Mailope 218 urria

Page 1

218. zkia. - 2014ko urria

MAILOPE TXIKI: Txotxongilo-letra EKINAREN EKINEZ: Kaatxenea landetxea KULTURA: Sagardo Eguna 20 URTE BIDEAN: Atal berria KIROLA: Maratoia ERREPORTAJETXOA: Lekunberriko ezkil-joleak

Ikusi hemen Mailope

issuu.com/mailopealdizkaria

Behor edo zaldi, zein baino zein ederrago Martin Azpiroz (Etxaleku)

Bertso berriak Mailoperi jarriak

Vicenta Egia beteluarraren behor honek jaso zuen eskualdeko animalia onenaren saria Lekunberriko aurtengo Nekazari Egunean. Josetxo Goldarazena antolatzen ibilitakoa da eta berarekin izan gara.


MAILOPEtxiki Eskulana: txotxongilo-letra Gure aldizkariko lehen letra duzu hilabete honetan jostatzeko tresna. Soslaia moztu eta nahi duzun koloretan margotu bere mototsak, bere zapatak, besoak... eta gero txintxeta batzuen laguntzaz zuen gelako paretan jarri dezakezue. Baietz politta gelditu! Norbaitek bere eskulanaren argazkia bidaliz gero zuzenean oparia jasoko du, zozketarik gabe! Hori bai, lanik gabe ez da saririk egongo!

-2-

Zure eskulanaren argazkia mailope@labrit.net-era bidali dezakezue urriaren 24a baino lehen.


04> Iritzia 08> Luze: Koldo Nu単ez 09> Zabal: I単igo Ulazia 10> Erreportaje nagusia: Nekazari Eguna

15 > Kaka Plasta Urriaren 11n, larunbata, 13:00etan Mailoperen aldeko Kaka Plasta eginen da Lekunberriko Udaletxe aurrean. Iaz bezala, behi bat sartuko dugu itxituan eta bertan bueltaka ibiliko da kaka egin arte. Txartelak ohiko lekuetan daude salgai.

16> 18> 20> 21>

Erreportajetxoa: Lekunberriko ezkil-jole berriak Kultura: Sagardo Eguna Kultur elkarrizketa: Mailoperen aldeko txozna Lauburua: Ekonomia

22 > Alicia Elizalde Sorabilla

-3-

Moja arruiztar honek urteak daramatza Madrilen. Bere esperientziaz hitz egiten aritu gara Etxarrin, Apezenean, Elena ahizparen etxean. Ruanda, Txile, Mexiko, Texas... azken urteotan asko bidaiatutako emakumea da.

25> Kuxkuxean: Urriko zorion agurrak

26 > Maratoi Erdia VIII. Plazaolako Maratoi Erdia egin zen Lekunberrin. Guztira 79 korrikalari irten ziren Leitzako Urto Txikitik Lekunberriraino.

27> Kirola: Aresoko Mendi Martxa 30> Ekinaren ekinez: Katxenea Landetxea

Mailope doan banatzen da honako herrietan: Albiasu, Aldatz, Alli, Arribe, Arruitz, Astitz, Atallu, Azkarate, Azpirotz, Baraibar, Betelu, Errazkin, Etxarri, Gaintza, Gorriti, Intza, Iribas, Lekunberri, Lezaeta, Madotz, Mugiro, Oderitz, Uitzi eta Uztegi. Argitaratzen du: Mailope Kultur Elkartea. L.G.: NA 719/93 Mailopek ez du bere gain hartzen bertan adierazitako iritzi eta esanen erantzukizunik. issuu.com/mailopealdizkaria

ERREDAKZIOA: Agurtzane Altuna, Urko Aristi, Mikel Hernandorena, Ainhoa Iriarte, Itziar Luri, Arantxa Mikeo eta Andoni Tolosa. ARGAZKIAK: Labrit, Inma Etxarri, Elena Elizalde, Joxe Mari Zabaleta, Juan Antonio Garaikoetxea (28. orr.), Ana Go単i, Plazaola Partzuergo Turistikoa eta Maika Ayestaran. PUBLIZITATEA: Labrit Multimedia - 948 210 103 mailope@labrit.net. MAKETAZIOA: Araitz Amatria. TIRADA: 1.600 ale.

Eusko Jaurlaritzak, eskualdeko Udal, kontzeju eta bazkideek babestutako aldizkaria.


(H)iriTZIA

-4-

Harrobiek jarraitzen dute zer esana ematen Larraunen

Zergatik eta zertarako Larraun-Lekunberriko hitzarmena

1. Tribunalak bigarrenez arrazoia eman dio Larraungo Udalari. Horgobisa enpresak Aldazko harrobitik 1,4 miloi metro kubiko ateratzeko, Larraungo Udalaren arautegi epaiketara eraman zuen ilegala zelakoan. Enpresak zioen arautegi honek debekatzen duela harrobiak esplotatzea. Bigarrenez Tribunalek gogoratu diote enpresari hori ez dela egia. Larraungo normatibak harrobiak esplotatzen uzten dituela baldin eta baldintza batzuk betetzen baditu: gehienez 250.000 metro kubiko, herrietatik 500 metroko distantzia, eta lehergailuak erabiltzen ez badira. Jakina, hau gutxiegi omen da harrobiak harrapatu nahi duenarentzat nahi adina material eta negozio egiteko. Horgobisak galdu egin du guztion onerako. 2. Larraungo Udalak ez du Horgobisaren jarduera kontrolatu eta inspekzionatu legeak agindu bezala. Hauxe da Larraungo Idazkariak egindako txostenean aurtengo otsailean onartu zuena. Kontua da Udalak Horgobisari “licencia de apertura� delakoa eman ziola, baldin eta enpresak 15 egunetan hainbat dokumentazioa aurkezten baldin bazuen. Horgobisak ez eskatutakoa aurkeztu eta Udalak ez zuen hori egiaztatu. Beste behin ere ikusten da zer ardura gutxi dagoen denon ondarea kontrolatzeko orduan. Azken urteetan Horgobisaren jarduera legez kanpokoa izan da. Horregatik, txosten berean, Idazkariak eskatu zuen espedientea errebisatzea Horgobisari emandako lizentzia bertan behera uzteko. Otsailaz geroztik, alkateak ez du deus egin. Alkateak bere ardura bete behar du lehenbailehen, eta idazkariak esan bezala, neurriak hartu. Bestela larria izanen litzateke legea nahita ez betetzea. 3. Aldazko kontzejuak martxoan eskatu zuen harrobia ixteko arautegi bat. Eta itxi bitartean, materiala atera ahal izateko. Kalaxka moduan pozten gara holako proposamenak bide onetik doazelako, eta Larraungo Udalak kontuan hartu beharko luke. Hala ere, Larraungo alkateak, eta zenbait zinegotzik, ez diete kasu handirik egin. Mugimendu ezberdinak egin dituzte harrobien normatiba aldatzeko. Haien txostenei eta proposamenei kasu eginez gero, Larraungo edozein tokitan harrobi handi bat ireki daiteke, enpresei bideak erraztuz materiala ateratzeko kopuru handitan eta inongo mugarik gabe denboran. Orain irailean, Kalaxkaren bidez, Larraun eta kontzejuetako alkateekin izandako bileran honetaz hitz egin zen. Eta hor garrantzi handia eman zitzaion kontu honi, baita harrobien eskubideak eta kontrola administrazio publikoetan egoeteari. Ea balio duen denon ondarea denona izan dadin eta ez enpresena! Kalaxka

Azpian sinatzen dugunok Larraungo Udaleko eta Lekunberriko Udaleko zinegotziak gara. Azken urteetan arduraturik ikusten ari gara bi udalen arteko hitzarmenaren egoera eta funtzionamendua. 2009. urtean sinatu zen hitzarmena, helburu argiarekin: batetik, bi udalerrien artean urteetan sortu zen tentsioaren inguruan aterabide bat ematea, eta, bestetik, bi udalen artean eramatea hainbat zerbitzu: Haur eskola, Kiroldegia, Amazabal instituturako ikasleen garraioa, Eguneko zentroa, Kultur etxea‌ Horrela, bi udalen artean elkarlanerako tresna sortu zen. Gure ustez, tresnak berak abiapuntu interesgarria dauka, zerbitzuen inguruan elkarlana bultzatu eta horietan sakontzeko aukera dagoelako. Baina, tamalez, hasieran esan dugun bezala, azken urteetan bi udalen arteko hitzarmena tresna ekonomiko huts bihurtu da: bakoitzak bere zatia ordaintzen du eta apenas dagoen elkarlanik. Eta horri gaineratu behar diogu bai Larraungo Udala kudeatzen duen taldeak eta Lekunberriko Udala kudeatzen duen taldeak gai konplexuak edo lan handia eskatzen dutenak eztabaidagai daudenean, horiek ezkutatu edo saihesteko ariketak egiten dituztela. Nola uler daiteke, adibidez, Amazabal instituturako garraioaren inguruko gaia jorratzeko bilera eskaera bat egotea ekainaren 9rako datarekin, eta bilera bera abuztuaren 13an egitea. Horrela, denborarik ez zegoela argudiatuta, kontratazioa Lekunberriko Udalak egin zuen, eta esan behar da Larraungo Udalak duela horren ardura. Eta autobusa kontratatzeko esleipena ez da inon landu: Lekunberriko alkateak erresoluzio bidez egin du, inongo proposamenik kontuan hartu gabe. Zergatik ez ginen lehenago bildu gai hori lantzeko? Eta aurreko urtean berdin gertatu zen, eta orduan ere, denboraz gaizki gindoazen justifikazioarekin, kontratazioa ez zen behar den moduan egin. Gai horiek ez dira gauza isolatuak, eta beste arlo batzuetan ere ikusi ahal izan dugu: Lekunberriko Udaleko ordezkariaren jarrera eskola kontseiluan, Larraungo ordezkariaren boto eskubidea zalantzan jarriz, Eguneko zentroaren hitzarmenean ateratzen diren akordio ekonomikoak ez dira betetzen, ‌ Jabetzen gara gai korapilatsuak direla, baina uste dugu ardurarekin jokatu behar dugula; horregatik, dei egiten diegu Larraun eta Lekunberriko ordezkari politikoei 2009. urtean sinatu zen hitzarmeneko helburuei heltzeko. Ekin diezaiogun bi udalen eta herritarren aldeko lanari, hori da-eta gure ardura eta zeregina. Lekunberriko udaleko zinegotziak Maitane Urbizu, Mikel Betelu eta Maialen Ruiz. Eta Larraungo udaleko zinegotziak Joseba Artzeluts eta Mikel Berekotxea.


mailopeOPORRETAN! Guztira lau argazki iritsi zaizkigu aurtengoan. Alain, Jone eta Jakesek bina argazki bidali zizkiguten eta Egoitz eta Enekok hondartzan atera zuten euren udako argazkia. Haizea, Amets eta Hodei berriz, EuroDisneyen ibili dira eta haraino eraman dute gure aldizkaria. Zozketa egin ondotik azken hauek izan dira aurtengo Mailope Oporretan argazki lehiaketaren irabazleak. Zorionak hirukote! Haizea, Amets eta Hodeik Lekunberriko Kantina Tabernan pintxopote batez gozatuko dute!

-5-

iragarkiTauLA Larraungo Udalak onartutako mozioak: EH BILDUK GAZAKO ERASOAK BEREHALA GELDITZEA ESKATZEN DU. Udal honek, zera exijitzen du: 1-�Hegi babesgarria�izeneko operazio militarrari berehala bukaera ematea eskatzen diogu Israelgo Gobernuari, horren ondotik su-eten orokorra indarrean jartzea, nazioarteko begiraleen bermearekin. 2- Su-eten hori indartzeko bidean, hainbat konpromiso beharrezkoak dira: besteak beste Gazako blokeoa altxatzea eta oro har populazio zibilak pairatzen dituen beste zigor neurriak bukatzea. 3- Nazioarteko erakundeen esku hartzea eskatzen dugu, Nazio Batuetako ebazpenetan sustaturiko konponbidea sustatzeko. 4-Estatu palestinarraren sorrera ahalbideratuko duen elkarrizketa inklusiboan sustaturiko negoziaketa prozesua da berme bakarra gatazka honek eragin duen sufrimendua amaitzeko, baita Ekialde Hurbileko eskualdeak pairatzen duen egonkortasun eza gainditzeko ere. 5- Bestalde berriz, Adierazpen honen berri ohiko moduan larraundarroi jakinaraztea.


Bertso berriak Mailoperi jarriak

Martin Azpiroz (Etxaleku)

Bikote enamoratua

Begietara begira, begirada zein goxua bihotza solasean ta, nola izango da faltsua taupada bizkorrak eta, hor da galda hor da sua zorionaren usaina, ta dirudi intsentsua.

Hemen da ba zuentzako, holaxekoa mezua ta harreman on hori, nola izango da antzua zuena amodioa, zuena bai indartsua egiazko maitasuna, behin ere ez baita itsua.

Doinua: Habanera

-6-

GURUTZEEN ERROMERIA SAN MIGELERA

LEKUNBERRIKO JAIETAKO KARTELA

ARDOAREN EGUNA

Abuztuaren 31n Gurutzeen Erromeria eman zuten Aralarko San Migel Santutegira. Eskualdeko jendea ez ezik Leitza, Basaburua, Ultzama eta inguruko erromes talde koxkor bat bildu zen Guardetxeko geltokian goizeko hamaiketan. Ordubetean iritsi ziren santutegira eta bertan meza ospatu zuten. Aurten Erruandako haurren aldeko eskaria egin zuten.

Lorea Burguete izan da aurtengo Lekunberriko Jaietako kartelaren irabazlea helduen sailkapenean eta Oihan Rios berriz txikien kategorian. Zorionak!

Urriaren 12an Lekunberriko Jaietako egitarauaren barruan Ardoaren Eguna ospatuko da. Nafarroako hainbat ardo ekoizle hurbilduko dira euren ekoizpenak eskaintzera. Ardo ezberdinak dastatzeko aukera izango da eta baita ekoizleen azalpenak eta gomendioak entzuteko aukera ere.


elKArrimokoKA Bizi eredu askeak Aupa Aitor! Zer moduz dena? Erabaki al duzu azkenean zer egingo duzun aurten? Ni hemen nabil, errutinara bueltatu berri naizela, egunero unibertsitatera joaten eta bizitza “normala” egiten. Horretaz hitz egin nahi nizun, errutinaz eta egunero-egunero egiten dugun ohiko bizitzaz. Askotan Mikel Alvarez estabilitatea jartzen zaigu bizitzaren paradigma bezala: ezkondu, familia bat eduki, seme-alabak izan eta horiekin batera zaharkitu. Eskema horretatik ateratzen direnak estigmatizatzen ditugu eta baztertzera ere iristen gara.

“Mundu honetan ez dago ezer neutrala edo normala” Gaur egun eramaten dugun bizitza molde hau ideologia eta erakunde konkretuek ezarritako bizitza moldea da, hala nola, elizak, kontserbadurismoak edota ideologia tradizionalistek. Askotan ez gara konturatzen; zerbait automatiko bezala kontsideratzen ditugu egunerokotasunean dauzkagun jarrerak eta jarraibideak. Honekin esan nahi dudana zera da, Aitor, dena ideien munduan kokatzen dela, mundu honetan ez dagoela ezer neutrala edo “normala”. Hausnarketa hori agerian jartzea garrantzitsua iruditzen zait, izan ere, ezin gara neutraltasun horren tranpan erori. Zergatik egiten ditugu herriko jaiak santu baten egunaren inguruan? Zergatik izaten ditugu oporrak aste santuetan eta gabonetan? Zergatik ez dago hain ondo ikusita batera bizi den bikote bat ezkondu gabe egotea? Zergatik bataiatu gabe eta jaunartzea egin gabe dagoen gazte bat “arraroa” da bataiatuta eta jaunartzea eginda dauden gazteen artean? Horrelako galderak egitea beharrezkoa da gizarte bezala nora goazen eta nondik gatozen jakiteko. Lehen esan bezala, ezin dugu justifikatu dena tradizioaren edo neutraltasunaren aitzakiarekin. Ezta aitor, edo zuk zer pentsatzen duzu? Ezer ez da aldaezina eta dena ideien munduan eta eraikuntza sozialean oinarritzen da. Horrela bada, ideien mundu horretan jardun behar dugu bizitza eredu askatzaileagoak sortzeko!

Iepa Mikel! Ba primeran egia esan. Gustoko lantxo batzuk lortu ditut eta aurtengo ikasturtean gozatzeko helburua jarri diot nire buruari, nahiz eta bidea zein izango den ez jakin. Aurreko ereduei kopiatzeko joera dugu diozun moduan eta nik ere hala egingo dut beharbada, baina nonbaitetik hasi behar eta esaerak dioen gisa “eroriz ikasten da oinez”. Nire ustez, geroz eta gehiago gara errutina eta estereAitor Irastortza otipo zentzugabeez ohartzen garenok, eta bizimodu berriak barneratuz goaz. Hala ere, erantzule nagusi bat ikusten diot guzti honi: boterea. Boteredunek erakusten digute nola bizi

“Geroz eta gehiago bizimodu berriak barneratuz goaz” behar dugun eta horri segika gabiltza. Garai batean elizak botere handia lortu zuen pertsonengan, berak nahi zuen guztia sinestaraziz, baina jadanik galdu dugu gauzak zalantzan jartzeko beldurra. Akatsak egiteko baimena hartu eta erlijiorik gabe ere bide zuzenetik joan gaitezkeela frogatu dugu. Dena den, egungo jainkoa dirua dela iruditzen zait Mikel eta “normaltzat” ikusten da gainera. Pertsonak, diru kopuruaren arabera gaude sailkatuak eta horrek gure egunerokoa baldintzatzen du! Baina benetan beharrezko dugu dirua bizitzeko? Oinarrizko beharrak asetzeko baliabideak (jana, bizilekua eta arropa adibidez), guztiontzako adina eta sobera daudela deritzot nik; ez ordea horiek behar bezala kudeatzeko borondaterik, eta aipatu bezala, neutraltasuna darabilte aitzakiatzat. Honetaz gain, jendea inongo beharrik gabe kritikatzeko ohitura txarra ere badugu, askotan errealitate eta arrazoiak zein diren ezagutu gabe, arinkeriaz hitz eginez. Aldi berean, itxurakerian eroriak eta besteen esanen beldur, eztugu gure benetako nahiak asetzeko ausardiarik izaten sarri, nahiz eta helburuek ezer txarrik ez izan. Aisialdi ereduek ere badute haize freskoaren beharra eta besteek nora jo edo zer eskeiniko itxoiten geratu ezkero, asperraldi ederrak pasatzeko arriskua galanta. Hala ere, noski dagoela aldatzeko denbora eta esanak esan, biziraun beharrean, ekin diezaiogun bizitzeari!

-7-


Koldo Nuñez-Betelu

LUZE

Egia da sendatzen duena, ez terapia

-8-

Terapeuta edo psikologo batengana joaten gara, gehienetan, oso gaizki sentitzen garenean. Lehenago ez gara joaten, maiz besteek zer pentsa dezaketen beldur. Medikuarengana ere bagoaz horrelakoetan, eta medikuak aholku on batzuk eta, agian, botika batzuk ematen dizkigu. Horrela, agian hobeto sentituko gara, agian batxea pasatuko dugu baina ez ditugu arazoaren sustraiak lantzen, arazoa tapatu baino ez dugu egingo. Pertsonak oso konplexuak eta desberdinak gara eta berdin osasunetik urruntzen dizkiguten arrazoiak. Horregatik sortu dira horrenbeste teknika, eskola eta era guztietako maisu. Baina badaude, teknika eta terapia guztiek komunean dituzten oinarri batzuk. Aurrenekoa eta garrantzitsuena: terapeutak pertsonak gara. Berdin da zenbat ikasi dugun, zenbat landu ditugun geure pertsonak eta geure arazoak, segitzen dugu sendatzeko bidean. Guillermo Borja psikoterapeuta mexikarrak horrela idazten zuen “bidea egin duen agurea da psikoterapeuta. Honen zimurrak eta zauriak pazienteak ikus ditzakeen orbainak dira. Pazienterako, ukitu daitekeen bizipena da terapeuta”. Nire ustez, oraindik bidean dagoen agurea da psikoterapeuta. Beti daukagu geure barruan gehiago sakontzerik, beti izango ditugu sendatu gabeko zauriak, geureak eta familiakoak. Baina,

hor segitzen dugu, lan eta lan geure buruekin. Ni iritsi ez naizen puntura, ez dira helduko nire pazienteak. Baina lagunduko diet bidea azkarrago egiten, nik dagoeneko ezagutzen baitut. Dena den, faltsua izango litzateke “ni osasuntsu, ni guztiz ondo nago” esatea. Hori esaten duen, psikologo edo tera-

“Pazienteak berak egin behar du bidea sendatzeko” peuta, gezurretan ari da. Agian, bere buruarekin gezurretan. Eta geu gezurretan hasten bagara, pazienteari gezurraren bidea onargarria dela erakutsiko diogu. Gezurra izan da geure bizitzetan, nire bizian, nagusia. Eta gezurrak mina baino ez du ekartzen. Gezurrak osasunetik urruntzen gaitu. Hortaz, geuregana etortzen direnei ideia faltsuak ez dizkiegu eman behar, geu haientzat eredu bihurtzen baikara. Sendatzen duen bakarra, egia da. Egia bere osotasunean. Egia zintzoa. Hobeto sentituko dira nire pazienteak, ezagutzen badituzte nire alde ilunak eta alde argiak. Ni ez naiz perfektua, ez eta gutxiago ere. Nik ere nire arazoak ditut, miseriak, larritasunak, desioak, ametsak, minak, zailtasunak, emozioak,...

Nik ere ezagutzen ditut maitasuna eta gorrotoa, beldurra eta ausardia, antsietatea eta lasaitasuna,... Terapeutaz gain, terapia da garrantzitsua, jakina. Baina sendatzen duena ez dira, ez terapia, ez teknika. Hauek lagungarri dira baina benetan sendatzen dena pazientea da. Pazienteak sendatuko du bere burua. Berak ez badu nahi, ez dago ezer egiterik. Sendatzearen bidea, pazienteak berak egin behar du. Ondoan izango du psikologoa edo psikoterapeuta, baina berak egin behar du bidea. Berak ikusi, sentitu, bizi,... behar ditu bere minen oinarriak. Eta honetarako, pazientea ireki behar da, ausardiaz begiratu behar du bere egia. Izan ere, eta kontrakoa badirudi ere, egia da azkenean min gutxien ematen duena. Terapeuta irekitzen bada eta bere egia erakusten badio pazienteari, aukera emango dio pazienteari gauza bera egiteko. Bien artean esploratuko dituzte pazientearen sufrimenduaren eta minen sustraiak. Ez da bide motza. Hau izan da nire eskarmentua, nire bizipena, nire ikasketa. Ni ez naiz inor baino hobea eta nire burua lantzen hasi nintzen oso krisialdi gogorrean sartu nintzenean. Ordura arte, beste alde batera begiratzen nuen gaizki nengoen bakoitzean. Ihes egiten nuen. Nola ez, ni neu ere pertsona naiz! Eskerrak terapeuta eta maisu ona aurkitu nuela!


ZABAL

Iñigo Ulazia

1200 Antso VI.a Jakintsua izan zen Iruñeko erreinuari izena aldatu eta Nafarroako erresuma izendatu zuena. Errege honekin erresumak nolabaiteko estatuegitura modernoa hartu zuela esan daiteke. Hiriburua Iruña izan zen. Bere agintaldian, euskara izendatu zela “Lingua Navarrarum”. Erreinua politikoki berrantolatu zuen, lurralde-administrazioa tenentzietan oinarritu zen. Tenentzia horiek ez ziren herentzia bidez eskuratzen, sistema feudal klasikoan bezala. Honek epe luzera gatazkak sortu zituen nobleziaren sektore jakin batzuekin. Hau dela eta, XII mendean Errioxa eta Bizkaiako erdigunea gaztelaren kontrolpera igaro ziren. Antso Jakintsuaren erregealdian lurraldetasunaren afera gai kezkagarria izan zen. Nafarrek Iruñeko erresuma izan zenaren lurraldeak aldarrikatzen zituzten. Baina aragoitarran eta gaztelatarrak honen kontra egin zuten. Gatazka konpontzeko Inglaterrako erregearengan jo zuten, Enrique Plantageneterengana. 1179 an bakea ezarri zen,Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa izenarekin ezagutzen ditugun lurraldeak Nafarroan geratu ziren, Errioxa Gaztelara pasatu zen. Antso VI.aren ondorengotza bere semea Antso VIIa Azkarra hartu zuen, 1194an. Antso VIIa Nafarroatik urrun zegoela, gaztelako Alfontso VIIIak Durangangaldea, Trebiñu eta Araba hartu

zituen, urte batzuk beranduago Gipuzkua eroriko zen gaztelarren atzaparretan ( 1199-1200). Nafar erresumako gainontzeko lurraldeak erasoari eutsi zioten.

“Gaizkileen muga herri bat banatzeko sortu zen” XIII. Mendean, 1200ko konkistaren ondoren Gaztelak lurralde hauek (gaur egun Bizkaia, Gipuzkoa eta Araba izenekin ezagutzen ditugunak) bere interesen araberan antolatu zituen. Lan honetarako, Nafarroako erresumak, garai batean, sortutako hiribilduak oinarri hartuta, kostaldeko herrien foruak berretsi zituen. 1202. Urtean Donostikoa, 1203. urtean Hondarrabiakoa, 1209. urtean Getarikoa eta Mutrikukoa. Foruak ematea lotura bat sortzen zuen, herriak eskubide batzuk jasotzen zituen eta trukean fideltaduna erakusten zuen foru igorlearengan, kasu honetan Gaztelako erresumarengan. Gaztelak presa zuen kostaldeko portuak martxan jartzeko, merkataritza sustatu nahi zuen. Bestealdetik, portu hauek beharrezkoak ziren itsas armada sendo bat sortzeko. Aipatutako hau dela eta Gaz-

telarentzat funtseskoa zen euskaldunen itsas trebezia eta esperientzia. Barrualdean, gaztelak, tresna bera erabili zuen. 1256 urtean Tolosa, Ordizia, Segura, Agurain, Kanpezu...hiribilduak sortu zituen. Asmoa, alde batetik, bideak, komunikazio loturak sortzea kostaldeko portuekin eta bestaldetik muga artifiziala sendotzea Nafarroako erresumarekin. Honen bitartez, Gaztelak Nafarroaren kontrako erasoak prestatzeko erabili zuituen herri hauek eta bere politika espantsionista justifikatzeko “ gaizkileen muga” bezaloko kontzeptuak asmatu zituen. Gerra eta konkista militarraren ondorioz sortutako -9muga artifizial hori herri bat bereizteko erabili zen, Nafarroa banantzeko eta libre geratu zen erresumaren zatia zirikatu, mehatxatu, ahuldu eta erasotzeko. Gure dokumentu nafarrek etengabe esaten diete “castellanos” gipuzkoarrei eta euren lurraldea Gaztelaren barruan dagoela suposatzen dute; Gipuzkoan sartzea, garai hartan, Gaztela inbaditzearen parekoa zen. Dena den, dokumentuak aztertu ondoren testuak latinez edo gaztelaniaz idatziak izan arren, euskarazko hitzen erabilera ugaria da. Hortaz, ezinbestekoa da ondorioztatzea bi estatu subiranoen bi aldetako biztanleak, konkistatuak zein oraindik konkistatu gabeko nafarrak alegia, euskaldunak zirela.


ERREPORTAJEA >>

- 10 -

Egun arrakastatsua hemezortzi urte eta gero

1996. urteaz geroztik ez zen Nekazari Eguna ospatu Lekunberrin eta antolatzaileak pozik gelditu dira. 1988an antolatu zen lehen aldiz Nekazari Eguna Lekunberrin. Hiru urtez jarraian antolatu ondoren bi urtez behin egiten hasi ziren 1996. urtera arte. Garai hartan ere Josetxo Goldarazena mugiroarra ibili zen antolatzaileen artean. Orduan behi Frisonen lehiaketa egiten zen. Zaldien, haragitako behien eta ardien lehiaketak zonaldeak egiten genituen. Boluntario lanetan jende asko biltzen zen egun hori prestatzeko, artzainak, behi esneko produktoreak, behorzaleak... Bileretan Araitz, Betelu, Basaburua, Imotz, Ultzama eta Larraungo (artean Lekunberri banatu gabe zegoen) Udaletako alkate, zinegotzi eta boluntarioak biltzen ziren eta oso harrera ona izaten zuen festa hark inguruan. Eguraldiak lagunduta ederki atera zen

aurtengoa ere. Nafarroatik ez ezik kanpotik ere jende asko etorri zen eta Vega ingurua jendez bete zen. Zaldiak eta behorrak eguneko protagonistak izan arren, artisau postuak, Nekazari enpresaren nekazaritza tresnak eta bestelako azienda ere izan zen ikusgai. Josetxo: “Aurtengoa oso politte izan da, sekulen ez da betizurik, pottokarik, euskal txerririk edo xaxi-ardirik ekarri eta oso ikusgarria izan zen�. Zaldi lehiaketak Nafarroan aspalditik egiten direla azaldu digu Josetxok. Duela 30 urte egiten ziren lehiaketak ordea hemengo arrazarekin egin arren, ez zen ofiziala izaten, oraindik ez zegoen Auritz arrazaren izendapenik. Josetxo: “Orain batzuek ez dute ulertzen zergatik ezin duten parte hartu izendapenik ez duten be-


“Lekua ezin aproposagoa da eta zahar eta gazteek gozatu zutela uste dut”

Legasako Indart Anaien bost urteko zaldi honek eraman zuen eguneko animali onenaren saria.

horrekin, baina lehiaketa ofizial batean beharrezkoa da parte hartzaile guztiek izendapen berekoak izatea eta bakoitzak bere liburu genealogikoa izatea”. Azken urteotan Uharte Arakilen ardi latxaren lehiaketa egiten da, Elizondon Piriniar behiena eta Altsasun Auritz arrazako zaldiena. Krisiarekin ordea larri ibili dira azken urteotan Altsasun. Lehiaketaren bederatzigarren edizioa izan da aurtengoa. ASCANA elkarteak antolatzen du, lehenengoa Garaioan egin zen eta gainontzekoak Altsasun aurten izan ezik. Josetxo: “2011n egin zen azkeneko aldiz Altsasun eta aurten Larraungo Eguna antolatzen ibiltzen diren batzordeak deitu ninduen egun horretarako halako ekitaldiren bat antolatzeko asmoz, baina saltsa handia zela ikusi eta bertan behera gelditu zen. Baina beste egun batean egiteko aukeran pentsatzen hasi ginen eta bai udalei eta baita elkarteari ere ongi iruditu zitzaien. Pentsatzen dut asmatu dugula, nekazariak eta abeltzainak oso pozik gelditu dira, lekua bera oso aproposa da. Kanpoko jende asko harrituta gelditu zen lekuarekin, oso egokia iruditu zitzaielako. Eta gazteentzako sopresa izan da ez zutelako halakorik ikusi behin ere Lekunberrin eta zahar eta gazteek gozatu zuten egunaz. Zaldia oso animalia polita da eta halako lehiaketa bat oso ikusgarria izaten da”. Antolatzaileek oraindik balorazioa egiteko duten arren, pozik daude, baina gastua ere bada halako ekitaldi bat antolatzea. Lekunberri-Larraunen 21.000 euroko aurrekontua behar izan dute, erdia baino gehiago elkarte eta laguntzaile ezberdinek jarri dute, komertzialek, inguruko ostatuek, elkarteek... eta

beste erdia baino gutxixeago udalen artean ordaintzen da, 5.000 eurona jarri dute. Egunaren ondotik ere taberna eta lokal batzuek laguntza eman zuten. Animalien garraioan joaten da diru gehiena. Kamioetan ekartzen baitira eta parte-hartzaileei dietak ordaintzen dizkiete horretarako. Urtetik urtera maila handiagoa Lehiaketak izan ohi dira arrazen egoeraren erakuslehio onenak eta kasu honetan Josetxoren ustez Auritz arraza urtetik urtera hobetzen ari da. Indart Anaiak izan dira ia hasieratik edizio bakoitzean sari gehien eskuratu dituztenak, baina Josetxoren ustez zalditan oraindik beraiek nagusi diren arren, behorretan beste askok eurek bezain animalia onak izatea lortu dute. Egun horretarako askok kapritxoz prestatzen dituzte animaliak. Sokarekin bueltaka ibiltzeko hezi ere egin behar

dira eta ilea behar bezala edukitzeko aurretik garbitu eta orraztu egin behar dira. Josetxo: “Normalean ongi portatzen dira, baina 150 buru elkartzen direnean baten bat ikaratu eta tiraka hasten bada arriskutsua izaten da. Hala gertatu zen egun hartan bertan, goizeko seietarako lehen kamioiak iristen hasi ziren eta banan banan zutoinetara lotzen. Baina zutoinak behar bezala egon arren Indarten zaldi bat ikaratu eta indarrarekin askatu eta alde egitea lortu zuen”. Guztira 30 abeltzainek parte hartu zuten lehiaketan, horietatik zazpi eskualdekoak. Epaile lanetan ASCANA elkarteko bi abeltzain eta Nafarroako Gobernuko albaitari bat aritu ziren eta gehien bat estetika da baloratzen dutena, buruaren tamaina, gorputzaren proportzioak, hankak... “Behorrak umea ondoan badu positiboki baloratzen da”. Aurtengo animali onenaren saria Indart Anaiek eraman bazuten ere eskualdeko onenaren saria Vicenta Egia beteluarrak jaso zuen. Horra hor eskualdeko sarituak: - Juan Luis Askarai (Gaintza): 2 sari, 3.postuan. - Vicenta Egia (Betelu): sari bat lehen postuan eta 2 sari bigarren postuan. - Joseba Goikoetxea (Gorriti): Bosgarren bat. - Josetxo Goldarazena (Mugiro): sari bat 3. postuan eta bi sari bosgarren postuan.

Behi Piriniarrak, betizuak, sasi-ardiak etab. ere izan ziren aurtengo Nekazari Egunean.

- 11 -


Josetxo Goldarazena

“Mendian ibiltzen badira umatzeko orduan abantaila izaten da” 1996. urteaz geroztik ez zen halakorik ospatu Lekunberrin eta antolatzaileak pozik gelditu dira. Nondik erosi zenituen lehen behor haiek? Gorraiztik eta Esnoztik ekarri nituen, Artzibar bailaratik. Han hemen baino azienda hobea zegoen, bertan da arraza honen sehaska. Handik hiru edo lau ekarri eta horrela erosiz eta haziz mordoxka bat jarri ditut.

Josetxo Goldarazenak txikitatik du behor eta zaldiekiko afizioa.

- 12 -

Noiztik dituzu behorrak? Mugiron beti ezagutu izan ditut behorrak etxean. Ni Domingenean jaioa naiz eta aitak (Vitoriano Goldarazena) afizioa izateaz gainera tratuan ere ibiltzen zen erosi eta saltzen eta ni txikitatik hasi nintzen berarekin feritara joaten. Nora joaten zineten? Tafallara, Altsasura, Iruñera... Ordurako kamioetan eramaten ziren baina aitak hasieran oinez eramaten zituen Irurtzungo ferira edo San Ferminetako eta San Migueletako feritara. Gogoan dut Tafallara bezperatik joaten ginela azienda mordoxka batekin. Horrela duela 25 bat urte nire lehen behorrak erosi nituen.

“Gaur egun Italian kontsumitzen da zaldiko haragi gehien”

Garai batean lanerako erabiltzen ziren... Bai, orduan behorraren haragiak ez zuen prestigio ona hemen. Frantzian bazen ohitura handiagoa jateko eta hara asko saltzen zituzten garai batean, baina hemen bigarren mailako haragia zela esaten zen.

Noiz sortu zenuten ASCANA elkartea? 1998. urtean ASCANA elkartea sortu genuen, “Asociación de Criadores de Raza Equina Burguete de Navarra”, Auritz arraza bultzatu eta hobetzeko. Ordura arte kanpoko zaldiekin sortutako produktu bat zen eta geroz eta nahasketa gehiago egiten ari ziren, inolako irizpiderik gabe. Horregatik, arrazaren liburu genealogikoa eta egiaztapenak kaleratzen hasi ginen. Nafarroko abeltzainak zaudete elkarte horretan... Bai. Auritz Nafarroako arraza da, aspalditik hor zegoena baina landu eta definitu gabe. Eta horrela estandar razial bat zehaztu eta definitzen hasi ginen eta hortik aurrera ezin zen kanpotik zaldirik sartu. Kordobako Unibertsitateko Albaitaritzako fakultatekoek alhokatzen digute nondik nora jo arraza hobetzen jarraitzeko. Orain saldu ere egiten dituzu ezta? Behor kumaldi politte baldin bada bizirako saltzen ditut, behor nahiz zaldiko,


eta bestela haragitarako. Gaur egun kontsumo gehiena Italian dago. Astero Nafarroatik 150 zaldiko eramaten dituzte Italiara eta oso izen ona du hemengo zaldikoen haragiak bertan. Beraz, merkatu bat badago... Bai. Eta hemen bertan badira zenbait harategi non zaldikoa saltzen duten. Pixkanaka mediku eta pediatrei esker prestigioa hartzen ari da. Orain zenbat buru dituzu? Momentu honetan 22 behor ditut, zaldi bat eta beste 20 gazte ditut, beraz mordoxka bat. Udaberrian eta udan hemen izaten ditut, Arruitzen, Mugiron eta Latasan eta neguan Zaragoza aldera eramaten ditut. Han bost edo sei hilabetez egoten dira eta oso ongi. Urtean zenbat saltzen dituzu? Hamaseiren bat. Nik urte eta erdirekin saltzen ditut. Badira sei hilabeterekin saltzen dituztenak, baina nik urte pasa edukitzen ditut hemen. Noski hortarako lurrak eta bazka behar duzu.

“Urtean hamasei buru inguru saltzen ditut� ibiltzen badira abantaila izaten da gero gutxiago gizentzen dira eta barruko umea ez da horrenbeste handitzen eta errazago ateratzen da. Normalean erditzeetan ez da arazorik izaten, tarteka indar gutxirekin jaiotzen direnean esnea biberoiarekin ematen zaie indartzeko baina besterik gabe. Eta ugalketa naturalki egiten da? Bai, zaldiarekin eta gero San Fermin aldera ernai gelditu diren edo ez jakiteko ekografia egiten zaie. Talde bakoitzean zaldi bana dauzkat, banatuta egon behar dira bestela haserretu egiten dira. Talde bat Latasan dut, bestea hemen Arruitzen eta aurrerako utzi behar dudan beste taldetxo bat Mugiron. Salmenta nola egiten da? Orain erostunak honera etortzen dira, kamioian kargatu, pisatu eta prezioaren

ariora saltzen duzu. Nik gizendegiei saltzen diet eta gero haiek arduratzen dira merkaturatzeaz. Eta kalitatezko probak egiten zaizkie? Bai. Azken urtean zaldikoaren haragiarekin egindako hanburgesak behar ez bezala saltzen ari direla zabaldu da, baina hemengo arrazaren haragia garestia da iruzur egiteko, txekorrarena bezala eta ez zaie errentagarri ateratzen. Kontua da orain krisia dela eta askok zelabere bezala erabiltzen zituzten zaldiak ezin dituztela mantendu eta nolanahi saldu dituzte. Eta noski zelabereei tratamenduak eman izan dizkiete eta kontsumitzeko zaldiei ezin zaie halakorik eman. Eta izenak jartzeko ohitura baduzu? Bai, bakoitzak bere izena du. Hau afizio kontua da. Ni hemen daudenean behorretara egunero etortzen naiz nire bueltatxoa egitera eta etxean haserretzen banaiz orduan ere behorretara [kar, kar, kar...]. - 13 -

Adin horrekin zenbat pisatu ohi dute? Amatik kentzerakoan, bost edo sei hilabeterekin, 270 kilo izaten dituzte gutxi gorabehera eta saltzerakoan, hamabost hilabeterekin, 450 kilogramo. Zer ematen diezu jateko? Jaiotzerakoan amaren esnearekin egoten dira eta gero belarra ere jaten dute antzutu arte. Ondoren, hamabost hilabetera arte belarra soilik jaten dute. Eta zikloa bukatu nahi bada pentsua eta lastoa eman behar zaie. Umatzen direnean ez diezu ezer berezirik ematen? Ez, gainean egon besterik ez. Mendian

Urtean sei hilabetez Zaragoza aldean edukitzen ditu, neguko hilabete gogorrenak saihesteko.


BATzarre Ikasturte berriko ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago

Ikasturte berriarekin batera Mitxausenea Kultur Etxeak eta Euskara Zerbitzuak hainbat ikastaro antolatu dituzte. Egur taila ikastaroa, harri taila ikastaroa eta informatika ikastaroa izanen dira helduentzat. Txikienentzat berriz, plastika tailerra ere izanen da ostegunero. Urriaren 15ean amaituko da izen emateko epea. Beraz mugi eta eman izena 948 604 582 telefono zenbakian.

AEK-n kantari eman diote hasiera ikasturte berriari Matrikulazioaren kanpainaren baitan, Larraungo AEK-k kantu potea antolatu zuen joan den hilean. Lekunberriko kaleetan barna eta tabernaz taberna kantari ibili ziren AEK-ko irakasle, ikasle eta herritar talde bat. Bueltaxka Kantina Tabernan amaitu zuten “lunch� eder batekin. Denon artean matrikulazio kanpainari bultzada bat emateko asmoz, umore onarekin eta baikortasunez hasi dute bada ikasturte berria AEK-n.

Festa eguna Astitzen Joan den irailaren 20an Astizko Aterpearen festa ospatu zuten. Goizean mendi-irteera egin zuten eta eguerdian herrian barna errondan ibili ziren. Arratsaldean berriz, egitarauan - 14 - sorpresa bat izango zela zegoen aurreikusita eta hala izan zen, Larraungo Bertso Eskolako hiru ikasle hurbildu ziren, Juan Mari Irastortza, Luis Mari Larreta eta Aitor Irastortza, bertsotan egitera eta Larraungo neska koadrilla batek dantza eta kantu erakustaldia eskaini zuten plazan. Ondoren bapo apaldu eta Lesakako Kanka taldearekin gaupasa izan zen.

Urriaren 5ean Balerdi Balerdi taldea Kantinan Kantina Rock-eko antolatzaileak etenik gabe dabiltza kontzertuak antolatu eta antolatu. Joan den hilean Madeleine musika talde donostiarra eta Hyde Abbey talde katalana izan ziren Kantinan besteak beste. Hurrengo urriaren 5ean berriz, 20:00etan Balerdi Balerdi taldea izanen da bertan. Sarrera 5 eurotan. Animatu eta hurbildu! Informazio gehiago sare sozialetan: twitter.com/kantinarock edo www.facebook.com/ Kantinarocklekunberri.


Oraingoan non egingo ote du? Lekunberriko jai egitarauaren barruan antolatu du Mailope Taldeak aurtengo aldizkariaren aldeko Kaka Plasta. Urriaren 11ean, larunbata, 13:00etan eginen da proba herriko plazaren atzealdean, udaletxe aurrean. Iaz bezala, behi bat sartuko dugu itxituan eta bertan bueltaka ibiliko da kaka egin arte. Eremu osoa behar bezala zatitxo txikitan neurtua eta zenbakitua egongo da eta zorioneko kaka palasta erortzen den laukitxoaren jabeak sari ederra jasoko du. Beraz, mugi eta hurbildu zaitezte ohiko lekuetara zuen zenbakiak erostera!

Lanin-G lan metodoa gizarteratzen hasi da Cederna-Garalur Lan eginez landa eremura berrikuntza, sormena eta etorkizuneko lanpostuak iristea lortuko dela uste du CedernaGaralur garapen elkarteak eta horretarako elkarlanean eta parte-hartzean oinarritzen den lan metodo bat jarri du martxan. Ezinbestekoa ikusten dute elkartetik, ditugun giza-baliabideei, baliabide materialei eta naturalei euren balioa ematea, adibidez oihanak modua egokian ustiatuz, biomasa hedatuz, bertako ekoizpenaren kontsumoa sustatuz... “Mendialdea hamaika herri edo bailaraz dago osatuta, baina euren arteko lurralde kohesioa ahula da, batzuk herri txikiagoak dira besteak baino eta euren errealitate sozial eta ekonomikoa ezberdina da, baina elkarrekin lan egiteko garaia da�. Lanin-G metodoa lau fasetan oinarritzen da. Lehenik eremu estrategikoak zehaztu eta esparru ezberdinetako ordezkariak bildu, ondoren iritziak bilduz eskualdearen diagnosia egin, hirugarren, estrategiak eta lan ildoak proposatu eta azkenik horiek aurrera eramateko akzioak planteatu.

Helduen bertso eskola, aurten ere abian Aurtengo ikasturtean ere helduentzako bertso eskola izango da gure inguruan. Urritik ekainera, astean behin bilduko gara, eta ateak zabal-zabalik dituzue bertsoarekin eta bertsolaritzarekin zaletuta edo zaletzeko gogoz zaudeten guztiek. Aurten asteazkenetan bilduko gara, 19:00etatik 20:30era. Urriaren 1ean hasiko da ikasturtea, eta Arkaitz Goikoetxea arituko da irakasle lanetan. Izena eman nahi dutenek urriko hilabete osoa izango dute horretarako. Urte osoko matrikula 120 eurokoa izango da (nor-

Egin zure ekarpena eta lagundu Mailope! Mailoperen Kontu Zenbakia: 3035 0119 21 1190009471

baitek kopuru hori ordaindu ezin badu, berdin-berdin izango ditu zabalik ateak). Izena eman aurretik ikastaroa zertan den ikusi nahi duenik bada, etorri lasai, ikusi eta ondoren erabaki. Hona hemen izena emateko bideak: -625705837 telefonoan (Arkaitz Goikoetxea) -lexoti4@gmail.com helbide elektronikora idatzita Anima zaitezte, eta anima itzazue ingurukoak!

- 15 -


erreportajetxoa >>

- 16 -

Zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan...

Gure eguneroko bizitzari dagokionean, azken 50 urteotan gauzak asko aldatu diren modu berean herriko ohiturak ere aldatzen joan dira. Elizako kanpaikaden esanahia, garrantzia eta kanpai-joleen ardura ere zeharo aldatu den alor bat da.

Joan den abuztuan bildu ziren lehen aldiz Martin Bildarraz, Luis Jesus Balenciaga, Juan Ignacio Azpiroz, Rafael Saralegi, Marta Saralegi, Javier Saralegi, Juan Miguel Navarro eta Jose Mari Irujo Lekunberriko elizako kanpaidorrean. Hasiera batean euren asmoa Erdi Aroko Azokan kanpaiak eskuz jotzeko prestatzea zen. Egun hartan bertan horrekin erlazionatutako antzezlan bat ere egin zuten. Rafael Saralegik sortutako kanoi batekin kanpairantz kanoikada bota eta ezkila bete-betean jo omen zuen antza... Horrela asteburuetan biltzen hasi ziren garai bateko tradizioa berresku-

ratzeko asmoz eta orain larunbatetan 15:30etatik 16:30etara eta igandetan 10:00etatik 10:30etara ezkilak eskuz jotzeko elkartzen dira. Larunbatetan hurrengo egunean ospatzen den festa egunaz ohartarazteko eta igandetan meza nagusira deitzeko. Garai bateko ohiturari eutsi nahi diozue... Juan Miguel: Bai. Garai batean meza baino ordu erdi lehenago 21 ezkilkada jotzen zituzten. Eta festa egun garrantzitsuetan ordubete lehenago. Hau da, meza hamaiketan bazen lehenengo hamarrak eta laurdenean jotzen zuten,


bigarren aldiz hamar terdietan eta hirugarrenik laurden gutxitan. Lan horretaz azkeneko urteetan Modesa Etxarri arduratzen zen. Orduan soka luze bat zegoen kanpai dorretik beheraino zintzilik eta behitik jotzen zituen harek. Erritmo mota ezberdinak egongo dira ezta? Javier: Zortzi erritmo ezberdin daude zeinak konbinatzen joaten diren. Normalean, sarreratxo bat dago, eta gero badira hiru edo lau errepike ezberdina trantsizioko erritmoekin tartekatzen direnak eta ondoren amaierarako bada beste erritmo bat. Adibidez garai batean prozesioetara deitzeko errepikeak jotzen zituzten. Juan Miguel: Badira berezko izenak dituzten pare bat erritmo. Adibidez, Muiron-Muironpunttun, Muiron-Muironpunttun, Muiron-Muironpunttun... edo beste bat Zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan, zaku-zaku-zan... Horrela zioten garai bateko zaharrenek, erritmoa mantentzeko. Suteren bat piztu zela abisatzeko ere bazen erritmo bat... Juan Miguel: Bai, oso azkar jotzen ziren orduan. Eta hildakoren bat zegoenean, orduan gizonezkoa bazen ezkil handiarekin hasi eta txikiarekin jarraitzen zuten jotzen eta emakumezkoa zenea alderantziz, txikiarekin hasi eta ezkil handiarekin amaitzen zuten. Eta hildakoak haurrak baziren orduan Angelitos al cielo izeneko erritmo bat ere bazen. Horrela jendeak ezkilengatik bazekien herrian gertatzen zenari buruz. Nola hasi zineten elkartzen? Marta: Ni egia esan ondoren hasi nintzen. Erdi Aroko Azokaren ondorengo asteburu batean etxetik entzun nituen jotzen zebiltzala eta jantzi eta korrika etorri nintzen. Javier: Gure artea Juan Miguel da gehien dakiena eta berak erakusten digu gainontzekoei. Baina nik Merche Errorengana ere jo nuen, berak garai batean ezkil jotzen ibilitakoa delako eta berak erritmoak abestu izan dizkit, baita Marcelino Errok ere.

Zuek gaztetxoak zinetenean zeintzuk ibiltzen ziren ezkilak jotzen? Marta: Nik gogoan dut ni gazte nintzela ezkilak jotzeko ohitura jada galdua zela, baina herriko festetan lehiaketa bat egiten zen ezkilak hobeto nork joko eta han gure amak ere parte hartzen zuen. Juan Miguel: Jende askok jotzen zituen ezkilak orduan. Marcelino Errok, Merche Errok, Fani Errok, Galarreneako Mariano Echarrik, Navarrotarrek, Josetxo Irujok ere oso ongi jotzen zuen baita Periko Zubillagak ere. Zaharrenek oso errepike politak jotzen zituzten. Javier: Eliz inguruko etxe ia gehienetan zegoen ezkilak jotzen zekien norbait, bazuk trebetasun handiagoarekin jotzen zuten baina denek zekiten jotzen. Marta: Niri Merche Errok hala kontatu zidan, bera izan zela herrian ezkilak jotzen hasi zen lehen emakumezkoa. Garai batean gizonezkoek baino ez omen zituzten jotzen, baina haiek lanera joan behar eta orduko Don Pedro apezak eskatuta hasi zen bera ezkilak jotzen, ondoren atzetik beste emakume asko hasi ziren.

“Ezkilak jotzen ikasi eta tradizioa berreskuratzea da gure asmoa� Eta zuri Juan Miguel nork erakutsi zizun? Juan Miguel: Gu gaztetxoak ginenean askotan igotzen ginen kanpai dorrera eta han ibiltzen ziren pertsona helduagoek tarteka jotzen uzten ziguten. Garai hartan Josetxo Irujo eta Marcelino Erro ziren gehien igotzen zirenak eta haiengandik ikasi nuen gehien. Azkeneko urteetan nirekin batera Juan Miguel Etxarri eta Jose Luis Goikoetxea ere maiz igotzen ziren.

Festetako lehiaketa hori zenbat urtez egin zen? Juan Miguel: Lehiaketa gutxienez hamabi urtez antolatu zen. Nik zazpi urtez irabazi nuen, urte batean Mariano Etxarrik irabazi zidan. Lehiaketa hura Felix Cortazarrek antolatzen zuen. Hemendik aurrera astebururo jotzeko asmoa duzue? Javier: Gure asmoa jaiegunaren aurretik, hau da larunbatetan eta jaiegunetan, igandean, jotzea da. Abuztuaren a jai eguna izanik, nahiz eta ostirala izan, jo egin genuen, baita ezkontza batean ere eta aurtengo Pilarika jaietako bezperan ere arratsaldez jotzeko asmoa badugu. Kexatu den inor ere izan duzue ezta? Marta: Bai, kexa batzuk jaso ditugu, soinuak molestatu egiten zuela eta pelma batzuk ginela, baina gure asmoa, ia galduta dagoen ohitura hori berreskuratzea da. Eta interesaturik dagoen inor bada lasai etortzeko gonbita egiten diogu, baita bailarako gainontzeko herrietan ohitura berreskuratu nahi duenik bada ere, eurei erakusteko prest gaude. Baina animoak ere jaso izan dituzue... Javier: Bai, bai, kexak baino gehiago. Jende helduari asko gustatzen zaio berriz ere ezkilak entzutea eta askok galdetu ere egiten digute ea jotzen jarraituko dugun...

- 17 -


L a r r au n g o M i nt z a k i d e p r o g r a m a

Ikasturte berriarekin batera, martxan da berriro ere Larraungo Mintzakide programa. Aurreko ikasturteetan hainbat talde aritu ziren, bai Larraun aldean, bai Araitz aldean ere eta oso balorazio positiboa egin zuten. Belen Migel eta Noemi Ugarte egitasmoko partaideak dira eta euren esperientziaren berri eman digute.

- 18 -

Astean behin elkartzeaz gain, besterik egiten duzue? Noemi: Bai. Ikasturtean zehar zenbait ekintza antolatu dira; besteak beste, auzo-konpostagailuen bisita, bazkariak, afariak... Denok ere egutegia juxtu xamar daukagu eta batzuetan, ezin izaten dugu parte hartu ekintzetan nahi beste. Honelako ekintzek asko laguntzen dute beste taldeetan dabiltzan mintzakideak ezagutzeko, euskarazko harreman-sareak sortzeko eta elkarrekin ongi pasatzeko.

Zergatik animatu zarete Mintzakiden parte hartzera? Belen: Modu honetan, nolabait neure burua behartzen dut euskaraz hitz egitera. Euskara praktikatzeko eta ikasteko aukera polita da. Bestela, niretzat beti da errazagoa gazteleraz hitz egitea. Noemi: Euskara nire hizkuntza da eta mantentzea nahi dut. Uste dut neure esku ere badagoela jendeak euskararekiko duen atxikimendua sendotzea. Zer egiten duzue Mintzakiden? Belen: Astean behin elkartzen gara ordu betez Kantinan kafe bat hartzeko eta euskaraz hitz egiteko. Berriketan ibiltzen gara etengabe eta ni, behintzat, oso gustura egoten naiz. Noemi: Talde anitza da, jende desberdina dago eta berriketan egoten gara. Uste dut horrekin bakarrik jendea pozik dagoela. Zer nolako esperientzia izan da? Belen: Niretzat oso esperientzia polita da. Alde batetik, jende ezberdina ezagutzeko aukera eta giro ezberdin batean ibiltzeko aukera izan dudalako eta beste alde batetik, ohitura handiagoa hartu dudalako euskaraz hitz egiteko. Nik, bestela, autobuseko umeekin bakarrik hitz egiten dut euskaraz. Hortik kanpo, gurasoekin, adibidez, lotsa handia ematen dit euskaraz aritzea. Baina Mintzakiden ez naiz ni euskaraz ez dakien bakarra eta horregatik gustura sentitzen naiz. Noemi: Niretzat ere oso esperientzia positiboa izan da. Jende ezberdina ezagutu dut euskaraz egiten saiatzen dena eta hori eskertzekoa da.

“Modu errazean gehiago ikasi eta lotsa galtzeko aukera paregabea da� Lagundu dizue Mintzakidek hizkuntza ohiturak aldatzeko? Belen: Bai. Orain gehiago hitz egiten dut euskaraz. Adibidez, Leitzako merkatura joaten naizenean eta tabernaren batean sartzen naizenean, euskaraz eskatzen dut. Lekunberrin bertan ere leku askotan euskaraz eskatzen dut. Lehen, ordea, guztia gazteleraz egiten nuen. Horrez gain, etxean ere somatu dut aldaketa. Adibidez, nire senarrarekin eta seme-alabekin lehen baino gehiago egiten dut euskaraz. Gainera, autobusean umeekin lan egiten dudanez, niretzat garrantzitsua da euskaraz ongi moldatzea eta umeen eta neure arteko harremana euskaraz izatea. Umeek asko laguntzen didatela esan behar dut. Askotan, gauza batzuk esateko

orduan zalantzak sortzen zaizkit eta horrelakoetan, umeei galdetzen diet eta haiek izugarri laguntzen didate. Lehen agian ez zitzaidan hainbeste axola akatsak egitea baina orain kontzientzia handiagoa dut. Noemi: Nire kasua ezberdina da. Nire ohiturak ez dira aldatu, ni euskaraz bizitzen saiatzen bainaiz, nahiz eta oraindik ere arlo batzuetan ezinezkoa egiten zaidan. Hala ere, Mintzakiden ezagutu dudan jendearekin dudan harremana euskaraz da beti. Beste modu batean, segur aski, gazteleraz izango litzateke. Beraz, denok irabazten dugu. Zer esango zenioke jendeari parte hartzeko? Belen: Oso esperientzia polita dela eta ez digula inongo esfortzurik eskatzen, astean ordu bete besterik ez baita. Dibertigarria da, jende jatorra ezagutzen duzu eta gainera, euskara ikasten duzu. Nik jende guztia animatuko nuke parte hartzera. Jendea beharbada ez da ausartzen lotsagatik... baina nik horiei ez kezkatzeko esango nieke, oso jende jatorrarekin egiten baituzu topo. Noemi: Oso modu errazean zerbait gehiago ikasteko eta lotsa apur bat galtzeko aukera paregabea dela esango nuke. Jendeak bere egoera berean dauden lagunak topatuko ditu. Horregatik, begiak ixteko eta lotsa hori galtzeko esango nieke. Eta euskaraz dakien jendeari, berriz, laguntzeko esango nioke. Badakit guztiok gaudela nahiko lotuta baina, nahi izanez gero, denok atera dezakegu tarte bat. Gainera, malgutasun handia dago, egunen batean norbaitek ezin badu, ez da ezer gertatzen, eguna alda daiteke edo dagoen bezala utzi. Aurten ere Mintzakiden jarraitzeko asmoa duzue? Noemi: Bai, nik jarraitzeko asmoa dut. Belen: Bai, noski. Nire helburua euskaraz ongi hitz egitea da. Ez dakit zenbat denbora beharko dudan euskara ikasteko, beharbada 10 edo 15 urte baina berdin zait, ez dut etsiko! Larraungo AEK euskaltegiarekin harremana (948 604 704 / 607 622 102) eta (larraun@aek.org). Bloga: larraungomintzakide@blogspot.com.


kULTURa Zapaldu eta zapaldu, erritmoari jarraituz... Beste behin Sagardo Egun arrakastatsua ospatu zen Lekunberrin. Nafarroako sagardogileek euren sagardoak dastatzeko aukera eskaini zieten bertara hurbildu ziren guztiei bi euroren truke. Sagar mota ezberdinen erakusketa txiki bat ere bazen eta nola ez, eguneko ekitaldi nagusia Kirikoketa izan zen Baztango kirikoketalariek eskainita. Sagarrak zapaldu ondoren, prentsan pasa eta sagar zukua dastatzeko aukera ere izan zen. Gainera aurten gaztetxo batzuk sagarrak euren oinekin zapaltzera animatu ziren. Bestalde, artisau batzuk ere hurbildu ziren euren produktuak saltzera, gaztak, ogiak, bitxiak, taloak... Horra hor egunak utzitako irudiak.

Herriz herriko festak Irailean zehar ere gure eskualdeko txoko askotan festak ospatu dituzte. Baraibarren, Arruitzen, Uitzin eta Intzan dagoeneko aurtengoak amaitu dira. Urtero bezala gaztetxo eta helduentzako ekitaldiak izan dira nagusi, herri-kirolak, dantzaldiak, puzgarriak, bertso-saioak... Urrian berriz Lekunberrin Pilarika Jaiak ospatuko dituzten eta azaroan Gaintza eta Aldazko San Martinekin agur esango diegu aurtengo jaiei.

- 19 -


elkARRIZketa:

Mailoperen aldeko Txozna

“Txoznaren bidez aldizkaria denon artean laguntzeko modu bat da”

Igor Mitxaus, Leire Betelu, Arantxa Mikeo eta Josu Orejak Lekunberriko Pilarika Jaietako txoznaren ardura hartu dute eta bertan ateratako irabaziak zuzenean Mailope Aldizkariaren kontu korrontera joango dira. Herritarrei zuzendutako deialdia egin dute, denok parte hartzera animatuz, aldizkaria denona delako.

- 20 -

Nolatan bururatu zitzaizuen elkartu eta txozna hartzea? Igor: Beti izaten dugu Mailoperi laguntzeko moduaren kezka hori, eta jakinda urtero festetako barra enkantean jartzen dutela, aukera ona ikusi genuen barra eskatu eta lanaren bidez Mailoperi beste partxe bat jartzeko. Josu: Igor nirekin jarri zen harremanetan eta ideia ona iruditu zitzaidan eta elkartu eta lanean hasi ginen. Leire: Denok badakigu, aldizkaria egoera ekonomiko larrian dagoela eta txoznaren bidez denok gure laguntza eskaintzeko modu bat ere bada. Egunero irekiko duzue? Igor: Bai, baliabideak izanez gero, goizez, arratsaldez eta gauez irekitzeko asmoa dugu. Goizean 11:00tatik 14:00tara, arratsaldean 18:00tatik 21:00etara eta gauean 00:00etatik 6:00etara. Beraz ez dago aitzakiarik lanik ez egiteko! Josu: Bai intentzioa egunero irekitzea da, herriko pestetan egongo diren ekintza guzietan parte hartuz eta pesta giroaren dinamikari jarraiki. Zuek arituko zarete lanean edo zein da asmoa? Igor: Gu barra antolatzeaz, txandak errespetatzeaz, dirua biltzeaz eta dena ongi funtzionatzeaz arduratuko gara. Lana denon artean egin beharko dugu! Geroz eta jende gehiago egon lanerako prest hobe denontzat! Amurizak zioen bezala: “Denok egin behar dugu zerbait, gutxi batzuek dena egin ez dezaten!”. Josu: Hasiera batetik intentzioa hori izan da, bolondresen bitartez barra orduak betetzea, Mailope Aldizkaria denontzako interesgarria den zerbait dela eta denon

laguntza behar duenaren ideia bultzatuz. Leire: Nahikoa lan bada denentzat. Guk geuk festa-egun guztietan barrak behar bezala funtzionatzen duela bermatu beharko dugu. Arazoren bat suertatzen bada, gutako bat beti hor egongo da dena ondo ateratzeko.

“Txandak egunez eta gauez egingo dira eta lagundu nahi duen edonor ongi etorria izango da” Edonork lagun dezake? Igor: Bai, esan bezala txandak egunez eta gauez egingo dira. Eta bestela ere garbiketan eta antolakuntzan izango da lana! Josu: Hasiera batean inguru hurbilenera jotzen ari gara, baina hala ere edozein momentutan eskaini daitekeen laguntza eskertua izango da. Leire: Lagundu nahi digun edonork deitu eta jakinarazi besterik ez du egin behar. Mailoperen alde lan egitea gustatuko litzaiokeen horrek non eman dezake izena? Josu: Gutako edonorekin jar dadila kontaktuan. Horra hor zenbait kontaktu: Igor Mitxaus: 677 755 147. Arantxa Mikeo: 638 652 339 edo mailope@labrit.net. Parte hartzaileei zer eskatzen diozue? Igor: Konpromisoa! Josu: Behin izen emanez gero konpromisoa eskatzen diegu euren txanda zintzotasunez bete dezaten.


ZIENTZIA

EKOLOGIA

HEZKUNTZA

GIZARTEA

LauBURU

>> Iker Aranburu

Kontraesanez betetako bonbak Mina eta negarra ekartzen dute bonbek. Segundo bakar bat nahiko dute bizitza asko itzaltzeko eta beste asko betirako hondatzeko. Gainera, bonben aurkako erantzun ohikoa bonba gehiago izaten dira; min eta negar gehiago, baina beste auzo batean. Bonbak zuzenean pairatzen ez dituztenen artean (ez ditugunon artean) ere uzten dute beren marka, haserrea eta samina kasu gehienetan, eta kontraesana kasu batzuetan. Amaitzen ari den uda honetan Gazan eta Iraken entzun dira gehien bonben hotsak; horrek ez du esan nahi beste leku batzuetan bota ez dituztenik, baizik eta aktualitatea deitzen den argi ez-inozente horrek haien berri eman digula. Gazari buruz, “no comment�. Ez dago, zoritxarrez, Israelen aurreko bonbardaketek sortutakoari ezer gehitzeko. Txikizioek eta hilketak sortzen duten haserreari etsipena batu dakioke, jakinda ez dela azkenekoa izango. Palestinatik ez oso urrun, Irak iparraldean AEBtako gerra hegazkinek botatako bonbek, berriz, eztabaida interesgarriago batera eramaten dute: zein neurriraino dira bonba horiek Gaza txikitu dutenengandik desberdinak? Egon al daiteke bonbardatzeen aurka kasu batzuetan eta besteetan ez? Militarismoaren aurka egon daiteke eta aldi berean bonbardatze batzuk sostengatu? Bonba guztiak ez dira berdinak. Mundu perfektu batean hala izango lirateke, baina norbait honez gero ohartu ez bada, hau ez da mundu perfektua. Ezta azalpen sinple edo erraz baten bidez esplikatu daitekeen mundu bat ere ez, as-

kok horretarako joera izan arren. Irakeko kasu honetan, beste inon baino gehiago (Gazan baino gehiago, esaterako), grisak nagusi dira. Pertsonalki, aitor dezadan, ez zait gaizki iruditu Barack Obamaren txikiziorako makinek IS Estatu Islamikoko jihadisten erasoa bonbekin geratu izana. Eta ikusita bonbardaketa hauek sortu duten erreakzio nahiko apala, badirudi ni ez naizela kontraesan horren biktima bakarra. Lerro hauek abuztuaren erdialdean idazten ari naiz, eta agian beste guztiak oporretan harrapatu dituelako, edo ez ditudalako ongi bilatu, baina inor gutxi aurkitu dut bonbardaketak kritikatzen. Harritzekoa ere bada, amerikanoak tartean ibiltzea nahikoa baita batzuk erresorte baten moduan erantzuteko, modu automatikoan inperialismoa, Wall Street eta petrolioa esaldi bakarrean josteko (sarritan, arrazoi guztiz). Ongitxo dakit AEBek erantzukizun dezentekoa daukatela Iraken barne deskonposaketan. Eta ez dut ukatuko jazidien edo kristauen sarraskia eragozteko edo aliatu kurduak defendatzeko beste arrazoirik ez dutenik bonbardaketak egiteko; ergela izan naiteke, baina xaloa ez. Baina onartuta interes ez hain humanistek ere gidatuko zutela Obamaren erabakia (Kurdistanen petrolioa ez da urrun ibiliko), ez zait gehiegi inporta; bonbek eragingo duten minak -kalte kolateral ospetsuak izango direlako, betiko moduan- kalte handiago bat eragozteko balioko duela espero dut. Gerra krudela da, baina kurduek merezi dute boteretsuen bonbak behingoz beren kontrako barrikadan erortzea. Kontraesanak kontraesan.

- 21 -


elkARRIZketa: bizitza erlijiotsua >> Alicia Elizalde Sorabilla

- 22 -

“Besteei eskainitako bizitzak pena merezi du eta bide bera aukeratuko nuke berriz ere” Alicia Elizalde Arruitzen jaio zen baina ia bere bizitza osoa Madrilen eta atzerrian barna bidaiatzen ibili da. 24 urte zituela moja joan zen eta orain urtero etortzen da Larrauna. Etxarrin egon gara berarekin, Apezenean, bere ahizpa Elenaren etxean.

1996az geroztik Misioneras de Jesús María y José Kongregazioko Ama Nagusia da Alicia.


Zu non jaio zinen Alicia? Arruizko herreroan etxen, Arruizko Bentatan. Ni 1939an jaiotakoa naiz otsailaren 15ean. Aita Arruizkoa bertakoa zen... Bai, Pedro Elizalde, bera ere bentatan jaiotakoa eta arotza zen. Ama berriz, Maria Josefa Sorabilla Mugiroko Bentakoa. Eta zuek zenbat senide zineten? Bost, lau ahizpa eta anai bat: Maria Paz, Elena, ni, Candi eta Manolo. Eskolara nora joan zinen? Arruitzen bazen garai hartako eskola unitario horietako bat. Adin guztietako neska eta mutikoak, denak batera ikasten genuen. Uitziko Presentación Arrizurieta genuen maestra. Eta asko zineten? Bai, hogei edo hogeita hamarren bat izango ginen. Behin handik atera nintzenean ez nintzen inora joan ikastera, baina Madrilera moja joan nintzenean nire adineko adiskideek ez zekiten nik baino gehiago eta geroztik beti pentsatu izan dut Arruizko eskola ez zela horren txarra izango. [Kar, Kar, Kar...]. Behin eskolatik irten zinenean zer egin zenuen? Leitzan ibili nintzen zortzi urtez lanean. Izebak, amaren ahizpa batek Leitzan denda zuen eta bertan aritu nintzen lanean. Eta 24 urterekin moja joatea erabaki zenuen... Bai, orduan oso giro erlijiosoan bizi ginen. Denok gure bizitzan zer egingo genuen pentsatzerakoan fedearen ikuspuntutik egiten genuen. Azkenean ariketa espiritualak egiten ibili ondoren eta denbora luzez pentsatzen ibili ondoren garai baten ondoren erabaki nuen Jainkoak niretzako nahi zuena hau zela moja izatea. Zure adineko arruiztarrik joan al zen zu bezala? Ez Arruizkorik ez. Baziren zaharragoak baina nire adinekorik eta ni baino gazteagorik ez. Nik beti nire ilobei esaten nien gure familiako belaunaldi guztietan mojaren bat izan zela, amonaren ahizpa, amaren ahizpa, ondoren ni... Ilobaren batek bide bera jarraituko zuenaren esperantza banuen, baina azkenean bakar bat ere ez.

Eta gurasoei ze iruditu zitzaien? Ongi, testuingurua oso aproposa zen horretarako eta ongi ez balitz joango lasai bueltatzeko esaten zidaten. Gogoan

“Erabakitzea kosta zitzaidan arren, ez zitzaidan bereziki gogorra egin” dut aitak gomendio bat eman zidala: “Ez zaitez monja izatera ohitu”. Ez nezala nire moja bizitza errutina bezala hartu, hori presente izatea nahi zuen berak eta egia esan gomendio hark asko balio izan dit. Nolakoak izan ziren lehen urte haiek? Lehenik prestakuntza urte batzuk izan nituen Madrilen. Gogorra egin zitzaizun? Erabakitzea kosta egin zitzaidan eta gero egunez egun zailtasunak gainditzen joan nintzen, baina ez zitzaidan bereziki gogorra egin.

makuntza aldia izan nuen. Eduki erlijiosoetako klaseak izaten genituen, errezatu, lana ere egiten genuen... Garai hartan El Corte Inglésentzako zapiak josten genituen. Han hogei ahizpa geunden eta milaka zapi josten genituen. Hortik ateratzen genuen ia ia bizitzeko beharrezko dirua. Arratsaldeetan kanpora joaten ginen ikastera, batzuek erizaintza ikasten zuten, beste batzuek gizarte lana eta nik magisteritza ikasi nuen. Eguberritan eskean ateratzen ginen. Gero eskean ibiltzeari utzi genion, bizitza erlijiosoa aldatu zen, baita gizartea bera ere eta jada ez zen beharrezkoa eskean ibiltzea. Haur eskola geneukan eta hor egiten genuen lana. Zenbat denbora eman zenuen han? Han zenbait urte eman nituen, hasieran halako lanak egiten eta ondoren ardura handiagoko karguetan jarri ninduten, administratzaile bezala. Ondoren zortzi urtez Valladoliden egon nintzen Ama Nagusi bezala. Han ere haur eskola bat genuen eta gizarte lana egiten genuen.

Madrilen zein kongregaziotan sartu zinen? Misioneras de Jesús, María y José izena du. Madrilen egon nintzen lehen komunitatea Comillas auzoan zegoen, Toledo zubiaren ondoan, garai hartan etxolaz betetako behe auzo bat zen.

Eta ondoren berriz Madrilera... Bai, Ama Nagusi bezala Aravacara eta geroztik bizitza osoa ardurako karguetan ibili naiz lanean, administratzaile lanetan batez ere, kongregazioko dirua kudeatuz eta Gobernuarekiko harremanetan. Aravacan urte batzuez bertako haur eskolan lanean ibili nintzen goizetan.

Nola zen zure egunerokoa bertan? Nik guztira lau edo bost urteko for-

Eta Arruitzera urtero etortzen zinen? Ez, hasieran ez, soilik familiako kideren

Eskolan zortzi urte zituela ateratako argazkia.

- 23 -


elkARRIZketa: “Hasieran soilik familiakoren bat gaixo zegoenean etortzen ginen�

bat gaixo zegoenean bakarrik uzten ziguten etortzen. Aita hil zenean denboraldi bat ere eman nuen hemen. Gero hiru urtetik behin hamabost egunetarako etortzen hasi ginen eta orain urtero hamabost egun pasatzera etortzen naiz eta ilobaren bat ezkontzen bada ere aukera dugu etortzeko. Atzerrian ere asko ibilitakoa zara... Bai, bizi ez nahiz inoiz atzerrian bizi izan, baina 1995an Ruandan izan nintzen bertako gerraren ondoren. Bertan komunitate bat genuen 1971tik, baina

- 24 -

1994an bertan zeudenak handik atera egin behar izan zuten gertatzen ari ziren hilketa haien erdian eta urtebete geroago bertan ibilitako bi adiskiderekin joan nintzen bertan genuen etxea berreskuratzera. Gure etxea militarrek hartua zuten eta azkenean berreskuratzea lortu genuen. Geroztik bueltatu izan zara bertara? Bai, hamar bat aldiz egon naizela uste dut. 1996az geroztik Kongregazio osoko Ama Nagusia naiz eta Kongregazioa osatzen duten komunitate guztietan gertatzen denaren berri izaten dut eta guzti horietara bidaiatu behar izaten dut. Ruanda nahiko leku gatazkatsua denez askotan izan naiz bertan. Non daude gainontzeko komunitateak? Txilen, Mexikon, Texasen eta Estatu Batuetan. Eta non aurkitu duzu miseria handiena? Gu beti baztertutako inguruetan egiten

dugu lan eta egiten dugun lana gizarte lana da lan erlijiotsua edo ebangelizazio lana baino gehiago. Estatu Batuetan adibidez, Justizia Ministeritzaren esku gelditzen diren desegituratutako familietako haurrak zaintzen ditugun zentro bat daukagu. Mexikon aldiz arazo handiena narkotrafikoa izanen da ezta? Bai, Mexikon hiru etxebizitza ditugu, bi Michoacanen eta beste bat Estatu Batuekin mugan egiten duen inguruan eta bertan izugarrizko biolentzia dago. Etxearen aurrean bertan narkotrafikanteek drogak eta armak trukatzen dituzte eta tiroketa entrenamenduak egiten dituzte. Ruandan gauzak asko aldatu dira lehen aldiz joan zinenetik gaur egunera? Bai garapen bat egon da batez ere hiriko bizitzan baina mendialdean oraindik duela hogei urteko probrezia ia berean bizi dira. Biziraupeneko ekonomia bat dute eta oraindik gauza asko gelditzen dira konpontzeko herrialde horretan. Guztira zenbat ahizpa zarete kongregazioan? Ez gara asko. Komunitate bakoitzean hogei bat lagun gara eta guztira 130 inguru izango gara. Eta gazteak sartzen al dira? Ruandan eta Mexikon bai. Espainian eta gainontzeko tokietan bakar bat ere ez da sartzen. Gaur egun Espainiako Kongregazioetan gezurra badirudi ere, sartzen diren mojak klausurakoak izaten dira.

Alicia bere gurasoen artean eta izeba eta osaba batekin.

Zein izan da esperientziarik txarrena? Okerrenak Mexikon narkotrafikoarekin bizitakoak izan dira. Oso gogorra da bertan bizitzea. Batzuetan katekesira

M. Angeles Urrizalki iragarkiak, berriak, eskelak... Diario Vasco eta Diario de Navarrako Korrespontsala 948513056 699179437


mafiaburu baten semea etortzen bada ez dakizu kontrako taldekoak etorri eta tiroka hasiko ote diren. Eta gehien asebete zaituena? Ruandan haurrekin bizitakoak dudarik gabe. Bertako haurrak oso eskeronekoak eta maitakorrak dira. Berehala inguratzen zaituzte inongo aurreiritzirik gabe. Eta Estatu Batuetako zentroan ere haurrak badirudi zure keinu edo hitzen esperoan daudela eta zuk ematen ahal diezu maitasun gutxi horrekin pozten dira. San Migelen joan den abuztuan egin zen gurutzeen erromerian Ruandako

proiektuaren aldeko laguntza eskatu zenuen ezta? Bai, azken batean guk hemen haur eskoletan egiten dugun lanari esker atzerrian dauden mojak mantentzen ditugu, baina askotan osasungintzarako edo bidaietarako ez dugu sobera diru izaten. Ruandaren kasuan haurrei jana emateko proiektuarentzat laguntza eskatu nuen. Urtero misiolari batek eskaria egiten du erromeriaren egunean eta nire ahizpa Elenari esker animatu nintzen aurten. Orain honera etortzen zarenean Elenaren etxera etortzen zara Etxarrira? Bai, baina Arruitzeko jaiotetxean egun batzuk pasatzea ere gustatzen zait.

Orain berriz ere hasieratik hasi beharko bazenu bide bera aukeratuko zenuke? Bai, nik argi nuen misiolaria izan nahi nuela, nahiz eta behin ere ez naute bidali. Kongregazio batean sartzen zarenean proiektu handi baten parte bihurtzen zara eta batzuk misioetan egoteko beste batzuek hemen egon behar dute, eta niri ardura karguetan lan egitea tokatu zait baina proiektu beraren parte naizela sentitzen naiz. Besteei eskainitako bizitzak pena merezi du eta edonork bizitzako fazeta ezberdinetan pentsa dezake besteengan. Gainera, Arruizko emakume gutxi egongo dira munduan barna ni bezain beste ibili direnak.

- 25 -

Ane Buldain Garzaron Urriak 10, 7 urte Zorionak politte eta egun on bat pasa. Muxu haundi bat. Aita, ama eta Mikel.

Egoi eta Izarne Urriak 26 ean Egoik 4 urte eta 28an Izarnek 6 urte. Zorionak etxeko pirata eta printzesari! Oso ongi pasa zuen egunetan. Muxu potolo bat Kaiet, aitatxo eta amatxon partez.

Mailope aldizkaria zorion agurrak jasotzeko irrikan dago! Idatz iezaguzu mailope@labrit.net e-postara hilaren 20a baino lehen.


KIROLa I単igo Garmendia izan da Maratoi Erdiko eskualdeko lehena

- 26 -

Alfonso Serrano eta Itsaso Leunda izan dira aurtengo Plazaolako Maratoi Erdiko garaileak. Zortzigarren edizioa izan da aurtengoa eta urteroko ibilbidean egin zen proba. Leitzako Urto Txikitik irten eta Lekunberriko amaitu zuten. Aurten helmuga Lekunberriko tren geltokian izan beharrean plazan izan zen Sagardo Eguneko giroarekin bat eginez. Ordubete eta hamazazpi minututan helmugaratu zen Alfonso Serrano, eta atzetik iritsi ziren Aimar Agirresarobe eta Iban Bengoetxea. Emakumezkoen kategorian berriz Hernialdeko Itsaso Leunda izan zen azkarrena, ordubete eta hogeita zazpi minuturekin. Bere atzetik sartu ziren Nerea Abrego eta Cristina Loeda. Guztira 79 lasterkarik parte hartu zuten, horietatik sei eskualdekoak. Goizeko 10:30etan irten ziren korrikalariak Urto Txikitik eta Leundarrentzat gogorrena azken txanpa izan zen. Tolosako Triatloi taldean dabilen neska honentzat proba honetan parte hartzen zuen lehen aldia zen eta espero ez zuen lehen postua lortu zuen. Eskualdeko korrikalariei dagokienean, I単igo Garmendia beteluarra izan zen lehena ordubete eta hogeita hamar minuturekin eta atzetik iritsi ziren Lekunberriko Ruben Gonzalez eta Ivan Gonzalez anaiak. Horra hor eskualdeko parte hartzaileen sailkapena.

I単igo Garmendia Goikoetxea

Betelu

01:30:36

Ruben Gonzalez Ochotorena

Lekunberri

01:33:26

Ivan Gonzalez Ochotorena

Lekunberri

01:33:47

Kiko Eskamendi Iriarte

Betelu

01:40:05

Imanol Estanga Arrizubieta

Betelu

01:45:53

Xabier Zamarguilea Oqui単ena Lekunberri

01:53:09

79 korrikalarik parte hartu dute aurtengo edizioan, horietatik sei eskualdekoak.

Lagundu Mailope! Mailopeko bazkidea izan nahi duzu? mailope@labrit.net


450 parte-hartzaile inguru Aresoko VII. Mendi Martxan Joan den hilaren lehen igandean egin zen Aresoko Mendi Martxa. Aurtengoa zazpigarren edizioa izan zen eta eguraldiak lagunduta parte hartzaile franko hurbildu ziren goizean goiz Aresoko plazara, 450 inguru. Handik irten ziren goizeko 08:00etan Ulizarrerantz. 21 kilometroko ibilbidea egin zuten mendizaleek, Aresotik Ulizarrera, Merkuzelaira jaitsi eta Urkitara, Urkitatik Pagozelaira eta Guratzetik barna berriz ere Aresora. Gehienak bost ordutan egin zuten ibilbidea. Urtero bezala, ondoren parte hartzaileek paella eta sagardoaz gozatzeko aukera izan zuten.

Titin III.-aren azken partiduetako bat Lekunberrin Titin III aurki erretiratzekotan da eta bere azken partiduetako bat Lekunberriko Jaian Jai Pilotalekuan jokatuko du datorren urriaren 3an, gaueko 22:00etan. Lehenik, Retegi Bigarrena eta Ladis Galarza, Jaunarena eta Cecilioren aurka arituko dira eta ondoren berriz Titin III.eta Zabaleta, Ezkurdia eta Barriolaren aurka. Gainera, Larraun eta Lekunberriko pilotazaleei omenaldia egingo zaie. Aurretik sarrerak erosteko aukera Aurrera Tabernan, Albi Tabernan edo Plazaola Kiroldegian. Informazio gehiago: aspepelota.com atarian edo 943 820 406 telefono zenbakian.

- 27 -


> Plazaola Partzuergoa

20 URTE BIDEAN

20 urteren bueltan, 20 ibilbide 1994ko maiatzaren 4ean, Plazaola Partzuergo Turistikoa sortu zen. Irabazi-asmorik gabeko elkarte honen helburua Bide Berdea ardatz nagusitzat hartuz, zonaldeko landa-turismoa garatzea zen. Dagoeneko 20 urte eman ditu 43 toki-erakunderekin eta ehun enpresa pribatu ingururekin lanean. Gure jardun-eremuak honako udalerri hauek biltzen ditu: Arakil, Areso, Imotz, Larraun, Leitza, Lekunberri, Araitz, Basaburua, Ultzama eta Sakana. Partzuergoak aurten 20 urte bete ditu eta hogei urte hauetan proiektu asko garatu ditu. Horietako batzuk: “20 urte, 20 egitasmo”: - 28 -

1. Larraun ibaiaren iturburuak 2. Albiasuko miradorea/behatokia 3. Beteluko burdinola 4. Orgiko Hariztia 5. Lizasoko “Kuartelenea” turismo bulegoa 6. Mendukilo Koba 7. Basaburuako Haritzak

8. Interpretaziozko sendak 9. Senda turistikoak 10. Iturraskarri proiektua 11. Seinalizazio turistikoa 12. Plazaola Geltokia 13. Lekunberriko Bide Berdea 14. Leitzako Bide Berdea 15. Jolasen Bagoia 16. Plazaolako Kantina 17. Uitziko Tunela 18. Imotzeko Bide berdea 19. Mugiroko Bide Berdea 20. Irurtzun-Iruñeako Bide Berdearen proiektua Partzuergoaren 20 urteaz gain, beste urtemugak ospatzen dira aurten: Plazaola trenaren lehenengo bidaiak 100 urte egin zituen urtarrilaren 19an. Plazaolaren burdinola ezagutu zenetik 600 urte pasa dira.

Horretarako gonbidatzen zaituztegu gurekin batera 20 bide egitera: 1. Aralarko San Migel PR NA-82 (18,7km - 6:10) 2. Albiasuko behatokia PR NA-86 (11,1km - 2:45) 3. Goikozuloa PR NA-88 (14,8km - 3:55) 4. Basaburuko ateak PR NA-87 (18,8km - 4:50) 5. Iribasko iturburuak SL NA-302 (5km - 1:30) 6. Kornietako parke eolikoa PR NA-121 (10,5km - 3:10) 7. Leitzalarrea SL NA-301 (6,6km - 1:45) 8. Ixkibar-Aitzmurdi PR NA-196 (24,6km - 9:45) 9. Lapurren kaltzada SL NA-285 (5,98km - 1:04) 10. Iturraskarri Larraungo herriak lotzen dituzten bideak (69km) 11. Imotz. Herrien arteko bidexkak (Imotz-35km) 12. Ergako Trinitatea Latasatik (Imotz - 10,3km - 3ordu) 13. Arrantzaleen bidea (Arakil- 3km- 00:40m) 14. Aixita SL-NA 131 (Arakil- 3,3km-1:28m) 15. Gaztelura igoera Urritzolatik (Arakil- 8km- 2:18m) 16. Plazaolako Natur Bidea: Lekunberri-Uitziko tunela (5km) 17. Plazaolako Natur Bidea: Lekunberri- Latasa (10km) 18. Plazaolako Natur Bidea: Leitzako geltokia-Uitziko tunela (7km) 19. Plazaolako Natur Bidea: Leitzako geltokia – Gipuzkoako Muga (5km) edo Andoaineraino (27km) 20. Plazaolako Natur Bidea: Latasa-Kaxarna (2,5km) Beraz urte berezi honetan “20 urte bidean” atal berri hau irekiko dugu Mailopeko lagunekin. Eta egindako proiektuen artean, zonaldeko zenbait ibilbide aipatzea gustatuko litzaiguke atal berri honetan. Turismoa sustatzea da gure helburu nagusia baina gure herritarren bizi kalitatea hobetuz.


HAIZEAK ERAMANA

Kordobatik iritsitako kontuak > Leire Satrustegi

“Maiatza da hilabeterik politena Kordoban” Bi urte daramatza Leire Satrustegi lekunberriarrak Kordoban eta oraindik beste horrenbeste gelditzeko asmoa du. Noiztik zaude Kordoban eta zertan zabiltza? Kordobako Goi-mailako Kontserbatorioan ikasten nabil. Aurten hirugarren kurtsoa dut hemen. Zenbat denborarako joan zara? Goi-mailako lau kurtsoak hemen burutzeko asmoz etorri nintzen. Aurtengoa eta beste bat falta zaizkit oraindik. Zergatik aukeratu zenuen hiri hori? Edo bertara joateko aukera nolatan sortu zitzaizun? Erdi-mailako sei kurtsoak Iruñean burutu ondoren, goi-mailakoa egiten jarraitzeko asmoa nuen. Bertan dagoen txirula irakasle batekin ikasi nahi nuenez, kontserbatorioan sartzeko frogak egin nituen, Iruñeko irakasleek ere animatuta. Azterketak gainditu eta irakasle horrekin ikasten hasteko aukera sortu zitzaidan, horregatik etorri nintzen Kordobara. Zein da zure egunerokoa bertan? Normalean, goizetan kontserbatoriora joaten naiz, klasea dugulako, edo bertan ikasteko. Arratsaldeetan, batzuetan klaseak izaten ditut, eta bestela ikasi edo, lagunekin ateratzen naiz. Bertara joateko asmoa duen bati zer gomendatuko zenioke? Posible balitz, maiatzean etortzeko. Hilabeterik politena da. Patio txapelketa ospatzen da; baita maiatzeko gurutzeen jaialdia ere. Eta maiatza bukaeran... Feria!

- 29 -

Eta zer ez zenuke gomendatuko? Ez nuke ekainetik aurrera bertara hurbiltzea gomendatuko. Egiten duen beroa jasan ezina da! Anekdotarik? Behin, lagun batzuekin klasera nindoala, familia batekin gurutzatu ginen kaletik. Umeak ezaguna nuen kanta bat abesten ari ziren, “Maite zaitut” abestia. Ni kanta bera lagunei abesten hasi nintzen eta haurren aita harrituta gelditu zen, entzun ninduelako. Nongoa nintzen galdetzera etorri zen! Etxekoei, lagunei edo hemen dagoen inori mezuren bat bidali nahi badiozu, aprobetxatu! Denbora asko etxetik kanpo eman dutenean faltan izaten dut bertakoa. Eskerrak eman nahi dizkiet familiari eta lagunei etxean nagoenean izaten ditugun momentu politengatik! Eguberrietan bertan izango naiz berriro.


ekinarenEKINEZ >> Katxenea Landetxea “Landetxea osorik eskaintzea logelaka eskaintzea baino errazagoa dela iruditzen zait” Jaiotzez Etxalekukoa den arren Maika Ayestaran Iribasera ezkondu zen eta 2012ko abenduan landetxea ireki zuen bertan.

- 30 -

Nolatan bururatu zitzaizun landetxearena? Hona etorriz geroztik buruan askotan izan nuen landetxea jartzearen ideia. Halako etxe handi batean leku asko dago eta goiko solairua beti hutsik izaten genuen eta pena zen horrek erabilpen bat ez izatea. Teilatua eta etxaurrea berritzeko zeudela aprobetxatuz pausoa eman nuen. Ni neu ere orain etxean nabil etxekoak zaintzen eta horrela niretzat ere etxean lan pixka bat egiteko aukera bat ere bada. Zenbat lagunentzako lekua du etxeak? Lau logela bikoitz ditu bakoitza bere komunarekin eta bada goitegi bat teilatu azpian eta han lau ohe osagarri jartzeko aukera dago. Landetxea osorik eskaintzen dut, hasieran logelaka eskaintzea pentsatu nuen, baina gelaz gelakoa zailagoa dela iruditzen zait. Gainera normalean landetxeetara etortzen den jendea taldean etortzen da, askotan familia bereko hamabost lagun etortzen dira denak non elkartu ez dutelako egun batzuk pasatzeko. Krisi garai bete-betean ireki zenuen landetxea... Bai, diru-laguntza pixka bat lortu nuelako animatu nintzen, gainera orduan pausua eman ez banu diru-laguntzarik gabe geldituko nintzen eta atzera edo aurrera egiteko momentua zen. Jendea nondik etortzen zaizue? Urtean zehar asteburu pasa etortzen direnen %80a Iruña eta Erribera ingurukoak izaten dira eta gainontzekoak Gipuzkoa eta Bizkaikoak. Eta udan eta Aste Santutan adibidez gehiago izaten dira katalanak edo andaluziarrak.

Eta ze jarduera egiten dituzte hemen daudenean? Ba denetarik, jende oso ezberdina dago, batzuk goizean atera eta egun guztian ez dituzu ikusten. Orain “8 apellidos vascos” pelikula dela eta Leitzara eta Zumaiara joaten dira, Zarautz eta Getaria arteko ibilbidea egiten dute, Donostia eta Iruñea ere bisitatzen dituzte eta hemen inguruan ere ibiltzen dira. Beste batzuk berriz hemengo bizimodua egiten dute, egunero paseatzera atera, Lekunberrira jaitsi erosketak egitera eta hemendik ibiltzen dira. Sagardotegia herrian bertan izanik, asko joaten dira bertara bazkaltzera. Inguruan zer botatzen duzu faltan bezeroei eskaintzeko? Udan igerileku ireki bat. Aste osoa pasatzera datorren jende egun batean hondartzara joaten da baina gainontzeko egunetan igerileku bat ondoan izango balute... Eta bestalde, konturatzen naiz txikienentzako jarduera askorik ez dela izaten hemen.

FITXA Katxenea Landetxea (Iribas) casaruralkatxenea@gmail.com 948 504 176 - 4 logela bikoitz komunarekin. Bosgarren logela bat ere badago non lau ohe osagarri jartzeko aukera dagoen. Egunez aisialdirako gela bezala erabiltzen da txikienentzat. - Sukaldea - Jangela eta egongela. - Ataria estalpearekin, barbakoa, ping pong... - Aparkalekua eta Wifi zerbitzua.


kontuTXIKIAK merkatu txikia

agenda

urria

SALGAI

5

Lekunberri: Kantina Rock: Balerdi Balerdi taldea 20:00etan. Sarrera 5 eurotan.

11

Lekunberri: Mailoperen aldeko Kaka Plasta 13:00etan Lekunberriko udaletxe aurrean.

12

Lekunberri: Ardoaren eguna. Nafarroako ardoen dastaketa eta artisau azoka.

18-19

Lekunberri: Jardunaldi mikologikoak.

- Azkaraten Zubinea etxea salgai, 312.000 €. Tel. 629 391 586, 948 051 620. Paki. - Lan gabe nago eta obra handi bat egin behar dut etxean, horregatik aurtengo Lekunberriko festetan plazan denda bat irekiko dugu bigarren eskuko arropa saltzeko prezio ezin-hobean. Animatu eta hurbildu zaitezte!

ALOKAIRUA

- Bizitzeko etxebizitza bat alokairuan hartuko nuke Larraun haranean. Tel. 646 683 197 LAN BILA

- Ordenagailuak konpontzen ditugu. Programen eta tresnen instalazioak, datu bilaketa, birusen deuseztapena. Ordenagailua zure etxean bertan hartu eta utziko dizugu doan. Jarri harremanetan: 661 405 890 (Txaran).

lekunberriko jaiak 2014 Urriak 8, asteakena: 12:00 Meza 14:00 Jubilatuen bazkaria eta ondoren musika 20:00 Suziria eta festen hasiera 20:05 Zezensuzkoa eta Iraunkorrak Txaranga 22:30 Gazteen afaria. Ondoren dantzaldia Urriak 9, osteguna. Herritarren Eguna 13:00 Kalderete Lehiaketa 13:30 Pasta lehiaketa Koadrillen arteko herri kirolak eta altzur jaurtiketa 17:00 Globo Vegan 17:30 Pilota partiduak 20:00 Mus Txapelketa 23:00 Musika Karpan Urriak 10, ostirala. Umeen Eguna 09:00 Diana 11:00 Haur Krossa 12:00 Suziri txikia eta 2013an jaiotako zapien banaketa 12:15 Puzgarriak 13:00 Patata tortilla lehiaketa 14:30 Herri bazkaria, bingoa, jokuak... 16:30 Puzgarriak Alde Zaharrean 17:30 Pilota partiduak 18:00 Zwekere Batukada Taldearen emanaldia 19:00 Pintxoak Lekunberriko tabernek eskainita 23:00 Dantzaldia Trikidantz Taldearekin

Urriak 11, larunbata 09:00 Dianak 12:00 Gazte Asanbladako Batukadaren emanaldia 13:00 Harri tiraketa edo gizon probak 13:30 MAILOPEREN ALDEKO KAKA PLASTA!! 14:00 Ajoarriero lehiaketa 16:00 Puzgarriak igerilekuan 17:00 Pilota partiduak 17:30 Malabare tailerrak 17:30 Sokamuturra eta poniak 19:00 Bertso saioa: Uxue Alberdi, Julio Soto eta Andoni Egaña 20:00 Kale antzerkia “Los funebres” taldearen eskutik 24:30 Dantzaldia Oihan Vegarekin eta ondoren Xabi Dantzaleku. Urriak 13, igandea 09:00 Dianak 11:00 Meza 11:30 Ardoaren Eguna 11:30 Puzgarriak eta txu-txu trena 12:00 Erraldoiak 13:00 Aizkolariak 16:30 Puzgarriak eta txu-txu trena 17:00 Pilota partiduak 19:00 Chuchín Ibañez


- 32 -


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.