztearen aldekoak ginen baina Tolosako zezen-plazan jokatutako hura galdu nahi eta ezin ibili ginen. Apustu batean 5.000 duro irabazten genituen eta hori hiru hilabeteko jornala zen orduan.

“5.000 duro irabazten genituen apustuko” - 18 -

Eta apustu horiek nola adosten ziren? Ba niri behin Mariezkurrena kontratista famatu harek jarri zidan behin zortzi kilometro zazpi bueltan egiteko Donezteben Larretxea anaien kontra. Hura irabazi nuen.

ordu erdiko aldea atera nion, baina normala da hori, bera “tercerakoa” zen eta ni berriz “primerakoa”, baina urte haietan egiteko asko egin zuen. Non ibiltzen zinen entrenatzen? Hemen inguruan, Betelun egoten nintzenean, elurra zenean, askotan Tolosara jaitsi eta handik Betelura 20 kilometro egiten nituen. Eta gero igeltsero lanetan ibili nintzenean, askotan lanetik etorri zapatilak jantzi eta korrika egitera. Lesiorik izan al duzu inoiz? Ez, nik zorte handia izan dut, nik ez diot behin ere masajista bati pezta bakar bat ere eman. Olio pixka batekin igurtzi batzuk eman eta horrela ateratzen ginen eta gero dutxa eder bat, hori da operazio onena.

Bakarkako markak egiten ere aritu zara... Bai, San Migelera ordubete, 16 minutu eta 38 segundotan igo nintzen. Ibilbide hori egin zuen lehena Miguel Okiñena, pilotari albiasuarra, izan zen eta gero Martin Galarzak ere egin zuen apustua han. Nik azkenekoari

Mario Lavin, Ander Arraztio, Xabier Satrustegi eta Agustin.

Apustu edo erakustaldi gogorrena zein izan da zuretzat? San Migelen egindako proba hura izugarria izan zen, 17 kilometro 57 urterekin... G u t x i batzuk ezagutzen dituzten probak ere badira. Behin koadrilan apustua egin genuen zazpi afari baietz nik

Intzatik Betelura sei minutu ta erdian egin eta bost minutu ta erdian egin nuen.

“17 kilometro 57 urterekin egin nituen” Zein izan zen parte hartu zenuen azkeneko lasterketa? 63 urterekin hemen Lekunberriko Legoa eta 23 minututan egin nuen. Pentsa aurten 25 eta 30 urteko mutil gazteak denbora hori egin ezinik ibili dira. Oraindik nire kabuz korrika egiten jarraitzen dut baina gorputza osasuntsu mantentzeko baino ez. Ni orain ere edozein probatarako prestatuko nintzake baina parte hartze hutsagatik aritzea ez zait gustatzen. Lan ona egin nahi izaten dut gero baloratu ahal izateko. Garaiz gelditzen ere jakin egin behar da Agustin. Bai hala da, ni ongi nago eta ez dut ezustekorik nahi. Arruizko Txikito bera bihotzekoak emanda joan zen eta korrikalariok pieza hori oso nekatuta izaten dugu, eta gorputzeko atalik garrantzitsuena da. Zer eman dizu zuri korrika egiteak? Orain honek niri bizia ematen dit. Kirolak sufrimendurik gabe ez du gero ontasunik ekartzen. Eta nik eskertu beharra dut egun zeinen ongi nagoen horrenbeste korrika eta lan egin ondoren. Kirolaren aitzakiarekin jende asko ezagutu dut eta orain pozik ibiltzen naiz honekin eta bestearekin egindakoak oroituz.


koak Zoriondu itzazu zure lagunak edo senitarte Mailope aldizkariaren bitartez!

KuxKuxean

Gaizka Dolores Maitzak 5 Maiatzak 25 ZORIONAK atte Zorionak Dolores!! Eguraldi ona egitea eskatu nahi diogu Egun ona pasa eta egun polit horri, elkarrekin bazkari eder musu potolo bat. batekin gustura ospatzeko!!! Zuk osatu Ama, Julen, Janire eta Imanol duzun familia bikain honekin...

Imanol Maiatzak 16, 3 urte. ZORIONAK Imanol Bihurri xamarra baina bizia alaitzen diguzu, segi horrela. Atte, ama, Julen eta Janire. Inazio Urte askoz Inazio!!! Jarraitu txokolate goxoa ematen urte askotan. Oier, Unai, Izei, Amets eta Araitz.

Unai Maiatzak 9 Zorionak Unai eta asko disfrutatu zure urtebetetze egunean. Muxu bat etxekoen partez. Jº Antonio - Mª Esther Apirilak 20 eta maiatzak 22 ZORIONAK attuna eta amona!!! Orain arte bezain jator eta osasuntsu jarrai dezazuen. Imanol, Ander, Naroa, Julen, Maria, Janire eta Imanol. Eta gainontzeko familiakoak.

Urko Maiatzak 6 Zorionak Urko!! Ea Bilbo alde horretatik zuk dakizun gozo hoietako batzuk ekartzen dituzun eta elkarrekin ospatzen dugun. Aspaldi honetan Maillo azpi honetara ez zara eta azaldu!!! Zure koadrilakoak.

Gurutze Otamendi maiatzak 3, 53 urte Zorionak amona! Ongi pasa zure eune eta muxu haundiet Egoitz, Eneko eta etxeko guztien partez!

Iñaki Ariztimuño Zorionak!!!!!!!!!!!!!!! Eskerrik asko aitarik onena izateagatik. Ongi pasa eguna eta zorionak Uraitz eta Markelen partez.

Jakes Maiatzak 11 ZORIONAK JAKES! Segi kantari bizitza alaituz. Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikitan dago! Deitu 638 652 339 / 948 210 103 telefono zenbakira edo idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara.

Luka Askaray Maiatzak 16 Zorionak pottolo!! Danekoz 5 urte bete dituzu!! Segi horren alaia. Muxu haundi bat. Aita, ama eta Mikel.

- 19 -


a

KULTUR

Hamarnaka kontatzekoak gara

- 20 -

Hori da Berria egunkariak bere hamargarren urteurrena ospatzeko aukeratutako leloa. Ekainaren 21ean beteko da hamarkada 2003ko Egunkariaren itxieraren aurrean bertako langileek egunkari berri bati hasiera eman ziotela. Oraindik ere euskara hutsez kaleratzen den egunkari bakarra da paperean 62.000 irakurle dituena. Baina horrez gain azken urte hauetan garatu diren proiektuei esker datu hauek ere harro eman ditzake Berria Taldeak: Berria.info-n 5.300.000 bisitari baino gehiago 2012an, BerriaTBn 82.600 bisita 2012an, 14.500 jarraitzaile Twiterren, 10.800 jarraitzaile Facebook-en, 1.100 kide Berriketan.info-n… Urte hauetan egindako lanaren fruituak dira horiek eta lortutakoa ospatzeko 32 ekitaldi antolatu ditu Berria Taldeak hiru hilabete hauetarako. Amaiera festa ekainaren 22an izanen da, Andoaingo Martin

Ugalde Kultur Parkean, egun osoko jaia dago antolatuta: haurrentzako ikuskizunak, bertsolaria, jan-edana eta musika emanaldiak. Bertan izanen dira Petti, Morau eta Gose. Gurean ez dago ekitaldirik aurreikusita baina Nafarroan honako sei hauetara hurbil zaitezke: -Maiatzak 4: Anje Duhalde, Tafallako Kultur Etxean 20:00etan. -Maiatzak 18: Eñaut Elorrieta, Lizarrako Los Llanos Zineman 21:00etan.

-Maiatzak 18: Metrokoadroak “Zertarako hegoak” antzerkia, Berako Kultur Etxean, 20:00etan. -Maiatzak 25: Metrokoadroak “Zertarako hegoak” antzerkia, Atarrabiako Kultur Etxean, 20:00etan. -Ekainak 7: Anari eta Ruper Ordorika, Tuterako Number sixty garagardotegian 24:00etan. -Ekainak 8: Gari, Altsasuko Lortia Kultur Gunean 20:00etan.

kuttunenak

Xabierren

Xabier Lasarte Xabier Lasarte naiz, 19 urtekoa eta Lekunberrin bizi naiz. Gizarte lana egiten ari naiz NUPen eta hau dut lehengo urtea. Zaletasunen artean, musika entzutea eta nire musika taldearekin gitarra jotzea. Kirola ere gustoko dut, batez ere futbola eta esku pilota eta futboleko neska talde baten entrenatzailea naiz.

Liburuak: "Simiocracia” Aleix Saló

Diskoak: “Nevermind” Nirvana

Filma: “Braveheart” Mel Gibson

Simiocracia, nobela grafikoa da, Aleix Saló idazleak sortua. Liburua oso interesgarria da, gizarteari kritika sakona egiten diona. Azken urteetan gizarteak eta bereziki ekonomiak izan dituen aldaketaz hitz egiten digu eta oso modu erraz eta argian azaltzen du nola iritsi garen gaur egungo krisi ekonomiko honetara. Izenburuak liburuan agertzen dena ongi islatzen du.

Nirvana da gehien gustatzen zaidan taldeetako bat. Garaiko musika panorama aldatu zuen diskoa honek, Nirvana taldeak kaleratu zuen bigarren diskoa izan zen, Kurt Cobain buru zuela eta taldekideen ezustekorako arrakasta ikaragarria izan zuen. Historian kaleratu den onenetarikoa bezala ezagutzen da. gaur egun arte 30 milioi kopia baino gehiago saldu dira mundu osoan.

Denoi gomendatzen dizuedan filma da, benetako gertaeretan oinarritua, XIII mendearen bukaeran eta XIV mendearen lehen urteetan Eskozian gertatutakoa kontatzen digu. William Wallace, “Braveheart” ezizenez (bihotz adoretsua) Eduardo I. Ingalaterrakoa erregearen aurkako matxinada zuzendu zuen; Erregeak Eskoziako koroa lortu eta herrialdea anexionatu nahi du.


a

KULTUR Santa Engraziako erromeria, tradizioz betetako eguna

Aspaldiko ohiturari jarraituz uitziarrak erromerian joan ziren Santa Engrazia ermitara joan den apirilaren 21ean. Eguraldia lagun jende asko bildu zen eta goiz ederra pasa zuten. Mendiz nahiz autoz hurbildu ziren bertaraino eta uitziarrez gain Leitza, Lekunberri eta Larraungo zenbait ere joan ziren. Meza entzun eta Engrazia birjina gurtuz Uitziko abesbatzak zenbait kopla abestu zituen. Ondoren lunch-a izan zen. Horra Joxe Mari Zabaletak bidali digun argazkia.

- 21 Aurten egun paregabea izan zuten Santa Engraziara hurbildu zirenek. Arg.: Joxe Mari Zabaleta.

Maiatzean ikastaroak eta kultur ekitaldiak barra-barra

Hemen da udaberria eta horrekin batera kultur ekitaldi eta ikastaroak nahi adina Lekunberri-Larraunen. Hilabete

honetan zehar hiru ikastaro izanen dira guztira. Ekainaren 21a arte ostiralero 16:00etatik 19:00etara mendi-irteera

bat eginen da kremak egiteko eta funtzio ezberdinetarako erabiltzen diren belar eta landareak ezagutzeko. Maiatzaren 8an hasita asteazkenero argazki topaguneak burutuko dira eta amaitzeko hilabete osoan zehar Internet ikastaroa eskainiko da astelehenetik ostiralera bost pertsonako talde murriztuetan. Bestalde, kultur ekitaldiei dagokionean, guztira hamahiru ekitaldi daude aurreikusita: hitzaldiak, musika kontzertuak, ibilaldiak, bisita gidatuak, antzerkia... Egitarau osoa Agendan (31.orr). Informazio gehiago Mitxausenea Kultur Etxean: 948 6045 282.


elkARRIZketa: Iñigo Garaioa

“Orain oso ohikoa da oso modan egon zen ‘gotele’-a kentzea” Hernaniar gazte honek urteak daramatza etxe barruko margolanak egiten. Goi-mailako dekorazioarekin lotutako teknika eta lan ezberdinen inguruan aritu gara berarekin

- 22 -

Noiz sortu zenuen enpresa? Duela hogei bat urte ikastaro bat egin nuen ogibide hau ikasteko eta Hernaniko enpresa batean praktikak egiten ibili eta gero hartu egin ninduten. Ondoren ordea, aspertu egin nintzen eta neurea propioa sortu nuen, izango dira zortzi urte orduz geroztik. Nire betiko bezeroak Hernanin, Errenterian eta Donos-tialdean ditut, baina Lekunberrin bizitzen jarri nintzenetik Iruñe aldekoak eta batez ere hemengoak ditut bezeroak. Zein zerbitzu eskaintzen dituzu? Zaharberritze eta margolari lanak orokorrean. Langile bakarra izanik normalean etxe barruko lanak egin ohi ditut, baina hemengo etxeak txikiak direnez kanpotik margotzeko ere ez dut inongo arazorik. Zure etxeko paretan zuk erabiltzen duzun margotzeko teknika baten emaitza ikus dezakegu.... Bai margo berriak dira, goi-mailako dekorazioan erabiltzen direnak. Margotzez bukatutakoan emaitza oso atsegina duela ohartzen zara ukitze hutsarekin. Margo hauek erabiltzeko noski dagokion teknika ezagutzea beharrezkoa da. Lehenik eta behin paretak ongi prestatu behar dira inprimazio batekin eta ondoren brotxa txiki batekin mantso-mantso zabaltzen joan behar da. Zer da gehien eskatzen dizutena? Orain oso ohikoa da duela urte batzuk horren modan egon zen “gotele”-a kentzea. Azken batean etxean aldaketaren bat egiteko onena “gotele” hori kentzea da. Horretarako lixagailu

batekin ongi lixatu eta hiru geruza “aguaplas” ematen da, ondoren berriz eskuz lixatuz gero ispilu bat bezain leuna gera liteke pareta. Bestelakorik? Azkenaldian egin izan ditudan beste lan batzuen artean, sukalde eta komun zaharretako paretak estaltzea izan da. Produktu berri bati esker azulejoa kendu gabe hura estal liteke. Bada jendea komun edo sukalde bat zaharberritzen hasita obra handirik egin nahi ez duena eta produktu horri esker azulejoaren

“Bezeroek egun ez dute BEZa ordaindu nahi” gainean masa berezi hori eman eta pareta normal bat bezala gelditzen da, ondoren nahi den margoa edo esmalte akrilikoa emateko. Jendea liluraturik gelditzen da emaitzarekin. Pareta margotze hutsa baino garestixeago den arren obra handi bat egin eta etxetik joan beharra saihesten duzu, nik bi edo hiru egunetan sukalde osoa egin baitezaket. Krisia nabaritu al duzu zure lanean? Bai, ikaragarri, iaz nahiko ongi ibili nintzen nire sektoreko jende asko kexatzen zen bitartean, baina aurten izugarri nabaritu dut, eskaera gutxi daude eta lanen aurrekontuak ia erdira jaitsi behar izan ditut. Aipatzeko modukoa da ere, orain BEZa ez duela inork ordaindu nahi eta normala iruditzen zait, nik ere ez dut nahi baina niri margoen dendak margoak BEZarekin kobratzen dizkit. Orain bada lege bat BEZa murriztea ahalbidetzen duena zenbait lanetan eta %21 beharrean %10 kobratzen zaie bezeroei eta horri esker nabil bezeroei aurrekontuak egokitzen.


ZIENTZIA >>

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

Iker Aranburu

Beste greba bat eta betiko galderak Grebara deitu dute ELA, LAB, ESK eta beste sindikatu batzuetako eta dozenaka gizarte taldetako ordezkariek. Maiatzaren 30ean geratu nahi dute talde horiek Hego Euskal Herria, seigarren aldiz krisia hasi zenetik. Beste bi greba deialdi ere egon dira, jarraipen txikiagokoak, CCOOk eta UGTk deitutakoak. Eta krisiak luze jotzeko itxura duenez —beste bizpahiru urtez behintzat bai— ez da ziur aski azkena izango. Epel hutsa naizenez, eta lan kontuek erakutsi didatenez gauzei alde askotatik begiratu behar zaiela, halako greba baten aurrean beti galdera bera sortzen zait niri: zertarako beste greba bat? Eta beti bezala, erantzun nahasiak datozkit burura, guztiz kontraesankorrak batzuetan. Bai baina ez, azken finean.

Alde batetik ezina sortzen zait, nekea, azken grebek ezer gutxi lortu duten irudipena. Murrizketaz murrizketa goaz, protestek baino Alemaniak, Bruselak eta Nazioarteko Diru Funtsak markatzen dutelako erritmoa. Are gehiago kontuan izanda greba gehientsuenak Euskal Herrian soilik izan direla, nahiz eta oro har Espainiako gobernuek erabakitako neurrien aurkakoak izan diren (interpelazio ospetsua). Madrilen eraba-

ki dute kaleratzeak merkatzea, negoziazio kolektiboa hustea, funtzionarioei soldatak kentzea, pentsioa jasotzeko baldintzak gogortzea, sendagaien truke pagatu behar izatea... eta Madrili, garbi esan dezagun, ez zaio ezer inporta Euskal Herriko herritarrek zer pentsatzen duten, alor horretan zein bestetan. Tira, espainiar petoek zer esaten duten ere gutxitxo axola dio tartean hauteskunderik ez badago. Baina, greba baztertzera noala, beste aldeko galderak datozkit. Emaitzak begibistakoak ez izatea nahikoa arrazoi al da etxean eserita geratzeko? Besterik gabe onartu behar al dira herritarren bizi baldintzak okertzen dituzten neurriak, zer eta etorkizunean auskalo zer mirari eragingo omen duten promesen truke? Zein da protesta egitearen alternatiba? Hauteskundeetara itxarotea gero hautatutako gobernuak aurrekoaren bide berdina hartzen duenean amorratzea? Ez al dute grebek balio politika batzuk barra librea izango ez dutela adierazteko? Etxeen desjabetzen aurkako protestek ez al dute lortu emaitzarik? Greba honek ez dizkit galdera horiek erantzungo, eta zalantzak uxatu gabe jarraituko dut. Greba egunean lana lepo egin beharko dudala —prentsakook bezperan egiten ditugu lanuzteak— eta demagogia festa —%5 eta %95 arteko parte hartze horiek!— agoantatu beharko dudala, hori da ziur dakidan bakarra.

- 23 -


erreportajetxoa >>

408 korrikalarik eman dute izena dagoeneko lasterketan ESAIT-ek Euskal Herria Mendi Erronka lasterketa antolatu du ekainaren 1erako. 60 kilometro izanen ditu probak, Leitzan izanen du hasiera eta helmuga. Gainera egunean zehar Leitzan herri-kirolak, erromeria eta festa giroa izanen da egun guztian zehar. Ibilbideak gure eskualdea bete-betean hartzen du eta guztia prestatzen laguntzen dabiltza fin Juan Mari Irastorza eta Iñigo Oreja.

Noiz hasi zineten guztia antolatzen? Juan Mari: Ba iraila bukaera aldera ESAIT-eko Iñaki Pazoz jarri zen gurekin harremanetan ESAIT-ek gure inguru honetan mendi lasterketa bat antolatzeko asmoa zuela esanez. Hasieran ez zegoen batere argi zehazki zer egin nahi zuten, Iñakik berak ez zuen ingurua gehiegi ezagutzen eta pixkanaka jendea bildu eta ibilbide posibleak prestatzen hasi ginen. Iñigo: Berak buruan zenbait leku konkretutatik pasa behar zela zuen buruan, Artxuetatik, Irumugarrietatik... Bestalde, hasieratik nahiko argi zuten Leitzan hasi eta Leitzan bukatuko zela, baina Malloak eta inguru honekin oso

maiteminduta dago Iñaki eta hiru haran hauetan egiteko ideia hasieratik mantendu da. Zein izango da ibilbidea? Juan Mari: Leitzatik, Guratzera, handik Gorritiko Santa Barbaran barrena pasa eta Arribera jaitsi, gero Gaintzara igo eta Irumugarrietara, Albi, Artxueta eta gero Atako haranetik barrena Iribasera jaitsi, Allira joan, handik Mugiroko Caballinen presara eta gero Etxarri eta Aldaztik Ireberrera, eta amaitzeko Haize errotak zeharkatu eta Leitzan amaitu. Zailtasun handikoa al da? Iñigo: Bai gogorra izanen da, 3.500


metroko desnibela du bai gora eta bai behera eta azkenean 60 kilometro dira. Dena den halako lasterketetan ibiltzen den jendea oso ohituta egoten da. Juan Mari: Ibilbide ezberdinak begiratzen ibili ginen eta 85 kilometroko bat atera genuen, baina halako lasterketa batean horretan betebetean ibiltzen den jendeak bakarrik parte hartuko luke eta guk muga bat bilatu nahi genuen. Jendea ausartzea nahi dugu, hortik dator ere izena, Euskal Herria Mendi Erronka. Norberak bere buruari erronka bat jarri eta saiatzea nahi dugu.

“Norberak bere buruari erronka bat jarri eta ausartzea nahi dugu” Iñigo: Jende asko dago inguruan mendi-martxatan ibiltzen dena eta askotan 50 kilometro ere egiten dituzte, ba zergatik ez pixka bat luzeagoa eta arinxeago, korrika? Jende asko etortzea espero al duzue? Juan Mari: 408 partaide daude jada izen emanda, guk 500ean jarri genuen muga eta martxa honetan 450era iritsiko da. Oraingoz behintzat gehiengoa Euskal Herrikoa izango da baina ahoz ahokoarekin urtetik urtera ziur aski

Malloak elurrarekin.

kanpotik ere hasiko da etortzen, izan ere, asmoa hori da urteroko lasterketa bilakatzea. Zein da ekimen honen helburua? Juan Mari: Beraiek bi gauza aldarrikatu nahi dituzte honekin guztiarekin: alde batetik ESAIT-en aldarrikapena, Euskal Selekzioaren aldekoa eta federazio nazional bat edukitzeko aldarrikapen hori. Bestetik ingurunea pixka bat sustatzea baita ere, lasterkariez gain jende asko bilduko da eta horrek mugimendua sortuko du inguruan. Gainera dortsalen banaketa aurreko egunean hasiko dira egiten eta gehienak hemengo landetxe eta ostatuetan geldituko dira. Zein lan dituzue orain egiteko? Juan Mari: Eskualde bakoitzean arduradun bat jarri dugu, Iñigo AraitzBetelun, Ni Lekunberri-Larraunen eta Iraitz Uriarte Leitzaldean. Bakoitzak

boluntarioak lortu ditu inguruan, lasterketa prestatzen laguntzeko eta egunean bertan ere esku bat botatzeko. Orain ibilbidea markatu eta lasterketaren egunean atseden hartzeko eta edan eta jateko bederatzi puntu egongo dira, eta ondoren jarritako guztia kendu egin beharko dugu. Iñigo: Araitz-Betelun 40 boluntario inguru bildu gara, horrekin ez dut arazorik izan, jendeak ez du huts egiten halakoetan. Juan Mari: Hemen jendea ez da horrenbeste murgiltzen, baina Gazte Asanbladatik zazpi lagun ditugu, Ttutturrekoak ere laguntzeko prest daude eta Aresotik hamar lagun etorriko dira. Informazio gehiago: www.ehmendierronka.com

- 25 -


KIROLa Gorriti-Lekunberri Araxes Herri kirol nor baino nor gehiago taldea Nafarroako Herri kirol jolasetan

- 26 -

Zazpi jardunaldi, final laurdenak eta finalerdiak jokaturik, maiatzaren 3an arratsaldeko 19:00etan Pilota Goxua Txapelketako finala jokatuko dute I単aki Bernalek eta Julio Sotok, Aimar Lansalot eta Iosu Beteluren kontra. Martxotik honera guztira hamabost bikote aritu dira astebururo Lekunberriko trinketean norgehiagoka. Lau bikote sailkatu ziren joan den hilaren 20an burutu ziren finalerdietara. Aimar eta Iosuk 30-26 irabazi zuten Joxerra Aldaregia eta Xabi Jaunarenaren kontra. Bestalde, gorritiarrek 30-20 irabazi zuten Isusko eta Igor Mitxausen aurka. Finalaren egun berean arratsaldeko 18:00etan 3. postua jokatuko dute atzean gelditu diren azkeneko bi bikoteek. Txapelketari amaiera ederra emateko afaria izanen da Lekunberriko Gau Txori Elkartean.

Araitz-Beteluko herri kiroleko Araxes taldeak Nafarroako Herri Kirol Jolasak txapelketan parte hartu zuen martxoan, bai kimu bai haur mailetan. Denera bost jardunaldi izan ziren Nafarroan zehar. Bigarren jardunaldia Betelun izan zen eta arrakasta handikoa suertatu zen. Haur mailan, konbinadan finalerako ez ziren sailkatu baina atzetik aurrerako joera nabarmena erakutsi zuten, izan ere, azken jardunaldian irabazi egin zuten. Kimu mailan berriz, aurreko urteetan finaletik kanpo gelditu dira baina aurten sailkatu eta meritu handiko bigarren postua lortu dute. Sailkatzeko gorabehera batzuekin baina azkenean finalerako azken txartela lortu zuten eta etxera kopa eta dominekin bueltatu ziren. Astelehenero gogor ekiten diote lan desberdinetako (lokotxak, txinga, zakua, lasterka, sokatira, trontza eta gizaproba) prestakuntzari eta edonon aritzeko prest eta gogoz daude.

13. Aralar Ibilaldia Ttutturre Kirol Elkarteak antolatuta aurten Aralar Ibilaldiaren 13. Edizioa burutuko da ekainaren 16an. 1997az geroztik bi urtetik behin egiten den mendi-martxa dugu. 1993an antolatu zen lehen aldiz. Aurten ordea berrikuntza bat izanen da ibilbideari dagokionez, izan ere orain artekoa baino motzagoa izanen da. Informa zaitez eta eman izena Ttutturre K.E.-an: sabinatxa@hotmail.es

Domina bana, kopa eta guzti, Zorionak koadrila!


“Ahal dudan guztia ematera ateratzen naiz beti� >> Olatz Gonzalez Lekunberrin bizi den iruindar hau botikaria da lanbidez baina korrika egitea da duen zaletasunik handiena. Txiki-txikitatik hasi zen lasterka egiten eta aitaren eskutik atletismoaren mundua ezagutzen. Martxoan Donostian burutu den Europako Atleta Beteranoen Txapelketan parte hartu du. Aukeran krosa ala pista nahiago? Nik beti nahiago izan dut pistan korrika egitea. Are gehiago aurten beste probaren batean parte hartzen badut pistan izango da. Krosean ere gustura aritzen naiz, aurten Altsasu eta Burlatako probetan parte hartu dut, baina lokatzean korrika egitea kosta egiten zait. Nondik datorkizu korrikarako zaletasuna? Nire aitak korrika egiten zuen eta atletismoko epaile ere izan da urte askoan. Berarekin txikitatik hasi ginen txapelketetara joaten ikusle bezala eta lasterkari bezala. Beretzat ere afizioa zen, unibertsitateko kimika irakaslea zen baina afizio izugarria izan du beti eta txikitan anai-arreba guztiok egin dugu korrika. Bartzelonan jokatu ziren Olinpiadetan ere epaile lanetan aritu zen. Egia esan txapelketen aitzakiarekin asko bidaiatzen genuen Espainia guztian barna. Betidanik izan zara horren lehiakorra? Bai, niri herrilasterketa batean parte hartze hutsagatik ate-ratzea ez zait gustatzen, ahal dudan guztia ematera ateratzen naiz beti.

Olatzen alaba Izarok amaren zaletasun bera du oraingoz .

Zer moduz ibili zara Anoetan? Oso ongi, lagun batzuek animatuta aurten federatu egin naiz eta Europakoa Donostian zenez aprobetxatu egin nuen. 35 urtetik gorako lasterkariei zuzendutako txapelketa zen, 85 urte baino gehiagoko parte hartzaile bat ere bazen, pentsa. 3000 metroko proba zen pistan egin beharrekoa. Ahal duen guztia ematera ateratzen da beti. Arg.: J.J. Garaikoetxea.

Eta egindako denborarekin pozik? Bai, 11 minutu eta 59 segundotan egin nuen. Hala ere. Lekunberriko legoan parte hartu ez banu hankak hobe izango nituen eta denbora hobea lortuko nukeela uste dut, baina giro polita zegoen eta oso ongi pasa nuen. Europa mailako kros txapelketan ere parte hartu zenuen... Bai, hiru milakoa astearte batean izan zen eta igandean berriz krosa Lasarteko hipodromoan. Bertan 70 lasterkarik baino gehiagok parte hartu genuen, nire kategorian 26 ginen eta ni 16. gelditu nintzen. Bertan bost kilometroko proba egin genuen, eguraldi ona egin zuen eta ongi ibili nintzen han ere.

Lekunberrin gaztetxoei atletismo klaseak ematen ere aritzen zara... Bai iaz sortu zen taldea eta aurten zazpi eta hamahiru urte bitarteko 12 gaztetxo daude. Astelehen eta asteazkenetan biltzen gara arratsaldeko bostetatik seietara. Jolasak, zirkuituak, hesien gainetik egindako saltoak, eskailerak, korrika... oso modu ezberdinetan egiten dugu prestaketa. Lan horretan Arantza Mauleonek laguntzen dit. Gainera orain gutxi talde-autonomiko bezala federatu ditut Elostalde Taldearen barruan. Horrela, hemendik aurrera Nafarroako Eskola Arteko Jokoetan parte hartzeko aukera izango dute.

- 27 -


LURRAK EMANA inguruko zizak

> Julio Calonge

Perretxikoak eta sorgin multzoak Udaberrian sartuta gaude jada eta ziza zurien zaleak lehenengo perretxikoak noiz aterako zain daude.

- 28 -

Espezie honek Calocybe Gambosa du izena eta Euskal Herriko zizalari gehienen gogokoa izanik, apiriletik ekainera bitarte bere bila ibili ohi dira. Zapore eta usain bikaina du, eta merkatuan oso prezio altua dute, horregatik, zoritxarrez lehen ugariak ziren leku askotan desagertzen ari dira, maiz zizalariek atera orduko biltzen baitituzte zentimetro bateko zapela izatera iristera ere utzi gabe. Horren ondorioz ez dira esporak sortzen eta espeziea desagertzera kondenatzen dute. Hona hemen iaz Lekunberrin bildutako bi ziza, ikusiko duzuen bezala 12 zentimetro baino gehiagoko zapela izatera irits litezke. Bere izen zientifikoak, Calocybe Gambosa, buru ederra esan nahi du eta herri-hizkuntzan San Jorgeko ziza izenez da ezaguna, atera ohi den sasoiagatik, apirilaren 23 aldera. Frantzian eta Ingalaterran ere San Jorgeri egiten diote erreferentzia, lehen Tricholoma Jeorgii izena baitzuen eta oraindik ere zenbait liburutan horrela izendatzen jarraitzen dute. Calocybe Gambosek odoleko azukre maila jaisteko gaitasuna dute, horregatik gomendagarriak dira diabetikoentzat edo azukre maila sobera altu dutenentzako. Gordinik edo entsaladan kontsumitu litezke, nahiz eta modurik ohikoena arrautzarekin nahastuta jatea den.

Calocybe Gambosa zizek odoleko azukrea jaisteko gaitasuna dute.

Bestalde, adituek, perretxikoak bilatzerako orduan, belar barra ilunagoak dauden belardietan edo belar lehorra edo errea dagoen zirkuluetan jartzen dute arreta. Zirkulu horiek normalean belar altuago eta ilunagoez inguraturik egoten dira, zirkuluaren barrukoa ongarrituagoa izaten delako. Zirkulu eta barra hauei, sorgin multzo deitzen zaie, Erdi Arotik datorren sineskera baita deabruak sortutakoak zirela eta bertan sorginak dantzatu egiten zirela, ilargi beteko gauetan egiten zituzten akelarreetan. Sineskera horri esker zenbait belaunaldiz perretxiko-gune horiek iraunaraztea lortu da, nekazariek belar hori ez zutelako erabiltzen satanikoa zelakoan. Espezie honetako zenbait zizak zirkuluetan edo barratan hazteko joera dute eta saprofitak dira, belardietan dagoen hildako materia organikoari esker bizi dira eta garatzen diren lekuko ura xurgatzen dute, lurra lehortuz. Horrela sortzen dira ziza hauek. Ur asko dute eta hiltzen direnean, euren hondarrak aberatsak dira sulfitoa eta bestelako elikagaiak dituztelako. Gertu dagoen belarrarentzat mantenugai bikaina. Horregatik, zirkulu eta barra horien ertzek belar altuagoa, ilunagoa eta hobeto elikatua izaten dute. Arrazoi horregatik mugitzen dira ziza guneak.


ZERUAK ESANA

egutegi biodinamikoa > Andoni Tolosa

Maiatza Lehenik eta behin, apirileko Mailopen koloreekin egin genituen zenbait akatsengatik barkamena eskatu nahi dizuegu. Ea ez zaigun berriro gertatzen. Maiatzaren 10ean izango da ilargi berria eta 25ean ilargi betea, beraz, hilabete hasieran ilbeheran egongo gara, 10etik aurrera ilgoran eta 25etik aurrera berriro ilbeheran. Goazen erreparatzera orain ilargiak Lurrarekiko duen posizioa. Maiatzaren 12tik 25era, hau da, egutegian berdez margotuta dauden egunetan ilargia lurrera hurbiltzen ari da, beherantz ari dela esango dugu, eta ondorioz, landareen izerdia ere lurrerantz doa, eta egun hauek aproposak dira landatzeko eta ongarria zabaltzeko. Aldiz, maiatzaren 1etik eta 11ra eta 26tik 31ra, egutegian zuriz dauden egunetan, ilargia lurretik urruntzen ari da, gorantz egiten ari dela esango dugu, landareen izerdia ere lurretik gorantz doa, eta egun hauek aproposak izan daitezke haziak ereiteko. Halere, lan bakoitzaren barruan, egun batzuk egokiagoak dira beste batzuk baino, hau da, zerbait erein edo landatu behar badugu zer landare mota den erreparatu behar diogu. Horrela, egutegiko egun bakoitzean landarearen atal baten izena agertzen da. Taula honetan landareen atal hori aipatzen denean zein landareri buruz ari garen laburtzen da. Maiatzean, haziak zuzenean lurrean ereingo ditugu, kanpoan esan nahi dut, ez dugula negutegiaren beharrik izango haziak

1 MAIATZA 6 Hostoa

13

7

8

Fruitua 12:00 Hostoa

Hostoa 10:00 Fruitua

14

15

Lorea

Lorea

20

21

Sustraia

27 Fruitua

Fruitua

Sustraia

28 15:00

Fruitua

Lorea 18:00 Hostoa

ernatu daitezen. Baratze gehienetan patata ereina egongo da, baina seguru oraindik batzuetan maiatzean ere egingo dela, horretarako 2a edo 3a goiza aproposak izan daitezke. Egun aproposak dira ere azenarioa, erremolatxa, eta antzeko haziak ereiteko. Babarrunak edo artoa ereiteko maiatzaren 7a goizez, 8a arratsaldez edo 9a goizez aukeratuko nituzke. Hilabete honetan baratze bete behar dugu, eta oso era ezberdinetako landareak landatuko ditugu. Hemen batzuk aipatzeagatik, letxuga, kukulu, aza, porruak, zerba eta antzekoak, maiatzaren 16an landatuko nituzke, tomate kalabaza, kalabazinak, bainak eta abar maiatzaren 18 eta 19an. Zenbait lore eta landare hartzen ditugu, lehortu eta gero infusioetan eta abar erabiltzeko. Bildu eta ongi lehortzea nahi badugu, garrantzi handia du biltzen dugun garaiak. Esaterako intsusaren lorea bildu nahi badugu, ilargia beherantz doan lore egun bat aukeratu behar genuke eta kolore hori horiarekin lehortuko zaigu. Menda, edo bestelako belar bat lehortu nahi badugu, berdin baina hosto egun batean, horrela oso kolore berdearekin lehortuko zaigu. Belar txarren bat galtzea nahi badugu, maiatzaren 9, 10, 11, 24, 25 eta 26 aproposak dira.

2 Sustraia

9

3 Sustraia 13:00 Lorea

10

4

5 Lorea

11

Lorea 10:00 Fruitua

12 Sustraia

16 Hostoa

22

23

Sustraia

Sustraia 13:00 Lorea

29

30

Sustraia

Sustraia 19:00 Lorea

17 Hostoa 12:00 Fruitua

24

18 Fruitua

25

19 Fruitua

26

31 Lorea

Egun batzuetan ordua agertzen da, egun horietan, ordu hori arte landarearen atal horri mesede egingo diogu eta ordu horretatik aurrera beste bati. Agertzen den egunetan landare bati mesede egitea nahi bada, ez da komeni ezer egitea, aldiz kalte egin nahi bazaio egun horietan egin behar da egin behar dena, moztu, edo atera, ... Ilargi berria Ilargi betea

- 29 -


Ce de rna

ekinarenEKINEZ >> Beigorri Abentura

Ga ralu rre kb ab est ua

Beigorri abentura parkea adarretatik ibiltzeko Iñaki Irotzek eta Beñat Arteagak 2003ko udan ireki zuten Beigorri Abentura Parkea Lekunberrin. Iruñeko bi gazte hauek urteak daramatzate zuhaitzetan gora eta behera. Aste Santutik azaroa arte egoten da irekita parkea eta udaberriarekin batera pixkanaka hasi dira bezeroak etortzen. Nolatan jarri zenuten proiektua martxan? Parkea 2003ko ekainean ireki genuen, Frantzian ezagutu genuen halako bat eta bi urtez bueltaka ibili ondoren lortu genuen martxan jartzea.

- 30 -

Zergatik Lekunberrin? Lekunberriko Udalari Beigorrik asko zor dio, haiei esker eta bereziki Jose Mari Ayerdiri esker gaude Lekunberrin. Oso gazteak eta esperientziarik gabekoak ginen proiektua Udalean aurkeztu genuenean eta berehala sinistu zuten gugan. Horregatik gaude Lekunberrin, herria eta ingurua oso gustukoa genuelako ere noski. Nondik dator Beigorri izena? Beigorria, euskal mitologian intxixua da, kobazuloetan bizi den iratxoa eta kobatik ateratzerakoan beigorriaren itxura dauka. Aralarren kobak eta bei-

FITXA -Izena: Beigorri Abentura Parkea -Herria: Lekunberri -Arduradunak: Iñaki Irotz eta Beñat Arteaga -Bi ibilbidea: Motza (130 metro): 8 urtetik gora. Luzea (250 metro): 14 urtetik gora. Gaztetxoagoek helduen laguntzarekin egin dezakete. -Sarrerak: 10 eta 20 euro.

gorriak horrenbeste daudenez ideia ona iruditu zitzaigun izen hori jartzea. Urte osoan zehar irekita egoten al da? Ez, Aste Santuan irekitzen dugu eta Azaroaren 1ean itxi. 10:30etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara egoten da zabalik. Udan egunero irekitzen dugu, udaberri eta udazkenean asteburuetan eta jai egunetan eta astean zehar taldeentzako bakarrik irekitzen dugu aurrez erreserbatuta. Beste lanen batekin tartekatu beharko duzue ezta? Bai, Lekunberriko parkearen antzekoak ere eraikitzen ditugu. Orain arte beste lau eraiki ditugu Auritzen, Arantzan, Narbarten eta Oibarren. Ezbeharrik izan duzue inoiz? Ezbehar txikiren bat izan dugu, kolpeak eta antzekoak, baina ezbehar handirik ez dugu inoiz izan. Krisia nabaritu al duzue? Bai nabaritzen da, jendeak kontu handiagoa du orain diruarekin. Normala da, denok berdin gabiltzalako. Nongo bezeroak etortzen zaizkizue? Gehienak nafarrak eta gipuzkoarrak dira. Katalanak ere asko etortzen dira uda partean. Anekdotarik? Asko, baina agian talderik politena

Eskaintza berezia 25 pertsonatik gorako taldeentzako prezio bereziak ditugu!! Ibilbide motza: 7 euro. Ibilbide luzea: 15 euro. urtero datozen sahararrak. Udan Gipuzkoako familietara etortzen dira eta abuztuan etortzen dira gugana. Askok ez dute sekula ikusi horrelako zuhaitzik eta oso esperientzi polita da bai beraientzat eta baita guretzat ere. Ekitaldi berezirik antolatzen duzue? Urte batzuetan "Beigorri Rock" antolatu dugu, azken urte hauetan alfer gabiltza honekin. Lekunberriko gazteak lagunduko bagintuzte antolakuntzan agian saiatuko ginateke berriro.


kontuTXIKIAK maiatza

SALGAI

3

Lekunberri: Hitzaldia: Orreaga, Estatuaren sorrera Plazaolan 19:00etan.

-BOE Duplexa Lekunberrin. Artzanegi 10, Telefonoa: 653 801 628

3

Aldatz:Oskar Estanga eta Ruso Slararen kontzertua. Aldazko Ostatuan 20:00etan.

-Sua egiteko egurra Interesatuek, deitu: 659 836 561

4

Betelu: Gazte Eguna

-Etxea Uztegin. 605 712 848 1.200m lauez inguratua, 200.000 €.

5

Lekunberri: Kantina Rock: Joseba B. Lenoir. 23:00etan

10

Lekunberri: Noaingo Musika Eskolako Kontzertua. Kantinan 20:00etan.

11

Azkarate: Bertso-afaria Azkarateko Balerdi Elkartean Jon Maia eta Uxue Alberdirekin

11

Larraun: Gorritiko gaztelura ibilaldia. 9:00etan Larraungo Udaletxetik aterata.

11

Lekunberri: Kantina Rock: Sarkor. 23:00etan.

18

Lekunberri: Bisita gidatua: ibarreko erromanikoa (Lekunberri-Arruitz-Iribas).

18

Betelu: Presoen aldeko martxa. Betelutik hasita 12:30ean

18

Lekunberri: Kantina Rock: Lehiotikan. 23:00etan.

23 26 31

Lekunberri: Ibarberri eskolako ikasleen antzerkia 15:30ean. Lekunberri: Argazki Rallya. Mitxausenean 10:00etan. Lekunberri: Goi Tentsioko lineari buruzko bideo-hitzaldia, Kantinan 20:00tan.

ekaina agenda

merkatu txikia

1 2

Leitza: Euskal Herria Mendi Erronka. 07:00etan irteera Leitzatik. Lekunberri: Leitzako Abesbatzaren kontzertua. Parrokian 12:00tan.

-Etxea Uztegin Bizitzeko moduan, 4 solairu, 360m2. Telefonoa: 657 709 722. Saioa -Pisu berria Betelun alokatzeko ere. Garajea eta igogailua. T. 629 403 220 -ARESOn Sastizar BaserriaLandetxea. 25.000 m2 lurrekin. Telefonoa 649 707 584 -Motoa salgai. Gas Gas 250 enduro 2006koa. Telefonoa: 679 648 861 Markos. -Baba gorriak eta intxaurrak Telefonoa:606 375 855 Mikel -Akazea motako esolak saltzen dira. Barruti/hesiak ixteko. 646 524 796 (Peio) -3 plantako etxea lursailarekin salgai. 35 milio pezeta. 638 07 13 71 Gotzon. - Pisua salgai Lekunberrin, egoera oso onean.Deitu 636827846 -Ford Mondeo markako kotxea salgai, 2008ko modeloa. 618619664 (Xabi) -Esnea gordetzeko tankea 430 litrokoa. 696 031 785 (Enrike).

EROSI

-Araitzen edo Larraunen borda lursailarekin Deitu: 606 695 297 (Nerea) 679 631 725 (Aitor) -Belarra mozteko diskoa erosI nahi da. Harremanetarako 679 092 896

ALOKATU

-Pisukidea behar dut. Albisualdea kalean, Lekunberrin. 676 507 340 (Verónica) -Baserria eta lurrak (60 bat hektarea) alokatuko nituzke eskualde honetan. Nire telefono zenbakia: 948 063 222 (Jonathan) -Lekunberrin, igogailua duen pisua alokairuan edota salgai. 667 797 904 (Iñigo) -Pisu berria Betelun. Garajea eta igogailua. Telefonoa: 629 403 220 -Pisua alokairuan Uitzin. Terraza jardinarekin, berria. 450€. 696 269 511. -Betelun pisua alokagai. 275 € hileko. 120 M2 altzairuekin. Sukalde, komuna, egongela eta 3 logela. tnoa: 636 375 855 LAN BILA

-Umeak zaintzen ditut. Esperientzia daukat. Interesatzen bazaizu, dei nazazu: 948 507 364 (Àngels) -Ikasgaiak erreforzatzeko klase partikularrak ematen ditut LHko eta DBH 1eko eta DBH 2ko ikasleei zuzenduta.Interasa baduzu, dei nazazu: 948 507 364 (Àngels) TRUKAKETA

-500 litro eduki duen izozkailu bat daukat. Toki falta ordea. Txikiagoa den izozkailu batekin trukatuko nuke. Oso egoera onean dago. Doan. Deitu 639 861 257 (Ane) BESTERIK

-Eguzkitako betaurrekoak galdu ditut. Arribe edo Betelun, ustez behintzat. Norbaitek aurkitu baditu, gustora hartuko nituzke bueltan.Arantxa. 636301348



Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.