Prentsaurrekoa 2013/29/04

Page 1

‘Zero Zabor’ filosofiarekin bat egin du Lasarte-Oriak ‘Lasarte-Oria Zero Zabor’elkartea sortu dute herritar batzuek; ‘Lasarte-Oria Bizirik!’ elkarteak egin duen lanarekin jarraituko du Azkar hedatzen ari da Gipuzkoa osoan ‘Zero Zabor’ filosofia; hondakinak murriztea, berrerabiltzea, gaika biltzea, birziklatzea edo konpostatzea sustatzen duen eredua. Iritsi dira ideia horiek Lasarte-Oriara ere, eta sortu dugu elkarte bat bertako herritar batzuek: Lasarte-Oria Zero Zabor. Ezer baino lehen, elkartea osatzen dugunok argi utzi nahi dugu gure izaera: ez gara elkarte berri bat, ezerezetik sortua. Eta azpimarratu nahi dugu ere ez dela errauste plantaren aurkako plataforma bat sortzen den lehen aldia gure herrian. Urrutira joan gabe, lan mordoa egin dute, urte luzez, ‘Lasarte-Oria Bizirik!’ elkartekoek. 2004ko apirilean hasi ziren, Zubietako errauste plantaren aurkako sentimenduak bor-bor zeudenean herrian; Lasarte-Oriako biztanleentzat lanean jardun dute gaur arte, eta segitzen dute oraindik. Dena den, ikusi dugu indar handia hartu duela Zero Zabor ereduak Gipuzkoa osoan, eta guk ere pentsamolde horren parte izan nahi dugu. Horregatik erabaki dugu Lasarte-Oria Zero Zabor izenaren pean biltzea gure ideia, planteamendu eta egitasmoak; jendeak errazago identifika dezan gure elkartea, Zero Zabor filosofiarekin uztar dezan gure lana. Izena aldatuta ere, Lasarte-Oria Bizirik! Elkartekoek aktiboki hartuko dute parte ekintza guztietan, eta ahal duten bezainbeste lagunduko dute sortu berri dugun elkartearen proiektuak aurrera irten daitezen. Lasarte-Oria Zero Zabor elkarteak hartzen du orain lekukoa, eta orain arte egindakoa aintzat hartuz, bultzada berri bat eman nahi dio herriari. Oraintxe hartu du martxa elkarteak, baina dagoeneko hasi gara ekitaldi batzuk antolatzen. Maiatzaren 11n grabatuko dute San Marko mankomunitatean sartuta dauden herrietan MunduMob egitasmoa. Printzipioa erraza da: Guk mundua jaso dugun bezala utzi behar diegu datozen belaunaldiei, baliabide eta aukera berdinekin eta ahalik eta gutxien kutsatuz. Egitasmo honekin Gipuzkoako herriak dinamizatu nahi ditu Gipuzkoa Zero Zaborrek; guk, partikularki, lasartearrak mugiarazi nahi ditugu, eta egitasmoan parte hartzera animatu. Bi entsegu saio antolatu ditugu, egitasmoa azaltzeko eta maiatzaren 11n LasarteOrian antolatuko ditugun ekintzak prestatzeko. Entseguak izango dira apirilaren 29an (astelehena) eta maiatzaren 8an (asteazkena). Bestalde, lotu dugu aurkezpen bat, gure herrian egingo dena: ‘Su haietatik ke hauek’ liburua aurkeztuko du Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariak, maiatzaren 7an, 19:30ean. Entseguen eta aurkezpenaren tokiak eta orduak zehazteke ditugu oraindik. Beraz, dena zehazten dugunean, sare sozialen bitartez emango dizuegu toki eta orduen berri. Gure twitter kontua da @LasarteOria_ZZ; Facebooken ere aurki gaitzakezue, Lasarte-Oria Zero Zabor orrialdean. Lasarte-Oria Zero Zabor elkarteko kideok ongi asko daki aurretik dugun erronka handia dela. Baina itsu-itsuan sinesten dugu Zero Zabor filosofian; pentsatzen dugu posible


dela Lasarte-Orian ere hondakinak murriztea, berrerabiltzea, gaika biltzea, birziklatzea edo konpostatzea. Eta xede hori, gaur-gaurkoz, lor daiteke herritarrak kontzientziatuz eta helburua lortzeko ekintzetan parte hartzera deituz. Beharrezkoa dugu herritarron indarra. Denon indarrak batuta, lor dezakegu helburua: murrizteaz gain, hondakinak baliabide bihurtzea, etorkizuna jasangarria izan dadin, eta errauste planta kutsakor baten beharrik gabe. Harremanetarako: I単igo Gonzalez Sarobe Lasarte-Oria Zero Zabor elkarteko kidea 943 37 10 63* 688 64 53 45 sasikazetari@gmail.com lasarteoriazz@gmail.com


Issuu converts static files into: digital portfolios, online yearbooks, online catalogs, digital photo albums and more. Sign up and create your flipbook.