Kcappo. Pako Aristi. Dossierra

Page 1

Kcappo Tempo di tremolo

Pako Aristi

Herri txiki baten kronika. Saio kritikoa. Errealitatearen isla, umore apur batekin eta ukitu ludikoarekin.

Hernani, Udal Liburutegia, 2010eko urria http://libhernani.blogspot.com/


Pako Aristi Urtuzaga (Urrestilla, 1963)

1

Euskal idazle eta kazetaria. Betharran ordenako fraileekin egin zituen lehen ikasketak. Kazetaritzan lizentziatu zen EHUn Leioan. Prentsan kolaboratzen du, iritzi artikuluak idatziz. Elkarrizketak eta erreportaiak ere jorratu izan ditu. Besteak beste La Voz, Egin, Liberación, Euskadi Irratia eta Herri Irratian kolaboratu du, eta ETBko gidoilaria izan da. Errealitatearen eta elkarrizketaturiko pertsonaien alderdirik bitxi eta harrigarrienak bilatzen saiatzen da, eta bere ahalegin horrek Rikardo Arregi Saria merezi izan du bi urtez jarraian, 1992 eta 1993an. Genero asko landu ditu: saiakera, eleberrigintza, ipuingintza eta haur literatura, poesiagintza ahaztu gabe. 1998-99 urteetan Euskal Herriari buelta egin zioten Aristi eta Mikel Markezek Tribuaren hitz galduak ikuskizunarekin. Bertan kantariak eta idazleak hitzak eta hotsak, kantuak eta kontuak erakusten zituzten. Herriz herriko ibilian Patziku Perurena, Igor Elortza, Benito Lertxundi eta Patxi Ezkiaga moduko kolaboratzaileak ere batu zituzten.

Bibliografía2 Artikuluak • •

Bezperan entregatu nituenak (1989, Elkar) Udan lan egiten zuen gizona (2007, Erein)

Biografia • • •

Gelatxo, soinuaren bidaia luzea (2001, Euskal Herriko Trikitrixa Elkartea) Mikel Garmendia (2001, Azpeitiko Udala) Kontxu Odriozola, antzerkia bizitzaren edergarri (2002, Uztarria)

Haur eta gazte literatura • • • • • • • 1 2

Martinellok ez du kukurik (1985, Erein) Martinelo eta sei pirata (1986, Erein) Miren, Garbiñe eta sorgin baten komeriak (1987, Elkar) Zazpi pirata balsa batean (1987, Erein) Hamasei paisa (1988, Elkar) Jantoki txinoan (1991, Erein) Itsasontzi baten (1991, Erein)

http://www.idazleak.org/idazleak/idazlea.php [2010-09-21] http://eu.wikipedia.org/wiki/Pako_Aristi [2010-09-21]


• • • • • • • • •

Azken lamiaren bila (1991, Erein) Keniako tximeleta (1991, Erein) Benetako lagunen aterbea (1998, Ibaizabal) Din, dan, don... kanpai-lapurrak non? (1996, Elkar) Egun normal bat amonaren baserrian (2001, Erein) Deborah hondartza bakarti batean (2002, Erein) Nemesioren itzala (2005, Elkar) Txabola terapeutikoa (2006, Elkar) Ez zait irakurtzea gustatzen, eta zer? (2008, Elkar)

Kronika • • •

Euskal kantagintza berria (1985, Erein) Venezuela, iraultza isilaren hitzak (2000, Txalaparta) Bokadillo baten truke. Antzerki amateurra Azpeitian (2004, Azpeitiko Udala)

Narrazioa • • • •

Auto-stopeko ipuinak (1994, Erein) Narrazti ozena (1982, Azpeitiko Udala) Note Book (2005, Erein) Irakurri (2008, Meettok)

Narrazioa - poesia •

Iraileko ipuin eta poemak (1989, Elkar)

Nobela • • • •

Kcappo. Tempo di tremolo (1985, Erein) Irene. Tempo di adagio (1987, Erein) Krisalida. Tempo di tempo (1990, Erein) Urregilearen orduak (1998, Erein)

Poesia • • • •

Castletown (1996, Erein) Oherako hitzak (1998, Erein) XX. mendeko poesia kaierak - Pako Aristi (2001, Susa): Koldo Izagirreren edizioa Libreta horiko poemak (2003, Susa)

Saiakera •

Gauza txikien liburua (2004, Erein)


Kcappo. Tempo di tremolo Liburuan bertan, atzealdean... Nobelagile goiztiarra eta ugaria dela frogatua utzi zuen Pako Aristik 80eko urteetako nobelagintzan: Kcappo, Irene eta Krisalida. Hiru nobelak mundu eta mentalitate erruralak pisu handia duen auzune eta herri txikien tamainako leku batean gertatzen dira. Irene nobelatik aurrera leku horri Belandia deritza. Sonataren ohiko lau mugimenduak hirura ekarriz, nobela bakoitzari tempo edo erritmo narratibo bat txertatu nahi izan dio. Kcappo nobelak lortu du hiruen artean arrakasta handiena. Gauza asko gertatzen dira Pako Aristiren nobeletan, eta honako honetan bereziki: sexu-harreman biolentoak, biolazio eta haragikeri grinatsuak, hilketa odoltsuak, urkamenak, zer ez!

Prentsan...3 Kcappo. Iñaki Camino Idazle gazte honen aurren liburua dugu honako nobela. Tituluak ezer askorik argitzen ez badu ere, badu mamirik bere ehun orrialde paseetan barna. Euskal nobelagintzan Zubikaraiek hain maiz erabili duen giltzaz baliatzen da idazlea liburuaren oinarri kausala datekeena harilkatzeko: guraso ezezagunek edo gordin usaiezko arrazoiren batek munduratutako haurrek izan ohi dituzten arazo eta negarbideak. Herri ttipi batean bi mutiko hazten dira bi etxetan. Adiskidetu ahala jolaskide bihurtuko dira, eta eduki ere, biok batera edukiko dituzte neskekiko beren aurreneko maitasun eta sexu harremanak. Jakina, halako herri txikiak estuegi dira sabelpeko kontuak gazteengan onartzeko, eta batak nahiz besteak arazo anitz izango du bere bizimodua zuzen ateratzeko. Sentimenduzko harremanen nahasketak ere makina bat trajedia ekarriko die. Tartean noski, herriko apustu, bizikizun eta gainerakoak azaltzen dira. Gurasoen gazteen sendimenduenganako soraiotasuna, apezen gibel-jokoa eta sexu grinen asekaiztasuna ditugu atzenean trajedia bideratuko dutenak. Hamarna orrialdeko hamasei ataletan banatzen du liburua idazleak. Aipatzekoa da gainera, narrazioari dagokionez, gazte jendearen lehenengo nobelek izan ohi duten monotonia narratiborik ez dugula Aristiren lanean aurkitu, estilo arin xamarrez idazten baitu. Ez da puntako nobela, baina irakurtzeko balio du, eta ez da gutxi. Argia, 1985-05-05

Kcappo (tempo di tremolo). Antonia Ormaetxea Kritikoek edozein idazleren “opera prima” gerora etor daitezkeen beste lanekin batera osatzekotan den traiektoria kokatuta epaitzeko joera badute ere (era honetan “sine die” atzeratzen dutelarik eman beharreko iritzia), irakurleak, bere aldetik, erosi egin duen produktua bera den horretan baloratzeko eskubidea du, orain emandako diruak emandakoan behar baitu saria eta ez baliozko ezein hurrengo lanetan. Aristiren lan

3

Kritika gehiago hemen: http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00013.htm [2010-09-21]


honek irakurketan dastatzea izan dudan plazeraz saritu nau eta baita gerorako agindu digun trilogia izango omen den honen hurrengo entregen zain utzi ere. Ez da nobela baten meriturik txikiena jesarraldi batetan eskutatik jausi egin barik irakurtzea, batez ere euskal narrazio gehienak Kcappo hau baino askoz ere laburragoak diren garaiotan. Nobelak egitura arkitektoniko trinkoa du lehen oinarritzat, hasieratik bertatik azaltzen diren soka mutur guztiak ondo lotuz azkenean; bestalde, kapitulu bakoitza suspense apur batekin amaitzen jakin du egileak, irakurlea hurrengoa berehalaxe irakurtzera bultzatuz. Dena den, narrazioaren erdi alderantz edo, tentsioa jaitsi egiten dela eman dit, idazleak sakonki arnastu behar izan balu bezala (aurrera egin baino lehen). Nobelaren barruko pasadizoak kontatzen hasi barik, nahikoa errepikatuak izan baitira beste euskal orrialdetan, desadan bertso zahar batzutan oinarritutako gertaeren bilakaera, erdi imaginarioa erdi benetako, idatzi duela Aristik, ondo baino hobeto frogatuz halako lanotarako harrobi bikain duguna geure tradizio herritarrean. Bi puntu kritikagarri ene ustez. Bat, alde historikoa areago zainduz gero obrak sinesgarritasunaren aldetik irabazi egin zezakeela (janzkerak, adibidez, ez datoz giroarekin bat). Bi, oro har pertsonaia nagusien bilakaera psikologikoa lortua bada ere, zenbait erreakzio sinestezina egin zaidala esan behar. Susa, 1985-07


Pako Aristiri elkarrizketa4 "Burua babesteko osatu dut trilogia" Argia, 1990-11-18 J.J. Petrikorena Donostian, galiziar giroko taberna batean, anis kopa, roslia, kafe doblea eta begirada inuzenteaz hartu gaitu Pako Aristik. Urrestilako mutil onaren trazak. Bere komentarioak umore apurrez hasi ditu. Lastima Urrestilan ez harrapatu izana! "HERRI txiki batean bizi izan naiz beti. Asko miresten nituen idazleak, literatura mundua, eta nere nahia idazlea izatea zen. Proiektu bat nuen buruan: Hainbeste miresten nituen idazleen artean ezarri eta ni aintzakotzat hartzea". Urrestilatik «atakerako» plana prestatu zuen orduan, hogei urte zituela edo: Trilogia. "Nuen inseguridade handiagatik egin nuen, hots, bere atzean obra bat duten idazleen antzera hastea deliberatu nuen, idea literario zehatz eta polit bat jarraitu beharrean bizkarrak zaindu nahi nituen, hori izan zen abiapuntu sikologikoa. Gero, trilogia batek zer esan nahi duen? Etzekiat. Ze izan behar du, tematika berdintsua? Pertsonaiek jarraitu behar dute? Estilo bera?...”. Poterearekiko saio kritikoa Halaxe bada, kazetaritza ikasketak burutu bezain pronto idazterari ekin zion Pako Aristik, eta zortzi urte beranduago Belandia lurralde mitikoari eskaini dion trilogiak "Kcappo", 1985, ``Irene" 1987 eta orain "Krisalida" bere amaiera ezagutu du. Aldaketa nabarmenik bada noski lehen liburu hartatik azken honetara. Garai bateko Euskal Herria «trukulentoa»ren -nolabait aipatzekotanirudia emanez hasi zen «Kcappo»rekin, eta gaur egungo gizartearen fabula egiteraino iritsi da «Krisalida»rekin: «Nere lehen nobela mende haseran kokatua egon behar zuela pentsatu nuen; bigarrena erdialdera, eta azkena, gauregunera hurbildu nahi izan dut. Hori da zailena literaturan, gaur egungoa isladatzea, ez dakigulako zer esan nahi duen oraindik». Historiaren katea berreraikitzeko saioa egin duela aitortzen du, «saio kritikoa, poterearekin kritikoa, berak dakarren tranparekin kritikoa. Gauzen arrazoien lehenengoa berreskuratu nahi nuen, memoria, hor dagoen bide hori, zerbait hori gertatzen denerako aurretik gertatu direnek osatzen duten katea». Belandiako kronika... Tximeleta zuri batek kontatzen digu liburuko pasadizo hau: «... Orduan bakarrik konturatu zen enbutu baten irudia zeukala munduak, eta enbutuaren pasadizorik estuena hasten zen lekuan zegoela Belandia (...) Eta zulo hartan katanduta zegoela ikusi zuen Belandia, eta biztanle haiek ezin zutela ez aurrera ez atzera egin».

4

Idazleari eginiko elkarrizketa gehiago hemen topa ditzakezu: http://www.idazleak.org/idazleak/elkarrizketak.php [2010-09-21]


«Herri txiki baten kronika da azken finean liburua. Batzutan Euskal Herriarekin identifikatu daiteke eta bestetan Urrestilarekin bakarrik». Fabula guztietan gertatzen den lez, honetan ere, animaliek beren batza dute. «Hor hizkuntzarekiko erreflexioa egin nahi izan dut. Gizakiak hizkuntzaren doaia galtren ari dira eta horren lekuko dira animaliak. Finean, gizakiarena ez da da bertsio bakarra, badira beste bertsio batzuek. Adibide bat jarriko dizut: Igandero, Urrestilako tabernak, usoz, erbiz eta galeperrez betetzen dira. Animalia horiek esateko zutena tiroen bidez isildu egiten dela ikusten nuen eta nik aukera bat eman diet». Kronika horren baitan hainbat eta hainbat istorio gertatzen da, Pako Aristiren dokumentazio lan sakonaren adierazgarri direnak: "Jatorri oso desberdineko istorioak dira, horietarik batzuk prentsan irakurriak: Indian kasu, ume bat suge handi bat ikusita mutu geratu zenekoa. Beste batzuk Galizia inguruan gertatutakoak dira, Ingalaterran... Kostako herri txiki batean, ekaitzak eta itsaso arroak bale bat kanpora bota eta bide erdian utzi zuen zeharka, hilda. Oso txunditu nauten istorioak, asko harritzen nautenak. Antologia bat osatzen dute, eta gizarte honen zehaztera datoz, istorio horien aurrean duen joeraren arabera ikus bait daiteke nolako gizartea den".... Errealitatearen islada "Liburu honetan gehiena erreala da, nere begirada kritikotik, nere umore apurretik landutako errealitatea". Kontextu honetan, liburuan azaltzen diren pertsonaien karakterizazioaren atzean egungo hainbat pertsonai ezagun topa daiteke: "Izen gehienak Azpeitiako pertsonai errealenak dira: Terri Primero, Segundo Canela, Sakeletxe... Hor joku bat plantentu dut: Asma ezazu zein den. Irakurketari ludikotasun bat ematen saiatu naiz. Desmitifikazioaren aldeko jarrera hartu dut. Mitifikatu eta dramatizatu egiten dira asko hemen gauzak. Beti distantzia bat jartzea kontseilatzen dut nik, eta umorearekin gauza bera...". Pertsonai horietan badago beste mota bateko karakterizazioa ordea, on eta txarren artean egiten duena: "Hor salaketa bat dago Santiago de Compostelan, Manuel Rivas idazlearen hitzaldi bat entzutetik etorri zitzaidan burura. Hitzaldi hartan politiko asko zegoen. Horrelakorik ez dut gogoratzen hemen inoiz ikusi dudanik. Ikusten nuen halako disoziazio bat politiko eta idazlearen artean. Idazlea gehiago da gizartea ulertzen saiatzen dena eta bere eritzi eta fabulekin klabeak ematen dituena. Politikoak berriz herriak dituen kezketatik oso aparte ibiltzen dira". "Inozentea nintzen" Pako Aristik, gauzak esaten eta egiten dituen moduan, hamaika kritika eta gorespen jaso du. Honi buruz hitz eginez amaitu dugu solasalditxoa: «Etsaiak egiten dira mundu honetan, kontzientea nauk. Kontzientea nauk ere beldurrak ezin nauela isildu nahiz eta jakin gero kontrako joera bat sortuko dela. Orain artean barruko hori botatzen saiatu egin naiz, "eyaculador precoz" baten erara; gero hartzen omen zaio neurria, ikasten omen da... ".


"Badut gauzak esateko zintzotasun puntu bat, eta prentsa gauzak garbi esaten dituen pertsonaren bila joaten da, zukoa atera asmoz. Badakizu zuk kazetariak ze putreak diren! Ni hor dagoen jokoaz kontziente naiz. Orain arte inozente samar aritu naiz, fede ona nuen, konfidantza jendearengan. Azken bi urteotan desengainatu naiz ordea. Zenbait jendek duen beste alderdia ikusi dut: Aurpegi bat erakutsi eta bestea gorde. Zutaz gordea duen aurpegiarekin hitzegiten du, eta zure aurrean bestea erakusten du... Honek nigan aldaketa bat bultzatu duela ezin ukatu". Felipe Juaristi telebistara lanera joateko zai dauka. Joan aurretik azken gogoeta: "Liburu bat egitea asmo arrazional bat da, urtetan halako erabaki arrazionala askapen sikologikoa baino. Erabaki arrazional hori betetzen ez denean etortzen den bihurrikeria, zure buruarekin gustora ez egote hori. Sikologoaren fakturak ez ordaintzeagatik idazten dela? Ez dut uste hori denik nere kasua".


Pako Aristi Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean Aristi, Pako (1963-)

Auto-stopeko ipuinak / Pako Aristi

(1994)

Aristi, Pako (1963-)

Amodio gaiztoen liburua / Pako Aristi

(2001)

Aristi, Pako (1963-)

Azken lamiaren bila / Pako Aristi, Jon Zabaleta

(1991)

Aristi, Pako (1963-)

Almen : lehen bertso eskola / testua, Pako Aristi

(1998)

Aristi, Pako (1963-)

Benetako lagunen aterbea / Pako Aristi ; [barruko marrazkiak, Concceta Probanza]

(1998)

Aristi, Pako (1963-)

Bezperan entregatu nituenak / Pako Aristi

(1988)

Aristi, Pako (1963-)

Las buenas palabras / Pako Aristi ; [traducción José Luis Padrón]

(2004)

Aristi, Pako (1963-)

Castletown / Pako Aristi

(1996)

Aristi, Pako (1963-)

Deborah hondartza bakarti batean / Pako Aristi ; (2002) marrazkiak, Concetta Probanza

Aristi, Pako (1963-)

Din, dan, don-- kanpai-lapurrak non? / Pako Aristi ; marrazkilariak, Juan Inazio Mendizabal

(1987)

Aristi, Pako (1963-)

Euskal aberria / Pako Aristi

(1994)

Aristi, Pako (1963-)

Egun normal bat amonaren baserrian / Pako Aristi ; marrazkiak, Jon Zabaleta

(2001)

Aristi, Pako (1963-)

Emakumeen gerlak / Pako Aristi

(1996)

Aristi, Pako (1963-)

Euskal kantagintza berria : 1961-1985 / Pako Aristi

(1985)

Aristi, Pako (1963-)

Ez zait irakurtzea gustatzen / testua, Pako Aristi ; marrazkiak, Jokin Mitxelena

(2008)

Aristi, Pako (1963-)

Elurte bateko ipuinak / Pako Aristi & Intxaurrondo Ikastolako ikasleak ; ilustrazioak, Manu Ortega

(2009)

Aristi, Pako (1963-)

Gauza txikien liburua / Pako Aristi

(2004)

Aristi, Pako (1963-)

Goenkale / Pako Aristi

(1998)

Aristi, Pako (1963-)

Hamasei paisa eta paralitiko bat / Pako Aristi ; marrazkiak Alvaro Matxinbarrena

(1988)

Aristi, Pako (1963-)

Iraileko ipuin eta poemak / Pako Aristi

(1989)

Aristi, Pako (1963-)

Itsasontzi baten / Pako Aristi ; [ilustrazioa], Jon Zabaleta

(1991)

Aristi, Pako (1963-)

Los informes informales / Pako Aristi ; selección y traducción, Fermín Etxegoien y Pako Aristi

(1997)


Aristi, Pako (1963-)

Irene : tempo di adagio / Pako Aristi

(1987)

Aristi, Pako (1963-)

Jantoki txinoan / Pako Aristi ; marrazkiak, Jon Zabaleta

(1991)

Aristi, Pako (1963-)

Josu dukatiren proposamena / Pako Aristi

(2009)

Aristi, Pako (1963-)

Krisalida : tempo di tempo / Pako Aristi

(1990)

Aristi, Pako (1963-)

Keniako tximeleta / Pako Aristi ; [ilustrazioa], Jon Zabaleta

(1991)

Aristi, Pako (1963-)

Kuxkuxero press / Pako Aristi ; marrazkiak Concetta Probanza

(2003)

Aristi, Pako (1963-)

Kontxu Odriozola / Pako Aristi

(2002)

Aristi, Pako (1963-)

Kcappo : tempo di tremolo / Pako Aristi

(1986)

Aristi, Pako (1963-)

Libreta horiko poemak / Pako Aristi

(2003)

Aristi, Pako (1963-)

Martinellok ez du kukurik entzuten / Pako Aristi ; (1994) marrazkiak, Jon Zabaleta

Aristi, Pako (1963-)

Mikel Garmendia / Pako Aristi

()

Aristi, Pako (1963-)

Martinello eta sei pirata : (abenturak) / Pako Aristi ; [marrazkiak : Antton Olariaga]

(1989)

Aristi, Pako (1963-)

Miren, Garbi帽e eta sorgin baten komeriak / Pako (1987) Aristik idatzia ; Jesus Lucasen marrazkiak

Aristi, Pako (1963-)

Miren nunca mais! / Pako Aristi ; marrazkilaria, Eider Eibar

(2007)

Aristi, Pako (1963-)

Nire uztapide / Pako Aristi ; marrazkiak, Jon Zabaleta

(2000)

Aristi, Pako (1963-)

Nemesioren elefantea / egilea, Pako Aristi ; marrazkilaria, Jokin Larrea

(2004)

Aristi, Pako (1963-)

Nemesioren itzala / egilea Pako Aristi ; marrazkiak Jokin Larrea

(2005)

Aristi, Pako (1963-)

Note book / Pako Aristi

(2005)

Aristi, Pako (1963-)

Narrazti ozena / Pako Aristi

()

Aristi, Pako (1963-)

Oherako hitzak / Pako Aristi

(1997)

Aristi, Pako (1963-)

Pako Aristi / antologia eta sarrera Koldo Izagirre

(2001)

Aristi, Pako (1963-)

Pedro Sodupe Esnaola "Gelatxo" : (1928), soinuaren bidaia luzea / Pako Aristi

(2001)

Aristi, Pako (1963-)

Tres cuadernos y un destino / Pako Aristi ; traducci贸n de Jos茅 Luis Padr贸n

(2007)

Aristi, Pako (1963-)

Txabola terapeutikoa / Pako Aristi ;

(2008)


marrazkilaria, Jokin Larrea Aristi, Pako (1963-)

Urregilearen orduak / Pako Aristi

(1998)

Aristi, Pako (1963-)

Udan lana egiten zuen gizona : 1997tik 2007ra bitartean Euskaldunon egunkarian eta Berrian argitaratutako artikuluak dira guztiak / Pako Aristi

(2007)

Aristi, Pako (1963-)

Venezuela, iraultza isilaren hitzak / Pako Aristi

(2000)

Aristi, Pako (1963-)

Zazpi pirata baltsa batean : (Martinelloren abenturarik politenak) / Pako Aristi ; marrazkiak, (2007) Antton Olariaga

Feito, Álvaro (1947-)

Benito Lertxundi, Orioko bardoa : aitorpen eta testigantzak / Alvaro Feito ; itzulpena, Pako Aristi

(1990)

Furunda

Juanita [Soinu-grabazioa] / Furunda

(1998)

Gipuzkoako historia ipuinen bidez / marrazkilariak, Juan Carlos Nazabal, Jose Angel Lopetegi

(2010)

Lopetegi, Jexuxmai (1956-)

Laua [Grabación sonora] / Jexuxmai Lopetegi

(2003)

Markez, Mikel (1971-)

Dena hankaz gora [Soinu-grabazioa] ; Tribuaren (1999) hitz galduak / Mikel Markez ; Pako Aristi [hitzak]

Markez, Mikel (1971-)

Tribuaren hitz galduak [Soinudun grabazioa] / Mikel Markez ; Pako Aristiren hitzak

(1999)

Metroko literak [Grabación sonora] / grabazioak eta musika, Ibai Bengoa, "Pali"

(2001)

Txorimalo kutuna / Xosé Neira Vilas ; itzultzailea, Pako Aristi ; marrazkilaria, Xaquín Marín

(2007)

A ponte das palabras : poesía vasca, 1990-2000 = Hitzezko zubia : euskal poesia, 1990-2000 / [Pako Aristi... (et al.) ; coordinador = koordinatzailea, Jon Kortazar ; traducción = itzultzaileak, Rafa Villar ... et al.]

(2000)

Puntu eta koma etilikoak : ipuin bilduma

(2000)

Beriainen itzalean / marrazkiak, Dora Salazar ; testuak, Pako Aristi ... [et al.] ; marrazkien argazkiak, Juantxo Egaña

(2009)

Taberna zulokoak / Alarigar Jualermu

(1990)

9508 narrazioak / [Pako Aristi ... et al.]

(1995)

Neira Vilas, Xosé

Salazar, Dora


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.